Irudi honek azaldunahi diguna, motibazioa oso garrantzitsua dela da. Irakasle batek,
irakasgaiaren inguruan interesa eta gustua izan behar du hau ikasleei transmititu ahal izateko.
Modu honetan ikasleak gusturago eta errazago barneratuko du irakasgaia.
2.
Irudi honetan ikustendenez, metodologian arazo bat dago, irakasleak kontraesan bat
egiten du. Irakasle batek ezin du berak egiten ez duen gauza bat erakutsi, ikasleek ez baitute
ulertzen adierazi nahi duena.
Irakasle honengan diskriminazio ikusten da. Berak duen pentsamenduaren araberako
banaketa bat egiten du, hala nola erlijiosoei oso leku gutxi eta laikoei berriz gehiago. Irakasle
batek klasea emateko garaian bere pentsamenduak alde batera utzi behar ditu eta denak
berdintasun batez tratatu.
Irudi honek emakume eta gizonezkoen artean aurkitzen diren ezberdintasunak
nabarmentzen ditu. Haurrei txiki txikitatik transmititzen zaie, amak etxeko lanak egin behar
dituela eta aita dela etxera dirua ekartzen duena. Bi sexuen arteko berdintasuna bultzatu nahi
da gizarte honetan, baina bi sexuak ez dira berdin tratatzen eta txiki txikitatik bereizten
gaituzte.
3.
Irudi hau ikusiondoren, esan dezakegu,
haurrek gurasoei imitatuz ikasten
dituztela gauza asko, hau da, gurasoek egindako gauzak errepikatu ohi dituzte. Argazkian, aita,
semeari errieta egiten ari da, arreba ez duela jo behar esanez, baina gero aitak, ama jo ohi
duenez haurrak ez daki aitaren hitzei edo portaerei egin kasu. Azken finean, gurasoek
koherenteak izan behar dutela egin eta esaten dutenarik
4.
Irudi
honetan ikusten denez,ikastetxeetan berdintasuna bultatu nahi da, baina ikasgaietan ikasten
diren pertsonaia guztiak gizonezkoak dira. Historian zehar hainbat emakume ezagun izan ziren,
baina ikastetxeetan gizonezkoei ematen zaie nagusitasuna emakumeak bazterrera utziz.
Irudi honetan, kontsumismo arazo bat ikusten da. Gaur egungo gizartean, pertsonak
gehiago kontsumitzeko halako irudiak erabiltzen dituzte. Hau da, emakume eta gizonezko
perfektuaren irudiak sartzen dituzte.
5.
Argazki honek bialor ezberdin adierazten dizkigu. Alde batetik, kontsumismoa izango
genuke eta beste batetik, matxismo ukitu bat. Hau da, gaur egungo gizartean oraindik ikus
dezakegu gizonak emakumeari opariak egin behar dizkiola. Honekin batera, kontsumismora
gerturatzeko modu bat ere erabiltzen da (marka garesti bat erabiliz).
Irudi honetan argi ikus daitekeen bezala, oraindik ere hainbat eztabaida eta nahaste dago
generoaz hitz egiten dugunean. Mutilei eta neskei zuzentzeko hitzak nahasten ditugu eta
honenbestez haurrak ere nahas ditzakegu, baita familia asko ere gaur egun, adibidez,
gutunetan orain arte gurasoei erreferentzia eginez erabiltzen zen aita-ama hitza orain hobe da
ez erabiltzea, familia mota anitz baititugu gure artean eta ez baitu zertan haur batek aita eta
ama bat izan beharrik derrigorrez. Beraz, argi geratzen da gaur egun tentuz ibili behar dela
erabiltzen ditugun hitzekin.
6.
Irudi honek irakasleakduen ereduaren garrantziaz ohartarazten gaitu. Irudian ikus daitekeen
bezala, haur bat arbelean idazten ari da, idatziaz ikastolan ezin dela agresiboa izan eta
bitartean irakaslea pistola batekin zuzentzen ari zaio haurrari. Adibide honekin zera
ohartarazten gara, irakasleak eredu izan behar direla zerbait irakatsi eta hori egitea nahi
badute behintzat edo alderantziz,zerbait egiterik nahi ez badute beraiek ere ezingo dute egin,
bestela haurra galduta senti baitaiteke.
7.
Irudi honek irakasleakduen ereduaren garrantziaz ohartarazten gaitu. Irudian ikus daitekeen
bezala, haur bat arbelean idazten ari da, idatziaz ikastolan ezin dela agresiboa izan eta
bitartean irakaslea pistola batekin zuzentzen ari zaio haurrari. Adibide honekin zera
ohartarazten gara, irakasleak eredu izan behar direla zerbait irakatsi eta hori egitea nahi
badute behintzat edo alderantziz,zerbait egiterik nahi ez badute beraiek ere ezingo dute egin,
bestela haurra galduta senti baitaiteke.