Klikasi, euskaraz sortuta dauden baliabide multimedia digitalak partekatzeko tresna da.
Libre partekatzearen filosofiarekin sortuta, plataforma honetan irudiak, soinuak, bideoak, aurkezpenak, fitxategiak eta estekak partekatu daitezke.
Sare sozialaren egituraz antolatuta, edukiak kategoriatan sailkatu egiten dira eta erabiltzaileen arteko interakzioa eta harremana sustatzen du (ikasle, irakasle zein sortzaile).
Profil guztientzako onurak ditu eta helburua da euskarazko edukiak partekatzea, sinergiak bilatzea, baliabideei etekina ateratzea eta euskarazko edukien kopurua handitzea sarean.
Azkue Fundazioak sortutako plataforma da eta ikastetxe, berritzegune eta abarretan dinamizazio saioak antolatuko ditugu tresna ezagutzera emateko.
Gure helburua da eskola, ikasgela eta hezkuntza arloan orokorrean interesgarri eta baliogarria suertatzea eta eguneroko dinamiketan tresna bilakatzea.