SlideShare a Scribd company logo
1 of 33
Download to read offline
ERDI AROAREN HASIERA
Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengo
eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV.
menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea
hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin,
eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta ehun urteko gerraren
amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristean 1492.urtean. Erdi
Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia
arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan
dauzkate, muga politikoa garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden
garaipen ondorioa baitziren.
HASIERA:
III. mendeko krisialdiaren ostean kokatzen dute,ekonomian (hiriak
hustu ziren), gizartean (kristautasuna nagusitu zen) eta politikan
(Diokleziano eta Konstantino enperadoreek ezarritako erreforma
ugariei esker hein handi batean) aldaketa handia gertatu baitziren.
Beste batzuek, aldiz, Erdi Aroaren hastapena VII.mendeetan
kokatzen dute, islamaren hedapenarekin batera. Garai horri Berant
Antzinaroa deitzen diote.
ERDI AROA EUSKAL HERRIAN:
V. mendean, Europako Iparraldetik etorritako barbaroen talde
batzuek Erromatar Inperioa lurraldeak eraso zituzten. Talde horien
artean bisigodoak zeuden eta hauek iberiar penintsula konkistatu
zuten.
BARBAROAK EUSKAL HERRIAN:
Bisigodoak Frantziako hegoaldetik sartu ziren, hau da, Ipar Euskal
Herriko lurraldeetatik, eta Gazteizeraino iritsi ziren. Frankoek
VI.mendean bisigodoak Ipar Euskal Herritik bota zituzten. Iberiar
penintsulako euskal lurraldeetako biztanleek bisigodoen kontra borroka
egin zuten .
FRANKOAK ETA ARABIARRAK EUSKAL HERRIAN:
VII. eta X. mendeen artean, euskal – nafar lurraldeetako biztanleek
frankoek eta arabiarren kontra borroka egin zuten. Borroka horien
arrazoia frankoek eta arabiarrek euren boterea toki horietara
hedatu nahi zutela da. Nafarroako klanek gobernatutako
lurraldeetan zatituta zegoen, eta arabiarren erasoak jasaten
zituzten hegoaldetik, eta frankoenak, iparraldetik .
INPERIOAREN DESEGITEA ETA BARBAROEN ETORRERA ERDI
AROAREN HASIERAREN ADIERAZGARRI DIRA.
Erromatar Inperioa V. mendean desegin zen. Handik aurrera, inperioko
lurralde zabala barbaroek gobernatutako erresuma txikitan banatuta
gelditu zen.
Barbaro hitzak atzerritar esan nahi du. barbaroak Europaren
erdialdekoak ziren ,eta inperiora emigratu zuten, erromatarren
aberastasunak erakarrita. Herri horietako bat, bisigodoa, Penintsulan
jarri zen bizitzen ,eta 200 urte baino gehiago iraun zuen erresuma sortu
zuten. Bisigodoek Hispaniako lurralde erromatarrak bateratu, beren
legeak eta ohiturak sartu eta kristautasuna ezarri zuten erresumako
erlijio ofizialtzat .
Bisigodoen erresumako hiriburua Toledo izan zen.
MUSULMANAK ETA AL-ANDALUS
VII. Mendearen hasieran, Mahoma profetak erlijio berri bat predikatu
zuen, Arabian: islama. Erlijio hori jarraitzen zutenak musulmanak deitzen
ziren. Mahoma hil eta gero, musulmanak oso bizkoz hedatu ziren:
ekialdetik Indiaraino eta mendebaldetik Afrikako iparralderaino.
711. urtean, erresuma bisigodoa bi bandotan zatituta zegoen, boterea
eskuratzeko elkarren aurka gerra zibil batean borrokan ziharduten bi
bandotan zatituta. Bandoetako batek musulmanei laguntza eskatu zien.
Musulmanek, penintsulan sartu ondoren eta bisigodoak ahul zeudela
baliatuta, Rodrigo azken errege bisigodoa garaitu zuten.
Erresistentziarik topatu gabe menderatu zuten penintsula osorik,
iparraldeko eskualde menditsuak izan ezik.
Musulmanek Al-Andalus izena jarri zioten Iberiar penintsulari. Hasieran
Al-Andalus emirerria izan zen, hau da emir batek gobernatutako
probintzia. Emirrak buruzagi nagusiago baten agintepean zeuden, kalifa.
Kordobako emirra Damaskoko kalifaren menpe zegoen .
X. Mendean, Al Andalus Damaskotik bereizi eta Kalifa-herri bihurtu zen.
Kordobako kalifa-herriak iraun zuen bitartean, etengabeko borrokak izan
zituzten kristua-erresumekin.
Barne liskarren ondorioz, Kordobako Kaliferria taifa izeneko erresuma
txikitan zatitu zen 1031. urtean. Taifa- erreinuak bata bestearen arerio
ziren. Erreinuen arteko zatiketa hori baliatu zuten Iberiar penintsularen
iparraldeko kristau-erresumek, eta pixkanaka, musulmanek lurrak
konkistatzeari ekin zioten.
1212an Navas de Tolosako gudua gertatu zen; bertan, gaztelau, nafar eta
aragoiarrez osatutako armadak tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu
horren ondoren, errege-erregina kristauek Al Andalus osoa konkistatu
zuten. Penintsulan lurralde musulman txiki bat baino ez zen geratu:
Granadako emirerria.
Errege katolikoek 1492an konkistatu zuten Granadako erreinua. Urte
berean, kolonek Amerika aurkitu zuen.
HIRIAK
Hiriek garrantzi handia zuten Al Andalusen; adibidez, Kordobak eta
Sevillak. Hesituta zeuden, eta kale estuak eta irregularrak zituzten. Zati
nagusiari medina esaten zitzaion, eta bertan zeuden eraikin
garrantzitsuenak,
adibidez, meskita nagusia.
Hirietan, artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Artisauak adituak ziren
zeta, metalak, larrua edo zeramika lantzen. Lantegietan lantzen zituzten
produktuak, eta zoco izeneko azoketan saltzen zituzten. Bestalde,
andalustar produktua kontrako norazkoan, berriz, urrea eta esklaboak
ekartzen zituzten.
Hiriak soroz inguratuta zeuden. Biztalderiaren zati handi bat
nekazaritzan aritzen zen, eta jarduera horrek garapen handia izan zuen.
Musulmanek beste labore batzuk ekarri zituzten; adibidez, orburuak,
alberjinak eta arroza. Horrez gain, labore ureztatuak hedatu zituzten.
Soroak ureztatzeko, noriak eta ubideak eraiki zituzten.
Al Andalusko bizimodua lurralde kristauetakoa baino hiritarragoa zen.
Hiriak kalezulo sare nahasiak ziren eta eraikin nabarmen hauek zituzten:
agintaren gotorlekua; meskita, otoitzerako tokia; azoka edo merkatua; eta
bainuak.
ERRESUMA KRISTAUAK
Erresuma kristauaren sorrera:
Musulmanak penintsularen alderik beroenean jarri ziren bizitzen eta ia ez
zen musulmanik iritsi iparraldeko mendi inguruetara. Euskadi ez zuten
okupatu, musulmanentzat ez baitzen oso leku erakargarria. Espedizio
militar batzuk Arabaraino iritsi ziren, baina besterik ez.
Denborak aurrera egin ahala, mendietan bizi ziren kristauek erresuma,
konderri eta jaurerriak eratu zituzten, musulmanen boteretik aparte.
Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak gogor egin zieten
musulmanei, eta pixkanaka erresumatan eta konderrietan antolatu ziren.
Erreinu kristauek, apurka-apurka, lurrak kendu zizkieten Al-Andaluzeko
musulmanei:
-Kantaurialdekoak Pelaio noble
bisigodoarekin, Asturiaseko
erresuma sortu zuten, 722an.
-Gero hiriburua Leonen jarri zuten eta Leongo erresuma izena hartu zuen.
-Erresumaren zati bat (ekialdekoa) independentzia lortu zuen eta
Gaztelako konderria sortu zen, urte batzuetara Gaztelako erresuma
bihurtu zena.
-Portugaleko erresuma lehengo erresumarekiko independentzia lortu
zuen.
-Pirinio aldean, Nafarroako erresuma, Kataluniako konderriak eta
Aragoiko Erresuma sortu ziren.
-XIII. eta XIV. mendeetan zehar, Iberiar penintsulako erresuma
kristauek beren boterea sendotu zuten, beren agindupeko lurrak
Hegoalderantz zabalduz. Gaztela pixkanaka penintsulako estatu
hegemonikoa (estaturik handiena) bihurtu zen, Aragoiak Mediterraneoan
zehar benetako inperio bat garatzen zuen bitartean.
-Herrixka kristauak soroz eta basoz inguratuta zeuden. Herrixketan
ehun edo berrehun lagun inguru baino ez ziren bizi. Parrokia eliza eraikinik
garrantzitsuena zen. Elizak dorrea eta kanpandorrea izaten zituen; bertatik
herritarrei dei egiten zitzaien igandeetan mezatara joateko. Suteak sortu edo
norbait hiltzen zenean ere bertatik egiten zen deia.
-XV. mendean, gerra asko egin ostean, erreinu kristauek aurrera egin
zuten hegoalderako bidean. Granadako erreinu musulmana bakarrik
geratzen zitzaien konkistatzeko.
Errege katolikoek 1492an
konkistatu zuten Granadako
erreinua. Urte berean, Kolonek
Amerika aurkitu zuen.
Borroka Penintsulako lurrengatik:
IX. mendearen hasieran zabaldutako berriaren arabera, Galizian Santiago
apostoluaren hilobia aurkitu zuten. Berri horrek Europa osoko erromesak
erakarri zituen eta horiek egindako bideari Santiago edo Done Jakue
bidea esan zitzaion.
Gurutzadak:
XI.mendeko bukaeratik Mendebaldeko Europako kristauek Gurutzada
izeneko espedizio militarretan parte hartu zuten. Gurutzaden helburu
nagusia Jerusalen askatzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde
Santuko guneetara kristautasuna berrezartzea zen. Gurutzadak Aita
Santuek eskatuta gauzatzen ziren. Toki santuak berreskuratzeaz gain,
gurutzatuek bestelako motibazioak ere bazituzten: lorpen militarren
bidez leinua betikotzea; fedegabeen kontra borokatuz espirituaren
salbamena bermatzea; aberastasunak, lurrak eta merkataritzarako aukera
onak lortzea, etab._
Zortzi gurutzada dira aipagarrienak eta zazpietan egin zuten porrot
europarrek.
DONEJAKUE BIDEA
Done Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira
( Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da.
Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren
erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia.
Santiago bidea Erdi Aroan erromesentzat sortutako ibilbidea izan zen;
erromesak, beren kristau fedea erakusteko, Santiago Apostoluaren
hilobiraino joaten ziren oinez, bidean santutegi,eliza,ermita eta antzeko
eraikuntza asko daude.
Asturiasko monarkiako apaizek propaganda kanpaina egin zuten Europa
osoan,Santiagon apostoluaren hilobia zegoela zabaltzeko.
Errege horiei esker, Santiago kristautasunaren defendatzaile bihurtu
zen, musulmanen borroketan kristauei laguntzeko kanpaina militarretan
ikus daitekeen moduan.
Europatik Santiagoraino iristeko hainbat bide zeuden. Nafarroako Antso
Handiaren garaian, Nafarroako bideak garrantzi handia hartu zuen.
Gainera, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen zituzten bideak ere
erabiltzen ziren.
Hainbat bide daude,helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu
eta denek bat egiten dute Nafarroan.
Garrantzi txikiagoko beste bide batzuk ere badira. Horietako bat
,kostaldeko Donejakue bidea,Euskal Herriko kostari jarraitzen dio
Baionatik Muskizeraino.
ZALDUNAK ETA GAZTELUAK
Gazteluak:
Erdi aroko segurtasun faltaren ondorioz,erregeak eta jaunek gotorlekuak
eraiki zituzten etsaien armadetaz babesteko edo aurre egiteko.Hasieran
gazteluak,muinoen gainean zeuden zurezko etxe handiak bezala.
Geroago,harresi batez edo gehiagoz inguratuta zituzten. Gazteluak toki
estrategikoetan kokatuta daude eta defendatzeko leku errazetan
kokatzen zituzten:muinoetan,amildegi baten ondoan,ibai edo aintzira
baten bazterrean ...
Gaztelu askotan ziegak, armategiak eta altxor biltegia eta gudarientzako
gelak zeuden.
Erdi Aroko Europan gerrak ugariak ziren;beraz, garrantzi handikoa zen
erregea edo jauntxoak, eta familia zein jarraitzaileak ongi babestuta
egotea. Gaztelua sistema feudaleko osagai garrantzitsu bilakatu zen.
Gazteluak sarri, mendi tontorretan egon ohi ziren, defentsa naturalez
baliatzeko.Normandiarrek babeserako horma sendoko gazteluak eraiki
zituzten. Hormen barrualdean, gorazarre dorrea izeneko gotorleku
zentrala egon ohi zen.
GAZTELUKO BIZIMODUA
Gorazarre dorrea erasoaldietako babeslekurik onena izateaz gain,
jauntxoaren, bere sendiaren eta jarraitzaileen bizilekua ere bazen.
Barruan atari eder bat zegoen eta bertan jaten zuten denek.Inguruan
sukaldeak zituen eta zerbitzariek horietatik ekartzen zuten
janaria.Ataria kandelen eta egurrez eta grasez eginiko zuzien bidez
argiztatzen zen. Nahiz eta ataria berotzeko beheko su handi bat egon,
leihoek ez zeukaten beirarik eta gaztelu gehienak toki hotzak ziren, aire
korronte ugariek zeharkatuak. Gauetan, jauntxoa eta emaztea beraien
gela pribatura joaten ziren, baina jarraitzaile eta zerbitzariak berokietan
bildu eta lastoz estalitako zoruan egiten zuten lo, gazteluko abereekin
batera
Zaldunak:
Erdi aroan lehiaketak antolatzen ziren. Borroka horien ezaugarririk
nabarmenena justak ziren eta borroka horietako zaldunek, armadura
sendoa jantzita, etsai bakar baten kontra egiten zuten borroka
zaldiaren gainean. Kolpea hartu eta erortzean, zaldunek lantza
botatzen zuten eta ezpatekin egiten zuten borroka. Zaldun bakoitza
bere leinuaren ikurra eramaten zuen ezkutuan, tunika, zaldiaren
estalkian etab.
Normandiako William dukeak 1066an Ingalaterra inbaditu zuenean,
zaldizko gudariak ekarri zituen. Ingelesek cnight deitzen,
“zerbitzari” edo “morroi”. Sistema feudalean, gudari horietako asko
baasailu bilakatu ziren, ondorioz,knight (zaldun) hitzak,laster beste
adiera bat hartu zuen eta errege edo jauntxo baten zerbitzura
zegoen zaldizko gudari armatua izendatzeko erabiltzen hasi ziren.
Zaldunek berezko klase bat osatu zuten,sistema feudaleko
nobleziaren azpian, baina merkatari eta artisauen gainetik. Zaldunek
fideltasun eta ohore kodea jarraitu behar zuten ahulenak babesteko.
Kode horri zalduntza -lege izena eman zioten.
ZALDUN BIHURTZEA
Zaldun izango zirenek urteak igaro behar zituzten trebatzen
borrokarako gaitasunak garatu eta zaldunen jokabidearen kodea
ikasten. Mutil gazteak zaldun-etxera bidaltzen ziren morroi lanetan
aritzera. Gazteok 15-16 urte zeuzkatenean ezkutari izendatzen
zituzten eta zaldun baten zerbitzari pertsonal bilakatu. Ezkutari
borroka zelaira abiatzen zen jaunarekin eta borrokatzen ikasten
zuen.Trebakuntza amaitzean, ezkutaria prest zegoen zaldun
bilakatzeko, izendatzen errito baten bidez. Zaldunek borroka
zelaira ezpata,mailu eta azikora ere eramaten zituzten, baina arma
nagusia lantza zen,beste zaldizkoak lurrera botatzeko.
NOLA JAZTEN DIRA?
1 Kasketea
2 Bisera
3 Lepokoa
4 Bular-oskola
5 Sorbaldakoa
6 Bizkarrekoa
7 Ukondo babesa
8 Burdinezko esku zorroak
9 Mailadun gona
10 Belaun babes giltzatua
11. Oin babes giltzatua
ERDI AROKO GIZARTEA
Erdi Aroan gizartea, estamentutan banatuta zegoen (1.
estamentua: noblezia, 2.estamentua: kleroak eta 3.estamentua:
herri xeheak). Jaiotzak egiten zuen pertsona estamentu bateko
kide, bizitza guztirako. Era berean, gaur egun, gizartea
ondasunek mailatzen badute ere, oro har guztiok eskubide
bereak ditugu. Erdi Aroan, aldiz, estamentuen arabera eskubide
gehiago edo gutxiago zituzten. Erresuma kristauetan gizartea bi
taldetan banatzen zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak.
Pribilegiatuak gutxiengoak ziren, eta erregeek, nobleek eta
kleroak osatzen zuten talde hori.
Ez-pribilegiatuak gehiengoak ziren eta, batez ere, nekazariz
osatuta zegoen talde hura.
HERRI XEHEAK ETA NEKAZARIAK
Gizartearen zatirik handiena herri xeheak osatua zen. Herritar
xehek (nekazariak adibidez) lan egin eta zergak ordaindu behar
zituzten. Erdi Aroko gizartean herri xehearen funtzioa lan egin
eta eta beste bi taldeak bizitzeko behar zutena hornitzea zen.
Lan horren truke erregearengandik babesa jasotzen zuten.
Hasieran, eta hainbat mendez, nekazariek soilik osatzen zuten
talde hori. Gazteluak edo monastegiak zituen lur eremuetan
nekazariak bizi ziren. Nekazarien etxebizitzak oholez eta lur
lehorrez eginak zeuden. Teilatuan lastoa edo kainabera ipintzen
zuten.
Etxebizitza hauetan gela bat baino ez zegoen eta bertan bizi
ziren guztiak. Zorua lurrezkoa eta tresneria oso eskasa zen.
Nekazarien lanak oso gogorrak ziren. Hauen tresnak ez ziren
batere aurreratuak, antzinako goldea erabiltzen zuten eta
ongarria ez zen oso ugaria.
Nekazarien elikadura ez zen nahikoa egiten zuten lanerako.
Garia, artoa, lekariak eta zopa ziren beraien janari nagusia.
KLEROAK
Kleroak monasterioetan eta elizetan bizi ziren. Otoitz egiten
zuten, eta kultura lanak ere bai, hala nola liburuak kopiatu, idatzi
eta itzuli. Erdi Aroko gizarte estamentalaren barruan, talde
horren funtzioa gizartearen arima salbatzea zen. Horretarako,
otoitz egin behar zuten. Talde pribilegiatuak ziren eta ez zuten
lan egiteko ardurarik. Nobleak bezala, feudoak jasotzen
zituzten eta hortik lortzen zuten bizitzeko beharrezko guztia.
Erdi Aroan erlijioak bizitzako alderdi guztiak baldintzatzen
zituztenez, botere handia zuten.
Kleroen artean monakoak zeuden eta haiek monastegietan bizi
ziren. Monastegietako monakoak, abade edo abadesa baten
esanetara zeuden eta arau gogor batzuei jarraitu behar zieten:
monastegiko arauak ziren. Otoitza, lana eta ikasketak ziren
monastegiko bizitzaren eguneroko betebeharrak.
Monastegietako bizitza, otoitza eta bertako lurrak lantzea zen.
Baina kultura gune garrantzitsuak zirenez liburutegi handiak
zeuden.
Monakoek ordu asko ematen zuten eskuz kopiatzen. Eta liburuak
marrazki finekin apaintzen zituzten. Orriak arkume edo behi-
larruaz egiten zituzten: pergaminnoak.
NOBLEAK
Nobleen funtzioa borroka egitea zen eta gazteluetan eta
dorretxeetan bizi ziren. Noble boteretsuena erregea zen.
Nobleek, Erdi Aroko gizarte estamentalean, herria armekin
defendatzeko ardura zuten. Talde pribilegiatuak ziren, beraz,
ez zuten lan egiteko ardurarik. Gerlariak ziren lanbidez, ez
zuten ekoizpen-jarduerarik egiten, eta ez zuten zergarik
ordaindu behar. Noble guztiak ez ziren maila berekoak. Bi
noblezia mota bereizten ziren: goi-noblezia eta behe-noblezia.
Goi-mailako nobleak basailu zuzenak ziren. Erregeak emandako
feudoetatik bizi ziren; jakina, feudo horiek oso handiak ziren.
Dukeek eta kondeek osatzen zuten goi-mailako noblezia.
Erregearen kontseiluko kideak ziren; erregeak, gobernuko
erabakiak hartu baino lehen, aholkua eskatzen zien. Dukerri eta
konderri bakoitzean jaun feudala lurraldeko jaun eta jabea zen.
Behe-mailako nobleak goi-mailako nobleen basailuak ziren.
Noble handien feudo handia noble txikien artean feudo
txikiagotan banaten zuten.
Nobleak eta zaldunak gazteluetan bizi ziren. Elkarrekin, beste
noble batzuen aurka borrokatzen ziren edo erregea
defendatzen zuten, hala behar balitz.
Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatik
nobleen eta zaldunen semeek ehizan, zaldi gainean ibiltzen eta
burrukatzen ikasten zuten.
Nobleen aisialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren
ERREGEAK
Erregea goi-mailako noblea zen. Erregea guztien jauna zen, eta
ez inoren basailua. Bere gainetik ez zeukan inor, Jainkoa ez
bazen. Errregea zen erresumako buruzagi militar gorena, gerrak
zuzentzen zituena, eta bere agintepean zeuden erresumako
gaztelu, gotorleku... Noble boteretsuenak ( kondeak, dukeak, eta
markesak ) erregearen zuzeneko basailuak ziren, baita elizako
goi karguak ere (gotzainak eta abadeak). Harreman-sare
konplexu horren jatorria lurraldearen konkistan eta defentsan
zegoen, baita nekazariei kendutako errenten banaketan ere.
Kanpaina militarren ondoren, erregeari berari lagundu zioten
nobleak saritzen zituen. Laguntzaren ordainetan, konkistatutako
lurren zati bat ematen zien. Erregea goi-mailako noblea zen eta
horiekin batera gobernatzen zuen erresuma. Praktikan erregeak
eskubide gutxi zituen: gerra-garaian armada zuzentzea, zerga
gutxi batzuk biltzea ( gerrako, ezkontzeko eta erregea
koroatzeko ) edo nobleen arteko liskarrak. Berez, noble guztiak
erregearen basailuak baziren ere, eta mendekotasuna eta
fideltasuna zor bazioten ere, errealitatea guztiz bestelakoa
zen: zenbait noblek erregeak berak baino aberastasun eta indar
militar handiagoa zuten. Egoera horretan, ez da harritzekoa
nobleek beren borondatea erregeari inposatzea.
ERDI AROKO FEUDOAK,
HERRIAK ETA HIRIAK
FEUDOAK
Feudoak, jauntxoa jabea zuten lursail batzuk ziren.
Feudalismoaren jatorria Erromatar Inperioa erori ondoren sorturiko
monarkietan dago bereziki. Frantziako erresuman kokatu ohi dute
historialariek feudalismoaren sorrera.
Nekazaritzatik bizi den gizarte itxian gertatzen da bereziki,han lur-
lantzailea lursail handien jabeari edo jauntxoari lotuta daude harreman
pertsonalen bidez: lurjabeak edo jaunak lurrak lantzeko uzten dizkio eta
babesa ematen dio jauntxoari, honek hari errentak eta bestelako
zerbitzuak eskaintzen dizkion bitartean.
Gizarte osoa goitik beherako ordena piramide batean antolatu zen: erpinean
erregea edo enperadorea (edota aita santua), oinarrian nekazari jopu
nahiz askeak, eta tartean zaldunak, aitonen semeak eta klerikoak.
Jauntxoaren eta basailuaren arteko lotura zeremonia bereziz egiten
zuten. Erregimen feudaleko burua, oro har gerlaria, aldi berean lurren
jabe eta jaun zen. Nekazari askeei lantzeko lurra eta babesa eskaintzen
zien eta, ordain gisa, haien gain eskubide-multzo zabala bereganatzen
zuen lege eta armen bortxa erabiliz eta sarritan gehiegikerietara.
Feudoko punturik nagusiena jaunaren gaztelua edo dorretxea zen.
Nekazari gehienak inguruko herrixkan bizi ziren. Beste zerbitzari batzuk
gazteluan bertan bizi ziren, eta hantxe egiten zuten lan.
HIRIAK
Erdi Aroko hiriak harresiz betetako jende-multzo txikiak ziren eta,
salbuespen batzuk izan ezik (Milan, Venezia, Florentzia, Paris...), ez ziren
10.000 biztanlera iritsi. Hala ere, XIII. mendean garapen handia izan
zuten, nekazaritza inguruetatik etorkin asko iritsi baitziren. Hiriak
askatasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago eskaintzen zizkien.
Erdi Aroko hiriek kale estuak eta bihurgunetsuak zituzten. Kale horietan
altxatutako etxeek zurezko egitura zuten eta harriz edo lokatzez beteta
zegoen egitura hori. Horregatik, suteek benetako hondamendiak eragiten
zituzten. Higiene eta osasun-baldintzak ere oso txarrak ziren: etxe-
abereak inolako kontrolik gabe ibiltzen ziren hirian, zaborrak eta ur
zikinak kalera botatzen ziren zuzenean...
Jauntxo askok jauregiak eraiki zituzten eta hirira joan ziren bizi izatera.
Apaiz asko ere hirietan bizi ziren eta ospakizun erlijiosoak eskaintzen
zituzten elizetan eta katedraletan.
GREMIOAK ETA
LANBIDEAKlñ7
Antzina herriak hazten hasi ziren,ehizarako eta erremintak lortzearren.
Lehen zibilizazioetan soberakinen esker erremintak lantzeko eta
produktuak eraldatzeko lehen artisauak azaldu ziren.
Erdi aroan ,Europan,hiriak marraztu zirenean gremioak sortu ziren.
Normalean hiriko kale berean bizi ziren ofizio bereko artisauek elkarteak
ziren. Arauak zituzten bere produkzio-jarduera bideratzeko.
Gremioak edota korporazioak Erdi Aroan Europako hirietan sortu ziren
elkarte ekonomiko batzuk izan ziren, hauetan lanbide berdineko artisauak
biltzen ziren. Gerora, beste kontinenteetako europar kolonietan ere
ezarri ziren. Beren helburua lan eskaera eta aktibo zeuden tailer
kopuruaren arteko oreka mantentzea izan zen, gremioetako kideei lana,
ongizate ekonomikoa eta lanbidearen ikasketa sistema bat bermatuz.
Lanbide bereko artisauak beraien interesak babesteko antolatu zituzten
elkarteak dira Gremioak.
Gremioak kideak maisuak ziren;beraiek erabakitzen zuten besteak
sartzeko gai ziren ala ez.
Gremioetan hiru langile motak bereizten zituzten:
-maisuak:lanabesen eta lantegien jabeak ziren.
-Ofizialak:soldata baten truke lana egiten zuten. Urte askotan lana aritu
eta maisuak egiten bazuen,maisu bihurtuz ziteken,lantegia edo denda
zabaltzeko nahiko diru izan ez gero,behintzat.
-ikaslea:oso gazterik langile hasitakoa.5 edo 6 urte ikasten aritu behar
izaten zuen. Gehienetan,maisuak etxean bizi zen,lanaren truke mantenua
dohain zuela. Batzuetan gurasoak ordaindu ere egiten zioten
maisuari,semeari ofizioa irakasteagatik.
Gremio desberdin asko zeuden hiri batean
igeltseroak,arotza,zapatariak,errementariak,olagizonak, ehuleak,
larrugileak, tindatzaileak, etxegileak,ontzigileak, armagileak, ...
NAFARROKO ERRESUMA
Bisigodoak:
VI. mendean,bisigodoek (godoen bi adearretako bat osatu zuen herri
germaniar bateko kidea),herria fundatu zuten Penintsulan eta euskal
lurrak konkistatzen ahalegindu ziren.baina euskaldunen eta bisigodoen
arteko harremanak ez ziren onak izan eta gerrak etengabeak izan
ziren.Azkenean,bisigodoek ia Araba osoa menperatu zuten eta Victoriako
herria fundatu zuten gaur egungo Vitoria-Gasteiz.
Aldi berean, VIII. Mendearen amaieran , Karlomagnoren armada frankoa ,
garai hartan Europan indarrik handiena zuena, Penintsulan sartzen
ahalegindu zen eta Iruñea erre zuen. Hondamendia mendekatzeko, euskal
gerrarien talde batek segada prestatu zien frankoei Pirinioen ahoan,
Orreagan, eta garaiatu egin zituzten.
XI. mendean zehar ,Penintsulako iparraldeko errege kristauek musulmanei
eraso egin eta gure lurrak Nafarroako erreinuaren esku geratu ziren.
Ondoren,XII. mendean,Gaztelako erreinura igaro ziren.
XIV. Mendean, gerrak, izurriak
eta uzta txarrak nagusitu ziren
euskal lurraldeetan eta
Gaztelako erreinu osoan. Krisi
horrek XV. Mendera arte iraun
zuen.
NAFARROAKO ERRESUMA:
Borrokak oso ugariak ziren garai haietan, Euskal Herrian ere bertako
erresuma sortzea beharrezkoa zela erabaki zuten .Horerela ere
euskaldunal ere bere erregea aukeratu zuten.Errege hori Eneko Aritza
izan zen,824.urtean izendatu zuten errege.Eneko,kristaua zen,eta honek
eragin handia izan zuen:kristautasuna euskal lurraldeetan barrera sartuz
joan zen.
IRUÑEKO ERRESUMA:
Mendebaldeko Pirineotatik hasi eta Iruñeko lurraldeak barne
zirela,Lizarrako eremuetaraino iristen zen Eneko Aritzaren agintean,
zegoen Erresuma:mendi,baso eta lautada koxkor bateko euskaldunak
zituen bere menpean.Inguruan,frankoak iparraldetik,arabiarrhegoaldetik
eta beste euskaldunak mendebaldetik.
NAFARROKO ERRESUMA HANDIA:
Gerrari bikaina eta antolatzaile argia izanik Antso III.a Nagusiak
Nafarroako errege batek sekula lortu ez zuena lortu zuen: inguruko
erregeen gainetik jartzea. Garona ibaia zuen iparraldeko muga,Leon eta
Zamoraraino iristen zen mendebaldetik,Bartzelonarrino ekialdetik,eta
Errioxako lurraldetaraino hegoaldetik.
NAFARROKO ERRESUMA TXIKIA:
Antso III.a erregearen garietan izan zuen Nafarroako erresumak bere
hedadura handiena. Gero, jauntxoaren arteko
borroken eta Gaztela eta Aragoiko erregeen
indartzearen eraginez, Nafarroako Erresumak
beheraka egin zuen. Denboraren poderioz Nafarroako
Erresuma indarra galtzen joan zen, ingurukoen
menpeko bihurtuz.
NAFARROKO ERRESUMA HONDAMENDIA:
Gaztela eta Aragoako Fernando II.a Katolikoa izan zen Nafarroko
Erresumaren desegilea,1512.urtean.
Zenbait jauntxo nafarrek errege honekin aurrez tratuak eginda
zeuzkaten.
Nafarroko erregina,Katalina,Erresumak Pirineotatik iparraldera zuen
lurraldearekin,Nafarroa Beherarekin,bakarrik gelditu zen.
ARTE ERROMANIKOA
Arte erromanikoa Europan Xl. mendean eta Xll. mendearen artean
artitektura, eskultura eta margolaritza aurrera eraman zuten estilo
artistikoa da.
Arte erromanikoa Donejakue Bidearen bitartez iritsi zen Iberiar
penintsulara. Xl. mendeaz geroztik, Europa guztiko erromesak iritsi
ziren bide horretatik, Santiago Konpostelakoan Donejakue apostoluaren
hiloba ikustera, eta handik sartu zen estilo erromanikoa.
X., Xl. eta Xll. mendeetan zehar erromaniko izeneko arte-estiloa garatu
zen.
Garai hartan eraikitako eliza, monasterio eta katedralek horma lodiak
zituzten, eta leiho gutxi, beraz, barrualde oso iluna zuten. Eraikinak
ez dira oso altuak. Elizaren atzeko aldeari abside deitzen zaio. Puntu
erdiko arkuak erabiltzen zituzten, zirkunferentzia erdialdearen
formakoa.
Aurrealdeak, ateak zein zutabeak eskulturekin apaintzen zituzten.
Hormetan margolanak egiten ziren, eta horietan, gai erlijiotsuak lantzen
zituzten eta Bibliako irakaspenen berri ematen. Azken hori oso
erabilgarria zen, Erdi Aroan oso jende gutxik baitzekien irakurtzen eta
idazten.
Euskadin gaur arte iraun dute, bestek beste, honako eliza erromaniko
hauek: Armentiako San Pudentzio basilika eta Estibalizko Andre Mariaren
santutegia (Araba)
ARTE GOTIKOA
Arte gotikoa azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen.
Frantziako iparraldean sortu zen, XIII. eta XV. mendeen bitartez.
Arte gotikoa sortutakoan, Europa osotik hedatu zen.
Erromanikoa bezala, Gotikoa arte erlijiosoa izan zen,baita hirien
boterearen eta aberastasunaren sinboloa ere.
Arte Erromanikoa eta arte Gotikoa ziren nagusi Erdi Aroan. Estilo batean
nahiz bestean, eskulturaz apaindu ohi zituzten fatxadak. Arte gotikoan
eraikinak oso altuak ziren, ez zuten zer ikusirik erromanikoan ikus
ditzakegun etxetxoekin.
Gotikoan, horma meheak egiten zituzten, leiho asko eta koloretako
beirateekin (leiho modernoa) estali ohi zituzten.
Arrosetoia
Badira arte horiek bereizten dituzten elementu batzuk, adibidez:Arkuak,
gangak, hormak, leihoak (horren barne arrosetoiak eta beirateak),
pinakuluak eta zutabeak.
Bereziki katedraletan nabarmentzen zen estiloa, bere arku zorrotzak eta
pinakuluak (eraikinaren goi aldeko igogune zorrotza) ez zutelako
oharkabez pasatzen uzten.
Katedralen artean norgehiagoka sortu zen, katedralik handiena eta garaiena nork egingo.
Burgoseko katedrala
PINTURA GOTIKOA
Horma-pinturak Erromanikoan izandako garrantzia galdu zuen ia Europa
osoan, Italian izan ezik.
Gotikoaren hasieran, pintura adierazgarriena liburuak apaintzen zituzten
miniatura eta katedraleko beirateak izan ziren.
Gero, zuraren gaineko pintura garrantzitsua bihurtu zenez, pintura
erretaulak azaldu ziren.
Margolariek erlijio gaiak margotzen jarraitu zuten batez ere, baina
pertsonen erretratuak ere egiten hasi ziren.
Jendeak Gotikoaren marrazteko era gustuko zuen honengatik: koloreen
aberastasunengatik, urreztatua erabiltzeagatik, hondoko paisaiengatik,
errealismoarengatik eta mugimendua marrazteagatik.
Mosaiko erlijiosoa
ARKITEKTURA GOTIKOA
Estilo gotikoan egin ziren lehenengo eskulturak harriz soilik landu ziren.
Erliebeek elizetako eta katedraletako portadak apaintzen jarraitu zuten.
Hormen desmaterializazioarekin (horma finagoekin) leiho gehiago jar
zitezkeen eta argia ia eraikuntza osoan sartzen zen, arku zorrotzaren
eta gurutze-gangaren erabileraren bidez.
BITXIKERIAK
Kaligrafia gotikoa eta gure kaligrafia oso
desberdinak ziren, Arte Gotikoak
kaligrafia eraldatu zuen eta.
Lehen eta oraingo kaligrafia
Arku mota asko zeuden, horien artean, Ojiba-arkua eta Gurutze-ganga.
Ojiba-arkua: Gezi mutur forma duen arkua da, bertikala da eta
eraikuntza garaiak egiteko balio du.
Gurutze-ganga: Gangaren pisua ez zuen hormak eusten, baizik eta
zutabeek, arbotanteek (hormak eusteko hiruki forma duten horma zatiak)
eta kontrahormek. Teknika horiei esker ez zegoen beharra horma lodiak
egiteko eta horrela, argi gehiago sar zitekeen eraikuntzetan.
Ojiba-arkua Gurutze- ganga
ERDI AROAREN AMAIERA
Erdi Aroak V. mendetik- XV. menderainoko tartea hartzen du. Esan
dezakegu Kolon Ameriketara iristean bukatu zela.
1031. urtean, Al Andalus, taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu
zen; beraz, kaliferria amaitu egin zen. Taifak elkarren etsaiak ziren.
Kristau-erregeak liskar horietaz baliatu ziren, beren mugak hegoaldera
zabaltzeko.
1212an,Navas de Tolosako Gudua izan zen:gaztelau,nafarrez eta
aragoitarrez osatutako armada batek tropa musulmanak garaitu zituen.
Gudu horren ondoren, ia AL Andalus osoa konkistatu zuten Fernando
III.ak ,lehenik, eta Alfontso X.ak ,gero. Lurralde musulman bakarrak
zirauen orduan, iberiar penintsulan : Granadako Erresuma.
Denbora pasa ahala, Iberiar penintsulako kristau erresumak eta
konderriak bateratzen joan ziren.
1137an, Kataluniako konderriak eta Aragoiko Erresuma batu egi ziren.
Horrelaxe sortu zen Aragoiko Koroa.
Urte batzuk geroago, Portugalgo Erresumak Leongo Erresumarekiko
independentzia lortu zuen.
aztela eta Leon, berriz, zenbait aldiz batu eta banatu zen. 1230an, behin
betiko batu ziren eta Gaztelako Koroa osatu zuten.
Nafarroko Erresumak hainbat lurralde galdu zituen eta Gaztelak
bereganatu. Hala ere, Pirinioetatik ipaarralderantz hedatu ahal izan zuen.
XIV.Mendeko krisia
Krisi honek erabat geldiarazi zuen XII. eta XIII. mendean izan zen
hazkunde ekonomiko eta demografikoa. Hona hemen horren zergatiak:
1)Hondamendi naturalak: Eguzki-ordu kopuruaren murrizpenak, gehiegizko
euriteek eta hauen ondorioz sortutako uholdeek uztei kalte handia egin
zieten. Uzta txarren segidak eskuragarri zegoen elikagai kopurua
murriztu zuen eta biztanleriak gosea eta desnutrizioa jasan behar izan
zuen.
2) Izurri beltza: epidemia 1348an heldu zen Europara, Ekialdetik
zetorren ontzietan bidaiatu zuten arratoiek kutsatuta. Gosearen ondorioz
ahuldutako biztanleriarengana izan zuen eragina suntsitzailea izan
zen. Epidemia honen agerraldi berria izan ziren geroago 1300. eta 1400.
urteen artean, Europa 63.000.000 biztanle izatetik 45.000.000 bakarrik
izatera igaro zelarik.
3) Gerrak: mongol eta turkoek Ekialdean egin zituzten erasoak, eta batez
ere, Ehun urteko gerra (1337-1453), Frantzia eta Ingalaterra aurka jarri
zituena eta Espainian eta Herbehereetan ere eragina izan zuena. Halaber,
estatu Aleman ugarien arteko gatazkak izan ziren, baita Italiako hirien
artekoak ere.

More Related Content

What's hot

C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
C:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   RgC:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   Rg
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs RgIES F.J.Z. BHI
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historiacharoelizondo
 
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg
2. M Errenazimendua Eta Erreforma RgIES F.J.Z. BHI
 
EUSKAL HERRIKO IBAIAK
EUSKAL HERRIKO IBAIAKEUSKAL HERRIKO IBAIAK
EUSKAL HERRIKO IBAIAKSasoeta5maila
 
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKHISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKIES F.J.Z. BHI
 
1 unibertsoa eta eguzki sistema
1 unibertsoa eta eguzki sistema1 unibertsoa eta eguzki sistema
1 unibertsoa eta eguzki sistemaagorria
 
Mapa fisikoak eta politikoak
Mapa fisikoak eta politikoakMapa fisikoak eta politikoak
Mapa fisikoak eta politikoakMARIJE AGUILLO
 
Bizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaBizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaMentxu Gandarias
 
Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Trumoi
 
C:\Fakepath\2 1 Erdi Aroaren Hasiera Zs Rg
C:\Fakepath\2   1   Erdi Aroaren Hasiera   Zs   RgC:\Fakepath\2   1   Erdi Aroaren Hasiera   Zs   Rg
C:\Fakepath\2 1 Erdi Aroaren Hasiera Zs RgIES F.J.Z. BHI
 
8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoanMargaGutierrez
 

What's hot (20)

Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
15. erdi aroa
15. erdi aroa15. erdi aroa
15. erdi aroa
 
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
C:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   RgC:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   Rg
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Erdi Aroa Espainian
Erdi Aroa EspainianErdi Aroa Espainian
Erdi Aroa Espainian
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historia
 
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
 
EUSKAL HERRIKO IBAIAK
EUSKAL HERRIKO IBAIAKEUSKAL HERRIKO IBAIAK
EUSKAL HERRIKO IBAIAK
 
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKHISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
 
1 unibertsoa eta eguzki sistema
1 unibertsoa eta eguzki sistema1 unibertsoa eta eguzki sistema
1 unibertsoa eta eguzki sistema
 
Mapa fisikoak eta politikoak
Mapa fisikoak eta politikoakMapa fisikoak eta politikoak
Mapa fisikoak eta politikoak
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
7 Espainia erdi aroan
7 Espainia  erdi aroan7 Espainia  erdi aroan
7 Espainia erdi aroan
 
Bizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaBizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islama
 
Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1
 
C:\Fakepath\2 1 Erdi Aroaren Hasiera Zs Rg
C:\Fakepath\2   1   Erdi Aroaren Hasiera   Zs   RgC:\Fakepath\2   1   Erdi Aroaren Hasiera   Zs   Rg
C:\Fakepath\2 1 Erdi Aroaren Hasiera Zs Rg
 
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
 
8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan
 
Digestio Aparatua
Digestio AparatuaDigestio Aparatua
Digestio Aparatua
 
Arte erromanikoa
Arte erromanikoaArte erromanikoa
Arte erromanikoa
 

Similar to Erdi Aroa 5.D

Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraorixe5maila
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiaguest89a52f
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiajonarri
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 Ctalaia
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rgaingura
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatiaasunasenjo
 
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.3ziklozuza
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraorixe5maila
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
Trabajo inguru
Trabajo inguruTrabajo inguru
Trabajo ingururldemunain
 
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiErdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiBego Zugazagoitia
 
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiErdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiBego Zugazagoitia
 
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar InperioaBisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioajaionetxu
 
170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originalaInako
 

Similar to Erdi Aroa 5.D (20)

Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasiera
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 C
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Trabajo inguru
Trabajo inguruTrabajo inguru
Trabajo inguru
 
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiErdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
 
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iiiErdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
Erdi aroa. goi erdi aroa. azterketa iii
 
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar InperioaBisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
 
170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala
 

More from talaia

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -talaia
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016talaia
 
Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.Atalaia
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27talaia
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanaktalaia
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKtalaia
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gelatalaia
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015talaia
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAtalaia
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAtalaia
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebétalaia
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIEtalaia
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. ctalaia
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bideantalaia
 

More from talaia (14)

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016
 
Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.A
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanak
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gela
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DA
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebé
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. c
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bidean
 

Erdi Aroa 5.D

  • 1. ERDI AROAREN HASIERA Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengo eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta ehun urteko gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristean 1492.urtean. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoa garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipen ondorioa baitziren.
  • 2. HASIERA: III. mendeko krisialdiaren ostean kokatzen dute,ekonomian (hiriak hustu ziren), gizartean (kristautasuna nagusitu zen) eta politikan (Diokleziano eta Konstantino enperadoreek ezarritako erreforma ugariei esker hein handi batean) aldaketa handia gertatu baitziren. Beste batzuek, aldiz, Erdi Aroaren hastapena VII.mendeetan kokatzen dute, islamaren hedapenarekin batera. Garai horri Berant Antzinaroa deitzen diote. ERDI AROA EUSKAL HERRIAN: V. mendean, Europako Iparraldetik etorritako barbaroen talde batzuek Erromatar Inperioa lurraldeak eraso zituzten. Talde horien artean bisigodoak zeuden eta hauek iberiar penintsula konkistatu zuten. BARBAROAK EUSKAL HERRIAN: Bisigodoak Frantziako hegoaldetik sartu ziren, hau da, Ipar Euskal Herriko lurraldeetatik, eta Gazteizeraino iritsi ziren. Frankoek VI.mendean bisigodoak Ipar Euskal Herritik bota zituzten. Iberiar penintsulako euskal lurraldeetako biztanleek bisigodoen kontra borroka egin zuten .
  • 3. FRANKOAK ETA ARABIARRAK EUSKAL HERRIAN: VII. eta X. mendeen artean, euskal – nafar lurraldeetako biztanleek frankoek eta arabiarren kontra borroka egin zuten. Borroka horien arrazoia frankoek eta arabiarrek euren boterea toki horietara hedatu nahi zutela da. Nafarroako klanek gobernatutako lurraldeetan zatituta zegoen, eta arabiarren erasoak jasaten zituzten hegoaldetik, eta frankoenak, iparraldetik . INPERIOAREN DESEGITEA ETA BARBAROEN ETORRERA ERDI AROAREN HASIERAREN ADIERAZGARRI DIRA. Erromatar Inperioa V. mendean desegin zen. Handik aurrera, inperioko lurralde zabala barbaroek gobernatutako erresuma txikitan banatuta gelditu zen. Barbaro hitzak atzerritar esan nahi du. barbaroak Europaren erdialdekoak ziren ,eta inperiora emigratu zuten, erromatarren aberastasunak erakarrita. Herri horietako bat, bisigodoa, Penintsulan jarri zen bizitzen ,eta 200 urte baino gehiago iraun zuen erresuma sortu zuten. Bisigodoek Hispaniako lurralde erromatarrak bateratu, beren legeak eta ohiturak sartu eta kristautasuna ezarri zuten erresumako erlijio ofizialtzat . Bisigodoen erresumako hiriburua Toledo izan zen.
  • 4. MUSULMANAK ETA AL-ANDALUS VII. Mendearen hasieran, Mahoma profetak erlijio berri bat predikatu zuen, Arabian: islama. Erlijio hori jarraitzen zutenak musulmanak deitzen ziren. Mahoma hil eta gero, musulmanak oso bizkoz hedatu ziren: ekialdetik Indiaraino eta mendebaldetik Afrikako iparralderaino. 711. urtean, erresuma bisigodoa bi bandotan zatituta zegoen, boterea eskuratzeko elkarren aurka gerra zibil batean borrokan ziharduten bi bandotan zatituta. Bandoetako batek musulmanei laguntza eskatu zien. Musulmanek, penintsulan sartu ondoren eta bisigodoak ahul zeudela baliatuta, Rodrigo azken errege bisigodoa garaitu zuten. Erresistentziarik topatu gabe menderatu zuten penintsula osorik, iparraldeko eskualde menditsuak izan ezik. Musulmanek Al-Andalus izena jarri zioten Iberiar penintsulari. Hasieran Al-Andalus emirerria izan zen, hau da emir batek gobernatutako probintzia. Emirrak buruzagi nagusiago baten agintepean zeuden, kalifa. Kordobako emirra Damaskoko kalifaren menpe zegoen . X. Mendean, Al Andalus Damaskotik bereizi eta Kalifa-herri bihurtu zen. Kordobako kalifa-herriak iraun zuen bitartean, etengabeko borrokak izan zituzten kristua-erresumekin. Barne liskarren ondorioz, Kordobako Kaliferria taifa izeneko erresuma txikitan zatitu zen 1031. urtean. Taifa- erreinuak bata bestearen arerio ziren. Erreinuen arteko zatiketa hori baliatu zuten Iberiar penintsularen iparraldeko kristau-erresumek, eta pixkanaka, musulmanek lurrak konkistatzeari ekin zioten. 1212an Navas de Tolosako gudua gertatu zen; bertan, gaztelau, nafar eta aragoiarrez osatutako armadak tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, errege-erregina kristauek Al Andalus osoa konkistatu zuten. Penintsulan lurralde musulman txiki bat baino ez zen geratu: Granadako emirerria.
  • 5. Errege katolikoek 1492an konkistatu zuten Granadako erreinua. Urte berean, kolonek Amerika aurkitu zuen. HIRIAK Hiriek garrantzi handia zuten Al Andalusen; adibidez, Kordobak eta Sevillak. Hesituta zeuden, eta kale estuak eta irregularrak zituzten. Zati nagusiari medina esaten zitzaion, eta bertan zeuden eraikin garrantzitsuenak, adibidez, meskita nagusia. Hirietan, artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Artisauak adituak ziren zeta, metalak, larrua edo zeramika lantzen. Lantegietan lantzen zituzten produktuak, eta zoco izeneko azoketan saltzen zituzten. Bestalde, andalustar produktua kontrako norazkoan, berriz, urrea eta esklaboak ekartzen zituzten. Hiriak soroz inguratuta zeuden. Biztalderiaren zati handi bat nekazaritzan aritzen zen, eta jarduera horrek garapen handia izan zuen. Musulmanek beste labore batzuk ekarri zituzten; adibidez, orburuak, alberjinak eta arroza. Horrez gain, labore ureztatuak hedatu zituzten. Soroak ureztatzeko, noriak eta ubideak eraiki zituzten. Al Andalusko bizimodua lurralde kristauetakoa baino hiritarragoa zen. Hiriak kalezulo sare nahasiak ziren eta eraikin nabarmen hauek zituzten: agintaren gotorlekua; meskita, otoitzerako tokia; azoka edo merkatua; eta bainuak.
  • 6. ERRESUMA KRISTAUAK Erresuma kristauaren sorrera: Musulmanak penintsularen alderik beroenean jarri ziren bizitzen eta ia ez zen musulmanik iritsi iparraldeko mendi inguruetara. Euskadi ez zuten okupatu, musulmanentzat ez baitzen oso leku erakargarria. Espedizio militar batzuk Arabaraino iritsi ziren, baina besterik ez. Denborak aurrera egin ahala, mendietan bizi ziren kristauek erresuma, konderri eta jaurerriak eratu zituzten, musulmanen boteretik aparte. Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauak gogor egin zieten musulmanei, eta pixkanaka erresumatan eta konderrietan antolatu ziren. Erreinu kristauek, apurka-apurka, lurrak kendu zizkieten Al-Andaluzeko musulmanei: -Kantaurialdekoak Pelaio noble bisigodoarekin, Asturiaseko erresuma sortu zuten, 722an. -Gero hiriburua Leonen jarri zuten eta Leongo erresuma izena hartu zuen. -Erresumaren zati bat (ekialdekoa) independentzia lortu zuen eta Gaztelako konderria sortu zen, urte batzuetara Gaztelako erresuma bihurtu zena. -Portugaleko erresuma lehengo erresumarekiko independentzia lortu zuen. -Pirinio aldean, Nafarroako erresuma, Kataluniako konderriak eta Aragoiko Erresuma sortu ziren.
  • 7. -XIII. eta XIV. mendeetan zehar, Iberiar penintsulako erresuma kristauek beren boterea sendotu zuten, beren agindupeko lurrak Hegoalderantz zabalduz. Gaztela pixkanaka penintsulako estatu hegemonikoa (estaturik handiena) bihurtu zen, Aragoiak Mediterraneoan zehar benetako inperio bat garatzen zuen bitartean. -Herrixka kristauak soroz eta basoz inguratuta zeuden. Herrixketan ehun edo berrehun lagun inguru baino ez ziren bizi. Parrokia eliza eraikinik garrantzitsuena zen. Elizak dorrea eta kanpandorrea izaten zituen; bertatik herritarrei dei egiten zitzaien igandeetan mezatara joateko. Suteak sortu edo norbait hiltzen zenean ere bertatik egiten zen deia. -XV. mendean, gerra asko egin ostean, erreinu kristauek aurrera egin zuten hegoalderako bidean. Granadako erreinu musulmana bakarrik geratzen zitzaien konkistatzeko. Errege katolikoek 1492an konkistatu zuten Granadako erreinua. Urte berean, Kolonek Amerika aurkitu zuen.
  • 8. Borroka Penintsulako lurrengatik: IX. mendearen hasieran zabaldutako berriaren arabera, Galizian Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zuten. Berri horrek Europa osoko erromesak erakarri zituen eta horiek egindako bideari Santiago edo Done Jakue bidea esan zitzaion. Gurutzadak: XI.mendeko bukaeratik Mendebaldeko Europako kristauek Gurutzada izeneko espedizio militarretan parte hartu zuten. Gurutzaden helburu nagusia Jerusalen askatzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko guneetara kristautasuna berrezartzea zen. Gurutzadak Aita Santuek eskatuta gauzatzen ziren. Toki santuak berreskuratzeaz gain, gurutzatuek bestelako motibazioak ere bazituzten: lorpen militarren bidez leinua betikotzea; fedegabeen kontra borokatuz espirituaren salbamena bermatzea; aberastasunak, lurrak eta merkataritzarako aukera onak lortzea, etab._ Zortzi gurutzada dira aipagarrienak eta zazpietan egin zuten porrot europarrek.
  • 9. DONEJAKUE BIDEA Done Jakue bidea Europa osoko erromesek Santiago de Compostela hirira ( Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Santiago bidea Erdi Aroan erromesentzat sortutako ibilbidea izan zen; erromesak, beren kristau fedea erakusteko, Santiago Apostoluaren hilobiraino joaten ziren oinez, bidean santutegi,eliza,ermita eta antzeko eraikuntza asko daude. Asturiasko monarkiako apaizek propaganda kanpaina egin zuten Europa osoan,Santiagon apostoluaren hilobia zegoela zabaltzeko.
  • 10. Errege horiei esker, Santiago kristautasunaren defendatzaile bihurtu zen, musulmanen borroketan kristauei laguntzeko kanpaina militarretan ikus daitekeen moduan. Europatik Santiagoraino iristeko hainbat bide zeuden. Nafarroako Antso Handiaren garaian, Nafarroako bideak garrantzi handia hartu zuen. Gainera, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen zituzten bideak ere erabiltzen ziren. Hainbat bide daude,helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu eta denek bat egiten dute Nafarroan. Garrantzi txikiagoko beste bide batzuk ere badira. Horietako bat ,kostaldeko Donejakue bidea,Euskal Herriko kostari jarraitzen dio Baionatik Muskizeraino.
  • 11. ZALDUNAK ETA GAZTELUAK Gazteluak: Erdi aroko segurtasun faltaren ondorioz,erregeak eta jaunek gotorlekuak eraiki zituzten etsaien armadetaz babesteko edo aurre egiteko.Hasieran gazteluak,muinoen gainean zeuden zurezko etxe handiak bezala. Geroago,harresi batez edo gehiagoz inguratuta zituzten. Gazteluak toki estrategikoetan kokatuta daude eta defendatzeko leku errazetan kokatzen zituzten:muinoetan,amildegi baten ondoan,ibai edo aintzira baten bazterrean ... Gaztelu askotan ziegak, armategiak eta altxor biltegia eta gudarientzako gelak zeuden. Erdi Aroko Europan gerrak ugariak ziren;beraz, garrantzi handikoa zen erregea edo jauntxoak, eta familia zein jarraitzaileak ongi babestuta egotea. Gaztelua sistema feudaleko osagai garrantzitsu bilakatu zen. Gazteluak sarri, mendi tontorretan egon ohi ziren, defentsa naturalez baliatzeko.Normandiarrek babeserako horma sendoko gazteluak eraiki zituzten. Hormen barrualdean, gorazarre dorrea izeneko gotorleku zentrala egon ohi zen. GAZTELUKO BIZIMODUA Gorazarre dorrea erasoaldietako babeslekurik onena izateaz gain, jauntxoaren, bere sendiaren eta jarraitzaileen bizilekua ere bazen. Barruan atari eder bat zegoen eta bertan jaten zuten denek.Inguruan sukaldeak zituen eta zerbitzariek horietatik ekartzen zuten janaria.Ataria kandelen eta egurrez eta grasez eginiko zuzien bidez argiztatzen zen. Nahiz eta ataria berotzeko beheko su handi bat egon, leihoek ez zeukaten beirarik eta gaztelu gehienak toki hotzak ziren, aire korronte ugariek zeharkatuak. Gauetan, jauntxoa eta emaztea beraien gela pribatura joaten ziren, baina jarraitzaile eta zerbitzariak berokietan bildu eta lastoz estalitako zoruan egiten zuten lo, gazteluko abereekin batera
  • 12. Zaldunak: Erdi aroan lehiaketak antolatzen ziren. Borroka horien ezaugarririk nabarmenena justak ziren eta borroka horietako zaldunek, armadura sendoa jantzita, etsai bakar baten kontra egiten zuten borroka zaldiaren gainean. Kolpea hartu eta erortzean, zaldunek lantza botatzen zuten eta ezpatekin egiten zuten borroka. Zaldun bakoitza bere leinuaren ikurra eramaten zuen ezkutuan, tunika, zaldiaren estalkian etab. Normandiako William dukeak 1066an Ingalaterra inbaditu zuenean, zaldizko gudariak ekarri zituen. Ingelesek cnight deitzen, “zerbitzari” edo “morroi”. Sistema feudalean, gudari horietako asko baasailu bilakatu ziren, ondorioz,knight (zaldun) hitzak,laster beste adiera bat hartu zuen eta errege edo jauntxo baten zerbitzura zegoen zaldizko gudari armatua izendatzeko erabiltzen hasi ziren.
  • 13. Zaldunek berezko klase bat osatu zuten,sistema feudaleko nobleziaren azpian, baina merkatari eta artisauen gainetik. Zaldunek fideltasun eta ohore kodea jarraitu behar zuten ahulenak babesteko. Kode horri zalduntza -lege izena eman zioten. ZALDUN BIHURTZEA Zaldun izango zirenek urteak igaro behar zituzten trebatzen borrokarako gaitasunak garatu eta zaldunen jokabidearen kodea ikasten. Mutil gazteak zaldun-etxera bidaltzen ziren morroi lanetan aritzera. Gazteok 15-16 urte zeuzkatenean ezkutari izendatzen zituzten eta zaldun baten zerbitzari pertsonal bilakatu. Ezkutari borroka zelaira abiatzen zen jaunarekin eta borrokatzen ikasten zuen.Trebakuntza amaitzean, ezkutaria prest zegoen zaldun bilakatzeko, izendatzen errito baten bidez. Zaldunek borroka zelaira ezpata,mailu eta azikora ere eramaten zituzten, baina arma nagusia lantza zen,beste zaldizkoak lurrera botatzeko. NOLA JAZTEN DIRA? 1 Kasketea 2 Bisera 3 Lepokoa 4 Bular-oskola 5 Sorbaldakoa 6 Bizkarrekoa 7 Ukondo babesa 8 Burdinezko esku zorroak 9 Mailadun gona 10 Belaun babes giltzatua 11. Oin babes giltzatua
  • 14.
  • 15. ERDI AROKO GIZARTEA Erdi Aroan gizartea, estamentutan banatuta zegoen (1. estamentua: noblezia, 2.estamentua: kleroak eta 3.estamentua: herri xeheak). Jaiotzak egiten zuen pertsona estamentu bateko kide, bizitza guztirako. Era berean, gaur egun, gizartea ondasunek mailatzen badute ere, oro har guztiok eskubide bereak ditugu. Erdi Aroan, aldiz, estamentuen arabera eskubide gehiago edo gutxiago zituzten. Erresuma kristauetan gizartea bi taldetan banatzen zen: pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak. Pribilegiatuak gutxiengoak ziren, eta erregeek, nobleek eta kleroak osatzen zuten talde hori. Ez-pribilegiatuak gehiengoak ziren eta, batez ere, nekazariz osatuta zegoen talde hura. HERRI XEHEAK ETA NEKAZARIAK Gizartearen zatirik handiena herri xeheak osatua zen. Herritar xehek (nekazariak adibidez) lan egin eta zergak ordaindu behar zituzten. Erdi Aroko gizartean herri xehearen funtzioa lan egin eta eta beste bi taldeak bizitzeko behar zutena hornitzea zen. Lan horren truke erregearengandik babesa jasotzen zuten. Hasieran, eta hainbat mendez, nekazariek soilik osatzen zuten talde hori. Gazteluak edo monastegiak zituen lur eremuetan nekazariak bizi ziren. Nekazarien etxebizitzak oholez eta lur lehorrez eginak zeuden. Teilatuan lastoa edo kainabera ipintzen zuten. Etxebizitza hauetan gela bat baino ez zegoen eta bertan bizi ziren guztiak. Zorua lurrezkoa eta tresneria oso eskasa zen.
  • 16. Nekazarien lanak oso gogorrak ziren. Hauen tresnak ez ziren batere aurreratuak, antzinako goldea erabiltzen zuten eta ongarria ez zen oso ugaria. Nekazarien elikadura ez zen nahikoa egiten zuten lanerako. Garia, artoa, lekariak eta zopa ziren beraien janari nagusia. KLEROAK Kleroak monasterioetan eta elizetan bizi ziren. Otoitz egiten zuten, eta kultura lanak ere bai, hala nola liburuak kopiatu, idatzi eta itzuli. Erdi Aroko gizarte estamentalaren barruan, talde horren funtzioa gizartearen arima salbatzea zen. Horretarako, otoitz egin behar zuten. Talde pribilegiatuak ziren eta ez zuten lan egiteko ardurarik. Nobleak bezala, feudoak jasotzen zituzten eta hortik lortzen zuten bizitzeko beharrezko guztia. Erdi Aroan erlijioak bizitzako alderdi guztiak baldintzatzen zituztenez, botere handia zuten. Kleroen artean monakoak zeuden eta haiek monastegietan bizi ziren. Monastegietako monakoak, abade edo abadesa baten esanetara zeuden eta arau gogor batzuei jarraitu behar zieten: monastegiko arauak ziren. Otoitza, lana eta ikasketak ziren monastegiko bizitzaren eguneroko betebeharrak. Monastegietako bizitza, otoitza eta bertako lurrak lantzea zen. Baina kultura gune garrantzitsuak zirenez liburutegi handiak zeuden. Monakoek ordu asko ematen zuten eskuz kopiatzen. Eta liburuak marrazki finekin apaintzen zituzten. Orriak arkume edo behi- larruaz egiten zituzten: pergaminnoak.
  • 17. NOBLEAK Nobleen funtzioa borroka egitea zen eta gazteluetan eta dorretxeetan bizi ziren. Noble boteretsuena erregea zen. Nobleek, Erdi Aroko gizarte estamentalean, herria armekin defendatzeko ardura zuten. Talde pribilegiatuak ziren, beraz, ez zuten lan egiteko ardurarik. Gerlariak ziren lanbidez, ez zuten ekoizpen-jarduerarik egiten, eta ez zuten zergarik ordaindu behar. Noble guztiak ez ziren maila berekoak. Bi noblezia mota bereizten ziren: goi-noblezia eta behe-noblezia. Goi-mailako nobleak basailu zuzenak ziren. Erregeak emandako feudoetatik bizi ziren; jakina, feudo horiek oso handiak ziren. Dukeek eta kondeek osatzen zuten goi-mailako noblezia. Erregearen kontseiluko kideak ziren; erregeak, gobernuko erabakiak hartu baino lehen, aholkua eskatzen zien. Dukerri eta konderri bakoitzean jaun feudala lurraldeko jaun eta jabea zen. Behe-mailako nobleak goi-mailako nobleen basailuak ziren. Noble handien feudo handia noble txikien artean feudo txikiagotan banaten zuten. Nobleak eta zaldunak gazteluetan bizi ziren. Elkarrekin, beste noble batzuen aurka borrokatzen ziren edo erregea defendatzen zuten, hala behar balitz. Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatik nobleen eta zaldunen semeek ehizan, zaldi gainean ibiltzen eta burrukatzen ikasten zuten. Nobleen aisialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren
  • 18. ERREGEAK Erregea goi-mailako noblea zen. Erregea guztien jauna zen, eta ez inoren basailua. Bere gainetik ez zeukan inor, Jainkoa ez bazen. Errregea zen erresumako buruzagi militar gorena, gerrak zuzentzen zituena, eta bere agintepean zeuden erresumako gaztelu, gotorleku... Noble boteretsuenak ( kondeak, dukeak, eta markesak ) erregearen zuzeneko basailuak ziren, baita elizako goi karguak ere (gotzainak eta abadeak). Harreman-sare konplexu horren jatorria lurraldearen konkistan eta defentsan zegoen, baita nekazariei kendutako errenten banaketan ere. Kanpaina militarren ondoren, erregeari berari lagundu zioten nobleak saritzen zituen. Laguntzaren ordainetan, konkistatutako lurren zati bat ematen zien. Erregea goi-mailako noblea zen eta horiekin batera gobernatzen zuen erresuma. Praktikan erregeak eskubide gutxi zituen: gerra-garaian armada zuzentzea, zerga gutxi batzuk biltzea ( gerrako, ezkontzeko eta erregea koroatzeko ) edo nobleen arteko liskarrak. Berez, noble guztiak erregearen basailuak baziren ere, eta mendekotasuna eta fideltasuna zor bazioten ere, errealitatea guztiz bestelakoa zen: zenbait noblek erregeak berak baino aberastasun eta indar militar handiagoa zuten. Egoera horretan, ez da harritzekoa nobleek beren borondatea erregeari inposatzea.
  • 19. ERDI AROKO FEUDOAK, HERRIAK ETA HIRIAK FEUDOAK Feudoak, jauntxoa jabea zuten lursail batzuk ziren. Feudalismoaren jatorria Erromatar Inperioa erori ondoren sorturiko monarkietan dago bereziki. Frantziako erresuman kokatu ohi dute historialariek feudalismoaren sorrera. Nekazaritzatik bizi den gizarte itxian gertatzen da bereziki,han lur- lantzailea lursail handien jabeari edo jauntxoari lotuta daude harreman pertsonalen bidez: lurjabeak edo jaunak lurrak lantzeko uzten dizkio eta babesa ematen dio jauntxoari, honek hari errentak eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkion bitartean.
  • 20. Gizarte osoa goitik beherako ordena piramide batean antolatu zen: erpinean erregea edo enperadorea (edota aita santua), oinarrian nekazari jopu nahiz askeak, eta tartean zaldunak, aitonen semeak eta klerikoak. Jauntxoaren eta basailuaren arteko lotura zeremonia bereziz egiten zuten. Erregimen feudaleko burua, oro har gerlaria, aldi berean lurren jabe eta jaun zen. Nekazari askeei lantzeko lurra eta babesa eskaintzen zien eta, ordain gisa, haien gain eskubide-multzo zabala bereganatzen zuen lege eta armen bortxa erabiliz eta sarritan gehiegikerietara. Feudoko punturik nagusiena jaunaren gaztelua edo dorretxea zen. Nekazari gehienak inguruko herrixkan bizi ziren. Beste zerbitzari batzuk gazteluan bertan bizi ziren, eta hantxe egiten zuten lan.
  • 21. HIRIAK Erdi Aroko hiriak harresiz betetako jende-multzo txikiak ziren eta, salbuespen batzuk izan ezik (Milan, Venezia, Florentzia, Paris...), ez ziren 10.000 biztanlera iritsi. Hala ere, XIII. mendean garapen handia izan zuten, nekazaritza inguruetatik etorkin asko iritsi baitziren. Hiriak askatasun handiagoa eta lan egiteko aukera gehiago eskaintzen zizkien. Erdi Aroko hiriek kale estuak eta bihurgunetsuak zituzten. Kale horietan altxatutako etxeek zurezko egitura zuten eta harriz edo lokatzez beteta zegoen egitura hori. Horregatik, suteek benetako hondamendiak eragiten zituzten. Higiene eta osasun-baldintzak ere oso txarrak ziren: etxe- abereak inolako kontrolik gabe ibiltzen ziren hirian, zaborrak eta ur zikinak kalera botatzen ziren zuzenean... Jauntxo askok jauregiak eraiki zituzten eta hirira joan ziren bizi izatera. Apaiz asko ere hirietan bizi ziren eta ospakizun erlijiosoak eskaintzen zituzten elizetan eta katedraletan.
  • 22. GREMIOAK ETA LANBIDEAKlñ7 Antzina herriak hazten hasi ziren,ehizarako eta erremintak lortzearren. Lehen zibilizazioetan soberakinen esker erremintak lantzeko eta produktuak eraldatzeko lehen artisauak azaldu ziren. Erdi aroan ,Europan,hiriak marraztu zirenean gremioak sortu ziren. Normalean hiriko kale berean bizi ziren ofizio bereko artisauek elkarteak ziren. Arauak zituzten bere produkzio-jarduera bideratzeko. Gremioak edota korporazioak Erdi Aroan Europako hirietan sortu ziren elkarte ekonomiko batzuk izan ziren, hauetan lanbide berdineko artisauak biltzen ziren. Gerora, beste kontinenteetako europar kolonietan ere ezarri ziren. Beren helburua lan eskaera eta aktibo zeuden tailer kopuruaren arteko oreka mantentzea izan zen, gremioetako kideei lana, ongizate ekonomikoa eta lanbidearen ikasketa sistema bat bermatuz. Lanbide bereko artisauak beraien interesak babesteko antolatu zituzten elkarteak dira Gremioak.
  • 23. Gremioak kideak maisuak ziren;beraiek erabakitzen zuten besteak sartzeko gai ziren ala ez. Gremioetan hiru langile motak bereizten zituzten: -maisuak:lanabesen eta lantegien jabeak ziren. -Ofizialak:soldata baten truke lana egiten zuten. Urte askotan lana aritu eta maisuak egiten bazuen,maisu bihurtuz ziteken,lantegia edo denda zabaltzeko nahiko diru izan ez gero,behintzat. -ikaslea:oso gazterik langile hasitakoa.5 edo 6 urte ikasten aritu behar izaten zuen. Gehienetan,maisuak etxean bizi zen,lanaren truke mantenua dohain zuela. Batzuetan gurasoak ordaindu ere egiten zioten maisuari,semeari ofizioa irakasteagatik. Gremio desberdin asko zeuden hiri batean igeltseroak,arotza,zapatariak,errementariak,olagizonak, ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak,ontzigileak, armagileak, ...
  • 24. NAFARROKO ERRESUMA Bisigodoak: VI. mendean,bisigodoek (godoen bi adearretako bat osatu zuen herri germaniar bateko kidea),herria fundatu zuten Penintsulan eta euskal lurrak konkistatzen ahalegindu ziren.baina euskaldunen eta bisigodoen arteko harremanak ez ziren onak izan eta gerrak etengabeak izan ziren.Azkenean,bisigodoek ia Araba osoa menperatu zuten eta Victoriako herria fundatu zuten gaur egungo Vitoria-Gasteiz. Aldi berean, VIII. Mendearen amaieran , Karlomagnoren armada frankoa , garai hartan Europan indarrik handiena zuena, Penintsulan sartzen ahalegindu zen eta Iruñea erre zuen. Hondamendia mendekatzeko, euskal gerrarien talde batek segada prestatu zien frankoei Pirinioen ahoan, Orreagan, eta garaiatu egin zituzten. XI. mendean zehar ,Penintsulako iparraldeko errege kristauek musulmanei eraso egin eta gure lurrak Nafarroako erreinuaren esku geratu ziren. Ondoren,XII. mendean,Gaztelako erreinura igaro ziren. XIV. Mendean, gerrak, izurriak eta uzta txarrak nagusitu ziren euskal lurraldeetan eta Gaztelako erreinu osoan. Krisi horrek XV. Mendera arte iraun zuen.
  • 25. NAFARROAKO ERRESUMA: Borrokak oso ugariak ziren garai haietan, Euskal Herrian ere bertako erresuma sortzea beharrezkoa zela erabaki zuten .Horerela ere euskaldunal ere bere erregea aukeratu zuten.Errege hori Eneko Aritza izan zen,824.urtean izendatu zuten errege.Eneko,kristaua zen,eta honek eragin handia izan zuen:kristautasuna euskal lurraldeetan barrera sartuz joan zen. IRUÑEKO ERRESUMA: Mendebaldeko Pirineotatik hasi eta Iruñeko lurraldeak barne zirela,Lizarrako eremuetaraino iristen zen Eneko Aritzaren agintean, zegoen Erresuma:mendi,baso eta lautada koxkor bateko euskaldunak zituen bere menpean.Inguruan,frankoak iparraldetik,arabiarrhegoaldetik eta beste euskaldunak mendebaldetik. NAFARROKO ERRESUMA HANDIA: Gerrari bikaina eta antolatzaile argia izanik Antso III.a Nagusiak Nafarroako errege batek sekula lortu ez zuena lortu zuen: inguruko erregeen gainetik jartzea. Garona ibaia zuen iparraldeko muga,Leon eta Zamoraraino iristen zen mendebaldetik,Bartzelonarrino ekialdetik,eta Errioxako lurraldetaraino hegoaldetik. NAFARROKO ERRESUMA TXIKIA: Antso III.a erregearen garietan izan zuen Nafarroako erresumak bere hedadura handiena. Gero, jauntxoaren arteko borroken eta Gaztela eta Aragoiko erregeen indartzearen eraginez, Nafarroako Erresumak beheraka egin zuen. Denboraren poderioz Nafarroako Erresuma indarra galtzen joan zen, ingurukoen menpeko bihurtuz.
  • 26. NAFARROKO ERRESUMA HONDAMENDIA: Gaztela eta Aragoako Fernando II.a Katolikoa izan zen Nafarroko Erresumaren desegilea,1512.urtean. Zenbait jauntxo nafarrek errege honekin aurrez tratuak eginda zeuzkaten. Nafarroko erregina,Katalina,Erresumak Pirineotatik iparraldera zuen lurraldearekin,Nafarroa Beherarekin,bakarrik gelditu zen.
  • 27. ARTE ERROMANIKOA Arte erromanikoa Europan Xl. mendean eta Xll. mendearen artean artitektura, eskultura eta margolaritza aurrera eraman zuten estilo artistikoa da. Arte erromanikoa Donejakue Bidearen bitartez iritsi zen Iberiar penintsulara. Xl. mendeaz geroztik, Europa guztiko erromesak iritsi ziren bide horretatik, Santiago Konpostelakoan Donejakue apostoluaren hiloba ikustera, eta handik sartu zen estilo erromanikoa. X., Xl. eta Xll. mendeetan zehar erromaniko izeneko arte-estiloa garatu zen. Garai hartan eraikitako eliza, monasterio eta katedralek horma lodiak zituzten, eta leiho gutxi, beraz, barrualde oso iluna zuten. Eraikinak ez dira oso altuak. Elizaren atzeko aldeari abside deitzen zaio. Puntu erdiko arkuak erabiltzen zituzten, zirkunferentzia erdialdearen formakoa. Aurrealdeak, ateak zein zutabeak eskulturekin apaintzen zituzten. Hormetan margolanak egiten ziren, eta horietan, gai erlijiotsuak lantzen zituzten eta Bibliako irakaspenen berri ematen. Azken hori oso erabilgarria zen, Erdi Aroan oso jende gutxik baitzekien irakurtzen eta idazten. Euskadin gaur arte iraun dute, bestek beste, honako eliza erromaniko hauek: Armentiako San Pudentzio basilika eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia (Araba)
  • 28. ARTE GOTIKOA Arte gotikoa azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen. Frantziako iparraldean sortu zen, XIII. eta XV. mendeen bitartez. Arte gotikoa sortutakoan, Europa osotik hedatu zen. Erromanikoa bezala, Gotikoa arte erlijiosoa izan zen,baita hirien boterearen eta aberastasunaren sinboloa ere. Arte Erromanikoa eta arte Gotikoa ziren nagusi Erdi Aroan. Estilo batean nahiz bestean, eskulturaz apaindu ohi zituzten fatxadak. Arte gotikoan eraikinak oso altuak ziren, ez zuten zer ikusirik erromanikoan ikus ditzakegun etxetxoekin. Gotikoan, horma meheak egiten zituzten, leiho asko eta koloretako beirateekin (leiho modernoa) estali ohi zituzten. Arrosetoia
  • 29. Badira arte horiek bereizten dituzten elementu batzuk, adibidez:Arkuak, gangak, hormak, leihoak (horren barne arrosetoiak eta beirateak), pinakuluak eta zutabeak. Bereziki katedraletan nabarmentzen zen estiloa, bere arku zorrotzak eta pinakuluak (eraikinaren goi aldeko igogune zorrotza) ez zutelako oharkabez pasatzen uzten. Katedralen artean norgehiagoka sortu zen, katedralik handiena eta garaiena nork egingo. Burgoseko katedrala PINTURA GOTIKOA Horma-pinturak Erromanikoan izandako garrantzia galdu zuen ia Europa osoan, Italian izan ezik. Gotikoaren hasieran, pintura adierazgarriena liburuak apaintzen zituzten miniatura eta katedraleko beirateak izan ziren. Gero, zuraren gaineko pintura garrantzitsua bihurtu zenez, pintura erretaulak azaldu ziren. Margolariek erlijio gaiak margotzen jarraitu zuten batez ere, baina pertsonen erretratuak ere egiten hasi ziren. Jendeak Gotikoaren marrazteko era gustuko zuen honengatik: koloreen aberastasunengatik, urreztatua erabiltzeagatik, hondoko paisaiengatik, errealismoarengatik eta mugimendua marrazteagatik.
  • 30. Mosaiko erlijiosoa ARKITEKTURA GOTIKOA Estilo gotikoan egin ziren lehenengo eskulturak harriz soilik landu ziren. Erliebeek elizetako eta katedraletako portadak apaintzen jarraitu zuten. Hormen desmaterializazioarekin (horma finagoekin) leiho gehiago jar zitezkeen eta argia ia eraikuntza osoan sartzen zen, arku zorrotzaren eta gurutze-gangaren erabileraren bidez.
  • 31. BITXIKERIAK Kaligrafia gotikoa eta gure kaligrafia oso desberdinak ziren, Arte Gotikoak kaligrafia eraldatu zuen eta. Lehen eta oraingo kaligrafia Arku mota asko zeuden, horien artean, Ojiba-arkua eta Gurutze-ganga. Ojiba-arkua: Gezi mutur forma duen arkua da, bertikala da eta eraikuntza garaiak egiteko balio du. Gurutze-ganga: Gangaren pisua ez zuen hormak eusten, baizik eta zutabeek, arbotanteek (hormak eusteko hiruki forma duten horma zatiak) eta kontrahormek. Teknika horiei esker ez zegoen beharra horma lodiak egiteko eta horrela, argi gehiago sar zitekeen eraikuntzetan. Ojiba-arkua Gurutze- ganga
  • 32. ERDI AROAREN AMAIERA Erdi Aroak V. mendetik- XV. menderainoko tartea hartzen du. Esan dezakegu Kolon Ameriketara iristean bukatu zela. 1031. urtean, Al Andalus, taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zen; beraz, kaliferria amaitu egin zen. Taifak elkarren etsaiak ziren. Kristau-erregeak liskar horietaz baliatu ziren, beren mugak hegoaldera zabaltzeko. 1212an,Navas de Tolosako Gudua izan zen:gaztelau,nafarrez eta aragoitarrez osatutako armada batek tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, ia AL Andalus osoa konkistatu zuten Fernando III.ak ,lehenik, eta Alfontso X.ak ,gero. Lurralde musulman bakarrak zirauen orduan, iberiar penintsulan : Granadako Erresuma. Denbora pasa ahala, Iberiar penintsulako kristau erresumak eta konderriak bateratzen joan ziren. 1137an, Kataluniako konderriak eta Aragoiko Erresuma batu egi ziren. Horrelaxe sortu zen Aragoiko Koroa. Urte batzuk geroago, Portugalgo Erresumak Leongo Erresumarekiko independentzia lortu zuen. aztela eta Leon, berriz, zenbait aldiz batu eta banatu zen. 1230an, behin betiko batu ziren eta Gaztelako Koroa osatu zuten. Nafarroko Erresumak hainbat lurralde galdu zituen eta Gaztelak bereganatu. Hala ere, Pirinioetatik ipaarralderantz hedatu ahal izan zuen.
  • 33. XIV.Mendeko krisia Krisi honek erabat geldiarazi zuen XII. eta XIII. mendean izan zen hazkunde ekonomiko eta demografikoa. Hona hemen horren zergatiak: 1)Hondamendi naturalak: Eguzki-ordu kopuruaren murrizpenak, gehiegizko euriteek eta hauen ondorioz sortutako uholdeek uztei kalte handia egin zieten. Uzta txarren segidak eskuragarri zegoen elikagai kopurua murriztu zuen eta biztanleriak gosea eta desnutrizioa jasan behar izan zuen. 2) Izurri beltza: epidemia 1348an heldu zen Europara, Ekialdetik zetorren ontzietan bidaiatu zuten arratoiek kutsatuta. Gosearen ondorioz ahuldutako biztanleriarengana izan zuen eragina suntsitzailea izan zen. Epidemia honen agerraldi berria izan ziren geroago 1300. eta 1400. urteen artean, Europa 63.000.000 biztanle izatetik 45.000.000 bakarrik izatera igaro zelarik. 3) Gerrak: mongol eta turkoek Ekialdean egin zituzten erasoak, eta batez ere, Ehun urteko gerra (1337-1453), Frantzia eta Ingalaterra aurka jarri zituena eta Espainian eta Herbehereetan ere eragina izan zuena. Halaber, estatu Aleman ugarien arteko gatazkak izan ziren, baita Italiako hirien artekoak ere.