3. MAILA ONLINE

                                      ATZIZKIAK


                             ADJEKTIBOAK SORTZEKOAK

-GARRI:
1. Zerbaiten sortarazlea adierazteko: pozgarri, aspergarri, dibertigarri…
2. Gaztelaniazko “digno de”: aipagarri, maitagarri, ikusgarri…
3. Posibilitatea adierazteko: sendagarri, eramangarri…

-KOR: gauzek edo bizidunek duten berezko joera edo ezaugarria adierazteko:
apurkor, emankor, iraunkor, galkor… Normalean aditzekin azaltzen da baina bestelakoren
bat ere bada (baikor, ezkor…)

-KOI: joera edo zaletasuna duena: elizkoi, berekoi, lagunkoi…

-TSU:
1. Posesio edo izaera duena, ugari: iletsu, kementsu, gogotsu, berritsu, zalapartatsu,
arduratsu… Izenekin.
2. Gutxi gora behera: bezalatsu, berdintsu…

-(T)ZALE:
1. Zerbait maite edo gustuko duena, zaletasuna: euskaltzale, mendizale, diruzale,
pilotazale…
2. Lanbidea: kamioizale, esnezale…

-BERA: zerbaitera emana edo joera duena: sentibera, hozbera, izerbera…

-(t)AR:
1. Jatorria: bizkaitar, donostiar, baztandar, aguraindar, urruñar…
2. Zaletasuna duena: goiztiar, eliztar, berantiar…
3. Gonbidatua: bazkaldar…

SASI-:
  1. Gezurrezkoa, faltsua: sasijakintsu, sasimediku, sasimaisu…
  2. Mendikoa: sasibelar, sasibehi…

-GAITZ/-KAITZ:
1. Burutzen zaila dena, zailtasuna duena: egingaitz, sinesgaitz…
2. “Gabe”ren sinonimo: moldakaitz, osasungaitz…
3. Gaiztoa: amesgaitz, zorigaitz…




                                                                                         1
3. MAILA ONLINE


                           NEURRIA ADIERAZTEN DUTENAK

-KOTE:
1. Handigarria: lodikote, handikote, gizonkote…
2. Zenbakaria: hirukote, laukote, boskote…

-KADA:
1. Neurria adierazten du eta neurri horren edukinontzia da: eskukada, katilukada,
kamioikada…
2. Ondorioa, eragina, baina kolpea edo zartada adieraziz: ukabilkada, korroskada,
harrikada, zartada…

-TE: kopuru handia edo garaia; izenekin joan ohi da: elurte, haizete, eurite…

-TZAR: handigarria, baina zenbait euskalkitan mespretxuzko atzizkitzat: txakurtzar,
mahaitzar, tripatzar…

-XKA: txikigarria: mendixka, herrixka…


                       EKINTZAK-EDO ADIERAZTEN DUTENAK

-TZA:
1. Izen abstraktuak suposatzen duen ekintza: bizitza, jaiotza, ezkontza…
2. Kantitate handia: elurtza, dirutza, garitza, jendetza…
3. Lanbidea: hargintza, sukaldaritza, arrantza…

-KUNTZA: ekintza adierazteko, aditzekin: aurkikuntza, aurrerakuntza…

-(K)ERA:
1. Ekintza, baina unea adieraziz, aditzekin: aukera, hasiera, irteera, hasiera…
2. Ekintza, baina kutsu modalez: ibilera, orrazkera, janzkera, hizkera…
3. Dimentsioa edo neurria: lodiera, sakonera. Luzera, zabalera…
4. Hizkuntza adierazteko: italiera, greziera, alemanera…

-DURA/-TURA: ekintza edo haren ondorio, aditzekin: erredura, ubeldura, harridura…

-KETA:
1. Ekintza adierazteko; aditzekin eta izenekin: aldaketa, zozketa, berriketa, hilketa…
2. Multzoa edo kantitate handia: zaldiketa, biribilketa…

-MEN/-MEN:
1. Ekintza adierazteko, aditzekin: aitorpen, aipamen, itxaropen, etsipen, ikaspen…
2. Ahalmena: ikusmena, entzumena, adimena…


                                                                                         2
3. MAILA ONLINE


                         KUALITATE ABSTRAKTUA+EKINTZA

-TASUN: ezaugarri abstraktua adierazten du, adjektiboekin zein izenekin: laguntasun,
erraztasun, amatasun, anaitasun, maitasun…

-KERIA:
1. txartzat jotzen den ezaugarri abstraktua: harrokeria, alferkeria….
2. Edo ekintza zehatza: txerrikeria, bihurrikeria

                                 IZENAK SORTZEKOAK

-LE/-TZAILE: egilea, egiten duena; aditza (partizipioa) –n edo –i-z bukatuz gero, -LE
(ikusle, eramaile…); gainontzekoak, -TZAILE (salbuespenak eskale, maitale…): irakasle,
bultzatzaile, iraultzaile, egile, hautesle…

-(L)ARI: lanbidea edo jarduera duena: pentsalari, ikerlari, muslari, pilotari…

-GAI:
1. Materia edo gaia adierazteko eta, zenbaitetan, tresna: erregai, mintzagai, entzungai…
2. Izango dena: apaizgai, andregai, hautagai…

-(K)ARI:
1. Materia edo gauzakia: afari, bazkari, edari, opari, isurkari…
2. Maiztasun jakin bateko argitalpenak adierazteko: urtekari, astekari, hilabetekari…

-KI:
1. Tresna adierazteko, aditzekin: aterki, iragazki, estalki…
2. Materia edo zatia: txerriki, ardiki, euskalki, malguki…
3. Adberbioak sortzeko, adjektiboetan oinarrituz: apalki, zuhurki, biziki, poliki…

-ONTZI:
1. Tokia: itsasontzi, belauntzi, edalontzi…
2. Mespresuzkoa: pixontzi, kakontzi, mainontzi…

-GURA/-GALE/ -nahi/-larri: gogoa edo beharra adierazten du: hazkura, logale,
goragale, negargura, kakalarria, handinahia…

-MIN:
1. Gogo handia: ikusmin, herrimin…
2. Gaixotasuna edo mina: bihozmin…

-KIZUN: egin behar dena edo egin daitekeena: ikuskizun, eginkizun, etorkizun,
betekizun…



                                                                                         3
3. MAILA ONLINE

                    LEKUAK EDO UNEAK ADIERAZTEN DUTENAK

-(G)UNE: leku edo denbora tartea: bilgune, hutsune, berdegune, isilune…

-BURU:
1. Alea: abelburu, galburu…
2. Taldean nagusia: mahaiburu, tropelburu…
3. Gailurra, goialdea: mendiburu
4. Bukaera: asteburu…

-ONDO:
1. Zuhaitza edo landarea: pikondo, udareondo, sagarrondo, palmondo…
2. Geroko denbora: bazkalondo, afalondo…
3. Hurbiltasuna: ibaiondo, zubiondo…

-PE/-BE: azpia: ilunpe, aterpe, arkupe, besape…

-BIDE:
1. Berezko esanahian, bidea: gurdibide, elizbide…
2. Bitartekoa adierazteko, aditzei loturik, batez ere: sendabide, ogibide, aurkibide…
3. Arrazoia, aukera: esapide, atzerabide, aurrerabide, irtenbide, sarbide…

-(TZ)ARO:
1. Sasoia edo aldia: gaztaro, zahartzaro, helduaro…
2. giro ona: goizaro, gauaro…


                             MULTZOAK ADIERAZTEKOAK

-TI/-DI:
1. Landare edo gauzen multzoa; izenekin joan ohi da: lizardi, pagadi, araudi, legedi…
2. Zaletasuna edo joera; izenei edo adjektiboei loturik: basati, beldurti, bakarti…

-GO:
1. Lanbidea edo kargua: alkatego, apaizgo…
2. Multzoa, kolektiboa: ikaslego…

-(T)ERIA: multzoa adierazteko: tresneria, ontziteria…


                                         ADITZA:

-ETSI: “iritzi” edo “-tzat jo” adierazten du: hobetsi, gaitzetsi, berantetsi, gutxietsi,
miretsi…



                                                                                           4
3. MAILA ONLINE




                  5

Atzizkiak

  • 1.
    3. MAILA ONLINE ATZIZKIAK ADJEKTIBOAK SORTZEKOAK -GARRI: 1. Zerbaiten sortarazlea adierazteko: pozgarri, aspergarri, dibertigarri… 2. Gaztelaniazko “digno de”: aipagarri, maitagarri, ikusgarri… 3. Posibilitatea adierazteko: sendagarri, eramangarri… -KOR: gauzek edo bizidunek duten berezko joera edo ezaugarria adierazteko: apurkor, emankor, iraunkor, galkor… Normalean aditzekin azaltzen da baina bestelakoren bat ere bada (baikor, ezkor…) -KOI: joera edo zaletasuna duena: elizkoi, berekoi, lagunkoi… -TSU: 1. Posesio edo izaera duena, ugari: iletsu, kementsu, gogotsu, berritsu, zalapartatsu, arduratsu… Izenekin. 2. Gutxi gora behera: bezalatsu, berdintsu… -(T)ZALE: 1. Zerbait maite edo gustuko duena, zaletasuna: euskaltzale, mendizale, diruzale, pilotazale… 2. Lanbidea: kamioizale, esnezale… -BERA: zerbaitera emana edo joera duena: sentibera, hozbera, izerbera… -(t)AR: 1. Jatorria: bizkaitar, donostiar, baztandar, aguraindar, urruñar… 2. Zaletasuna duena: goiztiar, eliztar, berantiar… 3. Gonbidatua: bazkaldar… SASI-: 1. Gezurrezkoa, faltsua: sasijakintsu, sasimediku, sasimaisu… 2. Mendikoa: sasibelar, sasibehi… -GAITZ/-KAITZ: 1. Burutzen zaila dena, zailtasuna duena: egingaitz, sinesgaitz… 2. “Gabe”ren sinonimo: moldakaitz, osasungaitz… 3. Gaiztoa: amesgaitz, zorigaitz… 1
  • 2.
    3. MAILA ONLINE NEURRIA ADIERAZTEN DUTENAK -KOTE: 1. Handigarria: lodikote, handikote, gizonkote… 2. Zenbakaria: hirukote, laukote, boskote… -KADA: 1. Neurria adierazten du eta neurri horren edukinontzia da: eskukada, katilukada, kamioikada… 2. Ondorioa, eragina, baina kolpea edo zartada adieraziz: ukabilkada, korroskada, harrikada, zartada… -TE: kopuru handia edo garaia; izenekin joan ohi da: elurte, haizete, eurite… -TZAR: handigarria, baina zenbait euskalkitan mespretxuzko atzizkitzat: txakurtzar, mahaitzar, tripatzar… -XKA: txikigarria: mendixka, herrixka… EKINTZAK-EDO ADIERAZTEN DUTENAK -TZA: 1. Izen abstraktuak suposatzen duen ekintza: bizitza, jaiotza, ezkontza… 2. Kantitate handia: elurtza, dirutza, garitza, jendetza… 3. Lanbidea: hargintza, sukaldaritza, arrantza… -KUNTZA: ekintza adierazteko, aditzekin: aurkikuntza, aurrerakuntza… -(K)ERA: 1. Ekintza, baina unea adieraziz, aditzekin: aukera, hasiera, irteera, hasiera… 2. Ekintza, baina kutsu modalez: ibilera, orrazkera, janzkera, hizkera… 3. Dimentsioa edo neurria: lodiera, sakonera. Luzera, zabalera… 4. Hizkuntza adierazteko: italiera, greziera, alemanera… -DURA/-TURA: ekintza edo haren ondorio, aditzekin: erredura, ubeldura, harridura… -KETA: 1. Ekintza adierazteko; aditzekin eta izenekin: aldaketa, zozketa, berriketa, hilketa… 2. Multzoa edo kantitate handia: zaldiketa, biribilketa… -MEN/-MEN: 1. Ekintza adierazteko, aditzekin: aitorpen, aipamen, itxaropen, etsipen, ikaspen… 2. Ahalmena: ikusmena, entzumena, adimena… 2
  • 3.
    3. MAILA ONLINE KUALITATE ABSTRAKTUA+EKINTZA -TASUN: ezaugarri abstraktua adierazten du, adjektiboekin zein izenekin: laguntasun, erraztasun, amatasun, anaitasun, maitasun… -KERIA: 1. txartzat jotzen den ezaugarri abstraktua: harrokeria, alferkeria…. 2. Edo ekintza zehatza: txerrikeria, bihurrikeria IZENAK SORTZEKOAK -LE/-TZAILE: egilea, egiten duena; aditza (partizipioa) –n edo –i-z bukatuz gero, -LE (ikusle, eramaile…); gainontzekoak, -TZAILE (salbuespenak eskale, maitale…): irakasle, bultzatzaile, iraultzaile, egile, hautesle… -(L)ARI: lanbidea edo jarduera duena: pentsalari, ikerlari, muslari, pilotari… -GAI: 1. Materia edo gaia adierazteko eta, zenbaitetan, tresna: erregai, mintzagai, entzungai… 2. Izango dena: apaizgai, andregai, hautagai… -(K)ARI: 1. Materia edo gauzakia: afari, bazkari, edari, opari, isurkari… 2. Maiztasun jakin bateko argitalpenak adierazteko: urtekari, astekari, hilabetekari… -KI: 1. Tresna adierazteko, aditzekin: aterki, iragazki, estalki… 2. Materia edo zatia: txerriki, ardiki, euskalki, malguki… 3. Adberbioak sortzeko, adjektiboetan oinarrituz: apalki, zuhurki, biziki, poliki… -ONTZI: 1. Tokia: itsasontzi, belauntzi, edalontzi… 2. Mespresuzkoa: pixontzi, kakontzi, mainontzi… -GURA/-GALE/ -nahi/-larri: gogoa edo beharra adierazten du: hazkura, logale, goragale, negargura, kakalarria, handinahia… -MIN: 1. Gogo handia: ikusmin, herrimin… 2. Gaixotasuna edo mina: bihozmin… -KIZUN: egin behar dena edo egin daitekeena: ikuskizun, eginkizun, etorkizun, betekizun… 3
  • 4.
    3. MAILA ONLINE LEKUAK EDO UNEAK ADIERAZTEN DUTENAK -(G)UNE: leku edo denbora tartea: bilgune, hutsune, berdegune, isilune… -BURU: 1. Alea: abelburu, galburu… 2. Taldean nagusia: mahaiburu, tropelburu… 3. Gailurra, goialdea: mendiburu 4. Bukaera: asteburu… -ONDO: 1. Zuhaitza edo landarea: pikondo, udareondo, sagarrondo, palmondo… 2. Geroko denbora: bazkalondo, afalondo… 3. Hurbiltasuna: ibaiondo, zubiondo… -PE/-BE: azpia: ilunpe, aterpe, arkupe, besape… -BIDE: 1. Berezko esanahian, bidea: gurdibide, elizbide… 2. Bitartekoa adierazteko, aditzei loturik, batez ere: sendabide, ogibide, aurkibide… 3. Arrazoia, aukera: esapide, atzerabide, aurrerabide, irtenbide, sarbide… -(TZ)ARO: 1. Sasoia edo aldia: gaztaro, zahartzaro, helduaro… 2. giro ona: goizaro, gauaro… MULTZOAK ADIERAZTEKOAK -TI/-DI: 1. Landare edo gauzen multzoa; izenekin joan ohi da: lizardi, pagadi, araudi, legedi… 2. Zaletasuna edo joera; izenei edo adjektiboei loturik: basati, beldurti, bakarti… -GO: 1. Lanbidea edo kargua: alkatego, apaizgo… 2. Multzoa, kolektiboa: ikaslego… -(T)ERIA: multzoa adierazteko: tresneria, ontziteria… ADITZA: -ETSI: “iritzi” edo “-tzat jo” adierazten du: hobetsi, gaitzetsi, berantetsi, gutxietsi, miretsi… 4
  • 5.