1. Espazio
fisikoak
1. Lurra plakaz
osatuta dago
•Plaka-tektonikaren teoriaren arabera, lurrazala plaka tektoniko izeneko hainbat plakaz
osaturik dago, eta plaka horiek oso astiro mugitzen dira.
•Mugimendu horien eraginez, erliebe forma berriak sortzen dira.
•Bi plakek elkar jotzen duten lekuetan sumendiak eta lurrikarak sor daitezke.
2. Erliebe
formen eragina
•Erliebe forma nagusiak hauek dira: mendiak, goi-ordokiak, ordokiak eta sakonuneak.
•Munduko biztanle gehinak 500 metrotik beherako eremu lauetan bizi dira, batez ere
itsasertzeko eta ibaietako ordokietan. Izan ere, erliebe menditsuek komunikazioak zailtzen
dituzte, bai eta oinarrizko ekonomia-jardueretako baten garapena ere; nekazaritzaren
garapena, alegia.
3. Urak
•Itsaslasterrak ur-emari handiak dira, eta ozeanoetan mugitzen dira, ibaiak balira bezala.
•Ibaiak ur gezako etengabeko ur-lasterrak dira. Ibai nagusiek itsasoan edo aintziretan
isurtzen dituzte urak; eta ibaiadarrek drainatzen duten lurraldea ibai nagusiko
drainatze-arroa da.
•Ibai baten emaria ibai horretatik iragaten den ur-bolumena da. Ibaien emarian,
urtean zehar, aldaketak gerta daitezke, edo ez; horri ibai-erregimena esaten zaio.
Ibai baten emaria aldatzen ez bada, erregimen erregularra eta aldatzen bada
erregimen irregularra.
Ozeanoak
Ibaiak
Aintzirak
•Aintzirak ur gezakoak izaten dira, baina ur gazia ere eduki dezakete. Hala bada,
barneko itsaso esten zaie
Lur azpiko urak •Lur azpiko ibai bihurtzen dira eta ur-poltsak eratzen dituzte:akuiferoak
2. Espazio
fisikoak
6. Klimaren
elementuak
•Klima leku jakin bateko atmosferaren batez besteko egoera da.
•Tenperaturak atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
•Prezipitazioa Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri txingor edo elur
bihurturik.
•Presio atmosferikoa atmosferako aireak leku batean duen pisua da.
•Haizea higitzen den airea da.
7. Klimaren
faktoreak
•Latitudea Lurraren edozein punturen eta ekuatorearen arteko distantzia da.
•Altitudearen ondorioz, tenperaturek behera egiten dute.
•Zenbait erliebe formek.
•Itsasoak tenperaturak epeltzen ditu eta hezetasun-iturria da.
8. Klima eta
gure bizimodua
•Jende gutxien duten munduko eremuak basamortuak, oihanak, zona polarrak eta
mendi altuenak izan ohi dira, besteak beste.
9. Lurreko
klimak
•Lurrean bost klima-zona handi daude; zona bero bat, bi zona epel eta bi zona hotz.
•Klima beroak tropikoen artean
•Klima ekuatorialean, tenperaturak oso beroak dira; eta prezipitazioak, berriz,
oso ugariak urte osoan. Hori dela eta, ibaiak oso emaritsuak izaten dira. Klima
horretako berezko landaredia oihana da.
•Klima tropikalak ere oso tenperatura beroak ditu beti; prezipitazioak ez dira
hain ugariak. Bi urtaro bereizten dira: urtaro lehorra eta euritsua. Ibaiek erregimen
irregularra dute. Zonarik hezeetan, oihana dago, baina, urtaro lehorrak hezea
gainditzen duen neurrian, pasaia ikusten hasten da: sabana.
•Basamortuko kliman, oso tenperaturak beroak eta prezipitazio eskasak izaten dira,
ez dago ibairik, eta landaredia urria da.
3. 9. Lurreko
klimak
Espazio
fisikoak
•Klima epelak tropikoen eta zirkulu polarren artean
•Klima mediterraneoan, neguak epelak izaten dira eta udak, beroak eta lehorrak.
Prezipitazioak ez dira ugariak, eta, batez ere, udaberrian eta udazkenean izaten dira.
Ibaiek emari irregularra dute eta landaredia hosto iraunkorrekoa da.
•Klima ozeanikoak edo atlantikoak tenperatura epelak eta prezipitazio ugari ditu
urte osoan. Ibaiek emari handia eta erregularra dute. Hosto erokorreko zuhaitzak.
•Klima kontinentalean, oso negu hotzak eta oso uda beroak eta hezeak izaten dira.
Ibaien emaria irregularra da. Iparrraldeko eskualdeetan, berezko landaredia baso
boreala edo taiga da.
•Klima hotzak zona polarretan eta goi-mendiko eremuetan
•Klima polarrak Lurreko tenperaturik hotzenak ditu, eta ia-ia ez dago prezipitaziorik;
horren ondorioz, ez dago ibairik eta landarerik. Tundra gara daiteke, goroldioz eta
likenez osaturikoa.
•Goi-mendiko kliman, oso tenperatura hotzak izaten dira eta euri asko egiten du.
Zona Tenperatura Prezipitazioa Ibaia Landaredia
Ekuatoriala Oso altuak Ugariak Oso emaritsuak Oihana
Tropikala Oso altuak Ez dira ugariak Irregularra Oihana/Sabana
Basamortukoa Oso altuak Eskasak Ez daude Oso urria
Mediterraneoa Epelak/Beroak Ez dira ugariak Irregularra Hosto iraunkor
Ozeanikoa Epelak Ugariak urte
osoan
Handia eta
erregularra
Hosto
erorkorrekoa
Kontinentala Hotzak/Beroak Irregularra Emari irregular Taiga
Polarra Hotzenak Ia-ia ez Ez daude Tundra
Goi-mendikoa Oso hotzak Ugariak Neguan izoztuta Zuhaixka