Eskola orduz kanpoko jardueretarako
hizkuntza-irizpideak
GURASO ELKARTEEK ABIAPUNTU MODUAN ERABIL
DEZAKETEN EREDUA

Ondore...
1.- Hizkuntza-irizpideak proposatzearen arrazoiak
Zergatik proposatzen da eskola-orduz kanpoko jarduerei begira hizkuntzai...
2.- Eskola orduz kanpoko jarduerei begira
hizkuntza-irizpideak
Euskara asko erabil dezaten laguntzera begira eskola orduz ...
3.- Jardueretako hezitzaileek euskararen erabilera sustatzea
Hezitzaileek euskaraz egiten badute, euskararen erabilera ere...
3.- Hezitzaileen hizkuntza-irizpideak
Zer egin behar genuke?
-

Haurrei beti euskaraz egin. Ez kontuan hartu beraiek nola ...
Zer ez dugu egin behar?
-

Ez erabili Egin euskaraz! edo antzeko esaldirik.

-

Ez kargu hartu euskaraz egiten ez dutelako...
4.- Hizkuntza-irizpideak ikastetxearen egituretan
txertatzeko emango diren urratsak
Hizkuntza-irizpideak txertatzera begir...
5.- Hizkuntza-irizpideak ezartzeko eta mantentzeko
egutegia
Hizkuntza-irizpideak finkatzera begira eta Gurasoen Elkarteak ...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak

2,555 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,555
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2,232
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak

  1. 1. Eskola orduz kanpoko jardueretarako hizkuntza-irizpideak GURASO ELKARTEEK ABIAPUNTU MODUAN ERABIL DEZAKETEN EREDUA Ondorengo orrietan hizkuntza-irizpide batzuk proposatzen dira. Guraso Elkarteak aztertu ditzakete eta ikastetxerako egokiak diren baloratu. Proposamena egokia bada, dena delako moldaketak egin eta Guraso Elkartearen jardunean txertatu daitezke. 1.- Hizkuntza-irizpideak proposatzearen arrazoiak 2.- Eskola orduz kanpoko jarduerei begirako hizkuntza-irizpideak Guraso Elkartearentzat 3.- Hizkuntza-irizpideak hezitzaileentzat 4.- Hizkuntza-irizpideak ikastetxearen egituretan txertatzeko urratsak 5.- Hizkuntza-irizpideak ezartzeko eta mantentzeko egutegia 1
  2. 2. 1.- Hizkuntza-irizpideak proposatzearen arrazoiak Zergatik proposatzen da eskola-orduz kanpoko jarduerei begira hizkuntzairizpideak jartzea? 1- Ikastetxearen helburuetako bat da ikasleek hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastea. Hizkuntzak ondo ikasteko asko erabili behar dira. 2- Horretarako, haurrei euskara asko erabiltzen lagundu behar diegu, eta euskararekin harreman handia eta ona eduki behar dute. Positiboa. 3- Horri begira, eskola orduetatik kanpo ahalik eta euskara gehien erabiltzen lagundu behar zaie: jangelan, eskola orduz kanpoko jardueretan... Eskola-orduz kanpoko jarduera moduan hartuko dira: a- Jarduera iraunkorrak direnak. Jarduera puntualak ez dira irizpide hauetan sartuko (jaialdiak, txangoak…). Hainbat saioz osatutako jarduerak sartuko dira hemen (kirol jarduerak, jangela...). Kasu gehienetan ikasturte osoan zehar garatzen diren jarduerak izango dira. b- Hezitzaile batek dinamizatuak. Pertsona batek dinamizatzen dituen jarduerak izango dira. Pertsona helduen presentzia agerikoa izango da, beraz. 2
  3. 3. 2.- Eskola orduz kanpoko jarduerei begira hizkuntza-irizpideak Euskara asko erabil dezaten laguntzera begira eskola orduz kanpoko jarduerak oinarrizkoak dira. Eskola orduz kanpoko jarduerak euskaraz eskainiko dira eta jarduera horietan euskararen erabilera sustatuko da. Horri begira, hiru puntu hauek zainduko dira: 1.- Jardueretako hezitzaileak euskaldunak izatea Eskola-orduz kanpoko jardueretako hezitzaile guztiak euskaraz aritzeko gai izango dira. Hori izango da erabilera sustatu ahal izateko abiapuntua. Jarduera beste hizkuntza batean eskaintzen den kasuetan ere (ingelesez, adibidez), hezitzaileak euskaraz jakingo du. Horrek hainbat egoera eta harremana euskaraz izatea ekarriko du (gurasoekin, egoera informaletako zenbait harreman haurrekin…). Jardueretako hezitzaile guztiak euskaldunak izatera begira: - Hezitzaile bat hartzen denean euskaraz ondo aritzeko gai dela begiratuko da. - Une honetan jarduerak dinamizatzen dituzten hezitzaileen artean euskaraz aritzeko gai ez direnak baldin badaude: euskara ikastea proposatuko zaio eta eskolak arlo horri ematen dion garrantzia azalduko zaio. 2.- Jarduerak euskaraz eskaintzea Guraso Elkartetik hezitzaileei eskatuko zaie jardueretan euskaraz egiteko, haurrekin harremanean euskaraz egiteko beti. Hau da: hezitzaileek beti euskaraz egin behar dute eta ez dute kontuan izango haurrek/gazteek euskaraz edo eta gaztelaniaz erantzuten dieten. Hezitzaileek argi izan behar dute eskakizun hau eta ikusi behar dute Guraso Elkartearentzat benetan garrantzitsua dela beraiek euskaraz aritzea. Bestalde, adieraziko zaie jarduera bereko beste hezitzaileekin ere euskaraz egitea garrantzitsua dela. Gutxienez jarduera dinamizatzen ari direnean beste hezitzaileekin ere euskaraz egitea nahi dugula. 3
  4. 4. 3.- Jardueretako hezitzaileek euskararen erabilera sustatzea Hezitzaileek euskaraz egiten badute, euskararen erabilera ere sustatu dezakete. Horretarako ondorengo orrietan agertzen diren hizkuntza-irizpideak izango dira abiapuntua. Oinarrizko hizkuntza-irizpideak dira. Horiek ondo betetzea nahi da. Horretaz gain, hezitzaileei formazioa eskaintzea ere egokia da. Kalean Bai! Egitasmotik eskaintzen dira modu horretako saioak eta hezitzaileak gonbidatuko dira saio horietan parte hartzera. 4.- Jardueran zehar euskararen lekua zaintzea: - Paisaia linguistikoa: Jarduerarekin zerikusia duten kartelak, muralak edo antzekoak prestatzen badira eta jartzen badira, horietan euskararen presentzia zaintzea. Ahal dela, euskara hutsez izatea. Hori ezin den kasuetan, euskarak izatea lehentasuna (letra handiagoa, leku nabarienetan…). - Oharrak: Gurasoentzako oharrak prestatzen eta bidaltzen badira, ohar horiek gutxienez elebitan izatea eta, aukeran, euskarari lehentasuna ematea: letra handiagoa, lehendabiziko testua euskaraz eta ondoren gaztelaniaz… - Musika: Jardueran musika erabiltzen bada, horretan ere euskarak lekua izatea bilatuko da. Ez da proposatzen musika guztia euskaraz izatea, euskarazko musikak ere lekua izatea, baizik. Jardueraren ezaugarrien arabera, irizpide hau gehiago lantzea egokia izan daiteke. - Gurasoekin harremana: Gurasoek aukeratuko ahal izango dute hizkuntza, baina euskaraz harremanak sortu badaitezke ahal dela hizkuntza horretan izatea bideratuko dute arduradunek eta hezitzaileek. 4
  5. 5. 3.- Hezitzaileen hizkuntza-irizpideak Zer egin behar genuke? - Haurrei beti euskaraz egin. Ez kontuan hartu beraiek nola erantzuten dizueten, zuek beti euskaraz egin. Oinarrizko pausoa da hori. - Ahal duzuen guztietan taldetxoetara hurbildu eta tartean sartu, beraien elkarrizketetan sartu: elkarrizketa berri bat sortu, beraiekin jolasten hasi... Modu horretan, beraiekin elkarrizketan arituz, elkarrizketa hori euskarara bideratu ahal izango dugu. - Errefortzu positiboak eman: Ohikoa ez den egoera batean euskaraz entzuten ditugunean, kostata bada ere zerbait adierazteko euskaraz ari direnean... Seguru askotan eman ahal izango dizkiegula. - Tarteka, ez ulertuarena egin. Zerbait gaztelaniaz esaten dizuetenean, modu honetako esaldia erabili: Barkatu? (eta errepikatu dezala), Nola? (eta errepikatu dezala), eta abar. Ikusi dezatela guri euskaraz egitea nahi dugula eta beraientzat ere erosoagoa dela guri euskaraz egitea (ez dute elkarrizketa behin eta berriz hasi behar). Euskaraz nahiko erraz egiten dutenekin soilik erabili daiteke eta gu eroso sentitzen bagara. Horrela ez bada, ez erabili. 5
  6. 6. Zer ez dugu egin behar? - Ez erabili Egin euskaraz! edo antzeko esaldirik. - Ez kargu hartu euskaraz egiten ez dutelako, ez errudun sentiarazi. - Ez zuzendu: Komunikatzen badira, balio du. Ez zaigu gehiegi axola tarte horietan euskara zuzena erabiltzen duten edo ez: asko eta gustura erabiltzen badute hobetuko dute, baina ez badute erabiltzen ez dute inoiz hobetuko. Hori bai, zerbait adierazteko laguntza eskatzen badizuete, eman. Laguntzea komenigarri ikusten baduzue baliabideak eskainiz lagundu (Pasatu ura. Ura ematea nahi duzu? Bai, eman ura, mesedez). Baina ez zuzendu. - Hizkuntza kontuetan behintzat, ez zigorrik eta ez mehatxurik. Ez dugu ezer aurreratuko. - Zergatik ez dira estrategia horiek erabili behar? o Nahiko normala da haurrek gaztelaniarako joera hartzea. Askoren ama hizkuntza gaztelania da eta erraztasun eta aberastasun handiagoa dute gaztelaniarekin. Gainera, inguruneak (auzoak, hiriak...) nagusiki gaztelania eskaintzen die. Beraz, normaltzat hartu daiteke joera hori. Gu denon zeregina da euskara asko erabil dezaten laguntzea. o Euskararekin harreman handia eta positiboa izatea nahi dugu. Horrelako estrategiekin ez dugu lortzen harremana handitzea, eta, gainera, harreman hori negatiboa da. Gure eragina handiagoa edo txikiagoa izan, positiboa izatea lortu behar dugu. - Eta kontuan izan, hezitzaileen artean euskaraz egin. Haurrek zuek gaztelaniaz (tarteka bada ere) egiten duzuela sumatzen badute, zuen sinesgarritasun guztia galduko duzue. 6
  7. 7. 4.- Hizkuntza-irizpideak ikastetxearen egituretan txertatzeko emango diren urratsak Hizkuntza-irizpideak txertatzera begira, puntu hauek kontuan aztertu eta baloratu daitezke: Guraso elkartean Guraso elkarteak antolatzen dituen eta etorkizunean antolatu ditzakeen jardueretan irizpide hauke finkatzera begira, pauso hauek emango dira. Guraso elkarteko bilera batean irizpideak eta horiek proposatzearen arrazoiak aurkeztuko dira. Guraso elkarteak irizpideak eztabaidatuko ditu, eta egoki ikusten badu onartzeko prozedura zehaztuko du. Eskola kontseiluan Ikastetxeak antolatzen dituen eta etorkizunean antolatu ditzakeen jardueretan irizpide hauke finkatzera begira, pauso hauek emango dira. Eskola kontseiluko bilera batean irizpideak eta horiek proposatzearen arrazoiak aurkeztuko dira. Kontseiluak irizpideak eztabaidatuko ditu, eta egoki ikusten badu, onartzeko prozedura zehaztuko du. Ikastetxeak zuzenean antolatzen ez dituen baina parte hartzaile zuzena den kasuetan, eskola kontseiluan aztertuko da zein prozedura jarraituko den jarduera horietan ere hizkuntza-irizpideak zaintzeko: jangela, adibidez. Jardueren eta antolatzaileen arabera prozedura ezberdina izan daitekeen arren, pauso hauek ematea egokia izan daiteke: - Antolatzaileei ikastetxearen helburuen eta zehaztutako hizkuntzairizpideen berri ematea, eta, jarduera horietan ere hizkuntza-irizpide horiek mantentzeko proposatzea/eskatzea. - Antolatzaileei proposatzea/eskatzea hizkuntza-irizpideen berri emateko. 7 jardueretako hezitzaileei
  8. 8. 5.- Hizkuntza-irizpideak ezartzeko eta mantentzeko egutegia Hizkuntza-irizpideak finkatzera begira eta Gurasoen Elkarteak eta Eskola kontseiluak onartu dituztela abiapuntu hartuta, ikasturtero urrats hauek eman daitezke: Guraso elkartearen kasuan - Ikasturte hasieran guraso elkarteak zein jardueren ardura duen aztertuko da. Adibidez: ingelesa, eskulanak, kirola… - Arlo horiek kudeatzen dituzten arduradunekin bilduko dira guraso elkarteko arduradunak eta hizkuntza-irizpideak gogoraraziko dizkiete. - Bilera horietan hitz egindakoen berri emango da elkarteko hurrengo bileran. - Ikasturte erdialdera behaketa egingo dute elkarteko kideek hitz egindakoak betetzen ari direla ziurtatzeko. - Beharrezkoa ikusten bada, elkarteko bileraren batean berriz aipatuko da gaia. Eskola kontseiluaren kasuan - Ikasturte hasieran eskola kontseiluak zein jardueren ardura duen edo zein jarduerengan eragiteko ahalegina egin behar duen aztertuko da. Adibidez: jangela eta kirola. - Arlo horiek kudeatzen dituzten arduradunekin bilduko dira eskola kontseiluko arduradunak eta hizkuntza-irizpideak gogoraraziko dizkiete. - Bilera horietan hitz egindakoen berri emango da eskola kontseiluan. - Ikasturte erdialdera behaketa egingo dute kontseiluko kideek hitz egindakoak betetzen ari direla ziurtatzeko. - Beharrezkoa ikusten bada, kontseiluko bileraren batean berriz aipatuko da gaia. 8

×