SlideShare a Scribd company logo
Telelana
           Etxetik lan egiteko
           aukera
           teknologiari esker
Gaur egun teknologia gure eguneroko bizitzaren parte bat da eta honi esker, lehen modu batez
egiten genituen ekintza asko egun beste era batzutan ere bideratu ditzakegu.
Gizakion arteko komunikatzeko moduak aldatu egin dira. Lan egiteko moduak ere.

Gaur egun mila kilometrotara dagoen enpresa batentzat lan egitea posible da teknologiari esker;
edo munduko leku ezberdinetako beste lantaldeekin batera lan egitea. Edo enpresatik at lan
egitea ere, deskolalizatuta egotea eta enpresaren egoitzara egunero joan behar ez izatea posible
da lan-arlo batzutan; are gehiago, lan batzuk etxetik zuzenean egin daitezke ere.
Lan egiteko modu honi telelana edo urrutiko lana esaten zaio.

Dokumentu honetan gai hau aztertuko dugu eta era honetan lan egiteari buruzko ezaugarriak
ezagutuko ditugu. Ze abantail edo desabantail dakar honela lan egiteak? Zein lan bideratu
daitezke formula honen bidez? Edozeinek egin dezake lan telelanari esker?




                                               2
1.   Zer da telelana?

2.   Telelanaren inguruko datu batzuk

3.   Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko

4.   Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez?

5.   Abantailak

6.   Desabantailak

7.   Aholkuak

8.   Telelanaren inguruko adibide batzuk

9.   Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea?

10. Estekak




                                        3
1. Zer da telelana?
                      Telelana edo urrutiko lana langileak lanpostu fisikotik kanpo
                      eta informazio teknologiak erabiliz egin daitekena da.
                      Bulego batean burutzen diren zereginetatik askok ez dute
                      langilearen etengabeko presentziarik eskatzen eta ez du
                      ardura langilea non dagoen kokatuta.

                      Urrutiko lanak egitura aldetik aldaketa nabarmena suposatzen
                      du, denbora eta espazioaren mugak apurtzen direlako eta lan
                      harreman ezberdina delako. Lan prosezuetan ere aldaketak
                      dakartza eta produkzioan ere.

                      Informazio-Teknologiak eta Komunikazioa (TIK) erabiliz lan asko
                      burutu daitezke gaur egun. Honela tokialdatze-
                      denborak murriztu daitezke dira eta zereginik
                      gabeko tarte hilak ere txikiagotzen dira.

                      Urrutitik lan egiteko aukerak suposatzen du langileak aukera
                      askoz gehiago dituela lan-tokia aukeratzeko: etxetik, senide
                      baten etxetik, ciber batetik, Coworking-en zentro batetik… ia
                      edonon. Fisikoki muga motaren batengatik bere lan-eremura
                      joan ezin duten pertsonek, edo baita ere bere lan-
                      eremukoaren desberdinak diren herrietan bizi diren pertsonek
                      ere telelana erabil dezakete ere.




                           4
Hauek izango lirateke, beraz, urrutiko lanaren ezaugarriak:

   Urrutiko lana definizioak esan nahi du, lan-eremu ohikotik kanpo egiten dela: langilea ez da bere
    lan denboraldi osoan fisikoki lan gunean kokatuta.

   Telelanak esan nahi du langileak informazio teknologiak erabiltzen dituela bere lana burutzeko.
    Ekoizpen prozesuan teknologia hauen erabilpena sartzen da.

   Telelanak esan nahi du lana modu ezberdinean antolatzen dela. Ezaugarri honek urrutiko lana
    eta beste lan mota batzuen arteko ezberdintasuna da: badago lan batzuk ez dutela langilearen
    presentzia fisikoa eskatzen lan gunean; baina telelanak langile eta enpresaren arteko lan egiteko
    elkareragitean antolaketa eta metodoak aldatu egiten ditu.




                                                 5
2. Telelanaren inguruko datu batzuk
   60. Hamarkadan eman ziren lan formato honen lehenengo saiakerak AEBetan. Erregaien krisia
    eman zenean, garraioa garestitu egin zen eta enpresa askok formula hau martxan jarri zuten
    kostuak txikitzeko.

   Internetaren garapenarekin, ostera, lan mota hau zabaldu egin da. Honek oso abantaila handia
    suposatu du.

   AEBn populazio aktiboaren %25ª baino gehiagok formula honen bidez egiten du lan.

   Europan: Holandan %26ak egiten du lan telelanaren bidez; Suedian, %19a; Alemania eta
    Britainia Handian %17ak.




                                               6
3. Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko
Askok telelanak abantaila handiak ematen dituela suposatuko dute:
ordutegi finkorik ez izateko aukera, egunero lantokira joan-etorri
behar ez izatea…

Baina behar hauek ez izateak beste gaitasun batzuen beharra
eskatzen ditu langilearen eskutik. Edozeinek egin dezake lan
telelanaren formula erabiliz? Ezetz esan behar dugu.
Langileak izaeraz, gaitasunez eta ezagutza teknikoen aldetik
ezaugarri batzuk bete behar ditu. Eta baita, behar teknologiko batzuk
bermatu beharko ditu ere (ekipamendua, softwarea…); kasu
honetan, azken hauek baliteke enpresak berak betearaztea eta
langileari ekipamendua luzatzea.




                                                7
Izaera eta gaitasunak:
 Norberaren lana eta denbora antolatzeko gai izatea.
 Tematia izatea.
 Etengabe ikasten egoteko gogoa eta gaitasuna izatea.
 Lan egutegia eta plana antolatu eta edozein momentutan aldatzeko baliabideak izatea.
 Ematen diren berrikuntza teknologikoekin bat egiteko eta lanerako baliogarriak izan daitezkeen
   berrietara adi egotea etengabe.
 Psikologikoki lanarekin etena egiteko gai izatea eta, kontrakoa, batzutan ezustekoan lanean
   hasteko beharrari aurre egiteko gai izatea ere.



Behar teknikoak:
 Guztiz beharrezkoa da interneteko konexio azkarra izatea.
 Ordenagailu eta ekipamendu tekniko egokia (telefonoa, inprimagailua, batzutan fax-a…).
 Software egokia: eguneroko programetaz aparte, edozeinek erabil ditzaketenak (aplikazio
   ofimatikoak, posta elektronikoa…), eta baita lan-esparru konkretuetakoak ere.




                                               8
4. Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez?
Egun, lan mota eta esparru ugari daude formula honen bidez bideratu daitezkenak.
Gainera, egunero aukera gehiago sortzen joaten dira ere, erakunde, enpresa eta administrazioak
ere gai honetan saiakerak egiten aru direlako.

Orokorrean, argiak diren kasu batzuk aipatuko ditugu. Lan esparru hauekin lotutakoak hain zuzen
ere:
 Idazkuntzarekin harremanatutakoak: kazetaritza, idazketa, edizio aholkularitza, argitalpenerako
   editorea, zuzentzailea…
 Sormen grafikoaren harremanatutakoak: diseinu grafikoa, ilustrazioa, maketazioa…
 Garapen informatikoen ingurukoak: web diseinua, dokumentazioa…
 Itzulpengintzarekin lotutakoak
 Sare sozialen esparruko komunikazioarekin lotutakoak: community manager delakoak.
 Finantza eta administrazio arloko aholkularitza: inbertsio aholkularia, gestoria administratiboa,
   kontu aholkularitza, idazkaritza…
 Ingenieritza proiektuak egiten dituzten profesionalak
 Arkitektura estudioetan lan egiten duten arkitektoak
 Eskola partikularrak
 Marketing eta harreta zerbitzuko esparrukoak: Call centereko ordezkaria, harreta telefonikoa,
   inkestak, aholkularitza teknikoa…




                                                 9
5. Abantailak
Zein abantaila dakar telelana egiteak?
 Langilearentzat
      Lan arlo eta familia arteko bizitza kontziliatzeko aukera gehiago
      Askatasun, malgutasun eta mugikortasun handiagoak
      Produktibitate handiagoa
      Lan aukera gehiago
      Lan baten espezializazio handiagoa lortzeko aukera
      Elbarritsunak dituzten langileak gizarteratze maila handiagoa
      Etxeko lan eta bizitza pribatuko beharrekin bat egiteko aukera gehiago
      Estres gutxiago
      Joan-etorri gutxiago
      Norberak lan egiteko kokapen egokia aukeratzeko askatasuna
      Telehezkuntzarako aukera gehiago
      Denbora libre gehiago, lan orduetako aprobetxamendu handiagoa, bizitza kalitatearen
       hobetzea
      Lana bizitzara moldatzeko aukera ematen du eta ez bizitza lanera moldatu beharra
      Lan banaketaren antolakuntza arrazionalagoa
      Lan autonomo edo askeagoa egiteko aukera
      Norberaren lanarekin konpromesua hartzeko baliabide gehiago, motibazio handiagorekin




                                            10
   Enpresarentzat
      Langileen arteko gatazkak edo arazoak ekiditzea
      Lana lortutako helburuetan oinarritu ezkero, produktibitatearen handitzea
      Produkzio kostu murritzagoak
      Lanpostua sortzeko kostuen murrizketa
      Azpiegitura txikiagoen beharra
      Goi mailako langileekin kontatzeko aukera gehiago
      Ordutegiaren kontrolik egiteko beharrik ez
      Lana bukatzeko epeetan hobekuntza
      Lan ordutegiak aldatzeko aukera
      Lanera ez etortzen ez direnen ekiditzea
      IKTen inplimentazioa
      Geolokalizaziorik ez
      Aldaketa estrukturalik gabeko haziera
      Lanpostu ezberdinen aprobetxamendu handiagoa, langile ezberdinen artean partekatu
        daitezkelako
      Ingurumenaren zaintzean lagungarri eta kutsadura murrizketa, joan-etorri gutxiago sortzen
        direlako




                                               11
   Gizartearentzat
      Demografia aldaketetara moldatzeko politikak martxan jartzeko aukera errezagoak
      Kutsadura gutxiago, langileen bidaien joan-etorriak txikiagotzen direlako




                                             12
6. Desabantailak
   Telelana egiteak abantailak ditu, baina desabantailak ere bai. Argiena, lan giroa galdu eta
    harreman sozialak izateko aukera txikiagotzen direla. Honek ere familia giroan aldaketak ekar
    ditzake, lan eta familia munduen arteko mugak nolabait nahastu egiten direlako.
   Ez dago lana, aisia eta familiaren arteko banaketa garbirik
   Lan egiteko modu bakartiarra da: ez dago lankideekin irteera edo lagunak egiteko aukerarik
   Batzutan lanaren etekinaren txikiagotzea ekar dezake, ezin duelako beste lankide batzuekin
    batera ikasi eta garatu
   Enpresa barruan ere mailak nolabait ezabatu egiten dira, nagusi bakar batekin ematen delako
    harremana

   Langilearentzat
      Lan giroa galtzea
      Lan egiteko girorik egokiena ez aurkitzea edo sortzea
      Egoneko lana izateko arriskua eta langileak ariketarik ez egitea
      Familia arteko gatazkak sortzeko arrisua edo denbora galtzea
      Langilearekiko balorazio ezako sentimendua sor dezake
      Lan esparru berdineko beste lankideekin harremanik ez izatea
      Bukaerarik gabeko ordutegia




                                               13
   Enpresarentzat
      Jerarkiak eta manpekotasunak galtzeko arriskua. Hau baliteke abantaila bihurtzea egoera
        batzutan
      Soldata batzutan lan enpresa barruan dagoen langilearena baino altuagoa izan daiteke
      Langilea ez du enpresarekin hain lotura estua sortzen
      Langileak ez du hainbeste sozializatzen eta enpresarekin partekatzen




   Gizartearentzat
      Gizartean sortzen diren harremanak sakonak ez izateko arriskua
      Langile guztiek ez daukate informazio teknologiak erabiltzeko aukerarik
      Lanaldian ingurugiroaren zaintzarako ezartzen diren neurriak ez dute helburua lortzen




                                               14
7. Aholkuak
Telelanaren bidez lan egiteko aukera jarduera eroso eta hobeagoa izan daiteke kasu askotan, ikusi
dugun moduan. Baina ezin dira ahaztu ere desabantaila batzuk dituela horrela lan egiteak.

Era honetan lan egitea nahi izanez gero, gauza batzuk kontutan izatea komeni da.

Etxean lan egiteko aholku batzuk:


   Adituek esaten dutenez, etxean lan
    egiteko baldintzarik
    garrantzitsuenetarikoa pijama kentzea
    da. Lanera joango bagina bezala
    prestatu eta nahiz eta ondoko gelan
    egon, lanera joateko protokoloa sortu.

   Rol profesionala hartu nahiz eta etxean
    egon. Arreta berezia ipini itxuran
    bideodeiak atenditu behar baditugu,
    telefonoz hitz egin behar badugu hitz
    egiteko modua zaindu…




                                              15
   Lan egiteko leku egokia bilatu: ezarritako
    lan ordutegia dirauen bitartean,
    horretarako prestatutako espazioa
    esklusiboa izan behar du. Egokiagoa da,
    jende gehiagorekin bizi bazara, lan egiteko
    leku konkretu bat izatea.
   Ordutegiak finkatu: lanaren ezaugarriak
    baimentzen badu, komenigarria da lan eta
    familia edo aisialdirako uneak banatzea
    eta ez nahastea. Horrela zurekin bizi
    direnen ordutegiak eta arreta ere zure
    eginkizunetara moldatu daitezke.
   Egoera etxean ezagutarazi: etxean lan
    egiten baduzu, zurekin bizi dutenek egoera
    hori ulertu, barneratu eta errespetatu
    beharko dute. Ordutegia finkatzeak
    horretarako asko lagunduko du eta horrela
    jakin izango dute zurekin noiz kontatu
    dezaketen eta noiz ez.




                                                  16
   Sare sozialen erabilpena arduraz egitea. Askotan etxetik lan egiterakoan kontaktua galtzen da
    lan munduko harreman sozialekin eta joera harreman hauek sare sozialen bidez ezartzea izaten
    da. Arreta berezia ipini behar da hauetan denbora larregirik ez galtzeko.
   Datuen babesa: gure lanean datu pertsonalen erabilpena edo enpresaren isilpeko datuak
    jasotzen baditugu, hauek zaintzeko segurtasun neurri bereziak hartu beharko ditugu, bai
    teknologia aldetik, eta bai fisikoki.
   Epeak betetzea: askotan gure lana beste langile batzuek egindakoarekin koordinatu behar da
    eta bakarka lan egiteak nolabait gure gainetik inoren kontrolik ez izatea suposatu dezake.
    Ezarritako epeak betetzea oso garrantzitsua da.




Egoera osasungarri baten lan egiteko ere gauza batzuk izan behar dira kontutan:
 Ordenagailua eta pantaila egokiak aukeratu. Erabiliko diren gailu informatikoak ondo aukeratu
   eta ergonomia arloko ezaugarriak zaindu.
 Altzarigintza zaindu: aulkia eta mahaia egokiak aukeratu eroso lan egiteko.
 Lan egoera osasuntsua zaindu eta etentzeko uneak aukeratu eta errespetatu: posturak aldatu,
   begiei atsedena eman…
 Lan eremuko ordena zaindu.
 Elektrizitatera konektatuta dauden gailuak zaindu eta kableen egoerara arreta ipini.




                                               17
8. Telelanaren inguruko adibide batzuk
Badago mundu mailan telelana bideratzen duten enpresa ugari. AEBetan ohikoa da horrelako
formularen bat enpresetan erabilgarri eskaintzea eta langileek aukeratu ahal izatea. Europa mailan
gero eta gehiago aplikatzen ari da.

Hauek dira enpresa handi ezagun eta erakunde batzuk horrelako neurriak martxan jarri eta
ondorioak ezagutarazi egin izan dutenak gure inguruan. Badaude beste asko, baina kasu batzutan
ez dira hain ezagunak, edo ondorioak ez dituzte zabaltzen. Gainera, baliteke, enpresa txikiagoetan
gaur egun formula hau normaltasunez bideratu izana.

Eta hauetaz aparte, lanbide profesional ugari autonomo edo freelance moduan bideratu daitezke
ere gaur egun eta ez daude ez enpresa konkretu bati lotuta, ez lan-toki zehatz batera joateko
beharrik.

Hauek dira kasu ezagun batzuk:




                                               18
Hauek dira kasu ezagun batzuk:

   KELLOGG´s
        “Lan malgua” deritzon formula erabiltzen du enpresa honek. Emaitzen arabera, oso ondo baloratu
         dute egindako saiakera eta langileen motibazio maila igo dela baieztatzen dute. Eta baita
         energiaren aurreztea eta kostuak txikiagotzea lortu izan dute.
        Langileek ordenagailua, sakelako telefonoa eta internet etxean daukate enpresak ipinita eta bete
         behar duten baldintza bakarra da eskuragarri egotea goizeko 10ak eta arratsaldeko 5ak artean.
   REPSOL
        2008an hasi zuen saiakera pilotoa. Langileen balorazioa oso ona izan zen eta gaur egun ugaritu
         egin da lan egiteko formula hau aukeratzen duten langileen taldea.
        Enpresak ere abantailak nabaritu ditu sistema honetan eta lan egiteko sistema birtualak martxan
         jarri zituen. Argentina eta Portugalen formula hau ezarri dute ere.
   INDRA
        Langileak bere lanaren %50 eta 80 artean etxetik burutu dezake. Enpresak etxetik lan egin ahal
         izateko baliabideak ipintzen dizkie. Langileen motibazioa igo dela onartzen dute enpresa honetatik
         eta formula honetara egokitu diren langileen %60a baino gehiago 30-40 urtetakoak dira eta familia
         daukate.
   BBVA
        Langileen produktibitatea %15-20 bitartean handitu zen honelako neurriak hartzerakoan. BBVAk
         mundu osoko 20.000 langileei proposatu die etxetik lan egitea.




                                                    19
   IBM
         1.000 langile baino gehiagok egiten dute lan telelanaren bidez. Batez ere analista, aholkulari eta
          mantenimendu eta sistemetako sailekoak dira batez ere. Intranet baten bidez lan egiten dute.

   Burgoseko unibertsitateak 2013an jarriko du martxan saiakera bat.

   Eusko Jaurlaritza
         Eusko Jaurlaritzak saiakera berritzailea egin du arlo honetan azken hilabeteetan. Ikusitako emaitzei
          esker, dekretu baten bidez zuzenduko da funtzionarien lan egiteko aukera hau.
         %70ak produktibitatea handitu zuen, kalitatea %42an hobetu da ere eta langileen %84ek beraien
          egoera eta antolaketzeko gaitasunak ere hobetu direla aitortzen dute.
         %85ak ere aitortu du formula honen bidezko lana egiterakoan, egoera arruntan baino arreta
          gehiago ipini duela.




                                                      20
9. Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea?
Telelana formula erabiliz lan egiteko aukerarik erabiliena etxetik lan egitea da. Hala ere, gune
horretan lan egin ezin bada edo nahi ez bada, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak baldintzatuta,
badaude gune batzuk zerbitzu orokorrak ematen dituztenak eta baldintza teknikoak bermatzen
dituztenak.
EAEn Kz Guneak ditugu honelako jarduera bideratu ahal izateko.


Eta bestalde, telelana langabeziari aurre egiteko norberaren apostua bilakatu daiteke baita ere. Lan-eremu
edo esparru konkretu batzuetan lan egiteko, gaur egun ez da hain beharrezkoa lantoki batera lotuta
egotea. Norberak autonomoki lan egin dezake etxetik ere eta lanaren ekoizpena teknologiaren bidez
bideratu.

Beraz, zergatik ez bilakatu langile autonomo gisa eta eredu hau aplikatu norberaren lanbideari irtenbidea
bilatzeko?




                                                    21
10. Estekak
   KZGuneak
   Twago freelance sarea
   Trabajo Freelance sarea
   Teletrabajador
   Infoautonomos
   Trabajo freelance
   Telelanari buruzko informazio eguneratua
   Indeed (telelana eskaintzak Bilbo eta Madrilen)


Telelanaren bidez lan egiteko eskaintza zerbitzuak:

   Domestika (sormen, diseinu arloan)
   Opengap (arkitektoak)
   Unience (inbertsio eta finantza arloko aholkularitza)
   Medbook (osasun arlorako)
   Debug mode=on (programazio arloko gaiak)
   Obture (argazkilaritza)
   Todo Chef (sukaldaritza)
   Smart Exchange (irakaslegoa)
   Impok (finantza arloa)
   Tecnitool (tekniko, injeniari, arkitektoak)
   Abogae.com (zuzendaritza arloa)




                                                            22
Eskerrik asko!!




23

More Related Content

What's hot

Hainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaileHainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaile
E-idazkaritza
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Soraluze BHI
 

What's hot (20)

C1eko idazlanak
C1eko idazlanakC1eko idazlanak
C1eko idazlanak
 
3.maila idazmena
3.maila idazmena3.maila idazmena
3.maila idazmena
 
Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema Eskabidea idazteko eskema
Eskabidea idazteko eskema
 
B2
B2B2
B2
 
Idazlan gaiak
Idazlan gaiakIdazlan gaiak
Idazlan gaiak
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozedurak
 
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...EREGramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
 
Zer egin zaramarekin
Zer egin zaramarekinZer egin zaramarekin
Zer egin zaramarekin
 
Gutun eredua
Gutun ereduaGutun eredua
Gutun eredua
 
Gutuna bidegorria eskatuz zuzenduta
Gutuna bidegorria eskatuz zuzendutaGutuna bidegorria eskatuz zuzenduta
Gutuna bidegorria eskatuz zuzenduta
 
Iritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bildumaIritzi testuen bilduma
Iritzi testuen bilduma
 
Hainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaileHainbat testu antolatzaile
Hainbat testu antolatzaile
 
Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Gramatika eranskina
Gramatika eranskinaGramatika eranskina
Gramatika eranskina
 
9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak9gaia aginduak ariketak
9gaia aginduak ariketak
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
 
Esaera zaharrak
Esaera zaharrakEsaera zaharrak
Esaera zaharrak
 

Viewers also liked

Baliabide digitalak web 2.0
Baliabide digitalak web 2.0Baliabide digitalak web 2.0
Baliabide digitalak web 2.0
Bego Iturgaitz
 
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastolaELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
PlastikaDBHLauro
 
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
GaizkaVU
 
Unitate didaktikoa definitivo
Unitate didaktikoa definitivoUnitate didaktikoa definitivo
Unitate didaktikoa definitivo
lucia1904
 

Viewers also liked (11)

Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoriaTeknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
 
Baliabide digitalak web 2.0
Baliabide digitalak web 2.0Baliabide digitalak web 2.0
Baliabide digitalak web 2.0
 
Palma olioa
Palma olioaPalma olioa
Palma olioa
 
Iragarkiak
IragarkiakIragarkiak
Iragarkiak
 
Sekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: IragarkiaSekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
Sekuentzia Didaktikoa: Iragarkia
 
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastolaELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
ELEKTRIZITATEA teoria teknologia 2_dbh_lauro ikastola
 
Gidoia: bideo urratsez urrats
Gidoia: bideo urratsez urratsGidoia: bideo urratsez urrats
Gidoia: bideo urratsez urrats
 
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
Progr. abreviada GIII2 EUSKERA 2014-15
 
Unitate didaktikoa definitivo
Unitate didaktikoa definitivoUnitate didaktikoa definitivo
Unitate didaktikoa definitivo
 
Unidad didáctica: medidas
Unidad didáctica: medidasUnidad didáctica: medidas
Unidad didáctica: medidas
 
Talde aurkezpena iraes
Talde aurkezpena iraesTalde aurkezpena iraes
Talde aurkezpena iraes
 

Similar to Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Buenas prácticas con tic
Buenas prácticas con ticBuenas prácticas con tic
Buenas prácticas con tic
maiituki
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea
zazpi
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Eskuairaetakartaboia
 
Erakartzeko marketing aurkezpena
Erakartzeko marketing aurkezpenaErakartzeko marketing aurkezpena
Erakartzeko marketing aurkezpena
ioritzrz
 
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpenaC:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
ioritzrz
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Enara Perez
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
4superneskak
 

Similar to Telelana: etxetik lan egiteko aukera (20)

Buenas prácticas con tic
Buenas prácticas con ticBuenas prácticas con tic
Buenas prácticas con tic
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea
 
Aldizkari apdf
Aldizkari apdfAldizkari apdf
Aldizkari apdf
 
Diseinuaren lanaz eta garrantziaz - Betor - La Personnalité
Diseinuaren lanaz eta garrantziaz - Betor - La PersonnalitéDiseinuaren lanaz eta garrantziaz - Betor - La Personnalité
Diseinuaren lanaz eta garrantziaz - Betor - La Personnalité
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practica
 
2 saioa mapa_mentalak
2 saioa mapa_mentalak2 saioa mapa_mentalak
2 saioa mapa_mentalak
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?
 
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzenWeb 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
 
Eficiencia personal y gestion tiempo eu
Eficiencia personal y gestion tiempo euEficiencia personal y gestion tiempo eu
Eficiencia personal y gestion tiempo eu
 
web 2.0-ren praktika onak
web 2.0-ren praktika onakweb 2.0-ren praktika onak
web 2.0-ren praktika onak
 
web 2.0-ren praktika onak
web 2.0-ren praktika onakweb 2.0-ren praktika onak
web 2.0-ren praktika onak
 
Erakartzeko marketing aurkezpena
Erakartzeko marketing aurkezpenaErakartzeko marketing aurkezpena
Erakartzeko marketing aurkezpena
 
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpenaC:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
C:\fakepath\erakartzeko marketing aurkezpena
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
Pesi 2010 gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
Pesi 2010   gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...Pesi 2010   gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
Pesi 2010 gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
 
Izenburua
IzenburuaIzenburua
Izenburua
 

More from Azkue Fundazioa

Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Azkue Fundazioa
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue Fundazioa
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioa
Azkue Fundazioa
 

More from Azkue Fundazioa (20)

Euskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileakEuskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileak
 
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpena
 
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroaInstagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
 
Twitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriakTwitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriak
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
 
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaMintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
 
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboaMintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
 
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
 
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III JardunaldiakSarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011ppt
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioa
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
 
Euskara + IKTak
Euskara + IKTakEuskara + IKTak
Euskara + IKTak
 
Buber sariak
Buber sariakBuber sariak
Buber sariak
 
Blogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialakBlogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialak
 
Software librea
Software libreaSoftware librea
Software librea
 
Euskal wikipedia
Euskal wikipediaEuskal wikipedia
Euskal wikipedia
 

Telelana: etxetik lan egiteko aukera

  • 1. Telelana Etxetik lan egiteko aukera teknologiari esker
  • 2. Gaur egun teknologia gure eguneroko bizitzaren parte bat da eta honi esker, lehen modu batez egiten genituen ekintza asko egun beste era batzutan ere bideratu ditzakegu. Gizakion arteko komunikatzeko moduak aldatu egin dira. Lan egiteko moduak ere. Gaur egun mila kilometrotara dagoen enpresa batentzat lan egitea posible da teknologiari esker; edo munduko leku ezberdinetako beste lantaldeekin batera lan egitea. Edo enpresatik at lan egitea ere, deskolalizatuta egotea eta enpresaren egoitzara egunero joan behar ez izatea posible da lan-arlo batzutan; are gehiago, lan batzuk etxetik zuzenean egin daitezke ere. Lan egiteko modu honi telelana edo urrutiko lana esaten zaio. Dokumentu honetan gai hau aztertuko dugu eta era honetan lan egiteari buruzko ezaugarriak ezagutuko ditugu. Ze abantail edo desabantail dakar honela lan egiteak? Zein lan bideratu daitezke formula honen bidez? Edozeinek egin dezake lan telelanari esker? 2
  • 3. 1. Zer da telelana? 2. Telelanaren inguruko datu batzuk 3. Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko 4. Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez? 5. Abantailak 6. Desabantailak 7. Aholkuak 8. Telelanaren inguruko adibide batzuk 9. Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea? 10. Estekak 3
  • 4. 1. Zer da telelana? Telelana edo urrutiko lana langileak lanpostu fisikotik kanpo eta informazio teknologiak erabiliz egin daitekena da. Bulego batean burutzen diren zereginetatik askok ez dute langilearen etengabeko presentziarik eskatzen eta ez du ardura langilea non dagoen kokatuta. Urrutiko lanak egitura aldetik aldaketa nabarmena suposatzen du, denbora eta espazioaren mugak apurtzen direlako eta lan harreman ezberdina delako. Lan prosezuetan ere aldaketak dakartza eta produkzioan ere. Informazio-Teknologiak eta Komunikazioa (TIK) erabiliz lan asko burutu daitezke gaur egun. Honela tokialdatze- denborak murriztu daitezke dira eta zereginik gabeko tarte hilak ere txikiagotzen dira. Urrutitik lan egiteko aukerak suposatzen du langileak aukera askoz gehiago dituela lan-tokia aukeratzeko: etxetik, senide baten etxetik, ciber batetik, Coworking-en zentro batetik… ia edonon. Fisikoki muga motaren batengatik bere lan-eremura joan ezin duten pertsonek, edo baita ere bere lan- eremukoaren desberdinak diren herrietan bizi diren pertsonek ere telelana erabil dezakete ere. 4
  • 5. Hauek izango lirateke, beraz, urrutiko lanaren ezaugarriak:  Urrutiko lana definizioak esan nahi du, lan-eremu ohikotik kanpo egiten dela: langilea ez da bere lan denboraldi osoan fisikoki lan gunean kokatuta.  Telelanak esan nahi du langileak informazio teknologiak erabiltzen dituela bere lana burutzeko. Ekoizpen prozesuan teknologia hauen erabilpena sartzen da.  Telelanak esan nahi du lana modu ezberdinean antolatzen dela. Ezaugarri honek urrutiko lana eta beste lan mota batzuen arteko ezberdintasuna da: badago lan batzuk ez dutela langilearen presentzia fisikoa eskatzen lan gunean; baina telelanak langile eta enpresaren arteko lan egiteko elkareragitean antolaketa eta metodoak aldatu egiten ditu. 5
  • 6. 2. Telelanaren inguruko datu batzuk  60. Hamarkadan eman ziren lan formato honen lehenengo saiakerak AEBetan. Erregaien krisia eman zenean, garraioa garestitu egin zen eta enpresa askok formula hau martxan jarri zuten kostuak txikitzeko.  Internetaren garapenarekin, ostera, lan mota hau zabaldu egin da. Honek oso abantaila handia suposatu du.  AEBn populazio aktiboaren %25ª baino gehiagok formula honen bidez egiten du lan.  Europan: Holandan %26ak egiten du lan telelanaren bidez; Suedian, %19a; Alemania eta Britainia Handian %17ak. 6
  • 7. 3. Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko Askok telelanak abantaila handiak ematen dituela suposatuko dute: ordutegi finkorik ez izateko aukera, egunero lantokira joan-etorri behar ez izatea… Baina behar hauek ez izateak beste gaitasun batzuen beharra eskatzen ditu langilearen eskutik. Edozeinek egin dezake lan telelanaren formula erabiliz? Ezetz esan behar dugu. Langileak izaeraz, gaitasunez eta ezagutza teknikoen aldetik ezaugarri batzuk bete behar ditu. Eta baita, behar teknologiko batzuk bermatu beharko ditu ere (ekipamendua, softwarea…); kasu honetan, azken hauek baliteke enpresak berak betearaztea eta langileari ekipamendua luzatzea. 7
  • 8. Izaera eta gaitasunak:  Norberaren lana eta denbora antolatzeko gai izatea.  Tematia izatea.  Etengabe ikasten egoteko gogoa eta gaitasuna izatea.  Lan egutegia eta plana antolatu eta edozein momentutan aldatzeko baliabideak izatea.  Ematen diren berrikuntza teknologikoekin bat egiteko eta lanerako baliogarriak izan daitezkeen berrietara adi egotea etengabe.  Psikologikoki lanarekin etena egiteko gai izatea eta, kontrakoa, batzutan ezustekoan lanean hasteko beharrari aurre egiteko gai izatea ere. Behar teknikoak:  Guztiz beharrezkoa da interneteko konexio azkarra izatea.  Ordenagailu eta ekipamendu tekniko egokia (telefonoa, inprimagailua, batzutan fax-a…).  Software egokia: eguneroko programetaz aparte, edozeinek erabil ditzaketenak (aplikazio ofimatikoak, posta elektronikoa…), eta baita lan-esparru konkretuetakoak ere. 8
  • 9. 4. Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez? Egun, lan mota eta esparru ugari daude formula honen bidez bideratu daitezkenak. Gainera, egunero aukera gehiago sortzen joaten dira ere, erakunde, enpresa eta administrazioak ere gai honetan saiakerak egiten aru direlako. Orokorrean, argiak diren kasu batzuk aipatuko ditugu. Lan esparru hauekin lotutakoak hain zuzen ere:  Idazkuntzarekin harremanatutakoak: kazetaritza, idazketa, edizio aholkularitza, argitalpenerako editorea, zuzentzailea…  Sormen grafikoaren harremanatutakoak: diseinu grafikoa, ilustrazioa, maketazioa…  Garapen informatikoen ingurukoak: web diseinua, dokumentazioa…  Itzulpengintzarekin lotutakoak  Sare sozialen esparruko komunikazioarekin lotutakoak: community manager delakoak.  Finantza eta administrazio arloko aholkularitza: inbertsio aholkularia, gestoria administratiboa, kontu aholkularitza, idazkaritza…  Ingenieritza proiektuak egiten dituzten profesionalak  Arkitektura estudioetan lan egiten duten arkitektoak  Eskola partikularrak  Marketing eta harreta zerbitzuko esparrukoak: Call centereko ordezkaria, harreta telefonikoa, inkestak, aholkularitza teknikoa… 9
  • 10. 5. Abantailak Zein abantaila dakar telelana egiteak?  Langilearentzat  Lan arlo eta familia arteko bizitza kontziliatzeko aukera gehiago  Askatasun, malgutasun eta mugikortasun handiagoak  Produktibitate handiagoa  Lan aukera gehiago  Lan baten espezializazio handiagoa lortzeko aukera  Elbarritsunak dituzten langileak gizarteratze maila handiagoa  Etxeko lan eta bizitza pribatuko beharrekin bat egiteko aukera gehiago  Estres gutxiago  Joan-etorri gutxiago  Norberak lan egiteko kokapen egokia aukeratzeko askatasuna  Telehezkuntzarako aukera gehiago  Denbora libre gehiago, lan orduetako aprobetxamendu handiagoa, bizitza kalitatearen hobetzea  Lana bizitzara moldatzeko aukera ematen du eta ez bizitza lanera moldatu beharra  Lan banaketaren antolakuntza arrazionalagoa  Lan autonomo edo askeagoa egiteko aukera  Norberaren lanarekin konpromesua hartzeko baliabide gehiago, motibazio handiagorekin 10
  • 11. Enpresarentzat  Langileen arteko gatazkak edo arazoak ekiditzea  Lana lortutako helburuetan oinarritu ezkero, produktibitatearen handitzea  Produkzio kostu murritzagoak  Lanpostua sortzeko kostuen murrizketa  Azpiegitura txikiagoen beharra  Goi mailako langileekin kontatzeko aukera gehiago  Ordutegiaren kontrolik egiteko beharrik ez  Lana bukatzeko epeetan hobekuntza  Lan ordutegiak aldatzeko aukera  Lanera ez etortzen ez direnen ekiditzea  IKTen inplimentazioa  Geolokalizaziorik ez  Aldaketa estrukturalik gabeko haziera  Lanpostu ezberdinen aprobetxamendu handiagoa, langile ezberdinen artean partekatu daitezkelako  Ingurumenaren zaintzean lagungarri eta kutsadura murrizketa, joan-etorri gutxiago sortzen direlako 11
  • 12. Gizartearentzat  Demografia aldaketetara moldatzeko politikak martxan jartzeko aukera errezagoak  Kutsadura gutxiago, langileen bidaien joan-etorriak txikiagotzen direlako 12
  • 13. 6. Desabantailak  Telelana egiteak abantailak ditu, baina desabantailak ere bai. Argiena, lan giroa galdu eta harreman sozialak izateko aukera txikiagotzen direla. Honek ere familia giroan aldaketak ekar ditzake, lan eta familia munduen arteko mugak nolabait nahastu egiten direlako.  Ez dago lana, aisia eta familiaren arteko banaketa garbirik  Lan egiteko modu bakartiarra da: ez dago lankideekin irteera edo lagunak egiteko aukerarik  Batzutan lanaren etekinaren txikiagotzea ekar dezake, ezin duelako beste lankide batzuekin batera ikasi eta garatu  Enpresa barruan ere mailak nolabait ezabatu egiten dira, nagusi bakar batekin ematen delako harremana  Langilearentzat  Lan giroa galtzea  Lan egiteko girorik egokiena ez aurkitzea edo sortzea  Egoneko lana izateko arriskua eta langileak ariketarik ez egitea  Familia arteko gatazkak sortzeko arrisua edo denbora galtzea  Langilearekiko balorazio ezako sentimendua sor dezake  Lan esparru berdineko beste lankideekin harremanik ez izatea  Bukaerarik gabeko ordutegia 13
  • 14. Enpresarentzat  Jerarkiak eta manpekotasunak galtzeko arriskua. Hau baliteke abantaila bihurtzea egoera batzutan  Soldata batzutan lan enpresa barruan dagoen langilearena baino altuagoa izan daiteke  Langilea ez du enpresarekin hain lotura estua sortzen  Langileak ez du hainbeste sozializatzen eta enpresarekin partekatzen  Gizartearentzat  Gizartean sortzen diren harremanak sakonak ez izateko arriskua  Langile guztiek ez daukate informazio teknologiak erabiltzeko aukerarik  Lanaldian ingurugiroaren zaintzarako ezartzen diren neurriak ez dute helburua lortzen 14
  • 15. 7. Aholkuak Telelanaren bidez lan egiteko aukera jarduera eroso eta hobeagoa izan daiteke kasu askotan, ikusi dugun moduan. Baina ezin dira ahaztu ere desabantaila batzuk dituela horrela lan egiteak. Era honetan lan egitea nahi izanez gero, gauza batzuk kontutan izatea komeni da. Etxean lan egiteko aholku batzuk:  Adituek esaten dutenez, etxean lan egiteko baldintzarik garrantzitsuenetarikoa pijama kentzea da. Lanera joango bagina bezala prestatu eta nahiz eta ondoko gelan egon, lanera joateko protokoloa sortu.  Rol profesionala hartu nahiz eta etxean egon. Arreta berezia ipini itxuran bideodeiak atenditu behar baditugu, telefonoz hitz egin behar badugu hitz egiteko modua zaindu… 15
  • 16. Lan egiteko leku egokia bilatu: ezarritako lan ordutegia dirauen bitartean, horretarako prestatutako espazioa esklusiboa izan behar du. Egokiagoa da, jende gehiagorekin bizi bazara, lan egiteko leku konkretu bat izatea.  Ordutegiak finkatu: lanaren ezaugarriak baimentzen badu, komenigarria da lan eta familia edo aisialdirako uneak banatzea eta ez nahastea. Horrela zurekin bizi direnen ordutegiak eta arreta ere zure eginkizunetara moldatu daitezke.  Egoera etxean ezagutarazi: etxean lan egiten baduzu, zurekin bizi dutenek egoera hori ulertu, barneratu eta errespetatu beharko dute. Ordutegia finkatzeak horretarako asko lagunduko du eta horrela jakin izango dute zurekin noiz kontatu dezaketen eta noiz ez. 16
  • 17. Sare sozialen erabilpena arduraz egitea. Askotan etxetik lan egiterakoan kontaktua galtzen da lan munduko harreman sozialekin eta joera harreman hauek sare sozialen bidez ezartzea izaten da. Arreta berezia ipini behar da hauetan denbora larregirik ez galtzeko.  Datuen babesa: gure lanean datu pertsonalen erabilpena edo enpresaren isilpeko datuak jasotzen baditugu, hauek zaintzeko segurtasun neurri bereziak hartu beharko ditugu, bai teknologia aldetik, eta bai fisikoki.  Epeak betetzea: askotan gure lana beste langile batzuek egindakoarekin koordinatu behar da eta bakarka lan egiteak nolabait gure gainetik inoren kontrolik ez izatea suposatu dezake. Ezarritako epeak betetzea oso garrantzitsua da. Egoera osasungarri baten lan egiteko ere gauza batzuk izan behar dira kontutan:  Ordenagailua eta pantaila egokiak aukeratu. Erabiliko diren gailu informatikoak ondo aukeratu eta ergonomia arloko ezaugarriak zaindu.  Altzarigintza zaindu: aulkia eta mahaia egokiak aukeratu eroso lan egiteko.  Lan egoera osasuntsua zaindu eta etentzeko uneak aukeratu eta errespetatu: posturak aldatu, begiei atsedena eman…  Lan eremuko ordena zaindu.  Elektrizitatera konektatuta dauden gailuak zaindu eta kableen egoerara arreta ipini. 17
  • 18. 8. Telelanaren inguruko adibide batzuk Badago mundu mailan telelana bideratzen duten enpresa ugari. AEBetan ohikoa da horrelako formularen bat enpresetan erabilgarri eskaintzea eta langileek aukeratu ahal izatea. Europa mailan gero eta gehiago aplikatzen ari da. Hauek dira enpresa handi ezagun eta erakunde batzuk horrelako neurriak martxan jarri eta ondorioak ezagutarazi egin izan dutenak gure inguruan. Badaude beste asko, baina kasu batzutan ez dira hain ezagunak, edo ondorioak ez dituzte zabaltzen. Gainera, baliteke, enpresa txikiagoetan gaur egun formula hau normaltasunez bideratu izana. Eta hauetaz aparte, lanbide profesional ugari autonomo edo freelance moduan bideratu daitezke ere gaur egun eta ez daude ez enpresa konkretu bati lotuta, ez lan-toki zehatz batera joateko beharrik. Hauek dira kasu ezagun batzuk: 18
  • 19. Hauek dira kasu ezagun batzuk:  KELLOGG´s  “Lan malgua” deritzon formula erabiltzen du enpresa honek. Emaitzen arabera, oso ondo baloratu dute egindako saiakera eta langileen motibazio maila igo dela baieztatzen dute. Eta baita energiaren aurreztea eta kostuak txikiagotzea lortu izan dute.  Langileek ordenagailua, sakelako telefonoa eta internet etxean daukate enpresak ipinita eta bete behar duten baldintza bakarra da eskuragarri egotea goizeko 10ak eta arratsaldeko 5ak artean.  REPSOL  2008an hasi zuen saiakera pilotoa. Langileen balorazioa oso ona izan zen eta gaur egun ugaritu egin da lan egiteko formula hau aukeratzen duten langileen taldea.  Enpresak ere abantailak nabaritu ditu sistema honetan eta lan egiteko sistema birtualak martxan jarri zituen. Argentina eta Portugalen formula hau ezarri dute ere.  INDRA  Langileak bere lanaren %50 eta 80 artean etxetik burutu dezake. Enpresak etxetik lan egin ahal izateko baliabideak ipintzen dizkie. Langileen motibazioa igo dela onartzen dute enpresa honetatik eta formula honetara egokitu diren langileen %60a baino gehiago 30-40 urtetakoak dira eta familia daukate.  BBVA  Langileen produktibitatea %15-20 bitartean handitu zen honelako neurriak hartzerakoan. BBVAk mundu osoko 20.000 langileei proposatu die etxetik lan egitea. 19
  • 20. IBM  1.000 langile baino gehiagok egiten dute lan telelanaren bidez. Batez ere analista, aholkulari eta mantenimendu eta sistemetako sailekoak dira batez ere. Intranet baten bidez lan egiten dute.  Burgoseko unibertsitateak 2013an jarriko du martxan saiakera bat.  Eusko Jaurlaritza  Eusko Jaurlaritzak saiakera berritzailea egin du arlo honetan azken hilabeteetan. Ikusitako emaitzei esker, dekretu baten bidez zuzenduko da funtzionarien lan egiteko aukera hau.  %70ak produktibitatea handitu zuen, kalitatea %42an hobetu da ere eta langileen %84ek beraien egoera eta antolaketzeko gaitasunak ere hobetu direla aitortzen dute.  %85ak ere aitortu du formula honen bidezko lana egiterakoan, egoera arruntan baino arreta gehiago ipini duela. 20
  • 21. 9. Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea? Telelana formula erabiliz lan egiteko aukerarik erabiliena etxetik lan egitea da. Hala ere, gune horretan lan egin ezin bada edo nahi ez bada, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak baldintzatuta, badaude gune batzuk zerbitzu orokorrak ematen dituztenak eta baldintza teknikoak bermatzen dituztenak. EAEn Kz Guneak ditugu honelako jarduera bideratu ahal izateko. Eta bestalde, telelana langabeziari aurre egiteko norberaren apostua bilakatu daiteke baita ere. Lan-eremu edo esparru konkretu batzuetan lan egiteko, gaur egun ez da hain beharrezkoa lantoki batera lotuta egotea. Norberak autonomoki lan egin dezake etxetik ere eta lanaren ekoizpena teknologiaren bidez bideratu. Beraz, zergatik ez bilakatu langile autonomo gisa eta eredu hau aplikatu norberaren lanbideari irtenbidea bilatzeko? 21
  • 22. 10. Estekak  KZGuneak  Twago freelance sarea  Trabajo Freelance sarea  Teletrabajador  Infoautonomos  Trabajo freelance  Telelanari buruzko informazio eguneratua  Indeed (telelana eskaintzak Bilbo eta Madrilen) Telelanaren bidez lan egiteko eskaintza zerbitzuak:  Domestika (sormen, diseinu arloan)  Opengap (arkitektoak)  Unience (inbertsio eta finantza arloko aholkularitza)  Medbook (osasun arlorako)  Debug mode=on (programazio arloko gaiak)  Obture (argazkilaritza)  Todo Chef (sukaldaritza)  Smart Exchange (irakaslegoa)  Impok (finantza arloa)  Tecnitool (tekniko, injeniari, arkitektoak)  Abogae.com (zuzendaritza arloa) 22