1. HAUSNARKETA OROKORRA SAGUTXOA ETA GALLETAK
Testu hau landu ondoren, bi alderdi bereiztuko ditugu. Lehenengoa, irakasle izango
garen heinean, argi izan behar dugu ezin dugula haurrei dena eginda eman. Hau da, prozesu
horretan bide lagun izatera mugatuko gara. Modu honetan, haurrak erabakiak hartzeko
autonomia garatuko du. Hau egin hala izateko garrantzitsua izango da haurrak uneoro
motibatuak izatea. Bigarren alderdia, arlo pertsonala izango litzateke, hau da, norberen burua
formatzen jarraitzeko jakin mina izatea, gauzei beldurrik izan gabe.