SlideShare a Scribd company logo
MUGAGABEA
Hitzak singularrean (etxean), pluralean (etxeetan) eta mugagabean (etxetan)
deklinatzen dira. Baina kontuz: euskaraz mugagabea kasu jakin batzuetan egiten da; ez
pentsatu, beraz, erdaraz indefinidoa egiten denean, ezinbestez euskaraz mugagabea
egin behar denik!

NOIZ EGIN?
1. Hiru galdegile hauekin: ZER/ZEIN/ZENBAT salbuespenik gabe.
       Zer ordutan etorri zara?
       Zein etxetara joango da?
       Zenbat laguni esan diozu hori?
Beraz, erdarazko “a qué casa” eta “a qué casas”, adibidez, biak “zein etxetara”
dira euskaraz; testuinguruak argituko du.
2. Zenbatzaile zehaztugabeekin: EDOZEIN,                   ZENBAIT/HAINBAT,      HAINBESTE,
ADINA/BESTE/BEZAINBESTE, ASKO, GUTXI...
       Edozein lekutan ibiltzen zarete.
       Zenbait pertsonak ez dakite hori.
       Zenbatek ez dakite hori.
       Hainbat ikaslek soilik egin dute ondo azterketa.
       Hainbatek soilik egin dute ondo azterketa.
       Non sartuko duzu hainbeste diru?
       Jende askok irakurri du liburu hau.
       Kale gutxitan ipini dute argia.
       Nik zuk adina adiskiderekin hitz egin dut
3. Zenbatzaile zehaztuekin (zenbakiak): BAT, BI, HIRU... talde osoa ez denean.
       Klaseko hamar ikasleek gainditu dute azterketa. (PLURALA)
       Klaseko hamar ikaslek gainditu dute azterketa. (MUGAGABEA)


4. -(r)ik partitikoa, ezezkoetan eta baiezkoetan:
       Gaur ez dut ogirik erosi.
       Ba al daukazue zalantzarik?
5. Izen bereziak:
       Mikeli gezurra esan diot.
       Bilbon egingo da manifestazioa. (atziki bereziak)
6. Instrumental kasu askotan:
       Ikasgaia buruz (ez buruaz) ikasi zuen.
       Oinez (ez oineaz) etorri naiz.
       Negarrez hurbildu zitzaidan.
       Gauez hobeto sentitzen naiz.
7. Zenbait leku-kasutan: sutan, uretan, belarretan, eguzkitan, euritan, zorretan,
ezkerretara, eskuinetara, lotan, lotara, tokitan, mezatan, mezatara, perretxikotan,
neskatara...
       Jarri eguzkitan; bestela, hoztu egingo zara.
       Lapikoa sutan ipini dut.
8. Zenbait postposizio: ate ondoan, leiho aurrean, gogo falta...

9. Aditz lokuzioak: hitz egin, su eman, on hartu, ondorio izan...
       Nekatuta nago eta lo egingo dut.
       Bizitzaz gogaituta bere etxeari su eman zion.
       Erortzean min hartu zuen.
10. Atributua, batez ere joan, bihurtu, aukeratu, izendatu, hartu bezalako aditzekin.
       Morroi joan da. (morroi bezala)
       Irakasle joan da herri txiki batera. (irakasle bezala)
       Ordezkariek idazkari aukeratu naute. (idazkari bezala)
       Sorginak igel bihurtu zuen zalduna. (igel batean)


                           ADITZA SINGULARREAN ALA PLURALEAN?
Subjektua/objektua mugagabea denean aditza singularrean edo pluralean jarriko dugu:
          Pertsona asko etorri da/dira
          Gaur bi egunkari erosi dut/ditut


                               NOLA DEKLINATU MUGAGABEAN?
Hitza mugagabean deklinatu behar duzunean zalantzarik baduzu, bi aukera: taula
kontsultatu edo ASKO/ZENBAT hitzez baliatu:
1. ASKO: hitza bokalez bukatzen bada (etxe, guraso...); pentsa ezazu nola deklinatzen
den ASKO kasu horretan, eta beste hitza ere berdin-berdin deklinatu behar duzu:
                            askotan a (hainbat) etxetan
                         askorekin a (hainbat) gurasorekin
2. ZENBAT hitza kontsonantez bukatzen bada (haran, lagun...); pentsa ezazu nola
deklinatzen den ZENBAT kasu horretan, eta berdin-berdin deklinatu behar duzu beste
hitza ere:
                        zenbatetan a (hainbat) haranetan
                        zenbatekin a (hainbat) lagunekin

Baina ez badakizu hitza nola bukatzen den (“gauz” ala “gauza”), orduan jai duzu!



                                          SALBUESPENIK?

Mugagabe kasuak badira ere, bi salbuespen daude deklinatzean:
1. Leku izen bereziak: Bilbon, Bilbora, Bilbotik... (Bilbotan, Bilbotara, Bilbotik...)

2. Distantzia eta denbora neurketak, batzuetan biak onartzen badira ere:
          Bilbo ehun kilometrora/-tara dago.
          Bost urtetan herrixka berbera joan gara oporretan.
          Bost urtean (bost urtez) herrixka batean bizi izan zen.
          Handik bi astera jaso nuen bigarren gutuna. (handik bi astetara)
          Oso denbora gutxian bukatu zuen azterketa. (gutxitan)

More Related Content

What's hot

Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
pepe delgado
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketak
begomaris
 
Atzizkiak
AtzizkiakAtzizkiak
Atzizkiak
E-idazkaritza
 
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAK
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAKGramatika-PERPAUS KONPLETIBOAK
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAKidoialariz
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
jansotegi
 
Noren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketakNoren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketak
idoialariz
 
Ipuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautakIpuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautak
Aitziber Valladares
 
Nor nori nork
Nor nori norkNor nori nork
Nor nori nork
MargaGutierrez
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillana
idoialariz
 
Aditz trinkoak nor nork
Aditz trinkoak nor norkAditz trinkoak nor nork
Aditz trinkoak nor norknagoarteaga0
 
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapenaEUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapenaidoialariz
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
idoialariz
 
Nork nor
Nork norNork nor
Nork norO EE
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
E-idazkaritza
 
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)nagoarteaga0
 
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...EREGramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
idoialariz
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
E-idazkaritza
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
idoialariz
 
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
Mentxu Gandarias
 

What's hot (20)

Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketak
 
Atzizkiak
AtzizkiakAtzizkiak
Atzizkiak
 
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAK
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAKGramatika-PERPAUS KONPLETIBOAK
Gramatika-PERPAUS KONPLETIBOAK
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Noren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketakNoren norekin norentzat ariketak
Noren norekin norentzat ariketak
 
Ipuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautakIpuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautak
 
Nor nori nork
Nor nori norkNor nori nork
Nor nori nork
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillana
 
Aditz trinkoak nor nork
Aditz trinkoak nor norkAditz trinkoak nor nork
Aditz trinkoak nor nork
 
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapenaEUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
 
Nork nor
Nork norNork nor
Nork nor
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
 
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)
INDIKATIBOZKO ADITZ LAGUNTZAILEA (taulak)
 
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...EREGramatika ERE BAI - BAITA...ERE
Gramatika ERE BAI - BAITA...ERE
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
 
Baldintza
BaldintzaBaldintza
Baldintza
 

Similar to Mugagabearen erabilera

Nire lehen koadernoa euskaraz
Nire lehen koadernoa euskarazNire lehen koadernoa euskaraz
Nire lehen koadernoa euskaraz
ita
 
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]aingura
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappoweragl10
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2
hizkera_argia
 
Historiaurrea. praktikan jarrita
Historiaurrea. praktikan jarritaHistoriaurrea. praktikan jarrita
Historiaurrea. praktikan jarrita
txiotxio
 
Berridazketetarako baliokideak 1
Berridazketetarako baliokideak 1Berridazketetarako baliokideak 1
Berridazketetarako baliokideak 1
E-idazkaritza
 
Pdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaPdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaM M
 
Zalantza dantza
Zalantza dantzaZalantza dantza
Zalantza dantza
Gorka Lekaroz Macicior
 
Euskal eta latindar deklinabideak
Euskal eta latindar deklinabideakEuskal eta latindar deklinabideak
Euskal eta latindar deklinabideak
Ramon Osinaga
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
idoialariz
 
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikelNAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
aingura
 
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
Bego Zugazagoitia
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Asier Romero Andonegi
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Joxe
 
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdfNIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
TANIASAGASTI
 
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plaza
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plazaAdi adi euskarari5-1eta2_ander_plaza
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plazaODISEAB5
 
NAFAR-LAPURTERA Gorka eta Akier
NAFAR-LAPURTERA  Gorka eta AkierNAFAR-LAPURTERA  Gorka eta Akier
NAFAR-LAPURTERA Gorka eta Akier
aingura
 

Similar to Mugagabearen erabilera (20)

Nire lehen koadernoa euskaraz
Nire lehen koadernoa euskarazNire lehen koadernoa euskaraz
Nire lehen koadernoa euskaraz
 
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
Jon eta mari nafar lapurtarra[1]
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappower
 
Hizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzenaHizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzena
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2
 
Zalantza dantza2
Zalantza dantza2Zalantza dantza2
Zalantza dantza2
 
Historiaurrea. praktikan jarrita
Historiaurrea. praktikan jarritaHistoriaurrea. praktikan jarrita
Historiaurrea. praktikan jarrita
 
Berridazketetarako baliokideak 1
Berridazketetarako baliokideak 1Berridazketetarako baliokideak 1
Berridazketetarako baliokideak 1
 
Pdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaPdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagma
 
Zalantza dantza
Zalantza dantzaZalantza dantza
Zalantza dantza
 
Zalantza dantzan
Zalantza dantzanZalantza dantzan
Zalantza dantzan
 
Euskal eta latindar deklinabideak
Euskal eta latindar deklinabideakEuskal eta latindar deklinabideak
Euskal eta latindar deklinabideak
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
 
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikelNAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
NAFAR-LAPURTERA Euskalkiak mikel
 
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdfNIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
 
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plaza
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plazaAdi adi euskarari5-1eta2_ander_plaza
Adi adi euskarari5-1eta2_ander_plaza
 
NAFAR-LAPURTERA Gorka eta Akier
NAFAR-LAPURTERA  Gorka eta AkierNAFAR-LAPURTERA  Gorka eta Akier
NAFAR-LAPURTERA Gorka eta Akier
 

More from O EE

Nork nori-nor
Nork nori-norNork nori-nor
Nork nori-norO EE
 
Nor nori
Nor noriNor nori
Nor noriO EE
 
Hitzaldia 3
Hitzaldia 3Hitzaldia 3
Hitzaldia 3O EE
 
Irakur liburuak dbh1
Irakur liburuak dbh1Irakur liburuak dbh1
Irakur liburuak dbh1O EE
 
Lirikaren ezaugarriak1
Lirikaren ezaugarriak1Lirikaren ezaugarriak1
Lirikaren ezaugarriak1O EE
 
Herri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraHerri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraO EE
 
Herri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraHerri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraO EE
 
Argazki albuma prestatzen(3)
Argazki albuma prestatzen(3)Argazki albuma prestatzen(3)
Argazki albuma prestatzen(3)O EE
 
Ipuin miresgarriak
Ipuin miresgarriakIpuin miresgarriak
Ipuin miresgarriakO EE
 
Trinkoak nork zer(1)
Trinkoak nork zer(1)Trinkoak nork zer(1)
Trinkoak nork zer(1)O EE
 
Argazki albuma prestatzen
Argazki albuma prestatzenArgazki albuma prestatzen
Argazki albuma prestatzenO EE
 
Betiko ipuinak(1)
Betiko ipuinak(1)Betiko ipuinak(1)
Betiko ipuinak(1)O EE
 
Nor nori taula
Nor nori taulaNor nori taula
Nor nori taulaO EE
 
Aditz trinkoak
Aditz trinkoakAditz trinkoak
Aditz trinkoakO EE
 
Onomatopeiak 1
Onomatopeiak 1Onomatopeiak 1
Onomatopeiak 1O EE
 
Mari errauskin
Mari errauskinMari errauskin
Mari errauskinO EE
 
Hitzaldia
HitzaldiaHitzaldia
HitzaldiaO EE
 
Hitzaldia 2
Hitzaldia 2Hitzaldia 2
Hitzaldia 2O EE
 
Irakur liburuak
Irakur liburuakIrakur liburuak
Irakur liburuakO EE
 
Istorioaren bihurgunea(1)
Istorioaren bihurgunea(1)Istorioaren bihurgunea(1)
Istorioaren bihurgunea(1)O EE
 

More from O EE (20)

Nork nori-nor
Nork nori-norNork nori-nor
Nork nori-nor
 
Nor nori
Nor noriNor nori
Nor nori
 
Hitzaldia 3
Hitzaldia 3Hitzaldia 3
Hitzaldia 3
 
Irakur liburuak dbh1
Irakur liburuak dbh1Irakur liburuak dbh1
Irakur liburuak dbh1
 
Lirikaren ezaugarriak1
Lirikaren ezaugarriak1Lirikaren ezaugarriak1
Lirikaren ezaugarriak1
 
Herri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraHerri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorra
 
Herri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorraHerri izenak a galkorra
Herri izenak a galkorra
 
Argazki albuma prestatzen(3)
Argazki albuma prestatzen(3)Argazki albuma prestatzen(3)
Argazki albuma prestatzen(3)
 
Ipuin miresgarriak
Ipuin miresgarriakIpuin miresgarriak
Ipuin miresgarriak
 
Trinkoak nork zer(1)
Trinkoak nork zer(1)Trinkoak nork zer(1)
Trinkoak nork zer(1)
 
Argazki albuma prestatzen
Argazki albuma prestatzenArgazki albuma prestatzen
Argazki albuma prestatzen
 
Betiko ipuinak(1)
Betiko ipuinak(1)Betiko ipuinak(1)
Betiko ipuinak(1)
 
Nor nori taula
Nor nori taulaNor nori taula
Nor nori taula
 
Aditz trinkoak
Aditz trinkoakAditz trinkoak
Aditz trinkoak
 
Onomatopeiak 1
Onomatopeiak 1Onomatopeiak 1
Onomatopeiak 1
 
Mari errauskin
Mari errauskinMari errauskin
Mari errauskin
 
Hitzaldia
HitzaldiaHitzaldia
Hitzaldia
 
Hitzaldia 2
Hitzaldia 2Hitzaldia 2
Hitzaldia 2
 
Irakur liburuak
Irakur liburuakIrakur liburuak
Irakur liburuak
 
Istorioaren bihurgunea(1)
Istorioaren bihurgunea(1)Istorioaren bihurgunea(1)
Istorioaren bihurgunea(1)
 

Mugagabearen erabilera

  • 1. MUGAGABEA Hitzak singularrean (etxean), pluralean (etxeetan) eta mugagabean (etxetan) deklinatzen dira. Baina kontuz: euskaraz mugagabea kasu jakin batzuetan egiten da; ez pentsatu, beraz, erdaraz indefinidoa egiten denean, ezinbestez euskaraz mugagabea egin behar denik! NOIZ EGIN? 1. Hiru galdegile hauekin: ZER/ZEIN/ZENBAT salbuespenik gabe. Zer ordutan etorri zara? Zein etxetara joango da? Zenbat laguni esan diozu hori? Beraz, erdarazko “a qué casa” eta “a qué casas”, adibidez, biak “zein etxetara” dira euskaraz; testuinguruak argituko du. 2. Zenbatzaile zehaztugabeekin: EDOZEIN, ZENBAIT/HAINBAT, HAINBESTE, ADINA/BESTE/BEZAINBESTE, ASKO, GUTXI... Edozein lekutan ibiltzen zarete. Zenbait pertsonak ez dakite hori. Zenbatek ez dakite hori. Hainbat ikaslek soilik egin dute ondo azterketa. Hainbatek soilik egin dute ondo azterketa. Non sartuko duzu hainbeste diru? Jende askok irakurri du liburu hau. Kale gutxitan ipini dute argia. Nik zuk adina adiskiderekin hitz egin dut 3. Zenbatzaile zehaztuekin (zenbakiak): BAT, BI, HIRU... talde osoa ez denean. Klaseko hamar ikasleek gainditu dute azterketa. (PLURALA) Klaseko hamar ikaslek gainditu dute azterketa. (MUGAGABEA) 4. -(r)ik partitikoa, ezezkoetan eta baiezkoetan: Gaur ez dut ogirik erosi. Ba al daukazue zalantzarik? 5. Izen bereziak: Mikeli gezurra esan diot. Bilbon egingo da manifestazioa. (atziki bereziak) 6. Instrumental kasu askotan: Ikasgaia buruz (ez buruaz) ikasi zuen. Oinez (ez oineaz) etorri naiz. Negarrez hurbildu zitzaidan. Gauez hobeto sentitzen naiz. 7. Zenbait leku-kasutan: sutan, uretan, belarretan, eguzkitan, euritan, zorretan, ezkerretara, eskuinetara, lotan, lotara, tokitan, mezatan, mezatara, perretxikotan, neskatara... Jarri eguzkitan; bestela, hoztu egingo zara. Lapikoa sutan ipini dut.
  • 2. 8. Zenbait postposizio: ate ondoan, leiho aurrean, gogo falta... 9. Aditz lokuzioak: hitz egin, su eman, on hartu, ondorio izan... Nekatuta nago eta lo egingo dut. Bizitzaz gogaituta bere etxeari su eman zion. Erortzean min hartu zuen. 10. Atributua, batez ere joan, bihurtu, aukeratu, izendatu, hartu bezalako aditzekin. Morroi joan da. (morroi bezala) Irakasle joan da herri txiki batera. (irakasle bezala) Ordezkariek idazkari aukeratu naute. (idazkari bezala) Sorginak igel bihurtu zuen zalduna. (igel batean) ADITZA SINGULARREAN ALA PLURALEAN? Subjektua/objektua mugagabea denean aditza singularrean edo pluralean jarriko dugu: Pertsona asko etorri da/dira Gaur bi egunkari erosi dut/ditut NOLA DEKLINATU MUGAGABEAN? Hitza mugagabean deklinatu behar duzunean zalantzarik baduzu, bi aukera: taula kontsultatu edo ASKO/ZENBAT hitzez baliatu: 1. ASKO: hitza bokalez bukatzen bada (etxe, guraso...); pentsa ezazu nola deklinatzen den ASKO kasu horretan, eta beste hitza ere berdin-berdin deklinatu behar duzu: askotan a (hainbat) etxetan askorekin a (hainbat) gurasorekin 2. ZENBAT hitza kontsonantez bukatzen bada (haran, lagun...); pentsa ezazu nola deklinatzen den ZENBAT kasu horretan, eta berdin-berdin deklinatu behar duzu beste hitza ere: zenbatetan a (hainbat) haranetan zenbatekin a (hainbat) lagunekin Baina ez badakizu hitza nola bukatzen den (“gauz” ala “gauza”), orduan jai duzu! SALBUESPENIK? Mugagabe kasuak badira ere, bi salbuespen daude deklinatzean: 1. Leku izen bereziak: Bilbon, Bilbora, Bilbotik... (Bilbotan, Bilbotara, Bilbotik...) 2. Distantzia eta denbora neurketak, batzuetan biak onartzen badira ere: Bilbo ehun kilometrora/-tara dago. Bost urtetan herrixka berbera joan gara oporretan. Bost urtean (bost urtez) herrixka batean bizi izan zen. Handik bi astera jaso nuen bigarren gutuna. (handik bi astetara) Oso denbora gutxian bukatu zuen azterketa. (gutxitan)