SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Zure bizitzako beste une bat gaindituta
Bazen behin, familia bat Ordizian bizi zena. Familian lau pertsona zeuden aita, ama
eta bi ahizpa. Oso familia alaia zen, amak Maria izena zuen eta banku batean egiten zuen lan,
aitak Adrian zuen izena eta zalditegi bat zuen. Lidia, DBH 1 egiten ari zen institutuan eta ere
ahizpa, Laura, DBH 2-n zegoen.
Astelehenetik ostiralera, ez zegoen egunerokoan aldaketa handirik. Goizero bi
ahizpak institutura joaten ziren eta aita-amak berriz lanera. Larunbatetan denak familian
elkartzen ziren lenhengusuekin, osaba-izebekin, amona eta aitonarekin…Igandetan etxean
egonten ziren, beraien artean familian gustura.
Aitak minbizia eduki zuen urte batzuk lehenago, baina Laurak eta Lidiak ez zuten
horren berri. Beraiek jaio baino 5 urte lehenago izan zen eta gurasoek ez zuten hori
kontatzerik nahi izan. Orain arte aitak ile beltzarana zuen, baina orain egun gutxi ilea erortzen
hasi zaio. Amari kontatu zion berriro ere minbizia zuela eta bi alabei ezer esan gabe
elkarrekin aurrera egitea erabaki zuten. Ez zituzten alabak arduratu eta triste jartzerik nahi.
Denbora luze bat eta gero, aita ilerik gabe gelditu zen eta Lidia eta Laurak galderak egiten
zizkien gurasoei, eta goiz batean aitak etxeko egongelan elkartu zituen guztiak.
Aitak urte batzuk lehenago minbizia pasa zuela kontatu zien eta amaren laguntzarekin
aurre egitea lortu zuela. Medikuarenean errebisioa egitera joan zen batean, berriro ere tumore
bat bilatu ziotela eta honi aurr egiteko kimioterapiarekin hasi behar izan zuela. Gogorra zela
tratamendua eta egun batzuetan okerrago ikusten bazuten ere lortuko zuela aurrera egitea.
Laura eta Lidiak ez zuten ongi ulertzen zergatik ez zien lehenago kontatu baina gurasoek
azaldu zien ez zutela beraiek gaizki pasatzerik nahi baina konturatu zirela dagoeneko ez
zirela ume txikiak eta ulertu zezaketela gertatutakoa.
Aitak kimioterapiarekin jarraitzen zuen baina medikuak ez zion hobekuntzarik ikusi.
Azkenean ospitalean ingresatu zuten froga gehiago egin eta zer gertatzen zen ikusteko. Bi
alabak oso triste joaten ziren eskolara, ez zuten aita bakarrik utzi nahi eta asteburua iristeko
zain egoten ziren ospitalera joateko. Egin zizkioten froga guztien ondoren, bigarren minbizi
bat aurkitu zioten eztarrian eta horri aurre egiteko tratamendu desberdinekin froga egiten
hasiko zirela esan zien medikuek. Aita oso triste jarri zen baina bere familiak bere ondoan
egongo zirela esan zien, denak elkarrekin.
Medikuak tratamendu desberdinak hasi ziren frogatzen, hiruhilabete luzez botika
mordoa eman zizkien baina ez zuten hobekuntzarik nabari. Hasiera batean bilatutako
minbizia desagertzen ari zen, baina ez eztarrian zuena.
Oso nekatuta ikusten zuten eta egunero bera animatzen saiatzen ziren, indarra ematen
eta borrokan aurrera jarraitzeko eskatzen zien. Aitak, alabak ikusita bere indar guztiarekin
saiatu zen minbiziari aurre egiten eta hilabete batzuen ondoren, medikuek azken
tratamenduak funtzionatzen zuela esan eta aita poz-pozik jarri zen. Medikuek
tratamenduarekin etxean jarraitzeko esan zien, aterako zela zulo hartatik.
Aitak ez zien ezer esan etxekoei, sorpresa bat eman nahi zien. Etxera iritsi zenean
denak oihuka, saltoka hasi ziren pozaren pozez. Egunero-egunero elkar besarkatzen zuten eta
egun bakoitza opari bat balitz bezala bizi zuten.
DBH1. maila, Carina Cuccicea

Zure bizitzako beste une bat gaindituta.pdf

  • 1. Zure bizitzako beste une bat gaindituta Bazen behin, familia bat Ordizian bizi zena. Familian lau pertsona zeuden aita, ama eta bi ahizpa. Oso familia alaia zen, amak Maria izena zuen eta banku batean egiten zuen lan, aitak Adrian zuen izena eta zalditegi bat zuen. Lidia, DBH 1 egiten ari zen institutuan eta ere ahizpa, Laura, DBH 2-n zegoen. Astelehenetik ostiralera, ez zegoen egunerokoan aldaketa handirik. Goizero bi ahizpak institutura joaten ziren eta aita-amak berriz lanera. Larunbatetan denak familian elkartzen ziren lenhengusuekin, osaba-izebekin, amona eta aitonarekin…Igandetan etxean egonten ziren, beraien artean familian gustura. Aitak minbizia eduki zuen urte batzuk lehenago, baina Laurak eta Lidiak ez zuten horren berri. Beraiek jaio baino 5 urte lehenago izan zen eta gurasoek ez zuten hori kontatzerik nahi izan. Orain arte aitak ile beltzarana zuen, baina orain egun gutxi ilea erortzen hasi zaio. Amari kontatu zion berriro ere minbizia zuela eta bi alabei ezer esan gabe elkarrekin aurrera egitea erabaki zuten. Ez zituzten alabak arduratu eta triste jartzerik nahi. Denbora luze bat eta gero, aita ilerik gabe gelditu zen eta Lidia eta Laurak galderak egiten zizkien gurasoei, eta goiz batean aitak etxeko egongelan elkartu zituen guztiak. Aitak urte batzuk lehenago minbizia pasa zuela kontatu zien eta amaren laguntzarekin aurre egitea lortu zuela. Medikuarenean errebisioa egitera joan zen batean, berriro ere tumore bat bilatu ziotela eta honi aurr egiteko kimioterapiarekin hasi behar izan zuela. Gogorra zela tratamendua eta egun batzuetan okerrago ikusten bazuten ere lortuko zuela aurrera egitea. Laura eta Lidiak ez zuten ongi ulertzen zergatik ez zien lehenago kontatu baina gurasoek azaldu zien ez zutela beraiek gaizki pasatzerik nahi baina konturatu zirela dagoeneko ez zirela ume txikiak eta ulertu zezaketela gertatutakoa. Aitak kimioterapiarekin jarraitzen zuen baina medikuak ez zion hobekuntzarik ikusi. Azkenean ospitalean ingresatu zuten froga gehiago egin eta zer gertatzen zen ikusteko. Bi alabak oso triste joaten ziren eskolara, ez zuten aita bakarrik utzi nahi eta asteburua iristeko zain egoten ziren ospitalera joateko. Egin zizkioten froga guztien ondoren, bigarren minbizi bat aurkitu zioten eztarrian eta horri aurre egiteko tratamendu desberdinekin froga egiten hasiko zirela esan zien medikuek. Aita oso triste jarri zen baina bere familiak bere ondoan egongo zirela esan zien, denak elkarrekin. Medikuak tratamendu desberdinak hasi ziren frogatzen, hiruhilabete luzez botika mordoa eman zizkien baina ez zuten hobekuntzarik nabari. Hasiera batean bilatutako minbizia desagertzen ari zen, baina ez eztarrian zuena. Oso nekatuta ikusten zuten eta egunero bera animatzen saiatzen ziren, indarra ematen eta borrokan aurrera jarraitzeko eskatzen zien. Aitak, alabak ikusita bere indar guztiarekin
  • 2. saiatu zen minbiziari aurre egiten eta hilabete batzuen ondoren, medikuek azken tratamenduak funtzionatzen zuela esan eta aita poz-pozik jarri zen. Medikuek tratamenduarekin etxean jarraitzeko esan zien, aterako zela zulo hartatik. Aitak ez zien ezer esan etxekoei, sorpresa bat eman nahi zien. Etxera iritsi zenean denak oihuka, saltoka hasi ziren pozaren pozez. Egunero-egunero elkar besarkatzen zuten eta egun bakoitza opari bat balitz bezala bizi zuten. DBH1. maila, Carina Cuccicea