SlideShare a Scribd company logo
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
MAIZPIDE BARNETEGIRA BISITA
VISITA AL BARNETEGI DE MAIZPIDE
2013.09.05 Lazkao 05.09.2013
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Sailburua; zaudeten herri agintariok, Euskaltegi eta HABEko arduradun,
irakasle eta ikasleok; lagunak denok, egun on guztioi.
Maizpide barnetegiak 25garren urtea bete du aurten. Urteurreneko ospakizun
nagusira, tamalez, ezin izan nuen etorri. Orduan sailburuorde Patxi Baztarrika
eta HABEko zuzendari Joseba Erkizia izan ziren zuekin. Gaur, Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta biok pozik hartu
dugu zuen gonbitea. Eskerrik asko eta har itzazue guztiok gure zorionik
beroenak, Maizpideko zuzendari eta lankideok bereziki.
Helduen euskalduntzeak gure gizartearentzat duen garrantzia azpimarratu
nahi dut gaur hemen.
Ahalegin kolektiboa da honako hau. Horregatik agurrik beroena eman nahi
dizuet helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduzuen sareetako ordezkariei
guztioi: Aurten Bai, Udal Euskaltegi Publikoak eta ekimeneko AEK, IKA,
ELKARLAN eta BATUZ. Gure agurra, gertutasuna eta esker ona guztioi.
Profesionaltasunez, esperientzia, eskarmentua eta hobekuntza etengabeaz,
euskararen irakaskuntza gero eta kalitate handiagoz eskaintzeko ahalegina
txalotzen dugu.
Jaurlaritza honen lehentasunezko arlo batean ari zarete. Legealdi honetarako
Gobernu Programan, gizarteari begirako helburuen artean “Euskararen gizarte
hazkundea” dugu jasoa. Hori lantzeko konpromiso hau hartu dugu: “Herritar
helduen artean euskal hiztunen kopurua handitzen jarraitzea, helduak
euskalduntzeko sistema sendotuz eta finkatuz HABEren bitartez.”
Aurtengo aurrekontuetan lehentasunezko lerroetan jarri dugu helduen
euskalduntzea. Lehentasunak jarri ditugu: euskaltegien finantzaketa lehenetsiz
eta ikasleentzako dirulaguntzak berreskuratuz. HABE-k guztira 106 euskaltegi
homologatu ditu. Eta ikasturte honetarako 31 miloi euroko dirulaguntza deialdia
egin du.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Gure gizarteak elebitasunean aurrera egiten jarrai dezan euskaltegiok
funtsezko zeregina betetzen duzue.
Lehendakari naizen aldetik, egokiera ezin hobea iruditu zait zuen gonbitea,
heldutan euskara ikasten ari diren herritarren lana, ilusioa eta konpromisoa
gertu-gertutik ezagutzeko. Euskara heldutan ikastea ez da huskeria bat, ez da
ahuntzaren gauerdiko eztula. Erabaki sendoa eskatzen du, dedikazioa eta lana.
Horregatik, gaurko eguna baliatu nahi dut euskaldun berriek euskal
gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko eta goraipatzeko.
Euskararen Legeak herritar guztiei aitortzen die euskara jakiteko eta erabiltzeko
eskubidea. Administrazioari, berriz, eskubide hori bermatzeko obligazioa
ezartzen dio. Euskal gizarteak oro har elebidun izan nahi du. Aukera
berdintasunaren alde gaude, baita hizkuntza kontuetan ere. Aukera
berdintasuna baita gizarte kohesiorako eta bizikidetzarako bermerik sendoena.
Hori guzti-guztiontzat da aberasgarri.
Euskararen ezagutzak itzelezko aurrerapausoak eman ditu azken hogeita
hamar urteetan. Gaur, utzidazue aste honetan agurtu behar izan dugun Jean
Haritschelhar euskalari eta euskaltzale handia gogoratzen. Izan ere, haren
gidaritzapean Euskaltzaindiak garatutako euskara batuari esker eratu ahal izan
dira hezkuntza eta euskalduntze sistemak. Agur eta ohore, beraz, Jean
Harritschelhar euskaltzainari.
Euskarak aurrera egin du jauzi eta, oinarri-oinarrian, hezkuntza sistemari eta
helduen euskalduntzeari esker egin du. Euskararen Aholku Batzordeak berak
aitortu duen legez: “euskararen berreskurapenean, euskal irakaskuntzarekin
batera, helduen euskalduntze-alfabetatzea izan da ekinbiderik eta
mugimendurik garrantzitsuena.”
Ez da harritzekoa hori esatea, helduen euskalduntzeak ehun mila hiztun berri
eman baitizkio euskarari urteotan. Eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko
munduan zehar lantzen ari diren egitasmoen aldean, horrek desberdintzen
gaitu, besteak beste: heldutan hizkuntza propioa ikasteko halako sare zabala
edukitzea eta zaintzea.
Elebitasunaren hazkundearekin euskal gizarteak irabazten du. Baina
elebitasunak pertsona bera aberasten du lehen-lehenik. Elebitasunak mundu
zabal eta berriak eskainiko dizkizue euskaldun berrioi. Elebidun izanik, eduki
gehiagoz eta desberdinez jabetzeko aukera izango duzue. Eta, batez ere,
euskal hiztunon bihotzera iritsiko zarete.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3
Eusko Jaurlaritzak, legealdirako programan, konpromiso sendo bat hartu du
euskararekin eta bizikidetzarekin. Gure Herriaren eraikuntzan euskara
biziberritzea zutoin bat da. Elkarbizitzan sinesten dugu eta elkarbizitzan eraiki
nahi dugu gure etorkizuna.
Elkarlanean sinesten dugu, lankidetzan. Maizpide, elkarlan eraginkor honen
eredua da. Benetan pozgarria zaigu jabetza publikokoa den eraikin honek
betetzen duen xedea, erakundeon eta gizarte-ekimenaren arteko loturari esker.
Jarrai dezagun, beraz, bakoitzak gure esparruan dugun eginkizuna betetzen:
- Euskaltegiok, zerbitzuaren kalitatea eta profesionaltasuna hobetzen, ikasketa
prozesu sendoak eskaintzen;
- Herri aginteok zuen lana behar bezala babesten eta sustatzen.
Hori da elkarlana. Hori baita herritarrak, edozein adin eta jatorritakoak,
euskaltegira etor daitezen motibatzen jarraitzeko erarik sendoena.
Ikasturte hasieran gaudenez herritarrei ere zuzendu nahi natzaie.
Elebakarrei gonbitea egin nahi nieke euskara ikasteko urratsa egin dezaten. Ez
dezatela izan zalantzarik: pertsona legez aberastuko dira eta, aldi berean,
ekarpen handia egingo diote gizarteari.
Bukatzear dagoen ikasturtean 36.000 ikasle aritu dira euskaltegietan. Batzuk
euskara ikasteko lehen urratsak egiten; beste batzuk maila ertainean aurrera
egiten; beste batzuk adituen maila aurreratuan sakontzen.
Euskaraz eskuratutako ezagutza maila orok du balio handia. Euskarazko
gaitasun aurreratua eta euskarazko maila apala eskuratzen duen pertsona
heldu ororen ekarpena da garrantzitsua. Pertsona bakoitzak euskaraz
emandako urrats bakoitzak sendotu egiten duelako gure bizikidetza eta
aberasten duelako pertsona bera lehen-lehenik. Beraz, guztiak dira beharrezko.
Herritar elebakarrei gonbitea egin nahi diet: gerturatu euskaltegira, eman
euskara ikasteko pausua. Este es el momento de acudir al Euskaltegi, el
momento de dar el paso para aprender euskara. Aldez aurretik aitortu nahi
dizuet herritar elebidunon zuenganako errekonozimendua eta eskertza.
Mila esker guztioi.

More Related Content

What's hot

Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - EHUko errekotea karguaz jabetzeko ekitaldia

Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna

Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera
Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera Lehendakariaren hitzalida - Euskararen Aholku Batzordearen bilera

Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
Oarsoaldeko Aek
 
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Irekia - EJGV
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
A4
A4A4
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskerazBanaiz bagara aurkezpena euskeraz
Banaiz bagara aurkezpena euskeraz
euskaraplus
 
A3
A3A3
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena

Gutuna oog hauteskundeak zuzenduta
Gutuna oog hauteskundeak zuzendutaGutuna oog hauteskundeak zuzenduta
Gutuna oog hauteskundeak zuzenduta
iralekontsultazerbitzua
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman
Gipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mromanGipuzkoabizikletaz 2015 eu_ud lh dbh_hegoak oinetan daude_gea21 mroman

patxigalarraga
 
Arabako Mintza eguna
Arabako Mintza egunaArabako Mintza eguna
Arabako Mintza eguna
GasteizkoMintzalaguna
 
Ikastolako sorrera
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
kirikinoeuskeraz
 
What's hot (20)

Matrikula13 14
Matrikula13 14Matrikula13 14

Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)
 
Viewers also liked

Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16
Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16
Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16Roe Murphy
 
Email Communications about Visegrad Fund
Email Communications about Visegrad FundEmail Communications about Visegrad Fund

Miss. Antónia FICOVÁ, Engineer. (Not yet Dr.)
 
Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaIrekia - EJGV
 
Хмарні технології
Хмарні технологіїХмарні технології
Хмарні технології
Inna Gerasimenko
 
Ciclo cine espiritual
Ciclo cine espiritualCiclo cine espiritual
Ciclo cine espiritual
Cáritas Diocesana de Zaragoza
 
christian mena
christian menachristian mena
christian mena
christianmenabarreto
 
Healthcare Design ad
Healthcare Design adHealthcare Design ad
Healthcare Design adRoe Murphy
 
Climatic geomorphology and morphogenetic regions
Climatic geomorphology and morphogenetic regions Climatic geomorphology and morphogenetic regions

Sadia Zaman
 
Biologi pengenalan sel
Biologi pengenalan selBiologi pengenalan sel
Biologi pengenalan sel
koko ryannur
 
Branch accounts
Branch accounts   Branch accounts
Branch accounts
Dr. Trilok Kumar Jain
 
histologi ginjal 2015
histologi ginjal 2015histologi ginjal 2015
histologi ginjal 2015
koko ryannur
 
Branch accounting stock and debtors method
Branch accounting   stock and debtors methodBranch accounting   stock and debtors method

Mahesh Chandra Sharma
 
Branch accounting
Branch accounting Branch accounting
Branch accounting
Ravi kumar
 
Hire Purchase Act (Business Law)
Hire Purchase Act (Business Law)Hire Purchase Act (Business Law)
Hire Purchase Act (Business Law)
Politeknik Ungku Omar, Kolej Universiti Insaniah
 
Prospect Theory_John McGinn
Prospect Theory_John McGinnProspect Theory_John McGinn
Prospect Theory_John McGinnJohn McGinn
 
Viewers also liked (15)

Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16
Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16
Connecting Your Workplace-McMorrowReports-9-16
 
Email Communications about Visegrad Fund
Email Communications about Visegrad FundEmail Communications about Visegrad Fund
Email Communications about Visegrad Fund
 
Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko eguna
 
Хмарні технології
Хмарні технологіїХмарні технології
Хмарні технології
 
Ciclo cine espiritual
Ciclo cine espiritualCiclo cine espiritual
Ciclo cine espiritual
 
christian mena
christian menachristian mena
christian mena
 
Healthcare Design ad
Healthcare Design adHealthcare Design ad
Healthcare Design ad
 
Climatic geomorphology and morphogenetic regions
Climatic geomorphology and morphogenetic regions Climatic geomorphology and morphogenetic regions
Climatic geomorphology and morphogenetic regions
 
Biologi pengenalan sel
Biologi pengenalan selBiologi pengenalan sel
Biologi pengenalan sel
 
Branch accounts
Branch accounts   Branch accounts
Branch accounts
 
histologi ginjal 2015
histologi ginjal 2015histologi ginjal 2015
histologi ginjal 2015
 
Branch accounting stock and debtors method
Branch accounting   stock and debtors methodBranch accounting   stock and debtors method
Branch accounting stock and debtors method
 
Branch accounting
Branch accounting Branch accounting
Branch accounting
 
Hire Purchase Act (Business Law)
Hire Purchase Act (Business Law)Hire Purchase Act (Business Law)
Hire Purchase Act (Business Law)
 
Prospect Theory_John McGinn
Prospect Theory_John McGinnProspect Theory_John McGinn
Prospect Theory_John McGinn
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita

Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urteLehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte

KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia

Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...

Discurso del Lehendakari - Toma de posesión del nuevo Gobierno Vasco XII Legi...
Discurso del Lehendakari - Toma de posesión del nuevo Gobierno Vasco XII Legi...Discurso del Lehendakari - Toma de posesión del nuevo Gobierno Vasco XII Legi...

Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida

Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM

Lehendakariaren hitzaldia - Dantzertiren lehen ikasturtearen inaugurazioa
Lehendakariaren hitzaldia - Dantzertiren lehen ikasturtearen inaugurazioa Lehendakariaren hitzaldia - Dantzertiren lehen ikasturtearen inaugurazioa

Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa

Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIntervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York

Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Irekia - EJGV
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Discurso del Lehendakari - 50 aniversario de Eroski
Discurso del Lehendakari - 50 aniversario de EroskiDiscurso del Lehendakari - 50 aniversario de Eroski

Harakai–Urkaiko Kooperatibaren 25 urteurrena
Harakai–Urkaiko Kooperatibaren 25 urteurrenaHarakai–Urkaiko Kooperatibaren 25 urteurrena

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Urte Amaierako Mezua
Lehendakariaren hitzaldia - Urte Amaierako MezuaLehendakariaren hitzaldia - Urte Amaierako Mezua
Lehendakariaren hitzaldia - Urte Amaierako Mezua
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldiaLehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia

Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita (20)

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”

Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...

Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...

Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak

Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver

La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean

Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82

Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028

Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028

Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf

II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales

Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero

More from Irekia - EJGV (20)

Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación MAIZPIDE BARNETEGIRA BISITA VISITA AL BARNETEGI DE MAIZPIDE 2013.09.05 Lazkao 05.09.2013 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Sailburua; zaudeten herri agintariok, Euskaltegi eta HABEko arduradun, irakasle eta ikasleok; lagunak denok, egun on guztioi. Maizpide barnetegiak 25garren urtea bete du aurten. Urteurreneko ospakizun nagusira, tamalez, ezin izan nuen etorri. Orduan sailburuorde Patxi Baztarrika eta HABEko zuzendari Joseba Erkizia izan ziren zuekin. Gaur, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek eta biok pozik hartu dugu zuen gonbitea. Eskerrik asko eta har itzazue guztiok gure zorionik beroenak, Maizpideko zuzendari eta lankideok bereziki. Helduen euskalduntzeak gure gizartearentzat duen garrantzia azpimarratu nahi dut gaur hemen. Ahalegin kolektiboa da honako hau. Horregatik agurrik beroena eman nahi dizuet helduen euskalduntze-alfabetatzean diharduzuen sareetako ordezkariei guztioi: Aurten Bai, Udal Euskaltegi Publikoak eta ekimeneko AEK, IKA, ELKARLAN eta BATUZ. Gure agurra, gertutasuna eta esker ona guztioi. Profesionaltasunez, esperientzia, eskarmentua eta hobekuntza etengabeaz, euskararen irakaskuntza gero eta kalitate handiagoz eskaintzeko ahalegina txalotzen dugu. Jaurlaritza honen lehentasunezko arlo batean ari zarete. Legealdi honetarako Gobernu Programan, gizarteari begirako helburuen artean “Euskararen gizarte hazkundea” dugu jasoa. Hori lantzeko konpromiso hau hartu dugu: “Herritar helduen artean euskal hiztunen kopurua handitzen jarraitzea, helduak euskalduntzeko sistema sendotuz eta finkatuz HABEren bitartez.” Aurtengo aurrekontuetan lehentasunezko lerroetan jarri dugu helduen euskalduntzea. Lehentasunak jarri ditugu: euskaltegien finantzaketa lehenetsiz eta ikasleentzako dirulaguntzak berreskuratuz. HABE-k guztira 106 euskaltegi homologatu ditu. Eta ikasturte honetarako 31 miloi euroko dirulaguntza deialdia egin du.
  • 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 Gure gizarteak elebitasunean aurrera egiten jarrai dezan euskaltegiok funtsezko zeregina betetzen duzue. Lehendakari naizen aldetik, egokiera ezin hobea iruditu zait zuen gonbitea, heldutan euskara ikasten ari diren herritarren lana, ilusioa eta konpromisoa gertu-gertutik ezagutzeko. Euskara heldutan ikastea ez da huskeria bat, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Erabaki sendoa eskatzen du, dedikazioa eta lana. Horregatik, gaurko eguna baliatu nahi dut euskaldun berriek euskal gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko eta goraipatzeko. Euskararen Legeak herritar guztiei aitortzen die euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea. Administrazioari, berriz, eskubide hori bermatzeko obligazioa ezartzen dio. Euskal gizarteak oro har elebidun izan nahi du. Aukera berdintasunaren alde gaude, baita hizkuntza kontuetan ere. Aukera berdintasuna baita gizarte kohesiorako eta bizikidetzarako bermerik sendoena. Hori guzti-guztiontzat da aberasgarri. Euskararen ezagutzak itzelezko aurrerapausoak eman ditu azken hogeita hamar urteetan. Gaur, utzidazue aste honetan agurtu behar izan dugun Jean Haritschelhar euskalari eta euskaltzale handia gogoratzen. Izan ere, haren gidaritzapean Euskaltzaindiak garatutako euskara batuari esker eratu ahal izan dira hezkuntza eta euskalduntze sistemak. Agur eta ohore, beraz, Jean Harritschelhar euskaltzainari. Euskarak aurrera egin du jauzi eta, oinarri-oinarrian, hezkuntza sistemari eta helduen euskalduntzeari esker egin du. Euskararen Aholku Batzordeak berak aitortu duen legez: “euskararen berreskurapenean, euskal irakaskuntzarekin batera, helduen euskalduntze-alfabetatzea izan da ekinbiderik eta mugimendurik garrantzitsuena.” Ez da harritzekoa hori esatea, helduen euskalduntzeak ehun mila hiztun berri eman baitizkio euskarari urteotan. Eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko munduan zehar lantzen ari diren egitasmoen aldean, horrek desberdintzen gaitu, besteak beste: heldutan hizkuntza propioa ikasteko halako sare zabala edukitzea eta zaintzea. Elebitasunaren hazkundearekin euskal gizarteak irabazten du. Baina elebitasunak pertsona bera aberasten du lehen-lehenik. Elebitasunak mundu zabal eta berriak eskainiko dizkizue euskaldun berrioi. Elebidun izanik, eduki gehiagoz eta desberdinez jabetzeko aukera izango duzue. Eta, batez ere, euskal hiztunon bihotzera iritsiko zarete.
  • 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Eusko Jaurlaritzak, legealdirako programan, konpromiso sendo bat hartu du euskararekin eta bizikidetzarekin. Gure Herriaren eraikuntzan euskara biziberritzea zutoin bat da. Elkarbizitzan sinesten dugu eta elkarbizitzan eraiki nahi dugu gure etorkizuna. Elkarlanean sinesten dugu, lankidetzan. Maizpide, elkarlan eraginkor honen eredua da. Benetan pozgarria zaigu jabetza publikokoa den eraikin honek betetzen duen xedea, erakundeon eta gizarte-ekimenaren arteko loturari esker. Jarrai dezagun, beraz, bakoitzak gure esparruan dugun eginkizuna betetzen: - Euskaltegiok, zerbitzuaren kalitatea eta profesionaltasuna hobetzen, ikasketa prozesu sendoak eskaintzen; - Herri aginteok zuen lana behar bezala babesten eta sustatzen. Hori da elkarlana. Hori baita herritarrak, edozein adin eta jatorritakoak, euskaltegira etor daitezen motibatzen jarraitzeko erarik sendoena. Ikasturte hasieran gaudenez herritarrei ere zuzendu nahi natzaie. Elebakarrei gonbitea egin nahi nieke euskara ikasteko urratsa egin dezaten. Ez dezatela izan zalantzarik: pertsona legez aberastuko dira eta, aldi berean, ekarpen handia egingo diote gizarteari. Bukatzear dagoen ikasturtean 36.000 ikasle aritu dira euskaltegietan. Batzuk euskara ikasteko lehen urratsak egiten; beste batzuk maila ertainean aurrera egiten; beste batzuk adituen maila aurreratuan sakontzen. Euskaraz eskuratutako ezagutza maila orok du balio handia. Euskarazko gaitasun aurreratua eta euskarazko maila apala eskuratzen duen pertsona heldu ororen ekarpena da garrantzitsua. Pertsona bakoitzak euskaraz emandako urrats bakoitzak sendotu egiten duelako gure bizikidetza eta aberasten duelako pertsona bera lehen-lehenik. Beraz, guztiak dira beharrezko. Herritar elebakarrei gonbitea egin nahi diet: gerturatu euskaltegira, eman euskara ikasteko pausua. Este es el momento de acudir al Euskaltegi, el momento de dar el paso para aprender euskara. Aldez aurretik aitortu nahi dizuet herritar elebidunon zuenganako errekonozimendua eta eskertza. Mila esker guztioi.