1
BALDINTZAK
 Baldintzazko perpausa = baldintza + ondorioa

“Euria egiten badu, blai eginda helduko gara etxera”.


      Indartzeko:   Baldin ba-

“Gezurra esaten baldin badidazu,
 ikusiko duzu”.



                                                        2
Baldintza motak:
Ez alegiazko baldintza: oso posiblea da gertatzea.
“Saiatzen bazara, lortuko duzu”.
Alegiazko baldintza: gerora begira dagoenean.
“Saiatuko banintz, lortuko nuke”
Baldintza irreala: iraganera begiratzen duenean.
“Saiatu_ (izan) bazina, lortuko zenukeen / zenuen”


                                                     3
Alegiazko baldintza

    …-KO BA-… / …-KO …-KE



“Begi urdinak edukiko banitu,
politagoa izango nintzateke”.


                                4
“Nire laguna izango bazina,
 elkarrekin gaiztokeriak
egingo genituzke”.




                         5
“Ni berdea izango banintz,
                 igela izango nintzateke”.




                                         6
“Azkarragoa izango bazina,
              harrapatuko nindukezu”




                                   7
“Nirekin ezkonduko bazina,
       oso zoriontsuak izango ginateke”




                                      8
“Inauteriak izango balira,
           nola mozorrotuko zinateke?




                                    9
Botere magikoak izanGO bazenitu
     zer eginGO zenuke?




                             10
BALDINTZA IRREALA

  …_ (izan) BA-… / …-KO …-KEEN


“Diru gehiago eduki_ (izan) banu,
zurekin gastatuko nukeen / nuen”

                    iragana
                                    11
“Nirekin jolastu_ (izan) bazina,
oso ondo pasatuko genukeen
                              / genuen”.




                                      12
“Dantzatzen jakin_ (izan) bagenu,
onenak izango ginatekeen
                          / ginen”.




                                     13
“Nire katutxoa ezagutu_ (izan) bazenute,
gustatuko zitzaizukeen / zitzaizuen”.




                                           14
“Mihia atera_ (izan) banizu,
  haserretuko zinatekeen
                        / zinen?”




                                15
“Nire katutxoa ikusi_ (izan) banu,
 ez nintzatekeen hain lasai egongo”.
/ nintzen




                                       16
“Niregana hurbildu_ (izan) bazina,
 harrapatuko zintuzkedan
                          / zintudan”.
                                     17
“Musu bat eman_ (izan) bazenit,
 neure kutuna izango zinatekeen
                          / zinen”.




                                  18
Baldintzak egiteko
     beste egitura batzuk:
    -ez gero:
 “Nahi izanez gero, erraz irabaziko nuke”.


  -tzekotan:
“Ondo erabiltzekotan, utziko nizuke autoa”.

                                         19
20
Orain, egitura
berri hauek
errepasatu
beharko ditugu.




                  21
22

Baldintzak