SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
Lantaldeetan esandakoen laburpena
www.praktikatu.eus
1
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> LEHENENGO LANTALDEA. Esandakoen laburpena
Legitimotasuna eta ahalduntzea. Kontzeptu egokia al da?
• “Hiztun legitimoa” kontzeptua ez da egokia (ia aho batez ari dira
taldekideak). Hainbat kontzeptu baztertu beharko lirateke; gainera,
“legitimo” hori negatiboa da.
• Hitz horrek konplexuetarako bidea zabaltzen du. Baztertzailea da,
seinalatzen baitu nor ez den “euskaldun petoa”.
• Lan-taldeko batek bere burua ikusi du islatuta kontzeptu horretan. Antza,
perfekzionismoaren bila ibiltzen gara beti, eta uste hau dago zabalduta:
“Oso ondo egin arte (euskaraz), ez naiz izango euskaldun osoa”.
• Dena den, euskaldun zaharrek ere badute konplexurik...
• Orduan, nor ote da “euskaldun osoa”?
• Atzerrian (Ingalaterran, kasu), ez dago horrelakorik. Ala bai? (kanpokoen
hizkera-mailari begiratzen dietelako); edonola ere, “native” dira batzuk,
bertokoak, eta hori ez da zalantzan ipintzen.
• Argi dago Historiak bete egin digula motxila konplexuz. Etiketa zale gara,
azken batean.
• Euskaldun onak lortzea da helburua; hori ezin da ahaztu.
• Bestalde, etiketa horiek ez beti berdinak: aldatu egiten dira gunearen
arabera (Enkarterrin euskaldun osoa dena, adibidez, zer izango litzateke
herri euskaldun batean?).
Nola ahaldundu euskara ikasi bai, baina euskaldun sentitzen ez direnak?
• Hori jakingo bagenu... Horretan saiatzen gara. Hain zuzen, horixe da
proiektu honen helburua.
• Nola? Gune atseginak lortuz.
• Hainbat kontu desmitifikatuz: esaterako, euskaldun zaharrek ere badituzte
akatsak, hutsak eta konplexuak...
• Hizkuntzarekin gozatuz, ideia negatiboak kenduz (akatsak-eta, beldurra...).
Ikasleek asko presionatzen dute beren burua.
• Ahalduntzeko, ezinbestekoa da bidelagunen laguntza.
• Komenigarria litzateke euskara mundu akademikotik ateratzea.
• Euskaraz bizi daitekeela jakinez (baita Barakaldo batean ere!).
• “Berbalagunetik herrira” da asmoa.
• Taldeetan, animatzen gabiltza gu, baina ikasleek mezu negatiboak jasotzen
dituzte: “Akatsak egiten dituzu”, “Nik ez dakit batuaz, egin erdaraz...” eta
horrelakoak.
• Ikasleek konfiantza-falta nozitzen dute, bai eta muga asko ere (kanpoan
zein barruan).
• Gizarteak transmisio-era bakarra ikusten du: gurasoengandik seme-
alabengana.
• Euskaldunen partetik, zuzenketa lar egiten da hiztun berriekin. “Euskal
Herria zuzentzailez beteta dago”.
• Euskararen etorkizun guztia ez da utzi behar umeen esku.
• Gainera, paradoxa dugu hor: umeek, normalean, helduen adibideari
jarraitzen diote-eta.
• Hiztun berriei konfiantza eman behar zaie; horri begira, pazientzia landu
beharra dugu euskaldunok.
2
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
Guri dagokigu arlo horretako aktibismoa piztea? Nola?
• Eredu edo adibide izan behar dugu. Labur esanda: koherentziaz jokatu
behar dugu.
• Gurea ote da ardura osoa? Agian, ez.
• Eragile asko daude zenbait tokitan; horietan, elkarlana sustatu behar da.
Beste zenbait lekutan, dinamizatzaileak izaten dira erreferente bakarra
(“euskararen aurpegiak”).
• Norbanakoen ardura da: pertsona guztiona.
• “Euskaraz bizi nahi dut” leloa praktikan jartzea da bidea.
Hizkuntz komunitatean integratzea. Mintzapraktika programek laguntzen
dute harreman-sareetan euskara nabaritzen? Nola inplikatu berbalagunen
ingurune hurbila euskara sustatzera?
• Sare horiek lagundu egiten dute, bai.
• Bai (aho batez).
• Loteria salduz, ez.
• Euskara ez da soilik titulua... Ikusarazi behar diegu euskara bizitzeko
hizkuntza dela, gozatzeko, lan egiteko...
• Faktore pertsonalak ere kontuan hartzekoak dira: umeak izatea, etab.
Umeak izan ostean hurbiltzen dira batzuk euskarara (ikastera edo txikitatik
dakitena erabiltzera).
• Praktikatzea da inplikatzeko modua; era naturala da, gainera.
• Asertibitatea behar da, berdin tabernetan zein lagunekin.
• Euskaraz berba egitera animatu behar ditugu, edozertaz.
• Dena den, ingurune hurbila euskalduntzea OSO zaila da, ohiturak daude-eta.
Horien kontra jotzeak txokea eragin dezake. Errazagoa da hizkuntza-
ohiturak ezezagunekin apurtzea.
• Erosotasunak ere badu garrantzirik (liskarrik nahi ez izatea); kontuan hartu
beharreko faktorea da hori.
• Den-dena usten da eskolaren esku: hezkuntza, hizkuntza, etab.
• Inguruneko jendea euskarara erakartzeko bide bat da gonbidapena: zerbait
antolatzen denean, bikotekideak, lagunak eta abar gonbidatzea. Horretan,
umeak izaten dira oso garrantzitsuak. Horrela, kontu minimo batzuk lor
daitezke: agurrak-eta.
Ingurune hurbil hori euskalduna edo erdalduna izan daiteke. Nola eragin
horietan?
• Ezberdina da. Halere, ez da erraza, ez batean ez bestean.
• Ikasle-tipologiari erreparatu behar diogu: egun, gehienak dira eskolan
zerbait ikasitakoak, gehi etorkinak eta euskaldun zaharren bat. Jubilatuak
ere bai, azken boladan.
• Berbalagun-taldeetan, euskaltegiko ikasleak dira gehienak, baita euskara
galduxea dutenak ere.
• Inork deskubrituz gero zer egin inguru erdaldunetan, esan dezala!
• Eskolan (euskara) ikasitakoek ez dute horren beharrik ikusten. Nola
konturarazi erdaraz bizi direla? Euskaraz baino, hobeto egiten dutela
erdaraz?
• Presentzia da inportantea: erakundeak, etab. Garrantzia eman behar zaio
erabilerari.
• Instituzioek eredugarri izan beharko lukete; erabileran, batez ere.
3
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> BIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena
1.- Euskaldun zahar/euskaldun berri bereizketa betiko puskatu beharra dago,
ikasten ari direnei edo heldutan ikasi dutenei presio handia eragiten dielako,
etengabe aldenduta euskaldun oso sentitzetik. Horretan, irakasle/dinamizatzaileek
garrantzi eta eragin handia dute, edo eduki behar dute.
2.- Arazo nagusietako bat da ikasleek zein mintzapraktika-taldeetako kideek lotsa
eta beldurra-edo sentitzen dutela askotan, euskaraz akatsa zorrotz zigortzen baita
(baliteke euskaltegian egokia izatea, ikasten ari direnean, baina kalean...
gehiegizkoa da). Egun, euskara erakargarria eta polita bada haientzat, baina
exijentzia-maila handia hautematen dute zuzentasunari dagokionez.
3.- Euskaldunok lagundu egin behar diegu haiek ere hiztun legitimo senti daitezen
(enpatiaz, pazientziaz...). Irakasle/dinamizatzaileen lana jarrera-aldaketan eragitea
ere bada.
4.- Tokian tokiko errealitateak oso desberdinak dira (ez da gauza bera gertatzen
herri, eskualde edo hiri mailan). Hori kontuan hartu gabe, jai daukagu. Gehienetan,
euskararen sustapenari dagokionez, gauzak goitik behera egiten dira, “guztiontzako
kafea” eran; alderantziz, behetik gora egin beharko lirateke, txikienetik handienera,
eraginkorrak izan eta errotu egingo badira.
5.- Euskaldun zaharrek laguntzeko erakutsi ohi duten jarrerari dagokionez,
sentsazio ezberdinak agertu zituzten taldeko kideek. Batzuen ustez, euskaldun
osoek prestutasun handia erakutsi ohi dute normalean, eta uste duguna baino
gehiago dira mintzapraktika-taldeetan eta halakoetan parte hartzeko/eskua
botatzeko prest daudenak. Beste batzuen iritziz, aldiz, euskararen alde-eta egon
arren, bestelako lehentasunak dituzte, beren inguruan erabilerari dagokionez
hutsunerik hautematen ez duten heinean, beharbada. Euskararen aldeko pertsona
asko bai, baina bidelagun izateko prest gutxi.
6.- Beharraren eta kontzientziaren arteko lotura aipatu zuten. Herri oso euskaldun
batean, adibidez, euskara ikasteko eta erabiltzeko beharra sentitze duenak,
ziurrenik badu nolabaiteko kontzientziarik aurretik ere, baita nolabaiteko presioa
ere, agian. Egoera berean egonda inolako behar edo presiorik sentitzen ez duenak,
ordea, ziurrenik ez du aurretiko inolako kontzientziarik. Bata eta bestea, premia eta
kontzientzia, hertsiki lotuta daude; hori izan zen taldeko kide gehienen ustea.
4
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> HIRUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena
1.- Mintzalagunen artean izena ematean badaukate motibazio bat, hori indartu
behar da, emozio/bizipen positiboekin. Aitortza egitea oso garrantzitsua da,
arnasgune direla, euskararen berreskuratzean parte direla esan behar zaie.
2.- Euskara ikasleak: euskara eskolak eta mintzalagun egitasmoa osagarriak dira
eta biak beharrezkoak euskalduntze prozesuan. Ikasitakoa erabiltzeko modu
naturala dela jakinarazi behar zaie.
3.- Gazteak: leku askotan gazteek ez dute euskaraz komunikatzeko gaitasun
handirik eta ondorioz, ez dira eroso sentitzen. Beraientzako ez da erakargarria.
Egiten dutena indartu behar da eta hurbiltasuna zein erakargarritasunean eragin.
4.- Praktikatzetik bizitzera: diskurtso gehiegi erabiltzen dugu.
5.- Hiztun pasiboak: ez da bideragarri ikusten, gutxieneko maila beharrezkoa da.
tipologia honetako pertsonei zuzendutako zerbait sortu behar da, saio gidatuak,
dinamizatuak.
6.- Euskaldun osoak: askok ez dute premiarik sentitzen eta leku askotan
zailtasunak daude topatzeko, beti jende bera dago saltsa guztietan sartuta. Askok
ez dute taldearen ardura hartu nahi baina argi utzi behar zaie, eman baino jaso
egingo dutela.
7.- Kontuan hartzekoak: Gunearen egoera soziolinguistikoak baldintzatzen du
guztia eta bakoitzean erabili beharreko diskurtsoa desberdina izango da. Errealitate
bakoitzera egokitu behar ditugula proiektuak, tokian tokiko aniztasuna kontuan
hartu behar dugu (adina, jatorria, sexu generoa...). Egoera zenbat eta hobeto
ezagutu, hobeto bideratuko ditugu egitasmoak, emaitza hobeak egongo dira.
5
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> LAUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena
Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.
1. Darabilboko adibidea: gustuen arabera erakartzen da jendea, gauza atseginak
egiten, gustukoen dituzun ikastaroak egin ditzakezu euskaraz. Sarritan ikastaro
hauekin erdaldunek “inbidia” sentitzen dutela aipatu du Darabilboko
dinamizatzaileak eta horretarako adibide argi bat ipini du: “Alhondigako jatetxean
Gabon gaueko afaria prestatzeko ikastarotxoa emango da, gaztelaniaz ikastaro hori
ordaindu egin behar da, euskarazkoa ordea, ez. Dohainik daukagu”. Horrela
motibatzen da jendea. “Eta gu ezin gara joan?” galdetzen dute askok. Motibatzeko
“erakarri” egin behar da eta horretarako Darabilbo interesgarri ikusi dugu.
Holako adibide bat, Hernanikoak ere ipini du Zilegi eskolak antolatzen dituen
ikastaroak direla eta.
2. Sarritan “no habla ni dios” eta holakoak ere entzuten direla aipatu da, Bilbon
esate baterako, holakoei eta zuk?, zuk egiten duzu? Orduan holako jendea
motibatu behar dugu.
3. Sestaoko adibidea: Sestaon jende asko Berbalaunera mintzapraktika egitera
joaten da beste ordubete euskaraz praktikatzeko eta gainera doan, -motibazio
instrumenatalarekin lotuta-. Gurasolagun egiteasmoarekin ordea, motibazio
afektibo hori gehiago lantzen dela aipatu du Sestaoko kideak, “zure seme-alabekin
egiteko da eta horrek emozioekin beste lotura bat du, hortik jo behar dugu”.
4. Lemoako adibidea: gazteak motibatzeko eurak egin behar dira kontziente eta ea
zergatik pasatzen diren gaztelaniara adin batetik aurrera haunarrarazi. Lemoako
kideak bere koadrilan hori gertatu zela kontatu digu, gazteagoak zirela afari batean
gaia atera zutela, horretaz hitz egin zutela eta ordutik aurrera euren koadrilan
euskara gehiago egiten dela.
5. Gazteekin lotutako beste adibide bat: gazteak euskaraz hitz egiteko
motibazioaren inguruan hausnartzen hasi ziren Berrizen eta gaztetxera jotzea
erabaki zuten. Han biltzen diren gazteak ez dute arazorik kartelak,
hitzaldiak...euskaraz egiteko baina gero, euren artean egoera informaletan,
erdarara jotzen dute. Horri irtenbidea emateko, Berbalagun talde bat
“konbentzituko” dute asteroko kafea...bertan hartzeko, horrela kanpotik eroango
dute bertara euskara eta behintzat ordu horretan, euskaraz hitz egiteko ohitura
hartuko dute han dauden gazteek ere.
Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?
1. Bai. Azkenean jarrerak direlako inportanteenak, beti ere gaztelaniara jotzen ez
badu, elkarrizketarako oztopoa ez bada, jarrera positiboa dugun guztiok gara
beharrezkoak. Honekin lotuta esan da, maila la baxua dutenek euskaltegia
daukatela gutxieneko maila bat izan arte eta gero badutela Berbalagunera etortzea.
2. Diskurtsoa lantzeko “biografia linguistikoa” egin beharko litzatekeela komentatu
da eta horren arabera landu diskurtso bat edo bestea. Diskurtsoa bera ere guztiok
landu beharko genuke, eta agian orain arte ditugun diskurtsoak txikitu beharko
genituzke.
3. Nola negoziatu lagunen artean, bikotearen artean, nagusia eta langilearen
artean... hizkuntza aldaketa? Hor entrenamendua falta zaigu erdal hiztun horri
esateko: “begira, honela egingo dugu ...” batzuetan holakoak egiten dira bikotearen
6
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
artean...”mintzatratuak”. Baina zelan negoziatu landu beharko genuke.
4. Berbalagun taldeetara datorren jende nahikotxok, “nor da nire andereñoa?”
galdetzen du. Andereñorik ez dagoela azaltzean hurrengo galdera, “eta nork
zuzenduko nau?” (berriro ere motibazio instrumentala)izaten dela komentatu da.
Honekin apurtu egin behar da.
Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa
1. Leku batzuetan artifiziala egiten zaio jendeari Berbalagun taldeetan hitz egiteko
geratzea, gune artifizialak direla ikusten da, bai taldeak, bai mintzodromoa ...
antolatzean. Hau da, gainontzeko herritarrak ez dira horrela antolatzen, normal
egiten dute eta guk zegatik bai? Baina hau euskaldun osoak zein ikasten ari direnak
iksuten dute horrela.
2. Batzuetan konpromiso falta egoten delako euskaldun berrien aldetik, taldean
agertu bez eta abisatu bez adibidez. Orduan euskaldun zaharrak erre egiten dira,
azklenean eurek “ez dute behar”
3. Bidelagunek arduradun pisua dutela somatzen dute batzuetan eta ardura hori
kendu egin behar zaie.
7
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> BOSTGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena
Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.
1. Taldeetan mota bietako motibazioa aurkitzen ditugu: instrumentala zein
afektiboa. Motibazio instrumentalaren kasuan, epe-muga izaten dute ikasleek,
normalean, azterketa bat gainditzea izaten dutelako helburu. Motibazio
afektiboaren kasuan, berriz, ikasle asko familian euskaraz aritzeko beharragatik
hurbiltzen dira.
Dena dela, badira bi motibazioak izan ahal dituzte ikasleak, eta beti ez da erraza
izaten horrelakoak bereiztea.
2. Adin-tarteei dagokionean, gazteak erakartzea da zailena. Programa erakargarria
egin behar da eta haiek ere partaide direla sinestarazi, bestela, zaila da haiengana
hurbiltzea. Eta edozein kasutan, hartzaile hutsa izatetik aktibo egitea edozein
partaide.
3. Eraginkorrena: helburua instrumentala izatetik afektibo izatera pasatzea. Baina
hori lortzeko denbora ere beharrezkoa da. Badira hainbat egitasmo hori erakutsi
dutenak. Taldetxo modura funtzionatzen hasi, eta gaur egun aisialdiko hainbat
eskaintza izatera pasa direnak -talde natural bihurtutakoak-. Baina horrek, esan
bezala, denbora eskatzen du.
4. “Euskaldun baten bidaia” liburuak oso ondo islatzen du ikasle baten prozesua.
Eta bertan agertzen den diskurtsoa oso eraginkorra da praktika-jardueretan erabili
ahal izateko.
Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?
5. Puntu honetan erabateko adostasuna egon da. Taldeetan oztopo izan daitezkeen
ikasleak ez dituzte onartzen, ez dute lekurik. Talde horietan aritu baino lehen,
euskaltegietan egin beharko dute haien ibilbidea.
Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa
6. Gune euskaldunetan errazagoa da bidelagunak topatzea. Izan ere, gune
erdaldunetako talde batzuk bidelagunik gabe ari dira funtzionatzen.
7. Aipatu da bidelagunaren funtzioak ez daudela behar bezala definituta kasu
guztietan; “irakasle ez duzu izan behar” esaten omen zaio, baina ez zer izan behar
duen. Dena dela, argi dago bidelagun bati ezin diogula eskatu irakasle bati eskatzen
diogun beste.
8. Bitxia da gune euskaldunetan erabileraren kale-neurketak eragindakoa. Datu
kaxkakarrak jasotzerakoan, hainbat euskaldun bidelagun izatera animatu ditu.
Gainera, azken horiek oso beharrezko ditugu honelako egitasmoetan. Ezin dugu
ahaztu azken urteetan euskalduntzean jarri ditugula indar guztiak, eta
euskaldunekin hein batean ahaztu egin gara. Baina guztiak ditugu beharrezko bide
honetan.
9. Horietaz gain, pertsona erreferenteen kontua ere aipatu da. Errazagoa da jendea
erakartzea programan herritar ezagunak ikusten dituztenean, edota
“prestigiodunak”.
10. Eta bukatzeko, bidelagun-poltsa moduko bat beharko genukeela aipatu da.
8
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
> SEIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena
Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.
1. Bidelariek izena ematea bera motibazioa baduten adierazgarri da.
• Motibazioari eutsiko bazaio zaindu beharra dago.
• Dinamizatzaileen lana koordinazio hutsetik haragokoa izan behar da;
motibazioa sakonago lantzeko ez dira baldintza egokiak ematen.
• Sarri motibazio mota zein den ezagutzen lanak, baliabide falta tarteko.
• Sortu beharrik ez, agian eraldatu.
• Bidelari perfil oso ezberdinak daude.
2. Jendea motibazio motaren arabera taldekatzea interesgarria litzateke. Arloko
programak, guraso-lagun..., egokiagoak dira horretarako (ustez).
3. Motibazio pragmatikotik afektibora eramateko bi lan mota egin beharra dago:
• Ezagutza zabaltzea: euskal munduaren berri emanez.
• Lan pedagogikoa: hizkuntza-hautu etengabean bizi garenez, euskaraz
bizitzea zer den erakutsi eta azaldu behar da.
4. Harreman eta sare berriak euskaraz eraikitzea oso motibagarria da.
5. Ingurune erdaldunetan, “hutsunea nagusi” da: euskara non erabili, norekin
(informazioa...).
6. Norbere buruari erronkak jartzea, mikrotik, oso baliagarria izan liteke (“erronka
taula”). Banakotik aritu beharrean, taldeak ematen duen indar eta babesa baliatzea
da halako praktiken giltzarri nagusietakoa, aparteko indarra eman dezake.
7. Jardunaldiaren leloak oso ondo irudikatzen du diskurtsoa: “euskaraz
praktikatzetik euskaraz bizitzera”.
Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?
8. Gaitasun nahikorik ez duten kasuetan, euskaltegira-edo bideratu.
9. Gaitasun nahikoa dutenekin, jokamolde bi:
• Programan jarraitzekotan lehenengotik erabiltzea ezinbesteko baldintza
moduan ezarri.
• Pare bat asteko tartea utzi “beldurrak” uxatu arte. Hor erabaki aurrera bai
ala ez, erabileraren arabera.
Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa
10. Bila ibili behar izaten da.
11. Kolektiboengana jotzea aukera interesgarria izan liteke (gaztetxea...). Nola
lortu bat egitea?
• Programaren parte izateko aukera emanez.
• Helburuarekin bat egingo dutenengana joaz. Bidelagun profil ohikoena:
ikasle izandako jendea, prozesua bizi izan duena.
12. Kanpaina egiteko baldintza egokienak:
• Bidelagun figura prestigiatu behar da. Parte sentiarazi, lanetan eta
hausnarketan ere bai (nahi badu behintzat).
9
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia
Bilbon, 2014ko azaroaren 28an
• Egiten denaren erregistro-lana baliagarria da erakutsi eta balioa emateko.
Batzuen lana oso bistakoa da, beste batzuena berriz, “isila” baina iraunkorra
eta eraginkorra (urteak astean ordu eta erdiko bi hitzorduri eutsita,
adibidez). Batzuk lagun-koadrila bihurtu ere egiten dira, funtzionamendu
iraunkorra...
• Kontuan hartu behar da batzuetan bidelagunen motibazioak ez duela
dimentsio emozionalik, afektiborik.
• Zaindu beharra dago, eurengana jotzean “karga edo mezu negatiborik” ez
transmititzeko.
• Badira bidelagunak lotzeko oztopoak: konpromiso eza, konplexuak.
• “Estres linguistikoari” aurre egin behar diogu.
• Militantzia lana birdefinitu beharra dago.
• Euskaldunokin barrura begirako lana egin beharra dago, “sukaldekoa”, beti
ere kanpainei heldu baino lehen (ahalduntzeko eta lidergoa indartzeko
laguntza eta trebakuntza eman behar zaio jendeari).
• Badago bidelari profil bat, gaitasun mailari eustea helburu duena, besterik
gabe, gainera badirudi handitzen joan daitekeen multzoa dela. Horren
aurrean euskaldunok tentsionamendu handiagoa izatea izan liteke “terapia”
onena.
• Jendea uxatuko ez badugu ez dugu “kiebra” sentsaziorik transmititu behar,
SOS deirik ez da egin behar.
10

More Related Content

Viewers also liked

V. Inkesta soziolinguistikoa 2011
V. Inkesta soziolinguistikoa 2011V. Inkesta soziolinguistikoa 2011
V. Inkesta soziolinguistikoa 2011ekthuhezi
 
Samsung Mobile tracker From Yettoknow
Samsung Mobile tracker From YettoknowSamsung Mobile tracker From Yettoknow
Samsung Mobile tracker From YettoknowSabarigiri S
 
Zeyar Than Win - Certificates
Zeyar Than Win - CertificatesZeyar Than Win - Certificates
Zeyar Than Win - CertificatesZeyar Than Win
 
National defence magazine december 2014
National defence magazine december 2014National defence magazine december 2014
National defence magazine december 2014Nelly van der Marel
 
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri Praktikatu Aek
 
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Praktikatu Aek
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunIreneGM
 

Viewers also liked (8)

V. Inkesta soziolinguistikoa 2011
V. Inkesta soziolinguistikoa 2011V. Inkesta soziolinguistikoa 2011
V. Inkesta soziolinguistikoa 2011
 
Samsung Mobile tracker From Yettoknow
Samsung Mobile tracker From YettoknowSamsung Mobile tracker From Yettoknow
Samsung Mobile tracker From Yettoknow
 
Zeyar Than Win - Certificates
Zeyar Than Win - CertificatesZeyar Than Win - Certificates
Zeyar Than Win - Certificates
 
National defence magazine december 2014
National defence magazine december 2014National defence magazine december 2014
National defence magazine december 2014
 
Karim Absawi
Karim AbsawiKarim Absawi
Karim Absawi
 
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri
Euskaldun sentitzeko estrategiak. Jone Goirigolzarri
 
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
Nola garatu diskurtsoa mintzapraktika egitasmoetako partaideen artean?. Iñaki...
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
 

Similar to Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzenemun10
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Joxe
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarraMarisol Atxurra
 
Eskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokikoEskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokikomaite_aran
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaJoxe
 
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRAlh6
 

Similar to Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak (20)

Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
Beasain jaietan
Beasain jaietanBeasain jaietan
Beasain jaietan
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Zergatik ez aurkezpena slideshare
Zergatik ez aurkezpena slideshareZergatik ez aurkezpena slideshare
Zergatik ez aurkezpena slideshare
 
Topaldia: Esti Amorrortu
Topaldia: Esti AmorrortuTopaldia: Esti Amorrortu
Topaldia: Esti Amorrortu
 
Eskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokikoEskola eta tokian tokiko
Eskola eta tokian tokiko
 
9hizkuntzaproiektua
9hizkuntzaproiektua9hizkuntzaproiektua
9hizkuntzaproiektua
 
A4
A4A4
A4
 
Ikastolako sorrera
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
“IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBAK IKASTETXE BARRUAN”
“IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBAK IKASTETXE BARRUAN”“IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBAK IKASTETXE BARRUAN”
“IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBAK IKASTETXE BARRUAN”
 
Lek monitoreei harrera
Lek monitoreei harreraLek monitoreei harrera
Lek monitoreei harrera
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
 
Euskahaldun tailerra
Euskahaldun tailerraEuskahaldun tailerra
Euskahaldun tailerra
 
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
 

Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

  • 1. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an Lantaldeetan esandakoen laburpena www.praktikatu.eus 1
  • 2. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > LEHENENGO LANTALDEA. Esandakoen laburpena Legitimotasuna eta ahalduntzea. Kontzeptu egokia al da? • “Hiztun legitimoa” kontzeptua ez da egokia (ia aho batez ari dira taldekideak). Hainbat kontzeptu baztertu beharko lirateke; gainera, “legitimo” hori negatiboa da. • Hitz horrek konplexuetarako bidea zabaltzen du. Baztertzailea da, seinalatzen baitu nor ez den “euskaldun petoa”. • Lan-taldeko batek bere burua ikusi du islatuta kontzeptu horretan. Antza, perfekzionismoaren bila ibiltzen gara beti, eta uste hau dago zabalduta: “Oso ondo egin arte (euskaraz), ez naiz izango euskaldun osoa”. • Dena den, euskaldun zaharrek ere badute konplexurik... • Orduan, nor ote da “euskaldun osoa”? • Atzerrian (Ingalaterran, kasu), ez dago horrelakorik. Ala bai? (kanpokoen hizkera-mailari begiratzen dietelako); edonola ere, “native” dira batzuk, bertokoak, eta hori ez da zalantzan ipintzen. • Argi dago Historiak bete egin digula motxila konplexuz. Etiketa zale gara, azken batean. • Euskaldun onak lortzea da helburua; hori ezin da ahaztu. • Bestalde, etiketa horiek ez beti berdinak: aldatu egiten dira gunearen arabera (Enkarterrin euskaldun osoa dena, adibidez, zer izango litzateke herri euskaldun batean?). Nola ahaldundu euskara ikasi bai, baina euskaldun sentitzen ez direnak? • Hori jakingo bagenu... Horretan saiatzen gara. Hain zuzen, horixe da proiektu honen helburua. • Nola? Gune atseginak lortuz. • Hainbat kontu desmitifikatuz: esaterako, euskaldun zaharrek ere badituzte akatsak, hutsak eta konplexuak... • Hizkuntzarekin gozatuz, ideia negatiboak kenduz (akatsak-eta, beldurra...). Ikasleek asko presionatzen dute beren burua. • Ahalduntzeko, ezinbestekoa da bidelagunen laguntza. • Komenigarria litzateke euskara mundu akademikotik ateratzea. • Euskaraz bizi daitekeela jakinez (baita Barakaldo batean ere!). • “Berbalagunetik herrira” da asmoa. • Taldeetan, animatzen gabiltza gu, baina ikasleek mezu negatiboak jasotzen dituzte: “Akatsak egiten dituzu”, “Nik ez dakit batuaz, egin erdaraz...” eta horrelakoak. • Ikasleek konfiantza-falta nozitzen dute, bai eta muga asko ere (kanpoan zein barruan). • Gizarteak transmisio-era bakarra ikusten du: gurasoengandik seme- alabengana. • Euskaldunen partetik, zuzenketa lar egiten da hiztun berriekin. “Euskal Herria zuzentzailez beteta dago”. • Euskararen etorkizun guztia ez da utzi behar umeen esku. • Gainera, paradoxa dugu hor: umeek, normalean, helduen adibideari jarraitzen diote-eta. • Hiztun berriei konfiantza eman behar zaie; horri begira, pazientzia landu beharra dugu euskaldunok. 2
  • 3. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an Guri dagokigu arlo horretako aktibismoa piztea? Nola? • Eredu edo adibide izan behar dugu. Labur esanda: koherentziaz jokatu behar dugu. • Gurea ote da ardura osoa? Agian, ez. • Eragile asko daude zenbait tokitan; horietan, elkarlana sustatu behar da. Beste zenbait lekutan, dinamizatzaileak izaten dira erreferente bakarra (“euskararen aurpegiak”). • Norbanakoen ardura da: pertsona guztiona. • “Euskaraz bizi nahi dut” leloa praktikan jartzea da bidea. Hizkuntz komunitatean integratzea. Mintzapraktika programek laguntzen dute harreman-sareetan euskara nabaritzen? Nola inplikatu berbalagunen ingurune hurbila euskara sustatzera? • Sare horiek lagundu egiten dute, bai. • Bai (aho batez). • Loteria salduz, ez. • Euskara ez da soilik titulua... Ikusarazi behar diegu euskara bizitzeko hizkuntza dela, gozatzeko, lan egiteko... • Faktore pertsonalak ere kontuan hartzekoak dira: umeak izatea, etab. Umeak izan ostean hurbiltzen dira batzuk euskarara (ikastera edo txikitatik dakitena erabiltzera). • Praktikatzea da inplikatzeko modua; era naturala da, gainera. • Asertibitatea behar da, berdin tabernetan zein lagunekin. • Euskaraz berba egitera animatu behar ditugu, edozertaz. • Dena den, ingurune hurbila euskalduntzea OSO zaila da, ohiturak daude-eta. Horien kontra jotzeak txokea eragin dezake. Errazagoa da hizkuntza- ohiturak ezezagunekin apurtzea. • Erosotasunak ere badu garrantzirik (liskarrik nahi ez izatea); kontuan hartu beharreko faktorea da hori. • Den-dena usten da eskolaren esku: hezkuntza, hizkuntza, etab. • Inguruneko jendea euskarara erakartzeko bide bat da gonbidapena: zerbait antolatzen denean, bikotekideak, lagunak eta abar gonbidatzea. Horretan, umeak izaten dira oso garrantzitsuak. Horrela, kontu minimo batzuk lor daitezke: agurrak-eta. Ingurune hurbil hori euskalduna edo erdalduna izan daiteke. Nola eragin horietan? • Ezberdina da. Halere, ez da erraza, ez batean ez bestean. • Ikasle-tipologiari erreparatu behar diogu: egun, gehienak dira eskolan zerbait ikasitakoak, gehi etorkinak eta euskaldun zaharren bat. Jubilatuak ere bai, azken boladan. • Berbalagun-taldeetan, euskaltegiko ikasleak dira gehienak, baita euskara galduxea dutenak ere. • Inork deskubrituz gero zer egin inguru erdaldunetan, esan dezala! • Eskolan (euskara) ikasitakoek ez dute horren beharrik ikusten. Nola konturarazi erdaraz bizi direla? Euskaraz baino, hobeto egiten dutela erdaraz? • Presentzia da inportantea: erakundeak, etab. Garrantzia eman behar zaio erabilerari. • Instituzioek eredugarri izan beharko lukete; erabileran, batez ere. 3
  • 4. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > BIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena 1.- Euskaldun zahar/euskaldun berri bereizketa betiko puskatu beharra dago, ikasten ari direnei edo heldutan ikasi dutenei presio handia eragiten dielako, etengabe aldenduta euskaldun oso sentitzetik. Horretan, irakasle/dinamizatzaileek garrantzi eta eragin handia dute, edo eduki behar dute. 2.- Arazo nagusietako bat da ikasleek zein mintzapraktika-taldeetako kideek lotsa eta beldurra-edo sentitzen dutela askotan, euskaraz akatsa zorrotz zigortzen baita (baliteke euskaltegian egokia izatea, ikasten ari direnean, baina kalean... gehiegizkoa da). Egun, euskara erakargarria eta polita bada haientzat, baina exijentzia-maila handia hautematen dute zuzentasunari dagokionez. 3.- Euskaldunok lagundu egin behar diegu haiek ere hiztun legitimo senti daitezen (enpatiaz, pazientziaz...). Irakasle/dinamizatzaileen lana jarrera-aldaketan eragitea ere bada. 4.- Tokian tokiko errealitateak oso desberdinak dira (ez da gauza bera gertatzen herri, eskualde edo hiri mailan). Hori kontuan hartu gabe, jai daukagu. Gehienetan, euskararen sustapenari dagokionez, gauzak goitik behera egiten dira, “guztiontzako kafea” eran; alderantziz, behetik gora egin beharko lirateke, txikienetik handienera, eraginkorrak izan eta errotu egingo badira. 5.- Euskaldun zaharrek laguntzeko erakutsi ohi duten jarrerari dagokionez, sentsazio ezberdinak agertu zituzten taldeko kideek. Batzuen ustez, euskaldun osoek prestutasun handia erakutsi ohi dute normalean, eta uste duguna baino gehiago dira mintzapraktika-taldeetan eta halakoetan parte hartzeko/eskua botatzeko prest daudenak. Beste batzuen iritziz, aldiz, euskararen alde-eta egon arren, bestelako lehentasunak dituzte, beren inguruan erabilerari dagokionez hutsunerik hautematen ez duten heinean, beharbada. Euskararen aldeko pertsona asko bai, baina bidelagun izateko prest gutxi. 6.- Beharraren eta kontzientziaren arteko lotura aipatu zuten. Herri oso euskaldun batean, adibidez, euskara ikasteko eta erabiltzeko beharra sentitze duenak, ziurrenik badu nolabaiteko kontzientziarik aurretik ere, baita nolabaiteko presioa ere, agian. Egoera berean egonda inolako behar edo presiorik sentitzen ez duenak, ordea, ziurrenik ez du aurretiko inolako kontzientziarik. Bata eta bestea, premia eta kontzientzia, hertsiki lotuta daude; hori izan zen taldeko kide gehienen ustea. 4
  • 5. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > HIRUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena 1.- Mintzalagunen artean izena ematean badaukate motibazio bat, hori indartu behar da, emozio/bizipen positiboekin. Aitortza egitea oso garrantzitsua da, arnasgune direla, euskararen berreskuratzean parte direla esan behar zaie. 2.- Euskara ikasleak: euskara eskolak eta mintzalagun egitasmoa osagarriak dira eta biak beharrezkoak euskalduntze prozesuan. Ikasitakoa erabiltzeko modu naturala dela jakinarazi behar zaie. 3.- Gazteak: leku askotan gazteek ez dute euskaraz komunikatzeko gaitasun handirik eta ondorioz, ez dira eroso sentitzen. Beraientzako ez da erakargarria. Egiten dutena indartu behar da eta hurbiltasuna zein erakargarritasunean eragin. 4.- Praktikatzetik bizitzera: diskurtso gehiegi erabiltzen dugu. 5.- Hiztun pasiboak: ez da bideragarri ikusten, gutxieneko maila beharrezkoa da. tipologia honetako pertsonei zuzendutako zerbait sortu behar da, saio gidatuak, dinamizatuak. 6.- Euskaldun osoak: askok ez dute premiarik sentitzen eta leku askotan zailtasunak daude topatzeko, beti jende bera dago saltsa guztietan sartuta. Askok ez dute taldearen ardura hartu nahi baina argi utzi behar zaie, eman baino jaso egingo dutela. 7.- Kontuan hartzekoak: Gunearen egoera soziolinguistikoak baldintzatzen du guztia eta bakoitzean erabili beharreko diskurtsoa desberdina izango da. Errealitate bakoitzera egokitu behar ditugula proiektuak, tokian tokiko aniztasuna kontuan hartu behar dugu (adina, jatorria, sexu generoa...). Egoera zenbat eta hobeto ezagutu, hobeto bideratuko ditugu egitasmoak, emaitza hobeak egongo dira. 5
  • 6. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > LAUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa. 1. Darabilboko adibidea: gustuen arabera erakartzen da jendea, gauza atseginak egiten, gustukoen dituzun ikastaroak egin ditzakezu euskaraz. Sarritan ikastaro hauekin erdaldunek “inbidia” sentitzen dutela aipatu du Darabilboko dinamizatzaileak eta horretarako adibide argi bat ipini du: “Alhondigako jatetxean Gabon gaueko afaria prestatzeko ikastarotxoa emango da, gaztelaniaz ikastaro hori ordaindu egin behar da, euskarazkoa ordea, ez. Dohainik daukagu”. Horrela motibatzen da jendea. “Eta gu ezin gara joan?” galdetzen dute askok. Motibatzeko “erakarri” egin behar da eta horretarako Darabilbo interesgarri ikusi dugu. Holako adibide bat, Hernanikoak ere ipini du Zilegi eskolak antolatzen dituen ikastaroak direla eta. 2. Sarritan “no habla ni dios” eta holakoak ere entzuten direla aipatu da, Bilbon esate baterako, holakoei eta zuk?, zuk egiten duzu? Orduan holako jendea motibatu behar dugu. 3. Sestaoko adibidea: Sestaon jende asko Berbalaunera mintzapraktika egitera joaten da beste ordubete euskaraz praktikatzeko eta gainera doan, -motibazio instrumenatalarekin lotuta-. Gurasolagun egiteasmoarekin ordea, motibazio afektibo hori gehiago lantzen dela aipatu du Sestaoko kideak, “zure seme-alabekin egiteko da eta horrek emozioekin beste lotura bat du, hortik jo behar dugu”. 4. Lemoako adibidea: gazteak motibatzeko eurak egin behar dira kontziente eta ea zergatik pasatzen diren gaztelaniara adin batetik aurrera haunarrarazi. Lemoako kideak bere koadrilan hori gertatu zela kontatu digu, gazteagoak zirela afari batean gaia atera zutela, horretaz hitz egin zutela eta ordutik aurrera euren koadrilan euskara gehiago egiten dela. 5. Gazteekin lotutako beste adibide bat: gazteak euskaraz hitz egiteko motibazioaren inguruan hausnartzen hasi ziren Berrizen eta gaztetxera jotzea erabaki zuten. Han biltzen diren gazteak ez dute arazorik kartelak, hitzaldiak...euskaraz egiteko baina gero, euren artean egoera informaletan, erdarara jotzen dute. Horri irtenbidea emateko, Berbalagun talde bat “konbentzituko” dute asteroko kafea...bertan hartzeko, horrela kanpotik eroango dute bertara euskara eta behintzat ordu horretan, euskaraz hitz egiteko ohitura hartuko dute han dauden gazteek ere. Bidelari “pasiboak”, nola jokatu? 1. Bai. Azkenean jarrerak direlako inportanteenak, beti ere gaztelaniara jotzen ez badu, elkarrizketarako oztopoa ez bada, jarrera positiboa dugun guztiok gara beharrezkoak. Honekin lotuta esan da, maila la baxua dutenek euskaltegia daukatela gutxieneko maila bat izan arte eta gero badutela Berbalagunera etortzea. 2. Diskurtsoa lantzeko “biografia linguistikoa” egin beharko litzatekeela komentatu da eta horren arabera landu diskurtso bat edo bestea. Diskurtsoa bera ere guztiok landu beharko genuke, eta agian orain arte ditugun diskurtsoak txikitu beharko genituzke. 3. Nola negoziatu lagunen artean, bikotearen artean, nagusia eta langilearen artean... hizkuntza aldaketa? Hor entrenamendua falta zaigu erdal hiztun horri esateko: “begira, honela egingo dugu ...” batzuetan holakoak egiten dira bikotearen 6
  • 7. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an artean...”mintzatratuak”. Baina zelan negoziatu landu beharko genuke. 4. Berbalagun taldeetara datorren jende nahikotxok, “nor da nire andereñoa?” galdetzen du. Andereñorik ez dagoela azaltzean hurrengo galdera, “eta nork zuzenduko nau?” (berriro ere motibazio instrumentala)izaten dela komentatu da. Honekin apurtu egin behar da. Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa 1. Leku batzuetan artifiziala egiten zaio jendeari Berbalagun taldeetan hitz egiteko geratzea, gune artifizialak direla ikusten da, bai taldeak, bai mintzodromoa ... antolatzean. Hau da, gainontzeko herritarrak ez dira horrela antolatzen, normal egiten dute eta guk zegatik bai? Baina hau euskaldun osoak zein ikasten ari direnak iksuten dute horrela. 2. Batzuetan konpromiso falta egoten delako euskaldun berrien aldetik, taldean agertu bez eta abisatu bez adibidez. Orduan euskaldun zaharrak erre egiten dira, azklenean eurek “ez dute behar” 3. Bidelagunek arduradun pisua dutela somatzen dute batzuetan eta ardura hori kendu egin behar zaie. 7
  • 8. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > BOSTGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa. 1. Taldeetan mota bietako motibazioa aurkitzen ditugu: instrumentala zein afektiboa. Motibazio instrumentalaren kasuan, epe-muga izaten dute ikasleek, normalean, azterketa bat gainditzea izaten dutelako helburu. Motibazio afektiboaren kasuan, berriz, ikasle asko familian euskaraz aritzeko beharragatik hurbiltzen dira. Dena dela, badira bi motibazioak izan ahal dituzte ikasleak, eta beti ez da erraza izaten horrelakoak bereiztea. 2. Adin-tarteei dagokionean, gazteak erakartzea da zailena. Programa erakargarria egin behar da eta haiek ere partaide direla sinestarazi, bestela, zaila da haiengana hurbiltzea. Eta edozein kasutan, hartzaile hutsa izatetik aktibo egitea edozein partaide. 3. Eraginkorrena: helburua instrumentala izatetik afektibo izatera pasatzea. Baina hori lortzeko denbora ere beharrezkoa da. Badira hainbat egitasmo hori erakutsi dutenak. Taldetxo modura funtzionatzen hasi, eta gaur egun aisialdiko hainbat eskaintza izatera pasa direnak -talde natural bihurtutakoak-. Baina horrek, esan bezala, denbora eskatzen du. 4. “Euskaldun baten bidaia” liburuak oso ondo islatzen du ikasle baten prozesua. Eta bertan agertzen den diskurtsoa oso eraginkorra da praktika-jardueretan erabili ahal izateko. Bidelari “pasiboak”, nola jokatu? 5. Puntu honetan erabateko adostasuna egon da. Taldeetan oztopo izan daitezkeen ikasleak ez dituzte onartzen, ez dute lekurik. Talde horietan aritu baino lehen, euskaltegietan egin beharko dute haien ibilbidea. Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa 6. Gune euskaldunetan errazagoa da bidelagunak topatzea. Izan ere, gune erdaldunetako talde batzuk bidelagunik gabe ari dira funtzionatzen. 7. Aipatu da bidelagunaren funtzioak ez daudela behar bezala definituta kasu guztietan; “irakasle ez duzu izan behar” esaten omen zaio, baina ez zer izan behar duen. Dena dela, argi dago bidelagun bati ezin diogula eskatu irakasle bati eskatzen diogun beste. 8. Bitxia da gune euskaldunetan erabileraren kale-neurketak eragindakoa. Datu kaxkakarrak jasotzerakoan, hainbat euskaldun bidelagun izatera animatu ditu. Gainera, azken horiek oso beharrezko ditugu honelako egitasmoetan. Ezin dugu ahaztu azken urteetan euskalduntzean jarri ditugula indar guztiak, eta euskaldunekin hein batean ahaztu egin gara. Baina guztiak ditugu beharrezko bide honetan. 9. Horietaz gain, pertsona erreferenteen kontua ere aipatu da. Errazagoa da jendea erakartzea programan herritar ezagunak ikusten dituztenean, edota “prestigiodunak”. 10. Eta bukatzeko, bidelagun-poltsa moduko bat beharko genukeela aipatu da. 8
  • 9. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an > SEIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa. 1. Bidelariek izena ematea bera motibazioa baduten adierazgarri da. • Motibazioari eutsiko bazaio zaindu beharra dago. • Dinamizatzaileen lana koordinazio hutsetik haragokoa izan behar da; motibazioa sakonago lantzeko ez dira baldintza egokiak ematen. • Sarri motibazio mota zein den ezagutzen lanak, baliabide falta tarteko. • Sortu beharrik ez, agian eraldatu. • Bidelari perfil oso ezberdinak daude. 2. Jendea motibazio motaren arabera taldekatzea interesgarria litzateke. Arloko programak, guraso-lagun..., egokiagoak dira horretarako (ustez). 3. Motibazio pragmatikotik afektibora eramateko bi lan mota egin beharra dago: • Ezagutza zabaltzea: euskal munduaren berri emanez. • Lan pedagogikoa: hizkuntza-hautu etengabean bizi garenez, euskaraz bizitzea zer den erakutsi eta azaldu behar da. 4. Harreman eta sare berriak euskaraz eraikitzea oso motibagarria da. 5. Ingurune erdaldunetan, “hutsunea nagusi” da: euskara non erabili, norekin (informazioa...). 6. Norbere buruari erronkak jartzea, mikrotik, oso baliagarria izan liteke (“erronka taula”). Banakotik aritu beharrean, taldeak ematen duen indar eta babesa baliatzea da halako praktiken giltzarri nagusietakoa, aparteko indarra eman dezake. 7. Jardunaldiaren leloak oso ondo irudikatzen du diskurtsoa: “euskaraz praktikatzetik euskaraz bizitzera”. Bidelari “pasiboak”, nola jokatu? 8. Gaitasun nahikorik ez duten kasuetan, euskaltegira-edo bideratu. 9. Gaitasun nahikoa dutenekin, jokamolde bi: • Programan jarraitzekotan lehenengotik erabiltzea ezinbesteko baldintza moduan ezarri. • Pare bat asteko tartea utzi “beldurrak” uxatu arte. Hor erabaki aurrera bai ala ez, erabileraren arabera. Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa 10. Bila ibili behar izaten da. 11. Kolektiboengana jotzea aukera interesgarria izan liteke (gaztetxea...). Nola lortu bat egitea? • Programaren parte izateko aukera emanez. • Helburuarekin bat egingo dutenengana joaz. Bidelagun profil ohikoena: ikasle izandako jendea, prozesua bizi izan duena. 12. Kanpaina egiteko baldintza egokienak: • Bidelagun figura prestigiatu behar da. Parte sentiarazi, lanetan eta hausnarketan ere bai (nahi badu behintzat). 9
  • 10. Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an • Egiten denaren erregistro-lana baliagarria da erakutsi eta balioa emateko. Batzuen lana oso bistakoa da, beste batzuena berriz, “isila” baina iraunkorra eta eraginkorra (urteak astean ordu eta erdiko bi hitzorduri eutsita, adibidez). Batzuk lagun-koadrila bihurtu ere egiten dira, funtzionamendu iraunkorra... • Kontuan hartu behar da batzuetan bidelagunen motibazioak ez duela dimentsio emozionalik, afektiborik. • Zaindu beharra dago, eurengana jotzean “karga edo mezu negatiborik” ez transmititzeko. • Badira bidelagunak lotzeko oztopoak: konpromiso eza, konplexuak. • “Estres linguistikoari” aurre egin behar diogu. • Militantzia lana birdefinitu beharra dago. • Euskaldunokin barrura begirako lana egin beharra dago, “sukaldekoa”, beti ere kanpainei heldu baino lehen (ahalduntzeko eta lidergoa indartzeko laguntza eta trebakuntza eman behar zaio jendeari). • Badago bidelari profil bat, gaitasun mailari eustea helburu duena, besterik gabe, gainera badirudi handitzen joan daitekeen multzoa dela. Horren aurrean euskaldunok tentsionamendu handiagoa izatea izan liteke “terapia” onena. • Jendea uxatuko ez badugu ez dugu “kiebra” sentsaziorik transmititu behar, SOS deirik ez da egin behar. 10