Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Erreformak

249 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Erreformak

  1. 1. Hezkuntza erreforma terminoak hezkuntza sistemaren aldaketari egiten dioerreferentzia, betiere hobetzeko helburuarekin. Hezkuntza erreforma bat ikuspuntudesberdinetatik egin daiteke baina erreforma baten aurretik egoeraren azterketa sakona dagobeti. Erreforma oro gizartearen adostasunarekin burutu beharko litzateke, hezkuntzaguztiona delako eta guztiok daukagulako iritzia emateko eta aukeratzeko eskubidea. Baina halaal da? Gizarte adostasuna al dute azken erreformek edo ekintza ideologiko eta partidistahutsak dira? Gobernu desberdin guztiek erreformak egin dituzte haien agintaldian zehar etaEspainiako azken gobernuak tradizioari jarraitu dio. Ignacio Wert ministroaren azkenerreforma Espainiako hamahirugarrena da, demokrazia ezarri zenetik. Egoera hobetzetik osourrun, Espainiak Europako hezkuntza emaitzarik txarrenetakoa dauka. Gauzak horrela, 2012ko ekainaren 21ean LOMCE ( LeyOrgánica de MejoraEducativa)deituriko erreforma berriaren aurreproiektua onartu zen. Hauek dira Legeak dakartzanaldaketa garrantzitsuenak: - Batxilergoaren edo Lanbide Heziketaren aukeraketa urtebete aurreratzen da. Horrela, gaur egungo dbh-ko laugarren maila horietako baten lehen kurtso bihurtzen da. - Hiritartasunaren gaia edo arloa desagertu egiten da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan “Hiritar Hezkuntza” izango da eta Batxilergoan “ Etika eta Filosofia”. - Batxilergoko emaitzak kontuan hartzeaz gain, Unibertsitateek azterketa edo elkarrizketa pertsonalak egiteko eskubidea izango dute unibertsitate sarbiderako. - Neska eta mutilak bananduta hezteko aukera ere agertze da erreforma honetan. Muturreko lau aldaketa nagusi hauek eta orokorrean guztiek zeresan handia eragindute gure gizartean eta alde batekoek nahiz bestekoek gogor defendatzen dute haien iritzia.Zer pentsatzen dute Espainiako ideologia desberdinek LOMCEri buruz? Gure taldean gai honi buruzko ikuspegi desberdinak ikertzea erabaki dugu, iritzidesberdinak ezagutu eta gure iritzi pertsonala eraikitzeko. Alde batetik, Espainiako egunkari eskuindarrek ( La razón eta ABC) Wert hezkuntzaministroaren hitzak islatzen dituzte kritikarik egin gabe. Honen arabera, LOMCE lege berriaguztiz beharrezkoa da eta gaur egungo Espainiako gizartearen arazo larrienetako batkonpontzea du helburu: eskola porrota. Ministroak erreforma ideologiko bat izatea leporatudioten kritikak ukatu ditu eta egoera larriak identifikatu eta hobetu nahi dituela argi utzi nahiizan du.
  2. 2. Gainera, administrazioari lege berri honetara moldatzeko behar duen denbora osoaemango diola esan du eta konfiantza osoa duenez, 2050 urte arte ez dela lege hau aldatzekobeharrik egongo. Azkenik, Espainiako hezkuntzaren porrotaren erantzukizun zati batirakasleak dutela adierazi du, gaur egungo krisi egoerarekin esfortzurako motibazio gutxidagoelako. Egunkari hauetan atentzioa deitzen du lege berriari egiten zaizkion kritikei ematenzaion garrantzi baxua. Egon diren etengabeko manifestaldiak aipatu egiten dira eta errespetuztratatzen dira baina garrantzi gehiegi eman gabe. Elpaís eta beste egunkari ezkertiarren arabera, gaur egungo hezkuntza sistemaezegonkorra eta ahula da, eta ez da batere demokratikoa, eta gainera pribatizaziorako joeradu. Konfesionala dela ere esaten dute, erlijioa (katolikoa gehien bat) eskola orduetan ematendenez gero. Honetaz gain, bereizia dela ere badiote, ikasle kopuru handi bat sistematik kanpogeratzen baita. Eta orain PP alderdiko Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletakoministroak, José Ignacio Wertek zenbait aldaketa egin nahi ditu oraintxe esandakoan oraindikgehiago sakontzeko. Baina Elpaís egunkariaren arabera hau ez litzateke horrela izan beharko, hezkuntza ezlitzateke politikarekin nahasia egon beharko. Beraz Wert legearen aurka daude, besteak beste,lege honekin gizarteko desberdintasunak areagotu besterik ez liratekeelako egingo Gara eta Deia aldizkarien LOMCE legeari buruzko artikuluak irakurri ondoren ondoriobatera iritsi gara. Euskal Herriko aldizkariak, gai honi buruzko, pentsaera edo iritzi berdinadaukatela. Iritzi hori hurrengoa hau da; lege berri honekin lortu nahi dutena hezkuntza eredubakar batera murriztea da, eta honekin batera eredu kultural eta linguistiko bakar batedukitzera eraman nahi gaituzte. Jokaera independentista gutxiagotzea lortu nahi da aldaketahauekin eta honekin batera hezkuntza espainolizatzea. Gainera, Wertek badio, herrialde honetan eskola porrota edo eskola uztea altua delaeta horregatik murriztea guztiz beharrezkoa dela. Baina errealitatean, Euskal Herrian ez daematen Espainian dagoen eskola porrotaren tasa berdina, Espainian 26,5% da eta EuskalHerrian 14%. Euskal Herriko tasa Europan ematen den berdina da. Hori lortu nahi dute,Europan dagoen tasa bera, baina guk badaukagu hori, beraz ez ligukete zaku berdinean sartubehar, honekin erakusten dugu gure hezkuntza sistema oso eraginkorra dela eta ez dugulaeredu berri horren beharrik. Beraz, Euskal Parlamentuak erreforma berria ukatu du. ELA, LAB Sindikatuekaitortu dute ez dituztela LOMCE legeak dakartzan murrizketakonartuko, zentralizatzailea, atzerakoia, elitista eta erlijiosoa delako eta ez dituelako autonomiaerkidegoetako iritziak kontuan hartzen. UGT Sindikatua ere erreforma hauen aurka dago,hauek biztanleriaren hezkuntza berdintasunarekin bukatzen dutelako. Horregatik, hainbatmanifestazio antolatu ditu gobernuaren aurka egiteko asmoz.
  3. 3. Iritzi guzti hauek aztertu ondoren, talde bezala erreforma honen kontra gaude. Gureaburuz, erreformek kutsu ideologiko handia dute, hau da, politikarekin lotura handiegia. Azken erreforma honek ez dio aukera berdina ematen biztanleriari eta aberatseiematen die lehentasuna. Egindako murrizketek eta matrikulazio tasen igoerek etorkizunekogizartean ondorio larriak izango dituela uste dugu. Gainera, gure irakasle etorkizunak erekezkatu egiten gaitu.

×