SlideShare a Scribd company logo
Gora zu
ta zutarrak!!!



                Multimedia Komunikazioko Masterra 12-13
                         Ikasgaia: Estrategia Linguistikoak.
                           Irakaslea: Joseba Ezeiza Ramos.
       Ikasleak: Ugaitz Alegria, Iker Peña eta Garazi Ramos
Gora zu ta zutarrak!




  Proiektuaren izena:
  Gora zu ta zutarrak!!! da proiektuaren izena, Gora gu ta gutarrak Euskal Herrian asko erabili ohi den esaldiari
  buelta eman diogu eta modu baikor eta motibagarri batean partehartzera bultzatzen duen izenburua jarri diogu
  proiektuari. Erraz gogoratzeko modukoa.



  Deskribapen laburra:
  DBH eta Batxilergo ikasketak egiten dauden gazteentzat (hegoaldean) edota ikasketa hauen baliokideak ikas-
  ten dutenentzat (iparraldean) da talentu lehiaketa hau. Euskal Herriko hainbat eskualdetan adin hauetako gaz-
  teek eskolaz kanpo euskararekiko harreman ezak kezkatuta, modu natural batean hezkuntzaz at, hain gustoko
  dituzten eta ia beti (españolez edo frantsesez) ikusten dituzten talent show delakoak, euren eskura euskaraz bizi
  dezaten jarriko ditugu. Non beraiek izango diren protagonista euskara hutsean jorratuko litzatekeen proiektu
  honetan.

  Gora Zu ta Zutarrak!!! transmedia proiektua, web orrialde batez, sare sozial ezberdinez, zuzeneko entsegu eta
  finaleko galak osatzen dute. Gazteek euren talentua erakutsi ahalko dute, kantuan, dantzan, antzezten (sketch-
  ak), magia ikuskizunekin etab. beti ere euskaraz egingo dutelarik. Web orria atal ezberdinez osatuta egongo
  da, lehiaketaren oinarriak, argazki bilduma, bideoak, euskal artistekin elkarrizketak, foroak non gomendioak,
  iritziak...partekatu ahal izango dituzten gainontzeko gazteekin.

  Parte hartzen duten gazteek, web atarian gurasoek sinatu beharreko baimena deskargatu eta bete beharko dute.

  Beraz, taldekako lanak grabatzen hasi daitezke, baina hori baino lehen euskal musikari, dantzari, aktoreen
  gomendioak eskegitzen joango gara.

  Kontziente gara, Euskal Herriko eskualde edo zonalde guztietako euskara erabilera ez dela berdina eta ondo-
  rioz, hizkuntza hori erabiltzeko duten naturaltasuna ez dela berdina izango. Hori dela eta, guztiak animatu nahi
  ditugu gurera, eskolaz kanpo eta eguneroko bizimodua euskaraz egiten dutenak, eta nola ez, eskolaz kanpo
  gure altxor hau praktikatzeko behar gehien dituzten gazteak. Horregatik, euskara eskolan ez beste erabiltzen
  duten gazteak animatu nahian, eta hauek izan dezaketen konplexuak uxatu nahian, estrategia bezala erabiliko
  genuke Revolta Permanent barakaldoko gazte bikote edota antzerako taldeak, ama hizkuntza euskara ez izan
  arren, euskaraz sortzen dituzten lanak erakusteko.

  Parte hartuko duten gazteek, bideoa grabatu eta editatu beharko dute gero web atarian eskegitzeko. Alor tekniko
  hau jorratzeko eta lagungarri, web atarian gure artistek grabatutako tutoretza bideoak egongo dira eskuragarri.

  Tarteka, Gora Zu ta Zutarrak!!! web atarian artista gonbidatuak izango genituzke gazteek izan ditzaketen zal-
  antza, kuriositate, galderei zuzenean erantzuteko.

  Behin, bideoak web orrialdean eskegita, talde profesional batek galbae bat egin eta gazte talde jakin batzuk
  aukeratuko dituzte. Ondoren aukeratutako bideoak bozkak eskuratzeko aukera izango dute, honela publikoaren
  saria eskuratuko luke bozka gehien lortzen duen taldeak. Misterio gehiago sortu nahian, ez dugu argitaratuko
  talde bakoitzaren bozka kopurua, gala finala ospatzen den egunean jakingo da publikoaren erabakia zein den.
Gora zu ta zutarrak!




  Bestalde, aukeratutako talde horien artean, tailerrak hasiko dira, zonaldeka aukeratutako taldeekin bilduko dira
  gure euskal artistak, gazteek Gora Zu ta Zutarrak!!! proiekturako sortutako lanak zuzentzeko asmotan. Hor-
  ren ostean, talde bakoitzak lanaren grabaketa berri bat eskegiko dute, publikoaren bozkak jasotzen jarraitzeko
  aukerarekin. Entsegu horietan gertatzen denarekin erreportai txikiak egingo ditugu, web orrian eskegitzeko.
  Eta berriro gure talde profesionalak finalera pasatuko direnen txartelak banatuko dituzte. Eta azkenik finaleko
  gala ospatuko da, Euskal Herriko antzokiren batetan. Aurkezle, epaimahaikide, talde gonbidatu eta gure gaz-
  teek osatutako taldeek egingo dute Gora Zu ta Zutarrak!!! gala, eta hor jakingo da talde irabazlea zein den.

  Hiru plataformaren laguntza izango genuke, galak ETB3n eskeintzeko. Eta gure web atarian streaming bidez
  ikusgai.

  Hurrengo Gora Zu ta Zutarrak!!! sukalde errezeta lehiaketa izango da.




  Justifikazioa:

                                     * 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

                          * Eskola eremutik kanpo euskara modu naturalean erabiltzea.

                            * Gustoko dituzten ekintzak euskaraz burutu ahal izatea.

                                     * Sormena euskaraz lantzera bultzatzea.

                               * Giro ezberdinean bizi diren gazteen elkarkidetza.

                        * Lurralde ezberdinetakoak izan arren ere euskaraz elkar ulertzea.

                             * Modu dibertigarrian euskararen erabilera areagotzea.

                                  * Euskararen erabilera sendotzea eta zabaltzea



  Euskara Sustatzeko Ekintza Planarekin (ESEP) bat dator gure proiektua, ezagutzaren eremuan oraindik ere
  urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean, Gora Zu
  ta Zutarrak!!! proiektuaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango bait da. Hori dela eta eki-
  men eraginkorra bultzatzea da gure asmoa. Gure proiektua ESEP planaren barne kokatzen den esparruetako
  ekintza bat da (teknologia berriek berebiziko garrantzia dute gure proiektu honetan, kultura eta aisia ere
  ustartzen ditugularik besteak beste).
Gora zu ta zutarrak!




  Diseinua: Komunikazio-egitura eta
  komunikazio ereduak.
  Proiektua aurkezteko, ikastetxeekin jarriko gara harremanetan, sortutako informazioa gazteengana ailegatze-
  ko modu eraginkorra izan daitekeelakoan. Honekin, kontuz izan behar dugu, proiektua aurkezterakoan egingo
  dugun moduarekin, beraien hezkuntza zentroaren bitartez egitean, ez genukelako nahi gazteek hezkuntzatik
  inposatutako zerbait bailitzan pentsatzea.

  Erakargarria izan behar da guztiz Gora Zu ta Zutarrak!!!. Proiektua aurrera ateratzeko Izarren Distira, Gaztea
  bideo klip lehiaketa, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ hartu ditugu eredutzat.

  Web orrialdea atal ezberdinez osatuta egongo da, sare aktibo bat izango da. Bai gure aldetik eta gazteen
  ekarpenen aldetik. Erabilera anitza izango du.

  Sare sozialak: gure ekimenaren zutabe nagusienetako bat izango da gure erabiltzaile gazteekin "feedback"a
  izateko eta gertuko eta uneko harremana izateko. Aktibatuta izango ditugu (Tuenti, Twitter, Facebook) kon-
  tuak. Gainera, sare sozial eta beste euskarrien arteko lotura bilatu nahi da.

  Web gunea: diseinu eta edukiei dagokienez gaztea eta erakargarria, aurretik aipatutako sare sozialekin lotura.
  Bertan, youtubeko gure kanalean eskegitako bideoen lotura ere egongo da. Eta eskegita egongo diren gazteen
  bideoak bozkatu ahal izateko sistema berezi bat.

  Denen onurarako sinergiak aprobetxatuz, komunikazio eredu pertsuasiboa sustatu nahi dugu, lenguaia gaztea,
  gertukoa, aktiboa, dinamikoa, guztiz sugerentea.

  "Buruz behera" da gure ekoiztetxea, gogotsu lanean ekiteko lan talde gaztea gara. Egunerokoa aurrera at-
  eratzeko talde finko batek osatzen dugu (2 kide administrazio kontuetarako, 2 produkzio lanak egiteko eta
  beste bat "community manager" lanak kudeatzeko). Bestalde kolaboratzaile ugari izango ditugu, adibidez
  web gunean eskegiko ditugun bideoak grabatzeko eta gazteekin zonalde ezberdinetan egingo diren entseguak
  zuzentzeko artistekin. Finaleko galan ere entseguetan ibili diren artistak, epaimahaikide lanetan arituko dira,
  egun horretan gala aurkezteko beste pertsona bat izango da gurekin, eta gazteekin egongo diren begirale pare
  bat.

  EITB hedabidea egokia dela iruditze zaigu plataforma handi batek osatzen duelako (web orrialdea, irratia,
  telebista katea) hortaz hedabide honekin lortuko dugun difusioa zabalagoa izango da. Finantzaketa aldetik
  ere interesgarria iruditzen zaigu EITBk parte hartzea, parte hartuko luketen firma pribatuei erakargarriago
  sortatuko zaielakoan, ta bestetik EITBk grabatuko lituzkeen galak eta zuzeneko emisioak, guretzako kostuak
  murrizteak dakarrelako.

  Proiektua aurrea ateratzeko, gure administrariek erakunde publikoetako Gazteria eta Euskara sailekin harre-
  manetan jarriko dira diru laguntzak eskuratzeko. (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Nafarroako gobernua,
  Akitaniakoa) Bestalde enpresa pribatuekin ere bat egin eta finantzaketa ekonomikoa lortzen saiatuko gara.
  Gora Zu ta Zutarrak!!! proiektuan parte hartuko duten gazteak edota hau jarraitzen egongo diren gazteak
  bezero potentzial bezala interesatu ahal zaizkien etxeekin. (Euskaltel, Gazte Kutxa...).
Gora zu ta zutarrak!




  Hizkuntza-eredua. Testua eta estiloa
  Gora Zu ta Zutarrak!!! taldetik gazteengana zuzentzean, bai sare sozialen bidez zein web orrian idatzitako
  testu edo eskegitako multimedia zerbitzuak, euskara batuan eginikoak izango dira. Gertuko modu batez trans-
  mitituta, "informal" era batekin alegia, hartara kale hizkuntza batetik gertuago, edota lagunarte giro bat sortuz.
  Horretarako eredu bezala, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ erabiliko ditugu web
  orrialderako testuak sortzerako garaian, web orrialdeadeko media bideoak sortzeko edo galaren kutsua, Sutan-
  blai saioko esentzia hartu nahiko genuke. Pedagogikoa, gaztea eta dinamikoa izatea.

  Iruditzen zaigu gure artista kolaboratzaileak entseguetan, ekitaldietan eta sortuko diren media ataletan bere
  euskalkian hitzegitea aberatsa izan daitekela beti ere egokituz zailtasunak aurkituz, hau da, besteekiko enpatia
  bat lortuz. ETBko Goenkale telesaiala eredugarria iruditzen zaigu, izan ere, bertan dibertsitatea nagusitzen
  delako. Euskalkien influentzia batekin, baina denek ulertzeko moduan.

  Gazteak, Gora Zu ta Zutarrak!!! ekin harremanetan jartzean, askeak izango dira erregistro aldetik nahi duten
  bezala hitz egiteko bai eta euskalki aldetik, beti ere euskaraz eginez.




                        Gora zu
                     ta zutarrak!!!

More Related Content

What's hot

Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue Fundazioa
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Joxe
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburua
Andoni Tolosa
 

What's hot (7)

Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
Galdezka
GaldezkaGaldezka
Galdezka
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburua
 

Viewers also liked

Edsc 425 unit plan
Edsc 425 unit planEdsc 425 unit plan
Edsc 425 unit plan
amytschlett
 
Certificado (2) jj
Certificado (2) jjCertificado (2) jj
Certificado (2) jj
Jhoanna Elizabet
 
Ma fla 2013
Ma fla 2013Ma fla 2013
Ma fla 2013
amytschlett
 
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linierBab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
androalif
 
Tv ads
Tv adsTv ads
Tv ads
amytschlett
 
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
Barry Feldman
 

Viewers also liked (6)

Edsc 425 unit plan
Edsc 425 unit planEdsc 425 unit plan
Edsc 425 unit plan
 
Certificado (2) jj
Certificado (2) jjCertificado (2) jj
Certificado (2) jj
 
Ma fla 2013
Ma fla 2013Ma fla 2013
Ma fla 2013
 
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linierBab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
Bab 3 matriks__determinan__dan_sistem_persamaan_linier
 
Tv ads
Tv adsTv ads
Tv ads
 
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
32 Ways a Digital Marketing Consultant Can Help Grow Your Business
 

Similar to Gora zu ta zutarrak!!!

Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
David Izaga
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
teketen
 
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroaAzkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Gartzia Rodrigo
 
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroaAZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroaGartzia Rodrigo
 
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE  Fundazioaren AurkezpenaAZKUE  Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
Azkue Fundazioa
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Irekia - EJGV
 
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
eragintza
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Azkue Fundazioa
 
Korrika 17 sarean
Korrika 17 sareanKorrika 17 sarean
Korrika 17 sarean
keikrass
 
Project plangintza 2010 21
Project plangintza 2010  21Project plangintza 2010  21
Project plangintza 2010 21
GUTIERREZGEMA
 
Euskara eta IKTak
Euskara eta IKTakEuskara eta IKTak
Euskara eta IKTak
Gartzia Rodrigo
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
Joxe
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
Irekia - EJGV
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
Anboto Komunikabideak
 

Similar to Gora zu ta zutarrak!!! (20)

Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
 
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroaAzkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
 
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroaAZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
 
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE  Fundazioaren AurkezpenaAZKUE  Fundazioaren Aurkezpena
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
 
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
 
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
14 15 eskolaz kanpokoak katalogoa publikatzeko
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
 
Korrika 17 sarean
Korrika 17 sareanKorrika 17 sarean
Korrika 17 sarean
 
Project plangintza 2010 21
Project plangintza 2010  21Project plangintza 2010  21
Project plangintza 2010 21
 
Euskara eta IKTak
Euskara eta IKTakEuskara eta IKTak
Euskara eta IKTak
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzakKorrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
Korrika-transmedia ideia zaparradaren emaitzak
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
 

Gora zu ta zutarrak!!!

  • 1. Gora zu ta zutarrak!!! Multimedia Komunikazioko Masterra 12-13 Ikasgaia: Estrategia Linguistikoak. Irakaslea: Joseba Ezeiza Ramos. Ikasleak: Ugaitz Alegria, Iker Peña eta Garazi Ramos
  • 2. Gora zu ta zutarrak! Proiektuaren izena: Gora zu ta zutarrak!!! da proiektuaren izena, Gora gu ta gutarrak Euskal Herrian asko erabili ohi den esaldiari buelta eman diogu eta modu baikor eta motibagarri batean partehartzera bultzatzen duen izenburua jarri diogu proiektuari. Erraz gogoratzeko modukoa. Deskribapen laburra: DBH eta Batxilergo ikasketak egiten dauden gazteentzat (hegoaldean) edota ikasketa hauen baliokideak ikas- ten dutenentzat (iparraldean) da talentu lehiaketa hau. Euskal Herriko hainbat eskualdetan adin hauetako gaz- teek eskolaz kanpo euskararekiko harreman ezak kezkatuta, modu natural batean hezkuntzaz at, hain gustoko dituzten eta ia beti (españolez edo frantsesez) ikusten dituzten talent show delakoak, euren eskura euskaraz bizi dezaten jarriko ditugu. Non beraiek izango diren protagonista euskara hutsean jorratuko litzatekeen proiektu honetan. Gora Zu ta Zutarrak!!! transmedia proiektua, web orrialde batez, sare sozial ezberdinez, zuzeneko entsegu eta finaleko galak osatzen dute. Gazteek euren talentua erakutsi ahalko dute, kantuan, dantzan, antzezten (sketch- ak), magia ikuskizunekin etab. beti ere euskaraz egingo dutelarik. Web orria atal ezberdinez osatuta egongo da, lehiaketaren oinarriak, argazki bilduma, bideoak, euskal artistekin elkarrizketak, foroak non gomendioak, iritziak...partekatu ahal izango dituzten gainontzeko gazteekin. Parte hartzen duten gazteek, web atarian gurasoek sinatu beharreko baimena deskargatu eta bete beharko dute. Beraz, taldekako lanak grabatzen hasi daitezke, baina hori baino lehen euskal musikari, dantzari, aktoreen gomendioak eskegitzen joango gara. Kontziente gara, Euskal Herriko eskualde edo zonalde guztietako euskara erabilera ez dela berdina eta ondo- rioz, hizkuntza hori erabiltzeko duten naturaltasuna ez dela berdina izango. Hori dela eta, guztiak animatu nahi ditugu gurera, eskolaz kanpo eta eguneroko bizimodua euskaraz egiten dutenak, eta nola ez, eskolaz kanpo gure altxor hau praktikatzeko behar gehien dituzten gazteak. Horregatik, euskara eskolan ez beste erabiltzen duten gazteak animatu nahian, eta hauek izan dezaketen konplexuak uxatu nahian, estrategia bezala erabiliko genuke Revolta Permanent barakaldoko gazte bikote edota antzerako taldeak, ama hizkuntza euskara ez izan arren, euskaraz sortzen dituzten lanak erakusteko. Parte hartuko duten gazteek, bideoa grabatu eta editatu beharko dute gero web atarian eskegitzeko. Alor tekniko hau jorratzeko eta lagungarri, web atarian gure artistek grabatutako tutoretza bideoak egongo dira eskuragarri. Tarteka, Gora Zu ta Zutarrak!!! web atarian artista gonbidatuak izango genituzke gazteek izan ditzaketen zal- antza, kuriositate, galderei zuzenean erantzuteko. Behin, bideoak web orrialdean eskegita, talde profesional batek galbae bat egin eta gazte talde jakin batzuk aukeratuko dituzte. Ondoren aukeratutako bideoak bozkak eskuratzeko aukera izango dute, honela publikoaren saria eskuratuko luke bozka gehien lortzen duen taldeak. Misterio gehiago sortu nahian, ez dugu argitaratuko talde bakoitzaren bozka kopurua, gala finala ospatzen den egunean jakingo da publikoaren erabakia zein den.
  • 3. Gora zu ta zutarrak! Bestalde, aukeratutako talde horien artean, tailerrak hasiko dira, zonaldeka aukeratutako taldeekin bilduko dira gure euskal artistak, gazteek Gora Zu ta Zutarrak!!! proiekturako sortutako lanak zuzentzeko asmotan. Hor- ren ostean, talde bakoitzak lanaren grabaketa berri bat eskegiko dute, publikoaren bozkak jasotzen jarraitzeko aukerarekin. Entsegu horietan gertatzen denarekin erreportai txikiak egingo ditugu, web orrian eskegitzeko. Eta berriro gure talde profesionalak finalera pasatuko direnen txartelak banatuko dituzte. Eta azkenik finaleko gala ospatuko da, Euskal Herriko antzokiren batetan. Aurkezle, epaimahaikide, talde gonbidatu eta gure gaz- teek osatutako taldeek egingo dute Gora Zu ta Zutarrak!!! gala, eta hor jakingo da talde irabazlea zein den. Hiru plataformaren laguntza izango genuke, galak ETB3n eskeintzeko. Eta gure web atarian streaming bidez ikusgai. Hurrengo Gora Zu ta Zutarrak!!! sukalde errezeta lehiaketa izango da. Justifikazioa: * 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua. * Eskola eremutik kanpo euskara modu naturalean erabiltzea. * Gustoko dituzten ekintzak euskaraz burutu ahal izatea. * Sormena euskaraz lantzera bultzatzea. * Giro ezberdinean bizi diren gazteen elkarkidetza. * Lurralde ezberdinetakoak izan arren ere euskaraz elkar ulertzea. * Modu dibertigarrian euskararen erabilera areagotzea. * Euskararen erabilera sendotzea eta zabaltzea Euskara Sustatzeko Ekintza Planarekin (ESEP) bat dator gure proiektua, ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murritzeko bidean, Gora Zu ta Zutarrak!!! proiektuaren helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango bait da. Hori dela eta eki- men eraginkorra bultzatzea da gure asmoa. Gure proiektua ESEP planaren barne kokatzen den esparruetako ekintza bat da (teknologia berriek berebiziko garrantzia dute gure proiektu honetan, kultura eta aisia ere ustartzen ditugularik besteak beste).
  • 4. Gora zu ta zutarrak! Diseinua: Komunikazio-egitura eta komunikazio ereduak. Proiektua aurkezteko, ikastetxeekin jarriko gara harremanetan, sortutako informazioa gazteengana ailegatze- ko modu eraginkorra izan daitekeelakoan. Honekin, kontuz izan behar dugu, proiektua aurkezterakoan egingo dugun moduarekin, beraien hezkuntza zentroaren bitartez egitean, ez genukelako nahi gazteek hezkuntzatik inposatutako zerbait bailitzan pentsatzea. Erakargarria izan behar da guztiz Gora Zu ta Zutarrak!!!. Proiektua aurrera ateratzeko Izarren Distira, Gaztea bideo klip lehiaketa, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ hartu ditugu eredutzat. Web orrialdea atal ezberdinez osatuta egongo da, sare aktibo bat izango da. Bai gure aldetik eta gazteen ekarpenen aldetik. Erabilera anitza izango du. Sare sozialak: gure ekimenaren zutabe nagusienetako bat izango da gure erabiltzaile gazteekin "feedback"a izateko eta gertuko eta uneko harremana izateko. Aktibatuta izango ditugu (Tuenti, Twitter, Facebook) kon- tuak. Gainera, sare sozial eta beste euskarrien arteko lotura bilatu nahi da. Web gunea: diseinu eta edukiei dagokienez gaztea eta erakargarria, aurretik aipatutako sare sozialekin lotura. Bertan, youtubeko gure kanalean eskegitako bideoen lotura ere egongo da. Eta eskegita egongo diren gazteen bideoak bozkatu ahal izateko sistema berezi bat. Denen onurarako sinergiak aprobetxatuz, komunikazio eredu pertsuasiboa sustatu nahi dugu, lenguaia gaztea, gertukoa, aktiboa, dinamikoa, guztiz sugerentea. "Buruz behera" da gure ekoiztetxea, gogotsu lanean ekiteko lan talde gaztea gara. Egunerokoa aurrera at- eratzeko talde finko batek osatzen dugu (2 kide administrazio kontuetarako, 2 produkzio lanak egiteko eta beste bat "community manager" lanak kudeatzeko). Bestalde kolaboratzaile ugari izango ditugu, adibidez web gunean eskegiko ditugun bideoak grabatzeko eta gazteekin zonalde ezberdinetan egingo diren entseguak zuzentzeko artistekin. Finaleko galan ere entseguetan ibili diren artistak, epaimahaikide lanetan arituko dira, egun horretan gala aurkezteko beste pertsona bat izango da gurekin, eta gazteekin egongo diren begirale pare bat. EITB hedabidea egokia dela iruditze zaigu plataforma handi batek osatzen duelako (web orrialdea, irratia, telebista katea) hortaz hedabide honekin lortuko dugun difusioa zabalagoa izango da. Finantzaketa aldetik ere interesgarria iruditzen zaigu EITBk parte hartzea, parte hartuko luketen firma pribatuei erakargarriago sortatuko zaielakoan, ta bestetik EITBk grabatuko lituzkeen galak eta zuzeneko emisioak, guretzako kostuak murrizteak dakarrelako. Proiektua aurrea ateratzeko, gure administrariek erakunde publikoetako Gazteria eta Euskara sailekin harre- manetan jarriko dira diru laguntzak eskuratzeko. (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Nafarroako gobernua, Akitaniakoa) Bestalde enpresa pribatuekin ere bat egin eta finantzaketa ekonomikoa lortzen saiatuko gara. Gora Zu ta Zutarrak!!! proiektuan parte hartuko duten gazteak edota hau jarraitzen egongo diren gazteak bezero potentzial bezala interesatu ahal zaizkien etxeekin. (Euskaltel, Gazte Kutxa...).
  • 5. Gora zu ta zutarrak! Hizkuntza-eredua. Testua eta estiloa Gora Zu ta Zutarrak!!! taldetik gazteengana zuzentzean, bai sare sozialen bidez zein web orrian idatzitako testu edo eskegitako multimedia zerbitzuak, euskara batuan eginikoak izango dira. Gertuko modu batez trans- mitituta, "informal" era batekin alegia, hartara kale hizkuntza batetik gertuago, edota lagunarte giro bat sortuz. Horretarako eredu bezala, http://www.eitb.com/eu/gaztea/, http://www.gaztezulo.com/ erabiliko ditugu web orrialderako testuak sortzerako garaian, web orrialdeadeko media bideoak sortzeko edo galaren kutsua, Sutan- blai saioko esentzia hartu nahiko genuke. Pedagogikoa, gaztea eta dinamikoa izatea. Iruditzen zaigu gure artista kolaboratzaileak entseguetan, ekitaldietan eta sortuko diren media ataletan bere euskalkian hitzegitea aberatsa izan daitekela beti ere egokituz zailtasunak aurkituz, hau da, besteekiko enpatia bat lortuz. ETBko Goenkale telesaiala eredugarria iruditzen zaigu, izan ere, bertan dibertsitatea nagusitzen delako. Euskalkien influentzia batekin, baina denek ulertzeko moduan. Gazteak, Gora Zu ta Zutarrak!!! ekin harremanetan jartzean, askeak izango dira erregistro aldetik nahi duten bezala hitz egiteko bai eta euskalki aldetik, beti ere euskaraz eginez. Gora zu ta zutarrak!!!