SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
 
Kresala Eskola Txikiak printzipio, balio eta ezaugarri multo propioak dituu                   
bere baitan eskolari, beste hezkuntza proposamenekin konparatuz, izaera               
erakargarri eta nabarmena ematen diotenak. 
Kresala Eskola Txikiaren helmuga ikaslearen garapen harmonikoa eta               
globala bultzatzea da. Ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen                   
emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Gainera, eskolako                 
egiturek aukera emango diote ikasleari gaitasun hauek garatzeko. Honekin batera,                   
ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala izateko                 
eta bere berezitasunez jabetzeko aukera eman nahi diogu, hauek bizitzarako tresna                     
garrantzitsuak izanik. 
Haurraren ​autokontzeptua eta autoestimua eraikitzen lagundu nahi diegu,               
baita ​pertsona autonomoak sortu nahi ditugu. Hau da, gure ikasleek haien                     
buruaren irudi positiboa eraikitzea, haien mugak onartuz eta bere esku dauden                     
aukerak ezagutuz. Hortaz, haien gaitasunekin eta aukerekin bat datozen                 
eginkizunak proposatuko zaizkie, ikaskuntza prozesuan aurrera egin dezaten eta                 
haien burua ebaluatzen irakatsiko diegu. Ikasleen ekimenak eta ahalegina                 
baloratzen irakatsiko diegu. Ikasleei lagunduko diegu beren eguneroko zereginei                 
autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara                   
dezaten bultzatuz. 
Landa­eremuko nortasuna bultzatu ​nahi dugu, naturarekiko harreman             
zuzena edukiz. Ikasleek natura maitatzea, errespetatzea eta gozatzea lortu nahi                   
dugu, ​herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.                 
Horretarako, natura baliabideak erabiliko ditugu ikasteko. 
Gure ​komunitateko parte hartze indartsua lortzea. Ingurunearekiko eta gure                 
komunitearekiko konpromiso solidarioan umeak heztea, gizabidezko ohiturak garatu               
ditzaten. Horretarako, gure komunitateko kideen parte hartzea ezinbetsekoa ikusten                 
dugu, horrela, umeek herriko errealitatea ikus dezaten, gure komunitatean                 
daukaguna nabarmenduz. Herriko ondarea eta produktuak martxan jartzeko               
ezinbestekoa baita herri eskola. 
Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren pertsonak heztea;               
hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko dutenak, ez indarkeria, beren zentzumen                     
kritikoa garatuz eta erabilaraziz eta autoestimua areagotuz.  
 
Oztopoak ekiditen irakastea eta egiten ditugun akatsetatik ikastearen               
garrantzia nabarmentzea.  
Aurreko erronkarekin lotuta, ​nahi izanez gero, ahaleginduz gauzak lortu                 
ahal daitezkeela erakustea.Gure ikasleak jabetu daitezela dituzten mugez eta                 
ahalmenez, konfiantza, segurtasuna, baikortasuna eta adeitasuna adierazita eta               
oztopo baten aurrean aurrera jarraitzen laguntzea. 
 
Eskolako balioei dagokienez honako hauek azpimarratzea erabaki dugu: 
 
● Enpatia​: Gainerakoen emozioak ulertzean datza eta hau funtsezkoa iruditzen                 
zaigu beste pertsonen mezua erabat ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa                 
da jakitea beste pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo                   
intentsitateak eta baita isiltasunak berak ere. 
● Elkarlana​: ikasleek elkar laguntzen eta talde lanean ikas dezaten ikasleek                   
lortu behar dituzten helburuak denek batera lortzen dituzte. Guztiok elkarrekin                   
lan egitean eta elkar laguntzean datza. 
● Aniztasuna​: ​Guztiok gara ezberdinak eta gure eskolak aintzat hartzen ditu                   
ezberdintasun horiek, bereizkerian bihurtu beharrean, norberaren gaitasun             
pertsonalak garatzeko aukera emanez. 
● Errespetua​: Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa hartuko dituen                   
ikastetxea nahi dugu, beren autonomia pertsonala are gehiago garatzearen                 
alde lana egingo duena.  
● Hezkidetza​: hezkidetza naturaltasunez bizi dugu; sexuagatiko bereizkeria             
saihesten ahalegintzen gara, eta norberaren eta gainerakoen sexualitatea               
onartzen dugu. Hizkuntza ez­sexista erabiltzen duen hezkuntza lehenesten               
dugu. 
● Ekitatea​: Pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta,           
aukera­berdintasuna eta berariazko edo beharrezko babesa bermatuko dituen               
ikastetxea nahi dugu. 
 
 
Eta azkenik, gure ezaugarri propiei dagokienez hauek nabarmendu nahi                 
ditugu: 
 
● Eskola euskalduna gara​, herria den moduan. Hemen euskal ohiturak eta                   
euskal kultura ere bultzatzen dira. 
● Eskola ​publikoa ​gara, guztientzat zabalik dagoen eskola, herriaren               
babespean. Gizartearen aniztasuna onartzen dugu eta ezberdintasunak             
konpentsatzen dira, kudeaketa demokratikoa da eta gure praktikaren bidez                 
hiritar autonomo eta kritikoak hezitzen dira. 
● Inklusiboa​, heziketa ikasleen ezaugarrietan oinarritzen duen eskola bat gara                 
eta gure helburua haien gaitasun guztiak garatu ahal izatea da, betiere                     
ezaugarri horiei egokitutako irakaskuntza/ikaskuntza prozesu baten bidez.             
Ikasleen beharrei egoki kasu egiten saiatzen gara. 
● Eskola laikoa​, sinismen eta ez sinestun guztiekin errespetuzkoa baina                 
doktrina ezberdinen praktiketatik urrun, adostasun zabala eragiten duten giza                 
balioen inguruan gizartea artikulatzeko ahalmena duena. 
● Parte­hartzailea​, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxe plural                   
bat nahi dugu. Gure ikasleak pertsona kritiko, arduratsu eta laguntzaile gisa                     
hezten saiatzen gara. 
● Sei ikasgela dituen eskola da, nahiz eta beti sei ikasgela hauek beteko ez                         
diren, ikasturteko haur eskolarizatuen arabera.  
● Ikasgela hauetan ​adin desberdineko haurrak talde txikietan egongo dira.                 
Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta ​elkarreragina eta                   
kooperazioa​ era naturalean sustatzen dira. 
● Irakasle eta gurasoen arteko harremana estua da. Familiak umearen                 
ikaskuntzan inbolukratzea bilatzen dugu eta herriko eskola den honetan parte                   
hartzea. 

More Related Content

Similar to Printzipioakbalioaketaezaugarriak

Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakEuri Etxezarraga
 
Ikas komunitateak haurreskolak
Ikas komunitateak haurreskolakIkas komunitateak haurreskolak
Ikas komunitateak haurreskolaklekeitioeskola
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaNaiaraPrezGuereta
 

Similar to Printzipioakbalioaketaezaugarriak (20)

Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Alexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboakAlexander neill eta eskola alternatiboak
Alexander neill eta eskola alternatiboak
 
Ikas komunitateak haurreskolak
Ikas komunitateak haurreskolakIkas komunitateak haurreskolak
Ikas komunitateak haurreskolak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Txokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrakTxokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrak
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bildumaXX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
XX. mendeko Korronte Pedagogikoen lan bilduma
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 

Printzipioakbalioaketaezaugarriak

  • 1.   Kresala Eskola Txikiak printzipio, balio eta ezaugarri multo propioak dituu                    bere baitan eskolari, beste hezkuntza proposamenekin konparatuz, izaera                erakargarri eta nabarmena ematen diotenak.  Kresala Eskola Txikiaren helmuga ikaslearen garapen harmonikoa eta                globala bultzatzea da. Ikasle bakoitza izaki globala denez, pertsonaren garapen                    emozionalari, sozialari eta kognitiboari ematen diogu garrantzia. Gainera, eskolako                  egiturek aukera emango diote ikasleari gaitasun hauek garatzeko. Honekin batera,                    ikasle bakoitzari aukeratzeko, pentsatzeko, adierazteko, norbera den bezala izateko                  eta bere berezitasunez jabetzeko aukera eman nahi diogu, hauek bizitzarako tresna                      garrantzitsuak izanik.  Haurraren ​autokontzeptua eta autoestimua eraikitzen lagundu nahi diegu,                baita ​pertsona autonomoak sortu nahi ditugu. Hau da, gure ikasleek haien                      buruaren irudi positiboa eraikitzea, haien mugak onartuz eta bere esku dauden                      aukerak ezagutuz. Hortaz, haien gaitasunekin eta aukerekin bat datozen                  eginkizunak proposatuko zaizkie, ikaskuntza prozesuan aurrera egin dezaten eta                  haien burua ebaluatzen irakatsiko diegu. Ikasleen ekimenak eta ahalegina                  baloratzen irakatsiko diegu. Ikasleei lagunduko diegu beren eguneroko zereginei                  autonomiaz ekiten, beren ahalmenez jabetu daitezen eta autonomia pertsonala gara                    dezaten bultzatuz.  Landa­eremuko nortasuna bultzatu ​nahi dugu, naturarekiko harreman              zuzena edukiz. Ikasleek natura maitatzea, errespetatzea eta gozatzea lortu nahi                    dugu, ​herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.                  Horretarako, natura baliabideak erabiliko ditugu ikasteko.  Gure ​komunitateko parte hartze indartsua lortzea. Ingurunearekiko eta gure                  komunitearekiko konpromiso solidarioan umeak heztea, gizabidezko ohiturak garatu                ditzaten. Horretarako, gure komunitateko kideen parte hartzea ezinbetsekoa ikusten                  dugu, horrela, umeek herriko errealitatea ikus dezaten, gure komunitatean                  daukaguna nabarmenduz. Herriko ondarea eta produktuak martxan jartzeko                ezinbestekoa baita herri eskola.  Desadostasunak hitzaren bidez konpontzeko gai diren pertsonak heztea;                hau da, gogoeta eta arrazoibidea erabiliko dutenak, ez indarkeria, beren zentzumen                      kritikoa garatuz eta erabilaraziz eta autoestimua areagotuz.  
  • 2.   Oztopoak ekiditen irakastea eta egiten ditugun akatsetatik ikastearen                garrantzia nabarmentzea.   Aurreko erronkarekin lotuta, ​nahi izanez gero, ahaleginduz gauzak lortu                  ahal daitezkeela erakustea.Gure ikasleak jabetu daitezela dituzten mugez eta                  ahalmenez, konfiantza, segurtasuna, baikortasuna eta adeitasuna adierazita eta                oztopo baten aurrean aurrera jarraitzen laguntzea.    Eskolako balioei dagokienez honako hauek azpimarratzea erabaki dugu:    ● Enpatia​: Gainerakoen emozioak ulertzean datza eta hau funtsezkoa iruditzen                  zaigu beste pertsonen mezua erabat ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa                  da jakitea beste pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo                    intentsitateak eta baita isiltasunak berak ere.  ● Elkarlana​: ikasleek elkar laguntzen eta talde lanean ikas dezaten ikasleek                    lortu behar dituzten helburuak denek batera lortzen dituzte. Guztiok elkarrekin                    lan egitean eta elkar laguntzean datza.  ● Aniztasuna​: ​Guztiok gara ezberdinak eta gure eskolak aintzat hartzen ditu                    ezberdintasun horiek, bereizkerian bihurtu beharrean, norberaren gaitasun              pertsonalak garatzeko aukera emanez.  ● Errespetua​: Ikasleak hazten ari diren pertsona libre gisa hartuko dituen                    ikastetxea nahi dugu, beren autonomia pertsonala are gehiago garatzearen                  alde lana egingo duena.   ● Hezkidetza​: hezkidetza naturaltasunez bizi dugu; sexuagatiko bereizkeria              saihesten ahalegintzen gara, eta norberaren eta gainerakoen sexualitatea                onartzen dugu. Hizkuntza ez­sexista erabiltzen duen hezkuntza lehenesten                dugu.  ● Ekitatea​: Pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta,            aukera­berdintasuna eta berariazko edo beharrezko babesa bermatuko dituen                ikastetxea nahi dugu.   
  • 3.   Eta azkenik, gure ezaugarri propiei dagokienez hauek nabarmendu nahi                  ditugu:    ● Eskola euskalduna gara​, herria den moduan. Hemen euskal ohiturak eta                    euskal kultura ere bultzatzen dira.  ● Eskola ​publikoa ​gara, guztientzat zabalik dagoen eskola, herriaren                babespean. Gizartearen aniztasuna onartzen dugu eta ezberdintasunak              konpentsatzen dira, kudeaketa demokratikoa da eta gure praktikaren bidez                  hiritar autonomo eta kritikoak hezitzen dira.  ● Inklusiboa​, heziketa ikasleen ezaugarrietan oinarritzen duen eskola bat gara                  eta gure helburua haien gaitasun guztiak garatu ahal izatea da, betiere                      ezaugarri horiei egokitutako irakaskuntza/ikaskuntza prozesu baten bidez.              Ikasleen beharrei egoki kasu egiten saiatzen gara.  ● Eskola laikoa​, sinismen eta ez sinestun guztiekin errespetuzkoa baina                  doktrina ezberdinen praktiketatik urrun, adostasun zabala eragiten duten giza                  balioen inguruan gizartea artikulatzeko ahalmena duena.  ● Parte­hartzailea​, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxe plural                    bat nahi dugu. Gure ikasleak pertsona kritiko, arduratsu eta laguntzaile gisa                      hezten saiatzen gara.  ● Sei ikasgela dituen eskola da, nahiz eta beti sei ikasgela hauek beteko ez                          diren, ikasturteko haur eskolarizatuen arabera.   ● Ikasgela hauetan ​adin desberdineko haurrak talde txikietan egongo dira.                  Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta ​elkarreragina eta                    kooperazioa​ era naturalean sustatzen dira.  ● Irakasle eta gurasoen arteko harremana estua da. Familiak umearen                  ikaskuntzan inbolukratzea bilatzen dugu eta herriko eskola den honetan parte                    hartzea.