SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Maddi eta heriotza
Maddi. Bere buruaz beste egin nahi zuen neska. Galdutako arima. Borroka asko egin duen
pertsona, baina borroka hori egin arren, bere tokia aurkitu ez duena eta bere arazoak
gainditzea lortu ez duena.
Heriotza, mutil itxurakoa. Beste arima galdu bat. Bizitzeko aukerarik izan ez zuen norbait.
Bizi nahi izan zuen gazte bat.
Biak elkartu ziren, Maddik bere bizitzarekin amaitzea erabaki zuenean. Mendi punta batean
elkartu eta hizketan hasi ziren. Heriotzak, ordea, neskagatik errukituta, bizitzara ekarri zuen
berriz. Heriotzak, hildakoei arima kentzen zienak, Maddiri berea itzuli zion.
Istorioa ordea ez zen han amaitu. Handik aurrera ametsetan elkar ikusten jarraitu zuten. Sua
urarekin, iluntasuna argiarekin eta ilargia eguzkiarekin maitemindu ziren bezala, Maddi
heriotzarekin maitemindu zen.
Halaxe aitortuko zion gerora heriotzak bere maiteari:
- Ni zutaz maitemindu nintzen, nahiz eta maitasun hau ez den ona izan niretzat; zu
izan zinen bihotza erre zidan sua, eta itzali zidan iluntasuna. Ni bitartean, salbatu
zintuen ur berria izan nintzen, eta zure arima iluna aurkitzen saiatu zen argia.
Bi hauen arteko erlazioa eklipse bat bezalakoa izan zen; Maddik egunean zehar berarengan
pentsatzen zuen; hala ere, heriotzak Maddirekin amesten zuen gaua iristen zenean. Biak,
besteak aurrerapauso bat emateko zain zeuden, eta azkenerako benetako eklipsea sortu
zen: neska berriro ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Beraien arimek bat egin zuten,
eta bata bestearekin maiteminduta zeuden.
Egun batetik bestera, ordea, heriotza desagertu egin zen, eta berarekin desagertu zen bien
artean sortua zen maitasun guztia. Ezezagunak bihurtu ziren berriz ere, oraindik ezkutuan
elkar behatzen zuten ezezagunak.
Maddik faltan botatzen zuen heriotza eta azkenik, handik hainbat egunetara, berriro ikusi
zuen aurrez aurre. Bere besoetara joan nahi izan zuen, baina hark, hitz goxoz, hala esan
zion:
- Ez gerturatu.
- Zergatik?
- Ikusi zure ingurua -heriotzak hori besterik ez zion esan.
Maddik obeditu egin zuen heriotzak eskatu ziona. Hotzikara bat sentitu zuen bere bizkarrean
gora, eta dardarka hasi zen. Denboran galdua egongo balitz bezala sentitzen zen. Begiak
itxi zituen, eta berriz ireki zituenean, inguratzen zuen guztia zimeltzen ari zela ikusi zuen,
hiltzen ari zela, alegia. Heriotzaren presentzia soilak inguruan zuen guztia hiltzen zuen,
nahiz eta berak horrela nahi ez izan.
Maddik bere burua heriotzaren bizkarrean babestu zuen, eta heriotzak, kontuz eta modu
delikatu batean besarkatu egin zuen:
- Maite zaitut - xuxurlatu zion heriotzak neskari.
Maddik isilik jarraitu zuen. Besarkada amaitu, eta heriotzak pentsatu zuen neskak ez ziola
sinetsi berak esandakoa.
- Benetan maite zaitut. Orain zurekin nago -garbi hitz egin zuen heriotzak
- Noiz arte, baina? - galdetu zion Maddik.
Erantzuna oso garbia izan zen, heriotzarentzat ere bai. Hala ere, galdera airean gelditu zen,
bietako inork ez zuen ezer ozen esan. Isiltasun hark gaiztakeriarekin hauxe xuxurlatzen
zuela zirudien: “Heriotzaz ahazten zaren arte”.
Egunak pasa zituzten, elkarrekin eta elkarrentzat, baina konturatu ziren ez zirela
zoriontsuak. Elkar maite zuten, baina zerbait falta zitzaien. Azken finean, gaua eta eguna
ziren, erabat ezberdinak. Bata bizirik zegoen, eta bestea hila zen. Ez zuten elkarrengandik
banatu nahi, baina bazekiten une hori laster helduko zitzaiela. Eta hala izan zen…
Izan ere, Maddi ohartu zen heriotzarekin iragandako denbora hura pasa eta gero, bizi egin
nahi zuela. Bizirik sentitu nahi zuen. Ironikoa bazirudien ere, heriotzak bizitzeko gogoa itzuli
zion:
Egun batean, azkenik, aurrez aurre jarri ziren biak:
- Esan zeunen ez zinela oraindik nitaz ahaztuko - esan zion heriotzak neskari.
- Egunen bat iritsiko da zutaz ahaztu egingo naizena, eta beste pertsona bat iritsiko da
zure laguntzaren bila - garbi hitz egin zion Maddik, goxo-. Zuri esker, nire onera itzuli
naiz… eta oso eskertuta nago zurekin. Horrexegatik, ez zaitut gehiago ikusiko
- Ulertzen dut… - esan zion heriotzak minez, burua jaitsiz.
Maddiri malko txiki bat irten zitzaion begietatik:
- Denok hiltzen gara azkenerako, eta desagertu egiten gara. Beraien arimak haizeak
eramaten ditu leku hobeago batera, non denak pozik eta gustura gelditzen diren
betirako. Zuk zure amaiera izan zenuen, bizitzeko aukerarik izan ez bazenuen ere.
Orain, ordea, nire txanda da. Dena galdutzat nuen une batean azaldu zinen, eta zuri
esker bizitzeko gogoa berreskuratu dut. Zuri betirako agur esanda, nire bizitza
egiteko moduan izango naiz.
Heriotzak baietz egin zion buruaz apal, eta begirada jaitsi zion.
Handik aurrera, pixkanaka, heriotza Maddiren bizitzatik aldentzen eta desagertzen joan zen,
nahiz eta beti hor egon zitzaion berari urrutitik begira. Heriotzak bazekien bere maitea
galdua zuela, baina barren-barrenean ondo zekien albiste ona zela Maddik bizitzari berriz
heldu izana.
Heriotzak gauero Maddi ikusten zuen bere ametsetan. Ez zuen berarekin ahaztu nahi.
Heriotzak bere buruaz beste egiten zuten pertsonak suntsitzeko ahalmena zuen,
heriotzaraino sufriarazten duten pozoin horiek bezalaxe. Zoritxarrez, kasu hartan,
alderantzizkoa gertatua zen. Emakume hark botere eta eragin handia izan zuen berarengan.
Eta betirako izango zuen gainera eragin hura, horretarako sendabiderik ez zegoelako.
Heriotza maitemindu egin zen betirako.
Bizitza errealean, Maddi izeneko neska hark, tratamendu psikologiko baten bidez sendatu
zituen bere arazoak. Bere buruaz beste egiten saiatu izan bazen ere, zauriak estaltzen
zituen azal leun batez estali zuen bere bihotza.
Maddik ez zuen inoiz gehiago heriotza sentituko, baina berarengan pentsatzen jarraitzen
zuen. Lokartzerakoan, sarritan pentsatzen zuen heriotzarekin gelditu izan balitz nolakoa
izango ote zen bere egunerokoa… Eta bazekien, nahiz eta berak bizitzea erabaki zuen,
egunen batean iritsiko zitzaiola heriotzarekin “berriz” elkartzeko ordua. Hala ere, bizitzaz
gozatzea erabaki zuen, heriotzak emandako bultzada hari esker.
Ane Malkorra, DBH2. maila

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Maddi eta heriotza.pdf

  • 1. Maddi eta heriotza Maddi. Bere buruaz beste egin nahi zuen neska. Galdutako arima. Borroka asko egin duen pertsona, baina borroka hori egin arren, bere tokia aurkitu ez duena eta bere arazoak gainditzea lortu ez duena. Heriotza, mutil itxurakoa. Beste arima galdu bat. Bizitzeko aukerarik izan ez zuen norbait. Bizi nahi izan zuen gazte bat. Biak elkartu ziren, Maddik bere bizitzarekin amaitzea erabaki zuenean. Mendi punta batean elkartu eta hizketan hasi ziren. Heriotzak, ordea, neskagatik errukituta, bizitzara ekarri zuen berriz. Heriotzak, hildakoei arima kentzen zienak, Maddiri berea itzuli zion. Istorioa ordea ez zen han amaitu. Handik aurrera ametsetan elkar ikusten jarraitu zuten. Sua urarekin, iluntasuna argiarekin eta ilargia eguzkiarekin maitemindu ziren bezala, Maddi heriotzarekin maitemindu zen. Halaxe aitortuko zion gerora heriotzak bere maiteari: - Ni zutaz maitemindu nintzen, nahiz eta maitasun hau ez den ona izan niretzat; zu izan zinen bihotza erre zidan sua, eta itzali zidan iluntasuna. Ni bitartean, salbatu zintuen ur berria izan nintzen, eta zure arima iluna aurkitzen saiatu zen argia. Bi hauen arteko erlazioa eklipse bat bezalakoa izan zen; Maddik egunean zehar berarengan pentsatzen zuen; hala ere, heriotzak Maddirekin amesten zuen gaua iristen zenean. Biak, besteak aurrerapauso bat emateko zain zeuden, eta azkenerako benetako eklipsea sortu zen: neska berriro ere bere buruaz beste egiten saiatu zen. Beraien arimek bat egin zuten, eta bata bestearekin maiteminduta zeuden. Egun batetik bestera, ordea, heriotza desagertu egin zen, eta berarekin desagertu zen bien artean sortua zen maitasun guztia. Ezezagunak bihurtu ziren berriz ere, oraindik ezkutuan elkar behatzen zuten ezezagunak.
  • 2. Maddik faltan botatzen zuen heriotza eta azkenik, handik hainbat egunetara, berriro ikusi zuen aurrez aurre. Bere besoetara joan nahi izan zuen, baina hark, hitz goxoz, hala esan zion: - Ez gerturatu. - Zergatik? - Ikusi zure ingurua -heriotzak hori besterik ez zion esan. Maddik obeditu egin zuen heriotzak eskatu ziona. Hotzikara bat sentitu zuen bere bizkarrean gora, eta dardarka hasi zen. Denboran galdua egongo balitz bezala sentitzen zen. Begiak itxi zituen, eta berriz ireki zituenean, inguratzen zuen guztia zimeltzen ari zela ikusi zuen, hiltzen ari zela, alegia. Heriotzaren presentzia soilak inguruan zuen guztia hiltzen zuen, nahiz eta berak horrela nahi ez izan. Maddik bere burua heriotzaren bizkarrean babestu zuen, eta heriotzak, kontuz eta modu delikatu batean besarkatu egin zuen: - Maite zaitut - xuxurlatu zion heriotzak neskari. Maddik isilik jarraitu zuen. Besarkada amaitu, eta heriotzak pentsatu zuen neskak ez ziola sinetsi berak esandakoa. - Benetan maite zaitut. Orain zurekin nago -garbi hitz egin zuen heriotzak - Noiz arte, baina? - galdetu zion Maddik. Erantzuna oso garbia izan zen, heriotzarentzat ere bai. Hala ere, galdera airean gelditu zen, bietako inork ez zuen ezer ozen esan. Isiltasun hark gaiztakeriarekin hauxe xuxurlatzen zuela zirudien: “Heriotzaz ahazten zaren arte”. Egunak pasa zituzten, elkarrekin eta elkarrentzat, baina konturatu ziren ez zirela zoriontsuak. Elkar maite zuten, baina zerbait falta zitzaien. Azken finean, gaua eta eguna ziren, erabat ezberdinak. Bata bizirik zegoen, eta bestea hila zen. Ez zuten elkarrengandik banatu nahi, baina bazekiten une hori laster helduko zitzaiela. Eta hala izan zen…
  • 3. Izan ere, Maddi ohartu zen heriotzarekin iragandako denbora hura pasa eta gero, bizi egin nahi zuela. Bizirik sentitu nahi zuen. Ironikoa bazirudien ere, heriotzak bizitzeko gogoa itzuli zion: Egun batean, azkenik, aurrez aurre jarri ziren biak: - Esan zeunen ez zinela oraindik nitaz ahaztuko - esan zion heriotzak neskari. - Egunen bat iritsiko da zutaz ahaztu egingo naizena, eta beste pertsona bat iritsiko da zure laguntzaren bila - garbi hitz egin zion Maddik, goxo-. Zuri esker, nire onera itzuli naiz… eta oso eskertuta nago zurekin. Horrexegatik, ez zaitut gehiago ikusiko - Ulertzen dut… - esan zion heriotzak minez, burua jaitsiz. Maddiri malko txiki bat irten zitzaion begietatik: - Denok hiltzen gara azkenerako, eta desagertu egiten gara. Beraien arimak haizeak eramaten ditu leku hobeago batera, non denak pozik eta gustura gelditzen diren betirako. Zuk zure amaiera izan zenuen, bizitzeko aukerarik izan ez bazenuen ere. Orain, ordea, nire txanda da. Dena galdutzat nuen une batean azaldu zinen, eta zuri esker bizitzeko gogoa berreskuratu dut. Zuri betirako agur esanda, nire bizitza egiteko moduan izango naiz. Heriotzak baietz egin zion buruaz apal, eta begirada jaitsi zion. Handik aurrera, pixkanaka, heriotza Maddiren bizitzatik aldentzen eta desagertzen joan zen, nahiz eta beti hor egon zitzaion berari urrutitik begira. Heriotzak bazekien bere maitea galdua zuela, baina barren-barrenean ondo zekien albiste ona zela Maddik bizitzari berriz heldu izana. Heriotzak gauero Maddi ikusten zuen bere ametsetan. Ez zuen berarekin ahaztu nahi. Heriotzak bere buruaz beste egiten zuten pertsonak suntsitzeko ahalmena zuen, heriotzaraino sufriarazten duten pozoin horiek bezalaxe. Zoritxarrez, kasu hartan, alderantzizkoa gertatua zen. Emakume hark botere eta eragin handia izan zuen berarengan. Eta betirako izango zuen gainera eragin hura, horretarako sendabiderik ez zegoelako. Heriotza maitemindu egin zen betirako.
  • 4. Bizitza errealean, Maddi izeneko neska hark, tratamendu psikologiko baten bidez sendatu zituen bere arazoak. Bere buruaz beste egiten saiatu izan bazen ere, zauriak estaltzen zituen azal leun batez estali zuen bere bihotza. Maddik ez zuen inoiz gehiago heriotza sentituko, baina berarengan pentsatzen jarraitzen zuen. Lokartzerakoan, sarritan pentsatzen zuen heriotzarekin gelditu izan balitz nolakoa izango ote zen bere egunerokoa… Eta bazekien, nahiz eta berak bizitzea erabaki zuen, egunen batean iritsiko zitzaiola heriotzarekin “berriz” elkartzeko ordua. Hala ere, bizitzaz gozatzea erabaki zuen, heriotzak emandako bultzada hari esker. Ane Malkorra, DBH2. maila