Zangozako ikastolako 6. mailako ikasleek Juul kanpainan txertatuta egindako PowerPoint aurkezpenak. Hauen helburua gustuko zituzten liburuen inguruko kanpaina egitea da.
Aurten, 2007 eta 2008an, Arrasate institutuan 4DBH-Ako ikasleek egindako lana da. Zehazki, Ekonomia arazoetako taldeak eginikoa: Maria Amasene, Iker Agirre, Iker Arriolabengoa eta Natalia Diazek landu dute blog bat (http://gizarteblog.blogspot.com) eta power poit hau. Falta da amaitzea movie maker bat "Indiarren suntsipen demografikoa" lanarekin.
3. - Erregea edo Enperadorea piramidearen
gorenean kokatzen zen. Agintari gorena zen,
erabateko boterea zuen eta lurrak jauntxoen
artean banatzen zituen.
- Mandarinak edo gobernadoreak, obra
publikoen, justiziaren eta segurtasunaren
ardura zuten, heziketa goreneko ofizialak
maila horretakoak ziren eta .
- Gorteko noblezian, erregeari zergak
ordaintzen zizkioten. Erregearen armadan
borrokatzen zuten. Batzuek jauregi
handietan bizi ziren eta ehizan aritzen ziren.
- Nekazariak. Biztanleria gehiena zuten.
Herri txikietan bizi ziren. Nobleen lurrak
lantzen zituzten eta noble eta
erregeentzako lan egin. Bizirauteko soilik
geratzen zitzaien.
- Gizartetik kanpo esklaboak zeuden. Agintarientzat
edo aberatsentzat lan egiten zuten, baita artisautza
tailerretan ere.
4. EKONOMIA
Ibai Horia:
Ibai Horia Txinako bigarren ibairik luzeena eta munduko seigarrena da, 5.464 kilometroko
luzeerarekin. Ibai Horia Txinako bederatzi probintzia zeharkatzen ditu. Bitxikeria
moduan, Hebei eta Henan probintzien izenak Huang He ibaitik datoz. Bere izenak "Ibai
Horiko Iparra" eta "Hegoa" esan nahi dute hurrenez hurren.
5. EKONOMIA
Ibaien inguruko nekazaritza garrantzitsua zen, bereziki arroza, garia, garagarra, azukre kanabera eta tea
lantzen zituzten. Abeltzaintzan behiak, txerriak, ardiak, eta oiloak zituzten. Zaldi ugari zituzten gauzak eta
pertsonak garraiatzeko eta gurdiak tiratzeko. Merkataritzan, unitate guztiak, pisua eta txanpona gehien
bat, estandarizatu ziren. Txina osoan legeria bera izatera iritsi ziren.
6. KULTURA ETA ARTEA
Konfuzio txinatar filosofo, pentsalari eta idazlea izan zen, konfuzianismoaren sortzailea.
Egungo historialariek ez dute uste Konfuziok berak idatzitako dokumenturik ez dagoela, baina
2.000 urtetan bost libururen idazletzat jo zuten.
7. KULTURA ETA ARTEA
Txinako harresia:
Txinako harresia,txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen
erasoetatik babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Harresia
oso luzea da, 6.400 km ditu eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu. Harresi
Handia 1.000 urtean zenbait dinastiak eraiki zituzten harresiez osatuta dago.
8. KULTURA ETA ARTEA
Idazkera piktografikoa:
Idazkera piktografikoa Neolito garaiko idatzitako komunikazio modu bat da. Modu honetan,
gizakiak piktografiak harrian eginiko marrazkien bidez objektuak irudikatzeko erabiltzen
zituen. Piktografian eskenek kausazko xedea zuten. Gizakiak bufaloak ehizatzen marrazten
ziren bufaloak ehizatuak izateko, gainera, erabilitako ikurrak ikonikoak ziren.