SlideShare a Scribd company logo
EHUNAK
Ehun motak
• Ehun biologikoak zelula interkonektatuen
multzoak dira, organismo batean antzeko
funtzioa betetzen dutenak.
• Ehunen azterketa eta ikasketari histologia
deritzo eta, gaixotasun bati lotua badago,
hispatologia.
• Animalien ehunak
• Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota
daude, giza gorputzean eta organismo
multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek
organo, egitura eta beste osagai guztiak osatzen
dute.
EHUN MOTAK
• Epitelio ehuna: zelula geruzez osatutako ehunak dira,
organoak estaltzen dutenak azala eta hesteen barne
estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta
xurgatze funtzioa dute.
• Lotura ehuna edo ehuste ehuna: izenak berak
dioenez, denari batera eusten dioten ehunak dira.
Zientzialari batzuek odola lotura ehuntzat hartzen dute.
• Gihar ehuna: giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra
da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
• Nerbio ehuna: garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio
periferikoak osatzen dituzten zelulak dira.
Ehun Epiteliala
• Epitelioa oso estuki kokaturiko zelula geruzez osatutako
ehuna da, zelulen artean substantzia estrazelularrik
gabea. Organoak estaltzen ditu azal eta hesteen barne
estaldura bezala. Ehun honek babes, jariapen eta
xurgapen funtzioa ditu.
• Odol hodi eta nerbio gabekoa da. Beti beste ehun
batean gainean finkatzen da, normalean ehun
konektiboaren gainean. Zelula epitelial eta konektiboaren
arteko mugan xafla basala dago, matrize estrazelular
bereziz eratutako geruza fina. Epitelio ehunak odol
hodirik ez duenez, ehun konektiboan kokatutako odol
hodietatik difusioz irtendako elikagaiez elikatuko dira
epitelio zelulak.
Epitelio mota desberdinak.
• Zelula geruza kopurua. Zelula guztiak
xafla basalarekin kontaktuan daudenean,
monogeruzatua edo bakuna izango da
epitelioa. Hori gertatzen ez bada,
geruzatua izango da.
• Gainazaleko geruza osatzen duten
zelulen itxuraren arabera: lauak, kubikoak
edo zilindrikoak
• Epitelioaren funtzioak
• Epitelioak funtzio bat baino gehiago bete dezake kokapena eta
zelula motaren arabera:
• Gaineztadura epitelio guztiek xafla zelular jarraituak eratzen dituzte,
behealdeko ehun konektiboa ingurune mediotik zein barrunbeen
argi aldetik isolatuz. Hauek langa selektibo gisa jokatzen dute
substantzien garraioan. Alboko zelulen artean lotura hertsiak
mantentzen direnez, garraioa zelula epitelialetan zehar gertatu
behar da derrigorrez.
• Epidermiak gorputzaren gainazala iragazkaitz bihurtzen du eta
gainera babes mekanikoa proportzionatze du. Ukimenaren
erantzuleak diren nerbio mutur sentsitiboak ere bertan kokatzen
dira.
• Urdaileko epitelioak gaineztadura funtzioa izateaz gain, funtzio
jariatzailea ere badu.
• Heste meharreko epitelioak funtzioa xurgatzailea (enterozitoek
elikagaiak xurgatzen dituzte) eta funtzio jariatzailea (zelula
kaliziformeek mukia jariatzen dute) ditu.
• Lotura ehuna, ehuste ehuna edo ehun konektiboa ornodunen lau ehun
nagusietako bat da eta, izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten
duten ehunak dira.
• Animaliaren gorputz osoan zehar oso zabaldua dauden ehunak dira eta
beste ehunak eta organoak eutsi eta lotzeko funtzioa dute. Oso zelula
gutxiz, bizirik ez duten zelula arteko substantzia ugariz eta hiru zuntz motaz
osatuta daude:
• Zuntz kolagenoak: animalien organismoan ugarien dagoen proteinaz
osaturiko zuntz ugarienak dira, hau da, kolagenoz. Luzetarako ildaskak
dituzten sorta bihurgunetsuak eratzen dituzte. Zailak eta malguak dira,
baina ez elastikoak.
• Zuntz elastikoak elastina: izeneko proteinaz dago osatua. Aurrekoa baino
finagoa dira eta ez dute ildaskarik. Sare irregular horiska eratzen dute. Oso
elastikoak dira eta erresistentzia handia diote tiratzeari.
• Zuntz erretikularra: oso delikatuak dira eta sare trinkoa osatzen dute.
Prekolageno izeneko proteinaz osatuta daude. Ez dira oso elastikoak baina
erresistentzia handia diote tiratzeari.
• Gantz ehuna
Gantz ehuna konektibo laxoaren antzekoa da, baina nagusi ditu
gantz zelulak edo adipozitoak. Zelula horiek esferikoak dira eta ez
dute luzapenik. Koipe neutroak gordetzen dituzten bolumen handiko
tanta batean gantz ehuna horiaren kasuan; eta gantz ehuna
arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen
dituzte.
Gantz ehun arrea oso ugaria da hibernazioa egiten duten
ugaztunetan, kiroptero eta karraskarietan. Ornodun
homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko
moduan jokatzen dute; organo jakin batzuk finkatzen ditu,
giltzurruna esaterako, eta gorputzaren ingurua modelatzen du
larruazalaren azpian geruza jarraitua eratzen duelako: panikula
adiposoa. Hezur luzeetako hezur muin edo muin horia eratzen du.
• Kartilago ehuna
Osaketari dagokionez zelula arteko substantzia amorfo, solido, elastiko eta gogorra
duenez, trinkotasun zurruna du. Ez du odol hodirik, hodi linfatikorik eta berbio hodirik.
Oinarri-oinarrian azalera artikulatuen euskarri edota estaldura moduan jokatzen du.
Enbrioien hezurdurak kartilagosiaz dago osatua. Kartilago ehuneko zelulak
kondrozitoak eta euren zuntzak, kolagenoak eta elastikoak dira. Kopurua osatzen
duten kartilagoaren arabera da. Kondrozitoak obalo formakoak dira eta luzapen finak
dituzte, matrizean hutsuneak betetzen dituzte, zulo izenekoak, eta batetik zortzira
egon daitezke. Ornodunetan hiru kartilago mota ageri dira:
- Kartilago hialinoak:zelula gutxi ditu eta zenbait zuntz kolageno. Sudur trenkada,
saihetseko kartilakoeta. Fetuaren eskeletoa
- Kartilago elastikoak: elastina zuntz ugari ditu. Epligotia eta ugaztun batzuen,
gizakiena esaterako, belarriko kartilagoa eratzen du.
- Kartilago haritsuak edo fibrokartilagoak: zuntz kolagenoz ia bakarrik osatuta dagoen
matrizea du. Zelula lerrokatuta ditu. Orno arteo diskoak, pubiseko sinfisia eta
meniskoak eratzen ditu.
Kartilagoaren muga perikondria da. Eremu horretatik luzatzen da kondorbalstoen
jardueraren ondorioz.
• Hezur ehuna
• Hezurrak ehun konektibo guztietan orokorrena da, zelula arteko substantzia, hezur matrizea,
kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu
gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barne eskeletoko hezurrak eratzen ditu.
• Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:
• Osteozitoak: matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude.
• Osteoblastoak: matrizearen atal organikoa eratzen dute.
• Osteoklastoak: hezur substantzia apurtzeaz arduratzen dira. Matrizearen pisuaren %50 materia
ezorganikoz osatua dago, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz.
Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta
substantzia amorfoz osatuta dago.
• Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra.
• Hezur trinkoa: mamitsua eta gogorra da eta matrizean ez du barrunberik. Hezurren kanpoko
geruza osatzen du. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia ia oso-osoan hezur trinkoa da.
• Hezur harroa edo erretikularra: trabekula mehezko “sarea”da. Trabekula horiek hezur muiez
beterik dauden barrunbe ugari elkarrekin lotzen dituzte. Hezur muin mota bi daude: gorria edo
hematopoitikoa, odol zelulak eratzen dituena; eta horia, gantz ehunez osatuta dagoena. Hezur
ehun harroak hezur luzeen muturretako barrualde, episia, eta hezur labur eta lauen erdigunea
betetzen ditu.
• Odol ehuna
• Odol ehuna edo hemotopoietikoa oso berezitua dagoen ehun konektiboa da eta plasma (serum
edo gazura eta fibriejenoa –proteina batzuk, plaketekin batera lan egiten dutenak, sare moduan
-) %55 izenekok zelula arteko substantzia likiadoa du. Bere gorpuzkuluak goblulu gorriak, globulu
zuriak eta plaketak dira.
• Globulu gorriak, eritrozitoak edo hematiak eten gabe eratzen ari dira eritoblasto nukleatuetatik
abiatuz hezurretako muin gorrian. Bertan sintetizatzen da hemoglobina, kolore berezi hori
ematen dien proteina. Ahurbiko disko baten itxura du eta ugaztunetan, ez dute nukleorik eta
zitoplasmako organulurik. Itxura ahurbiko eboluzioan zehar izandako moldaketa da eta itxura
horri esker eritrozitoak askoz azalera handiagoa lortu du gasen trukaketa egin ahal izateko.
Zitoplasmaren mintza os elastikoa denez, eurena baino diametro txikiagoa duten kapilarrak
zeharkatzeko tolestu egin daitezke globuluak.
• Globulu zuriak bost eratakoak izan daitezke: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak eta
monozitoak. Lehenengo hirurek granulu bereziak erakusten dituzten zitoplasman koloratzaile
jakin batzuekin koloreztatzen direnean. Hori dela eta, granulozito edo leukozito granular ere
esaten zaie. Mugimendu ameboideak egiteko gaitasuna dute eta , horri esker, odola utzi eta
ehunetan igaro daitezke. Ehunetan fagoziosia egin dezakete, beraz faogzito ere esaten zaie.
Linfozito eta monozitoek ez dute granulaziorik erakuste koloreztatzen direna eta, horregatik,
agranulozito esaten zaie.
• Plaketak megakariozitoetak askatutako nukleo gabeko zitoplama zatiak dira. Megakariozitoak
heuzr muineko zelula erraldoiak dira. Ugaztunen izaten dituzte plaketak. Ornodunetan
• n tronbozitoak betetzen dute plaketen funtzioa. Tronbozitoak nukleorik gabeko zelula fusiformeak
dira.
• Gihar ehuna giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra
da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
• Gorputzaren mugimenduak kontrolatzen dituen ehuna
da. Euren zelulen ezaugarri nagusia uzkurtzeko gauza
izatea da, hau da, nerbio estimuluak hartzen dituztenean
etzan egiten dira. Gihar zuntzak luzeak dira eta miofibrila
ugari biltzen dituzte. Miofibrila horiek proteina
uzkurgarrien mikrofilamentuz osatua daude, aktina eta
miosina proteinez. Muskuluak uzkurtzen dira aktinazko
filamentu finak miosinazko filamentu lodien gainean
higitzen direnean. Gihar zeluletako zelula mintzari
sarkolema deritzo eta zitoplasmari sarkoplasma: Hauen
nukleoek zatitzeko gaitasuna galdu dute.
• Hiru gihar ehun mota bereizten dira:
• Gihar ehun leuna: zelula fusiforme eta uninukleatuz eta ardatz nagusiaren
paralelo diren miofibrilaz eratuta dago eta hauek ez dute zeharkako
ildaskarik. Uzkurdura berezkoa, geldoa, erritmikoa eta luzea da. Bronkio,
zain, arteria, urdail, heste eta umetokian daude gihar horiek eta ugatza, listu
guruinak eta gernu maskuria inguratzen dute.
• Gihar ehun ildaskatu edo eskeletikoak: uzkurdura arina, arritmikoa eta
nahita egindakoa du. Garun eta bizkarrezurreko nerbio-sistemako nerbioek
kontrolatzen dute. Zelula zilindrikoak, oso luzeak eta multinukleatuak dira,
eta zeharkako ildaskak dituzten sortatan biltzen dira. Sorta horiek zerrenda
ilunak (anisotropoak edo A) edota zerrenda argiak (isotropoak edo B)
dituzte, zelula bakoitzaren miofibriletako ildasken adikzioaren arabera.
• Gihar ehun kardikoak edo miokardioak: uzkurdura azkarra, erritmikoa eta
borondatezkoa ez dena dauka. Ornodunetan, zelulek zeharkako ildaskak
dituzte eta luzeak eta abar ugariagoak dira. Miokardioetan zeharko edo
ildaska ilunak ikusten dira bi zelulen arteko loturan. Bihotzean eta zirkulazio-
aparatuan aurki dezakegu eta miokardioak bihotzeko paretetan.
• Nerbio ehuna ornodunen laugarren ehun
nagusia da, eta guztietan konplexuena. Garuna,
bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak
osatzen duten zelulak dira. Berariazko
hartzaileen bitartez estimuluak jasotzen, nerbio
zentroetatara informazioa transmititzen,
erantzunak sortzen eta, euren jarduera egokitu
dezaten, erantzun horiek organo eragileei
bidaltzen berezituta daude. Organismo osoan
zabalduta daude, sistema baten barruan
antolatuta: nerbio sisteman.
• Neuronak
• Sakontzeko, irakurri: Neurona
• Neurona guztiek gorputz neuronala edo perikarion izeneko gorputz zelularra eta zitoplasmako
luzapenak dituzte. Gorputz neuronalek itxura bat baino gehiago izan dezakete: izar itxura,
piramide itxura, esferikoa... Nukleo handia dute, neurofibrila ugari eta gorputz besikularrak edo
Nisselen granuluak.
• Perikarionetik bi luzapen mota irteten dira:
• Dentritak: laburrak, ugariak eta adar askokoak izaten dira normalean. Adarraren muturrera
hurbiltzen diren neurrian, diametroa txikitu egiten zaie. Dentritek beste neurona batzuen nerbio
kinada jasotzen dute.
• Axoia edo neurita: luzapen bakarra izaten da gehienetan, oso luzea, oso adar edo kolateral gutxi
dituena, eta luzera osoan diametro finkoa duena. Nerbio kinada gorputz neuronaletik kanpora
bidali eta nerbio, muskulu edo epitelioko zelula batera transmititzeaz arduratzen da. Azken
adarrak puxika antzeko zabalguneetan amaitzen dira, botoi terminaletan. Botoi horietan kinada
beste zelula batzuetara transmititzen da neurotransmisore izeneko zelulen jariakinaren bitartez.
Neuronen arteko loturak sinapsiak dira.
• Funtzioaren arabera, neuronak bi eratakoak izan daitezke: sentikorrak, estimulua jasotzen
dutenak, eta eragileak, erantzuna sortzen dutenak. Bi neurona mota horien artean nerbio kinada
zuzentzen, erregulatzen eta aldatzen duten beste neurona batzuk egon daitezke. Ornogabeetan
oso ugariak dira jariatzen neuronak, ornogabeetan ez dira hain ugariak. Neurona mota horiek
odol hormonak askatzen dituzte.
• Gliak
• Sakontzeko, irakurri: Glia
• Neuronak bete, eutsi eta bakantzeaz gain, ziur aski euren elikaduran partea hartzen
dute (astrozitoak eta oligodendrozitoak), hau da, neuronen mantenuaz arduratzen
dira. Nerbio ehunak garbitzen ere jarduten dute eta zaurituta edota hilda dauden
neuronak digeritzen dituzte (mikroglia). Neurona bakoitzeko hamar glia daudela
kalkulatzen da.
• Glia mota desberdinak:
• Astrozitoak: neuronak inguratzen duten izar itxurako zelulak dira. Kapilarrekin lotzen
diren hedapenak dituzte.
• Oligodendrozitoak: Txikiagoak dira eta astrozitoek baino luzapen laburragoa eta
gutxiago dituzte. Nerbio sistema zentraleko axoiak inturatzen dituen mielinazko
zorroa eratzen dute.
• Mikroglia zelulak: txikiak eta urriak dira. Luzapen laburrak dituzte eta, “arantza” txikiz
estalita daudenez, itxura arantzatsua.
• Schwannen zelulak: zapalak dira eta zitoplasman banda bikoitza dute, fina eta
zurbila; mielinazko zorroaren alde bietan ezarrita dago. Substantzia hori lipidikoa da:
batez ere molekula fosfolipidoekin, eta kolesterol eta proteina loturekin osatua. Zelula
horien oinarrizko funtzioa nerbio sistema periferikoko zuntzak estaltze da eta euren
degenerazio eta birsorkuntzan parte hartzea.

More Related Content

What's hot

Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatuaSistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
mikelo77
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelula
sonri15
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
mikelo77
 
Zelula eukariotoa
Zelula eukariotoaZelula eukariotoa
Zelula eukariotoa
Maria Jesus Lopez
 
3 ehunak
3 ehunak3 ehunak
3 ehunak
BioGeoUgle
 
Zelula
ZelulaZelula
Zelula
iazpiro1
 
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaNerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaromapatx
 
Ehun epitelialak
Ehun epitelialakEhun epitelialak
Ehun epitelialak
Axiersukun
 
Gluzidoak
GluzidoakGluzidoak
Gluzidoaksonri15
 
Digestio aparatua
Digestio aparatuaDigestio aparatua
Digestio aparatua
mikelo77
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioa
maitebeurko
 
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
mikelo77
 
Proteinak
ProteinakProteinak
Hueso y cartilago upsjb
Hueso y cartilago upsjbHueso y cartilago upsjb
Hueso y cartilago upsjbJuan Tipismana
 
I. epitelio
I.  epitelioI.  epitelio
I. epitelio
Juan Opazo
 

What's hot (20)

Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatuaSistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
Sistema endokrinoa eta lokomozio aparatua
 
Nerbio ehuna
Nerbio ehunaNerbio ehuna
Nerbio ehuna
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelula
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
 
Zelula eukariotoa
Zelula eukariotoaZelula eukariotoa
Zelula eukariotoa
 
3 ehunak
3 ehunak3 ehunak
3 ehunak
 
Zelula
ZelulaZelula
Zelula
 
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoaNerbio sistema eta sistema endokrinoa
Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
 
Ehun epitelialak
Ehun epitelialakEhun epitelialak
Ehun epitelialak
 
Gluzidoak
GluzidoakGluzidoak
Gluzidoak
 
Digestio aparatua
Digestio aparatuaDigestio aparatua
Digestio aparatua
 
2 zelula eta mintza lab
2 zelula eta mintza lab2 zelula eta mintza lab
2 zelula eta mintza lab
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioa
 
Zatiketa zelularra 1
Zatiketa zelularra 1Zatiketa zelularra 1
Zatiketa zelularra 1
 
Anabolismoa
AnabolismoaAnabolismoa
Anabolismoa
 
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
Osasuna eta sistema immunologikoa (dbh 3)
 
Proteinak
ProteinakProteinak
Proteinak
 
Hueso y cartilago upsjb
Hueso y cartilago upsjbHueso y cartilago upsjb
Hueso y cartilago upsjb
 
Transkripzioa
TranskripzioaTranskripzioa
Transkripzioa
 
I. epitelio
I.  epitelioI.  epitelio
I. epitelio
 

Similar to Ehunak

1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
IKERGARCIAMARTNEZ
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
saraydelafuente
 
Maddi
MaddiMaddi
izaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzizaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzjosuneacerecho
 
Arkaitz
ArkaitzArkaitz
4 organuluak eta nukleoa
4 organuluak eta nukleoa4 organuluak eta nukleoa
4 organuluak eta nukleoa
Itziar Esteban Tolosa
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Izaskun Jorajuria
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbh
Idoia Miranda
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)fjzumarraga
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)agorria
 
Ugal-aparatua
Ugal-aparatuaUgal-aparatua
Ugal-aparatua
Axiersukun
 
Power point animaliena
Power point animalienaPower point animaliena
Power point animalienaMiiren Aiierbe
 

Similar to Ehunak (20)

Oinarrizko antolaketa
Oinarrizko antolaketaOinarrizko antolaketa
Oinarrizko antolaketa
 
3 Zitoeskeletoa
3 Zitoeskeletoa3 Zitoeskeletoa
3 Zitoeskeletoa
 
Zelula
ZelulaZelula
Zelula
 
Asier laburpena‮cod
Asier laburpena‮codAsier laburpena‮cod
Asier laburpena‮cod
 
Ibai
IbaiIbai
Ibai
 
1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
1. GIZA GORPUTZA.pptx hhgjhugugbyjgyuguuug
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Maddi
MaddiMaddi
Maddi
 
Arkaitz
ArkaitzArkaitz
Arkaitz
 
izaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzizaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitz
 
Arkaitz
ArkaitzArkaitz
Arkaitz
 
4 organuluak eta nukleoa
4 organuluak eta nukleoa4 organuluak eta nukleoa
4 organuluak eta nukleoa
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
 
5.gaia
5.gaia5.gaia
5.gaia
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbh
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Ugal-aparatua
Ugal-aparatuaUgal-aparatua
Ugal-aparatua
 
Power point animaliena
Power point animalienaPower point animaliena
Power point animaliena
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 

Ehunak

  • 2. Ehun motak • Ehun biologikoak zelula interkonektatuen multzoak dira, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak. • Ehunen azterketa eta ikasketari histologia deritzo eta, gaixotasun bati lotua badago, hispatologia. • Animalien ehunak • Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, giza gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek organo, egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
  • 3. EHUN MOTAK • Epitelio ehuna: zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dutenak azala eta hesteen barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute. • Lotura ehuna edo ehuste ehuna: izenak berak dioenez, denari batera eusten dioten ehunak dira. Zientzialari batzuek odola lotura ehuntzat hartzen dute. • Gihar ehuna: giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena. • Nerbio ehuna: garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen dituzten zelulak dira.
  • 4. Ehun Epiteliala • Epitelioa oso estuki kokaturiko zelula geruzez osatutako ehuna da, zelulen artean substantzia estrazelularrik gabea. Organoak estaltzen ditu azal eta hesteen barne estaldura bezala. Ehun honek babes, jariapen eta xurgapen funtzioa ditu. • Odol hodi eta nerbio gabekoa da. Beti beste ehun batean gainean finkatzen da, normalean ehun konektiboaren gainean. Zelula epitelial eta konektiboaren arteko mugan xafla basala dago, matrize estrazelular bereziz eratutako geruza fina. Epitelio ehunak odol hodirik ez duenez, ehun konektiboan kokatutako odol hodietatik difusioz irtendako elikagaiez elikatuko dira epitelio zelulak.
  • 5. Epitelio mota desberdinak. • Zelula geruza kopurua. Zelula guztiak xafla basalarekin kontaktuan daudenean, monogeruzatua edo bakuna izango da epitelioa. Hori gertatzen ez bada, geruzatua izango da. • Gainazaleko geruza osatzen duten zelulen itxuraren arabera: lauak, kubikoak edo zilindrikoak
  • 6. • Epitelioaren funtzioak • Epitelioak funtzio bat baino gehiago bete dezake kokapena eta zelula motaren arabera: • Gaineztadura epitelio guztiek xafla zelular jarraituak eratzen dituzte, behealdeko ehun konektiboa ingurune mediotik zein barrunbeen argi aldetik isolatuz. Hauek langa selektibo gisa jokatzen dute substantzien garraioan. Alboko zelulen artean lotura hertsiak mantentzen direnez, garraioa zelula epitelialetan zehar gertatu behar da derrigorrez. • Epidermiak gorputzaren gainazala iragazkaitz bihurtzen du eta gainera babes mekanikoa proportzionatze du. Ukimenaren erantzuleak diren nerbio mutur sentsitiboak ere bertan kokatzen dira. • Urdaileko epitelioak gaineztadura funtzioa izateaz gain, funtzio jariatzailea ere badu. • Heste meharreko epitelioak funtzioa xurgatzailea (enterozitoek elikagaiak xurgatzen dituzte) eta funtzio jariatzailea (zelula kaliziformeek mukia jariatzen dute) ditu.
  • 7. • Lotura ehuna, ehuste ehuna edo ehun konektiboa ornodunen lau ehun nagusietako bat da eta, izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira. • Animaliaren gorputz osoan zehar oso zabaldua dauden ehunak dira eta beste ehunak eta organoak eutsi eta lotzeko funtzioa dute. Oso zelula gutxiz, bizirik ez duten zelula arteko substantzia ugariz eta hiru zuntz motaz osatuta daude: • Zuntz kolagenoak: animalien organismoan ugarien dagoen proteinaz osaturiko zuntz ugarienak dira, hau da, kolagenoz. Luzetarako ildaskak dituzten sorta bihurgunetsuak eratzen dituzte. Zailak eta malguak dira, baina ez elastikoak. • Zuntz elastikoak elastina: izeneko proteinaz dago osatua. Aurrekoa baino finagoa dira eta ez dute ildaskarik. Sare irregular horiska eratzen dute. Oso elastikoak dira eta erresistentzia handia diote tiratzeari. • Zuntz erretikularra: oso delikatuak dira eta sare trinkoa osatzen dute. Prekolageno izeneko proteinaz osatuta daude. Ez dira oso elastikoak baina erresistentzia handia diote tiratzeari.
  • 8. • Gantz ehuna Gantz ehuna konektibo laxoaren antzekoa da, baina nagusi ditu gantz zelulak edo adipozitoak. Zelula horiek esferikoak dira eta ez dute luzapenik. Koipe neutroak gordetzen dituzten bolumen handiko tanta batean gantz ehuna horiaren kasuan; eta gantz ehuna arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen dituzte. Gantz ehun arrea oso ugaria da hibernazioa egiten duten ugaztunetan, kiroptero eta karraskarietan. Ornodun homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko moduan jokatzen dute; organo jakin batzuk finkatzen ditu, giltzurruna esaterako, eta gorputzaren ingurua modelatzen du larruazalaren azpian geruza jarraitua eratzen duelako: panikula adiposoa. Hezur luzeetako hezur muin edo muin horia eratzen du.
  • 9. • Kartilago ehuna Osaketari dagokionez zelula arteko substantzia amorfo, solido, elastiko eta gogorra duenez, trinkotasun zurruna du. Ez du odol hodirik, hodi linfatikorik eta berbio hodirik. Oinarri-oinarrian azalera artikulatuen euskarri edota estaldura moduan jokatzen du. Enbrioien hezurdurak kartilagosiaz dago osatua. Kartilago ehuneko zelulak kondrozitoak eta euren zuntzak, kolagenoak eta elastikoak dira. Kopurua osatzen duten kartilagoaren arabera da. Kondrozitoak obalo formakoak dira eta luzapen finak dituzte, matrizean hutsuneak betetzen dituzte, zulo izenekoak, eta batetik zortzira egon daitezke. Ornodunetan hiru kartilago mota ageri dira: - Kartilago hialinoak:zelula gutxi ditu eta zenbait zuntz kolageno. Sudur trenkada, saihetseko kartilakoeta. Fetuaren eskeletoa - Kartilago elastikoak: elastina zuntz ugari ditu. Epligotia eta ugaztun batzuen, gizakiena esaterako, belarriko kartilagoa eratzen du. - Kartilago haritsuak edo fibrokartilagoak: zuntz kolagenoz ia bakarrik osatuta dagoen matrizea du. Zelula lerrokatuta ditu. Orno arteo diskoak, pubiseko sinfisia eta meniskoak eratzen ditu. Kartilagoaren muga perikondria da. Eremu horretatik luzatzen da kondorbalstoen jardueraren ondorioz.
  • 10. • Hezur ehuna • Hezurrak ehun konektibo guztietan orokorrena da, zelula arteko substantzia, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barne eskeletoko hezurrak eratzen ditu. • Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu: • Osteozitoak: matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude. • Osteoblastoak: matrizearen atal organikoa eratzen dute. • Osteoklastoak: hezur substantzia apurtzeaz arduratzen dira. Matrizearen pisuaren %50 materia ezorganikoz osatua dago, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz. Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta substantzia amorfoz osatuta dago. • Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra. • Hezur trinkoa: mamitsua eta gogorra da eta matrizean ez du barrunberik. Hezurren kanpoko geruza osatzen du. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia ia oso-osoan hezur trinkoa da. • Hezur harroa edo erretikularra: trabekula mehezko “sarea”da. Trabekula horiek hezur muiez beterik dauden barrunbe ugari elkarrekin lotzen dituzte. Hezur muin mota bi daude: gorria edo hematopoitikoa, odol zelulak eratzen dituena; eta horia, gantz ehunez osatuta dagoena. Hezur ehun harroak hezur luzeen muturretako barrualde, episia, eta hezur labur eta lauen erdigunea betetzen ditu.
  • 11. • Odol ehuna • Odol ehuna edo hemotopoietikoa oso berezitua dagoen ehun konektiboa da eta plasma (serum edo gazura eta fibriejenoa –proteina batzuk, plaketekin batera lan egiten dutenak, sare moduan -) %55 izenekok zelula arteko substantzia likiadoa du. Bere gorpuzkuluak goblulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak dira. • Globulu gorriak, eritrozitoak edo hematiak eten gabe eratzen ari dira eritoblasto nukleatuetatik abiatuz hezurretako muin gorrian. Bertan sintetizatzen da hemoglobina, kolore berezi hori ematen dien proteina. Ahurbiko disko baten itxura du eta ugaztunetan, ez dute nukleorik eta zitoplasmako organulurik. Itxura ahurbiko eboluzioan zehar izandako moldaketa da eta itxura horri esker eritrozitoak askoz azalera handiagoa lortu du gasen trukaketa egin ahal izateko. Zitoplasmaren mintza os elastikoa denez, eurena baino diametro txikiagoa duten kapilarrak zeharkatzeko tolestu egin daitezke globuluak. • Globulu zuriak bost eratakoak izan daitezke: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak eta monozitoak. Lehenengo hirurek granulu bereziak erakusten dituzten zitoplasman koloratzaile jakin batzuekin koloreztatzen direnean. Hori dela eta, granulozito edo leukozito granular ere esaten zaie. Mugimendu ameboideak egiteko gaitasuna dute eta , horri esker, odola utzi eta ehunetan igaro daitezke. Ehunetan fagoziosia egin dezakete, beraz faogzito ere esaten zaie. Linfozito eta monozitoek ez dute granulaziorik erakuste koloreztatzen direna eta, horregatik, agranulozito esaten zaie. • Plaketak megakariozitoetak askatutako nukleo gabeko zitoplama zatiak dira. Megakariozitoak heuzr muineko zelula erraldoiak dira. Ugaztunen izaten dituzte plaketak. Ornodunetan • n tronbozitoak betetzen dute plaketen funtzioa. Tronbozitoak nukleorik gabeko zelula fusiformeak dira.
  • 12. • Gihar ehuna giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena. • Gorputzaren mugimenduak kontrolatzen dituen ehuna da. Euren zelulen ezaugarri nagusia uzkurtzeko gauza izatea da, hau da, nerbio estimuluak hartzen dituztenean etzan egiten dira. Gihar zuntzak luzeak dira eta miofibrila ugari biltzen dituzte. Miofibrila horiek proteina uzkurgarrien mikrofilamentuz osatua daude, aktina eta miosina proteinez. Muskuluak uzkurtzen dira aktinazko filamentu finak miosinazko filamentu lodien gainean higitzen direnean. Gihar zeluletako zelula mintzari sarkolema deritzo eta zitoplasmari sarkoplasma: Hauen nukleoek zatitzeko gaitasuna galdu dute.
  • 13. • Hiru gihar ehun mota bereizten dira: • Gihar ehun leuna: zelula fusiforme eta uninukleatuz eta ardatz nagusiaren paralelo diren miofibrilaz eratuta dago eta hauek ez dute zeharkako ildaskarik. Uzkurdura berezkoa, geldoa, erritmikoa eta luzea da. Bronkio, zain, arteria, urdail, heste eta umetokian daude gihar horiek eta ugatza, listu guruinak eta gernu maskuria inguratzen dute. • Gihar ehun ildaskatu edo eskeletikoak: uzkurdura arina, arritmikoa eta nahita egindakoa du. Garun eta bizkarrezurreko nerbio-sistemako nerbioek kontrolatzen dute. Zelula zilindrikoak, oso luzeak eta multinukleatuak dira, eta zeharkako ildaskak dituzten sortatan biltzen dira. Sorta horiek zerrenda ilunak (anisotropoak edo A) edota zerrenda argiak (isotropoak edo B) dituzte, zelula bakoitzaren miofibriletako ildasken adikzioaren arabera. • Gihar ehun kardikoak edo miokardioak: uzkurdura azkarra, erritmikoa eta borondatezkoa ez dena dauka. Ornodunetan, zelulek zeharkako ildaskak dituzte eta luzeak eta abar ugariagoak dira. Miokardioetan zeharko edo ildaska ilunak ikusten dira bi zelulen arteko loturan. Bihotzean eta zirkulazio- aparatuan aurki dezakegu eta miokardioak bihotzeko paretetan.
  • 14. • Nerbio ehuna ornodunen laugarren ehun nagusia da, eta guztietan konplexuena. Garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen duten zelulak dira. Berariazko hartzaileen bitartez estimuluak jasotzen, nerbio zentroetatara informazioa transmititzen, erantzunak sortzen eta, euren jarduera egokitu dezaten, erantzun horiek organo eragileei bidaltzen berezituta daude. Organismo osoan zabalduta daude, sistema baten barruan antolatuta: nerbio sisteman.
  • 15. • Neuronak • Sakontzeko, irakurri: Neurona • Neurona guztiek gorputz neuronala edo perikarion izeneko gorputz zelularra eta zitoplasmako luzapenak dituzte. Gorputz neuronalek itxura bat baino gehiago izan dezakete: izar itxura, piramide itxura, esferikoa... Nukleo handia dute, neurofibrila ugari eta gorputz besikularrak edo Nisselen granuluak. • Perikarionetik bi luzapen mota irteten dira: • Dentritak: laburrak, ugariak eta adar askokoak izaten dira normalean. Adarraren muturrera hurbiltzen diren neurrian, diametroa txikitu egiten zaie. Dentritek beste neurona batzuen nerbio kinada jasotzen dute. • Axoia edo neurita: luzapen bakarra izaten da gehienetan, oso luzea, oso adar edo kolateral gutxi dituena, eta luzera osoan diametro finkoa duena. Nerbio kinada gorputz neuronaletik kanpora bidali eta nerbio, muskulu edo epitelioko zelula batera transmititzeaz arduratzen da. Azken adarrak puxika antzeko zabalguneetan amaitzen dira, botoi terminaletan. Botoi horietan kinada beste zelula batzuetara transmititzen da neurotransmisore izeneko zelulen jariakinaren bitartez. Neuronen arteko loturak sinapsiak dira. • Funtzioaren arabera, neuronak bi eratakoak izan daitezke: sentikorrak, estimulua jasotzen dutenak, eta eragileak, erantzuna sortzen dutenak. Bi neurona mota horien artean nerbio kinada zuzentzen, erregulatzen eta aldatzen duten beste neurona batzuk egon daitezke. Ornogabeetan oso ugariak dira jariatzen neuronak, ornogabeetan ez dira hain ugariak. Neurona mota horiek odol hormonak askatzen dituzte.
  • 16. • Gliak • Sakontzeko, irakurri: Glia • Neuronak bete, eutsi eta bakantzeaz gain, ziur aski euren elikaduran partea hartzen dute (astrozitoak eta oligodendrozitoak), hau da, neuronen mantenuaz arduratzen dira. Nerbio ehunak garbitzen ere jarduten dute eta zaurituta edota hilda dauden neuronak digeritzen dituzte (mikroglia). Neurona bakoitzeko hamar glia daudela kalkulatzen da. • Glia mota desberdinak: • Astrozitoak: neuronak inguratzen duten izar itxurako zelulak dira. Kapilarrekin lotzen diren hedapenak dituzte. • Oligodendrozitoak: Txikiagoak dira eta astrozitoek baino luzapen laburragoa eta gutxiago dituzte. Nerbio sistema zentraleko axoiak inturatzen dituen mielinazko zorroa eratzen dute. • Mikroglia zelulak: txikiak eta urriak dira. Luzapen laburrak dituzte eta, “arantza” txikiz estalita daudenez, itxura arantzatsua. • Schwannen zelulak: zapalak dira eta zitoplasman banda bikoitza dute, fina eta zurbila; mielinazko zorroaren alde bietan ezarrita dago. Substantzia hori lipidikoa da: batez ere molekula fosfolipidoekin, eta kolesterol eta proteina loturekin osatua. Zelula horien oinarrizko funtzioa nerbio sistema periferikoko zuntzak estaltze da eta euren degenerazio eta birsorkuntzan parte hartzea.