1. NUTRIZINO FUNTZINOA
DIGESTINO APARATUAETA DIGESTINOA
DIGESTINO PROCESUA:
Digestino hartzen doguzan elikagaiak deskonposatu eta gure organismoarentzat
beharrezkoak diran mantenugai bihurtzeko aldaketen multzoa da.
·Ahoan elikagaiak mastekatu eta sekatu egiten dira, ahoan hortz-haginak
daukaguz eta horren bidez egiten da. Mihinak txu guruinek sortzen daben
txuagaz elikagaiak nahastu eta elikadura boloa sortzen da.
·Faringean eta hestegorrian behera, elikadura boloa urdaileraino heltzen da.
·Urdailean, elikadura boloa urin gastrikoakaz nahasten da, eta kimo
substantzia oretsua bihurtzen da.
·Heste meharrean, kimoa pankreako urinakaz, behazunagaz eta heste urinakaz
nahasten da, eta kiloa sortzen da. Heste meharrean, mantenugaiak xurgatzen
dira.
·Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatu ez dauzan substantziak batu eta
gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez egozten dira.
·Gibelak behazuna jariatzen dau; eta pankreak pankreako urina.
ZIRKULAZINO APARATUA ETA ZIRKULAZINOA
Mantenugaiak eta oxigenoa gure gorputzeko zelula guztietara heldu daitezan
eta zelulek sortzen daitezan eta zelulek sortzen dabezan ondakinak egozteko
behar da.
ZIRKULAZINO APARATUAREN OSAGAIAK:
·Bihotza toraxaren eskerraldean kokatuta dago, bihotzaren hormak muskulu
ehunez osatuta dagoz eta barrualdea hutsa dauka. Lau barrunbez osatuta: bi
barrunbe aurikula izenekoa eta behean bentrikulu bi. Balbula trikuspideak
eskumako aurikulea eta bentrikulua bereizten dauz.
Balbula mitralak ezkerreko aurikulea eta ezkerreko bentrikulua banatzen dauz.
·Odol basoak era askotako lodierea daukien hodiak dira, odolak zirkulatrzen
dauan zirkuitu itxi bat osotzen dabe.
>Arteriek odola bihotzetik gorputzera botatzen dau.
>Benek odola gorputzetik bihotzara eroaten dabe.
>Kapilarrak arteriak eta zainak lotzen dabez.
·Odola mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz eta zelulez osatuta dagoz.
>Plasmea likido horixka bat da eta digestinoari esker mantenugaiak garraiatzen
dauz.
>Odol zelulek globulo gorriak, globulo zuriak eta plaketak dira.
ODOL ZIRKULAZINOA:
Odol zirkulazinoa zirkuitu bereiztu biren bidez egiten da.
·Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa eta bihotzera
Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz betetako odola biriki arteriaren
2. bidez atera eta birikietara heltzen da.
Biriki benen bidez, odol oxigenatua bihotzaren ezkerreko aurikulara heltzen
da.
·Zirkulazino nagusia edo orokarra bihotzetik beste organoetara doa, eta
bihotzera itzultzen da.
Ezkerreko bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten dau.
Substantziak betetako odola bihotzeko eskumako aurikulara itzultzen da, kaba
benen bidez.
Sistolea eta diastolea:
·Sistolean, bihotza uzkurtu egiten da, eta odola arterietara bultzatzen dau.
·Diastolean, erlaxatu egiten da, eta benetatik datorren odolez beteten da.
ARNASA APARATUA ETA ARNASKETEA
Arnasa aparatuak airetik oxigenoa hartzen dau eta gure gorputzak sortzen dauan
karbono dioxidoa kanpora botatzen dau.
ARNASA APARATUAREN OSAGAIAK:
·Arnasbideak sudur hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak.
>Sudur hobiak airea gure gorputzean sartzeko eta ateratzeko hobiak dira.
>Faringea airea eroaten dau sudur hobietatik birikietara.
>Laringea faringea eta trakea lotzen dauan hodia da.
>Trakea bronkio izeneko hodi bitan banandutako hodia da.
>Bronkioak birikietan, bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira.
·Birikiak biriki bakotxaren barruan bronkioloen muturretan, biriki albeolo
izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz.
NUTRIZINO FUNTZINOAGAZ ZERIKUSIA DAUKIEN
GAIXOTASUNAK
DIGESTINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK:
Txantxarrak, aerofagia eta beherakoa.
·Hortz-haginetako txantxarrak hortz-haginei kalte egiten deutse, ahoko bakterioen
eraginez.
·Aerofagia digestino hodian gasak sartzen diranean sortzen da, eta mina eta ondoeza
eragiten dauz.
·Beherakoa heste meharra ura eta mantenugaiak ondo xurgatzeko gai ez danean
gertatzen da, eta, horregaitik, gorozkiak sarri eta likidoak izaten dira.
ARNASA APARATUAREN GAIXOTASUNAK:
·Gripea birus batek sortutako gaixotasun oso ohikoa da. Gripea ekiditeko modu
bakarra txertoa da.
·Asmea bronkioloak estutu eta aireari pasatzen izten ez deutsienean sortzen da.
Bronkodilatadore izeneko botiken bidez kontrolatu daiteke.
ZIRKULAZINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK:
·Tronbosia odolean tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria bat edo bena bat ixten
dauanean gertatzen da. Obesitateak eta erreteko ohiturak gaxotasun hau izateko
arriskua ugaritzen dabe.
3. ·Miokardio infartua oxigenorik ezak eraginda bihotzaren zati bateko zelulak hiltean
oinarritzen dan gaixotasuna bat da.
·Arteriosklerosia arterien barruan gantzak metaten diralako arteriak gogortzean
sortzen da.
IRAITZ APARATUAREN GAIXOTASUNAK:
·Zistisa gernu maskuriaren infeksioa da, pixa egiterakoan mina eragiten dauz.
·Kuntzurrunetako harriak organo horreetan gernuan disolbatutako substantzietatik
sortzen diran masa solidoak dira.
·Kuntzurrunetako gitxiegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean
sortzen da.
IRAITZ APARATUA ETA IRAIZKETEA
Zelulek ezabatu beharreko hondakin substantziak sortzen dabez. Iraitz aparatua
gernu sistemeaz eta izerdi guruinez osotuta dago.
GERNU SISTEMEA:
Gorputzak karbono dioxidoa botaten dau eta, gernu sistemeak gure zelulek sortutako
hondakin ez-gaseosoak egozten dauz. Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta
uretreak osotzen dabe gernu sistemea.
·Kuntzurrunak baba formakoorgano bi dira, eta kaxa torazikoaren azpian dagoz,
bizkarazurren alde banatan.
·Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskuria eroaten daben hodi bi
dira.
·Gernu maskuria zaku formako organo gihartsu bat da, eta zakuan gordeta egoten da
gernua, uretratik kanporatu arte.
·Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordetako gernua kanporatu egiten da.
IZERDI GURUINAK:
·Izerdi guruinen bidez, gorputzaren tenperaturea kontrolatzen da.