SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Mendigoikoa HLHI
2021-2022
NOR GARA
Trapagarango Mendigoikoa auzoan kokaturik dagoen eskola publikoa gara, garraio propioa
duena. Hezkuntza eskaintza 2 urtetik 6. mailarartekoa da eta aurrean Burdin Ibarra institutu
publikoa dugu. Eskola berdegune zabalez inguraturik dago, bertan, ikasleak hazi, hezi eta
elkarbizitzeko aukera dauka. Eskolarko filosofiaren muina, ikaslearen garapen integralean,
autonomian, konpromezuan, hezkuntza inklusiboan eta emozionalean, zein eskubideetan,
errespetuan eta justizian oinarritzen da. Oro har, gure ikasle guztien aukera-berdintasuna
bermatzea da.
Komunitatearen partaidetzarekin adosturikoak. Bide hau, gure eskola bereizten dituen balioen
bitartez egingo dugu, bai sustrai handiena dutenekin, baita indartu beharrekoekin:
Gure eskola besteetatik bereizten duen zenbait balioz osatuta dago. Balio hauek oinarri bezala
izatea eta aurrera eramatea da funtsa:
1. Euskalduna. Eleanitza, hizkuntzen tratamendu integratua.
Eskola euskalduna da gurea, “D ereduan” oinarritua, hau da, EUSKARA da gure
komunikazio eta hezkuntza hizkuntza. Euskaraz irakasten ditugu arlo guztiak, eta
EUSKAL KULTURAren ezagutza eta harekiko begirunea ditugu jomuga gure
jardunean. HNP proiektuan sartuta gaudenez, ikasleen euskalduntzean paper aktibo bat
sustatzea saiatzen gara.
2. Pertsonaren garapen integralaren sustatzaile: hezkuntza emozionala.
Gure ikasleen garapen osoa bilatzen duena ; hau da, adimen, gizarte, emozio, moral
eta gorputzaren arlokoa, betiere, bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko
beharrezkoak diren konpetentziak lor dezaten.
3. Plurala inklusiboa, giza duintasunaren balioa, funtzesko erreferente etiko gisa.
Pertsona guztiei irekita egongo dena eta ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko
lagungarria izango dena, ikasle bakoitzaren ezberdintasun pertsonalei eta kulturalei
zuzen erantzuten diena. Ikasle guztiak baldintza berdinekin onartuko dira, edozein
bada ere bere jatorria eta bere hasierako gaitasuna. Denei lagunduko diegu dituzten
gaitasunak ahal duten guztia garatzen, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza
espezifikoa ziurtatuz.
Mendigoikoa HLHI
2021-2022
4. Partehartzailea, familien ,ikasleen eta ikastetxeko antolaketako eta
funtzionamenduko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena.
Lan aktiboa baloratzen duena, dinamikoa eta eskolako gizatalde guztiekin
konprometitua (ikasleak, familiak, irakasleak, langileak, instituzioak,…) eta bultzatzen
eta zabaltzen jarraitu beharrekoa.
5. Ikaslea bera hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan
oinarrituta. Eskolan erabaili eta sustatuko ditugun metodología aktiboen protagonista
ikaslea izango da. Ikaskuntzarako eskola egoera aberatsak eta dinamikoak eskeintzen
dituena berrikuntza proiektuak bultzatuz eta gauzatuz: Ikasketa Kooperatiboa,
proiektueka lanean, Sare Hezkuntza….
6. Berdintasuna, errespetua eta justizia sustatzen duena.
Giza-eskubideen eta oinarrizko askatasunen bultzatzailea dena, oinarrizko balore
hauek garatuz eta defendatuz: errespetua, elkartasuna, tolerantzia, justizia, onarpena.
Berdintasunaren harremanak sustatzen dituena.

More Related Content

Similar to Nor gara

Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEuskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEHIGE
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul LARRAUL
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena InklusioaPowwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena Inklusioaguestd5c20a
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoamaitebenavides
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoatxiotxio
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoEtiopiaUtopia
 
Ikastetxe Inklusiboak
Ikastetxe InklusiboakIkastetxe Inklusiboak
Ikastetxe Inklusiboakhezkberezia
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Bego Iturgaitz
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Xingola
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaSaioaCortes
 
Hezkuntza proiektua (1)
Hezkuntza proiektua (1)Hezkuntza proiektua (1)
Hezkuntza proiektua (1)SaioaCortes
 

Similar to Nor gara (20)

Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEuskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena InklusioaPowwer Point Aurkezpena Inklusioa
Powwer Point Aurkezpena Inklusioa
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
A4
A4A4
A4
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
Ikastetxe Inklusiboak
Ikastetxe InklusiboakIkastetxe Inklusiboak
Ikastetxe Inklusiboak
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.
 
Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte! Ba dozak 13 urte!
Ba dozak 13 urte!
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Hezkuntza proiektua (1)
Hezkuntza proiektua (1)Hezkuntza proiektua (1)
Hezkuntza proiektua (1)
 
Aurkezpena 21-22
Aurkezpena 21-22 Aurkezpena 21-22
Aurkezpena 21-22
 

Nor gara

  • 1. Mendigoikoa HLHI 2021-2022 NOR GARA Trapagarango Mendigoikoa auzoan kokaturik dagoen eskola publikoa gara, garraio propioa duena. Hezkuntza eskaintza 2 urtetik 6. mailarartekoa da eta aurrean Burdin Ibarra institutu publikoa dugu. Eskola berdegune zabalez inguraturik dago, bertan, ikasleak hazi, hezi eta elkarbizitzeko aukera dauka. Eskolarko filosofiaren muina, ikaslearen garapen integralean, autonomian, konpromezuan, hezkuntza inklusiboan eta emozionalean, zein eskubideetan, errespetuan eta justizian oinarritzen da. Oro har, gure ikasle guztien aukera-berdintasuna bermatzea da. Komunitatearen partaidetzarekin adosturikoak. Bide hau, gure eskola bereizten dituen balioen bitartez egingo dugu, bai sustrai handiena dutenekin, baita indartu beharrekoekin: Gure eskola besteetatik bereizten duen zenbait balioz osatuta dago. Balio hauek oinarri bezala izatea eta aurrera eramatea da funtsa: 1. Euskalduna. Eleanitza, hizkuntzen tratamendu integratua. Eskola euskalduna da gurea, “D ereduan” oinarritua, hau da, EUSKARA da gure komunikazio eta hezkuntza hizkuntza. Euskaraz irakasten ditugu arlo guztiak, eta EUSKAL KULTURAren ezagutza eta harekiko begirunea ditugu jomuga gure jardunean. HNP proiektuan sartuta gaudenez, ikasleen euskalduntzean paper aktibo bat sustatzea saiatzen gara. 2. Pertsonaren garapen integralaren sustatzaile: hezkuntza emozionala. Gure ikasleen garapen osoa bilatzen duena ; hau da, adimen, gizarte, emozio, moral eta gorputzaren arlokoa, betiere, bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko beharrezkoak diren konpetentziak lor dezaten. 3. Plurala inklusiboa, giza duintasunaren balioa, funtzesko erreferente etiko gisa. Pertsona guztiei irekita egongo dena eta ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko lagungarria izango dena, ikasle bakoitzaren ezberdintasun pertsonalei eta kulturalei zuzen erantzuten diena. Ikasle guztiak baldintza berdinekin onartuko dira, edozein bada ere bere jatorria eta bere hasierako gaitasuna. Denei lagunduko diegu dituzten gaitasunak ahal duten guztia garatzen, aukera berdintasuna eta beharrezko laguntza espezifikoa ziurtatuz.
  • 2. Mendigoikoa HLHI 2021-2022 4. Partehartzailea, familien ,ikasleen eta ikastetxeko antolaketako eta funtzionamenduko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena. Lan aktiboa baloratzen duena, dinamikoa eta eskolako gizatalde guztiekin konprometitua (ikasleak, familiak, irakasleak, langileak, instituzioak,…) eta bultzatzen eta zabaltzen jarraitu beharrekoa. 5. Ikaslea bera hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan oinarrituta. Eskolan erabaili eta sustatuko ditugun metodología aktiboen protagonista ikaslea izango da. Ikaskuntzarako eskola egoera aberatsak eta dinamikoak eskeintzen dituena berrikuntza proiektuak bultzatuz eta gauzatuz: Ikasketa Kooperatiboa, proiektueka lanean, Sare Hezkuntza…. 6. Berdintasuna, errespetua eta justizia sustatzen duena. Giza-eskubideen eta oinarrizko askatasunen bultzatzailea dena, oinarrizko balore hauek garatuz eta defendatuz: errespetua, elkartasuna, tolerantzia, justizia, onarpena. Berdintasunaren harremanak sustatzen dituena.