SlideShare a Scribd company logo
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
HABEren IKASURTEA IREKITZEKO EKITALDIA/ APERTURA DE
CURSO DE HABE
2015-09-11-Bilbao-11-09-2015
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Herri agintariok, herri ordezkariok, euskeraren alorrean eragileok zareten
guztioi, jaun andreok, egunon denoi.
Aurten 50 urte betetzen dira euskaraz alfabetatzeko lehenengo kanpaina abian
jarri zenetik. Gaur, lehenengo alfabetatze-eskola haiek ekarri nahi ditut gogora:
Rikardo Arregi zenaren ekimenez eta Euskaltzaindiaren babespean antolatu
ziren.
Gazte euskaltzale haiek ikusmen handia izan zuten. Garbi ikusten zuten
euskarak kultura hizkuntza ere behar zuela izan; ezin zuela etxera edo
lagunartera mugaturik iraun. Gizarte berriaren beharretara egokitu behar zela,
gizarte modernoaren beharretara.
Ekimen hark berehala azaleratu zuen euskal gizartean zegoen nahi eta
borondate argi bat. Laster batean, euskalduntzea gailendu zitzaion
alfabetatzeari. Euskara ikasi nahi zuten herritarrak gau-eskoletara hurbiltzen
hasi ziren.
Handik hona bide luzea egin du helduen euskalduntzeak, batez ere,
autogobernua eskuratu genuenetik aurrera. Duela hogeita hamar urte, euskara
sustatzeko politika publikoak gorpuztu ziren. Garbi ikusi genuen euskara
biziberritzeko eginkizuna belaunaldi arteko eginkizuna zela. Denok gara
beharrezkoak.
Hizkuntzari dagokionez, gure legeriak ez du euskara mugatzen gizatalde,
lurralde edo esparru jakin batzuetara bakarrik. Ez; aitzitik, guztion ondare egiten
du euskara: euskal hiztun diren herritarrena bezalaxe, erdal hiztun direnena
ere.
Euskarari buruzko oinarrizko lege-araubideak herritar guztiei aitortzen die
euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. Legezko oinarri hori aintzat hartuz,
proposatu zion Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari, heldutan euskara ikasteko
aukera, Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren Legearen esparruan txertatzea. Hori da
legealdi honetan onartu den lehenbiziko legea. Ziur nago lege horren
garapenean aukera berriak sortu ahal izango ditugula euskara edozein adinetan
ikasi ahal izateko.
Gizarte elebiduna osatzea dugu helburu, eta gizarte elebidunak herritar
elebidunak behar ditu. Horretan ari gara etengabe, eta hirurehun milatik gora
hiztun berri irabazi ditu euskarak. Berriz diot, hirurehun milatik gora.
2
Horietatik heren bat helduen euskalduntzeak eman ditu, euskaltegietatik irten
dira. Izugarrizko urratsa eman dugu. Baina oraindik asko dugu egiteko. Oraindik
biztanle heldutan asko dira elebakar direnak. Horietako asko nahi ditugu
motibatu, nahi ditugu erakarri, euskara ikastera.
Inoiz ez da berandu hizkuntza bat ikasteko. Argi erakutsi duzue hori
euskaltegiok. Hizkuntza bat ikasteak abantaila asko ematen dizkio norberari.
Abantaila asko dakarzkio gizarteari ere, berdintasunerako bere alea jartzen du
heldutan euskara ikasten duen herritar bakoitzak, gizarte-kohesiorako zurkaitz
berri bat.
Beraz, euskara ikasteko pausua ematera gonbidatu nahi ditut herritar
elebakarrak. Ikasteko pausu hori emateko prest dauden herritarrei gero eta
aukera hobeak eskaintzea da gure ardura.
Badakit, euskaltegietan, HABErekin batera, ahalegin handiak egiten ari zaretela
irakasbideak hobetzen. Curriculum berria izango duzue datorren ikasturtetik
aurrera. Europako Markora erabat egokitzeaz gainera, Europako Markoa gure
ezaugarrietara egokitzeko aukera emango digun Curriculum berria.
Jakizue, heldu euskaldun berri bakoitza ekarpen garrantzitsua dela gure
gizartearentzat. Zenbat eta elebitasun zabalagoa, orduan eta elkarbizitza
hobea, orduan eta berdintasun sendoagoa.
Hori goiburutzat hartuz, pausuz pausu aurrera egiten ari gara. Legealdi honen
hasieratik, euskararen sustapena zehar-lerro gisa ulertu nahi izan dugu.
-Lehenengo neurria Jaurlaritzako sail guztietan Euskara Unitateak sortzea izan
zen.
-Halaber, Jaurlaritzak eratu dituen hamalau plan estrategikoetako bat izan da
euskarari buruzkoa: 2014an Euskararen Agenda Estrategikoa onartu genuen.
-Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuentzako, euskaltegiko ikasleentzako
eta mundu zabaleko euskal etxeentzako diru-laguntza deialdiak egin ditugu
urtero. Ikasturte berri honetarako 30 miloi euro onartu ditugu dagoneko,
euskaltegien jarduera finantzatzeko eta ikasleentzat ikasprozesu eraginkorrak
sustatzeko.
Badakigu, ondo jakin ere, ez dagoela dena eginda. Badakigu badela zer
hobeturik. Gure erronka da, erakunde maila guztien arteko elkarlanaren bidez,
helduen euskalduntzeari behar besteko egonkortasuna ematea.
Bukatzera noa. Joan den 50 urteko ibilbideari jarraipena eman behar diogu,
merezi du eta. Orduan bezala, gaur ere, edozein adinetan ikasi daiteke
euskara, posiblea da eta positiboa.
Euskara ikastea ez da inoren kalte, norberaren eta beste guztion mesede
baizik. Euskara heldutan ikasteko pausua ematen duenak ekarpen eskerga
egiten dio bizikidetzari.
3
Honenbestez, ba, ikasturte berria ilusioz eta profesionaltasunez hasteko opa
dizuet guztioi: HABEko lankideoi eta euskaltegietako lankideoi.
Seguru nago ikasturte arrakastatsua izango dela eta, iaz izan duzuen 33.000
herritarren kopuruak, jarraipena izan eta hazi izango dela. Itxaropen horrekin,
pozik eta poziktibity, hasiera ematen diogu helduen euskalduntzearen 2015-
2016 ikasturteari.
Mila esker guztioi.

More Related Content

What's hot

Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera

Euskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpenaEuskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpena
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Elebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaElebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi

David Izaga
 
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bileraLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Irekia - EJGV
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
Estatuen esku hartzea gelditu!
Estatuen esku hartzea gelditu!Estatuen esku hartzea gelditu!
Estatuen esku hartzea gelditu!
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Estatuen esku hartzea gelditu
Estatuen esku hartzea geldituEstatuen esku hartzea gelditu
Estatuen esku hartzea gelditu
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Floreaga
FloreagaFloreaga
Floreagaolatis
 
Hautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta EuskaraHautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta Euskara
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
 
Korrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutunaKorrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutuna
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Irekia - EJGV
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa

Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia

Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
What's hot (20)

Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
 
Euskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpenaEuskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpena
 
Elebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaElebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostena
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
Entzuixu!! 14.zkia. 2019ko maiatza.
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bileraLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
Estatuen esku hartzea gelditu!
Estatuen esku hartzea gelditu!Estatuen esku hartzea gelditu!
Estatuen esku hartzea gelditu!
 
Estatuen esku hartzea gelditu
Estatuen esku hartzea geldituEstatuen esku hartzea gelditu
Estatuen esku hartzea gelditu
 
Floreaga
FloreagaFloreaga
Floreaga
 
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Hautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta EuskaraHautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta Euskara
 
Korrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutunaKorrika 18ri buruzko gutuna
Korrika 18ri buruzko gutuna
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Viewers also liked

Manual de acogida para mujeres electas locales
Manual de acogida para mujeres electas localesManual de acogida para mujeres electas locales
Manual de acogida para mujeres electas locales
Irekia - EJGV
 
2015 Gripearen kontrako txertaketa kanpaina
2015 Gripearen kontrako txertaketa kanpaina2015 Gripearen kontrako txertaketa kanpaina

Euskadin adingabekoei ezarritako neurriak. 2015.eko lehen seilekoa
Euskadin adingabekoei ezarritako neurriak. 2015.eko lehen seilekoaEuskadin adingabekoei ezarritako neurriak. 2015.eko lehen seilekoa

Lehendakaritzaren hitzaldia - 2015eko René Cassin saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - 2015eko René Cassin sariaLehendakaritzaren hitzaldia - 2015eko René Cassin saria

Miokardioko Infartu Akutua (MIA) artatzeko protokoloa
Miokardioko Infartu Akutua (MIA) artatzeko protokoloaMiokardioko Infartu Akutua (MIA) artatzeko protokoloa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Enplegu Plana
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Enplegu PlanaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Enplegu Plana

Osasun Karpeta Elektronikoaren aurkezpena 205
Osasun Karpeta Elektronikoaren aurkezpena 205Osasun Karpeta Elektronikoaren aurkezpena 205

Lehendakariaren hitzaldia - Giroa Veolia enpresaren instalazio berrien bisita...
Lehendakariaren hitzaldia - Giroa Veolia enpresaren instalazio berrien bisita...Lehendakariaren hitzaldia - Giroa Veolia enpresaren instalazio berrien bisita...

Discurso de lehendakari - XXV promoción de la Ertzaintza
Discurso de lehendakari - XXV promoción de la ErtzaintzaDiscurso de lehendakari - XXV promoción de la Ertzaintza

The 'Magic' of Food Safety for Children 2007 NEHA
The 'Magic' of Food Safety for Children  2007 NEHAThe 'Magic' of Food Safety for Children  2007 NEHA

Pattie McNiel, MS
 
The \'Magic\' of Civility
The \'Magic\' of CivilityThe \'Magic\' of Civility
The \'Magic\' of Civility
Pattie McNiel, MS
 
Storytime Handbook
Storytime HandbookStorytime Handbook
Storytime Handbookguestdcc3999
 
First Impressions Training (FIT) Professional Business Etiquette workshop 2011
First Impressions Training (FIT) Professional Business Etiquette workshop 2011First Impressions Training (FIT) Professional Business Etiquette workshop 2011
First Impressions Training (FIT) Professional Business Etiquette workshop 2011
Pattie McNiel, MS
 
Viewers also liked (14)

Nick@Nite
Nick@NiteNick@Nite

Similar to Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia

Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Irekia - EJGV
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...

Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera

Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Irekia - EJGV
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
Oarsoaldeko Aek
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM

Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilerazakur
 
Euskara21
Euskara21 Euskara21
Euskara21
jasonealdekoa
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaekthuhezi
 
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010 Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
A4
A4A4
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Irekia - EJGV
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia (19)

Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
 
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
 
Euskara + IKTak
Euskara + IKTakEuskara + IKTak
Euskara + IKTak
 
Euskara21
Euskara21 Euskara21
Euskara21
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010 Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
Eskualde hauteskundeak eta euskara 2010
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
A4
A4A4
A4
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”

Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...

Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...

Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak

Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver

La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean

Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82

Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028

Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028

Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf

II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales

Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero

More from Irekia - EJGV (20)

Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación HABEren IKASURTEA IREKITZEKO EKITALDIA/ APERTURA DE CURSO DE HABE 2015-09-11-Bilbao-11-09-2015 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Herri agintariok, herri ordezkariok, euskeraren alorrean eragileok zareten guztioi, jaun andreok, egunon denoi. Aurten 50 urte betetzen dira euskaraz alfabetatzeko lehenengo kanpaina abian jarri zenetik. Gaur, lehenengo alfabetatze-eskola haiek ekarri nahi ditut gogora: Rikardo Arregi zenaren ekimenez eta Euskaltzaindiaren babespean antolatu ziren. Gazte euskaltzale haiek ikusmen handia izan zuten. Garbi ikusten zuten euskarak kultura hizkuntza ere behar zuela izan; ezin zuela etxera edo lagunartera mugaturik iraun. Gizarte berriaren beharretara egokitu behar zela, gizarte modernoaren beharretara. Ekimen hark berehala azaleratu zuen euskal gizartean zegoen nahi eta borondate argi bat. Laster batean, euskalduntzea gailendu zitzaion alfabetatzeari. Euskara ikasi nahi zuten herritarrak gau-eskoletara hurbiltzen hasi ziren. Handik hona bide luzea egin du helduen euskalduntzeak, batez ere, autogobernua eskuratu genuenetik aurrera. Duela hogeita hamar urte, euskara sustatzeko politika publikoak gorpuztu ziren. Garbi ikusi genuen euskara biziberritzeko eginkizuna belaunaldi arteko eginkizuna zela. Denok gara beharrezkoak. Hizkuntzari dagokionez, gure legeriak ez du euskara mugatzen gizatalde, lurralde edo esparru jakin batzuetara bakarrik. Ez; aitzitik, guztion ondare egiten du euskara: euskal hiztun diren herritarrena bezalaxe, erdal hiztun direnena ere. Euskarari buruzko oinarrizko lege-araubideak herritar guztiei aitortzen die euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. Legezko oinarri hori aintzat hartuz, proposatu zion Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari, heldutan euskara ikasteko aukera, Bizialdi Osoko Ikaskuntzaren Legearen esparruan txertatzea. Hori da legealdi honetan onartu den lehenbiziko legea. Ziur nago lege horren garapenean aukera berriak sortu ahal izango ditugula euskara edozein adinetan ikasi ahal izateko. Gizarte elebiduna osatzea dugu helburu, eta gizarte elebidunak herritar elebidunak behar ditu. Horretan ari gara etengabe, eta hirurehun milatik gora hiztun berri irabazi ditu euskarak. Berriz diot, hirurehun milatik gora.
  • 2. 2 Horietatik heren bat helduen euskalduntzeak eman ditu, euskaltegietatik irten dira. Izugarrizko urratsa eman dugu. Baina oraindik asko dugu egiteko. Oraindik biztanle heldutan asko dira elebakar direnak. Horietako asko nahi ditugu motibatu, nahi ditugu erakarri, euskara ikastera. Inoiz ez da berandu hizkuntza bat ikasteko. Argi erakutsi duzue hori euskaltegiok. Hizkuntza bat ikasteak abantaila asko ematen dizkio norberari. Abantaila asko dakarzkio gizarteari ere, berdintasunerako bere alea jartzen du heldutan euskara ikasten duen herritar bakoitzak, gizarte-kohesiorako zurkaitz berri bat. Beraz, euskara ikasteko pausua ematera gonbidatu nahi ditut herritar elebakarrak. Ikasteko pausu hori emateko prest dauden herritarrei gero eta aukera hobeak eskaintzea da gure ardura. Badakit, euskaltegietan, HABErekin batera, ahalegin handiak egiten ari zaretela irakasbideak hobetzen. Curriculum berria izango duzue datorren ikasturtetik aurrera. Europako Markora erabat egokitzeaz gainera, Europako Markoa gure ezaugarrietara egokitzeko aukera emango digun Curriculum berria. Jakizue, heldu euskaldun berri bakoitza ekarpen garrantzitsua dela gure gizartearentzat. Zenbat eta elebitasun zabalagoa, orduan eta elkarbizitza hobea, orduan eta berdintasun sendoagoa. Hori goiburutzat hartuz, pausuz pausu aurrera egiten ari gara. Legealdi honen hasieratik, euskararen sustapena zehar-lerro gisa ulertu nahi izan dugu. -Lehenengo neurria Jaurlaritzako sail guztietan Euskara Unitateak sortzea izan zen. -Halaber, Jaurlaritzak eratu dituen hamalau plan estrategikoetako bat izan da euskarari buruzkoa: 2014an Euskararen Agenda Estrategikoa onartu genuen. -Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuentzako, euskaltegiko ikasleentzako eta mundu zabaleko euskal etxeentzako diru-laguntza deialdiak egin ditugu urtero. Ikasturte berri honetarako 30 miloi euro onartu ditugu dagoneko, euskaltegien jarduera finantzatzeko eta ikasleentzat ikasprozesu eraginkorrak sustatzeko. Badakigu, ondo jakin ere, ez dagoela dena eginda. Badakigu badela zer hobeturik. Gure erronka da, erakunde maila guztien arteko elkarlanaren bidez, helduen euskalduntzeari behar besteko egonkortasuna ematea. Bukatzera noa. Joan den 50 urteko ibilbideari jarraipena eman behar diogu, merezi du eta. Orduan bezala, gaur ere, edozein adinetan ikasi daiteke euskara, posiblea da eta positiboa. Euskara ikastea ez da inoren kalte, norberaren eta beste guztion mesede baizik. Euskara heldutan ikasteko pausua ematen duenak ekarpen eskerga egiten dio bizikidetzari.
  • 3. 3 Honenbestez, ba, ikasturte berria ilusioz eta profesionaltasunez hasteko opa dizuet guztioi: HABEko lankideoi eta euskaltegietako lankideoi. Seguru nago ikasturte arrakastatsua izango dela eta, iaz izan duzuen 33.000 herritarren kopuruak, jarraipena izan eta hazi izango dela. Itxaropen horrekin, pozik eta poziktibity, hasiera ematen diogu helduen euskalduntzearen 2015- 2016 ikasturteari. Mila esker guztioi.