Geneek ez dute beti beren informazio genetikoa adierazten. Proteinak itzuliko dituzten prozesuak noiz jarri martxan eta noiz ez hainbat faktoreren araberakoak dira, horietako batzuk behar dituzten substantziak inguruan izatea edo ez izatea direlarik. Bakterioetan operona izeneko erregulazio mekasnismoak azaltzen du erregulazio genikoa
1. ZELULA PROKARIOTOA
• Bakterioak dira ohikoenak (5000sp),
zianobakterioak ere dira talde honetakoak.
• Lehen organismoak, duela 3500 milioi urte
• Antolaketa bakuna eukariotoekin alderatuta.
• Elkarrengandik desberdinak egituran, tamainan,
morfologian, metabolismoan...
• Ingurune desberdinetan ugaldu eta moldatzeko
aukera (extremofiloak)
• Eukariotoak (10-30 µm) baino txikiagoak (1 eta
10µm)
2. Prokariotoen ezaugarriak
• Organismo unizelularrak dira
• EZ dute NUKLEORIK.
• Beren DNA zitoplasman barreiaturik aurkitzen da,
NUKLEOIDEAN.
• Ez dute DNA ingurunetik bereizten duen mintz
nuklearrik.
• DNA molekula ziklikoa eta histona ez diren proteinek
paketatzen dute.
• Mantenugaiak zurgapenez hartzen ditu ez endozitosiz.
• Ez dituzte eukariotoek dituzten organuluak.
• Monera erreinua eratzen dute
3. BAKTERIOEN MORFOLOGIA
A. Luzeak (Baziloak).
B. Biribilak lerroan
(Estreptokokoak* ).
C. Biribilak taldeka
(Estafilokokoak*).
D. Biribilak binaka
(Diplokokoak*).
E. Luzezkak eta
bihurriak
(Espiriloak).
F.
Koma itxuradunak
(Bibrioak).
*kokoak dira denak
6. KAPSULA
• Ez dute denek, patogeno gehienek bai.
• Konposizioa: Polisakaridozko geruza
gelatinakara
• Lodiera: 10-40nm
• Funtzioa:
a)Babesa
– Substantzia kimikoen aurrean
– Lehortearen aurrean
– Beste zelulen fagozitosiaren aurrean
b) Koloniatan antolatzen diren bakterioak
elkartzeko
7. HORMA ZELULARRA
• Zelulari forma ematen
dio, zurruna eta
porotsua da.
Substantzien garraioa
kontrolatzen du
• Bi mota bereizten dira
Gram tindaketaren
arabera:
– GRAM POSITIBOAK (1080nm)
– GRAM NEGATIBOAK
(9-11nm)
Mureina eta azido
teikoikoa
Mintz
plasmatikoa
Kanpoko mintza
(lipoproteinak)
mureina
Mintz
plasmatikoa
8. HORMA ZELULARRA: GRAM+
• Konposizioa: MUREINA (polisakaridoa+peptidoak) %90 eta azido
teikoikoa %10
Hormari loturiko
proteina
Azido teikoikoa ( polisakaridoen deribatua)
Azido lipoteikoikoa (polisakarioen
deribatua)
Mureina: polisakaridoa+peptidoa
(peptidoglukanoa)
Mintz zelularra
10 eta 80nm arteko lodiera du.
9. HORMA ZELULARRA:GRAM•Mureinazko geruzaren gainetik (2-3nm), lipopolisakaridozko geruza bat dute
(7-8nm).
•Polisakaridoaz eta proteinaz osaturiko “bigarren” geruza eratzen du.
•Gram negatiboen kanpo mintza toxikoa zaigu gizaki eta beste animalioi eta
infekzioaren sintomen erantzule da.
10. Mintz zelularra
• Zelula eukariotoaren antzekoa
• Ez du kolesterolik
• Mintzan prozesu metaboliko garrantzitsuetan
parte hartzen duten entzimak : arnasketa
zelularrean, fotosintesian...etabar
• Funtzioa:
– mantenugaien eta hondakinen garraioa
– DNA katearen bikoizketarako lotura gunea
– Hainbat prozesu metabolikoren gune izan
11. Mintz zelularra
•
MESOSOMAK:
– Mintz zelularraren inbajinazioak
– Arnasketarako sistema entzimatikoak daude
– DNAren bikoizketaren finkagunea
•
MINTZ FOTOSINTETIKOAK:
– Bakterio fotosintetikoetan fotosintesirako sistema
entzimatikoak daude, zenbaitetan mintzetik
bereizten dira kromatoforo izeneko zakutxoak eratuz
•
ILE edo FINBRIOAK: Izaera proteikodun tubulu
zurrunak dira. Mintz zelularrak horma zelularra
zeharkatuz kanporuntz dituen luzakinak. Gram+ ek
ez dute
– Gutxi eta luzeak: ile edo piliak. Material genetikoaren
trukaketa prozesuetan parte hartzen dute.
– Ugari eta labrurrak: finbrioak. Bakterioak beste
zelulei finkatzeko funtzioa dute.
Finbrioak
12. Mintz zelularra
• FLAGELOAK:
– Mintzan finkatu eta kanpoaldera
dituzten luzakin zilindriko zurrunak.
– Kopuru aldakorra eta bakterioak
berak baino luzeagoak izan ohi
dira.
– Funtzioa: zelularen lokomozioa
14. MATERIAL GENETIKOA
• Nukleoide edo zona nuklearrean
• Mintz nuklearrik gabe
• DNA zirkularra eta katea-bikoa = kromosoma
bakterianoa
• Kiribildua eta histona ez diren proteinei loturik
( perlazko idunekoaren egitura eratzen dute).
• Funtzioa: zelularen jarduera kontrolatu eta material
genetikoa gorde eta ondorengoetara pasa.
• PLASMIDOAK:
– Bakterio batetik bestera pasa daitezkeen DNA zati askeak.
– Ez dira ezinbestekoak eta ez dituzte bakterio guztiek
15. ENDOSPORAK
• Bazilo eta koko gram+ batzuk eratzen
dituzten erresistentzia formak dira bero,
lehorte, erradiazio ultramore, ionizatzaile,
konposatu kimiko eta inguruko aldaketei
aurre egiteko
• Sor egoeran oso denbora tarte luzeetan
egon daitezke (Bacillus antracis -ek 50 urte)
baldintza egokiak direnean berriro ere
jarduera normalera itzuliz.