Ahozko probarako funtzioak eta lokailuak jasotzen dituen zerrenda, baliagarria nolako gauzak egin daitezkeen jakiteko eta horien arabera aukera egokiak ezagutzeko eta egiteko.
una breve descripción de los procesos de lecto escritura de los niños preescolares desde el enfoque de Emilia Ferreiro, brinda una guia de apoyo a padres de familia para informarse y apoyar a sus pequeños en cada nivel.
Hizkuntza Komunikaziorako gaitasuna: zertan datzan, arloekin daukan lotura, hizkuntzen arteko akordioak, hizkuntzen eta arloen arteko koordinazioa, jarduera
Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna: zertan datzan, arloekin duen lotura, hizkuntzen arteko akordioak, Hizkuntzen eta arloen arteko koordinazioa eta bi jarduera
Gispert, D. eta Ribas, L.(2012): "Alumnado con dificultades en el aprendizaje de la lectura". GRAO-tikm hartua eta moldatua.
Fons, M. (2014): " Leer y escribir para vivir" GRAO-tik hartua eta moldatua.
Aurkezpen honetan, Lehen Hezkuntza 1. zikloan hizkuntzen alorrean lantzen diren eduki ezberdinak sailkatuta agertzen dira mota ezberdinen arabera: estrategiazko edukiak, testu motak, ulermena....
Tareas Competencia Comunicación lingüística en las áreas primaria
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
1. Hizkuntza Idatzia
HHan eta LHan:
Alfabetatze prozesuaren bilakaera
Kepa Larrea – Leioako Berritzegunea – 2012
2. • 1. ALFABETATZEA
• 1.1. Alfabetatzea
• 1.2. Idazkera eta hizkuntza idatzia
• 1.3. Hizkuntza idatzia, komunikatzeko sistema
• 2. IRAKURKETA ETA IDAZKETA
• 2.1. Irakurketa prozesua
• 2.2. Idaztea zer den
• 2.3. Idazketa-prozesua
• 2.4. Idaztearen zailtasuna: Hainbat estrategia
• 3. IKASLEAREN IKUSPUNTUA
• 3.1. Hizkuntza idatziaren ikaskuntza konstruktibismoaren ikuspuntutik
• 3.2. Nola ikasten den irakurtzen eta idazten. Bilakaeraren deskripzioa
– Irakurtzen ikasteko faseak
1. aldia: Fase logografikoa
2. aldia: Fase alfabetikoa
3. aldia: Fase ortografikoa
– Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
2. maila: Idazkera bereizien fasea
3. maila: Zatitze silabikoaren fasea
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
5. maila: Zatitze alfabetikoaren fasea
• 3.3. Hizkuntza idatzia ikasteko adina eta heldutasuna
• 3.4. Irakurtzen eta idazten ikasteko metodoak
• 4. IRAKASLEAREN IKUSPUNTUA
• 4.1. Ebaluazioa
• 4.2. Irakaslearen zeregina 2
3. Galdetegia
Eman zure iritzia ondoko adierazpenez eta arrazoitu:
1. Zergatik eta zertarako irakasten diegu
haurrei irakurtzen eta idazten.
2. Irakasleek idazkeraren irakaskuntza
errazenetik hasi behar dute: lehenengo
letrak, gero hitz monosilabikoak,
bisilabikoak eta horrela jarraitu testu
luzeagoak landu arte.
4. • 1. ALFABETATZEA
• 1.1. Alfabetatzea
• 1.2. Idazkera eta hizkuntza idatzia
• 1.3. Hizkuntza idatzia, komunikatzeko sistema
4
5. 1.1 Alfabetatzea (1)
• Gizartea eta alfabetatzea
• Eskola eta alfabetatzea
• DEFINIZIOAK
Alfabetatzea
Alfabetatua
Analfabetoa:
Analfabeto hutsa
Analfabeto funtzionala
– Hizkuntza idatzia eta alfabetatzea
6. 1.1 Alfabetatzea (2)
• Familia eta alfabetatzea
– Familiaren garrantzia
• Heziketan, sozializazio prozesuetan
• Komunikazio egoerak Eredu linguistikoak
– Hizkuntza idatzia: etxeko egoerak
• Haurrei istorioak irakurtzea maiztasunez
• Irakurketak:
– narrazioaren eskemak bereganatu,
– idatziaren zenbait ezaugarriez jabetu,
– ipuinak irudimena garatzen laguntzen du
• Etxeko giroak ere lagun diezaieke hizkuntza idatzia
(irakurtzeko zein idazteko) erabiltzen
7. 1.2. Idazkera eta hizkuntza idatzia
• Idazkera (escritura):
– Ahozko hizkuntza transkribatzeko zeinu grafikoen
sistema
– Hizkuntza grafikoa Hizkuntza fonikoa
• Hizkuntza idatzia (lengua escrita)
– Idazkeraren bidez ekoiztutakoa
8. 1.3. Hizkuntza idatzia,
komunikatzeko sistema
• Hizkuntza idatzia
– Eskola porrota / arrakasta
• Haurra eskolan hasi aurretik
– Ahozko hizkuntza
• Haurra eskolan
– Hizkuntza idatzia
• Eskola / Gizartea (Familia)
9. • 2. IRAKURKETA ETA IDAZKETA
• 2.1. Irakurketa prozesua
• 2.2. Idaztea zer den
• 2.3. Idazketa-prozesua
• 2.4. Idaztearen zailtasuna: Hainbat estrategia
9
10. Galdetegia
1. Definitu bi kontzeptu hauek: idaztea eta
irakurtzea.
2. Irakurleak testuari esanahia ematen dio.
3. Testu batek beti informazio bera du.
4. Nola ikasi dut irakurtzen? Nola ikasi dut
idazten? Ikasle bakoitzak bere esperientzia
konta dezala, denen artean ondorioak
ateratzeko.
11. ARIKETA: Irakurri ondoko testua eta saiatu galderei erantzuten
• Plot no yo pedrí en el catón. Socré un ban cote. El graso
estaba cantamente linendo. No lo drinió. Una para jocia
y un pari joci estaban plinando ami endedor. Estaban
gribblando atamente. Yo gratí al pari y a la para
fotnamemte. No groffieron nu platión. Na el hindi yo no
putrelicrerlo. Yo lindre vala
GALDERAK:
• 1. ¿Dónde pedrió el escritor Plot?
• 2. ¿Drino al grasó?
• 3. ¿Quién estaba plinando a su endedor?
• 4. ¿Estaba gribblando atamente o sapamente?
• 5. ¿Lindrió o no?
11
12. 2.1. Irakurketa prozesua (1)
1. Goranzko eredua: (testuan oinarritu)
– Unitate txikienetatik unitate globalagoetaraino
– Letrak hitzak esaldiak testua
– Testua ulertzeko, dekodifikatzen oso ondo jakin behar
– Metodo sintetikoa: alfabetikoa / fonetikoa
– Eragozpenak:
- Informazioa guztia ez da beharrezkoa testua ulertzeko
- Zenbait informazio inferitu behar da
2. Beheranzko eredua: (irakurlearengan oinarritu)
– Unitate handienetatik unitate txikienetaraino
– Testua ulertzeko: aurrezagupenak, baliabide kognitiboak
– Metodoa: unitate esanguratsuetatik abiatu, dekodifikazioarik ez
3. Eredu elkarreragilea
12
13. 2.1. Irakurketa prozesua (2)
3. Eredu elkarreragilea
-Testuan ikusten dena + irakurleak testuari ematen diona
-Arlo semantikoko aurreritziak irakurketa gidatu: aurreiritziak egiaztatzek
-Irakurle: prozesatzaile aktiboa (hipotesiak eten gabe eraiki/egiaztatu)
-Ulermena: irakurtzen denaren eta irakurgaiaz dakienaren arteko erlazioa
a) Igarpena
Irakurtzeko modua da eta hitzek zer esango duten aurrekustea
b) Inferentzia
Egiturak, jakintza ezagupen linguistikoak, informazio berria osatzeko
(agertzen ez dena edota agertuko dena)
c) Autokontrola
Metakogniziozko estrategia, autoebaluatzeko erabiltzen da
Hizkuntza Trebetasunen 13
Garapena II
14. 2.2. Idaztea zer den
Idaztea deitzen zaio testu idatzi eta esanguratsua egiteko
prozesuari
- Idazte ekintza: Kaligrafia
Idazkera* - Ahozko hizkuntza zeinuen bidez transkribatzea:
erlazio grafofonikoa
-Ezaugarri formalak idazkera
-Ezaugarri instrumentalak hizkuntza idatzia
Testu idatzia
idazkeraren erabilera soziala: helburuak,
asmoak, testuingurua
Hizkuntza Trebetasunen 14
Garapena II
15. KOMUNIKAZIO-EGOERA
Arazo
2.3. Idazketa-prozesua erretorikoa
Ekoizten
Gaia ari den
Irakurleria testua
Helburuak
Iraupen handiko Planifikatzea
oroimena Berrikustea
s antolatzea
Idazketa- o
planoei buruzko r irakurtzea
ezagutzak t Idaztea
Gaiari eta z
irakurleriari e
buruzko helburuak berregitea
a
ezagutzak zehaztea
KONTROLA
Hizkuntza Trebetasunen 15
Garapena II
16. 2.4. Idaztearen zailtasuna: Hainbat estrategia
- Kogniziozko gainkarga
ZAILTASUNAK - Ikasleek estrategiarik ez:
(automatizazioa, koordinazioa, berrikustea)
- Emaitzari erreparatu, prozesua baztertuz
• Egiazko idazkera: erabilera soziala
(planifikazio, testualizazio, zuzentzeko...)
• Konposizio prozesurako laguntza
ESTRATEGIAK
- Alde instrumentalari eutsi
- Alde formalari eutsi
- Talde-lana
Hizkuntza Trebetasunen 16
Garapena II
17. • 3. IKASLEAREN IKUSPUNTUA
• 3.1. Hizkuntza idatziaren ikaskuntza konstruktibismoaren
ikuspuntutik
• 3.2. Nola ikasten den irakurtzen eta idazten. Bilakaeraren
deskripzioa
• Irakurtzen ikasteko faseak
1. aldia: Fase logografikoa
2. aldia: Fase alfabetikoa
3. aldia: Fase ortografikoa
• Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
2. maila: Idazkera bereizien fasea
3. maila: Zatitze silabikoaren fasea
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
5. maila: Zatitze alfabetikoaren fasea
• 3.3. Hizkuntza idatzia ikasteko adina eta heldutasuna
• 3.4. Irakurtzen eta idazten ikasteko metodoak
17
18. Galdetegia
Eman zure iritzia ondoko adierazpenez eta arrazoitu:
1. Zer dakarkizu burura konstruktibismo hitzak.
2. Irakurtzen eta idazten ikasteko zenbait jarduera eta ariketa
behin eta berriz errepikatu behar dira.
3. Irakasleak ez du irakatsi behar, baizik eta egoerak sortu
ikasleak bere kabuz ikas dezan.
4. Haurrek, eskolara heltzen direnean, ez dakite ezer irakurketaz
eta idazkeraz, eta irakasleak irakatsi behar die.
5. Haurrek idazten eta irakurtzen ez dakitenez, akatsak egiten
ikasiko dute elkarrengandik.
6. Zenbat eta arinago ikasi irakurtzen eta idazten, hainbat eta
prestatuago egongo dira haurrak geroko ikasketetarako.
7. Zerrendatu ikaskuntza eta irakaskuntzari buruzko errefrauak
eta egokitu irakurketaren eta idazkeraren ikaskuntzari.
18
19. 3.1. Hizkuntza idatziaren ikaskuntza
konstruktibismoaren ikuspuntutik (1)
• IKASTEA: jakintza-gaia irudikatu jakintza-sarea egitura kognitiboa
• SAREA ERAIKITZEKO PROZESUA:
– jakintza berria aurreko jakintza batean oinarritua
– jakintzaren maila ezberdinak eta jakintzaranzko hurbilketa anitzak
• IKASKETA ESANGURATSUA
– nork bere esanahia erantsi behar dio jakintza-gaiari
– jakintza berria eta zaharra txertatu, eraldatu, koordinatu eta erlazionatu
• IRAKASLEAREN ZEREGINA: Vigotsky
– bitartekaria: egoerak sortu eta erraztu ikasleek ikasteko
– Garapen Hurbileko Eremuak: garapen errealekogarapen hobereneko
• IKASLEAREN ZEREGINA: jakintzaren eraikitzailea aktiboa
ez jakintzaren pilatzailea / jakintza zahar eta berria egokitu, eraldatu, landu
19
20. 3.1. Hizkuntza idatziaren ikaskuntza
konstruktibismoaren ikuspuntutik (2)
KONSTRUKTIBISMOA HIZKUNTZA IDATZIAREN IKASKUNTZAN
1. - Haurren inguruari esker, oso goiz hasten dira irakurketari eta idazkerari
buruzko ideiak sortzen (eraikitzen).
- Dakitena ez osoa eta ez dator bat helduek dakitenarekin.
- Bakarrik ikasiko dute haurrek dakitenaren eta eskolak ematen dienaren
arteko lokarriak eratzen badituzte.
2. - Hezitzaileak ez du informazio burutu eta osorik eman behar.
- Hezitzaileak egoerak eskaini, haurrek euren jakintza eraiki dezaten euren
ezagupenak eta eskarmentua erabiliz.
3. - Material errealak erabili, haurrek testu idatziaren ezaugarriak, prozedurak
eta funtzioak ezagutzeko.
4. - Haurrek beren jakintzak aktiboki eraikitzen lagundu behar diegu.
- Idazten eta irakurtzen ikastea hizkuntza idatziaren ezaugarrietarantz eta
erabilerarantz astiro-astiro doan hurbilpen prozesua da.
20
21. 3.2. Nola ikasten den irakurtzen eta idazten.
Bilakaeraren deskripzioa
• Irakurtzen ikasteko faseak
1. aldia: Fase logografikoa
2. aldia: Fase alfabetikoa
3. aldia: Fase ortografikoa
• Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
2. maila: Idazkera bereizien fasea
- Kantitatea
- Barneko aniztasuna
- Kanpoko aniztasuna
3. maila: Zatitze silabikoaren fasea
- Silaben kantitatea / kalitatea
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
5. maila: Zatitze alfabetikoaren fasea
21
22. Irakurtzen ikasteko faseak
1.aldia: Fase logografikoa
• HASIERA: haurrak mundu idatziaz interesa erakutsi
• EZAUGARRIAK:
– Irudikapen grafiko modu globalean identifikatu
– Ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatziaren arteko erlazioak
• TESTUAK: hitz idatzi batzuk ezagutu (bere izena, logotipoak, ipuinak...)
• ESTRATEGIAK:
– Ez da hitzak deszifratzeko gai, baina identifikatzen ditu, aldez aurretik
esanahia ezagutuz gero
– Informazioa bilatu:
• Testuinguruaz baliatuz
• Galdetuz
– Irakurtzeko ekintza imitatu
• MOTIBAZIOA: Imitazioa motibazioaren seinale da
22
23. Irakurtzen ikasteko faseak
2.aldia: Fase alfabetikoa
• HASIERA: trebetasun / kontzientzia fonologikoa garatu
• EZAUGARRIAK:
– Ikur idatziak dekodifikatu esanahia eraikitzeko
• Letra bakoitzak bere soinua duela konturatu
• Letren hurrenkeraz konturatu
– Autonomia maila altua
• TESTUA: testu idatziak letreiatu
• ESTRATEGIAK: arreta antolatu (lehen deigarriak ez ziren ezaugarriek
oraingoan arreta berezia eskatzen dute)
– Aztarna grafikoak erabili (hasieran antzeko grafiak nahastu)
– Fonema bananduak elkartu hitzak osatzeko
– Hitzen soinuak irudikatzen dituzten letren hurrenkerari erreparatu
• MOTIBAZIOA: testuak deszifratzeko mekanismoa aurkitzea eta testuak
ahoz esatea
23
24. Irakurtzen ikasteko faseak
3.aldia: Fase ortografikoa
• HASIERA: Irakurketa = testu idatziaren ulermen globala
• EZAUGARRIAK:
– Testu mota guztiak irakurtzeko kontuan hartzen ditu:
• Testuinguru semantikoak
• Testuinguru sintaktikoak
• Hitzen ezaugarri morfologikoak
– Letren identitatea eta hurrenkera, baldin eta zentzu duten
unitateetan biltzen badira
• ESTRATEGIAK:
– Prozesu bi aldi berean: dekodifikazioa eta irakurketa globala
• MOTIBAZIOA:
– Testu osoaren esanahia bilatzeak
24
25. Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
• Idazte ekintzaren keinuak imitatu
• Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatu:
– Elementu figuratiborik ez
– Linealitatea
– Banaketa
• Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak...
• Idazkera bereizgabeen garaia
• Idaztea izenak idaztea da
• Hitza eta objektuaren arteko harremana
• Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereizi, ezta zatitu
ere.
25
26. Idazten ikasteko faseak
1. maila: Imitazioaren fasea
3 urte
3 urte
zerrenda
4 urte 26
Izen zerrenda
27. Idazten ikasteko faseak
2. maila: Idazkera bereizien fasea
• Idatzien ezaugarri formalez interesatua
• Idazkeraren ezaugarriak kodearen funtzionamenduaz hipotesiak:
– Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua
– Barne aniztasunaren hipotesia:
• Ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute
izendatzeko balio.
• Hasiera batean, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez
– Kanpoko aniztasunaren hipotesia: idazki ezberdinek, gauza diferenteak
adierazteko, alde objektiboak eduki behar dituzte (ikur grafikoen ordena
aldatu edota ikur diferenteak erabili), ikur berdinek esanahi bera adierazten
baitute
• Forma grafikoak letra konbentzionaletara hurbildu. Gainera, hainbat letra
irudikatzeko gai da eta letren zenbait izen ere ezagutuko ditu, baina balio fonetikorik
eman gabe
• Existitzen ez dena, ezin idatzi
27
29. Idazten ikasteko faseak
2. maila: Idazkera bereizien fasea
4 urte
Etxeak
4 urte
4 urte
Imma
29
30. Idazten ikasteko faseak
3. maila: Zatitze silabikoaren fasea
• Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela konturatzean: idazkia =
objektua irudikatzen duen hitzaren osagaien bilduma
• Idatziaren barne egitura ulertzeko = hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat =
soinu bat = letra bat
• HIPOTESIAK:
– a) Kantitateko korrespondentziaren hipotesia: Zenbat silaba, hainbat letra, baina
silaba edozein letraz irudikatu
– b ) Kalitateko korrespondentziaren hipotesia: Silaba bakoitzak duen soinuren
baten grafemarekin idatzi
• Gatazka kognitiboak:
– Gutxienezko kantitatea eta kalitatea
– (Monosilaboen arazoa): ni I, su U
– Letrak errepikatu: patata AAA
– Berdin idazten diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea AEA
30
32. Idazten ikasteko faseak
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
• Idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu-korrespondentzia aurkitu
• Maila honetan grafia bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko:
Kontzientzia fonologikoa
• Problema bikoitza:
– Fonema guztiak identifikatzea
– Fonemak nola idazten diren jakitea
• Belarriak jasotzen duen eran idazten dute
• Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten
dituzte
32
33. Idazten ikasteko faseak
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
1996-1-16
Kaixo Jon
Zer ekarri nizun (zizun)
Olentzerok?
1. mailan gaude.
Santa Marina(n) sua egin
(du), ba
Agur Jon
Koldo
33
34. Idazten ikasteko faseak
4. maila: Zatitze silabiko-alfabetikoaren fasea
Elurrezko panpina eskolara ez
zen joaten
Pilik elur panpinari eskua
eman eta joan ziren etxera
34
35. Idazten ikasteko faseak
5. maila: Zatitze alfabetikoaren fasea
• Haurrak azterketa alfabetikoa egiten du
• Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta
ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezakete
• Arazoak
– Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten
silabak
– Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik
– Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie
35
38. 3.3. Hizkuntza idatzia ikasteko adina eta
heldutasuna
• Konduktistak eta asoziazionistak
– Ezin irakurtzen eta idazten ikasi zenbait gaitasun bereganatu gabe
– Autore guztiak ez datoz bat: motibazioa, arreta, oroimena, erritmoa,
ulermena, hiztegiaren jakintza, espazio eta denboraren kontzeptuak
garatuak izatea, begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa, ikusmena
eta entzumenaren garapena, ahozko mintzairaren garapena
• Kritika
– Irakurtzeko eta idazteko zailtasunekin batera baldintza horietariko baten
gabezia agertu, baina ondorioa edo kausa den zehaztu gabe
– Konstruktibismoak ez ditu aldez aurretiko jakintzak eta ikasketak
ukatzen; aitzitik, uste du ez direla nahikoa ezta ezinbestekoak ere.
38
39. 3.3. Hizkuntza idatzia ikasteko adina eta
heldutasuna
• Kognigtibismoa eta konstruktibismoa
– Irakurtzea eta idaztea = kogniziozko ekintza konplexuak
• ulertzea, pentsatu, erabakiak hartu, aztertu, inferitu, hitzaldi bat ulertu
arazoak ebaztea eta estrategiak garatzea (beste egintzetan bezala)
• kode idatzia kodifikatzen eta dekodifikatzen jakitea
• testu idatzia erabiltzen duten beste pertsonekin harremanak izatea
– Testuak ulertu:
• irakurketa gidatzen duten helburuak, irakurgaiari buruzko jakintza eta
hipotesiak egitea gero egiaztatzeko
• kodearen erabilera
– Adina eta heldutasuna?:
• Haurra zain ote dago ikasteko?
• Heldutasuna: lehen eta gero / Vigotsky: prozesua
• Haurraren esperientziak eta bizimoduak
39
40. 3.4. Irakurtzen eta idazten ikasteko
metodoak
Metodoa = Helburu bat lortzeko eman beharreko urratsak
• Metodo sintetikoa:
- Unitate txikietatik (letrak, fonemak, silabak) unitate handietara
• Metodo analitikoa:
- Unitate handietatik (hitzak, esaldiak, testu zatiak) unitate txikietara
- Decroly-ren Metodo Globala
• Konstruktibismoa:
- Irakasleak haurraren ikasteko moduan jartzen du arreta eta, kasu
bakoitzean, metodo ezberdinen baliabide egokiak erabiltzen ditu, esanahiar
eta erabilgarritasunari lehentasuna emanez
40
41. 3. Irakurtzen eta idazten ikastea: Azaldu ondoko idazkiak
Txakurra (Joseba, 4 urte)
Esnea
Iturria
Egunkaria
Gorkak auto berria dauka (Argine, 4 urte)
Zazpi antxumeak (Amaia, 6 urte)
Etxean telebista berria dugu
(Ander, 5 urte)
Gure etxea (Iker, 7 urte)
“Idatzi dut” (Laura, 3 urte) 41
43. 4.1. Ebaluazioa (1)
1. Ebaluazioa zer den
• Ebaluazioak ikasteko eta irakasteko aktibitateen planteamendua
doitu eta egokitu behar du lortu nahi diren xedeak eskuratzeko
• Ebaluazioak ez du epai bat ezarri edo egoera bat nolakoa den
esan behar, baizik eta hipotesiak egin, egiaztatu eta aldaketak
eragitea
• Ikaste prozesuaren gainean egindako ebaluazioa edo ebaluazio
hezigarria ez da aldez aurretik jarritako une jakin batean
bakarrik egiten, baizik eta irakaslearen jokaeraren osagarria da,
berak ikasle guztiak behatu eta behar duen informazioa
jasotzen baitu
• Ebaluazioa ikaskuntzaren autoerregulazioa jarraitua bezala ere
uler daiteke, ikasleek berek ikasteko mekanismoak aldatzen eta
egokitzen baitituzte 43
44. 4.1. Ebaluazioa (1)
2. Erregulazio jarraitua egiteko zenbait baliabide: Behaketa
a. Ebaluazio-irizpideen zerrenda
Egindako erregistroak eta hartutako oharrak sistematizatzeko
b. Diktaketak
Idazketa kodearen notazio alfabetikoaren sistema haurrak nola
kontzeptualizatzen duen eta zer nolako bilakaera duen
c. Ikasle bakoitzaren erregistroak
Ikasleek fitxa bina daukate: irakurketarako eta idazketarako:
Landutako atala
Ikaslearen erantzuna
Hurrengo egunerako lantzeko proposamena
d. Eskolako egunerokoa
Egunerokoa zabala: ez araubiderik eta hausnarketara bultzatu
44
46. 4.1. Ebaluazioa (3)
3. Nork bere burua erregulatzeko zenbait baliabide
a. Irakaslearen eta ikaslearen arteko ebaluazioa
Bien arteko elkarrizketa ikaslea ohartzen da nola aurreratu den
Irakaslearen lana: ikasleak autonomoak izan daitezen bideratu
Ikasleei aurreko lanak erakutsi, aurrerapenen berri izan dezake
b. Ikasleen arteko ebaluazioa
Beste ikasle batek edo beste ikasle talde batek egindako ebaluazioa:
galderak, behaketak, erantzunak eskatu, lan txukunak eskatu
Irakaslearen lana: ikasleen behaketak ulergarriak, giro baikorra sortzen,
euren arteko kritikek ez utzi inor barregarri edo bakarrik
Ustekabeko egoerak + programatutako egoerak
c. Nork bere buruari egindako ebaluazioa
Irakasleak ikasleekin adostu baditu helburuak, prozedurak eta
ebaluatzeko irizpideak, ikasleek ikus dezakete jarritako helburuak lortu
dituzten edo ez
46
47. 4.2. Irakaslearen zeregina (1)
A. Irakurketa eta idazketa erabiltzeko egoera errealak
diseinatu
B. Ikasle bakoitzaren gaitasunak behatu eta interpretatu
C. Elkarreragin pedagogikoa
1. Presazko irakaskuntzarik ez
2. Erronka eskuragarriak proposatu
3. Informazioa eman
4. Konponbideen bilaketa autonomoa gidatu
5. Haurrentzat irakurri: irakurle adituaren eredua eskaini
6. Haurrentzat idatzi: idazle adituaren eredua eskaini
47
48. 4.2. Irakaslearen zeregina (2)
A. Irakurketa eta idazketa erabiltzeko egoera errealak diseinatu
• Ikasgelan egunero zer gertatzen den arreta handiz aztertu
• Egoerak sekuentzia didaktiko baten iturburua: irakasleak ikasleari
laguntzen badio galderak egiten, egingo denaren helburua aurkitzen
• Egoerak aurreikus badaitezke ere, aktibitateak gauzatzean
gorabehera asko sor daitezke
B. Ikasle bakoitzaren gaitasunak behatu eta interpretatu
• Helburua zehaztu ondoren, irakasleak tarte bat utzi behar die
ikasleei nork bere erara jarritako helburua eskura dezan: ikasleek
zer eta zenbat dakiten, zer zalantza eta ardura dituzten, ikasle
bakoitzak hizkuntza idatziari buruz duen funtzio sozialaren
irudikapena zein den
• Behaketak elkarrizketaren bidez osa daitezke: ZAILTASUNAK
• Irakasleak konfiantzazko eta errespetuzko giroa piztu behar du
48
49. WNOLXATRPEXÑAP 238226014623
Ura Esnea
Intsektua Esnegaina
Elgorria Azukrea
Ekidiztanatzia Irina
Berandu Arrautza
Eguzkia Legamia
Gaurko eskola berandu hasi da irakasleak trena
galdu duelako 49
50. 4.2. Irakaslearen zeregina (3)
C. Elkarreragin pedagogikoa
1. Presazko irakaskuntzarik ez
2. Erronka eskuragarriak proposatu
3. Informazioa eman
4. Konponbideen bilaketa autonomoa gidatu
5. Haurrentzat irakurri: irakurle adituaren eredua eskaini
6. Haurrentzat idatzi: idazle adituaren eredua eskaini
50
51. C. Elkarreragin pedagogikoa (1)
1. Presazko irakaskuntzarik ez
Irakasleak modu aktiboan ikasleen erantzunei eta galderei itxaron
2. Erronka eskuragarriak proposatu
• Garapen Hurbileko Eremuak eraikitzeko
• Ezin zaio haurrari proposatu helburu eskuragaitzak:
arreta galdu, interesik jarri ez eta ezer ikasi ez
• Ezin zaio proposatu ederto dakien zerbait:
aktibitateak errutina bihurtu, inplikazioa eta ahalegina desagertu
• Erronka berak ez du balio ikasgela bereko ikasle guztientzat
3. Informazioa eman
• Irakasleak konponbideak eman baino lehen, ikasleak bideratu
behar ditu, konponbideak berauek aurki ditzaten
51
52. C. Elkarreragin pedagogikoa (2)
4. Konponbideen bilaketa autonomoa gidatu
• Menpeko jarrerak gainditzeko, haurrei arazoak ebazteko aztarnak
erakutsi eta pertsona helduen ereduak eskaini
• Ikasleen estrategien elkarren berri: ikasketa prozesua areagotzeko
5. Haurrentzat irakurri: irakurle adituaren eredua eskaini
• Irakurketa hobetzeko, sustatzeko, garatzeko eta hasteko
• Maitasunezko atxikimendua sortzeko: irakurtzeak ez luke aktibitate
betegarria izan behar, baizik eta ordutegi berezia eduki behar luke
• Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak eta idatzizkoarenak bereizteko
6. Haurrentzat idatzi: idazle adituaren eredua eskaini
• Haurrek sarri ikusten dituzte helduak irakurtzen, gutxitan, ordea,
idazten
• Bakarkako eredua eta testuen atal ezberdinak ikasleekin batera
egin: planifikazioa, testualizazioa, berrikusketa
52
53. moltes gràcies gcs
eskerrik asko
merci kiitos
obrigado
grazzie
gra6 grax
1000skr
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Bilboko Irakasleen UE (EHU-UPV)
kepa.larrea@ehu.es tlf.:946.01.4623