SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
BOSKO EGUNA
LITERATURA LEHIAKETA

Narrazioa
Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA

2013-2014 Ikasturtea
1. Saria
ESKERRIK ASKO, MIKEL
Euria. Euria ari du. Zer egingo dut? Bustiz gero blai amaituko dut, eta ez zait komeni katarroarekin egotea; ez orain.
Korrika bizian noa kale estuetan zehar, oinak lokatzez zikinduak ditudala, noraezean. “Etxe bat izango banu…” pentsatzen
dut askotan. Zoritxarrez, ez da horrela. Aspaldi galdu nuen etxebizitza, ama nire albotik joan zenean. Gauero zeruan ikusten dut,
izarrik distiratsuena. Niri deika dabil, horregatik ikusi dezaket, baina begira egotea da egin dezakedan gauza bakarra.
Mutiko bakartia naiz, ametsak ezik beste guztia galdu duen mutikoa.
Hiri honetan etorkizun on bat izatea ia ezinezkoa da. Ikasketak amaitzeko zortea duten gazte guztiak kanpoko herrialdeetara
doaz lan egitera. Eta ni hemen, janaria eta edaria mirariz aurkitzen ditudan bitartean.
Lortu dut azkenean aterpea, fruta-dendaren azpian. Loalditxo bat egitea ez legoke gaizki egongo…
Ametsetan gustura nagoela, musika soinua entzutea iruditu zait. Pixkanaka esnatu eta hala dela ohartzean, sekulako poza
igarri dut gorputz barruan. Jada atertu du, eta saxofoi baten doinuarekin iratzartu naiz, goxo-goxo.
Amaitu duenean, bere inguruan bilduta dagoen jendetza txaloka hasi da. Berarekin jotzera irteteko gogoa ere sartu zaidala
onartu behar dut, eskuartean instrumenturik inoiz eduki ez dudan arren. Nor izango ote da hona etorri den musikari hori? Bere
musika-tresna kuttuna ahotik ateratzerakoan irribarrea piztu zaio ezpainetan. Niri begira dagoela ohartu naizenerako, pare bat hitz
esan dizkit.
-Zer? –galdetu diot, burua aldeetara mugitzen nuen bitartean.
-Mutiko, zer egiten duzu hor, bakarrik? Etor zaitez nirekin, gozatu dezagun musikaz!
Gizonak Mikel izena duela esan dit. Oso arraroa egin zait, berari nirea bezalaxe. Ni Amin naiz, Amin Kimura.
Berehala bere bizilekura iritsi gara. Nire hirian zer egiten duen ez dakidanez, galdetu egin diot, lotsa izpirik gabe. Munduan
zehar musikak sorrarazten dituen sentsazioak transmititzea nahi duela erantzun dit, jendeak musika behar beste ez duela sentitzen
gehituz.
Pare bat egunetan nire gorputzak pisua irabazi du, ia nire adineko mutila ematen dut. Mikelen laguntzagatik.
Idazten eta irakurtzen ez dakidanez, berak erakutsi dit. Baina ez edozer, musika baizik. Pentagramako edozein nota
irakurtzen dakit orain.
Jazz estiloa da gehien atsegin dudana, Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald batez ere, eta Mikelen eskuzabaltasunagatik
mutiko alaia bihurtu naiz. Saxofoia jotzen hasi nintzenean harrituta geratu zen. Honetarako jaio naizela esaten dit uneoro.
Bi aste igaro dira jadanik, Mikel ezagutu nuen unetik. Ez nuen imajinatu honela amaituko nuenik, ezta ametsetan ere.
Arratsaldero kalera ateratzen naiz auzoko kaleak alaituz, musika pixka batekin jendea poztuz, eta dituzten arazoak alde
batera uzten saiatuz. Instrumentua jotzen dudanean, kaleko jendea eta ni bat egiten gara. Denok elkarrekin abesten dugu, musikak
gure barrenean esperantza argi bat pizten duela sentituz. Hau da behar genuena.
Oraindik behartsuak gara, baina, azkenean, ailegatu zaigu zoriona.

Idazlea: Haizea Sanchez Fernandez de Jauregi
3B
2. saria

AHOTS TENTAGARRIA
Azkenean, ailegatu zaigu zoriona.
Azkenean… esan zuen urrunean ezkutaturik zegoen ahotsak.
Esnatu nintzenean, zorabiaturik nengoen eta ez nuen oso ondo ikusten. Makina batera loturik nengoen, eta izara zuri
distiratsuekin estalirik. Mugitzen saiatu nintzen, baina bizkar minduak eta hanka apurtuak, ez zuten asko laguntzen. Ospitalean
nengoen.
Baina zergaitik?
Bat-batean, atea ireki zen. Ama zen eta negarrez zegoen. Nekatuta zirudien, aspalditik lo egingo ez bazuen bezala. Amaren
kezkak eta urduritasunak, nire malko beroak erortzen hastea eragin zuten, beldurrak erakarritako malkoak. Segituan, nekeak
eraginda lokartzen hasi nintzen, hurrunean amaren ahots urduria entzunez.
Orduan gogoratu nintzen: Gaua zen eta dena ilun zegoen. Udako beroaren eraginez esnatu nintzen, izerditan blai. Lehioa irekita
zegoen, eta kaleko autoek eragindako soinuek buruko mina eragiten zuten.
Isiltasunean ahots bat. Ahots misteriotsu eta tentagarria, niri deika zegoela iruditzen zitzaidan. Eta ahotsa segitzeko ideiak
tentatuta irri maltzur eta dibertigarria. Emozioak jota, etxetik irten, eta portaleko eskailerak igotzen hasi nintzen ahotsari segika,
portaleko sabairaino.
Lurrean eseri nintzen ahotsa noiz entzungo itxaroten urduri.
Ez dakit zergatik edo nola, baina lurretik altxatu eta korrika hasi nintzen, beste pertsona batek bultzaturik bezala. Gelditu egin
behar nintzen, baina ezin nuen. Sabaitik salto egin behar nuen segundo batzuen buru.
Azkenean gertatu zen. Airean nengon eta hil egingo nintzen, ezin nuen ezer egin.
Eta berriro ahots hori:
Azkenean ailegatu zaigu zoriona.
Azkenean…

Idazlea: Saioa Marcos
3C
3. Saria

NEGU OSTEAN UDABERRI
Bukatu zen. Bukatu zen negua. Bukatu zen negu gorria. Bukatu zen hain gaizki pasatu genuen negu gorria, bukatu zen.
Hainbeste espero genuen bukaera hemen zen. Bukaera. Bukaera eta zoriontasuna, ez guztiz, baina guretzat bai, gu biontzat bai,
sinonimoak ziren, atzean utzitako gauza guztiengatik, haiekin bizitzen ikasi dugulako.
Christian esnatu zenean ez zuen sinesten. Ez zuen sinesten dena bukatu zenik, bukaera zenik, zoriontasuna zenik. Ez zuen
sinesten. Dena hasieratik gogoratzen hasi zen bere ondoan eseri nintzenean, ohe gainean, azkenengo aldiz gogoratzen uzteko
eskatu zidan, azkenengo aldiz.
-Zu ezagutzea ez zen niretzat orain den zoriontasuna izan, Nerea, eta badakizu. Ezagutu zintudan gaua izan zen, da,
eta beti izango da nire bizitzako gaurik txarrena. Eza, gabezia, mingarria. Nire lagun mina hil zuten, Leo, eta hor zinen zu, bere
hilketa argitu nahian. Polizia hotza, baina liraina, bere lana ongi egin nahian, eta hor nengoen ni, negarrez, oihuka, zoroaren pare,
sinistu ezinik Leo hil zutenik. Hurbildu zinen, neska hotza ematen zenuen, bihotzera heldu zitzaizun kasu hori, ez dakit zer
arrazoiegatik. Zure lagun bat aurkeztuko zenidan, lagunduko zidalakoan, ez gainditzen, pertsona bat joan zaigula inoiz ez delako
gainditzen, bakarrik horrekin bizitzen erakutsiko zidan. Ez zen ez psikologo ez antzekorik, asko bizitako norbait baizik, edozein
psikologo baino onagoa, esperientziaduna, bizitzan esperientziaduna. Mark. Negu gorriko lau hilabeteak eta gero Leoren
hilketarekin bizi izaten ikasi nuen, eta zu bezain arraroa ezagutu nuen, hobeto ezagutu. Arraroa zara, zuk zeuk esaten duzu,
maitagarriena eta hotzena batera, tuntunena eta argiena batera, zu.
Eta hemen gaude, Nerea, lau hilabete eta gero, ez ditugu ahaztuko baina gogoratuko ere. Gure buruetan egongo dira beti.
Beti. Baina ez dugu inoiz berriro haietaz hitz egingo. Inoiz.
-Izugarria da, Christian, badakizu zergatik garen orain zoriontsu? Leoren hilketarekin bizitzen ikasi duzulako. Badakizu
zergatik izan zen hura niretzat kasu berezia? Niri berdina gertatu zitzaidalako orain dela lau urte, eta ikasi nuen horrekin bizitzen,
Marki esker. Handia da Mark. Bizitzako “Einsteina”. Hainbeste lagundu digun Mark. Orain etapa berri bat dugu hasteko, beste etapa
bat, bizitzako beste etapa bat, biok batera. Zu eta ni. Nerea eta Christian. Goazen udaberriari ongi etorria ematera!

Idazlea: Irene Makazaga Núñez
2C
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa

More Related Content

Viewers also liked

Олимпийцы среди нас
Олимпийцы среди насОлимпийцы среди нас
Олимпийцы среди насolesy7
 
ข้อสอบOnet52
ข้อสอบOnet52ข้อสอบOnet52
ข้อสอบOnet52Supaluck
 
конкурс изо как прекрасна земля
конкурс изо как прекрасна земляконкурс изо как прекрасна земля
конкурс изо как прекрасна земляarh2013
 
Novinky ze STEM/MARK 1/2014
Novinky ze STEM/MARK 1/2014Novinky ze STEM/MARK 1/2014
Novinky ze STEM/MARK 1/2014STEM/MARK
 
Projectm6 2-2556
Projectm6 2-2556Projectm6 2-2556
Projectm6 2-2556tangmottmm
 
Macrofotografia
MacrofotografiaMacrofotografia
MacrofotografiaNekomi-mi
 
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.haftaosman keskin
 
Tusgui zuwshuurul alkhmuud
Tusgui zuwshuurul alkhmuudTusgui zuwshuurul alkhmuud
Tusgui zuwshuurul alkhmuudMbg Muugii
 
How to Win - Managing Your Team
How to Win - Managing Your Team How to Win - Managing Your Team
How to Win - Managing Your Team Venture Advisors
 
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina Ionescu
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina IonescuSources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina Ionescu
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina IonescuIoana Stancut
 
RST2014_Penza_KholudenevaAlina
RST2014_Penza_KholudenevaAlinaRST2014_Penza_KholudenevaAlina
RST2014_Penza_KholudenevaAlinaRussianStartupTour
 
Multiple matching practice for c2 students (2)
Multiple matching practice for c2 students (2)Multiple matching practice for c2 students (2)
Multiple matching practice for c2 students (2)anagogar
 
Mercedes W 108 280 SE
Mercedes W 108 280 SEMercedes W 108 280 SE
Mercedes W 108 280 SEHourville
 
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi Profesi
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi ProfesiMeningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi Profesi
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi ProfesiDesy Aryanti
 
Tusgui zuwshuurul
Tusgui zuwshuurulTusgui zuwshuurul
Tusgui zuwshuurulMbg Muugii
 

Viewers also liked (20)

Олимпийцы среди нас
Олимпийцы среди насОлимпийцы среди нас
Олимпийцы среди нас
 
ข้อสอบOnet52
ข้อสอบOnet52ข้อสอบOnet52
ข้อสอบOnet52
 
конкурс изо как прекрасна земля
конкурс изо как прекрасна земляконкурс изо как прекрасна земля
конкурс изо как прекрасна земля
 
Novinky ze STEM/MARK 1/2014
Novinky ze STEM/MARK 1/2014Novinky ze STEM/MARK 1/2014
Novinky ze STEM/MARK 1/2014
 
Projectm6 2-2556
Projectm6 2-2556Projectm6 2-2556
Projectm6 2-2556
 
Macrofotografia
MacrofotografiaMacrofotografia
Macrofotografia
 
Vle
VleVle
Vle
 
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta
8. SINIF YAPIM KUSAGI 16.hafta
 
317x860 H0266LVD0307
317x860 H0266LVD0307317x860 H0266LVD0307
317x860 H0266LVD0307
 
Tusgui zuwshuurul alkhmuud
Tusgui zuwshuurul alkhmuudTusgui zuwshuurul alkhmuud
Tusgui zuwshuurul alkhmuud
 
How to Win - Managing Your Team
How to Win - Managing Your Team How to Win - Managing Your Team
How to Win - Managing Your Team
 
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina Ionescu
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina IonescuSources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina Ionescu
Sources of Renewable Energy in Romania - by Ana Dicu and Irina Ionescu
 
RST2014_Penza_KholudenevaAlina
RST2014_Penza_KholudenevaAlinaRST2014_Penza_KholudenevaAlina
RST2014_Penza_KholudenevaAlina
 
Multiple matching practice for c2 students (2)
Multiple matching practice for c2 students (2)Multiple matching practice for c2 students (2)
Multiple matching practice for c2 students (2)
 
Operadoras nacionales
Operadoras nacionales Operadoras nacionales
Operadoras nacionales
 
Mercedes W 108 280 SE
Mercedes W 108 280 SEMercedes W 108 280 SE
Mercedes W 108 280 SE
 
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi Profesi
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi ProfesiMeningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi Profesi
Meningkatkan Kemampuan Diri Melalui Orgabisasi Profesi
 
O net53
O net53O net53
O net53
 
Tusgui zuwshuurul
Tusgui zuwshuurulTusgui zuwshuurul
Tusgui zuwshuurul
 
Onet 53
Onet 53Onet 53
Onet 53
 

Similar to Sariak dbh narrazioa

Similar to Sariak dbh narrazioa (20)

Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioa
 
211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc211_indiana jons2.doc
211_indiana jons2.doc
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Ekaina 2013
Ekaina 2013Ekaina 2013
Ekaina 2013
 
Ekaina 2013
Ekaina 2013Ekaina 2013
Ekaina 2013
 
Ametz sinestezin hura
Ametz sinestezin huraAmetz sinestezin hura
Ametz sinestezin hura
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Jendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketaJendaurreko irakurketa
Jendaurreko irakurketa
 
Maitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizenaMaitasun gutunakizena
Maitasun gutunakizena
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
Aitormen eskutuak
Aitormen eskutuakAitormen eskutuak
Aitormen eskutuak
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 

More from xabieransola

Liburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturreLiburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturrexabieransola
 
Liburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturreLiburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturrexabieransola
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezxabieransola
 
Irail urriko liburu gustukoenak
Irail urriko  liburu gustukoenakIrail urriko  liburu gustukoenak
Irail urriko liburu gustukoenakxabieransola
 
Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1xabieransola
 
Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-xabieransola
 
Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-xabieransola
 
Ikasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakIkasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakxabieransola
 
Maiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakMaiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakxabieransola
 
Musika elektronikoa
Musika elektronikoaMusika elektronikoa
Musika elektronikoaxabieransola
 
Musika aintzinaroan
Musika aintzinaroanMusika aintzinaroan
Musika aintzinaroanxabieransola
 
Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)xabieransola
 
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)xabieransola
 

More from xabieransola (20)

Liburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturreLiburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturre
 
Liburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturreLiburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturre
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
Irail urriko liburu gustukoenak
Irail urriko  liburu gustukoenakIrail urriko  liburu gustukoenak
Irail urriko liburu gustukoenak
 
Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1
 
Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-
 
Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-
 
Hasiera
HasieraHasiera
Hasiera
 
Ikasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakIkasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenak
 
Maiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakMaiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenak
 
Rock
RockRock
Rock
 
Musika erdi aroan
Musika erdi aroanMusika erdi aroan
Musika erdi aroan
 
Musika elektronikoa
Musika elektronikoaMusika elektronikoa
Musika elektronikoa
 
Musika aintzinaroan
Musika aintzinaroanMusika aintzinaroan
Musika aintzinaroan
 
Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)
 
Klasizismoa
KlasizismoaKlasizismoa
Klasizismoa
 
Jazz
JazzJazz
Jazz
 
Heavy metal
Heavy metalHeavy metal
Heavy metal
 
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
 
Erromantizismoa
ErromantizismoaErromantizismoa
Erromantizismoa
 

Sariak dbh narrazioa

  • 1. BOSKO EGUNA LITERATURA LEHIAKETA Narrazioa Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA 2013-2014 Ikasturtea
  • 2. 1. Saria ESKERRIK ASKO, MIKEL Euria. Euria ari du. Zer egingo dut? Bustiz gero blai amaituko dut, eta ez zait komeni katarroarekin egotea; ez orain. Korrika bizian noa kale estuetan zehar, oinak lokatzez zikinduak ditudala, noraezean. “Etxe bat izango banu…” pentsatzen dut askotan. Zoritxarrez, ez da horrela. Aspaldi galdu nuen etxebizitza, ama nire albotik joan zenean. Gauero zeruan ikusten dut, izarrik distiratsuena. Niri deika dabil, horregatik ikusi dezaket, baina begira egotea da egin dezakedan gauza bakarra. Mutiko bakartia naiz, ametsak ezik beste guztia galdu duen mutikoa. Hiri honetan etorkizun on bat izatea ia ezinezkoa da. Ikasketak amaitzeko zortea duten gazte guztiak kanpoko herrialdeetara doaz lan egitera. Eta ni hemen, janaria eta edaria mirariz aurkitzen ditudan bitartean. Lortu dut azkenean aterpea, fruta-dendaren azpian. Loalditxo bat egitea ez legoke gaizki egongo… Ametsetan gustura nagoela, musika soinua entzutea iruditu zait. Pixkanaka esnatu eta hala dela ohartzean, sekulako poza igarri dut gorputz barruan. Jada atertu du, eta saxofoi baten doinuarekin iratzartu naiz, goxo-goxo. Amaitu duenean, bere inguruan bilduta dagoen jendetza txaloka hasi da. Berarekin jotzera irteteko gogoa ere sartu zaidala onartu behar dut, eskuartean instrumenturik inoiz eduki ez dudan arren. Nor izango ote da hona etorri den musikari hori? Bere musika-tresna kuttuna ahotik ateratzerakoan irribarrea piztu zaio ezpainetan. Niri begira dagoela ohartu naizenerako, pare bat hitz esan dizkit. -Zer? –galdetu diot, burua aldeetara mugitzen nuen bitartean. -Mutiko, zer egiten duzu hor, bakarrik? Etor zaitez nirekin, gozatu dezagun musikaz! Gizonak Mikel izena duela esan dit. Oso arraroa egin zait, berari nirea bezalaxe. Ni Amin naiz, Amin Kimura.
  • 3. Berehala bere bizilekura iritsi gara. Nire hirian zer egiten duen ez dakidanez, galdetu egin diot, lotsa izpirik gabe. Munduan zehar musikak sorrarazten dituen sentsazioak transmititzea nahi duela erantzun dit, jendeak musika behar beste ez duela sentitzen gehituz. Pare bat egunetan nire gorputzak pisua irabazi du, ia nire adineko mutila ematen dut. Mikelen laguntzagatik. Idazten eta irakurtzen ez dakidanez, berak erakutsi dit. Baina ez edozer, musika baizik. Pentagramako edozein nota irakurtzen dakit orain. Jazz estiloa da gehien atsegin dudana, Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald batez ere, eta Mikelen eskuzabaltasunagatik mutiko alaia bihurtu naiz. Saxofoia jotzen hasi nintzenean harrituta geratu zen. Honetarako jaio naizela esaten dit uneoro. Bi aste igaro dira jadanik, Mikel ezagutu nuen unetik. Ez nuen imajinatu honela amaituko nuenik, ezta ametsetan ere. Arratsaldero kalera ateratzen naiz auzoko kaleak alaituz, musika pixka batekin jendea poztuz, eta dituzten arazoak alde batera uzten saiatuz. Instrumentua jotzen dudanean, kaleko jendea eta ni bat egiten gara. Denok elkarrekin abesten dugu, musikak gure barrenean esperantza argi bat pizten duela sentituz. Hau da behar genuena. Oraindik behartsuak gara, baina, azkenean, ailegatu zaigu zoriona. Idazlea: Haizea Sanchez Fernandez de Jauregi 3B
  • 4. 2. saria AHOTS TENTAGARRIA Azkenean, ailegatu zaigu zoriona. Azkenean… esan zuen urrunean ezkutaturik zegoen ahotsak. Esnatu nintzenean, zorabiaturik nengoen eta ez nuen oso ondo ikusten. Makina batera loturik nengoen, eta izara zuri distiratsuekin estalirik. Mugitzen saiatu nintzen, baina bizkar minduak eta hanka apurtuak, ez zuten asko laguntzen. Ospitalean nengoen. Baina zergaitik? Bat-batean, atea ireki zen. Ama zen eta negarrez zegoen. Nekatuta zirudien, aspalditik lo egingo ez bazuen bezala. Amaren kezkak eta urduritasunak, nire malko beroak erortzen hastea eragin zuten, beldurrak erakarritako malkoak. Segituan, nekeak eraginda lokartzen hasi nintzen, hurrunean amaren ahots urduria entzunez. Orduan gogoratu nintzen: Gaua zen eta dena ilun zegoen. Udako beroaren eraginez esnatu nintzen, izerditan blai. Lehioa irekita zegoen, eta kaleko autoek eragindako soinuek buruko mina eragiten zuten. Isiltasunean ahots bat. Ahots misteriotsu eta tentagarria, niri deika zegoela iruditzen zitzaidan. Eta ahotsa segitzeko ideiak tentatuta irri maltzur eta dibertigarria. Emozioak jota, etxetik irten, eta portaleko eskailerak igotzen hasi nintzen ahotsari segika, portaleko sabairaino. Lurrean eseri nintzen ahotsa noiz entzungo itxaroten urduri. Ez dakit zergatik edo nola, baina lurretik altxatu eta korrika hasi nintzen, beste pertsona batek bultzaturik bezala. Gelditu egin behar nintzen, baina ezin nuen. Sabaitik salto egin behar nuen segundo batzuen buru.
  • 5. Azkenean gertatu zen. Airean nengon eta hil egingo nintzen, ezin nuen ezer egin. Eta berriro ahots hori: Azkenean ailegatu zaigu zoriona. Azkenean… Idazlea: Saioa Marcos 3C
  • 6. 3. Saria NEGU OSTEAN UDABERRI Bukatu zen. Bukatu zen negua. Bukatu zen negu gorria. Bukatu zen hain gaizki pasatu genuen negu gorria, bukatu zen. Hainbeste espero genuen bukaera hemen zen. Bukaera. Bukaera eta zoriontasuna, ez guztiz, baina guretzat bai, gu biontzat bai, sinonimoak ziren, atzean utzitako gauza guztiengatik, haiekin bizitzen ikasi dugulako. Christian esnatu zenean ez zuen sinesten. Ez zuen sinesten dena bukatu zenik, bukaera zenik, zoriontasuna zenik. Ez zuen sinesten. Dena hasieratik gogoratzen hasi zen bere ondoan eseri nintzenean, ohe gainean, azkenengo aldiz gogoratzen uzteko eskatu zidan, azkenengo aldiz. -Zu ezagutzea ez zen niretzat orain den zoriontasuna izan, Nerea, eta badakizu. Ezagutu zintudan gaua izan zen, da, eta beti izango da nire bizitzako gaurik txarrena. Eza, gabezia, mingarria. Nire lagun mina hil zuten, Leo, eta hor zinen zu, bere hilketa argitu nahian. Polizia hotza, baina liraina, bere lana ongi egin nahian, eta hor nengoen ni, negarrez, oihuka, zoroaren pare, sinistu ezinik Leo hil zutenik. Hurbildu zinen, neska hotza ematen zenuen, bihotzera heldu zitzaizun kasu hori, ez dakit zer arrazoiegatik. Zure lagun bat aurkeztuko zenidan, lagunduko zidalakoan, ez gainditzen, pertsona bat joan zaigula inoiz ez delako gainditzen, bakarrik horrekin bizitzen erakutsiko zidan. Ez zen ez psikologo ez antzekorik, asko bizitako norbait baizik, edozein psikologo baino onagoa, esperientziaduna, bizitzan esperientziaduna. Mark. Negu gorriko lau hilabeteak eta gero Leoren hilketarekin bizi izaten ikasi nuen, eta zu bezain arraroa ezagutu nuen, hobeto ezagutu. Arraroa zara, zuk zeuk esaten duzu, maitagarriena eta hotzena batera, tuntunena eta argiena batera, zu. Eta hemen gaude, Nerea, lau hilabete eta gero, ez ditugu ahaztuko baina gogoratuko ere. Gure buruetan egongo dira beti. Beti. Baina ez dugu inoiz berriro haietaz hitz egingo. Inoiz. -Izugarria da, Christian, badakizu zergatik garen orain zoriontsu? Leoren hilketarekin bizitzen ikasi duzulako. Badakizu zergatik izan zen hura niretzat kasu berezia? Niri berdina gertatu zitzaidalako orain dela lau urte, eta ikasi nuen horrekin bizitzen, Marki esker. Handia da Mark. Bizitzako “Einsteina”. Hainbeste lagundu digun Mark. Orain etapa berri bat dugu hasteko, beste etapa bat, bizitzako beste etapa bat, biok batera. Zu eta ni. Nerea eta Christian. Goazen udaberriari ongi etorria ematera! Idazlea: Irene Makazaga Núñez 2C