SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
MUNDU BAT, HAINBAT ERREALITATE
Orain dela ez horrenbeste urte, Londreseko ume bat aspertuta zegoen bere etxean. Ume
hura Paula deitzen zen eta 12 urte zeuzkan. Azal zuri eta argia zuen, ile horia eta begi
urdinak. Bere familia diruduna zen, eta neskak denetik zuen etxean; igerilekua, aparatu
elektroniko asko, jostailuak, liburak… Bere gauzarik gustokoena igeri egitea zen, itsasoan.
Baina, hala ere, ez zen pozik bizi.
Paula, bere eskolako neskarik ederrena zen, eta gainera, ikasketetan asko saiatzen zen.
Bera joaten zen eskola oso modernoa zen, Londreseko onena. Bertan, bertako pertsona
esanguratsu eta aberatsenen seme-alabek bakarrik ikas zezaketen, eta Paula ikasle
horietako bat zen. Gelakideak bere atzetik ibiltzen ziren bere lagunik onena izan nahian,
berak egiten zuena imitatuz. Paulak ez zuen interesik haiengan, pertsona berezi bat izan
nahi baitzuen lagun gisa.
Alaba bakarra zen eta bere gurasoen maitasun guztia zuen, baina askotan, lana dela eta
egiten zituzten joan-etorriengatik, ez zuten elkarrekin denbora asko pasatzen. Hainbat
lehengusu zituen, eta baita aitona-amonak ere, baina Paulak ez zituen asko bisitatzen,
hauek beste herrialde batean bizi ziren eta. Hala ere, denek asko maite zuten elkar.
Munduaren beste aldean, Afrikako herrialde pobre batean, beste ume bat zegoen, Lewa
izenekoa. Berak ere 12 urte zituen, azal beltza zuen, ile marroia eta begi marroiak zituen.
Bere familia ez zen Paularen antzekoa; izan ere, hauek oso txiroak ziren. Neskatxa ez zen
inoiz aspertzen, beti zuen zerbait egiteko: familia zaindu, ur bila joan, baratzeko janaria
bildu… bere gauzarik gustokoena, goizean goiz jaiki eta egunsentia ikustea zen. Hala ere,
bera ere ez zen pozik bizi.
Lewa, bere herriko eskola txiki batera joaten zen, eta ikasketetan asko saiatzen zen. Eskola
txikia zen, egurrezko pareta batzuk zituen, eta beraien herriko eraikuntzarik hoberena eta
zainduena zen, bertakoentzat umeen etorkizuna oso garrantzitsua baitzen. Horregatik,
heziketa on bat eskaintzen zituzten eskolak oso ondo eta txukun zaintzen zituzten.
Zerbitzu hori ez zen dohainik, eta horregatik, hainbat umek ezin zuten hara joan, beraien
familien txirotasunagatik. Zortez, Lewaren familiak txiroa izan arren, zerbitzu hori
ordaintzeko adina diru zeukan. Eskola hartan maila berdinekoak ziren guztiak, baina ez
zeukan lagun berezirik. Lewak lagun berezi bat nahi zuen, mundua erakutsiko ziona.
Alaba bakarra zen, eta bere lehengusu eta familia osoarekin animali larruzko “etxe” txiki
batean bizi zen. Elkarrenganako maitasuna oso handia zen, nahiz eta Lewa batzuetan,
hainbeste denbora beraiekin egoteaz gogaitzen zen.
Bi haurrek desio oso ezberdinak zituzten. Paulak, adibidez, mugikor bat zuen desio; edota
diru asko balio zuen arropa, urrezko koilareak… Lewak berriz, arropa nahi zuen, edozein
motako arropa zelarik ere. Egunero ura eta janaria eskura edukitzea ere desio zuen, eta
batez ere, bidaiatuz mundua ezagutzea.
Elkarrekiko oso desberdinak ziren, bizitza ezberdinetan baitzeuden, errealitate ezberdinetan.
Paulak egunero telebista ikusten zuen, eta ura eta janaria nahi adina zeuzkan. Lewak berriz
elektrizitateari buruz gauza gutxi zekien, baina bere amonak kontatutako istorio batean
entzunda, beste herrialde batzuetan argia nahieran zeukatela zioen.
Baina bazuten zerbait berdina: familia. Adibidez, gauero, afaltzerakoan familiarekin eseri eta
egunean zehar egindako gauzak konpartitzeko aukera zuten biek.
Horrela bada, egun normal batean, Lewa eskolara joan zen, eta gelara sartu zenean, bere
gelakide guztiak leku batean zerbaiti begira zeudela ikusi zuen: hurbildu zenean kartel
tentagarri bat ikusi zuen, hauxe zioena; “Munduaren beste aldera joateko aukera izango
dute Afrika osoko bi haurrek”. Hori irakurri ondoren, pentsamendu polit bat etorri zitzaion
burura; azkenean, mundua ezagutu ahal izango zuen.
Berria jaso ondoren, gizon bat sartu zen beraien gelan, kartelari buruz azalpen bat emateko
asmoz. Gizon hori Danel deitzen zen, eta Londreseko ONG bateko arduraduna zen.
- Kaixo neska-mutilok, ikusi dut kartelari begira egon zaretela, eta interes handia duzuela zer
den jakiteko. - esan zuen Danelek.
- Bai! - oihukatu zuten denek.
- Ongi da - jarraitu zuen Danelek -. Azterketa bat egin beharko duzue, eta nota altuenak
ateratzen dituzten bi haurrak Londreseko ikastetxerik hoberenera joango dira aste bat
igarotzera. Zerbitzua dohainik izango da, eta dinamika hau urtero errepikatuko dugu,
zuetako batzuek esperientzia hau zuzenean bizitzeko aukera izan dezazuen. - Danelek hori
esandakoan Lewaren itzalitako bihotza taupadaka hasi zen, erabat ilusioz beteta.
Lewa etxera itzuli zenean, gurasoei ez zien ezer esan azterketari buruz, baina ikasi behar
zuen materiala buru-belarri ikasten hasi zen. Hurrengo astean, azkenean, frogaren eguna
iritsi zen. Eskolara bidean, ume asko gaiak errepasatzen ari ziren, eta azkenik gelara sartu
zirenean, beraien mahaietan Danelek utzitako azterketa aurkitu zuten.
- Bi ordu izango dituzue froga hau amaitzeko, eta bihar itzuliko naiz irabazleen izenak
esatera - esan zuen Danelek.
- Aupa Lewa! Has gaitezen, konzentratu, ez galdu denbora eta jarri lanean bidaia hori
irabazi nahi baduzu - esan zion Lewak bere buruari, urduri baina ilusioz beteta..
Azterketa oso ondo joan zen Lewaren ustez, eta azkar pasa zitzaion hura egiteko denbora.
Galdera batzuetan denbora asko pasa zuen erantzunaren bila, baina gehienak oso erraz
erantzun zituen. Gelako askok beraien aukera galdu zuten, azterketa ez zutelako amaitu,
baina Lewak azken minutuan entregatu zuen azterketa, galdera guztiak erantzunda.
Hurrengo egunean, Lewa eskolara iritsi zenean, gelara sartu eta guztiak txaloka hasi
zitzaizkion. Lewa harrituta geratu zen, eta bere mahaitxoan kartel bat ikusi zuen, hauxe
zioena; “Londresera joateko aukeratua izan zara. Zorionak Lewa, eta gozatu zure bidaia”.
Lewa pozez zoratzen zegoen, eta oso hunkituta. Danelek azalpen guztiak eman zizkion,
maleta prest zuela eta bere familiari abixatuko ziotela esanez.
Lewa saltoka etxera itzuli zen, eta bere etxe aurrean aurkitu zuen bere familia guztia,
Danelekin batera. Lewak besarkada handi bana eman zion familiako kide bakoitzari, eta
agurtu egin zituen pena handiz. Hala ere, bera oso pozik zegoen, azkenean bere bizitzako
ametsa beteko zuelako.
Bestsalde, goiz hartan, Paularen Londreseko ikastetxean, kartel bat azaldu zen, hurrengo
egunean Afrikako bi ikasle aste bat beraiekin igarotzera etorriko zirela esaten zuena. Paulari
aukera polita iruditu zitzaion lagun bat egiteko.
Hurrengo eguna ere iritsi zen, eta Lewa eta bere ikaskidea Londreseko ikastetxera sartu
ziren. Bertako ikasleak harrituta gelditu ziren haiek ikusita, baina ez halere beste biak baino
harrituago. Izan ere, beraientzat dena berria zen, hainbeste jende, halako eraikuntza
sendoa, eta gauza guztien gainetik, aberastasun eta baliabide handiak zituztela ikustea.
Lewa Paularen gelan tokatu zen, eta Paulak Lewa ikusi orduko, bere burua aurkeztera joan
zen berarengana.
- Kaixo! Ni Paula naiz. Zer moduz? Arraroa izango da leku berri honetan egotea, esan nahi
dut… zure herrialdean ba al dago ikastetxerik? - galdetu zion atsegin, baina jakin-minez.
- Kaixo Paula, ni Lewa naiz. Egia esan pixka bat harrituta nago hemen dauzkazuen
baliabide guztiekin… baina bai, guk ere badugu eskolatxo bat, nahiz eta hau baino askoz
txikiagoa den. -erantzun zion Lewak.
- Nahi al duzu nire laguna izan? Hiria erakutsiko dizut, eta ederki pasatuko dugu elkarrekin!-
esan zuen Paulak. Bere gelakideak elkarrizketa entzuten zeuden, baina haiek ez zuten
ulertzen zergatik ez zuen Paulak beraien laguna izan nahi, eta aldiz, Lewarena bai.
- Bai mesedez! Nire herrian ez nuen lagunik eta mesede handia egingo zenidake hiria
erakutsiko bazenit.- erantzun zion Lewak pozik.
Klaseak amaitu zirenean, eta etxera joateko ordua iritsi zenean, Lewak Danel zuen atean
zain berari laguntzeko lo egin behar zuten lekura, baina Paularekin ikusi zuenean, berarekin
egoteko baimena eman zion. Bi neskak poz-pozik joan ziren hirian zehar. Jateko zerbait
erosi zuten, Lewarentzako arropa eta bere familiarentzako hainbat gauza ere bai. Lewa oso
eskertuta zegoen Paularen laguntasunagatik. Gainera, Paularen etxera ere joan zen lotara.
Berriz ere erabat harrituta geratu zen lagunaren etxearekin, eta zeuzkan baliabide guztiekin.
Lewak Paulari, bestalde, bere txabolatxoa eta Afrikan egiten zuen bizimodua nolakoak ziren
kontatu zizkion Paulari, eta honi oso interesgarria iruditu zitzaion bere lagun berriak
kontatutakoa.
Hasieran Paularen aitak ez zuen ondo ikusten bere alabaren lagunik onena Afrikako haur
bat izatea, baina bere alaba horren pozik ikusi zuenean, beraien etxean lo egiteko baimena
eman zion Lewari. Goizean jaiki eta Paulak hondartzara eraman zuen, egunsentia ikustera.
Lewa harrituta zegoen horrenbeste ur ikusita, izan ere berarentzat lehenengo aldia baitzen
itsasoa ikusten zuena. Bertan bainatu eta jolastu ziren egun guztian zehar, eta iluntzera arte
han gelditu ziren.
Oso ondo pasa zuten, eta astea azkar pasa zen. Egunero gauza ezberdinak egiten zituzten:
bihurrikeriak egin zituzten, jolastu egin ziren, erosketak egin zituzten, Londreseko leku,
plaza, parke eta txoko guztiak bisitatu zituzten…
Baina zoritxarrez, astea ere azkar pasa zen, eta bi neskek nahi baino lehenago iritsi zen
elkarri agur esateko momentua. Londreseko aireportuan elkartu ziren Danel, Paula eta
Lewa. Eta bi neskek, hunkituta baina oso pozik, elkar agurtu zuten:
- Eskerrik asko Paula, nire desioa mundua ezagutzea zen, eta baita lagun berri bat
edukitzea ere. Zuri esker nire desioak bete ditut eta esperientzia izugarri bat eduki dut
hemen. Gauza asko irakatsi dizkidazu eta espero dut betirako lagunak izango garela. -
Besarkada handi bat eman zion Lewak hori esan ondoren.
- Eskerrik asko zuri! - erantzun zion Paulak, erdi negarrez.- Mundua nik uste nuena baino
handiagoa dela erakutsi didazu, eta beste batzuek nik baino behar handiagoak dituztela.
Zure laguna izaten jarraituko dut, eta Afrikara bisitan joango naizela zin egiten dizut.
- Nik hurrengo urtean berriro azterketa gaindituko dut eta itzuliko naiz! -erantzun zion Lewak
negarrez. Une hartan, Danelek joan beharra zutenaren keinua egin zion Lewari, irribarre
batez. Eta Paulari eskerrak eman zizkion ondoren.
- Agur Paula! - Esan zion Lewak Paulari, maleta hartuz hegazkinera zihoan bitartean
- Hurrengora arte! -agurtu zuen Paulak, negar malkotan eskuekin agur eginez.
Horrela bada, Paula eta Lewa bi errealitate ezberdinetan bizi dira, mundu berdinean
badaude ere. Hala ere, ezberdinak badira ere, elkar asko maite dute. Mundua handia da, eta
hainbat errealitate dauzka bere baitan. Nik ipuin honetan, bi besterik ez ditut kontatu, bi oso
ezberdin.
Izan ere, mundu batean hainbat errealitate daude, eta errealitate horiek ezberdinak dira.
Baina ezberdintasun horiek azkenean elkarrekiko bateragarriak ere izan daitezke.
Araitz Berasategi DBH1 maila

More Related Content

More from BizitxokoAndramendi (11)

Alzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdfAlzehimerra.pdf .pdf
Alzehimerra.pdf .pdf
 
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdfZure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf
 
Moñin.pdf
Moñin.pdfMoñin.pdf
Moñin.pdf
 
Maddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdfMaddi eta heriotza.pdf
Maddi eta heriotza.pdf
 
Ipuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdfIpuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdf
 
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdfGehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
 
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdfEtorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
 
Aurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdfAurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdf
 
Arriskua!.pdf
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdf
 
Arrano txita.pdf
Arrano txita.pdfArrano txita.pdf
Arrano txita.pdf
 
Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak
 

Mundu bat, hainbat errealitate.pdf

  • 1. MUNDU BAT, HAINBAT ERREALITATE Orain dela ez horrenbeste urte, Londreseko ume bat aspertuta zegoen bere etxean. Ume hura Paula deitzen zen eta 12 urte zeuzkan. Azal zuri eta argia zuen, ile horia eta begi urdinak. Bere familia diruduna zen, eta neskak denetik zuen etxean; igerilekua, aparatu elektroniko asko, jostailuak, liburak… Bere gauzarik gustokoena igeri egitea zen, itsasoan. Baina, hala ere, ez zen pozik bizi. Paula, bere eskolako neskarik ederrena zen, eta gainera, ikasketetan asko saiatzen zen. Bera joaten zen eskola oso modernoa zen, Londreseko onena. Bertan, bertako pertsona esanguratsu eta aberatsenen seme-alabek bakarrik ikas zezaketen, eta Paula ikasle horietako bat zen. Gelakideak bere atzetik ibiltzen ziren bere lagunik onena izan nahian, berak egiten zuena imitatuz. Paulak ez zuen interesik haiengan, pertsona berezi bat izan nahi baitzuen lagun gisa. Alaba bakarra zen eta bere gurasoen maitasun guztia zuen, baina askotan, lana dela eta egiten zituzten joan-etorriengatik, ez zuten elkarrekin denbora asko pasatzen. Hainbat lehengusu zituen, eta baita aitona-amonak ere, baina Paulak ez zituen asko bisitatzen, hauek beste herrialde batean bizi ziren eta. Hala ere, denek asko maite zuten elkar. Munduaren beste aldean, Afrikako herrialde pobre batean, beste ume bat zegoen, Lewa izenekoa. Berak ere 12 urte zituen, azal beltza zuen, ile marroia eta begi marroiak zituen. Bere familia ez zen Paularen antzekoa; izan ere, hauek oso txiroak ziren. Neskatxa ez zen inoiz aspertzen, beti zuen zerbait egiteko: familia zaindu, ur bila joan, baratzeko janaria bildu… bere gauzarik gustokoena, goizean goiz jaiki eta egunsentia ikustea zen. Hala ere, bera ere ez zen pozik bizi. Lewa, bere herriko eskola txiki batera joaten zen, eta ikasketetan asko saiatzen zen. Eskola txikia zen, egurrezko pareta batzuk zituen, eta beraien herriko eraikuntzarik hoberena eta zainduena zen, bertakoentzat umeen etorkizuna oso garrantzitsua baitzen. Horregatik, heziketa on bat eskaintzen zituzten eskolak oso ondo eta txukun zaintzen zituzten. Zerbitzu hori ez zen dohainik, eta horregatik, hainbat umek ezin zuten hara joan, beraien familien txirotasunagatik. Zortez, Lewaren familiak txiroa izan arren, zerbitzu hori ordaintzeko adina diru zeukan. Eskola hartan maila berdinekoak ziren guztiak, baina ez zeukan lagun berezirik. Lewak lagun berezi bat nahi zuen, mundua erakutsiko ziona.
  • 2. Alaba bakarra zen, eta bere lehengusu eta familia osoarekin animali larruzko “etxe” txiki batean bizi zen. Elkarrenganako maitasuna oso handia zen, nahiz eta Lewa batzuetan, hainbeste denbora beraiekin egoteaz gogaitzen zen. Bi haurrek desio oso ezberdinak zituzten. Paulak, adibidez, mugikor bat zuen desio; edota diru asko balio zuen arropa, urrezko koilareak… Lewak berriz, arropa nahi zuen, edozein motako arropa zelarik ere. Egunero ura eta janaria eskura edukitzea ere desio zuen, eta batez ere, bidaiatuz mundua ezagutzea. Elkarrekiko oso desberdinak ziren, bizitza ezberdinetan baitzeuden, errealitate ezberdinetan. Paulak egunero telebista ikusten zuen, eta ura eta janaria nahi adina zeuzkan. Lewak berriz elektrizitateari buruz gauza gutxi zekien, baina bere amonak kontatutako istorio batean entzunda, beste herrialde batzuetan argia nahieran zeukatela zioen. Baina bazuten zerbait berdina: familia. Adibidez, gauero, afaltzerakoan familiarekin eseri eta egunean zehar egindako gauzak konpartitzeko aukera zuten biek. Horrela bada, egun normal batean, Lewa eskolara joan zen, eta gelara sartu zenean, bere gelakide guztiak leku batean zerbaiti begira zeudela ikusi zuen: hurbildu zenean kartel tentagarri bat ikusi zuen, hauxe zioena; “Munduaren beste aldera joateko aukera izango dute Afrika osoko bi haurrek”. Hori irakurri ondoren, pentsamendu polit bat etorri zitzaion burura; azkenean, mundua ezagutu ahal izango zuen. Berria jaso ondoren, gizon bat sartu zen beraien gelan, kartelari buruz azalpen bat emateko asmoz. Gizon hori Danel deitzen zen, eta Londreseko ONG bateko arduraduna zen. - Kaixo neska-mutilok, ikusi dut kartelari begira egon zaretela, eta interes handia duzuela zer den jakiteko. - esan zuen Danelek. - Bai! - oihukatu zuten denek. - Ongi da - jarraitu zuen Danelek -. Azterketa bat egin beharko duzue, eta nota altuenak ateratzen dituzten bi haurrak Londreseko ikastetxerik hoberenera joango dira aste bat igarotzera. Zerbitzua dohainik izango da, eta dinamika hau urtero errepikatuko dugu, zuetako batzuek esperientzia hau zuzenean bizitzeko aukera izan dezazuen. - Danelek hori esandakoan Lewaren itzalitako bihotza taupadaka hasi zen, erabat ilusioz beteta.
  • 3. Lewa etxera itzuli zenean, gurasoei ez zien ezer esan azterketari buruz, baina ikasi behar zuen materiala buru-belarri ikasten hasi zen. Hurrengo astean, azkenean, frogaren eguna iritsi zen. Eskolara bidean, ume asko gaiak errepasatzen ari ziren, eta azkenik gelara sartu zirenean, beraien mahaietan Danelek utzitako azterketa aurkitu zuten. - Bi ordu izango dituzue froga hau amaitzeko, eta bihar itzuliko naiz irabazleen izenak esatera - esan zuen Danelek. - Aupa Lewa! Has gaitezen, konzentratu, ez galdu denbora eta jarri lanean bidaia hori irabazi nahi baduzu - esan zion Lewak bere buruari, urduri baina ilusioz beteta.. Azterketa oso ondo joan zen Lewaren ustez, eta azkar pasa zitzaion hura egiteko denbora. Galdera batzuetan denbora asko pasa zuen erantzunaren bila, baina gehienak oso erraz erantzun zituen. Gelako askok beraien aukera galdu zuten, azterketa ez zutelako amaitu, baina Lewak azken minutuan entregatu zuen azterketa, galdera guztiak erantzunda. Hurrengo egunean, Lewa eskolara iritsi zenean, gelara sartu eta guztiak txaloka hasi zitzaizkion. Lewa harrituta geratu zen, eta bere mahaitxoan kartel bat ikusi zuen, hauxe zioena; “Londresera joateko aukeratua izan zara. Zorionak Lewa, eta gozatu zure bidaia”. Lewa pozez zoratzen zegoen, eta oso hunkituta. Danelek azalpen guztiak eman zizkion, maleta prest zuela eta bere familiari abixatuko ziotela esanez. Lewa saltoka etxera itzuli zen, eta bere etxe aurrean aurkitu zuen bere familia guztia, Danelekin batera. Lewak besarkada handi bana eman zion familiako kide bakoitzari, eta agurtu egin zituen pena handiz. Hala ere, bera oso pozik zegoen, azkenean bere bizitzako ametsa beteko zuelako. Bestsalde, goiz hartan, Paularen Londreseko ikastetxean, kartel bat azaldu zen, hurrengo egunean Afrikako bi ikasle aste bat beraiekin igarotzera etorriko zirela esaten zuena. Paulari aukera polita iruditu zitzaion lagun bat egiteko. Hurrengo eguna ere iritsi zen, eta Lewa eta bere ikaskidea Londreseko ikastetxera sartu ziren. Bertako ikasleak harrituta gelditu ziren haiek ikusita, baina ez halere beste biak baino harrituago. Izan ere, beraientzat dena berria zen, hainbeste jende, halako eraikuntza sendoa, eta gauza guztien gainetik, aberastasun eta baliabide handiak zituztela ikustea.
  • 4. Lewa Paularen gelan tokatu zen, eta Paulak Lewa ikusi orduko, bere burua aurkeztera joan zen berarengana. - Kaixo! Ni Paula naiz. Zer moduz? Arraroa izango da leku berri honetan egotea, esan nahi dut… zure herrialdean ba al dago ikastetxerik? - galdetu zion atsegin, baina jakin-minez. - Kaixo Paula, ni Lewa naiz. Egia esan pixka bat harrituta nago hemen dauzkazuen baliabide guztiekin… baina bai, guk ere badugu eskolatxo bat, nahiz eta hau baino askoz txikiagoa den. -erantzun zion Lewak. - Nahi al duzu nire laguna izan? Hiria erakutsiko dizut, eta ederki pasatuko dugu elkarrekin!- esan zuen Paulak. Bere gelakideak elkarrizketa entzuten zeuden, baina haiek ez zuten ulertzen zergatik ez zuen Paulak beraien laguna izan nahi, eta aldiz, Lewarena bai. - Bai mesedez! Nire herrian ez nuen lagunik eta mesede handia egingo zenidake hiria erakutsiko bazenit.- erantzun zion Lewak pozik. Klaseak amaitu zirenean, eta etxera joateko ordua iritsi zenean, Lewak Danel zuen atean zain berari laguntzeko lo egin behar zuten lekura, baina Paularekin ikusi zuenean, berarekin egoteko baimena eman zion. Bi neskak poz-pozik joan ziren hirian zehar. Jateko zerbait erosi zuten, Lewarentzako arropa eta bere familiarentzako hainbat gauza ere bai. Lewa oso eskertuta zegoen Paularen laguntasunagatik. Gainera, Paularen etxera ere joan zen lotara. Berriz ere erabat harrituta geratu zen lagunaren etxearekin, eta zeuzkan baliabide guztiekin. Lewak Paulari, bestalde, bere txabolatxoa eta Afrikan egiten zuen bizimodua nolakoak ziren kontatu zizkion Paulari, eta honi oso interesgarria iruditu zitzaion bere lagun berriak kontatutakoa. Hasieran Paularen aitak ez zuen ondo ikusten bere alabaren lagunik onena Afrikako haur bat izatea, baina bere alaba horren pozik ikusi zuenean, beraien etxean lo egiteko baimena eman zion Lewari. Goizean jaiki eta Paulak hondartzara eraman zuen, egunsentia ikustera. Lewa harrituta zegoen horrenbeste ur ikusita, izan ere berarentzat lehenengo aldia baitzen itsasoa ikusten zuena. Bertan bainatu eta jolastu ziren egun guztian zehar, eta iluntzera arte han gelditu ziren. Oso ondo pasa zuten, eta astea azkar pasa zen. Egunero gauza ezberdinak egiten zituzten: bihurrikeriak egin zituzten, jolastu egin ziren, erosketak egin zituzten, Londreseko leku, plaza, parke eta txoko guztiak bisitatu zituzten…
  • 5. Baina zoritxarrez, astea ere azkar pasa zen, eta bi neskek nahi baino lehenago iritsi zen elkarri agur esateko momentua. Londreseko aireportuan elkartu ziren Danel, Paula eta Lewa. Eta bi neskek, hunkituta baina oso pozik, elkar agurtu zuten: - Eskerrik asko Paula, nire desioa mundua ezagutzea zen, eta baita lagun berri bat edukitzea ere. Zuri esker nire desioak bete ditut eta esperientzia izugarri bat eduki dut hemen. Gauza asko irakatsi dizkidazu eta espero dut betirako lagunak izango garela. - Besarkada handi bat eman zion Lewak hori esan ondoren. - Eskerrik asko zuri! - erantzun zion Paulak, erdi negarrez.- Mundua nik uste nuena baino handiagoa dela erakutsi didazu, eta beste batzuek nik baino behar handiagoak dituztela. Zure laguna izaten jarraituko dut, eta Afrikara bisitan joango naizela zin egiten dizut. - Nik hurrengo urtean berriro azterketa gaindituko dut eta itzuliko naiz! -erantzun zion Lewak negarrez. Une hartan, Danelek joan beharra zutenaren keinua egin zion Lewari, irribarre batez. Eta Paulari eskerrak eman zizkion ondoren. - Agur Paula! - Esan zion Lewak Paulari, maleta hartuz hegazkinera zihoan bitartean - Hurrengora arte! -agurtu zuen Paulak, negar malkotan eskuekin agur eginez. Horrela bada, Paula eta Lewa bi errealitate ezberdinetan bizi dira, mundu berdinean badaude ere. Hala ere, ezberdinak badira ere, elkar asko maite dute. Mundua handia da, eta hainbat errealitate dauzka bere baitan. Nik ipuin honetan, bi besterik ez ditut kontatu, bi oso ezberdin. Izan ere, mundu batean hainbat errealitate daude, eta errealitate horiek ezberdinak dira. Baina ezberdintasun horiek azkenean elkarrekiko bateragarriak ere izan daitezke. Araitz Berasategi DBH1 maila