SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
Download to read offline
Komunikazio ekintza
Komunikazio ekintzan zazpi elementu hauek ditugu:
1.- Testuingurua
Beste guztiak biltzen dituen elementua da, garrantzi handikoa, esaldiek existentzia
beregainik ez dutelako, testuinguru bati loturik ez badaude. Testuinguruaren arabera esaldi
berak arrunt mezu desberdinak bidera ditzake. Adibidez, aitak semeari zatoz hona esaten
dionean urtebetetze egunean eskuan oparia duela edo anaia txikia jo duenean, esana bera
izanagatik, mezua ez da bera, aitaren asmo komunikatiboa bana baita batean eta bestean.
2.- Igorlea
Mezua bidaltzen edo igortzen duena da.
3.- Hartzailea
Mezua hartzen duena da.
4.- Mezua
Komunikaldi bakoitzeko edukia, igorleak hartzaileari jakinarazten diona.
5. Bidea (edo kanala)
Igorleak hartzaileari mezua igortzeko aukeratzen duen bidea da: ahozkoa, idatzizkoa,
keinua, morsea, ikus-entzunezko baten bidezkoa...
6.- Kodea
Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma. Kode honek igorlearen
eta hartzailearen buruan izan behar du, harremana izango bada biek ezagutu behar dute kode
edo sistema hori. Gure kasuan euskara da kodea.
7.- Erreferentea
1
Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptua
edo dena delakoa.
Eman dezagun unibertsitatean gaudela eta Mirenek Joni lapitza eskatzen diola. Kasu
honetan unibertsitatea da testuingurua, Miren igorlea, Jon hartzailea, esaldia bera (utzi lapitza,
mesedez) mezua, airea bidea, euskara kodea eta Jonen lapitza erreferentea.
Komunikazioan partaide diren solaskideak komunikaziorako gai izatea ere ezinbesteko
baldintza da, hura eraginkorra izanen bada. Komunikazioan gertatzen diren testuak, esanak,
hitzak... ulertu eta sortu ahal izateko hiztunak eskura izan behar ditu ahalmen eta ezagupen
franko. Hurrengo gaitasun hauek izan behar ditu, komunikazioa egokia izan dadin:
a) Hizkuntza edo gramatika gaitasuna
Solaskideek hizkuntza bera erabili behar dute eta perpaus zuzenak ulertu eta sortzeko
gauza izan behar dute; zuzena dena eta okerra dena bereizi behar dute.
b) Gaitasun pragmatikoa
Testuinguruaz ohartu eta jabetzeko gaitasuna da, ironia ulertzea edo erabiltzeko gai
izatea, hizkuntzak dituen esamolde eginak ulertzeko eta ekoizteko gauza izatea, erregistroak
behar bezala eta behar denean erabili ahal izatea...
c) Gaitasun paralinguistikoa
Hitz egiten denean erabiltzen diren ekoizpen linguistikoaren inguruko keinuek, etenek,
ahots aldaketek osatzen dute gaitasun paralinguistikoa, eta bidea idazkia denean tituluek,
paragrafoek, orri bazterrek eta bestek.
d) Gaitasun entziklopedikoa
Mundua ezagutzea da. Adibidez, igorlea ekonomiaz, burtsaren goiti-beheitiez ari bada
hartzaileak mundu hori ezagutu beharko du, bestela ez baitu mezua ongi ulertuko.
e) Gaitasun diskurtsiboa
Berbaldiak, testuak egokiro sortzeko gai izan behar du hiztunak, ez baita gauza bera
perpausak egiten jakitea eta testua apailatzea.
2
Testuaren definizioa eta ezaugarriak
Testua edo berbaldia (diskurtsoa) komunikazio batean gertatzen den hitzezko edozein
agerpen oso da. Ahozkoa nahiz idatzia izan daiteke, laburra zein luzea.
Testua definitzeko orduan aintzat hartu behar da:
a) Izaera komunikatiboa duela: komunikatzea du xede.
b) Izaera pragmatikoa duela: testuak egoera jakin batean gertatzen dira eta solaskideak
dituzte, helburuak eta inguruko munduarekiko erreferentzia etengabeak; testuinguru honetatik
kanpo ez dute zentzurik, bestalde.
c) Egituratua dela: hurrenkera eta berezko arauak ditu. Barne antolaketan mezuaren
adiera eta komunikazioaren arrakasta bermatzen dituzten gramatika arauak, puntuazioa eta
koherentzia ditugu.
Testuaren ezaugarriak sei dira:
1.- Egokitasuna
Hizkuntza ez da bakarra eta berdina beti, aldakuntzak ohi ditu eremu geografikoen
arabera, historiaren, gizarte taldearen, komunikazio egoeraren, hiztunen arteko harremanen,
komunikazio bidearen eta abarren arabera. Eredu batua eta dialektoak ditugu, euskalkiak gure
kasuan, erregistroak (formala, lagunartekoa, espezializatua, e.a.).
Egokia izatea hizkuntzak eskaintzen dituen aukera guztien artetik komunikazio egoera
bakoitzean erazkoena, gisakoena hautatzen jakitea da. Alegia, beharrezkoa da eredu batua edo
lekuan lekukoa aukeratzen jakitea, eta hizkuntzan ohikoenak diren erregistroen jabe izatea: aski
formalak direnak, lagunartekoak, espezializatuak, e.a. Honek esan nahi du hizkuntzaren
aldakortasuna ongi ezagutu behar dela, oharkabean bada ere: zein hitz diren lekuko
dialektalismoak, zein orokorrak, arlo bakoitzean ibiltzen den terminologia zehatza,
adierazpideen artean dauden konnotazio desberdinak eta beste. Unibertsitateko errektoreari
ezin zaio tabernan bezala mintzatu, ezezagun bati edo adiskideari ez diegu berdin hitz egiten,
lagun bati zuzentzen zaion gutunean eta gutun formal batean ezin dira hizkera eta tonu bera
erabili...
3
Laburbilduz, egokitasunak sentiberatasun soziolinguistikoa eskatzen dio hiztunari,
komunikazio bakoitzean aproposa den hizkera hautesteko gauza izatea.
Testu batek beharrezkoa den egokitasuna iritsi duen jakiteko, ondoko puntu oinarrizko
hauei so egin behar zaie:
+ Sorreran dagoen helburu komunikatiboa lortzen du testuak? Hots, garbi ikusten da
argudiatzea den, eskaria den...?
+ Tratamendua (hika, zuka) zuzena da eta sistematikoa?
+ Testu osoan zehar eusten zaio formaltasun maila berari?
+ Espezifikotasun maila gordetzen da testu osoan? Adibidez, gai espezializatua bada
normala da arlo horretako terminologia erabiltzea eta lagunarteko adierazpide eta esamoldeak
baztertzea.
Modalizatzaileak ere egokitasunaren barnean sar daitezke. Berbaldi igortzailearen
ikuspuntua aurkezten dute, aditz modalen, iritzi aditzen (uste izan, iritzi), aditz performatiboen
(prometatu, zin egin), mailakatzearen (oso, guztiz, erabat, arrunt, hagitz, txit, franko, aski,
nahiko, samar...), kalifikatzearen (izenondoak), harridura elementuen, galdera erretorikoen eta
besteren bidez. Beste baliabide batzuk: perpaus aditzondoak, konnotazioa, positiboki edo
negatiboki markatutako hiztegia, enuntziatzaileak enuntziatuaren aldera duen tartea edo jarrera
adierazteko kakotx edo marratxoen erabilera.
Modalizatzaileak baiestekoak (ziurtasuna adieraztekoak: bistan da, bistakoa da, agerian
da, agerikoa da, guztiz, erabat, arrunt...), balioestekoak (balio iritziak azaltzekoak:
aldez...aldez, neurri batean, hein batean, doi-doi(etarik), gutitarik, ozta-ozta, kasurik onenean,
onenean ere, okerrenean ere, gehienez (ere), nire iritzian, nire ustez, zorionez, zoritxarrez,
tamalez...), deontikoak (ééó] 'beharrezkoa, egokia dena'; baimen, betebehar,
debeku kontuak: nahitaez, ezinbestean, baitezpada, esan behar genieke, ezinbestekoa da hori
egitea...) edo egiantza, probabilitatea adieraztekoak izan daitezke (segur aski, seguru asko,
menturaz, beharbada, agian, apika, badaiteke, baliteke..., edo aditzean ditugun morfema
zenbait: egin duke, etorri dirateke...).
2.- Koherentzia
Honek informazioaren prozesamenduaren menderatzeari egiten dio erreferentzia,
testuaren esanahiari, edukiari. Koherentziak komunikatu behar den informazio garrantzizkoa
zein den finkatzen du eta nola egin behar den: ordena, zehaztasun maila, egitura, e.a. Oso
lotua dago kohesioarekin.
4
Testu koherentziak dituen hiru alderdi nagusiak hauek dira:
a) Informazio kopurua
Eman behar diren datu guztiak ematen dira?
Badea gabeziarik?
Eta soberakinik?
b) Informazioaren kalitatea
Ona da?
Ideiak argiak eta ulergarriak dira?
Adibide egokiak ematen dira?
Beharrezko terminologia erabiltzen da?
Ezinbesteko formulazioak?
Atal honetan sar daitezkeen kontzeptuetako batzuk hauek dira:
+ Ideia osoak / azpigaratuak
+ Hitz gainzamatuak: hitz batzuek adiera desberdina izan dezakete hiztunendako;
igorleak hitz horien ñabardura edo konnotazio berezia azaltzeko gai izan behar du.
+ Formulazio motak: orokorrak, etsenpluak, zenbakiak, iruzkinak, interpretazioak, e.a.
c) Informazioaren egituraketa
Honen barnean ondoko kontzeptu hauek dira garrantzizko:
+ Makroegitura (eduki semantiko eta logikoa) eta egitura orokorra (aurrekoa testuan
ordenatzeko modua)
+ Tema (mintzagaia, topikoa) / errema (iruzkina  galdegaia): mintzagaia eta iruzkina
aldatuz doaz hartzailea kodea deskodetuz doan heinean, hots, errema zena mintzagai
bihurtzen da eta datu berrien aurkezteko zubi. Honi tematizazioa esaten zaio eta informazioak
testuan aurrera egiteko oinarria da.
+ Lerrokada edo paragrafoa. Hau biziki kontzeptu garrantzitsua da hizkuntza idatzian,
adierazko eta ikusizko unitatea baita, ideia bakarra eta osoa garatzen duena, grafikoki puntu eta
aparteekin eta zuriuneekin markatua dagoena. Esaldiaren eta testuaren arteko unitatea da.
3.- Kohesio edo lotura
5
Testuaren antolaketari egiten dio erreferentzia eta kohesio sintaktiko ere esaten zaio.
Berbaldia osatzen duten perpausak ez daude bakarturik, ez dira lokabeak, elkarren
aldamenean ezarri elementu alboratuak, hainbat gramatika baliabidek (puntuazioak,
juntagailuek, artikuluek, izenordainek, hitz adierakideek, tonuak eta abarrek) erlazionatutako
unitateak baizik, halako moduz non testuaren kodetzea eta deskodetzea ahalbidetzen duen
hizkuntza-lotura sarea osatzen baitute.
Lotura era nagusiak hauek dira:
a) Anafora
Elementu bera segidako esaldietan errepikatzea da. Errepikapenak saihesteko
«ihesbide» hauek ditugu:
+ Ordezkapen lexikala: adierakideak, hiperonimo eta hiponimoak, perifrasiak (hitz
bakarra erabiltzeko partez azalpen modukoa erabiltzea: Iruñea -> Nafarroako hiriburua)
+ Pronominalizazioa
- Lexikalak: hitz komodinak, egin, eman, gauza, kontu, zera-ren modukoak
- Gramatikalak: pertsonalak, erakusleak, posesiboak, e.a.
- Aditzondoak: hemen, hor, han, e.a.
+ Ezabaketa edo elipsia: ezaguna den elementu bat kentzea, hartzaileak testuan
oinarriturik berreskura baitezake.
+ Determinatzaileak: izenondo erakusleak, posesiboak, e.a.
b) Deixia
Berbaldiaren benetako erreferenteak adierazten dituzten izenordain eta aditzondoak dira:
pertsonak, lekua, denbora...
Hiru deixi mota bereizten dira:
+ Pertsonala: Ni[k], gu[k]..., zu[k], zuek.., hau, hori, hura, hauei, horrek..., aditzak bere
baitan biltzen dituen pertsona morfemak (eman diguzue 'zuek guri eman').
+ Lekuzkoa: Hemen, hor, han, honetan, horretara, hartatik..., gibelean, aurrekoa,
gainetik... Tafalla hemendik 35 kilometrora dago esaten badugu, hemendik hori deiktikoa da,
testuan izanagatik testutik kanpoko elementu bati egiten diolako erreferentzia. Horren adiera ez
digu hiztegiak emanen, testuinguruak baizik.
6
+ Denborazkoa: denbora aditzondoak (orain, lehen, gero...), aditz aldiak adierazten
dituzten morfemak (nator / nentorren), erakusleak (une haietan, urte hartan...).
c) Testu antolatzaileak: juntagailuak, lokailuak; aditzondoak.
Informazioaren
egituratzaileak
Iruzkingileak Ba, horiek horrela...
Ordenatzaileak Lehenik, lehenbizi / bigarrenik / hirugarrenik /
azkenik, buruenik...; (alde) batetik / bestetik,
beste aldetik...
Zeharkariak Hau dela eta, bide batez, bidenabar, horren
karietara...
Operatzaile
argudiozkoak
Indartzaileak Benetan, berez, zinez, hain zuzen ere...
Zehatzaileak Adibidez, argibidez, esate baterako / errate
baterako, esaterako / erraterako,
konparaziorako, konparazio baterako,
konparazione, kasu, kasurako...
Lokailuak Emendiozkoak Ere, gainera, bestalde / bertzalde, era berean,
halaber, orobat, berebat, behintzat, bederen,
bederik, behinik behin, segurik...
Hautakariak Bestela / bestenaz / bertzenaz, beste gisan,
edo, osterantzean, gainerakoan
Aurkaritzakoak Baina, ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik,
bizkitartean, bitartean, bien bitartean, alta,
alabaina, dena dela, dena den, guztiarekin ere,
guztiaz ere, hala ere (halere), hala eta guztiz
ere, haatik / hargatik, horratik / horregatik,
edozein modutan, nolanahi ere, nolanahiko
gisan, zernahi gisa, zernahi dela...
Ondoriozkoak Beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez,
horrenbestez, hainbestez, halatan, hala, hola
bada, hala bada
Kausazkoak Zeren, zergatik, alabaina 'zeren', bada 'zeren',
izan ere
Birformulatzaileak Esplikatiboak Hau da, hots, alegia...
Zuzentzaileak Hobeki erran / hobeki esan(da) / hobeto
esan(da), bestela esan, zehazki(ago) esan...
Laburbiltzaileak Azken batean, azken finean, laburbilduz, hitz
batean...
Berbaldi
markatzaileak
Epistemikoak
ἐήἐήs
'adimena', 'jakintza',
'zientzia'
Noski, naski, antza, omen, ote, agidanean,
agidanez, jakina, dirudienez, irudi duenez,
nonbait...
7
Deontikoak Tira, ongi da
Besteratzaileak Aizu, aizue...
Metadiskurtsiboak Zera, ba...
Hauetaz landara, perpaus mota desberdinak ere (juntagailuak) testu antolatzailetzat
hartzen dira: osagarriak, denborazkoak, kontzesiboak, kausazkoak, alderaketa, helburuzkoak,
ondoriozkoak...
d) Tonu edo doinua
Ahozko mintzairaren lotura-baliabiderik garrantzizko eta adierazkorrenetakoa da. Tonu
multzoa oinarrizko unitatea da eta esaldi bateko hitzak ematean ibiltzen ditugun etenen eta
goiko eta beheko tonuen arteko uztarduratik sortzen da. Melodia kurbak tonu multzo horiek
hartzen ditu bere baitan.
Tonuak (intonazioak) esaldia bukatzen den edo ez den adierazten du, mintzatzen bukatu
den, galdera, harridura edo baieztapena den, e.a. Galderan tonua gora doa bukaeran,
baieztapenean behera.
Loturatik haratago doa tonua: hiztunaren jarrera adierazten du (serioa, ironikoa, gogoeta
egitekoa), hitz edo esaldi batean jartzen den enfasia eta abar.
e) Puntuazioa
Puntuazio markak intonazioaren idatzizko baliokidetzat aurkeztu izan dira, eta egia da
galderak, harridura esaldiak eta abar zeinu grafikoen bidez adierazten direla, baina beste
batzuetan puntuazioaren erabilera joskeraren mende dago (alborakuntza, zerrendatzea, ordena
aldaketa, e.a.) eta ez du orduan intonazioarekin zerikusirik.
Bestalde, intonazioaren aberastasuna izugarria da idatzizko zeinuen pobretasun
gorriaren aldean. Puntuazio marka garrantzitsuenek idazkiaren zatiak bereizten dituzte eta
testuaren hierarkia egituraketaren berri ematen dute.
+ Koma, puntu eta koma  sintagma, esaldia
+ Puntu eta jarrai  perpausa
+ Puntu eta aparte, (puntu eta) paragrafo berria  lerrokada
+ Amaiera puntua  testu idatzia
8
Bestelako zeinu grafikoek ere lotura lanak egiten dituzte: geziak (), izarñoak (*),
parentesiek (), taketek ([ ]), barrak (/), marra luzeak (—), marratxoak (-), kakotxek ("), kakotx
soilek (‘ ’), giltzek ({ }), azpimarrak (_), alboko kakotx soilek (< >), alboko kakotx bikoitzek (« »)
eta abarrek.
f) Denbora erlazioak (aditzaren aldiak)
Testuko aditzek korrelazio logikoa eta estua gordetzen dute berbaldi osoan zehar.
g) Hitzen arteko erlazio semantikoak
Testuan hitz adierakide edo sinonimoak ditugu, antonimo edo aurkako hitzak, hiperonimo
(aberea) eta hiponimoak (lehoia, zakurra, txoria), arlo semantiko bereko hitzak (igeltseroa,
irakaslea, teknikaria, zurgina) eta abar. Beste batzuetan testuko hitzek ez dute elkarrekin
inolako lotura semantikorik, baina solaskideen mundu ezagutzak nolabaiteko erlazioa
bideratzen du: alkohola, rocka, musika...
h) Baliabide paralinguistikoak
Esaldien arteko lotura lana egin dezaketen elementu guztiak sartzen dira hemen:
keinuak, mintzoaren erritmo eta abiadura, hots makuluak (ahhh, eh, mmmh...), idazkietan
testuak orrialdean duen banaketa (zutabeak, orri bazterrak, eskemak...), tipografia eta beste.
4.- Zuzentasuna
Gramatikaren ezagutza da zuzentasuna, hizkuntzaren arauak menderatzea: hotsak,
idatzarauak, morfosintaxia, hiztegia.
5.- Estilistika
Testuaren adierazkortasun orokorra aztertzen du, aberastasuna eta hizkuntza
aldakortasuna, hiztegiaren kalitate eta zehaztasuna, e.a. Testuak sortzeko ibiltzen diren
baliabide erretoriko, literario eta komunikatiboak hartzen ditu, joskera onaren erabileratik
metafora edo beste edozein irudi poetikotaraino, hitz jokoak, hitz bikoitzak, hanpadurak...
Arlo honetako punturik behinenak hauek dira:
- Hiztegi aberastasun, aldakortasun eta zehaztasuna.
- Joskeraren konplexutasun eta aldakortasuna.
9
- Irudi erretorikoak: metaforak, metonimiak, hiperboleak, pertsonifikazioak, ironia,
umorea...
- Testua osatzeko orduan hartzen den arrisku maila.
6.- Aurkezpena
Hemen testuaren forma sartzen da lehenik: orri bazterrak, lerro kopurua, titulua, tipografia
(letra larria eta xehea, azpimarra, etzana, beltza...), formatua eta beste, testu motaren arabera:
instantzia, txostena (aurkibidea, zenbakitzea, bibliografia, aipuen sistema...), postala,
inprimakia...
Solaskideen trebetasuna dugu gero. Nola hitz egiten edo irakurtzen den: azkar, mantso,
ahoskera onarekin edo txarrarekin, etenak eginez edo egin gabe, intonazioa zainduz edo
zaindu gabe, entzuleei begiratuz edo begiratu gabe... Kontuan hartu behar da ez dela berdin
testua bakar batek aurkeztea (azalpena) edo zenbaiten artean aurkeztea (elkarrizketa
adibidez), azken honetan entzun behar baita, txandak gorde, e.a.
Tamalez denbora luzez landutako berbaldia hutsean geldi daiteke baldin horren
aurkezpena lasterregi egiten bada, esaterako. Halaber, idazkia denean, kaligrafia kaskarrak
lana itsus dezake.
10

More Related Content

What's hot

Gaitasun linguistikoa
Gaitasun linguistikoaGaitasun linguistikoa
Gaitasun linguistikoabnhizkuntzak
 
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)Teresa Mantecón
 
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_etxiotxio
 
Hizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuakHizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuakalonsojulen
 
Zer da komunikazio gaitasuna
Zer da komunikazio gaitasunaZer da komunikazio gaitasuna
Zer da komunikazio gaitasunaoihane06
 
Zertara gatoz ikastolara
Zertara gatoz ikastolaraZertara gatoz ikastolara
Zertara gatoz ikastolarajuir7julen
 
Zertara gatoz ikastolara?
Zertara gatoz ikastolara?Zertara gatoz ikastolara?
Zertara gatoz ikastolara?juir7julen
 
Hizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculumaHizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculumaAinhoaGu
 
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)jujugarazi41
 
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larreaHizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larreaBego Iturgaitz
 

What's hot (12)

Gaitasun linguistikoa
Gaitasun linguistikoaGaitasun linguistikoa
Gaitasun linguistikoa
 
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
2 eta 3 eduki multzoak (3 zikloa)
 
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e
310010e pub isei_competencia_leng_extranjera_e
 
Ahozkotasuna[1]
Ahozkotasuna[1]Ahozkotasuna[1]
Ahozkotasuna[1]
 
Hizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuakHizkuntza ppt kutsatuak
Hizkuntza ppt kutsatuak
 
Zer da komunikazio gaitasuna
Zer da komunikazio gaitasunaZer da komunikazio gaitasuna
Zer da komunikazio gaitasuna
 
Ev
EvEv
Ev
 
Zertara gatoz ikastolara
Zertara gatoz ikastolaraZertara gatoz ikastolara
Zertara gatoz ikastolara
 
Zertara gatoz ikastolara?
Zertara gatoz ikastolara?Zertara gatoz ikastolara?
Zertara gatoz ikastolara?
 
Hizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculumaHizkuntza curriculuma
Hizkuntza curriculuma
 
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)
Apunteak hizkuntza testuinguru eleanitzean (L.H.G. 2)
 
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larreaHizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
Hizkuntz idatziaren irakaskuntza kepa larrea
 

Similar to Testua.ezaugarri orokor

Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloaLehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloaAinhoaGu
 
Gaitasun komunikatiboak
Gaitasun komunikatiboakGaitasun komunikatiboak
Gaitasun komunikatiboakAnderBazn
 
Ev. Diag. 1. Maila
Ev. Diag. 1. MailaEv. Diag. 1. Maila
Ev. Diag. 1. Mailab04ikt
 
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Hizkuntza curriculuma ona
Hizkuntza curriculuma onaHizkuntza curriculuma ona
Hizkuntza curriculuma onaAinhoaGu
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
3.zikloa
3.zikloa3.zikloa
3.zikloasua22
 
Curriculum
CurriculumCurriculum
Curriculumfuku5
 
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Berritzegune Nagusia
 
3. zikloa
3. zikloa3. zikloa
3. zikloaleiresc
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrakibiainsa
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaMAITANE78
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutatcastro005
 
Idazten irakasteko metodologiak
Idazten irakasteko metodologiakIdazten irakasteko metodologiak
Idazten irakasteko metodologiak2011itsasoolaizola
 
1. Zikloko edukiak hizkuntzan
1. Zikloko edukiak hizkuntzan1. Zikloko edukiak hizkuntzan
1. Zikloko edukiak hizkuntzanItxaso Vazquez
 

Similar to Testua.ezaugarri orokor (20)

Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloaLehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
Lehen hezkuntzako curriculuma. Hizkuntza arloa. 3. zikloa
 
Gaitasun komunikatiboak
Gaitasun komunikatiboakGaitasun komunikatiboak
Gaitasun komunikatiboak
 
Ev. Diag. 1. Maila
Ev. Diag. 1. MailaEv. Diag. 1. Maila
Ev. Diag. 1. Maila
 
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
 
Hizkuntza curriculuma ona
Hizkuntza curriculuma onaHizkuntza curriculuma ona
Hizkuntza curriculuma ona
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
3.zikloa
3.zikloa3.zikloa
3.zikloa
 
Curriculum
CurriculumCurriculum
Curriculum
 
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak Gorren curriculuma egiteko irizpideak
Gorren curriculuma egiteko irizpideak
 
3. zikloa
3. zikloa3. zikloa
3. zikloa
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
 
Ahozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakasteaAhozko hizkuntza irakastea
Ahozko hizkuntza irakastea
 
Komunikazioa lantzen
Komunikazioa lantzenKomunikazioa lantzen
Komunikazioa lantzen
 
3. zikloko Curriculuma
3. zikloko Curriculuma3. zikloko Curriculuma
3. zikloko Curriculuma
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatuta
 
Idazten irakasteko metodologiak
Idazten irakasteko metodologiakIdazten irakasteko metodologiak
Idazten irakasteko metodologiak
 
Tonuaren idazkera
Tonuaren idazkeraTonuaren idazkera
Tonuaren idazkera
 
1. Zikloko edukiak hizkuntzan
1. Zikloko edukiak hizkuntzan1. Zikloko edukiak hizkuntzan
1. Zikloko edukiak hizkuntzan
 
Eduki multzoak
Eduki multzoakEduki multzoak
Eduki multzoak
 

More from amaiamaialen

Deskribapen labur (1)
Deskribapen labur (1)Deskribapen labur (1)
Deskribapen labur (1)amaiamaialen
 
Azalpen testu labur
Azalpen testu laburAzalpen testu labur
Azalpen testu laburamaiamaialen
 
Izen ttipiak.b.labur
Izen ttipiak.b.laburIzen ttipiak.b.labur
Izen ttipiak.b.laburamaiamaialen
 
Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaamaiamaialen
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)amaiamaialen
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gidaamaiamaialen
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketakamaiamaialen
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gidaamaiamaialen
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakamaiamaialen
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)amaiamaialen
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaamaiamaialen
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankaramaiamaialen
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)amaiamaialen
 
Zuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua aZuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua aamaiamaialen
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenakamaiamaialen
 

More from amaiamaialen (20)

Doc dec 11 2019
Doc dec 11 2019Doc dec 11 2019
Doc dec 11 2019
 
Narrazio osolabur
Narrazio osolaburNarrazio osolabur
Narrazio osolabur
 
Deskribapen labur (1)
Deskribapen labur (1)Deskribapen labur (1)
Deskribapen labur (1)
 
Azalpen testu labur
Azalpen testu laburAzalpen testu labur
Azalpen testu labur
 
Testuantolatz
TestuantolatzTestuantolatz
Testuantolatz
 
Izen ttipiak.b.labur
Izen ttipiak.b.laburIzen ttipiak.b.labur
Izen ttipiak.b.labur
 
Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copia
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gida
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketak
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gida
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketak
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
 
Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoena
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)
 
Zuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua aZuzentzeko testua a
Zuzentzeko testua a
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenak
 

Testua.ezaugarri orokor

  • 1. Komunikazio ekintza Komunikazio ekintzan zazpi elementu hauek ditugu: 1.- Testuingurua Beste guztiak biltzen dituen elementua da, garrantzi handikoa, esaldiek existentzia beregainik ez dutelako, testuinguru bati loturik ez badaude. Testuinguruaren arabera esaldi berak arrunt mezu desberdinak bidera ditzake. Adibidez, aitak semeari zatoz hona esaten dionean urtebetetze egunean eskuan oparia duela edo anaia txikia jo duenean, esana bera izanagatik, mezua ez da bera, aitaren asmo komunikatiboa bana baita batean eta bestean. 2.- Igorlea Mezua bidaltzen edo igortzen duena da. 3.- Hartzailea Mezua hartzen duena da. 4.- Mezua Komunikaldi bakoitzeko edukia, igorleak hartzaileari jakinarazten diona. 5. Bidea (edo kanala) Igorleak hartzaileari mezua igortzeko aukeratzen duen bidea da: ahozkoa, idatzizkoa, keinua, morsea, ikus-entzunezko baten bidezkoa... 6.- Kodea Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma. Kode honek igorlearen eta hartzailearen buruan izan behar du, harremana izango bada biek ezagutu behar dute kode edo sistema hori. Gure kasuan euskara da kodea. 7.- Erreferentea 1
  • 2. Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptua edo dena delakoa. Eman dezagun unibertsitatean gaudela eta Mirenek Joni lapitza eskatzen diola. Kasu honetan unibertsitatea da testuingurua, Miren igorlea, Jon hartzailea, esaldia bera (utzi lapitza, mesedez) mezua, airea bidea, euskara kodea eta Jonen lapitza erreferentea. Komunikazioan partaide diren solaskideak komunikaziorako gai izatea ere ezinbesteko baldintza da, hura eraginkorra izanen bada. Komunikazioan gertatzen diren testuak, esanak, hitzak... ulertu eta sortu ahal izateko hiztunak eskura izan behar ditu ahalmen eta ezagupen franko. Hurrengo gaitasun hauek izan behar ditu, komunikazioa egokia izan dadin: a) Hizkuntza edo gramatika gaitasuna Solaskideek hizkuntza bera erabili behar dute eta perpaus zuzenak ulertu eta sortzeko gauza izan behar dute; zuzena dena eta okerra dena bereizi behar dute. b) Gaitasun pragmatikoa Testuinguruaz ohartu eta jabetzeko gaitasuna da, ironia ulertzea edo erabiltzeko gai izatea, hizkuntzak dituen esamolde eginak ulertzeko eta ekoizteko gauza izatea, erregistroak behar bezala eta behar denean erabili ahal izatea... c) Gaitasun paralinguistikoa Hitz egiten denean erabiltzen diren ekoizpen linguistikoaren inguruko keinuek, etenek, ahots aldaketek osatzen dute gaitasun paralinguistikoa, eta bidea idazkia denean tituluek, paragrafoek, orri bazterrek eta bestek. d) Gaitasun entziklopedikoa Mundua ezagutzea da. Adibidez, igorlea ekonomiaz, burtsaren goiti-beheitiez ari bada hartzaileak mundu hori ezagutu beharko du, bestela ez baitu mezua ongi ulertuko. e) Gaitasun diskurtsiboa Berbaldiak, testuak egokiro sortzeko gai izan behar du hiztunak, ez baita gauza bera perpausak egiten jakitea eta testua apailatzea. 2
  • 3. Testuaren definizioa eta ezaugarriak Testua edo berbaldia (diskurtsoa) komunikazio batean gertatzen den hitzezko edozein agerpen oso da. Ahozkoa nahiz idatzia izan daiteke, laburra zein luzea. Testua definitzeko orduan aintzat hartu behar da: a) Izaera komunikatiboa duela: komunikatzea du xede. b) Izaera pragmatikoa duela: testuak egoera jakin batean gertatzen dira eta solaskideak dituzte, helburuak eta inguruko munduarekiko erreferentzia etengabeak; testuinguru honetatik kanpo ez dute zentzurik, bestalde. c) Egituratua dela: hurrenkera eta berezko arauak ditu. Barne antolaketan mezuaren adiera eta komunikazioaren arrakasta bermatzen dituzten gramatika arauak, puntuazioa eta koherentzia ditugu. Testuaren ezaugarriak sei dira: 1.- Egokitasuna Hizkuntza ez da bakarra eta berdina beti, aldakuntzak ohi ditu eremu geografikoen arabera, historiaren, gizarte taldearen, komunikazio egoeraren, hiztunen arteko harremanen, komunikazio bidearen eta abarren arabera. Eredu batua eta dialektoak ditugu, euskalkiak gure kasuan, erregistroak (formala, lagunartekoa, espezializatua, e.a.). Egokia izatea hizkuntzak eskaintzen dituen aukera guztien artetik komunikazio egoera bakoitzean erazkoena, gisakoena hautatzen jakitea da. Alegia, beharrezkoa da eredu batua edo lekuan lekukoa aukeratzen jakitea, eta hizkuntzan ohikoenak diren erregistroen jabe izatea: aski formalak direnak, lagunartekoak, espezializatuak, e.a. Honek esan nahi du hizkuntzaren aldakortasuna ongi ezagutu behar dela, oharkabean bada ere: zein hitz diren lekuko dialektalismoak, zein orokorrak, arlo bakoitzean ibiltzen den terminologia zehatza, adierazpideen artean dauden konnotazio desberdinak eta beste. Unibertsitateko errektoreari ezin zaio tabernan bezala mintzatu, ezezagun bati edo adiskideari ez diegu berdin hitz egiten, lagun bati zuzentzen zaion gutunean eta gutun formal batean ezin dira hizkera eta tonu bera erabili... 3
  • 4. Laburbilduz, egokitasunak sentiberatasun soziolinguistikoa eskatzen dio hiztunari, komunikazio bakoitzean aproposa den hizkera hautesteko gauza izatea. Testu batek beharrezkoa den egokitasuna iritsi duen jakiteko, ondoko puntu oinarrizko hauei so egin behar zaie: + Sorreran dagoen helburu komunikatiboa lortzen du testuak? Hots, garbi ikusten da argudiatzea den, eskaria den...? + Tratamendua (hika, zuka) zuzena da eta sistematikoa? + Testu osoan zehar eusten zaio formaltasun maila berari? + Espezifikotasun maila gordetzen da testu osoan? Adibidez, gai espezializatua bada normala da arlo horretako terminologia erabiltzea eta lagunarteko adierazpide eta esamoldeak baztertzea. Modalizatzaileak ere egokitasunaren barnean sar daitezke. Berbaldi igortzailearen ikuspuntua aurkezten dute, aditz modalen, iritzi aditzen (uste izan, iritzi), aditz performatiboen (prometatu, zin egin), mailakatzearen (oso, guztiz, erabat, arrunt, hagitz, txit, franko, aski, nahiko, samar...), kalifikatzearen (izenondoak), harridura elementuen, galdera erretorikoen eta besteren bidez. Beste baliabide batzuk: perpaus aditzondoak, konnotazioa, positiboki edo negatiboki markatutako hiztegia, enuntziatzaileak enuntziatuaren aldera duen tartea edo jarrera adierazteko kakotx edo marratxoen erabilera. Modalizatzaileak baiestekoak (ziurtasuna adieraztekoak: bistan da, bistakoa da, agerian da, agerikoa da, guztiz, erabat, arrunt...), balioestekoak (balio iritziak azaltzekoak: aldez...aldez, neurri batean, hein batean, doi-doi(etarik), gutitarik, ozta-ozta, kasurik onenean, onenean ere, okerrenean ere, gehienez (ere), nire iritzian, nire ustez, zorionez, zoritxarrez, tamalez...), deontikoak (ééó] 'beharrezkoa, egokia dena'; baimen, betebehar, debeku kontuak: nahitaez, ezinbestean, baitezpada, esan behar genieke, ezinbestekoa da hori egitea...) edo egiantza, probabilitatea adieraztekoak izan daitezke (segur aski, seguru asko, menturaz, beharbada, agian, apika, badaiteke, baliteke..., edo aditzean ditugun morfema zenbait: egin duke, etorri dirateke...). 2.- Koherentzia Honek informazioaren prozesamenduaren menderatzeari egiten dio erreferentzia, testuaren esanahiari, edukiari. Koherentziak komunikatu behar den informazio garrantzizkoa zein den finkatzen du eta nola egin behar den: ordena, zehaztasun maila, egitura, e.a. Oso lotua dago kohesioarekin. 4
  • 5. Testu koherentziak dituen hiru alderdi nagusiak hauek dira: a) Informazio kopurua Eman behar diren datu guztiak ematen dira? Badea gabeziarik? Eta soberakinik? b) Informazioaren kalitatea Ona da? Ideiak argiak eta ulergarriak dira? Adibide egokiak ematen dira? Beharrezko terminologia erabiltzen da? Ezinbesteko formulazioak? Atal honetan sar daitezkeen kontzeptuetako batzuk hauek dira: + Ideia osoak / azpigaratuak + Hitz gainzamatuak: hitz batzuek adiera desberdina izan dezakete hiztunendako; igorleak hitz horien ñabardura edo konnotazio berezia azaltzeko gai izan behar du. + Formulazio motak: orokorrak, etsenpluak, zenbakiak, iruzkinak, interpretazioak, e.a. c) Informazioaren egituraketa Honen barnean ondoko kontzeptu hauek dira garrantzizko: + Makroegitura (eduki semantiko eta logikoa) eta egitura orokorra (aurrekoa testuan ordenatzeko modua) + Tema (mintzagaia, topikoa) / errema (iruzkina  galdegaia): mintzagaia eta iruzkina aldatuz doaz hartzailea kodea deskodetuz doan heinean, hots, errema zena mintzagai bihurtzen da eta datu berrien aurkezteko zubi. Honi tematizazioa esaten zaio eta informazioak testuan aurrera egiteko oinarria da. + Lerrokada edo paragrafoa. Hau biziki kontzeptu garrantzitsua da hizkuntza idatzian, adierazko eta ikusizko unitatea baita, ideia bakarra eta osoa garatzen duena, grafikoki puntu eta aparteekin eta zuriuneekin markatua dagoena. Esaldiaren eta testuaren arteko unitatea da. 3.- Kohesio edo lotura 5
  • 6. Testuaren antolaketari egiten dio erreferentzia eta kohesio sintaktiko ere esaten zaio. Berbaldia osatzen duten perpausak ez daude bakarturik, ez dira lokabeak, elkarren aldamenean ezarri elementu alboratuak, hainbat gramatika baliabidek (puntuazioak, juntagailuek, artikuluek, izenordainek, hitz adierakideek, tonuak eta abarrek) erlazionatutako unitateak baizik, halako moduz non testuaren kodetzea eta deskodetzea ahalbidetzen duen hizkuntza-lotura sarea osatzen baitute. Lotura era nagusiak hauek dira: a) Anafora Elementu bera segidako esaldietan errepikatzea da. Errepikapenak saihesteko «ihesbide» hauek ditugu: + Ordezkapen lexikala: adierakideak, hiperonimo eta hiponimoak, perifrasiak (hitz bakarra erabiltzeko partez azalpen modukoa erabiltzea: Iruñea -> Nafarroako hiriburua) + Pronominalizazioa - Lexikalak: hitz komodinak, egin, eman, gauza, kontu, zera-ren modukoak - Gramatikalak: pertsonalak, erakusleak, posesiboak, e.a. - Aditzondoak: hemen, hor, han, e.a. + Ezabaketa edo elipsia: ezaguna den elementu bat kentzea, hartzaileak testuan oinarriturik berreskura baitezake. + Determinatzaileak: izenondo erakusleak, posesiboak, e.a. b) Deixia Berbaldiaren benetako erreferenteak adierazten dituzten izenordain eta aditzondoak dira: pertsonak, lekua, denbora... Hiru deixi mota bereizten dira: + Pertsonala: Ni[k], gu[k]..., zu[k], zuek.., hau, hori, hura, hauei, horrek..., aditzak bere baitan biltzen dituen pertsona morfemak (eman diguzue 'zuek guri eman'). + Lekuzkoa: Hemen, hor, han, honetan, horretara, hartatik..., gibelean, aurrekoa, gainetik... Tafalla hemendik 35 kilometrora dago esaten badugu, hemendik hori deiktikoa da, testuan izanagatik testutik kanpoko elementu bati egiten diolako erreferentzia. Horren adiera ez digu hiztegiak emanen, testuinguruak baizik. 6
  • 7. + Denborazkoa: denbora aditzondoak (orain, lehen, gero...), aditz aldiak adierazten dituzten morfemak (nator / nentorren), erakusleak (une haietan, urte hartan...). c) Testu antolatzaileak: juntagailuak, lokailuak; aditzondoak. Informazioaren egituratzaileak Iruzkingileak Ba, horiek horrela... Ordenatzaileak Lehenik, lehenbizi / bigarrenik / hirugarrenik / azkenik, buruenik...; (alde) batetik / bestetik, beste aldetik... Zeharkariak Hau dela eta, bide batez, bidenabar, horren karietara... Operatzaile argudiozkoak Indartzaileak Benetan, berez, zinez, hain zuzen ere... Zehatzaileak Adibidez, argibidez, esate baterako / errate baterako, esaterako / erraterako, konparaziorako, konparazio baterako, konparazione, kasu, kasurako... Lokailuak Emendiozkoak Ere, gainera, bestalde / bertzalde, era berean, halaber, orobat, berebat, behintzat, bederen, bederik, behinik behin, segurik... Hautakariak Bestela / bestenaz / bertzenaz, beste gisan, edo, osterantzean, gainerakoan Aurkaritzakoak Baina, ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bizkitartean, bitartean, bien bitartean, alta, alabaina, dena dela, dena den, guztiarekin ere, guztiaz ere, hala ere (halere), hala eta guztiz ere, haatik / hargatik, horratik / horregatik, edozein modutan, nolanahi ere, nolanahiko gisan, zernahi gisa, zernahi dela... Ondoriozkoak Beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, hainbestez, halatan, hala, hola bada, hala bada Kausazkoak Zeren, zergatik, alabaina 'zeren', bada 'zeren', izan ere Birformulatzaileak Esplikatiboak Hau da, hots, alegia... Zuzentzaileak Hobeki erran / hobeki esan(da) / hobeto esan(da), bestela esan, zehazki(ago) esan... Laburbiltzaileak Azken batean, azken finean, laburbilduz, hitz batean... Berbaldi markatzaileak Epistemikoak ἐήἐήs 'adimena', 'jakintza', 'zientzia' Noski, naski, antza, omen, ote, agidanean, agidanez, jakina, dirudienez, irudi duenez, nonbait... 7
  • 8. Deontikoak Tira, ongi da Besteratzaileak Aizu, aizue... Metadiskurtsiboak Zera, ba... Hauetaz landara, perpaus mota desberdinak ere (juntagailuak) testu antolatzailetzat hartzen dira: osagarriak, denborazkoak, kontzesiboak, kausazkoak, alderaketa, helburuzkoak, ondoriozkoak... d) Tonu edo doinua Ahozko mintzairaren lotura-baliabiderik garrantzizko eta adierazkorrenetakoa da. Tonu multzoa oinarrizko unitatea da eta esaldi bateko hitzak ematean ibiltzen ditugun etenen eta goiko eta beheko tonuen arteko uztarduratik sortzen da. Melodia kurbak tonu multzo horiek hartzen ditu bere baitan. Tonuak (intonazioak) esaldia bukatzen den edo ez den adierazten du, mintzatzen bukatu den, galdera, harridura edo baieztapena den, e.a. Galderan tonua gora doa bukaeran, baieztapenean behera. Loturatik haratago doa tonua: hiztunaren jarrera adierazten du (serioa, ironikoa, gogoeta egitekoa), hitz edo esaldi batean jartzen den enfasia eta abar. e) Puntuazioa Puntuazio markak intonazioaren idatzizko baliokidetzat aurkeztu izan dira, eta egia da galderak, harridura esaldiak eta abar zeinu grafikoen bidez adierazten direla, baina beste batzuetan puntuazioaren erabilera joskeraren mende dago (alborakuntza, zerrendatzea, ordena aldaketa, e.a.) eta ez du orduan intonazioarekin zerikusirik. Bestalde, intonazioaren aberastasuna izugarria da idatzizko zeinuen pobretasun gorriaren aldean. Puntuazio marka garrantzitsuenek idazkiaren zatiak bereizten dituzte eta testuaren hierarkia egituraketaren berri ematen dute. + Koma, puntu eta koma  sintagma, esaldia + Puntu eta jarrai  perpausa + Puntu eta aparte, (puntu eta) paragrafo berria  lerrokada + Amaiera puntua  testu idatzia 8
  • 9. Bestelako zeinu grafikoek ere lotura lanak egiten dituzte: geziak (), izarñoak (*), parentesiek (), taketek ([ ]), barrak (/), marra luzeak (—), marratxoak (-), kakotxek ("), kakotx soilek (‘ ’), giltzek ({ }), azpimarrak (_), alboko kakotx soilek (< >), alboko kakotx bikoitzek (« ») eta abarrek. f) Denbora erlazioak (aditzaren aldiak) Testuko aditzek korrelazio logikoa eta estua gordetzen dute berbaldi osoan zehar. g) Hitzen arteko erlazio semantikoak Testuan hitz adierakide edo sinonimoak ditugu, antonimo edo aurkako hitzak, hiperonimo (aberea) eta hiponimoak (lehoia, zakurra, txoria), arlo semantiko bereko hitzak (igeltseroa, irakaslea, teknikaria, zurgina) eta abar. Beste batzuetan testuko hitzek ez dute elkarrekin inolako lotura semantikorik, baina solaskideen mundu ezagutzak nolabaiteko erlazioa bideratzen du: alkohola, rocka, musika... h) Baliabide paralinguistikoak Esaldien arteko lotura lana egin dezaketen elementu guztiak sartzen dira hemen: keinuak, mintzoaren erritmo eta abiadura, hots makuluak (ahhh, eh, mmmh...), idazkietan testuak orrialdean duen banaketa (zutabeak, orri bazterrak, eskemak...), tipografia eta beste. 4.- Zuzentasuna Gramatikaren ezagutza da zuzentasuna, hizkuntzaren arauak menderatzea: hotsak, idatzarauak, morfosintaxia, hiztegia. 5.- Estilistika Testuaren adierazkortasun orokorra aztertzen du, aberastasuna eta hizkuntza aldakortasuna, hiztegiaren kalitate eta zehaztasuna, e.a. Testuak sortzeko ibiltzen diren baliabide erretoriko, literario eta komunikatiboak hartzen ditu, joskera onaren erabileratik metafora edo beste edozein irudi poetikotaraino, hitz jokoak, hitz bikoitzak, hanpadurak... Arlo honetako punturik behinenak hauek dira: - Hiztegi aberastasun, aldakortasun eta zehaztasuna. - Joskeraren konplexutasun eta aldakortasuna. 9
  • 10. - Irudi erretorikoak: metaforak, metonimiak, hiperboleak, pertsonifikazioak, ironia, umorea... - Testua osatzeko orduan hartzen den arrisku maila. 6.- Aurkezpena Hemen testuaren forma sartzen da lehenik: orri bazterrak, lerro kopurua, titulua, tipografia (letra larria eta xehea, azpimarra, etzana, beltza...), formatua eta beste, testu motaren arabera: instantzia, txostena (aurkibidea, zenbakitzea, bibliografia, aipuen sistema...), postala, inprimakia... Solaskideen trebetasuna dugu gero. Nola hitz egiten edo irakurtzen den: azkar, mantso, ahoskera onarekin edo txarrarekin, etenak eginez edo egin gabe, intonazioa zainduz edo zaindu gabe, entzuleei begiratuz edo begiratu gabe... Kontuan hartu behar da ez dela berdin testua bakar batek aurkeztea (azalpena) edo zenbaiten artean aurkeztea (elkarrizketa adibidez), azken honetan entzun behar baita, txandak gorde, e.a. Tamalez denbora luzez landutako berbaldia hutsean geldi daiteke baldin horren aurkezpena lasterregi egiten bada, esaterako. Halaber, idazkia denean, kaligrafia kaskarrak lana itsus dezake. 10