Maiatzaren 7an Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia ospatu genuen Euskararen Etxean, urtero antolatzen ditugun Jakintza Librearen Jardunaldia zikloaren barruan. Bosgarren edizio honetako ardatzak hezkuntza eta teknologia izan dira.
Jardunaldian teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azaldu zizkiguten; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere. Santiago Moll irakaslearen eta Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko Iñaki Telleriaren aurkezpenak izan genituen.
Klikasi plataforma aurkeztu genuen baita ere.
Jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea izan zen gure helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.
Txosten honetan jardunaldiaren inguruko guztiak biltzen dira, laburpen memoria gisa.