Euskara 21 Itun berritu baterantz txostena eta  Normalkuntza Proiektua  HINBE/RLSren argitan Erronkagaitik eskerrak LIS-taldeari, emaitzagatik zalantzak eta barkamena HNATeei
Arantzazun gai honen eskaera egin zuenetako bat neu izan nintzen.  Nik eskatzen nuena ez da nik egin dezakedana, ESKATU:  HPSko agintariek  edo teknikoek, agintaritza preskriptiboa dutenek EGIN:  irakurketa deskriptibo, interpretatiboa. Inolako autoritaterik ez duena. mugatua, neure iritzi, bias-alborakarga, eta gaitasunetara egokitua beste interpretazio eredu baten faltan, HINBErena hartuko dut ardatz.
HNTei galdetu eta erantzunen arabera: 1.1 Txostenaren prozesua, laburpena eta irakurketa 1.2 Euskara 21 HINBEren argitan 1.3 Euskara 21 irizpide ekonomikoen argitan
Gai honen inguruan gehiago jakiteko:  Azurmendi M.J; Bachoc. E. & Zabaleta. F. (2001). Reversing Language Shift: The case of Basque   in:  Fishman J. ( Ed.)  Can threatened languages be saved?  Clevedon. Multilingual Matters. Azurmendi M.J., Mtz de Luna. I. (2006). The Case of Basque: Past, Present and Future. Donostia. Soziolinguistika Klusterra.  Kaplan & Baldauf, 1997.  Language Planning, from practice to theory.  Clevedon. Multilingual Matters. Eusko Jaurlaritza (HPIN). (1994).  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkari Nagusiaren agerraldia, berak eskatua Iraskunde eta Herrizaingo Batzordearen aurrean (1991/1992/1994)  . Gasteiz. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritza (HPS). (1999).  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia  . Gasteiz. Eusko Jarlaritza Euskararen Aholku Batzordea. (2008). XXI.  Mende Hasierako Hizkuntza politikaren oinarriak .  Oinarrizko txostena . Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Euskararen Aholku Batzordea. (2009). XXI.  Mende Hasierako Hizkuntza politikaren oinarriak . Itun berritu baterantz. Gogoeta irekiaren ondorengo txostena. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Sarasua, J. (1997).  Txepetxekin solasean biziaren hizkuntzaz. Bilbo. Gara argitaretxea  Zalbide, M. (2008). HP21. Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar.  http:// www.euskadi.net /euskara21 Zalbide, M. 2003. Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio?  http:// www.erabili.com / zer_berri / muinetik /1056974834
EUSKARA 21 Txepetxek (Sarasuari)  MOTIBAZIOA  EZAGUTZA  ERABILERA ETIKA  ZIENTZIA  POLITIKA EHko Adituak Gaian autoritatea dutenak EAEko Aginte politikoa dutenak Preskripzioak egiteko gaitasuna eta agintea dutenak: zer da derrigorrezko? zer egin behar da?  Hizkuntza plangintza  Hizkuntza politika
1.1  Euskara 21 Prozesua Txostenaren laburpena
1991-1996ko inkesta soziolinguistikoak  (2001. A+B+Z) 1998-2004: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.  2005-2009: Hizkuntza Politika aurrera begira dokumentua.  Helburua hausnarketa eta eztabaida bultzatzea   2006ko inkesta soziolinguistikoak.  IV.  Mapa   soziolinguistikoa 2007an. Miren Azkarate Kultura Sailburuak Aholku batzordea izendatu.  http://euskadi.net/euskara21   2008ko apirilak 29:  XXI.  Mende   Hasierarako   Hizkuntza   politikaren   oinarriak     hausnarketa   txostena . Bloga. EUSKARA 21
EUSKARA 21 2008ko apiriletik aurrera  Oinarrizko txostenaren  eztabaida eta gogoeta, batzordeko kideen gogoetak: Eranskinak argitaratuta Zalbide ,  Idiazabal,   Mess 2008ko apiriletik aurrera  http://www.euskara21.net  ekarpenak egiteko web gunea  41.671 bisitari  6500 ekarpen  2009ko urtarrilean  Itun berritu baterantz txostena. Adostua
EUSKARA 21 Itun berritu baterantz (2009) Hitzaurrea:  Patxi Baztarrikarena. 2009ko otsailaren 24koa. Prozesuaren deskripzioa. (5) Sarrera I:  asmoa [...] mende berriaren hasierarako egokia izan behar duen hizkuntza politika berritu baten oinarri koherenteak eta eragingarriak finkatzea.(2) Guztira: 62 orrialde
II. GARENA: NONDIK GATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? (20) 1.  Aurrekariak: [7 behar] Oinarrizko txostenetik:  3 faktore (lege-markoa/ hizkuntza politika  eraginkorra/herritarren atxikimendua) 21. o 2. Kultura ekoizpena: merkatu legeak, babesa eta kalitatea. [4 behar] Helburua, [...]: batetik,  kontsumoan eragitea , kultura ekoizpenaren eta merkatuaren hazkundeak parean jartzeko eta aldi berean areagotzeko, bata besteagandik urrundu gabe; bestetik, eta mundu mailako kultura zirkuituetan modu eragingarri eta erakargarrian txertatu beharra dagoen euskal kultura sistemaren  ikuspegitik,  kalitatea eta kanpo nahiz barruko proiekziorako ahalmenari oso arreta berezia eskaintzea  24.o. 3. Euskara Plazan: erakargarritasunaren giltzarri erabakigarria. [5 behar] ...lehenik eta behin, ordezkari publikoek jendaurrean eta beren eragin eremuetan  euskara erabiltzera behartu behar dute  beren burua; [...] Hizkuntzen arteko bizikidetza ekinbide publiko orotan bistaratzea, beharrezko edota saihestezin gerta daitezkeen asimetrien beldurrik gabe, eta haiek  hizkuntza politika aurrerakoi  eta ez-neutral –hots, euskararen aldeko– baten osagarritzat  errebindikatu behar dira  24-25. o
II. GARENA: NONDIK GATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 4. Inertzia negatiboak astindu behar dira. [2 behar] ... hizkuntza irizpideen  zentraltasunaren printzipioak  ezin du izan Administrazio moderno  eragingarri baten helburu orokorretik aparteko kontu bat. [...] Zentraltasun horrek, bestalde,  zeharkakotasuna ere eskatzen du , nahitaez, hizkuntza politikarentzat, ez baita inola ere proposatzen, zentraltasunaren izenean, gunean guneko hizkuntza politika isolatu bat, baizik eta gune orotan isla berezia eta profil zehatza izango duen hizkuntza politika bakar, orokor eta iraunkor bat.   26. o 5. Hizkuntza gaitasunaren ikuspegi komunikatiboa eta praktikoa (performatiboa) [3 behar]. aztertu beharra dago, era berean, euskararen “lan-merkaturako balioa” etengabeko prestakuntzaren printzipioa ekarri beharra dago euskararen eremura ere  [honetarako u hiru faktore lotu behar direla estu-estu dio]: trebakuntza performatiboa (zeregin zehatz praktikoekin loturiko prestakuntza) erabilera (parametro komunikatiboetan oinarritua) eta erabiltzearen poderioz bakarrik biziraungo duen hizkuntza bat erakargarria egiteko etengabeko ahalegina ebaluazio irizpideak guztiz-guztiz eta bakarrik komunikazio irizpideen arabera aplikatu behar dira euskarara hurbildu den oro hartu behar dugu euskalduntzat
II. GARENA: NONDIK GATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 6.  Zertaz ari gara, gizarte elebiduna aipatzen dugunean? Mugak, asimetriak, diglosia, euskararen arnasguneak. [5 behar] Asimetria  baterantz goaz, beraz, gizarte elebidun baten helburua posible izango bada, eta asimetria hori bai geografikoa eta baita funtzionala ere izango da [...] euskarak eta gaztelaniak funtzio ezberdinak bereganatuko dituzte, nolabaiteko banaketa funtzional baten arabera, eta beste hainbeste gertatuko da euskarentzat erreklamatzen ditugun lurraldeei dagokienez Hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusia den esparruak behar ditu.  Arnasgune  [...] Arnasgune horiek zaindu, sortu eta, ahal balitz, hedatu ezean, alferrik izango da, seguruenera, gainerako ahalegin oro.  Horrenbestez, lehentasunezko trataera garbia eman beharko zaie euskararen arnasguneei XXI. mende hasierako hizkuntza politikan. beti ere errealitate soziolinguistikoaren arabera eta guztiz garbi izanda  diglosiak  ez duela biziraupena bermatzen, baina, gurean, diglosiarik gabe, nolabaiteko konpartimentazio funtzionalik gabe, ez dagoela biziraupenik. hizkuntzen eta hiztunen  bizikidetzaren eta euskararen erabilera  areagotzearen aldeko neurri eta politika eragingarriak izatea. [Horretarako] 1) esparru ez formaletan (etxean, auzoan, lagunartean, e.a.) gauzatzen den euskararen erabilera ez formala indartzea, euskaldun zaharrena bezala euskaldun berriena ere;  2) euskaldun berriaren ekarpenari zor zaion onespen soziala aitortzea
II. GARENA: NONDIK GATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 7.  Herri-administrazioa, herritarren hizkuntza eskubideen zaintzan eredu.[3] Administrazio publikoak eredugarria izan behar du herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeari dagokionez. Euskararen ezagutza egiaztatu duten langileek euskara lan hizkuntzatzat erabili behar dute, eta hori bi hizkuntza ofizialen erabilera arautuko duen inguru baten barruan lortu behar da. lehentasunetan lehena izango da toki guztietako Administrazio guztiek langile elebidunak izatea jendaurreko lehen harreman zuzena gauzatzen den tokietan 8. Euskalgintza publiko eta pribatuen arteko lankidetza. [behar 1, beharrizan ugari 4] Herri-aginteak, gizarte mugimenduak, elkarteak, enpresak, hau da, azpijokorik gabe ari diren guztiak behar ditu euskarak Lankidetza bermatu beharra dago, beraz, alde bietatik, eta, horretarako, ezinbesteko abiapuntua da euskalgintza guztien (instituzionala, soziala, politikoa, kulturala) zeregina elkarri aitortzea eta errespetatzea. Denak dira euskalgintza, den-denak dira beharrezkoak
II. GARENA: NONDIK GATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 9.  Euskaldun berria euskal hiztun izateko aukera oparoa eragingarria. [2 behar, 6 beharrizan] nola lortu euskal hiztunen erkidego sendo bat? [...] Euskal hiztun sare zabal sendoak behar ditugu, beraz. Euskara naturaltasun, malgutasun eta ohikotasunez erabiliko duten sare sozial biziak, informazio eta komunikazioaren teknologien laguntzaz hizkuntz ghettoak gaindituko dituztenak. Aldi berean, kontzientzia soziala mobilizatu beharko da, euskaldun berriaren figurak izan dezan merezi eta behar duen gizarte onespen eta prestigioa 10. Nora goaz? 20-25 barruko hizkuntza errealitatea. Gaur baino askoz naturaltasun handiagoz biziko ditugu hizkuntzen arteko banaketa funtzional eta geografikoak, eta garbi ikusiko ditugu, praktikan eta erabilera datuetan, diglosia atxikigarriaren onurak. 50 urtetik beherako herritar guztiak euskal hiztunak edo, gutxienez, euskaldun pasiboak izango dira Erabileraren hazkunde hori hizkuntzaren esparru formaletan gauzatuko da erarik argienean. euskarak arnasgune gehiago, trinkoago eta sendoagoak izango ditu, belaunez belauneko transmisioaren eta hizkuntzaren beraren adierazkortasunaren mesedetan. euskarazko kultura ekoizpen eta kontsumoa nabarmen haziko dira
III. LAN-ILDO NAGUSIAK (12 orri  3 xede???) 1.Erabilera, erronka nagusia. [4] … hizkuntza ofizialen sistemak oso oinarri argiak ditu gure Autonomia Erkidegoan. Oinarri horiek, gainera, adostasun zabala eta sendoa dute; ezarri zirenetik hona indartu den adostasuna.  Herritarrak hizkuntza ofizialen artean nahi duena aukeratzeko duen askatasuna da, bide horretan, ardatz nagusia. ikasle guztiek  ikasi behar dute , ezinbestez, aukeratu ez duten beste hizkuntza ofiziala ere, derrigorrezko hezkuntza amaitzean hizkuntza bietan izan dezaten “jakintza praktiko nahikoa”. Aukera hau funtsezkoa da, gizartearen kohesioa  eta, hizkuntza kontuetan ere, ikasleen aukera berdintasuna segurtatzea baititu helburu XXI. mende hasierako hizkuntza politikak erronka nagusitzat izango duen  euskararen erabileraren aldeko lanari . Kontua da, azken batean, erabileraren auzia ez dela joko-zelai teoriko batean erabakiko, baizik eta eguneroko praktika planifikatuarenean.
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  1.Erabilera, erronka nagusia. Arautu beharko da, beraz eta ezinbestez,  esparru publikoko hizkuntza ofizialen erabilera , ezin baita inolaz ere eskari-eskaintzaren legeen baldintzapean utzi euskararen erabileraren etorkizuna.  Hizkuntza politika ez-neutral bat da, beraz, diseinatu beharko dena , euskarakalte izango litzatekeen laissez-faire izaerako politikari zirrikiturik utziko ez diona  euskararentzat gune eta funtzio zehatzak zaindu/sendotu/hedatu/lortu behar dira , aldez aurretik onartuta gure ezaugarri demolinguistikoak eta soziolinguistikoak definitzen duten errealitatetik abiatzen garela, errealitate hori hobetzeko hain zuzen ere, jakina, baina helburu eskuragarrien arabera hobetzeko, eta ez euskara ikur politiko soilaren tokian jartzen dutenei jarraiki bizikidetza eta gizarte kohesioa intransigentziaren labarrean amiltzeko. garbi azaldu behar dugu XXI. mende hasierako hizkuntza politika demokratiko eta zuhur baten  gako nagusia EAEko bi hizkuntza ofizialen arteko funtzio eta, neurri batean bederen, gune geografikoen banaketa onartzea eta sustatzea dela , banaketa horretatik etorriko baitzaio euskarari, hain zuzen ere, guztiz ezinbestekoak dituen belaunez belauneko transmisioaren eta erreferentzialtasun sozialaren giltza
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak [13] a. Euskarazko kultura ekoizpena eta merkatua Kalitateak eta kalitatean  oinarrituriko arriskuak izan behar dute herri-aginteen iparra, euskal kulturgintza babesterakoan. Euskal kultura sistema suspertzeko politika publikoek  kontsumoa areagotzea  izan behar dute jomuga nagusi […] Ez baita ahaztu behar kultur erreferentzialtasuna dela, hain zuzen, hizkuntzarekiko atxikimenduaren pizgarririk eragingarrienetariko bat. Eskaintza eta kontsumoaren hazkundean,  produktuen dibertsifikatzeari  ere erreparatu behar zaio, kontsumoa ahalik eta esparru gehienetara hedatzeko Euskarazko kultura ekoizpenerako egokiak gerta daitezkeen  marketin-teknikak  aztertu eta bideratu behar dira
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak b. Ezagutza areagotzea eta  euskararen arnasguneak  zaintzea: hizkuntza politika orekatu baten oinarriak Euskaldun gehiago sortzeko ahalegina estu uztartuta doa  eremu euskaldunak  zaintzearekin,  hala nola euskararentzat eremu funtzional berriak, tokian tokiko beharrekin lotuak, irabaztearekin. Horrela jokatu ezean, bertan genuke ghettoak sortzeko arriskua. Euskal  herritar elebidunok  pauso bat eman behar dugu euskararen alde, erabilerari dagokionez, gu baikara pauso hori eman dezakegun bakarrak. Inoiz baino gehiago dago  euskararen etorkizuna geure esku , herritarron borondate eta jarreraren esku, herritarron  askatasunaren esku, alegia. oso da garrantzitsua  herri-aginteen eta gizarte mugimenduen arteko lankidetza , euskararen aldeko konpromisoaren kontzientzia soziala edo kultura kolektiboa hedatzeari begira Gaztelaniak hainbat toki eta funtziotan duen (eta izango duen) nagusitasuna onartzearekin batera,  euskarari ere esleitu beharko zaizkio beste hainbat toki eta funtzio , ohikotasunez erabilia izateko. Banakuntza hori, jakina, tokian tokiko eta esparru funtzional bakoitzaren errealitate demolinguistiko eta soziolinguistikoaren ezaugarrien arabera mamitu beharko da
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak c.  Progresibotasuna eta erritmo aniztasuna  gizarte adostasunerako zubi Progresibotasunaren eta erritmo aniztasunaren filosofia egokitasunaren zutabean bermatzen da, eta egokitasun horren heldulekuak dira, batetik, egoera soziolinguistikoa, eta, bestetik, herritarren (eta haien ordezkarien) arteko adostasun zabala. Nolanahi ere, progresibotasunak eta erritmo aniztasunak  aurrerabidea izan behar dute beti helburu ; ezin da progresibotasunaren izenean onartu euskararen erabilera, apurka-apurka bada ere, aurrera ez daraman politikarik. Progresibotasunaren aplikazio berezi eta, aldi berean, guztiz garrantzitsua mamitu beharra dago  haur eta gazteen eskolaz kanpoko jardueretan  (taldeko nahiz bakarkako aisialdia, musika, udalekuak, kirola…), esparru ez-formal horietan euskarazko mintza-jarduna areagotzeko
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak d. Euskararen  berezko guneak , aurrerabiderako ezinbesteko baldintza Aukeratu eta lehenetsi behar dira esparruak , inguruko eta errealitateen ezaugarrien arabera (kontzentrazio demolinguistikoa, adin tarteen hizkuntz ezaugarriak…), euskararen bizitasun soziolinguistikorik handiena erakusten dutenak aukeratzearren. Errepara diezaiogun  esparru ez formaletako eskaintzari , bereziki haur eta gazteei zuzenduari alegia: euskara ohiko hizkuntza bilakatzeko ahalegin berezia egin behar da alor honetan
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak e. Eskola eta haren ingurunearena. Ez dakigu eskolak eman zezakeen guztia eman ote duen, baina ikaragarria da euskararen biziberritzeari eta eleaniztasunaren helburuari eman diena […] helburu nagusia:  eskolak euskaldundu du, euskalduntzen du eta euskalduntzen jarraitu behar du , gurasoek seme-alaben irakaskuntzarako hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren buruan EAEko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa lortzeko betebeharra harmonizatuz. Hirugarren hizkuntza baten neurri apalagoko irakaskuntzari ere tokia egin behar zaio bertako bi hizkuntza ofizialen irakaskuntzaren ondoan. Eskolari ezin zaio, ordea, mirakulurik eskatu : eskolak elebidundu dezake ingurune erdaldunean bizi den ikaslea, baina ezin zaio eskolari eskatu ikasle horren euskara-gaitasuna ingurune edota familia elebidunean bizi den baten mailakoa izatea.  Ahalegin berezia  egin beharko da gune erdaldunetan, nolanahi ere,  eskolaz kanpoko jardueretan  euskararen erabilera bermatzeko. Horretarako, eskolaren eta auzo, herri edota hiriko elkarteen arteko lankidetza protokoloak bultzatu behar dira, ikasleei euskara esparru ez-formaletan erabiltzen jarraitzeko zirkuitu egokiak eskaintzearren .
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak e. Eskola eta haren ingurunearena. 2. zatia eskolatik kanpo ere euskaraz bizi eta sozializatzea . Eta, jakina, baldintza ororen gainetik garrantzizkoena: euskara erabiltzeko borondatea Azken batean, eskolak, euskararen eta euskarazko irakaskuntzari dagokionez bederen, gaur egungo transmisio eredutik eredu aktiboetara pasatu behar du,  era progresiboan eta ingurunearekin lankidetzan, eta egokitasuna eta komunikaziorako gaitasuna lehenetsiz  ikuspegi gramatikal hutsaren gainetik. Erabilera dugu, beraz, berriz ere gako nagusia
III. LAN-ILDO NAGUSIAK (2) 3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 1. Euskararen ezagupena eta erabilera  belaunaldi berrietan  bermatzea. 2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten  arnasgune eta funtzioak  zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko.Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea. 3.  Familia-transmisioa  bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia. 4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea,  euskararen erabilerarako sare operatibo  presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz. 5. Hiri handietan  euskara erabiltzeko aukerak  areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez.  6.  Elebitasun pasiboa  helduen munduan –eta gutxieneko helburutzat– areagotzea eta prestigiatzea.  7. Euskarazko  kultura kontsumoa  indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi askatzaile batetik.
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 8. Euskara eta haren munduak  etorkinengana hurbiltzea , hauen integrazio zabala eta aberasgarria ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez.  9.  Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea  eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea.  10.  Hizkuntza eskubideak eremu publikoan  aitortzeko ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea. 11. Euskararen  erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea : euskarak mundu ugari ditu bere baitan, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
III. LAN-ILDO NAGUSIAK  3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 12. Euskararen  irudiari prestigioa  ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz 13.  Hizkuntzaren teknologiak  (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar ditu, horixe baitu ezinbesteko baldintza hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. 14.  Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena  etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.
IV. ITUN BERRITU BATERANTZ (8) Adostasunean, pertsuasioan eta tinkotasun demokratikoan oinarrituriko hizkuntza politikaren premia  Progresibotasuna: atxikimendua, egingarritasuna eta erritmo egokia lotzen dituen printzipioa Euskara, nazio-adskripzioa eta politika: erantzunkizun sozialaren talaiatik zaindu beharreko harremanak Euskara biziberritzea, herritar ororen erabakimenaren baitako kontua, akordio zabal eta eratzaile baten ikusmiran Itun berrituaren bidean behar den adostasunaz- EBPN
1.2.  Euskara 21 eta HNP :  Babesa Hutsuneak  Kontraesanak HINBEren argitan
EDOZEIN HIZKUNTZA PLANGINTZAREN PROZESUA DATU BILKETA :  ESTRATEGIA:   Plangintza egin aurretik egoeraren diagnosia.  2. I NPLEMENTAZIOA :  TAKTIKA:  Erabakiak, neurriak eta bitartekoak. 3.  LORPEN/HUTS EGITEEN BALORAZIOA  +  NEURRI ZUZENTZAILEAK:   *Arazoen aurrean hartutako neurriak, bildutako datuetan oinarrituta. *Neurriak gizarteari “saldu” beharra.  “It is important to remember that proposed solutions must be ‘sold’ to the population, because language issues are most common emotion-laden” (K. 1997: 120). HINBE/RLS
EAE/ EH  EBPN Inkesta soziolinguistikoak + mapa soziolinguistikoak + Beste hainbat (kale erabileraren neurketak) + Aholku Batzordearen Itun Berritu baterantz txostena (1978/ 2009) eta ekarpenak EBPN (1999) Inkesta soziolinguistikoak + mapak + beste batzuk+  Aholku Batzordearen Oinarrizko txostena eta ekarpenak (2008) ZABALKUNDEA+ UDAL BATZORDEAK HNP 1.  Diagnosia = Branka + Hausnarketa 2. Inplementazioa = HNP + urtez urteko planak +urtez urteko memoriak 3. Huts egite/ lorpenen balorazioa + neurri zuzentzaileak = 2. Branka + interpretazioa  eta hausnarketa ATXIKIMENDUA EDO INPLIKAZIOA  ESKOLA  MUNDUA 1. Diagnosia: EIFE 1. +EIFE 2. + EIFE 3. Euskararen B2 maila + PISA+  Ebaluazio diagnostikoa  ….  2. EEPBL (93) APLIKAZIOA  + Curriculum dekretuen aplikazioa  3. Diagnosirako berdinaketa beste batzuk (ereduen bilakaera ad.) HIZKUNTZAK MUNDUAN 1. Diagnosia=estrategia =datu bilketa 2. Inplementazioa = Taktika  3. Lorpen/huts egiteen balorazioa + neurri zuzentzaileen aplikazioa PROZESUARI ARRETA PLANGINTZA PROZESUA
EAE/ EH  EBPN Biziberritze Plana HINBE: Indarberritze ***  Hizkuntza Politika Ulibarri Programa Ikastetxeko Normalkuntza  Proiektua =  hizkuntza  plana edo plangintza ESKOLA  MUNDUA  HIZKUNTZA-PLANGINTZA Irakaskuntza alorreko hizkuntza-plangintza  (Euskara Euskal Eskola Publikoan , 93, 18.atalean: 54) “ Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatze” OROKORREAN H. Plangintza (Haugen,66) Normalización L. (Aracil, 83) Recuperación L. Revering Language Shift RLS (Fishman, 91) Hizkuntzak galtzeko duen joera alderantzizkatzea (Unesco, 2005) IZENA
EAE/ EH  EBPN Biziberritze Plana “ Jaurlaritzaren euskarari buruzkoetarako ekintzabideen planifikaziorako eta antolaketarako plan estrategikoa […] Euskararen normalizazioak ezinbestekoa du horrelako plan estrategikoa, argia eta zabala” HINBE  (Zalbide, 02) Ahuldutako Hizkuntzaren Indarberritzea Normalizazio proiektua Euskararen erabilera  eskola giroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohiko adierazpide bihurtzeko, HUISek abian jarri duen programa ESKOLA  MUNDUA “ Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatze” Antolamendu, pedagogia eta curriculumaren artean sortutako arazo/nahasteak ebatzi D ereduan: etxetik euskaldunak/etxetik erdaldunak B ereduan: zein hizkuntzetan ikasi irakurtzen eta idazten A ereduan: metodologia egokiena/ arlo baten bitartez Ereduen integrazioa eskola bizitzan  OROKORREAN H. Plangintza Hizkuntzaren gizarte mailako arazoei soluziobideak era  antolatuan bilatzea (Zalbide,04). RLS DEFINIZIOA Abian dagoen EBPNk 10 urte bete ditu. Sarrerako atelean: ... ezinbestekoa gertatzen da Plan Nagusi hori berritzea, egungo euskal hiztunen zein bihar-etzikoen beharrei erantzuten jarraitzeko.  (14. o.) Beraz, ez daukagu diagnosi berria egin ondorengo planik, eta egungo EBPN 1999koa da.
EAE/ EH  EBPN HPS +  Aholku Batzordea + Foru Aldundiak + Udalak HUIS+ Euskara Zerbitzua  SIADECO, Euskaltzaindia, Eliza, UEU… Retolaza (Kili-kili), Kontseilua Bai euskarari, Korrika, Ibilaldiak… HNP BERDINAK  HIZTUN-ELKARTE BERA DA ESKOLA  MUNDUA HUISeko Berriztapen zuzendaritza + EUSKARA ZERBITZUA Ikastetxeko OOGa (Komunitate osoaren ordezkaritza)  Udala barne Gurasoak Irakasleak Ikasleak Langile ez irakasleak MUNDUAN Gorbernu agentziek Hezkuntza agentziek 3.  Kuasi-gobernu edo gobernuz kanpoko erakundeek   4. Beste talde edo pertsona esanguratsuek 5. Hiztun-elkartearen atxikimendua ERAGILEAK OHARRA: Zergatik EH? Eragileak hiztun elkarte osoari begira egiten dute lan, hortaz EH bere osotasunean hartzen dute, ez ordea EBPNk
ERAGILEK: EAE/EH Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailburuordetzak  2007ko urriaren 24ko  Aginduaren bitartez izendatuak guztira  55 Batzorde osoa:  14  Jaurlaritzako sail eta zuzendaritza ezberdinetakoak 40 Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako  pertsona ezagunak batzorde-atal berezia :  38 “XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren  oinarriak” izeneko  2008ko apirilak 29ko txostena batzorde-atal iraunkorra:  7 -  Itun berritu baterantz izeneko txostena  prestatu dutenak Gure artekoak: M. Zalbide, L. Erriondo, A. Eizagirre, E. Osa… - Ulibarri Programa ondo ezagutzen duen kideak egon dira prozesuan!!!
EAE  EBPN HPS + Udalak Tokian tokiko euskara batzordeak Komunikazio-plana HNP Ulibarri Programa OOGaren eskaria eta ikastetxeko HNPa bera Komunikazio plana ESKOLA  MUNDUA 1. HUISen ahaleginak. Euskara Zerbitzua. 2. Gizartearen eskaera = Gurasoen/ikasle/irakasle/langile/… EREDUEN BILAKAERA HIZKUNTZAK MUNDUAN Goitik-beherakoa  / Top-down planning Behetik gora / Bottom- up planning PLANGINTZA ERAMOLDEAK Txostenaren osatze bidean  (Hitzaurreko12. o.): Batzordea(k) berritu, osatu. -2007 Oinarrizko Txostena argitaratu.-2008 Txostenak eztabaidatu. Kideen ekarpenak. Eranskinak Web gunea ireki. 41.671 bisitari/ 6500 iruzkin edo ekarpen Hedabideetan eragina: 141 artikulu, erreportaje, elkarrizketa eta informazio Itun berritu bateratz txostena argitaratu. 2009
EAE/ EH  EBPN Euskararen ondorengoetaratzea Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza Euskararen elikadura HNP HNPetatik sortutako materialak 323/2003 dekretua Erabilera (Euskalduntze, hobekuntza eta sakontzea) Hezkuntza komunitateko kideen arteko harremanak eta Ulibarriko kideen artekoak ESKOLA  MUNDUA Bezeroa da. Hezkuntzako legedia Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatzea Harremanak HIZKUNTZAK MUNDUAN Corpus Planning Status Planning 3. Adquisition Planning 4. Community Fostering XEDEAK Ez daukagu diagnosi berria egin ondorengo planik, eta egun indarrean dagoena ez da  Euskara 21  -en arabera berritu.
EAE/ EHn DIAGNOSIA/ESTRATEGIA.  * Soziolinguistika inkestak   * Hezkuntzako ebaluazioak  * Gastuen azterketak *Analisis historikoa  - Euskara 21- Gogoeta irekiaren  ondorengo txostena 2.  I NPLEMENTAZIOA/TAKTIKA :  EBPN. 3. LORPEN/HUTSEGITEEN BALORAZIOA  +  NEURRI ZUZENTZAILEAK: BAEN – 1991-1996  Euskara 21.-.Oinarrizko txostena Batzordekideen aportazioak/txostenak -eranskinak
EAE/ EH  Kultura Saileko  HPSk,  Euskararen Aholku batzordearen ekarpenak kontuan hartuz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EBPN HNP 1. Diagnosiko emaitzen gainean egindako hausnarketatik 2.  HNP 3. Huts egite/ lorpenen balorazioa + neurri zuzentzaileak. Ikastetxeak +beste eragile batzuk. ESKOLA  MUNDUAN HUISek  ISE-IVEIk diagnosiak Ikastereduak, dekretuak eta beste neurri  Hainbat hausnarketa eta neurri zuzentzaile MUNDUAN = Globalizazio (Fishman, 2001) MOTORRA NON  &  BOLANTEA NORK
1.3  Euskara 21 irizpide ekonomikoen argitan
HPSren 2010eko jardunbide nagusiak HPSk Euskararen Legearekin eta bereziki, Euskararen Aholku Batzordearen XXI. Mende Hasierako Hizkuntza Politikarentzako lehentasunezko ildoekin  (Txostenean 52-53. o) bat egin du eta lerro horiei jarraiki bideratuko ditu jardunbide nagusiak. Euskararen erabilera eta transmisioa  bultzatuko ditu. Gazteen artean familia transmisio bidez eta irakaskuntzaren bidez egingo da eta helduen artean berriz, HABE eta helduen euskalduntze eta alfabetatzerako sarearen bidez. Euskara etorkinengana ere hurbiltzeko ahalegina egingo da. Euskaraz komunikatzeko estandarrak  malgutu eta aberastuko dira. Horretarako, hainbat erakunde eta elkarterekin lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira, besteak beste. Alor publikoari dagokionez, Elebide, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua indartuko da, eta EBPN  ( Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta erabilera-planak berrikusiko dira .  Alor sozioekonomiko pribatuan ere euskararen erabilera sustatuko da Lanhitz programaren bitartez. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)  euskararen garapenerako baliatzea  izango da 2010eko beste jardunbide nagusi bat. Alor horretan, ikerketa eta garapena izango dira ardatzak. Euskarazko kultura kontsumoa  indartuko da eta euskararen irudiari prestigioa emango zaio. Hala, euskarazko produktuen kontsumoa eta sorkuntza bultzatzeko hainbat diru-laguntza emango dira. Euskara mundu zabalean hedatu eta sustatzeko  lanean jarraituko du HPSk, Etxepare Institutua abian jartzeko pausoekin jarraituz eta beste herrialde batzuekin koordinazio sareetan parte hartuz.
207 Zbk. 2010eko martxokoa 1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea Grin (1999)  cost - effectiveness   evaluation   ereduarekin ezin egin oraindik azterketa
11. Euskararen erakargarritasuna 12. Euskararen irudia prestigiatu 13. Hizkuntzaren teknologiak 14. Hizkuntza politikaren akordio zabalenak
Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea. 2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta  erreferentzialtasun soziala  3. Familia-transmisioa bermatzea,  4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, 5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea 6. Elebitasun pasiboa helduen munduan –eta gutxieneko helburutzat– areagotzea eta prestigiatzea.  7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi askatzaile batetik.  10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan
Zuzendaritzaren hiru antolaketa zerbitzu hartu dira kontuan: (1) Ikerketa, (2) Teknologia eta (3) Enpresa.  Ardatz estrategikoak Teknologia + Ziberespazioa:  Social Networks ,  Social Medias ,  Cloud Computing .  Eleaniztasuna + Aniztasuna + Etorkinak: hizkuntzak, elkarbizitza, industriak.  Enpresa + Berrikuntza + Balio erantsia: markagintza, 2.0 teknologiak, ekintzailetasuna, sormena, parte-hartzea.  Nazioartekotzea + Kanpo proiekzioa: behaketa teknologikoa, Europar Batasuna, domeinu linguistikoa .  11. Euskararen erakargarritasuna 12. Euskararen irudia prestigiatu (kultura eta komunikazioa) 13. Hizkuntzaren teknologiak 14. Hizkuntza politikaren akordio zabalenak
2010erako proiektu estrategikoak www.euskara2puntu0.com barne eta kanpo plataforma interaktiboa diseinatu eta abian jartzea: ( EHUko ikastaroa ) Ikerketa zerbitzutik : “Euskara 2.0 eta Gizarte sareak” ikerketa-proiektua abian da jadanik. Etorkinak, EB eta kanpo proiekzioa ikerketa gai izango dira legealdian zehar ere.  Teknologia zerbitzutik : “Euskara 2.0: Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak, Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen praktika berritzaile eta teknologikoak ezagutu eta aplikatuz” EHUko Udako Ikastaroa uztailean ospatuko da. Jadanik abian dago beraz. Bestalde, IKT deialdia eta behaketa teknologikoa izango dira egiteko nagusiak.  Enpresa zerbitzutik : “Euskara 2.0: Euskara+Berrikuntza+Enpresa” italdea antolatu eta bultzatu egingo da. Bestalde, Lanhitz deialdia, Bikain deialdia eta ziurtagiria izango dira egiteko nagusiak.  Lourdes  Auzmendi ,  2010eko  ekainaren  9a,  asteazkena
Adostasuna eta eragileen arteko elkarlana
14 Lehentasun  Erabilera erronka (diglosia) Hiztunak irabazi eta euskara erabili Administrazioan kalitatea
Zertarako erabili dut nik Goitik behera eta behetik gorako prozesuak azaltzeko (3 saio). Oinarrizko txostena Ekarpenak irakurri. Ekarpenen eragina Itun berritu baterantz dokumentuan Komunikazio planaren garrantzia azpimarratzeko. ( abedutik-otsailera) 13  ikasturteko  memoria  bildu dugunean, zonalde soziolinguistiko ezberdinetan zintzo, ezberdin eta zuzen jokatu dugula ikusteko.  Arratia: Arnasgunea Urduña-Ugao-Arrigorriaga-Galdakao Basauri-Etxebarri Udalek aurreko EBPNean oinarrituta eskolen eremuan sartzen ari direla ikusteko. EBPN berriaren beharra. Eredu eleanitzaren sarrera ulertzeko.  Gorbeialdea Alkartearen hurrengo proiektua justifikatzeko.
Euskara 21 txostengileen ETIKA hau izan delakoan nago: RLS advocates  can and should stress, therefore, that no infringement of anyone’s rights and no rejection of anyone’s dignity or legitimacy is part or parcel of their program or goal. This should not be merely a public relations position but, hopefully, a deeply felt conviction.  […] Cultural democracy is possible and its pursuit must be an honest and deep commitment, rather than merely a temporary strategy and disarming tactic of the pro-RLS forces. (Fishman, 1991: 83) Eskerrik asko

Euskara21

  • 1.
    Euskara 21 Itunberritu baterantz txostena eta Normalkuntza Proiektua HINBE/RLSren argitan Erronkagaitik eskerrak LIS-taldeari, emaitzagatik zalantzak eta barkamena HNATeei
  • 2.
    Arantzazun gai honeneskaera egin zuenetako bat neu izan nintzen. Nik eskatzen nuena ez da nik egin dezakedana, ESKATU: HPSko agintariek edo teknikoek, agintaritza preskriptiboa dutenek EGIN: irakurketa deskriptibo, interpretatiboa. Inolako autoritaterik ez duena. mugatua, neure iritzi, bias-alborakarga, eta gaitasunetara egokitua beste interpretazio eredu baten faltan, HINBErena hartuko dut ardatz.
  • 3.
    HNTei galdetu etaerantzunen arabera: 1.1 Txostenaren prozesua, laburpena eta irakurketa 1.2 Euskara 21 HINBEren argitan 1.3 Euskara 21 irizpide ekonomikoen argitan
  • 4.
    Gai honen inguruangehiago jakiteko: Azurmendi M.J; Bachoc. E. & Zabaleta. F. (2001). Reversing Language Shift: The case of Basque in: Fishman J. ( Ed.) Can threatened languages be saved? Clevedon. Multilingual Matters. Azurmendi M.J., Mtz de Luna. I. (2006). The Case of Basque: Past, Present and Future. Donostia. Soziolinguistika Klusterra. Kaplan & Baldauf, 1997. Language Planning, from practice to theory. Clevedon. Multilingual Matters. Eusko Jaurlaritza (HPIN). (1994). Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkari Nagusiaren agerraldia, berak eskatua Iraskunde eta Herrizaingo Batzordearen aurrean (1991/1992/1994) . Gasteiz. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritza (HPS). (1999). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia . Gasteiz. Eusko Jarlaritza Euskararen Aholku Batzordea. (2008). XXI. Mende Hasierako Hizkuntza politikaren oinarriak . Oinarrizko txostena . Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Euskararen Aholku Batzordea. (2009). XXI. Mende Hasierako Hizkuntza politikaren oinarriak . Itun berritu baterantz. Gogoeta irekiaren ondorengo txostena. Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila. Sarasua, J. (1997). Txepetxekin solasean biziaren hizkuntzaz. Bilbo. Gara argitaretxea Zalbide, M. (2008). HP21. Oinarrizko Txostena irakurri ondoko zenbait ohar. http:// www.euskadi.net /euskara21 Zalbide, M. 2003. Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio? http:// www.erabili.com / zer_berri / muinetik /1056974834
  • 5.
    EUSKARA 21 Txepetxek(Sarasuari) MOTIBAZIOA EZAGUTZA ERABILERA ETIKA ZIENTZIA POLITIKA EHko Adituak Gaian autoritatea dutenak EAEko Aginte politikoa dutenak Preskripzioak egiteko gaitasuna eta agintea dutenak: zer da derrigorrezko? zer egin behar da? Hizkuntza plangintza Hizkuntza politika
  • 6.
    1.1 Euskara21 Prozesua Txostenaren laburpena
  • 7.
    1991-1996ko inkesta soziolinguistikoak (2001. A+B+Z) 1998-2004: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. 2005-2009: Hizkuntza Politika aurrera begira dokumentua. Helburua hausnarketa eta eztabaida bultzatzea 2006ko inkesta soziolinguistikoak. IV. Mapa soziolinguistikoa 2007an. Miren Azkarate Kultura Sailburuak Aholku batzordea izendatu. http://euskadi.net/euskara21 2008ko apirilak 29: XXI. Mende Hasierarako Hizkuntza politikaren oinarriak hausnarketa txostena . Bloga. EUSKARA 21
  • 8.
    EUSKARA 21 2008koapiriletik aurrera Oinarrizko txostenaren eztabaida eta gogoeta, batzordeko kideen gogoetak: Eranskinak argitaratuta Zalbide , Idiazabal, Mess 2008ko apiriletik aurrera http://www.euskara21.net ekarpenak egiteko web gunea 41.671 bisitari 6500 ekarpen 2009ko urtarrilean Itun berritu baterantz txostena. Adostua
  • 9.
    EUSKARA 21 Itunberritu baterantz (2009) Hitzaurrea: Patxi Baztarrikarena. 2009ko otsailaren 24koa. Prozesuaren deskripzioa. (5) Sarrera I: asmoa [...] mende berriaren hasierarako egokia izan behar duen hizkuntza politika berritu baten oinarri koherenteak eta eragingarriak finkatzea.(2) Guztira: 62 orrialde
  • 10.
    II. GARENA: NONDIKGATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? (20) 1. Aurrekariak: [7 behar] Oinarrizko txostenetik: 3 faktore (lege-markoa/ hizkuntza politika eraginkorra/herritarren atxikimendua) 21. o 2. Kultura ekoizpena: merkatu legeak, babesa eta kalitatea. [4 behar] Helburua, [...]: batetik, kontsumoan eragitea , kultura ekoizpenaren eta merkatuaren hazkundeak parean jartzeko eta aldi berean areagotzeko, bata besteagandik urrundu gabe; bestetik, eta mundu mailako kultura zirkuituetan modu eragingarri eta erakargarrian txertatu beharra dagoen euskal kultura sistemaren ikuspegitik, kalitatea eta kanpo nahiz barruko proiekziorako ahalmenari oso arreta berezia eskaintzea 24.o. 3. Euskara Plazan: erakargarritasunaren giltzarri erabakigarria. [5 behar] ...lehenik eta behin, ordezkari publikoek jendaurrean eta beren eragin eremuetan euskara erabiltzera behartu behar dute beren burua; [...] Hizkuntzen arteko bizikidetza ekinbide publiko orotan bistaratzea, beharrezko edota saihestezin gerta daitezkeen asimetrien beldurrik gabe, eta haiek hizkuntza politika aurrerakoi eta ez-neutral –hots, euskararen aldeko– baten osagarritzat errebindikatu behar dira 24-25. o
  • 11.
    II. GARENA: NONDIKGATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 4. Inertzia negatiboak astindu behar dira. [2 behar] ... hizkuntza irizpideen zentraltasunaren printzipioak ezin du izan Administrazio moderno eragingarri baten helburu orokorretik aparteko kontu bat. [...] Zentraltasun horrek, bestalde, zeharkakotasuna ere eskatzen du , nahitaez, hizkuntza politikarentzat, ez baita inola ere proposatzen, zentraltasunaren izenean, gunean guneko hizkuntza politika isolatu bat, baizik eta gune orotan isla berezia eta profil zehatza izango duen hizkuntza politika bakar, orokor eta iraunkor bat. 26. o 5. Hizkuntza gaitasunaren ikuspegi komunikatiboa eta praktikoa (performatiboa) [3 behar]. aztertu beharra dago, era berean, euskararen “lan-merkaturako balioa” etengabeko prestakuntzaren printzipioa ekarri beharra dago euskararen eremura ere [honetarako u hiru faktore lotu behar direla estu-estu dio]: trebakuntza performatiboa (zeregin zehatz praktikoekin loturiko prestakuntza) erabilera (parametro komunikatiboetan oinarritua) eta erabiltzearen poderioz bakarrik biziraungo duen hizkuntza bat erakargarria egiteko etengabeko ahalegina ebaluazio irizpideak guztiz-guztiz eta bakarrik komunikazio irizpideen arabera aplikatu behar dira euskarara hurbildu den oro hartu behar dugu euskalduntzat
  • 12.
    II. GARENA: NONDIKGATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 6. Zertaz ari gara, gizarte elebiduna aipatzen dugunean? Mugak, asimetriak, diglosia, euskararen arnasguneak. [5 behar] Asimetria baterantz goaz, beraz, gizarte elebidun baten helburua posible izango bada, eta asimetria hori bai geografikoa eta baita funtzionala ere izango da [...] euskarak eta gaztelaniak funtzio ezberdinak bereganatuko dituzte, nolabaiteko banaketa funtzional baten arabera, eta beste hainbeste gertatuko da euskarentzat erreklamatzen ditugun lurraldeei dagokienez Hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusia den esparruak behar ditu. Arnasgune [...] Arnasgune horiek zaindu, sortu eta, ahal balitz, hedatu ezean, alferrik izango da, seguruenera, gainerako ahalegin oro. Horrenbestez, lehentasunezko trataera garbia eman beharko zaie euskararen arnasguneei XXI. mende hasierako hizkuntza politikan. beti ere errealitate soziolinguistikoaren arabera eta guztiz garbi izanda diglosiak ez duela biziraupena bermatzen, baina, gurean, diglosiarik gabe, nolabaiteko konpartimentazio funtzionalik gabe, ez dagoela biziraupenik. hizkuntzen eta hiztunen bizikidetzaren eta euskararen erabilera areagotzearen aldeko neurri eta politika eragingarriak izatea. [Horretarako] 1) esparru ez formaletan (etxean, auzoan, lagunartean, e.a.) gauzatzen den euskararen erabilera ez formala indartzea, euskaldun zaharrena bezala euskaldun berriena ere; 2) euskaldun berriaren ekarpenari zor zaion onespen soziala aitortzea
  • 13.
    II. GARENA: NONDIKGATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 7. Herri-administrazioa, herritarren hizkuntza eskubideen zaintzan eredu.[3] Administrazio publikoak eredugarria izan behar du herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeari dagokionez. Euskararen ezagutza egiaztatu duten langileek euskara lan hizkuntzatzat erabili behar dute, eta hori bi hizkuntza ofizialen erabilera arautuko duen inguru baten barruan lortu behar da. lehentasunetan lehena izango da toki guztietako Administrazio guztiek langile elebidunak izatea jendaurreko lehen harreman zuzena gauzatzen den tokietan 8. Euskalgintza publiko eta pribatuen arteko lankidetza. [behar 1, beharrizan ugari 4] Herri-aginteak, gizarte mugimenduak, elkarteak, enpresak, hau da, azpijokorik gabe ari diren guztiak behar ditu euskarak Lankidetza bermatu beharra dago, beraz, alde bietatik, eta, horretarako, ezinbesteko abiapuntua da euskalgintza guztien (instituzionala, soziala, politikoa, kulturala) zeregina elkarri aitortzea eta errespetatzea. Denak dira euskalgintza, den-denak dira beharrezkoak
  • 14.
    II. GARENA: NONDIKGATOZ, NON GAUDE, NORA GOAZ? 9. Euskaldun berria euskal hiztun izateko aukera oparoa eragingarria. [2 behar, 6 beharrizan] nola lortu euskal hiztunen erkidego sendo bat? [...] Euskal hiztun sare zabal sendoak behar ditugu, beraz. Euskara naturaltasun, malgutasun eta ohikotasunez erabiliko duten sare sozial biziak, informazio eta komunikazioaren teknologien laguntzaz hizkuntz ghettoak gaindituko dituztenak. Aldi berean, kontzientzia soziala mobilizatu beharko da, euskaldun berriaren figurak izan dezan merezi eta behar duen gizarte onespen eta prestigioa 10. Nora goaz? 20-25 barruko hizkuntza errealitatea. Gaur baino askoz naturaltasun handiagoz biziko ditugu hizkuntzen arteko banaketa funtzional eta geografikoak, eta garbi ikusiko ditugu, praktikan eta erabilera datuetan, diglosia atxikigarriaren onurak. 50 urtetik beherako herritar guztiak euskal hiztunak edo, gutxienez, euskaldun pasiboak izango dira Erabileraren hazkunde hori hizkuntzaren esparru formaletan gauzatuko da erarik argienean. euskarak arnasgune gehiago, trinkoago eta sendoagoak izango ditu, belaunez belauneko transmisioaren eta hizkuntzaren beraren adierazkortasunaren mesedetan. euskarazko kultura ekoizpen eta kontsumoa nabarmen haziko dira
  • 15.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK(12 orri 3 xede???) 1.Erabilera, erronka nagusia. [4] … hizkuntza ofizialen sistemak oso oinarri argiak ditu gure Autonomia Erkidegoan. Oinarri horiek, gainera, adostasun zabala eta sendoa dute; ezarri zirenetik hona indartu den adostasuna. Herritarrak hizkuntza ofizialen artean nahi duena aukeratzeko duen askatasuna da, bide horretan, ardatz nagusia. ikasle guztiek ikasi behar dute , ezinbestez, aukeratu ez duten beste hizkuntza ofiziala ere, derrigorrezko hezkuntza amaitzean hizkuntza bietan izan dezaten “jakintza praktiko nahikoa”. Aukera hau funtsezkoa da, gizartearen kohesioa eta, hizkuntza kontuetan ere, ikasleen aukera berdintasuna segurtatzea baititu helburu XXI. mende hasierako hizkuntza politikak erronka nagusitzat izango duen euskararen erabileraren aldeko lanari . Kontua da, azken batean, erabileraren auzia ez dela joko-zelai teoriko batean erabakiko, baizik eta eguneroko praktika planifikatuarenean.
  • 16.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 1.Erabilera, erronka nagusia. Arautu beharko da, beraz eta ezinbestez, esparru publikoko hizkuntza ofizialen erabilera , ezin baita inolaz ere eskari-eskaintzaren legeen baldintzapean utzi euskararen erabileraren etorkizuna. Hizkuntza politika ez-neutral bat da, beraz, diseinatu beharko dena , euskarakalte izango litzatekeen laissez-faire izaerako politikari zirrikiturik utziko ez diona euskararentzat gune eta funtzio zehatzak zaindu/sendotu/hedatu/lortu behar dira , aldez aurretik onartuta gure ezaugarri demolinguistikoak eta soziolinguistikoak definitzen duten errealitatetik abiatzen garela, errealitate hori hobetzeko hain zuzen ere, jakina, baina helburu eskuragarrien arabera hobetzeko, eta ez euskara ikur politiko soilaren tokian jartzen dutenei jarraiki bizikidetza eta gizarte kohesioa intransigentziaren labarrean amiltzeko. garbi azaldu behar dugu XXI. mende hasierako hizkuntza politika demokratiko eta zuhur baten gako nagusia EAEko bi hizkuntza ofizialen arteko funtzio eta, neurri batean bederen, gune geografikoen banaketa onartzea eta sustatzea dela , banaketa horretatik etorriko baitzaio euskarari, hain zuzen ere, guztiz ezinbestekoak dituen belaunez belauneko transmisioaren eta erreferentzialtasun sozialaren giltza
  • 17.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak [13] a. Euskarazko kultura ekoizpena eta merkatua Kalitateak eta kalitatean oinarrituriko arriskuak izan behar dute herri-aginteen iparra, euskal kulturgintza babesterakoan. Euskal kultura sistema suspertzeko politika publikoek kontsumoa areagotzea izan behar dute jomuga nagusi […] Ez baita ahaztu behar kultur erreferentzialtasuna dela, hain zuzen, hizkuntzarekiko atxikimenduaren pizgarririk eragingarrienetariko bat. Eskaintza eta kontsumoaren hazkundean, produktuen dibertsifikatzeari ere erreparatu behar zaio, kontsumoa ahalik eta esparru gehienetara hedatzeko Euskarazko kultura ekoizpenerako egokiak gerta daitezkeen marketin-teknikak aztertu eta bideratu behar dira
  • 18.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak b. Ezagutza areagotzea eta euskararen arnasguneak zaintzea: hizkuntza politika orekatu baten oinarriak Euskaldun gehiago sortzeko ahalegina estu uztartuta doa eremu euskaldunak zaintzearekin, hala nola euskararentzat eremu funtzional berriak, tokian tokiko beharrekin lotuak, irabaztearekin. Horrela jokatu ezean, bertan genuke ghettoak sortzeko arriskua. Euskal herritar elebidunok pauso bat eman behar dugu euskararen alde, erabilerari dagokionez, gu baikara pauso hori eman dezakegun bakarrak. Inoiz baino gehiago dago euskararen etorkizuna geure esku , herritarron borondate eta jarreraren esku, herritarron askatasunaren esku, alegia. oso da garrantzitsua herri-aginteen eta gizarte mugimenduen arteko lankidetza , euskararen aldeko konpromisoaren kontzientzia soziala edo kultura kolektiboa hedatzeari begira Gaztelaniak hainbat toki eta funtziotan duen (eta izango duen) nagusitasuna onartzearekin batera, euskarari ere esleitu beharko zaizkio beste hainbat toki eta funtzio , ohikotasunez erabilia izateko. Banakuntza hori, jakina, tokian tokiko eta esparru funtzional bakoitzaren errealitate demolinguistiko eta soziolinguistikoaren ezaugarrien arabera mamitu beharko da
  • 19.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak c. Progresibotasuna eta erritmo aniztasuna gizarte adostasunerako zubi Progresibotasunaren eta erritmo aniztasunaren filosofia egokitasunaren zutabean bermatzen da, eta egokitasun horren heldulekuak dira, batetik, egoera soziolinguistikoa, eta, bestetik, herritarren (eta haien ordezkarien) arteko adostasun zabala. Nolanahi ere, progresibotasunak eta erritmo aniztasunak aurrerabidea izan behar dute beti helburu ; ezin da progresibotasunaren izenean onartu euskararen erabilera, apurka-apurka bada ere, aurrera ez daraman politikarik. Progresibotasunaren aplikazio berezi eta, aldi berean, guztiz garrantzitsua mamitu beharra dago haur eta gazteen eskolaz kanpoko jardueretan (taldeko nahiz bakarkako aisialdia, musika, udalekuak, kirola…), esparru ez-formal horietan euskarazko mintza-jarduna areagotzeko
  • 20.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak d. Euskararen berezko guneak , aurrerabiderako ezinbesteko baldintza Aukeratu eta lehenetsi behar dira esparruak , inguruko eta errealitateen ezaugarrien arabera (kontzentrazio demolinguistikoa, adin tarteen hizkuntz ezaugarriak…), euskararen bizitasun soziolinguistikorik handiena erakusten dutenak aukeratzearren. Errepara diezaiogun esparru ez formaletako eskaintzari , bereziki haur eta gazteei zuzenduari alegia: euskara ohiko hizkuntza bilakatzeko ahalegin berezia egin behar da alor honetan
  • 21.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak e. Eskola eta haren ingurunearena. Ez dakigu eskolak eman zezakeen guztia eman ote duen, baina ikaragarria da euskararen biziberritzeari eta eleaniztasunaren helburuari eman diena […] helburu nagusia: eskolak euskaldundu du, euskalduntzen du eta euskalduntzen jarraitu behar du , gurasoek seme-alaben irakaskuntzarako hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren buruan EAEko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa lortzeko betebeharra harmonizatuz. Hirugarren hizkuntza baten neurri apalagoko irakaskuntzari ere tokia egin behar zaio bertako bi hizkuntza ofizialen irakaskuntzaren ondoan. Eskolari ezin zaio, ordea, mirakulurik eskatu : eskolak elebidundu dezake ingurune erdaldunean bizi den ikaslea, baina ezin zaio eskolari eskatu ikasle horren euskara-gaitasuna ingurune edota familia elebidunean bizi den baten mailakoa izatea. Ahalegin berezia egin beharko da gune erdaldunetan, nolanahi ere, eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera bermatzeko. Horretarako, eskolaren eta auzo, herri edota hiriko elkarteen arteko lankidetza protokoloak bultzatu behar dira, ikasleei euskara esparru ez-formaletan erabiltzen jarraitzeko zirkuitu egokiak eskaintzearren .
  • 22.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 2.Eleaniztasunari buruzko irizpide funtzional berriaren araberako lan-ildo nagusiak e. Eskola eta haren ingurunearena. 2. zatia eskolatik kanpo ere euskaraz bizi eta sozializatzea . Eta, jakina, baldintza ororen gainetik garrantzizkoena: euskara erabiltzeko borondatea Azken batean, eskolak, euskararen eta euskarazko irakaskuntzari dagokionez bederen, gaur egungo transmisio eredutik eredu aktiboetara pasatu behar du, era progresiboan eta ingurunearekin lankidetzan, eta egokitasuna eta komunikaziorako gaitasuna lehenetsiz ikuspegi gramatikal hutsaren gainetik. Erabilera dugu, beraz, berriz ere gako nagusia
  • 23.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK(2) 3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea. 2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko.Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea. 3. Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia. 4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz. 5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez. 6. Elebitasun pasiboa helduen munduan –eta gutxieneko helburutzat– areagotzea eta prestigiatzea. 7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi askatzaile batetik.
  • 24.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 8. Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea , hauen integrazio zabala eta aberasgarria ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez. 9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea. 10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortzeko ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea. 11. Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea : euskarak mundu ugari ditu bere baitan, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
  • 25.
    III. LAN-ILDO NAGUSIAK 3.Lehentasunezko ildoak xxi.mende hasierako hizkuntza politikarentzat 14 12. Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz 13. Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar ditu, horixe baitu ezinbesteko baldintza hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. 14. Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.
  • 26.
    IV. ITUN BERRITUBATERANTZ (8) Adostasunean, pertsuasioan eta tinkotasun demokratikoan oinarrituriko hizkuntza politikaren premia Progresibotasuna: atxikimendua, egingarritasuna eta erritmo egokia lotzen dituen printzipioa Euskara, nazio-adskripzioa eta politika: erantzunkizun sozialaren talaiatik zaindu beharreko harremanak Euskara biziberritzea, herritar ororen erabakimenaren baitako kontua, akordio zabal eta eratzaile baten ikusmiran Itun berrituaren bidean behar den adostasunaz- EBPN
  • 27.
    1.2. Euskara21 eta HNP : Babesa Hutsuneak Kontraesanak HINBEren argitan
  • 28.
    EDOZEIN HIZKUNTZA PLANGINTZARENPROZESUA DATU BILKETA : ESTRATEGIA: Plangintza egin aurretik egoeraren diagnosia. 2. I NPLEMENTAZIOA : TAKTIKA: Erabakiak, neurriak eta bitartekoak. 3. LORPEN/HUTS EGITEEN BALORAZIOA + NEURRI ZUZENTZAILEAK: *Arazoen aurrean hartutako neurriak, bildutako datuetan oinarrituta. *Neurriak gizarteari “saldu” beharra. “It is important to remember that proposed solutions must be ‘sold’ to the population, because language issues are most common emotion-laden” (K. 1997: 120). HINBE/RLS
  • 29.
    EAE/ EH EBPN Inkesta soziolinguistikoak + mapa soziolinguistikoak + Beste hainbat (kale erabileraren neurketak) + Aholku Batzordearen Itun Berritu baterantz txostena (1978/ 2009) eta ekarpenak EBPN (1999) Inkesta soziolinguistikoak + mapak + beste batzuk+ Aholku Batzordearen Oinarrizko txostena eta ekarpenak (2008) ZABALKUNDEA+ UDAL BATZORDEAK HNP 1. Diagnosia = Branka + Hausnarketa 2. Inplementazioa = HNP + urtez urteko planak +urtez urteko memoriak 3. Huts egite/ lorpenen balorazioa + neurri zuzentzaileak = 2. Branka + interpretazioa eta hausnarketa ATXIKIMENDUA EDO INPLIKAZIOA ESKOLA MUNDUA 1. Diagnosia: EIFE 1. +EIFE 2. + EIFE 3. Euskararen B2 maila + PISA+ Ebaluazio diagnostikoa …. 2. EEPBL (93) APLIKAZIOA + Curriculum dekretuen aplikazioa 3. Diagnosirako berdinaketa beste batzuk (ereduen bilakaera ad.) HIZKUNTZAK MUNDUAN 1. Diagnosia=estrategia =datu bilketa 2. Inplementazioa = Taktika 3. Lorpen/huts egiteen balorazioa + neurri zuzentzaileen aplikazioa PROZESUARI ARRETA PLANGINTZA PROZESUA
  • 30.
    EAE/ EH EBPN Biziberritze Plana HINBE: Indarberritze *** Hizkuntza Politika Ulibarri Programa Ikastetxeko Normalkuntza Proiektua = hizkuntza plana edo plangintza ESKOLA MUNDUA HIZKUNTZA-PLANGINTZA Irakaskuntza alorreko hizkuntza-plangintza (Euskara Euskal Eskola Publikoan , 93, 18.atalean: 54) “ Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatze” OROKORREAN H. Plangintza (Haugen,66) Normalización L. (Aracil, 83) Recuperación L. Revering Language Shift RLS (Fishman, 91) Hizkuntzak galtzeko duen joera alderantzizkatzea (Unesco, 2005) IZENA
  • 31.
    EAE/ EH EBPN Biziberritze Plana “ Jaurlaritzaren euskarari buruzkoetarako ekintzabideen planifikaziorako eta antolaketarako plan estrategikoa […] Euskararen normalizazioak ezinbestekoa du horrelako plan estrategikoa, argia eta zabala” HINBE (Zalbide, 02) Ahuldutako Hizkuntzaren Indarberritzea Normalizazio proiektua Euskararen erabilera eskola giroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohiko adierazpide bihurtzeko, HUISek abian jarri duen programa ESKOLA MUNDUA “ Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatze” Antolamendu, pedagogia eta curriculumaren artean sortutako arazo/nahasteak ebatzi D ereduan: etxetik euskaldunak/etxetik erdaldunak B ereduan: zein hizkuntzetan ikasi irakurtzen eta idazten A ereduan: metodologia egokiena/ arlo baten bitartez Ereduen integrazioa eskola bizitzan OROKORREAN H. Plangintza Hizkuntzaren gizarte mailako arazoei soluziobideak era antolatuan bilatzea (Zalbide,04). RLS DEFINIZIOA Abian dagoen EBPNk 10 urte bete ditu. Sarrerako atelean: ... ezinbestekoa gertatzen da Plan Nagusi hori berritzea, egungo euskal hiztunen zein bihar-etzikoen beharrei erantzuten jarraitzeko. (14. o.) Beraz, ez daukagu diagnosi berria egin ondorengo planik, eta egungo EBPN 1999koa da.
  • 32.
    EAE/ EH EBPN HPS + Aholku Batzordea + Foru Aldundiak + Udalak HUIS+ Euskara Zerbitzua SIADECO, Euskaltzaindia, Eliza, UEU… Retolaza (Kili-kili), Kontseilua Bai euskarari, Korrika, Ibilaldiak… HNP BERDINAK HIZTUN-ELKARTE BERA DA ESKOLA MUNDUA HUISeko Berriztapen zuzendaritza + EUSKARA ZERBITZUA Ikastetxeko OOGa (Komunitate osoaren ordezkaritza) Udala barne Gurasoak Irakasleak Ikasleak Langile ez irakasleak MUNDUAN Gorbernu agentziek Hezkuntza agentziek 3. Kuasi-gobernu edo gobernuz kanpoko erakundeek 4. Beste talde edo pertsona esanguratsuek 5. Hiztun-elkartearen atxikimendua ERAGILEAK OHARRA: Zergatik EH? Eragileak hiztun elkarte osoari begira egiten dute lan, hortaz EH bere osotasunean hartzen dute, ez ordea EBPNk
  • 33.
    ERAGILEK: EAE/EH KulturaSaileko Hizkuntza Politika Sailburuordetzak 2007ko urriaren 24ko Aginduaren bitartez izendatuak guztira 55 Batzorde osoa: 14 Jaurlaritzako sail eta zuzendaritza ezberdinetakoak 40 Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunak batzorde-atal berezia : 38 “XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak” izeneko 2008ko apirilak 29ko txostena batzorde-atal iraunkorra: 7 - Itun berritu baterantz izeneko txostena prestatu dutenak Gure artekoak: M. Zalbide, L. Erriondo, A. Eizagirre, E. Osa… - Ulibarri Programa ondo ezagutzen duen kideak egon dira prozesuan!!!
  • 34.
    EAE EBPNHPS + Udalak Tokian tokiko euskara batzordeak Komunikazio-plana HNP Ulibarri Programa OOGaren eskaria eta ikastetxeko HNPa bera Komunikazio plana ESKOLA MUNDUA 1. HUISen ahaleginak. Euskara Zerbitzua. 2. Gizartearen eskaera = Gurasoen/ikasle/irakasle/langile/… EREDUEN BILAKAERA HIZKUNTZAK MUNDUAN Goitik-beherakoa / Top-down planning Behetik gora / Bottom- up planning PLANGINTZA ERAMOLDEAK Txostenaren osatze bidean (Hitzaurreko12. o.): Batzordea(k) berritu, osatu. -2007 Oinarrizko Txostena argitaratu.-2008 Txostenak eztabaidatu. Kideen ekarpenak. Eranskinak Web gunea ireki. 41.671 bisitari/ 6500 iruzkin edo ekarpen Hedabideetan eragina: 141 artikulu, erreportaje, elkarrizketa eta informazio Itun berritu bateratz txostena argitaratu. 2009
  • 35.
    EAE/ EH EBPN Euskararen ondorengoetaratzea Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza Euskararen elikadura HNP HNPetatik sortutako materialak 323/2003 dekretua Erabilera (Euskalduntze, hobekuntza eta sakontzea) Hezkuntza komunitateko kideen arteko harremanak eta Ulibarriko kideen artekoak ESKOLA MUNDUA Bezeroa da. Hezkuntzako legedia Derrigorrezko hezkuntzaren bidezko euskalduntze/alfabetatzea Harremanak HIZKUNTZAK MUNDUAN Corpus Planning Status Planning 3. Adquisition Planning 4. Community Fostering XEDEAK Ez daukagu diagnosi berria egin ondorengo planik, eta egun indarrean dagoena ez da Euskara 21 -en arabera berritu.
  • 36.
    EAE/ EHn DIAGNOSIA/ESTRATEGIA. * Soziolinguistika inkestak * Hezkuntzako ebaluazioak * Gastuen azterketak *Analisis historikoa - Euskara 21- Gogoeta irekiaren ondorengo txostena 2. I NPLEMENTAZIOA/TAKTIKA : EBPN. 3. LORPEN/HUTSEGITEEN BALORAZIOA + NEURRI ZUZENTZAILEAK: BAEN – 1991-1996 Euskara 21.-.Oinarrizko txostena Batzordekideen aportazioak/txostenak -eranskinak
  • 37.
    EAE/ EH Kultura Saileko HPSk, Euskararen Aholku batzordearen ekarpenak kontuan hartuz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak EBPN HNP 1. Diagnosiko emaitzen gainean egindako hausnarketatik 2. HNP 3. Huts egite/ lorpenen balorazioa + neurri zuzentzaileak. Ikastetxeak +beste eragile batzuk. ESKOLA MUNDUAN HUISek ISE-IVEIk diagnosiak Ikastereduak, dekretuak eta beste neurri Hainbat hausnarketa eta neurri zuzentzaile MUNDUAN = Globalizazio (Fishman, 2001) MOTORRA NON & BOLANTEA NORK
  • 38.
    1.3 Euskara21 irizpide ekonomikoen argitan
  • 39.
    HPSren 2010eko jardunbidenagusiak HPSk Euskararen Legearekin eta bereziki, Euskararen Aholku Batzordearen XXI. Mende Hasierako Hizkuntza Politikarentzako lehentasunezko ildoekin (Txostenean 52-53. o) bat egin du eta lerro horiei jarraiki bideratuko ditu jardunbide nagusiak. Euskararen erabilera eta transmisioa bultzatuko ditu. Gazteen artean familia transmisio bidez eta irakaskuntzaren bidez egingo da eta helduen artean berriz, HABE eta helduen euskalduntze eta alfabetatzerako sarearen bidez. Euskara etorkinengana ere hurbiltzeko ahalegina egingo da. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutu eta aberastuko dira. Horretarako, hainbat erakunde eta elkarterekin lankidetza-hitzarmenak sinatuko dira, besteak beste. Alor publikoari dagokionez, Elebide, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua indartuko da, eta EBPN ( Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta erabilera-planak berrikusiko dira . Alor sozioekonomiko pribatuan ere euskararen erabilera sustatuko da Lanhitz programaren bitartez. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) euskararen garapenerako baliatzea izango da 2010eko beste jardunbide nagusi bat. Alor horretan, ikerketa eta garapena izango dira ardatzak. Euskarazko kultura kontsumoa indartuko da eta euskararen irudiari prestigioa emango zaio. Hala, euskarazko produktuen kontsumoa eta sorkuntza bultzatzeko hainbat diru-laguntza emango dira. Euskara mundu zabalean hedatu eta sustatzeko lanean jarraituko du HPSk, Etxepare Institutua abian jartzeko pausoekin jarraituz eta beste herrialde batzuekin koordinazio sareetan parte hartuz.
  • 40.
    207 Zbk. 2010ekomartxokoa 1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea Grin (1999) cost - effectiveness evaluation ereduarekin ezin egin oraindik azterketa
  • 41.
    11. Euskararen erakargarritasuna12. Euskararen irudia prestigiatu 13. Hizkuntzaren teknologiak 14. Hizkuntza politikaren akordio zabalenak
  • 42.
    Euskararen ezagupena etaerabilera belaunaldi berrietan bermatzea. 2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala 3. Familia-transmisioa bermatzea, 4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, 5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea 6. Elebitasun pasiboa helduen munduan –eta gutxieneko helburutzat– areagotzea eta prestigiatzea. 7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi askatzaile batetik. 10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan
  • 43.
    Zuzendaritzaren hiru antolaketazerbitzu hartu dira kontuan: (1) Ikerketa, (2) Teknologia eta (3) Enpresa. Ardatz estrategikoak Teknologia + Ziberespazioa: Social Networks , Social Medias , Cloud Computing . Eleaniztasuna + Aniztasuna + Etorkinak: hizkuntzak, elkarbizitza, industriak. Enpresa + Berrikuntza + Balio erantsia: markagintza, 2.0 teknologiak, ekintzailetasuna, sormena, parte-hartzea. Nazioartekotzea + Kanpo proiekzioa: behaketa teknologikoa, Europar Batasuna, domeinu linguistikoa . 11. Euskararen erakargarritasuna 12. Euskararen irudia prestigiatu (kultura eta komunikazioa) 13. Hizkuntzaren teknologiak 14. Hizkuntza politikaren akordio zabalenak
  • 44.
    2010erako proiektu estrategikoakwww.euskara2puntu0.com barne eta kanpo plataforma interaktiboa diseinatu eta abian jartzea: ( EHUko ikastaroa ) Ikerketa zerbitzutik : “Euskara 2.0 eta Gizarte sareak” ikerketa-proiektua abian da jadanik. Etorkinak, EB eta kanpo proiekzioa ikerketa gai izango dira legealdian zehar ere. Teknologia zerbitzutik : “Euskara 2.0: Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak, Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen praktika berritzaile eta teknologikoak ezagutu eta aplikatuz” EHUko Udako Ikastaroa uztailean ospatuko da. Jadanik abian dago beraz. Bestalde, IKT deialdia eta behaketa teknologikoa izango dira egiteko nagusiak. Enpresa zerbitzutik : “Euskara 2.0: Euskara+Berrikuntza+Enpresa” italdea antolatu eta bultzatu egingo da. Bestalde, Lanhitz deialdia, Bikain deialdia eta ziurtagiria izango dira egiteko nagusiak. Lourdes Auzmendi , 2010eko ekainaren 9a, asteazkena
  • 45.
    Adostasuna eta eragileenarteko elkarlana
  • 46.
    14 Lehentasun Erabilera erronka (diglosia) Hiztunak irabazi eta euskara erabili Administrazioan kalitatea
  • 47.
    Zertarako erabili dutnik Goitik behera eta behetik gorako prozesuak azaltzeko (3 saio). Oinarrizko txostena Ekarpenak irakurri. Ekarpenen eragina Itun berritu baterantz dokumentuan Komunikazio planaren garrantzia azpimarratzeko. ( abedutik-otsailera) 13 ikasturteko memoria bildu dugunean, zonalde soziolinguistiko ezberdinetan zintzo, ezberdin eta zuzen jokatu dugula ikusteko. Arratia: Arnasgunea Urduña-Ugao-Arrigorriaga-Galdakao Basauri-Etxebarri Udalek aurreko EBPNean oinarrituta eskolen eremuan sartzen ari direla ikusteko. EBPN berriaren beharra. Eredu eleanitzaren sarrera ulertzeko. Gorbeialdea Alkartearen hurrengo proiektua justifikatzeko.
  • 48.
    Euskara 21 txostengileenETIKA hau izan delakoan nago: RLS advocates can and should stress, therefore, that no infringement of anyone’s rights and no rejection of anyone’s dignity or legitimacy is part or parcel of their program or goal. This should not be merely a public relations position but, hopefully, a deeply felt conviction. […] Cultural democracy is possible and its pursuit must be an honest and deep commitment, rather than merely a temporary strategy and disarming tactic of the pro-RLS forces. (Fishman, 1991: 83) Eskerrik asko