Zer da emakumea? Zer gizona? 
Bideo berri bat sortzeko ideia berri bat asmatu 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!! 
Helburuak: 
• Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea 
▪ Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, 
generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren 
lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz 
▪ Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru 
publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak 
zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez) 
▪ Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko 
edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat? 
▪ Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea 
• Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian 
jartzea, batez ere fisikoak ez direnak 
• XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean 
partekatzea
Bideo berria sortzeko: 
1. Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez 
direnari buruz jakin beharreko terminoak 
irakurri 
2. Aukeratu ezazu gai bat. Horretarako bideo 
“zaharrak” erabiliko dituzu: 
▪ Bideo Bilduma karpetan bideo estekak 
▪ Wikian dauden orrialdeak/ gaiak-bideoak 
▪ BB_bideoak karpetakoak (BeldurBarik 
lehiaketan beste urte batzuetan 
egindakoak) 
▪ edo beste berri batzuk topatu (kasu 
honetan bideo berri horiek aurkeztu 
irakasleari) 
3. Irakurri proposamen sorta eta berrikusi 
Beldur barik programaren aurkezpena zuen 
ideia zehazteko 
4. Ideien ekaitza: zenbat eta gehiago izan, 
gehiago duzue aukeratzeko, asmatzeko, moldatzeko (ideien ekaitza 
-zirriborroa- irakasleari erakutsi, behar lagundu ahal dizuet) 
5. Berrikusi BeldurBarik Spot-a eta irakurri 
BeldurBarikLehiaketa_laburtua (beherago) 
zuen ideia “Beldurbarik” jarrerarekin bat 
eginez, eta irakasleari aurkeztu: 
▪ zer egingo duzuen, 
▪ zer kontatuko duzen, 
▪ nola kontatuko duzuen, eta 
▪ taldekide bakoitzak egingo duena 
zehaztuz 
6. Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu 
ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala 
ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!) eta 
sarean partekatu
Emakumea eta gizona zer 
diren eta zer ez direnari buruz 
jakin beharreko terminoak: 
(BeldurBarik programatik: Terminoen Glorarioa) 
Sexua: 
Gorputzaren marka genitala da, pertsonak 
jaiotzean, edo aurretik ere, ar edo eme bezala 
sailkatuak edo diagnostikatuak direnaren 
arabera. 
Generoa: 
Genero kontzeptuak ezberdintasun sexualaren 
eraikuntza kulturala azpimarratzen du. Hau da, 
emakume eta gizonen jarduerak, jokaerak eta 
funtzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikoki 
determinatuak (erabakiak). Ez da unibertsala eta 
ez da naturala. Aldatu daiteke. 
Esparru publikoa: 
Tradizionalki enpleguari partaidetza sozio-politikoari atxikitutako esparrua. 
Esparru pribatua: 
Tradizionalki familiari, 
menpekotasunak dituzten 
pertsonen zainketari, etxeko-lanei 
eta abarrei atxikitutako esparrua. 
Sozietate patriarkala: 
Egitura politiko, ekonomiko, 
ideologiko eta psikologikoen 
sistema unibertsala, historian 
zeharrekoa, zeinen bidez gizonek 
emakumeen papera zein den edo 
zein ez den aukeratzen duten, 
emakumeak gizonenganako 
menpetasunean jarrai dezaten.
Genero rolak: 
Talde edo sistema sozial zehatz batean, maskulino edo femenino bezala 
ulertutako portaera arauen multzoa. 
Estereotipoak: 
Giza talde batek beste giza talde 
baten inguruan dituen idei, sinesmen 
edo pentsamenduak dira. 
Nazionalitate, etnia, genero edo 
erlijio zehatz bateko pertsonak 
“xuhur”, “gaizkileak”, “ahulak” edota 
“kontserbadoreak” direla esaten 
dugunean estereotipatzen dugu. 
Ikasitakoa da eta estereotipoekin 
konparatuta nagusi edo menpeko 
sentitzen gara (ZER PENTSATZEN 
DUT). 
Aurreiritziak: 
Giza talde eta giza talde hori osatzen 
duten pertsonen gaineko ebaluaketa 
positibo edo negatiboak dira. Alde 
emozionala dira (sentitzen duguna) 
eta jardutean sortzen dira, 
estereotipoen sorreraren ostean 
osotzen dira (ZER SENTITZEN DUT). 
Diskriminazioa: 
Giza talde edota pertsonen artean berdintasuna ukatzen duen jarrera da. (ZER 
EGITEN DUT) 
Sexismoa: 
Diskriminazio modu aktibo eta zehatza da. Emakumezkoak direna edo egiten 
dutena gaitzesten eta baliogabetzen duen jokabide edo jarrera da, emakumeak 
ezkutatzen ditu.
Proposamen sorta 
Genero rolen azterketa 
Ikastetxean, etxean, kalean, dendan, diskotekan 
Bururatu zaizu ideia on bat? Oraindik ez ba duzu, 
irakurri proposamen sorta, galderak, gaiak, elkarrizketak, antzezkizunak… 
Zer da lana? Zerrendatu, ezberdindu 
• Esparru Pribatuan: familian, etxeko lana 
• Esparru Publikoan: 
Zer dira oporrak? 
Igande edo jai egun baten azterketa/antzezkizun istorio imajinagarria edo 
imaginaezina 
Etxean, kalean, lanari buruzko galdeketa 
Zer da edertasuna? Zelakoa da neska polit bat? zelakoa mutila? zelakoa ni? 
zelakoa zu? Emakume-piruleta? Erosi eta euki daiteken gauza bat? Berdin gertatzen 
da gizonarekin? Zergatik? 
Zenbat balio du emakume bat? Eta gizon bat? Uste duzu prezioa jar daitekela? 
Edertasunaren ereduak aldatzen dira: ikasiak, kulturalak, eta denboraren araberakoak 
Diskriminatua sentitu zara zure itxura fisikoagatik? Zergatik ez maitatu garena? 
Autoestimua bi taila handiago zirujia estetikoaren bidez ?
Nolakoak? 
Gazteen arteko harremanak: aztertu, ikertu, behatu, identifikatu, 
desberdindu, antzeztu, kritikatu, hitz egin, jolastu, galdetu, alderantzikatu, 
proposatu, aldatu.... 
• mutikoek neskekiko harremanetan 
• neskek mutilekiko duten harremanetan, 
• mutilek mutilekin 
• neskak neskekin 
Ligoteoa, edertasuna… 
Rol sexistak... 
Homofobia eta hetero normalitatea 
Kalean, farran, koadrilan, asteburuetan, jaietan; 
Ikastetxean klasean, pasabideetan, komunetan, patioan 
• antzekoa da neska edo mutilek egiten dutena? 
• irakasleei galdeketa bat egin dezakezue: neska eta mutilen jarrerari buruz, 
ezberdintasunak, sexismoa, estereotipoak… 
Indarkeria fisikorik gabeko eraso sexistak: ikusi dituzu? nola? zer 
erantzun? 
Sexismoa ipuinetan: emakumearen eta gizonaren rolak aztertu.... bukaera berri 
bat asmatu…
Mandrakaren historia: ikastetxeko argazkien bildumatik abiatuz gogoeta 
egitea, sentimenduak, kezkak, garena onartzeko arazoei aurre egiten, autoestimua 
indartzeko, ezetz esateko, maitatzeko, pentsatzeko, eredu izateko... berdintasunerako 
Dekalogoa sortu 
Sexismoa hizkuntzan 
Drive karpetan gehiago 
Real Academia Españolaren hiztegian agertzen diren “Hombre” eta “Mujer”, 
definizioen konparaketa eta sexismoaren ikuspegitik aztertzea. 
• Gizon eta emakumeri “berezkoak” zaizkien “Masculino” eta “Femenino” 
ezaugarrien azterketa kritikoa. 
• Sexismoa eta diskriminazioa salatu RAE-ri eskutitz baten bidez gure ikuspegia 
adieraziz, eta aldaketa eskatuz. 
• Bide batez, prosesu osoaren grabaketa bideoz egitea; 
• Bideoa eta eskutitza beste ikastetxe batzuetara bidali eta haien laguntza 
eskatzea, (baita irakasleak eta senideak parte hartzera gonbidatu) honela gure 
eskaera “virala” bihurtzea gerta liteke, eta horrezkero gure helburua lortu
Hizkuntza, pentsamendua eta errealitatea estuki lotuak daude; horregatik, eguneroko 
komunikazioan emakumea gizonaren menpean jartzen duen hitzaren esanahia 
arbuiagarria dela uste dut, emakumearen kontrako indarkeria bidezkotzat jotzen baitu 
Adierazgarria da “hombre” eta “mujer” definizioetako testua erabiliz eratzen den 
hitzen hodeia: saia zaitezte Wordle aplikazioarekin eta ikusikoa duzue (Kode librea da, 
instalatu, Java onartu, testua “Paste in a bunch of text “ koadroan kopiatu eta GO 
Lotsagarria 
Argazki sexisten bilduma 
ez YouTube, Google edo internetekoa: 
Hemengoak, Bilbokoak: kalean, liburuetan , 
aldizkari, publizitate, eskaparate, 
anbulategi, diskoteka, ikastetxe… edozein 
leku, baina zuk egindako argazkia……. 
Aurreko gai bakoitzeko ba daude portaera 
sexistak: indarkeria edo sexista den jarrera 
bati erantzun berria asmatzea: XXI. 
mendeko emakume eta gizonena (eta ez ia 
XIX. mendekoak direnak)
BELDUR BARIK LEHIAKETAREN 
HELBURUAK (laburtua) 
http://beldurbarik.org/participa/ 
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik 
jarrera islatu behar dute. Emakumeen 
aurkako indarkeria mota guztiak 
gainditzeko, eta harreman libre, 
errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak 
raikitzeko konpromiso pertsonal 
eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate 
tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren 
kalitatea baloratuko da 
Proposamenek ezaugarri hauek eduki 
behar dituzte: 
• Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, 
errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso 
pertsonal edo kolektiboa. 
• Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak 
sortzen dituzten mezuak. 
• Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren 
aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak. 
• Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da 
bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria 
fisikoaz bakarrik hitz egin behar. 
• Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota 
guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea. 
• Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar 
ezertarako gai ez diren biktima gisa. 
• Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan. 
Adierazpen artistiko mota oro onartuko da: 
• flashmob 
• kamera aurrean errezitatutako 
poemak 
• irakurritako gogoeta-testuak 
• argazkiak 
• argazki-muntaiak 
• fotonobelak 
• lipdubak 
• dantza 
• film laburrak 
• animazio proiektuak 
• artelanak bideoan aurkeztea 
• performanceak 
• kaleko esku hartzeak, etab.
AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHAR 
DITUZTEN BALDINTZAK 
• Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu 
gabekoak. 
• Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen 
aurkeztu. 
• Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal 
dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin). 
• Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne. 
• Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea 
gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak 
direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den 
plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko 
du parte hartzaileak. 
• Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma 
batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo). 
JASOTZEKO EPEA 
Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 12an hasiko da eta 
azaroaren 12an amaituko da (biak barne). 
SARIAK 
• 1. kategoriako saria: 500 € 
• 1. kategoriako aipamen berezia: 300 € 
• 2. kategoriako saria: 500 € 
• 2. kategoriako aipamen berezia: 300 € 
• Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren 
hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago). 
• Herriaren saria*: 300€ 
* Lehiaketan partea hartzea EZ DA derrigorrezkoa, baina bai bideoa sarera igotzea. 
Parte hartzeko orrialde ofizialean dagoen izen ematea egin behar da (baita tutoreen baimena 
adintxikikoa bazara)... baina pentsa, bideo jada egina duzuela, zergatik ez parte hartu? Batek dakit 
nork irabaziko duen... zuk? 
Hitz egin irakaslearekin, baina kotuan izan Azaroaren 12an epea bukatzen dela 
ARGIBIDE GEHIAGO: 
Klik hemen GabrielArestiko Drive Karpetan) edo hemen (orrialde ofiziala)

Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!

  • 1.
    Zer da emakumea?Zer gizona? Bideo berri bat sortzeko ideia berri bat asmatu Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!! Helburuak: • Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea ▪ Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz ▪ Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez) ▪ Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat? ▪ Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea • Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian jartzea, batez ere fisikoak ez direnak • XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean partekatzea
  • 2.
    Bideo berria sortzeko: 1. Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez direnari buruz jakin beharreko terminoak irakurri 2. Aukeratu ezazu gai bat. Horretarako bideo “zaharrak” erabiliko dituzu: ▪ Bideo Bilduma karpetan bideo estekak ▪ Wikian dauden orrialdeak/ gaiak-bideoak ▪ BB_bideoak karpetakoak (BeldurBarik lehiaketan beste urte batzuetan egindakoak) ▪ edo beste berri batzuk topatu (kasu honetan bideo berri horiek aurkeztu irakasleari) 3. Irakurri proposamen sorta eta berrikusi Beldur barik programaren aurkezpena zuen ideia zehazteko 4. Ideien ekaitza: zenbat eta gehiago izan, gehiago duzue aukeratzeko, asmatzeko, moldatzeko (ideien ekaitza -zirriborroa- irakasleari erakutsi, behar lagundu ahal dizuet) 5. Berrikusi BeldurBarik Spot-a eta irakurri BeldurBarikLehiaketa_laburtua (beherago) zuen ideia “Beldurbarik” jarrerarekin bat eginez, eta irakasleari aurkeztu: ▪ zer egingo duzuen, ▪ zer kontatuko duzen, ▪ nola kontatuko duzuen, eta ▪ taldekide bakoitzak egingo duena zehaztuz 6. Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!) eta sarean partekatu
  • 3.
    Emakumea eta gizonazer diren eta zer ez direnari buruz jakin beharreko terminoak: (BeldurBarik programatik: Terminoen Glorarioa) Sexua: Gorputzaren marka genitala da, pertsonak jaiotzean, edo aurretik ere, ar edo eme bezala sailkatuak edo diagnostikatuak direnaren arabera. Generoa: Genero kontzeptuak ezberdintasun sexualaren eraikuntza kulturala azpimarratzen du. Hau da, emakume eta gizonen jarduerak, jokaerak eta funtzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikoki determinatuak (erabakiak). Ez da unibertsala eta ez da naturala. Aldatu daiteke. Esparru publikoa: Tradizionalki enpleguari partaidetza sozio-politikoari atxikitutako esparrua. Esparru pribatua: Tradizionalki familiari, menpekotasunak dituzten pertsonen zainketari, etxeko-lanei eta abarrei atxikitutako esparrua. Sozietate patriarkala: Egitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta psikologikoen sistema unibertsala, historian zeharrekoa, zeinen bidez gizonek emakumeen papera zein den edo zein ez den aukeratzen duten, emakumeak gizonenganako menpetasunean jarrai dezaten.
  • 4.
    Genero rolak: Taldeedo sistema sozial zehatz batean, maskulino edo femenino bezala ulertutako portaera arauen multzoa. Estereotipoak: Giza talde batek beste giza talde baten inguruan dituen idei, sinesmen edo pentsamenduak dira. Nazionalitate, etnia, genero edo erlijio zehatz bateko pertsonak “xuhur”, “gaizkileak”, “ahulak” edota “kontserbadoreak” direla esaten dugunean estereotipatzen dugu. Ikasitakoa da eta estereotipoekin konparatuta nagusi edo menpeko sentitzen gara (ZER PENTSATZEN DUT). Aurreiritziak: Giza talde eta giza talde hori osatzen duten pertsonen gaineko ebaluaketa positibo edo negatiboak dira. Alde emozionala dira (sentitzen duguna) eta jardutean sortzen dira, estereotipoen sorreraren ostean osotzen dira (ZER SENTITZEN DUT). Diskriminazioa: Giza talde edota pertsonen artean berdintasuna ukatzen duen jarrera da. (ZER EGITEN DUT) Sexismoa: Diskriminazio modu aktibo eta zehatza da. Emakumezkoak direna edo egiten dutena gaitzesten eta baliogabetzen duen jokabide edo jarrera da, emakumeak ezkutatzen ditu.
  • 5.
    Proposamen sorta Generorolen azterketa Ikastetxean, etxean, kalean, dendan, diskotekan Bururatu zaizu ideia on bat? Oraindik ez ba duzu, irakurri proposamen sorta, galderak, gaiak, elkarrizketak, antzezkizunak… Zer da lana? Zerrendatu, ezberdindu • Esparru Pribatuan: familian, etxeko lana • Esparru Publikoan: Zer dira oporrak? Igande edo jai egun baten azterketa/antzezkizun istorio imajinagarria edo imaginaezina Etxean, kalean, lanari buruzko galdeketa Zer da edertasuna? Zelakoa da neska polit bat? zelakoa mutila? zelakoa ni? zelakoa zu? Emakume-piruleta? Erosi eta euki daiteken gauza bat? Berdin gertatzen da gizonarekin? Zergatik? Zenbat balio du emakume bat? Eta gizon bat? Uste duzu prezioa jar daitekela? Edertasunaren ereduak aldatzen dira: ikasiak, kulturalak, eta denboraren araberakoak Diskriminatua sentitu zara zure itxura fisikoagatik? Zergatik ez maitatu garena? Autoestimua bi taila handiago zirujia estetikoaren bidez ?
  • 6.
    Nolakoak? Gazteen artekoharremanak: aztertu, ikertu, behatu, identifikatu, desberdindu, antzeztu, kritikatu, hitz egin, jolastu, galdetu, alderantzikatu, proposatu, aldatu.... • mutikoek neskekiko harremanetan • neskek mutilekiko duten harremanetan, • mutilek mutilekin • neskak neskekin Ligoteoa, edertasuna… Rol sexistak... Homofobia eta hetero normalitatea Kalean, farran, koadrilan, asteburuetan, jaietan; Ikastetxean klasean, pasabideetan, komunetan, patioan • antzekoa da neska edo mutilek egiten dutena? • irakasleei galdeketa bat egin dezakezue: neska eta mutilen jarrerari buruz, ezberdintasunak, sexismoa, estereotipoak… Indarkeria fisikorik gabeko eraso sexistak: ikusi dituzu? nola? zer erantzun? Sexismoa ipuinetan: emakumearen eta gizonaren rolak aztertu.... bukaera berri bat asmatu…
  • 7.
    Mandrakaren historia: ikastetxekoargazkien bildumatik abiatuz gogoeta egitea, sentimenduak, kezkak, garena onartzeko arazoei aurre egiten, autoestimua indartzeko, ezetz esateko, maitatzeko, pentsatzeko, eredu izateko... berdintasunerako Dekalogoa sortu Sexismoa hizkuntzan Drive karpetan gehiago Real Academia Españolaren hiztegian agertzen diren “Hombre” eta “Mujer”, definizioen konparaketa eta sexismoaren ikuspegitik aztertzea. • Gizon eta emakumeri “berezkoak” zaizkien “Masculino” eta “Femenino” ezaugarrien azterketa kritikoa. • Sexismoa eta diskriminazioa salatu RAE-ri eskutitz baten bidez gure ikuspegia adieraziz, eta aldaketa eskatuz. • Bide batez, prosesu osoaren grabaketa bideoz egitea; • Bideoa eta eskutitza beste ikastetxe batzuetara bidali eta haien laguntza eskatzea, (baita irakasleak eta senideak parte hartzera gonbidatu) honela gure eskaera “virala” bihurtzea gerta liteke, eta horrezkero gure helburua lortu
  • 8.
    Hizkuntza, pentsamendua etaerrealitatea estuki lotuak daude; horregatik, eguneroko komunikazioan emakumea gizonaren menpean jartzen duen hitzaren esanahia arbuiagarria dela uste dut, emakumearen kontrako indarkeria bidezkotzat jotzen baitu Adierazgarria da “hombre” eta “mujer” definizioetako testua erabiliz eratzen den hitzen hodeia: saia zaitezte Wordle aplikazioarekin eta ikusikoa duzue (Kode librea da, instalatu, Java onartu, testua “Paste in a bunch of text “ koadroan kopiatu eta GO Lotsagarria Argazki sexisten bilduma ez YouTube, Google edo internetekoa: Hemengoak, Bilbokoak: kalean, liburuetan , aldizkari, publizitate, eskaparate, anbulategi, diskoteka, ikastetxe… edozein leku, baina zuk egindako argazkia……. Aurreko gai bakoitzeko ba daude portaera sexistak: indarkeria edo sexista den jarrera bati erantzun berria asmatzea: XXI. mendeko emakume eta gizonena (eta ez ia XIX. mendekoak direnak)
  • 9.
    BELDUR BARIK LEHIAKETAREN HELBURUAK (laburtua) http://beldurbarik.org/participa/ Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak raikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da Proposamenek ezaugarri hauek eduki behar dituzte: • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa. • Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak. • Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak. • Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar. • Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea. • Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa. • Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan. Adierazpen artistiko mota oro onartuko da: • flashmob • kamera aurrean errezitatutako poemak • irakurritako gogoeta-testuak • argazkiak • argazki-muntaiak • fotonobelak • lipdubak • dantza • film laburrak • animazio proiektuak • artelanak bideoan aurkeztea • performanceak • kaleko esku hartzeak, etab.
  • 10.
    AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEKBETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. • Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu. • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin). • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne. • Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte hartzaileak. • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo). JASOTZEKO EPEA Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 12an hasiko da eta azaroaren 12an amaituko da (biak barne). SARIAK • 1. kategoriako saria: 500 € • 1. kategoriako aipamen berezia: 300 € • 2. kategoriako saria: 500 € • 2. kategoriako aipamen berezia: 300 € • Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago). • Herriaren saria*: 300€ * Lehiaketan partea hartzea EZ DA derrigorrezkoa, baina bai bideoa sarera igotzea. Parte hartzeko orrialde ofizialean dagoen izen ematea egin behar da (baita tutoreen baimena adintxikikoa bazara)... baina pentsa, bideo jada egina duzuela, zergatik ez parte hartu? Batek dakit nork irabaziko duen... zuk? Hitz egin irakaslearekin, baina kotuan izan Azaroaren 12an epea bukatzen dela ARGIBIDE GEHIAGO: Klik hemen GabrielArestiko Drive Karpetan) edo hemen (orrialde ofiziala)