5. Golkoa kostaldean sortzen den ozeano edo
itsaso zatia da. Sarritan badiarekin nahastu ohi
den arren, azken hau txikiagoa da.
6. Nabigaziorako kanalak gizakiek
egindako ubideak dira; normalean
aintzirak, ibaiak edota ozeanoak
lotzen dituzte. Pertsonak eta gaiak
garraiatzeko erabiltzen dira. Ibaietako
kanaletan itsasontzi txikiak erbiltzen
dira eta ozeanoak lotzen dituzten
kanaletan aldiz itsasontzi handiak.
SUEZKO KANALA
PANAMAKO
KANALA
10. Itsasartea aintzira, itsaso edo ozeano bi
lotzen duen ur kanala da, eta beraz, lur
multzo bien artean dago. Itsasartea eta
Kanala hitzak sinonimoak izan litezke.
11. Uhartea alde
guztietatik urez
inguratuta dagoen lur
eremua da.
Uharteak ibai, aintzira,
itsaso eta ozeanoetan
aurki daitezke, eta
hauen tamaina
aldakorra da; metro
karratu gutxi
batzuetatik, bi milioi
kilometro karratura iritsi
daiteke, Groenlandiaren
kasua adibide.
12. Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino
txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez
daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan,
laku handiei ere itsaso deitzen zaie.
16. Penintsula ia alde guztietatik urez inguratuta
dagoen lur eremua da; urak inguratzen ez
duen alde bakar horri istmo deitzen zaio.
17. Ordoki edo Lautada
maldarik gabeko eta
garaiera txikiko lur
eremua da. Garaiera
handia badu, goi
ordoki izena hartzen
du. Erliebe mota
egokienetakoa da
nekazaritza eta
abeltzaintza
garatzeko.