SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
IPUIN BAT BESTEAREN BARRUAN
Bazen behin Lurdes izeneko ume bat, ikaragarri gustatzen zitzaizkionak bere amona Terek kontatzen
zizkion istorioak. Lurdes oso bizkorra zen, alaia eta bizia. Eta iluntze batean astebururo egiten zuen
bezala, bere amonaren etxera joan zen lotara. Amonarekin jolastu, hitz egin, eta afaldu ondoren,
amonarekin suaren ondoan jarri zen eserita. Amona bere tea hartzen eserita zegoen bere eserlekuan.
Lasai-lasai zeudela, Lurdesek amonari hauxe galdetu zion:
-Amona, irakurriko al didazu istorio bat? Baina ez edozein istorio… baizik eta benetako pertsonaia
baten bizitzan oinarritzen den istorioa.
Amonak adeitasunez erantzun zion:
-Noski baietz, baina ez dakit seguru zuri zein istorio kontatu, maitea…
Bat batean amonak istorio bat gogoratu zuen eta prest jarri zen Lurdes bilobari kontatzeko:
-Lurdes, etorri hona! Badut zuri kontatzeko istorio polit bat. Nik uste gustatuko zaizula-esan zion goxo
-Kontatu, kontatu!- esan zion Lurdesek amonari
Ahotsa berotu, eta amona bere istorioa kontatzen hasi zen…:
***
Bazen behin, Teresa izeneko ume bat, 1944. urtean, Altzon jaio zena Teresa neska argia, bizia, eta
abenturazalea zen. 13 urte zituela bere gurasoei esan zien historialaria izan nahi zuela eta horrekin
batera, baita arkeologoa ere. Bere gurasoak harrituta gelditu ziren, garai haietan ez baitzen oso
ohikoa emakume bat aldi berean arkeologoa etahistorialaria izatea. 25 urte bete zituenean,
historialaria eta arkeologoa izateko titulua jaso zuen. Unibertsitatean titulua jaso zuenean hauxe
esan zion Teresari hango arduradunak:
-Teresa andereñoa; orain atera dituzun tituluen baliabideekin aspaldi bizi izan zen pertsona bat ikertu
beharko duzu. Baina ez edozein pertsona; pertsona berezi bat mundu mailan harrigarria izan zena
aukeratu beharko duzu.
Teresak hasieratik zekien zein pertsona nahi zuen ikertu. Berak ikertu nahi zuen pertsona hura
“Altzoko Erraldoia” deitzen zen, Miguel Joakin Elizegi. Teresak inork baino hobeto zekien bere
bizitzako historia, bere familiaren etxea, Altzoko Erraldoiaren jaiotxearen alboan zegoelako, Altzon
bertan.
Teresa dokumentu zaharrak, aldizkariak eta zenbat gauza ikertzen hasi zen. Aldizkari batean aurkitu
zuen Migel Joakin Erresuma Batura joan zela, Londresera zehazki. Hara bidaiatzeko modua lortu eta
Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen hasi zen. Londresen, berari buruzko informazioa
bilatzen hasi zen: hango jendeari galdetzen, aldizkariak ikusten,eta albiste eta dokumentu zaharrak
irakurtzen. Aurkitu zuen gauza bakarra, ordea hauxe izan zen: garai hartako erreginak zerga bikoitza
ordaintzea behartu zuela, tamainaz besteak baino handiagoa izateagatik. Aurkikuntza hori egin eta
gero hainbat lekutan barrena ibili zen Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen.
Baina egun batean aldizkari bat aurkitu zuen ”Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu dituzte” izenburua
jartzen zuena. Irakurri zuenean dezepzio handia hartu zuen Teresak, baina okerrena zen Ingalaterran
zegoen leku hartan ez zituztela emakumeak errespetatzen:
***
-Baina amona, zergaitik ez zituzten emakumeak errespetatzen? -galdetu zion Lurdesek, amonaren
jarduna moztuz.
-Lurdes, galdetzen duzuna, ez nuke jakingo zuri ondo azaltzen. Jarraituko al dut istorioarekin?
-Bai, segi, mesedez -erantzun zion bilobak irrikaz
***
Emakumea zelako batez ere, Teresari ez zioten utzi herrialdetik ateratzen ezta bere ikerketarekin
jarraitzen ere. Teresa oso haserre zegoen; trumoiak zeudela ematen zuen bere buruan eta bere
bihotza urperatuta zegoela. Egunak pasa ahala zoritxarrez, Teresak ez zuen ezer berririk lortu. Egun
batean kaletik zihoala, burumakur eta kopeta ilun zuelarik, bat batean burutazio bat etorri zitzaion.
Kale erdian marmarka hasi zen:
-Eta ez bazituzten Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu? Eta oraindik lurperatuta baleude Altzoko
hilerrian bertan?
Teresa herrialadetik ateratzeko eta etxera itzultzeko modua bilatzen hasi zen. Hainbat egun pasa eta
gero, Ingalaterratik ateratzeko modua aurkitu eta Euskal Herrira itzultzeko bidaian abiatu zen. Egun
batzuk pasa eta gero, Euskal Herrira itzili zen Teresa. Bere gurasoak agurtu eta bere aurkikuntzak
kontatu zizkien, baina arazo bat zuen Altzoko hilerrian hezurrak bilatzeko lehenengo udaletxeari
baimena eskatu beharra zion.
Astelehen goiz batean, Teresa bere arroparik ederrenak jantzita abiatu zen udaletxera. Han
alkatearekin elkartu eta bere ideia zein zen esan zion, baina espero zen bezala, alkateak ezezkoa
esan zion. Txorakeria bat zela esan zion eta han lurperatutako arbasoen familiei ez zitzaiela ondo
irudituko gorpuen hezurrak handik ateratzea bota zion.
-Teresa andereñoa ezin dizut utzi hori egiten han dauden gorpuen familiei ez zitzaien ondo irudituko
eta badakizu hainbeste!
-Baina ez dut ezer egingo! Bakarrik Migel Joakin Elizegiren hezurrak bilatu nahi ditut!
- Esan dut ezetz, eta kitto! - esan zion alkateak egoskor
Teresa kopetilun etxera itzuli zen, baina ez zen geldituko eskuak gurutzatuta, ez! Gau hartan bere
arkeologiako materialak prestatu, eta Altzoko hilerrira joan zen. Hara iristean Teresak bere gauzak
atera zituen motxilatik. Pixkanaka Altzoko Eraldoiaren hilerriaren azpian begiratzen hasi zen, baina
ala ere ez zuen ezer aurkitu. Teresa etsitzera zihoanean hauxe pentsatu zuen;”Eta lurperatutako
hezurrak hilobitik atera eta beste toki batean lurperatu izan balituzte hurrengoarentzat?”
Izan zuen ideia martxan jarri eta lurra ateratzen hasi zen; orduan pentsatu zuen Altzoko Erraldoia hil
zeneko lur zatia miatzen hastea. Milaka hezur atera ondoren, hezur handi-handi bat aurkitu zuen eta
Teresak bere ikasketei esker jakin zuen femur bat zela,baina ez hori bakarrik: beste femur batekin
konparatu zuen bien tamainaren aldearatzeko eta hortxe aurkitu zuen eskuetan hezur lodi ,handi eta
horixka bat! Ez zeuzkan berak uste zituen hainbeste zulo ez,eta gainera oso garbi zegoen!
Teresak hezurra segituan eraman zuen udaletxera,egunsentia baitzen. Alkatea hantxe zegoen bere
bulegoan; Teresa korrika batean sartu zen alkatearen bulegora eta mahai gainean utzi zion hezurra.
Alkatea aho zabalik geratu zen, hitzik gabe. Goiz hartan jada herri guztiak Teresari eskerrak eman
zizkion bere herriko pertsonai handi bat izan zenaren hezurrak aurkitzeagatik eta lapurtu ez zituztela
ziurtatzeagatik.
***
Lurdes aho zabalik gelditua zen amonari entzuten:
-Hori izan da guztia nire polit hori, orain goazen ohera Lurdes -esan zion amonak gozo.
Lurdes goxo goxo jarri zen ohean, eta segituan hartu zuen lo. Amona leihora begira jarri eta hantxe
esan zuen:
-Zein sekretu ezkutatzen dizkidazu Mikel Joakin Elizegi, nire Altzoko Erraldoia?
Begoña Altuna, DBH1. maila

More Related Content

Similar to Ipuin bat bestearen barruan.pdf

Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariakmartasena
 
Jean etxepare
Jean etxepareJean etxepare
Jean etxepareSagarra19
 
Tomas akinokoaren lan hautatuak i
Tomas akinokoaren lan hautatuak iTomas akinokoaren lan hautatuak i
Tomas akinokoaren lan hautatuak ihausnartzen
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.docElhuyarOlinpiada
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaJoxe
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020OarsoaldekoAEK
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaAitanaetaAndrea
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustrahausnartzen
 
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaxabieransola
 

Similar to Ipuin bat bestearen barruan.pdf (19)

Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariak
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
 
Jean etxepare
Jean etxepareJean etxepare
Jean etxepare
 
Tomas akinokoaren lan hautatuak i
Tomas akinokoaren lan hautatuak iTomas akinokoaren lan hautatuak i
Tomas akinokoaren lan hautatuak i
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 
Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografia
 
Jules Verne
Jules VerneJules Verne
Jules Verne
 
Jose Anton Artze
Jose Anton ArtzeJose Anton Artze
Jose Anton Artze
 
Agenda cultura febrero euskera web-1
Agenda cultura febrero euskera web-1Agenda cultura febrero euskera web-1
Agenda cultura febrero euskera web-1
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
 
Frantziako nicolas
Frantziako  nicolasFrantziako  nicolas
Frantziako nicolas
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
 

More from BizitxokoAndramendi (12)

Alzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdfAlzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdf
 
Mundu bat, hainbat errealitate.pdf
Mundu bat, hainbat errealitate.pdfMundu bat, hainbat errealitate.pdf
Mundu bat, hainbat errealitate.pdf
 
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdfZure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
 
Moñin.pdf
Moñin.pdfMoñin.pdf
Moñin.pdf
 
Maddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdfMaddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdf
 
Inperfektua.pdf
Inperfektua.pdfInperfektua.pdf
Inperfektua.pdf
 
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdfGehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
 
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdfEtorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
 
Aurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdfAurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdf
 
Arriskua!.pdf
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdf
 
Arrano txita.pdf
Arrano txita.pdfArrano txita.pdf
Arrano txita.pdf
 
Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak
 

Ipuin bat bestearen barruan.pdf

  • 1. IPUIN BAT BESTEAREN BARRUAN Bazen behin Lurdes izeneko ume bat, ikaragarri gustatzen zitzaizkionak bere amona Terek kontatzen zizkion istorioak. Lurdes oso bizkorra zen, alaia eta bizia. Eta iluntze batean astebururo egiten zuen bezala, bere amonaren etxera joan zen lotara. Amonarekin jolastu, hitz egin, eta afaldu ondoren, amonarekin suaren ondoan jarri zen eserita. Amona bere tea hartzen eserita zegoen bere eserlekuan. Lasai-lasai zeudela, Lurdesek amonari hauxe galdetu zion: -Amona, irakurriko al didazu istorio bat? Baina ez edozein istorio… baizik eta benetako pertsonaia baten bizitzan oinarritzen den istorioa. Amonak adeitasunez erantzun zion: -Noski baietz, baina ez dakit seguru zuri zein istorio kontatu, maitea… Bat batean amonak istorio bat gogoratu zuen eta prest jarri zen Lurdes bilobari kontatzeko: -Lurdes, etorri hona! Badut zuri kontatzeko istorio polit bat. Nik uste gustatuko zaizula-esan zion goxo -Kontatu, kontatu!- esan zion Lurdesek amonari Ahotsa berotu, eta amona bere istorioa kontatzen hasi zen…: *** Bazen behin, Teresa izeneko ume bat, 1944. urtean, Altzon jaio zena Teresa neska argia, bizia, eta abenturazalea zen. 13 urte zituela bere gurasoei esan zien historialaria izan nahi zuela eta horrekin batera, baita arkeologoa ere. Bere gurasoak harrituta gelditu ziren, garai haietan ez baitzen oso ohikoa emakume bat aldi berean arkeologoa etahistorialaria izatea. 25 urte bete zituenean, historialaria eta arkeologoa izateko titulua jaso zuen. Unibertsitatean titulua jaso zuenean hauxe esan zion Teresari hango arduradunak: -Teresa andereñoa; orain atera dituzun tituluen baliabideekin aspaldi bizi izan zen pertsona bat ikertu beharko duzu. Baina ez edozein pertsona; pertsona berezi bat mundu mailan harrigarria izan zena aukeratu beharko duzu. Teresak hasieratik zekien zein pertsona nahi zuen ikertu. Berak ikertu nahi zuen pertsona hura “Altzoko Erraldoia” deitzen zen, Miguel Joakin Elizegi. Teresak inork baino hobeto zekien bere bizitzako historia, bere familiaren etxea, Altzoko Erraldoiaren jaiotxearen alboan zegoelako, Altzon bertan. Teresa dokumentu zaharrak, aldizkariak eta zenbat gauza ikertzen hasi zen. Aldizkari batean aurkitu zuen Migel Joakin Erresuma Batura joan zela, Londresera zehazki. Hara bidaiatzeko modua lortu eta Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen hasi zen. Londresen, berari buruzko informazioa
  • 2. bilatzen hasi zen: hango jendeari galdetzen, aldizkariak ikusten,eta albiste eta dokumentu zaharrak irakurtzen. Aurkitu zuen gauza bakarra, ordea hauxe izan zen: garai hartako erreginak zerga bikoitza ordaintzea behartu zuela, tamainaz besteak baino handiagoa izateagatik. Aurkikuntza hori egin eta gero hainbat lekutan barrena ibili zen Teresa Altzoko Erraldoiaren pausoak jarraitzen. Baina egun batean aldizkari bat aurkitu zuen ”Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu dituzte” izenburua jartzen zuena. Irakurri zuenean dezepzio handia hartu zuen Teresak, baina okerrena zen Ingalaterran zegoen leku hartan ez zituztela emakumeak errespetatzen: *** -Baina amona, zergaitik ez zituzten emakumeak errespetatzen? -galdetu zion Lurdesek, amonaren jarduna moztuz. -Lurdes, galdetzen duzuna, ez nuke jakingo zuri ondo azaltzen. Jarraituko al dut istorioarekin? -Bai, segi, mesedez -erantzun zion bilobak irrikaz *** Emakumea zelako batez ere, Teresari ez zioten utzi herrialdetik ateratzen ezta bere ikerketarekin jarraitzen ere. Teresa oso haserre zegoen; trumoiak zeudela ematen zuen bere buruan eta bere bihotza urperatuta zegoela. Egunak pasa ahala zoritxarrez, Teresak ez zuen ezer berririk lortu. Egun batean kaletik zihoala, burumakur eta kopeta ilun zuelarik, bat batean burutazio bat etorri zitzaion. Kale erdian marmarka hasi zen: -Eta ez bazituzten Altzoko Erraldoiaren hezurrak lapurtu? Eta oraindik lurperatuta baleude Altzoko hilerrian bertan? Teresa herrialadetik ateratzeko eta etxera itzultzeko modua bilatzen hasi zen. Hainbat egun pasa eta gero, Ingalaterratik ateratzeko modua aurkitu eta Euskal Herrira itzultzeko bidaian abiatu zen. Egun batzuk pasa eta gero, Euskal Herrira itzili zen Teresa. Bere gurasoak agurtu eta bere aurkikuntzak kontatu zizkien, baina arazo bat zuen Altzoko hilerrian hezurrak bilatzeko lehenengo udaletxeari baimena eskatu beharra zion. Astelehen goiz batean, Teresa bere arroparik ederrenak jantzita abiatu zen udaletxera. Han alkatearekin elkartu eta bere ideia zein zen esan zion, baina espero zen bezala, alkateak ezezkoa esan zion. Txorakeria bat zela esan zion eta han lurperatutako arbasoen familiei ez zitzaiela ondo irudituko gorpuen hezurrak handik ateratzea bota zion. -Teresa andereñoa ezin dizut utzi hori egiten han dauden gorpuen familiei ez zitzaien ondo irudituko eta badakizu hainbeste!
  • 3. -Baina ez dut ezer egingo! Bakarrik Migel Joakin Elizegiren hezurrak bilatu nahi ditut! - Esan dut ezetz, eta kitto! - esan zion alkateak egoskor Teresa kopetilun etxera itzuli zen, baina ez zen geldituko eskuak gurutzatuta, ez! Gau hartan bere arkeologiako materialak prestatu, eta Altzoko hilerrira joan zen. Hara iristean Teresak bere gauzak atera zituen motxilatik. Pixkanaka Altzoko Eraldoiaren hilerriaren azpian begiratzen hasi zen, baina ala ere ez zuen ezer aurkitu. Teresa etsitzera zihoanean hauxe pentsatu zuen;”Eta lurperatutako hezurrak hilobitik atera eta beste toki batean lurperatu izan balituzte hurrengoarentzat?” Izan zuen ideia martxan jarri eta lurra ateratzen hasi zen; orduan pentsatu zuen Altzoko Erraldoia hil zeneko lur zatia miatzen hastea. Milaka hezur atera ondoren, hezur handi-handi bat aurkitu zuen eta Teresak bere ikasketei esker jakin zuen femur bat zela,baina ez hori bakarrik: beste femur batekin konparatu zuen bien tamainaren aldearatzeko eta hortxe aurkitu zuen eskuetan hezur lodi ,handi eta horixka bat! Ez zeuzkan berak uste zituen hainbeste zulo ez,eta gainera oso garbi zegoen! Teresak hezurra segituan eraman zuen udaletxera,egunsentia baitzen. Alkatea hantxe zegoen bere bulegoan; Teresa korrika batean sartu zen alkatearen bulegora eta mahai gainean utzi zion hezurra. Alkatea aho zabalik geratu zen, hitzik gabe. Goiz hartan jada herri guztiak Teresari eskerrak eman zizkion bere herriko pertsonai handi bat izan zenaren hezurrak aurkitzeagatik eta lapurtu ez zituztela ziurtatzeagatik. *** Lurdes aho zabalik gelditua zen amonari entzuten: -Hori izan da guztia nire polit hori, orain goazen ohera Lurdes -esan zion amonak gozo. Lurdes goxo goxo jarri zen ohean, eta segituan hartu zuen lo. Amona leihora begira jarri eta hantxe esan zuen: -Zein sekretu ezkutatzen dizkidazu Mikel Joakin Elizegi, nire Altzoko Erraldoia? Begoña Altuna, DBH1. maila