Webquest a

697 views

Published on

Published in: Education, News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
697
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
5
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Webquest a

1. 2.

AURKIBIDEA:

NORI ZUZENDUA……………………………………………………..1.orria.

IKERKETA FASEA ……………………………………………………..2.orria.

KONPETENTZIAK………………………………………………………5.orria.

HELBURUAK…………………………………………………………….6.orria.

EDUKIAK………………………………………………………………...7.orria.

HEZIKETA PREMIA BEREZIAK ………………………………………10.orria.

METODOLOGIA ………………………………………………………12.orria.

DENBORALIZAZIOA ………………………………………………….14.orria.

JARDUERAK ETA BALIABIDEAK …………………………………….15.orria.

EBALUAKETA ………………………………………………………….35.orria.

BIBLIOGRAFIA …………………………………………………………37.orria.

2. 3. ETAPA: LH-ko 6.maila ZIKLOA: 3.zikloa ARLOAK: - Gorputzaren ezagupena - Gorputzaren mugimendua - Gorputzaren kontrola - Autonomiaren indartzea - Sozializazioa NORI ZUZENDUA: 1
3. 4. IKERKETA FASEA:

Buruko atzerapen zorrotza (Retraso mental severo) duten haurrei zuzendua dago programazio hau.

Ikasleen helburu eta edukiak oinarrizko trebetasun egokituetan antolatzen dira.

Horretarako aukeraketa hori egiteko, kontuan izan behar dira ondorengo irizpideak:

Adina, interesak eta motibazioak.

Ikasleen heziketaren beharrizan motak.

Ikasleen oinarrizko ikasketak egunerokotasun eta etorkizunerako.

Heziketa funtzionalak.

Gaitasun abilezien ikaskuntza.

2
4. 5.

HAUR HAUEN BEHARRIZANEK ERREFERENTZIA EGITEN DUTE:

Ahozko eta ez ahozko komunikazioaren alterazioa.

Inguru sozialaren ulermenaren alterazioa.

Autonomia pertsonalaren gabezia.

Zailtasun handiak interakzio sozialetan.

Irudipenezko, jolaseko eta fikzioko jarduera falta.

Osasunaren, ongizate fisiko eta emozionalaren beharrizana.

Garapen kognitiboan zailtasunak.

Jakin-min oso murritzak.

Banakako laguntzen eta errekurtsu espezifikoen beharrizana.

Ikasketa prozesurako ingurua egokitzeko beharrizana.

3
5. 6.

BURUKO ATZERAPEN ZORROTZAREN EZAUGARRIAK HAUEK DIRA :

Hizkuntza berbala zein ez berbalaren alterazioak.

Inguru sozialaren ulermenaren alterazioa.

Autonomia pertsonalaren gabezia.

Interakzio sozialean zailtasun larriak.

Imajinazioaren, jokoaren eta fikzioaren aktibitate falta.

Fisikoaren eta emozionalaren zaintzearen beharrizana.

Bakarkako laguntza eta errekurtso espezifikoen beharrizana.

Garapen kognitiboan zailtasunak.

Interesak oso mugatuak.

Ikasketaren inguruko beharrak adoptatu.

4
6. 7. KONPETENTZIAK: Saio hauetan konpetentzia hauei emango zaie garrantzia:   (1) Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimen aukerak aztertzea eta gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko; honela norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako. (3) Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimendu-trebetasunak haurren bilakaera prozesuari jarraiki gara daitezen; horretarako ekintza jokoak egingo dira. (5) Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea; horrela, norberaren mugimenduen bidez, horiek sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo dira. (6) Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide estrategiak eskuratzeko; estrategia horien bidez gainerakoekin harreman orekatuak eta eraikitzaileak egin ahal izango dira eta horrez, gainera aisialdi-denbora topaketarako gune bihurtuko da. 5
7. 8. HELBURUAK:

Motrizitatea eta lateralitatea lantzea haurraren konfiantza sustatuz.

Gorputzarekiko mugimendu eta desplazamenduak koordinatzen ikastea.

Oinarrizko gaitasun fisikoak hobetzea.

Osasunaren hobekuntza orokorra bilatzea.

-Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea (poza, tristura, …)

6
8. 9. EDUKIAK:

Bi eduki multzori egingo zaie erreferentzia:

(1) Norberaren ezagutza eta kontrola.

(2) Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

PROZEDURAZKO EDUKIAK

JARRERAZKO EDUKIAK

7
9. 10.

KONTZEPTUZKO EDUKIAK:

Gorputzaren atalak, jarrerak.

Lateralitatea.

Oinarrizko desplazamendu erak.

Keinuen eta imitazioaren bidez, komunikatu eta adierazi.

Oinarrizko nozioak; norabideak eta distantziak.

Oreka estatikoa eta dinamikoa.

- Igeriketa.

8
10. 11.

PROZEDURAZKO EDUKIAK :

-Artikulazioen mugikortasun hobea lortzeko ekintzak eta jokoak esperimentatu. -Bi eskuekin objektu ezberdinen erabilpena. -Joko lokomotoreak. -Espazio nozioak esperimentatu. -Orekak eta desorekak sortzen dituzten ekintzak burutu. -Igerilekuan ekintza ezberdinak burutu. 9
11. 12.

JARRERAZKO EDUKIAK:

-Norberaren gorputzaren gaitasunak eta mugak ezagutu. -Norberaren buruarengan konfiantza eta segurtasuna handitu. -Arauetara egokitu. -Jarrera ezberdinak esperimentatzeko interesa. -Igerilekuan emozioak espresatu. 10
12. 13. HEZIKETA PREMIA BEREZIAK :

Atzerapen hauek dituzten haurrei zuzendurik dago batez ere:

Hazkundearen nahaste garrantzitsua dutenak.

Buruko atzerapen zorrotza dutenak (Retraso mental severo).

Eskola inklusiboaren eredua jarraituz,haur guztiekin burutu daitezkeen jarduerak dira.

11
13. 14. METODOLOGIA: Metodologia oso estrukturatua eta dinamikoa izango da. Haurrek momentu oro erreferentzia izan dezaten eta deskonektatu ez daitezen. Dinamika bakoitza oso ondo lotua egongo da, pausu guztiak ondo zehaztuak eta baita beharrezkoak izango diren materialak ere. Metodologia estrukturatu eta dinamiko honetan, haurren arreta mantentzea oso garrantzitsua izango da, beraien laguntzarekin baliatuz zerbait prestatzerako momentuan; horrela haurrak ez dira aspertuko eta ez dute deskonektatuko dinamikaren bat egiteko gogo eza adieraziz. Garrantzitsua izango da beraien gelakoekin integratzen direneko saioak, haurrek jakin behar dute zerbait egiterakoan beraien txanda errespetatu behar dutela eta ezin dutela nahi dutenean zerbait egin. Horretarako gelakideei laguntza eskatuko zaie, horrela haurrak hobeto integratuko dira. 12
14. 15. Bestalde, aipatu behar da erabiliko den metodologiak aldaerak izan dezakeela, batez ere, igerilekuan gaudenean eta saioren batetan jolas librea dagoenean (batez ere psikomotrizitate gelan). Igerilekuan begirale baten metodologiara moldatu behar da, batzuetan posible izango da haurrek kasu egitea baina beste batzuetan libre utziko zaie beraien modura ibiltzeko. Metodologiaren ildotik jarraituaz, aipatu beharra dago haur hauentzat metodologiarik egokiena errepikapenarena dela. Ikaragarrizko garrantzia du behin eta berriz dinamika berdinak errepikatzeak, haurrek dinamikak menperatu eta beraien buruarengan konfiantza hartu ahal dezaten; haur hauek ekintzak errepikatuaz ikasten baitute. 13
15. 16. DENBORALIZAZIOA Unitate didaktiko honen denboralizazioa sei saiotakoa izango da. Saio bakoitza berrogeita bost minutukoa izanik. Astean hiru saio burutuko dira, egun bat psikomotrizitate gelan (integratu barik), eta beste biak integratuak; alde batetik igerilekua eta bestetik saio arrunta. Planteamendu honekin sei saioak bi astetan buruko lirateke, baina planteamendua da denboralizazioa ikasturte osorako luzatzea. Haur hauek ekintzak askotan errepikatzea behar baitituzte, errepikakortasunaren ondorioz ikasten baitute. Beraz, beharrezkoa da sei saio hauek behin eta berriz errepikatzea, alde batetik haurrek bere buruaren gain beharrezkoa duten konfiantza barneratu ahal izateko eta bestetik, epe batetara landutakoaren etekina eta ondorioak ikusi ahal izateko. Hasierako planteamenduari jarraiki eta goian aipatu bezala, saio bakoitza 45 minutukoa izango da. Integratua burutuko den saio arruntean 15 minutuko ekintza desberdinak burutuko dira beharrezkoa denean. 14
16. 17.

JARDUERAK ETA BALIABIDEAK:

1.SAIOA

Gaia: IGERILEKUA (Saio hau integratua da, haurrak gelako umeekin batera daude).

Konpetentziak: (1), (5).

Eduki multzoak: (1), (2).

Helburuak:

- Desplazamendu modu ezberdinak koordinatzea.

- Mugimenduen bidez, gorputzak adierazpenerako dituen aukera

ezberdinak ezagutzea.

- Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea.

- Ura leku dibertigarri eta sozializatzailea egitea.

Osasuna hobetzea.

Materiala: Igerilekua, uretako baloiak, aroak.

15
17. 18. Dinamiken azalpena: 1- IGERI EGIN: Haurrak uretan daudenean monitoreak esan bezala, igeri egingo behar dute igerilekuaren alde batetik besteraino. Begiralearen esku dago zenbat aldiz errepikatuko duten, normalean 3 edo 4 luze izaten dira. Bakarka arituko dira igeri egiten eta haurrek beraien txanda itxaron beharko dute uretara sartu ahal izateko. 2- BALOIA PASATZEN IGERI EGINAZ: Begiraleak esan bezala, haurrak bikoteka sartuko dira uretara igerilekuaren alde batean eta beste aldera arte joan behar dute elkarri baloia pasatuaz eta aldi berean igeri eginez.   3- AROAK URETARA BOTA ETA HAURRAK UR AZPITIK AROAK ATERA: Begiraleak kolore desberdinetako aroak botako ditu igerileku barrura, bitartean haurrak kanpoan egongo dira abisua emateko zain. Begiraleak txilibitua jotzen duenean haurrek uretara salto egingo dute eta haur bakoitzak ahalik eta aro gehien hartu behar ditu. Behin aro guztiak hartzen dituztenean, begiraleari emango dizkiote eta igerileku barruan itxarongo dute. Jarraian begiralea aroak botatzen hasiko da igerilekura baina distantzia desberdinetan eta haurrak aroak harrapatu behar dituzte. 16
18. 19. 4- JOLAS LIBREA: Denbora bukatzeko falta diren azken 10-15 minutuak, haurrak jolas librean arituko dira begiraleak ateratzen dizkien material desberdinekin (pilotak, aroak, kortxo handiak, kanastak, … ). Begiraleak txilibituarekin abisatuko die denbora bukatu dela eta uretatik atera behar direla. 17
19. 20. 2.SAIOA   Gaia: PSIKOMOTRIZITATEA (Saio hau bakarkakoa izango da, psikomotrizitate gelan burutuko da). Konpetentziak: (1), (3), (5). Eduki multzoak: (1), (2). Helburuak: - Lateralitate trebetasun motrizak hobetzea. - Oinarrizko biraketak esperimentatzea. - Mugimenduen bidez, gorputzak adierazpenerako dituen aukera ezberdinak ezagutzea. - Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea. - Objektuen eta norberaren arteko distantziak identifikatzea. - Oreka egoeretan gorputza kontrolatzea eta konfiantza barneratzea. Materiala: Psikomotrizitate gela eta bertan dagoen materiala, bloke desberdinak dorreak egiteko, zirkuitua egiteko (bankua, adreiluak eta barrak, tunela, zilindroa eta koltxoneta mehea). 18
20. 21. Dinamiken azalpena: 1- JOLAS LIBREA: Psikomotrizitate gelara sartzean lehenengo 10 minutuetan haurrak jolas librean arituko dira beraiek nahi dutenarekin. Tarte horretan haurrek ez dute jasoko agindu bat bera ere. Bitartean irakasleak hurrengo dinamika prestatuko du. 2- ZIRKUITOA: Zirkuitua 5 elementuz osatua izango da. Lehengo haurrak banku baten gainetik desplazatu behar dira, jarraian pikekin eginiko oztopoa edo saltoa gainetik eginez pasatu behar dute, hurrengo oztopoa azpitik gorputza lurretik arrastatuz; honen atzetik tunel batetik pasatu behar dira eta bukatzeko zilindroaren laguntzarekin txiri-buelta egin beharko dute koltxonetan. Zirkuitua 3 aldiz errepikatuko da eta bukatzen denean haurrek materiala jasotzen lagunduko dute. 19
21. 22. 3- DORREAK EGIN ETA BOTA: Saioarekin bukatzeko hiru zilindro edo kubo handi erabilita, dorrea egin behar dute haurrek irakaslearen laguntzarekin baliatuz behar izanez gero. Behin dorrea eginda dagoenean, dorrea puskatu behar dute; hau da, bere gorputza erabiliz dorrea botako dute. Hiru edo lau aldiz egingo dute dorrea osatu eta apurtu. 20
22. 23. 3.SAIOA   Gaia: JOLAS EGOKITUAK ( Saio hau integratua da, haurrak gelako umeekin batera daude). Konpetentziak: (3), (6). Eduki multzoak: (1), (2) Helburuak: - Menperatzen duen begi-esku lateralitatea erabiltzea. - Desplazamendu modu ezberdinak koordinatzea. - Mugimenduen bidez, gorputzak adierazpenerako dituen aukera ezberdinak ezagutzea. - Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea. - Objektu eta norberaren arteko distantziak antzematea. Materiala: Zapiak, boleiboleko baloia. 21
23. 24. Dinamiken azalpena: 1- LAZARILLO JOLASA: Haur batek edo bik begiak zapi batekin estaliak izango dituzte eta beste haur guztiek begiak estali gabe izango dituzte. Haur guztiek gimnasiotik zehar mugituko dira eta begiak estalita dituztenek besteak harrapatzen saiatuko dira. Begiak estalita dituztenek norbait harrapatzen dutenean, zapia kendu eta harrapatutakoari pasatuko die zapia jolasten jarraituz. 22
24. 25. 2- AZERIAREN BUZTANA: Irakasleak haur guztiei zapi bana banatuko die, zapi hori gerritik zintzilik ipini beharko dute. Ikasle bakoitza saiatu beharko da bere kideei buztanak (zapiak) lapurtzen baina aldi berean beraien buztana (zapia) zaindu behar dute. Baina zailtasun bat izango dute, ikasle guztiak lurrean eserita jolastuko dute eta ezin dituzte hankak mugitu. Ipurdia lurretik arrastatuko dute eskuekin lagunduaz alde batetik bestera mugitzeko. 3- BOLEIBOL: Irakasleak bi talde egingo ditu eta markatutako eremuaren alde banatan ipiniko du talde bakoitza eta lurrean jesartzeko esango die. Erdian sare bat egongo da baina lurrera pegatuta. Ikasleek ezin dituzte hankak mugitu eta eskuak erabili ahal izango dituzte. Partida bat jokatuko dute irakasleak adostutako puntuazioa lortu arte. 23
25. 26. 4.SAIOA   Gaia: ZIRKUITOA (Saio hau integratua da, haurrak gelako umeekin batera daude). Konpetentziak: (3), (6). Eduki multzoak: (1), (2). Helburuak: - Lateralitateak eta norabideak dituen trebetasun motrizak hobetzea. - Desplazamendu modu ezberdinak koordinatzea, oztopo desberdinak erabiliz. - Mugimenduen bidez, gorputzak adierazpenerako dituen aukera ezberdinak ezagutzea. - Erantzun motrizak erabiltzeko, objektuen arteko distantziak identifikatzea. - Oreka egoeratan gorputza kontrolatzea eta konfiantza barneratzea. Materiala: Gimnasioa, bankuak, espalderak, bailak, potroa, koltxoneta txikia eta handia. 24
26. 27. Dinamiken azalpena: Zirkuitu bat antolatuko du irakasleak hainbat froga desberdinekin gimnasioan bertan. Zirkuituan sei froga egongo dira eta txandak errespetatuz banan-banan joango dira ikasleak zirkuitua burutzen. Zirkuitua gutxi gora-behera 4 edo 5 aldiz egin ahal izango dute haurrek, edo gehiago denbora ematen badu saioa bukatu arte. Zirkuituan honako frogak egongo dira: 1- ESPALDERAK IGO ETA ZEHARKATU: Espalderak alde batetik igoko dituzte haurrek eta behin goian daudela espalderatik bertatik bukaeraraino zeharkatu dituzte, bukaeran berriro lurrera jaitsiaz. 2- BAILAK PASATZEA: Hiru baila egongo dira eta lehenengoa azpitik pastu beharko dute, bigarrena goitik eta hirugarrena azpitik. 3- BANKUA GURUTZATU: Buelta emandako banku bi oinez gurutzatu behar dute. 25
27. 28. 4- POTROA PASATU: Potroa pasatu behar dute, gainean jesarri eta salto jaisterakoan. Laguntza behar dutenek froga hau egiteko irakasleak lagunduko die. 5- TXIRI-BUELTA EGIN: Lurrean koltxoneta mehe baten gainean txiri-buelta eman behar dute. 6- KORRIKA ETA SALTO: Eremu txiki bat korrika egin eta koltxoneta handira zutik salto egin behar dute. Saltoa egiten laguntzeko tranpolina izango dute. 26
28. 29. 5.SAIOA   Gaia: KANTA DANTZAK (Saio hau integratua da, haurrak gelako umeekin batera daude). Abestiak bi edo hiru aldiz errepikatu saioan bertan. Konpetentziak: (1), (3), (5). Eduki multzoak: (1), (2). Helburuak: - Lateralitatea eta norabideak dituen trebetasun motrizak hobetzea. - Menperatzen duen begi-esku lateralitatea erabiltzea. - Mugimenduen bidez, gorputzak adierazpenerako dituen aukera ezberdinak ezagutzea. - Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea. - Imitazioa bultzatzea. Materiala: Musika aparatua eta abestien cd-a. Abestiak Euskal Jolasen bilduman lor daitezke. 27
29. 30. Dinamiken azalpena: 1- KORRO TXIRINBOLO: Haurrak borobilean ipiniko dira eta eskuetatik helduta buelta hasiko dira, jarraian musikak esaten dituen mugimenduak egingo dituzte. Abestian gorputzeko atal desberdinak aipatzen ditu, lehengo bat mugitu behar da gero bestea. Gorputz atala esan ostean eta Korrotxirinbolo esaten duenean haurrek bira bat egin behar dute. Luzatu daiteke gorputz atal desberdinak gehituaz.   Abestia: Korrotxirinbolo zein polita den (Bis) hanka bat, beste bat Korrotxinbolo. Korrotxirinbolo zein polita den (Bis) esku bat, beste bat Korrotxinbolo. Korrotxirinbolo zein polita den (Bis) begi bat, beste bat Korrotxinbolo. 28
30. 31. 2- BAKETUE PAPA: Haurrak bi talde egingo dituzte eta bi lerrotan jarri beharko dira elkarri begira. Abestian “Baketue” esaten denean haurrak kokteil bat nahasten egongo baziren bezala eskuak mugituko dituzte gora eta behera. Jarraian, “Tutue” esaten duenean haurrek eskuak aterako dituzte autostop egingo balute bezala, lehenengo esku bat eta gero bestea musikaren erritmoa jarraituz. Eta bukatzeko “iele” entzuten dutenean, esku bat beste eskutik gora eta behera mugituko dute eguzkitako krema ematen egongo balirateke bezala. Abestia: Baketue tue papa baketue teu pa (Bis). Tutue tutue papa tutue tutue pa (Bis) iele iele iele ie iele iele iele ie (Bis). 29
31. 32. 3- TRIKITIXA TRIKITIXA: Borobil bat osatuko dugu eta musika entzunaz batera mugimendu desberdinak egiten joango dira haurrak. Abestian bi aldiz errepikatzen denez, lehengo irakasleak egingo du haurrek ikus dezaten zer egin behar duten. Abestia aurrera doan heinean gorputz atal gehiago erabili behar dira. Abestian esaten dena pausuz pausu zer egin behar den jakiteko: - “Domino abanti” esatean -> Besoak luzatuko dituzte. - “Domino prego” -> Besoak tolestu sorbaldetara. - “Burua gora” -> Gorantz begiratu. - “Ipurdia atera”. - “Hankak okertu”. - “Begi bat itxi”. - “Mingaina atera”. - “Eskuak Eskegi” -> Besoak zintzilikatu baina gorputzetik bananduta. - “Denok oinez” -> Abestia bukatu arte eginiko pausu guztiak Mantenduz oinez ibili. Abestia : Trikitixa trikitixa trikitixa xa xa. domino abanti trikitixa ….. domino prego… Goian aipaturiko ordenan abesten dira abestia bukatu arte . 30
32. 33. 4- NIK DAUKAT ETXETXO BAT: Abesti honetan haurrek etxe bat irudikatuko dute abestiarekin batera. Irakaslearekin batera egingo dute haurrek jakin dezaten zer egin behar djuten. Mugimendu desberdinak egingo dituzte abestiaren bitartez. Abesti hau egiten hasterakoan, oso baxu hasiko dira abesten eta etxea irudikatzeko keinuak ere oso txikiak izango dira. Abestia behin eta berriz errepikatzen da abesteko tonua geroz eta altuagoa izan dadin eta etxea irudikatzeko keinuak geroz eta esageratuagoak. Abestian “Horrela” esaten denean keinua egiteko momentua da. Egin beharreko pausuak: - Nik daukat etxetxo bat -> Bi eskuekin etxearen teilatua eta goitik beherako paretak adierazi behar dira. - Atea jotzen dut -> Lehenengo esku batekin eta gero bestearekin ate bat jotzeko keinua egin. - Leihoa irekitzen -> Bi eskuekin leihoa irekitzeko keinua egin, bi aldiz bi leiho direlako. - Eta tximiniatik kea gora gora doa -> Esku batekin espiral bat Irudikatuz eskua gorantz ipinita. Abestia: Nik daukat etxetxo bat horrela, horrela Atea jotzen dut horrela, horrela Leihoa irekitzen horrela, horrela Eta tximiniatik kea gora gora doa. 31
33. 34. 6.SAIOA   Gaia: BALOIAREKIN JOLASTEN (Saio hau integratua da, haurrak gelako umeekin batera daude). Konpetentziak: (3), (6). Eduki multzoak: (1), (2). Helburuak: - Menperatzen duen begi-esku lateralitatea erabiltzea. - Emozio ezberdinak gorputzaren bidez adieraztea. - Erantzun motrizak erabiltzeko, objektuen eta norberaren arteko distantziak antzematea eta identifikatzea. Materiala: Baloia, boloak.   32
34. 35. Dinamiken azalpena: 1- BALOIA PASATU: Haurrak borobil osatuaz kokatuko dira. Irakasleak lehenengo baloi bat emango die eta elkarri pasatzen joan beharko dira txanda errespetatuz eta lekutik mugitu barik. Baloia denbora osoan airean egon behar da, ezin da lurrera erori. Behin baloi batekin pare bat buelta egin ostean beroketa bezala, irakasleak beste baloi bat sartuko du. Oraingoan bi baloi egongo dira eta pixkat sailagoa da. 33
35. 36. 2- BALOIA BIKOTEKA ERAMAN: Haurrak bikote jarriko dira, eta bikote bakoitzak baloi bat izango du. Baloi hori leku batetik bestera mugitu behar dute baina baloia ezin da lurrera jausi. Baloia lurrera erortzen bada berriro hasieratik hasi beharko dute. Irakasleak esango du baloia gorputzaren zein alderekin eraman behar duten; adib: tripan, bekokian, bizkarrean … 3- BOLOAK BALOIAREKIN: Boloetara jolastuko dute baina baloiarekin. Irakasleak taldeak egingo ditu, materialaren arabera, eta talde txikietan banan-banan baloia botatzen joango dira. Lehiaketatxo bat egingo dute taldeen artean, 5 puntuak egiten dituenak irabazten du.     34
36. 37.

EBALUAKETA IRIZPIDEAK

* Ebaluaketa saio bakoitza bukatu ostean burutuko da, ondorengo irizpideak kontuan izanik. Horretarako ondorengo taula beteko da eta ebaluaketa jarraia egingo da saio guztien bukaeran.

Hankaz gora jarritako banku baten gainean oreka mantenduz desplazatzen da.

Desplazamenduak era eraginkorrean burutzen ditu.

Espalderan zehar desplazatzen da.

Espalderak igo eta jaitsi egiten ditu.

Bere eskuin-ezkerra, aurrera-atzera joateko gai da.

Bere gorputz atalak bereizten ditu.

Gora eta behera eta gainetik eta azpitik mugitzeko gai da.

Igerilekuan ondo moldatzen da.

Jarraitzen du igerilekuko begiralearen aginduak.

35
37. 38. 36 BAI EZ BATZUTAN Hankaz gora jarritako banku baten gainean oreka mantenduz desplazatzen da. Desplazamenduak era eraginkorrean burutzen ditu. Espalderan zehar desplazatzen da. Espalderak igo eta jaitsi egiten ditu. Bere eskuin-ezkerra, aurrera-atzera mugitzeko gai da. Bere gorputz atalak bereizten ditu. Gora-behar eta gainetik eta azpitik mugitzeko gai da. Igerilekuan ondo moldatzen da. Jarraitzen du igerilekuko begiralearen aginduak.
38. 39.

BIBLIOGRAFIA:

http :// www.aisia.net/jolasak/animazio-jolasa/etxetxoa (2011-06-7).

Heziketa Fisikoko unibertsitateko liburua.

Kirol Egokitua Liburua “Monitore eta irakasleentzako fitxa didaktikoak”.

www.gorputzhezkuntza.net (2011-06-14).

Desarrolllo curricular de Educación Física (1.go zikloko, 2.en zikloko eta 3.en zikloko liburuak).

http://www.educa.madrid.org/web/cpee.joanmiro.madrid/SPC/index.html

37
39. 40. EGILEAK :

IZASKUN ARRIZABALAGA

NAIARA ZARATEGI

- NAIARA ETEXEZARRETA

HEZIKETA BEREZIA 3.en MAILA 2010-2011 IKASTURTEA