SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
ALZHEIMERRA
Bazen behin, Maria izeneko neskato bat, 17 urte zituena. Ile marroia zuen,
sorbaldetaraino heltzen zitzaiona. Bere begiak marroi argiak ziren, eta sudur eta aho txikia
zeuzkan. Belarriak ere txikiak zituen eta horietako bakoitzean hiruna zulo zituen. Uztaidun
belarritakoak eramaten zituen. Barre egiten zuenean, bere hortz zuri-zuriak ikusten
zitzaizkion. Argala zegoen eta praka eta kamiseta bana jantzita. Oso alaia zen baina oso erraz
egiten zuen negar; horrez gain, jatorra eta eskuzabala ere bazen. Lagunekin egotea gustatzen
zitzaion, lagun asko zituen, eta ikastolatik kanpoko ekintzetan, dantzako entseguetara eta
atletismora joaten zen. Mariaren ama Ainhoa zen: bere aita, Joseba eta bere anaia txikia,
Mikel.
Maria oso zoriontsua zen, familiarekin zein lagunekin. Ikastolan nahiko azkarra zen
eta ondo moldatzen zen ikasgai guztietan. Egun batean, ordea, gauzak ahazten zitzaizkiola
ohartu zen. Geroz eta egun gehiago pasa ahala, geroz eta gauza gehiago ez zituela gogoratzen
konturatu zen: ordu batzuk lehenago egindako gauzak, non utzi ote zituen gauzak, bere
inguruko pertsonek esandakoak, bere betiko gertukoren bat ez ezagutzea… Azkenean,
kezkatuta, medikuarengana joan zen Maria bere gurasoekin, zer ote zuen jakiteko.
Azterketa batzuk egin, eta Alzehimer izeneko gaixotasuna zuela esan zien medikuak,
eta liburu bat eman zien bere gurasoei. Alzehimerrari buruzkoa zen, gaixotasunaren garapen
faseak azaltzen zituena.
Liburu horretan, hauxe jartzen zuen:
- Alzheimerra, burmuineko zelulako erasotzen dituen gaixotasuna da, zelula hauek hiltzen
diren arte.
-Kalte intelektual sakona eragitea du ezaugarri nagusia
-Gaixotasunaren sintomak pixkanaka azaltzen dira, fisikoki zein mentalki.
-Hasierako fasean oroimenaren galera, gauza berriak barneratzeko zailtasuna eta
nortasunaren aldaketa azaldu daitezke.
-Aurrerago, hizkuntza eta mugimendu arazoak, eta desorientazioa ere sufritu ditzake
gaixoak.
-Fase aurreratuan, inkontinentzia, ibiltzeko zailtasun handia… ere izan ditzake.
-Gaixotasunak oraindik ez du sendatzeko modu ezagunik gaur egun. Horregatik,
tratamenduak kalte kognitiboak atzeratzean oinarritzen dira, hala nola:
-Memoria entrenatzeko ariketak: asmakizunak, esaera zaharrak osatzea…
-Denbora-espazioa lantzeko orientazio ariketak.
-Eskulanak eskuen mugimenduan laguntzeko.
-Jarduera fisikoa.
Mariak gurasoei esan zien inorri ezertxo ere ez kontatzeko, familiako lauen artean
geratuko zela berri hura. Maria goizero ikastolara lagunekin joaten bazen ere, goiz hartan
bere amarekin joan zen, zuzendaria jakinaren gainean jartzeko, nahiz eta Mariak ez zuen nahi
izan.
Matematikako orduan, azterketa izan zuten… kasualitatea! Maria ez zen gauza
askorekin gogoratzen, gaixotasunak jada memorian eragin ziolako. Urduri jarri zen; azterketa
egin eta entregatzerako orduan ez zen oso gustura gelditu. Irakasleak ikusi zuenean
pentsatzen jarri zen ea zer gertatzen ote zitzaion, baina pentsatu zuen, besterik gabe egun
txarra izango zuela. Errekreoko orduan, ezkutaketara jolasten hasita, besteak bilatzekotan
Maria gelditu zen. Eta orduan, ez zela bere ikaskideen izenekin ondo gogoratzen konturatu
zen. Gelara itzultzean, bere lagunik onena, Leire, hitz egiten hasi zitzaion:
- Zer gertatzen zaizu? Ondo al zaude? Nolatan ez zinen gure izenekin gogoratzen? -
galdetu zion, laguna horrela ikusteaz kezkatuta.
- Ondo nago, lasai… Egun txarra izan dut, besterik ez -erantzun zion Mariak.
- Seguru? Oso zurbil zaude -esan zion Leirek serio.
- Baietz, benetan! Egon lasai - erantzun zion Mariak zeukan larritasuna disimulatuz.
- Tira, ondo da - erantzun zion Leirek.
Maria etxera iritsi zenean, bere logelara joan zen zuzenean inorri kasurik egin gabe.
Bere ama arropa plantxatzen ari zen, baina alaba hala ikusita, bere atzetik joan zen Mariaren
logelara.
- Zerbait gertatu al zaizu? Zergatik ez diguzu kasurik egin? - esan zion amak, alabaz
kezkatuta.
- Ez -erantzun zion alabak, tristura puntu batekin
- Badakigu ez zarela oso momentu onak pasatzen ari, baina egon lasai denok lagunduko
dizugu eta.-Esan zion amak lasaitu nahian, aurpegia laztantzen zion bitartean.
Bere ama logelatik atera, atea bildu eta Maria negarrez hasi zen, beldurrez. Geroz eta
gauza gehiago ahazten zitzaizkion.
Hurrengo egunean, ikastolan, matematikako azterketen emaitzak eman zizkieten.
Maria erdi negarrez hasi zen, bazekielako ez zuela ondo egin. Irakasleak bere izena esatean,
gelatik atera eta azterketa eman zion ikusteko.
Mariak negarrez jarraitu eta azterketa itzuli zion irakasleari. Irakasleak harrituta
begiratu zion.
- Zer gertatu zitzaizun, azterketa egunean? Ez duzu oso ondo egin azterketa, Nahikoa
bat atera duzu, 5eko notarekin. Normalean 8tik gora atera ohi duzu - esan zion
irakasleak Mariari harrituta.
- Ez zitzaidan ezer gertatu, egun txarra izan nuen, besterik ez- esan zion Mariak,
negarrez.
- Tira esaiozu orain Leireri etortzeko, eta egon lasai- esan zion irakasleak ulerkor.
- Ados- Erantzun zion Mariak.
Hurrengo egunetan, Maria ez zen ikastolara joan, medikuak etxean egotea gomendatu
ziolako. Leirek WhatsAppetik idatzi zion, ea zergatik ez zen ikastolara joaten jakiteko:
- Kaixo, zer moduz? -idatzi zion Leirek.
- Kaixo! Ni ondo, eta zu? - erantzun zion Mariak, gezurra esanez.
- Ni ere ondo nago… Gauza bat galdetu nahi nizuke. Zergatik ez zara ikastolara etorri
azken egun hauetan? -galdetu zion Leirek.
Mariak arnasa sakon hartu eta egia esatea pentsatu zuen:
- Tira, oso zaila da azaltzen… Alzehimerra daukat; hasieran gauzak ahazten hasi
zitzaizkidan, nire izena ere bai momenturen batean. Matematikako azterketa, gaizki
egin nuen, ez nintzelako ia ezertaz gogoratzen eta bosteko bat atera nuen. Ez negoen
negarrez notarengatik, momentuan nuen tristura eta frustazioagatik baizik. Mesedez
ez esan inorri ados? -idatzi zion Mariak egia aitortuz.
- Sentitzen dut… zergatik ez zenidan ezer esan?-Erantzun zion Leirek, tristurarekin.
- Zergatik uste duzu? -erantzun zion frustazioz.
- Tira, orain joan beharra daukat, hitz egingo dugu bale? Egon lasai - erantzun zion
lagunak.
- Agur!
- Agur!
Leirek, Maria gaizki zegoela sumatu zuen, normala den bezala. Eta gela guztiari esan
zion, baina ez modu txarrean, alderantziz baizik, lagunari laguntzeko asmoarekin. Festa bat
antolatu zion, une batez bada ere, bere egoera ahaztu zezan bere gelakide, lagun eta
familiakoekin. Mariak ez zekien ezer, sorpresa izan behar zuen.
Hurrengo egunean, Maria paseatzera atera zen Leirerekin, haize pixka bat hartzeko;
gainontzeko lagunek bitartean festa prestatu zuten. Izan ere, egun horretan Leire beraien
etxera zihoan afaltzera berez.
Etxera iristean, atea ireki eta denek turutekin eta markekin “SORPRESA!” oihukatu
zuten. Mariak sekulako sustoa hartu zuen hasieran, baina segituan hunkitu egin zen. Eta asko
eskertu zien bere inguruko guztiei festa antolatu izana. Oso ondo pasatu zuen festan, eta denei
eskerrak eman zizkien.
Eta hauxe izan da dena. Hala bazan eta ez bazan sar dadila Mariaren bizitzan, eta
atera dadila etxeko festa izugarrian.
Ane Juarez, DBH1. maila

More Related Content

More from BizitxokoAndramendi

More from BizitxokoAndramendi (7)

Ipuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdfIpuin bat bestearen barruan.pdf
Ipuin bat bestearen barruan.pdf
 
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdfGehiengoaren isiltasuna.pdf
Gehiengoaren isiltasuna.pdf
 
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdfEtorkizuneko egunerokoa.pdf
Etorkizuneko egunerokoa.pdf
 
Aurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdfAurrerakuntza_.pdf
Aurrerakuntza_.pdf
 
Arriskua!.pdf
Arriskua!.pdfArriskua!.pdf
Arriskua!.pdf
 
Arrano txita.pdf
Arrano txita.pdfArrano txita.pdf
Arrano txita.pdf
 
Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak Areneren udako oporrak
Areneren udako oporrak
 

Alzehimerra.pdf .pdf

  • 1. ALZHEIMERRA Bazen behin, Maria izeneko neskato bat, 17 urte zituena. Ile marroia zuen, sorbaldetaraino heltzen zitzaiona. Bere begiak marroi argiak ziren, eta sudur eta aho txikia zeuzkan. Belarriak ere txikiak zituen eta horietako bakoitzean hiruna zulo zituen. Uztaidun belarritakoak eramaten zituen. Barre egiten zuenean, bere hortz zuri-zuriak ikusten zitzaizkion. Argala zegoen eta praka eta kamiseta bana jantzita. Oso alaia zen baina oso erraz egiten zuen negar; horrez gain, jatorra eta eskuzabala ere bazen. Lagunekin egotea gustatzen zitzaion, lagun asko zituen, eta ikastolatik kanpoko ekintzetan, dantzako entseguetara eta atletismora joaten zen. Mariaren ama Ainhoa zen: bere aita, Joseba eta bere anaia txikia, Mikel. Maria oso zoriontsua zen, familiarekin zein lagunekin. Ikastolan nahiko azkarra zen eta ondo moldatzen zen ikasgai guztietan. Egun batean, ordea, gauzak ahazten zitzaizkiola ohartu zen. Geroz eta egun gehiago pasa ahala, geroz eta gauza gehiago ez zituela gogoratzen konturatu zen: ordu batzuk lehenago egindako gauzak, non utzi ote zituen gauzak, bere inguruko pertsonek esandakoak, bere betiko gertukoren bat ez ezagutzea… Azkenean, kezkatuta, medikuarengana joan zen Maria bere gurasoekin, zer ote zuen jakiteko. Azterketa batzuk egin, eta Alzehimer izeneko gaixotasuna zuela esan zien medikuak, eta liburu bat eman zien bere gurasoei. Alzehimerrari buruzkoa zen, gaixotasunaren garapen faseak azaltzen zituena. Liburu horretan, hauxe jartzen zuen: - Alzheimerra, burmuineko zelulako erasotzen dituen gaixotasuna da, zelula hauek hiltzen diren arte. -Kalte intelektual sakona eragitea du ezaugarri nagusia -Gaixotasunaren sintomak pixkanaka azaltzen dira, fisikoki zein mentalki. -Hasierako fasean oroimenaren galera, gauza berriak barneratzeko zailtasuna eta nortasunaren aldaketa azaldu daitezke.
  • 2. -Aurrerago, hizkuntza eta mugimendu arazoak, eta desorientazioa ere sufritu ditzake gaixoak. -Fase aurreratuan, inkontinentzia, ibiltzeko zailtasun handia… ere izan ditzake. -Gaixotasunak oraindik ez du sendatzeko modu ezagunik gaur egun. Horregatik, tratamenduak kalte kognitiboak atzeratzean oinarritzen dira, hala nola: -Memoria entrenatzeko ariketak: asmakizunak, esaera zaharrak osatzea… -Denbora-espazioa lantzeko orientazio ariketak. -Eskulanak eskuen mugimenduan laguntzeko. -Jarduera fisikoa. Mariak gurasoei esan zien inorri ezertxo ere ez kontatzeko, familiako lauen artean geratuko zela berri hura. Maria goizero ikastolara lagunekin joaten bazen ere, goiz hartan bere amarekin joan zen, zuzendaria jakinaren gainean jartzeko, nahiz eta Mariak ez zuen nahi izan. Matematikako orduan, azterketa izan zuten… kasualitatea! Maria ez zen gauza askorekin gogoratzen, gaixotasunak jada memorian eragin ziolako. Urduri jarri zen; azterketa egin eta entregatzerako orduan ez zen oso gustura gelditu. Irakasleak ikusi zuenean pentsatzen jarri zen ea zer gertatzen ote zitzaion, baina pentsatu zuen, besterik gabe egun txarra izango zuela. Errekreoko orduan, ezkutaketara jolasten hasita, besteak bilatzekotan Maria gelditu zen. Eta orduan, ez zela bere ikaskideen izenekin ondo gogoratzen konturatu zen. Gelara itzultzean, bere lagunik onena, Leire, hitz egiten hasi zitzaion: - Zer gertatzen zaizu? Ondo al zaude? Nolatan ez zinen gure izenekin gogoratzen? - galdetu zion, laguna horrela ikusteaz kezkatuta. - Ondo nago, lasai… Egun txarra izan dut, besterik ez -erantzun zion Mariak. - Seguru? Oso zurbil zaude -esan zion Leirek serio. - Baietz, benetan! Egon lasai - erantzun zion Mariak zeukan larritasuna disimulatuz. - Tira, ondo da - erantzun zion Leirek.
  • 3. Maria etxera iritsi zenean, bere logelara joan zen zuzenean inorri kasurik egin gabe. Bere ama arropa plantxatzen ari zen, baina alaba hala ikusita, bere atzetik joan zen Mariaren logelara. - Zerbait gertatu al zaizu? Zergatik ez diguzu kasurik egin? - esan zion amak, alabaz kezkatuta. - Ez -erantzun zion alabak, tristura puntu batekin - Badakigu ez zarela oso momentu onak pasatzen ari, baina egon lasai denok lagunduko dizugu eta.-Esan zion amak lasaitu nahian, aurpegia laztantzen zion bitartean. Bere ama logelatik atera, atea bildu eta Maria negarrez hasi zen, beldurrez. Geroz eta gauza gehiago ahazten zitzaizkion. Hurrengo egunean, ikastolan, matematikako azterketen emaitzak eman zizkieten. Maria erdi negarrez hasi zen, bazekielako ez zuela ondo egin. Irakasleak bere izena esatean, gelatik atera eta azterketa eman zion ikusteko. Mariak negarrez jarraitu eta azterketa itzuli zion irakasleari. Irakasleak harrituta begiratu zion. - Zer gertatu zitzaizun, azterketa egunean? Ez duzu oso ondo egin azterketa, Nahikoa bat atera duzu, 5eko notarekin. Normalean 8tik gora atera ohi duzu - esan zion irakasleak Mariari harrituta. - Ez zitzaidan ezer gertatu, egun txarra izan nuen, besterik ez- esan zion Mariak, negarrez. - Tira esaiozu orain Leireri etortzeko, eta egon lasai- esan zion irakasleak ulerkor. - Ados- Erantzun zion Mariak. Hurrengo egunetan, Maria ez zen ikastolara joan, medikuak etxean egotea gomendatu ziolako. Leirek WhatsAppetik idatzi zion, ea zergatik ez zen ikastolara joaten jakiteko: - Kaixo, zer moduz? -idatzi zion Leirek. - Kaixo! Ni ondo, eta zu? - erantzun zion Mariak, gezurra esanez.
  • 4. - Ni ere ondo nago… Gauza bat galdetu nahi nizuke. Zergatik ez zara ikastolara etorri azken egun hauetan? -galdetu zion Leirek. Mariak arnasa sakon hartu eta egia esatea pentsatu zuen: - Tira, oso zaila da azaltzen… Alzehimerra daukat; hasieran gauzak ahazten hasi zitzaizkidan, nire izena ere bai momenturen batean. Matematikako azterketa, gaizki egin nuen, ez nintzelako ia ezertaz gogoratzen eta bosteko bat atera nuen. Ez negoen negarrez notarengatik, momentuan nuen tristura eta frustazioagatik baizik. Mesedez ez esan inorri ados? -idatzi zion Mariak egia aitortuz. - Sentitzen dut… zergatik ez zenidan ezer esan?-Erantzun zion Leirek, tristurarekin. - Zergatik uste duzu? -erantzun zion frustazioz. - Tira, orain joan beharra daukat, hitz egingo dugu bale? Egon lasai - erantzun zion lagunak. - Agur! - Agur! Leirek, Maria gaizki zegoela sumatu zuen, normala den bezala. Eta gela guztiari esan zion, baina ez modu txarrean, alderantziz baizik, lagunari laguntzeko asmoarekin. Festa bat antolatu zion, une batez bada ere, bere egoera ahaztu zezan bere gelakide, lagun eta familiakoekin. Mariak ez zekien ezer, sorpresa izan behar zuen. Hurrengo egunean, Maria paseatzera atera zen Leirerekin, haize pixka bat hartzeko; gainontzeko lagunek bitartean festa prestatu zuten. Izan ere, egun horretan Leire beraien etxera zihoan afaltzera berez. Etxera iristean, atea ireki eta denek turutekin eta markekin “SORPRESA!” oihukatu zuten. Mariak sekulako sustoa hartu zuen hasieran, baina segituan hunkitu egin zen. Eta asko eskertu zien bere inguruko guztiei festa antolatu izana. Oso ondo pasatu zuen festan, eta denei eskerrak eman zizkien. Eta hauxe izan da dena. Hala bazan eta ez bazan sar dadila Mariaren bizitzan, eta atera dadila etxeko festa izugarrian. Ane Juarez, DBH1. maila