Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Gaitasunak[1]

350 views

Published on

  • Be the first to comment

Gaitasunak[1]

  1. 1. HAUR HEZKUNTZARAKO, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZARAKOETA BATXILERGORAKO DEKRETU CURRICULARRAK EAEn. 2009/10ean curriculum aldaketari ekin zitzaion, irakasleentzat tresnabaliagarriagoa bihurtuz, zorroztasun kontzeptuala ematen delarik. Curriculumakoinarrizko irakaskuntzarekin bat etorri behar du eta elebiduna izango da,hauda,autonomiako bi hizkuntza ofizialak ( euskara eta gaztelania) kontuak hartuko ditu.Euskara erabiltzea irakaskuntzan ezinbesteko ardatza baita euskararen zabalpenerako. Egin diren curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen ditu, bereneskubide eta betebeharrez kontziente diren herritarrak prestatzeko, indarkeriadeslegitimizatzeko eta biktimekiko enpatia sustatzeko. Hezkuntzak balio etiko etademokratikoen transmisioan garrantzia du. Curriculumak eskaintzen dizkigun gauzak, mundura ireki eta beste pertsonabatzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gizarte demokratiko, toletante eta solidariobat eraikitzeko baloreak… dira. Azkenik aipatu, curriculum berrien helburua dela, herritar bakoitzak eskuratzeabere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara ditzakeen prestakuntza etaezagutzak, edozein delarik bere sexua, sinesmena, jatorria edo baliabide ekonomikoak,besteak beste. Curriculum honi esker heztearen zereginean inplikatutako guztiek erreferentziaargiak eta egonkorrak eduki ahal izango dituzte beren lana burutu ahal izateko. Bertan, atal desberdinak lantzen dira: lehen eta bigarren hezkuntzakoordutegiak, bakoitzean landu beharreko arloak eta oinarrizko gaitasunak.GAITASUNAK: Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak dituoinarri eta gaitasun horiek ondorengo goi mailako ikasketak burutu ahal izatea dutehelburu. Baina aldi berean, ikasleak behar bezala landu behar ditu gizaki moduangaratzeko gaitasunak. Esaldi batean esanda, curriculumak indartu egin behar duhezkuntzaren izaera hezitzailea eta gauzak egiteko prestatu behar ditu ikasleak. Baina zer da gaitasuna? Erakunde desberdinek egindako proposamen guztiakkontuan hartuta, hauxe jotzen du Curriculumak oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen,trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzeraegokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzatdituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboaeta gizarteintegrazioa lortzeko. Hezkuntza-gaitasun orokorrak erreferentzia-ardatz
  2. 2. nagusiak direla esan dugu; aldiz, ikasleek lortu beharreko helburuak adierazten dituzteoinarrizko gaitasunek, beharrezkoak baitira ikasleentzat. Horregatik, ebaluazioarenerreferentzia dira oinarrizko gaitasunak.HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:1.-Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea,norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuakhartzea. Izadiaz eta natura baliabideez arduraz gozatzen ikastea.2.-Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea etaebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egitekoohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko etamatematikoko metodoak aplikatzen ikastea.3.-Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin.4.-Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan,elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki partehartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasunaerrespetatzen ikastea.5.-Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzeaeta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzuaeta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alorguztietan.OINARRIZKO GAITASUNAK:1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.3.- Matematikarako gaitasuna.4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
  3. 3. ORDUTEGIAK:LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak etaordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzeadakar. Lehen zikloko ordutegia ikastetxeko bakoitzak egokitu dezake baina ,hezkuntza-etapako ordutegia errespetatu beharko du eta dekretu honetako IV.eranskineanjasotako helburuak bete beharko ditu. Hizkuntza bati baino gehiagori komunakzaizkien edukiak batera irakats daitezke. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza euskaraez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edoeuskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordukopuru hori, ziklo bakoitzean, ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulanadierazitakoa baino txikiagoa.Eduki komunen azalpeneko hizkuntza gaztelania ez bada, bermatu egingo da ikasleakGaztelania eta Literaturako irakaspenak edo gaztelaniaz emandako irakaspenakjasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu-kopuru hori, ziklo bakoitzean, ezda izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa.Eduki komunen azalpeneko hizkuntza Atzerriko Hizkuntza ez bada, bermatu egingo daikasleak atzerri hizkuntzako irakaspenak edo atzerri-hizkuntzan emandako irakaspenakjasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu kopuru hori, ziklo bakoitzean, ezda izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa.BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak lehenhezkuntzan ematen diren ondorio berdinak ematen dira derrigorrezko bigarrenhezkuntzan baita ere. Beraz, hemen zikloko ordutegia egokitu daiteke baita ere. Etahizkuntza egiturekin ere berdina gertatzen da. Eduki komunen azalpeneko hizkuntzaeuskara ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edoeuskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituen. Maila guztietan irakatsiko dirairakasgai hauek: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; Gaztelania eta Literatura;Euskara eta Literatura; Atzerriko Hizkuntza; Matematika eta Naturaren Zientziak.“Tutoretzako” hiru ordu izanda, ordu bana izango da 1., 2. eta 3. Mailetan.
  4. 4. ARTE HEZKUNTZA:Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiarenbarruan. Arte adierazpenak beti ingurunean eta gure bizitzetan dago. Errealitateahobeto ulertzen eta garatzen laguntzen du, mundua sentitzeko beste modu batzuetarahurbiltzeko aukera ematen du.Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:l- Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- etanarrazio-erabileren edukiak.2- Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideeieta arauei buruzko edukiak.3- Artearen,ikusizko kulturaren eta musika-kulturarensorkuntza-prozedurak eta –teknikak aztertzen dituzten edukiak.4- Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizkokulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak.5- Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika sorkuntzenedukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta.Eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako:1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza.3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa etainterpretazioa.4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.Gizakiak musika-baliabideen edo baliabide plastikoen bidez sortu dituen naturagunearen begiradak eta ikuskerak gelan lantzen dira.Arte ikaskuntzaren ekintza-esparrua zabaltzen duen tresnatzat- hau da, informazio- eta adierazpen-eremuakirekitzen dituen tresnatzat- hartu behar da teknologia.Azken finean, ingurumenarekin lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horieierantzuteko tresna izan daiteke artea.
  5. 5. Ikasten ikasteko gaitasuna.Arte-hezkuntzaren alorrak ikasten ikasteko gaitasuna ematen dio ikasleari; izan ere,prozesuak ikertzeko eta prozesuen plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio,eremu kualitatiboan eta emozioen, zentzumenen... eremuetan.Matematikarako gaitasuna.Arte-hezkuntzaren alorretik, matematikarako gaitasuna garatzen laguntzen da.Horretarako, espazioa irudikatzeko hainbat sistema eraikitzeko premiari erantzutenzaio; besteak beste, baliabide hauen bitartez: forma geometrikoen trazatua, motaguztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta objektuen kokapenarenarteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera.Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak etasorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.Eguneroko bizitzan balio estetikoa duten mezuak hizkuntza teknologiko digitala erabilizsortzeko aukera ere ematen du. Hau da, ikusizko informazioaren eta musika-informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamendu prozesuakteknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du.Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, berenbegiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenenerrespetua eta arte-erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dutealor horretan.Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.Arte-gertaerak ezin dira ulertu jatorrizko kultura alde batera utzita, ekoizpen-testuinguruak baztertuta: balioak, ekonomia, ideologia, teknika, erlijioa, zientzia...Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoeneta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberarennortasuna sendotzen du.
  6. 6. Aurrerago esan bezala, berriz ere,edukiak zikloka banatuta daude eta ziklo bakoitzeaneduki multzo batzuk ematen dira. Eduki horiek ebaluatzeko, irizpide batzuk ezarritadaude.HIZKUNTZAK:Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute etahizkuntzaren bidez gizarteko jarduerek eskatutako harremanak behar bezala egitea dahizkuntzen curriculumaren helburua. Modu berean, problemak ebaztearekin etagaitasun digitalak garatzearekin lotuta dago. Hizkuntza bakoitzean ikasleak gaitasunedo helburu batzuk lortu behar dituela agertzen da:Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura:1. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea etainterpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza egoera berriei aplikatzeko.2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz.3. Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan.4. Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzukerabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea.5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta arauei buruzko gogoeta egitea6. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea.7.Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez.8. Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea.9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean,eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.Ikasgai honen helburuak lortzeko, zikloz ziklo gaitasunak garatu behar dira. Horregatik,Curriculumean, ziklo bakoitzean eduki multzo batzuk daude, irakasleak klaseanjorratuko dituenak. Ikasleak eduki hauek ondo edo gaizki barneratu dituenebaluatzeko, Curriculumean zenbair ebaluazio irizpide agertzen dira.
  7. 7. Atzerriko hizkuntza:Honako gaitasun hauek lortzea du helburu Atzerriko Hizkuntza irakasteak LehenHezkuntzan:1.-Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozkodiskurtsoa eta diskurtso idatzia.2.-Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta zuzenakegitea ikastetxeko komunikazio-egoeretan.3.-Era egokian elkarrizketan aritzea.4.-Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizarte-hedabideak eta informazio etakomunikazio-teknologiak.5.-Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntza-sorkuntzarako erabiltzen dituenprozedurako sistemari eta haren arauei buruzko gogoeta egitea.6.-Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak erabiltzea.Euskara eta Gaztelanian bezala, atzerriko hizkuntzan ere ziklo bakoitzean arlodesberdinak daude eta arlo horiek ebaluatzeko zenbait ebaluazio irizpide daude.HIRITARTASUNA:Etapa honetan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzakhonakogaitasun hauek lortzea du helburu:1.Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu etaonartzea.2.Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea.3.Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzekoelkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea.4. Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko etaerantzukizunezko jarreraz laguntzea.5. Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duelaaitortzea.
  8. 8. 6. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei BuruzkoHitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrakezagutzea.7. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea eta norberaren etagainerakoen ekarpenak aintzat hartzea.8. Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak antzematea eta aztertzea.9. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea.10. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila— animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela — zaintzeko eta errespetatzekojarrera arduratsuak indartzea.Oraingo honetan edukiak zikloetan banatuta ez dauden arren, hiru eduki multzodesberdintzan dira: Gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harremansozialak, Komunitatean bizitzea eta Gizartean bizitzea. Hiritartasunaren blokean ere,ebaluazio irizpideak daude.GORPUTZ HEZKUNTZA:Etapa honetan,Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren helburua honako gaitasun haueklortzea da:1. Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea.2. Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea.3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.Horretarako, ekintza-jokoak egingo dira.4. Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta jardueraartistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta autonomiaz jardutekoprintzipioak eta arauak eskuratzea.5. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenezerabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea.6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide-estrategiak eskuratzeko.7.Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahizkirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.8. Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol jarduerak etadantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide aintzat hartuz.
  9. 9. Gorputz hezkuntzak ere gainontzeko Curriculumaren egitura jarraitzen du: zikloaridagokien edukiak eta ebaluazio irizpideak.INGURUNEAREN EZAGUERA:Honako gaitasun hauek lortzea da Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguerairakasgaiaren helburua:1. Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide-izatea onartzea etaaintzat hartzea.2. Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboanjokatuz.3. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea.4. Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren osasun-ohitura eta nork bereburua zaintzeko ohiturekin bat eginez jokatzea.5. Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeen zenbait adierazpen aztertzea, etahoriek iraunkortasunaren parametroetatik kritikoki balioestea.6. Ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautemateaeta kritikoki balioestea.7. Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko egitate, kontzeptu eta prozesuakzenbakizko kodeen, grafikoen eta kode kartografikoen bidez interpretatu, adierazi etairudikatzea.8. Ingurune hurbileko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoakidentifikatu, pentsatu eta konpontzea.9. Zenbaitmaterial, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezagueraerabiltzea, eta ezagutza zientifiko-teknikoan aurrera egitea.10. Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.11. Gatazkaren existentzia onartzea; ezberdintasunak gainditzeko mekanismodemokratiko gisa eta taldeen barne-aldaketarako faktore gisa erabiltzea.
  10. 10. MATEMATIKA:Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearenhelburua:1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratakoproblemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea.2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta gertaerenmezuak eta informazioak ulertzeko, balioesteko eta sortzeko.3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea;4. Kalkuluak eta estimazioak (numerikoak, metrikoak, etab.) segurtasunez etakonfiantzaz egitea.5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika hizkuntzarenelementuak erabilita (zenbakiak, taulak, grafikoak, irudiak), arrazoitzea eta argudioakematea.6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.)zuzen erabiltzea, kalkuluak egiteko, informazioa bilatzeko, tratatzeko...7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea.8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea.Azkeneko matematika arlo honetan, aurrekoetan bezala, ziklo bakoitzean eduki multzobat dago eta ebaluatzeko zenbait irizpide.

×