1. Digestio aparatua eta digestioa:
Digestio prozesua:
· Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten
dira, hortz-aginen bidez. Mihinak txu
guruinek sortzen daben txuarekin nahasten
dauz elikagaiak, eta elikadura boloa sortzen
da.
· Faringea eta hestegorrian behera, elikadura
boloa urdaileraino heltzen da.
· Urdailean, elikadura boloa urin gastrikoakaz
nahasten da, kimoa sortzen da.
· Heste meharrean, kimoa pankreako urinakaz,
behazunakaz eta heste urinakaz nahasten da,
eta kiloa sortzen da.
· Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatu ez
dauzan substantziak batu eta gorozki bihurtzen
dauz, uzkiaren bidez egozten dira.
DIGESTINOAREN GAIXOTASUNAK:
· Hortz-aginen txantxarrak hortz-haginei kalte
egiten dutse, ahoko bakterioen eraginez.
· Aerofagia digestino hodian gasak sartzen
diranean sortzen da, eta mina eta ondoeza
eragiten dauz.
· Beherakoa heste maherra ura eta
mantenugaiak ondo xurgatzeko gai ez danean
gertatzen da, eta, horregaitik, gorozkiak sarri
eta likidoak izaten da.
2. ZIRKULAZINO APARATUA ETA
ZIRKULAZINOA:
Mantenuagaiak eta oxigenoa gure gorputzeko
zelula guztietara heldu daitezan hondakinak
egozteko behar da.
Zirkulazino aparatuaren osagaiak:
·Bihotza torrasen ezkerraldean kokatuta dago,
odola gorputz guztietara bultzatzen dau.
Bihotzaren hormak muskulu ehunez osatuta
dagoz, barrualdea hutsa dauka, lau barrunbez
osotuta: aurikula bi, bentrikulu bi. Balbula
trikuspideak eskumako aurikulea eta
eskumako bentrikulua bereizten dauz.
·Odol basoak era askotako lodierea daukien
lodiak dira. Lodieraren arabera, arteriak, benak
eta kapilarrak bereizten dira:
Arteriek odola bihotzetik gorputzeko organo
guztietara zabaltzen dabe.
Benek odola gorputzeko atal guztietatik
bihotzera daroe.
Kapilarrak arteriak eta zainak lotzen dabez.
·Odola, mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen
dauz, eta hondakinak batzen dauz, zelulez
osotuta dagoz.
Plasmea likido horixka bat da, digestinoari
esker sortutako mantenugaiak garraiatzen
dauz.
Odol zelulak globulu gorriak, globulu zuriak
eta plaketak dira.
3. ZIRKULAZINO APARATUAREN
GAIXOTASUNAK:
· Tronbosia odolean tronbo izeneko pikor bat
eratu eta arteria bat edo bena bat ixten
dauanean gertatzen da. Obesiteak eta
erretzeko ohiturak gaixotasun hau izateko
arriskua ageritzen dabe.
· Miokardio infartua oxigeno ezak eraginda
bihotzaren zati bateko zelulak hiltean
oinarritzen dan gaixotasun bat da. Bihotzekoa
dieta orekatu baten eta jarduera fisikoaren
bidez ekidin daiteke.
· Arteriosklerosia arterien barruan gatzak
metatzen diralako arteriak gogortzean gertatzen
da. Arteriosklerosia ekiditeko, ariketa fisikoa
egitea, neurriz jatea, koipe gutxi hartzea eta ez
erretzea dira neurri egokiak.