SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Landabengo VW eta sindikatuak
erregulazioa negoziatzen hasiko dira
Multinazionalak zortzi egun itxi nahi du fabrika, motorrak falta zaizkio-eta. Sindikatuek
ahalik eta kalterik txikiena egin nahi diete langileei
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan, artxiboko irudian. VILLAR
LOPEZ / EFE
2018ko abuztuak 22
0
Diesel motorren salmentaren beherakadaren ondorioak iritsi dira Euskal Herriko lantegi
handienera ere, Landabengo Volkswagenera. Multinazionalaren zuzendaritzak fabrika
zortzi egunez ixteko asmoa du, ez baitu nahiko motorrik Poloetan muntatzeko. CO2
isurketak zorrotzago neurtzeko ezartzear dagoen WLTP sistemak ere eragin du eskasia.
Landaben ixteko iragarpenak harri eta zur utzi ditu sindikatuak. Gaur dira hastekoak
langileak aldi baterako erregulazioan uzteko negoziazioak, edo, beranduenik, bihar.
Sindikatuek negoziazio taldea aukeratu zuten atzo. Hamahiru lagun dira,
zuzendaritzarekin lan hitzarmenaren berritzea negoziatzen ari diren hamahiruak, hain
zuzen ere. Talde negoziatzailea osatzearen alde egin zuten UGTk (11 kide enpresa
batzordean), CCOOk (zazpi), ELAk (bat) eta CGCk (bat), eta abstenitu egin ziren LAB
(lau) eta CGT (bi). Azken bi sindikatu horiek LABen proposamenaren alde bozkatu
zuten, zuzendaritzari negoziatzaileen izenik eman behar ez ziotela zioenaren alde.
Sindikatuek eta enpresak aste eta erdi izango dute gehienez erregulazio dosierra
negoziatzeko, VWek irailaren 3rako jarri nahi baitu indarrean. Aste horretan, lantegia
bost egunez egongo litzateke itxita, eta langabezian geratuko lirateke Landabengo 4.600
langileak. Fabrika zortzi egunez itxi nahi dute guztira, baina zuzendaritzak negoziazioan
azaldu beharko luke gainontzeko hiru egunak zeintzuk izango liratekeen. Sindikatuek,
bestalde, argi dute zer negoziatu nahi duten: ahalik eta galera ekonomikorik txikiena
jasatea fabrika itxita dagoen egunetan.
Soldata osagarriak
«Langileak ez luke arazoa ordaindu beharko, baina badakigu enpresarekin negoziatzen
bada langileek kalte ekonomiko bat izango dutela. Kalte hori txikitzea da helburua»,
adierazi zuen atzo Enrique Duque CCOOko ordezkariak. Langileak zortzi egunez
langabeziara joanez gero, gehien-gehienek izango dute langabezia saria jasotzeko
aukera, baina horrek ez ditu kontuan hartzen langileek jasotzen dituzten osagarriak,
antzinatasuna, aparteko sarien ordaina eta halakoak. «Eskatuko dugu enpresak bere
kargu hartzeko osagarrien %100».
Sindikatuek aho batez salatu dute enpresaren asmoa, eta egoerara gaizki egokitzea
egotzi diote. Izan ere, jakina zen aspaldi diesel motordun autoen salmenta jaisten ari
zela. Halaber, ezaguna zen irailaren 1ean indarrean jarriko zela CO2 isurketak
kontrolatzeko sistema berria, eta ordurako motor berriek homologatuta egon behar
zutela. WLTP sistemak normal neurtzen du atmosferara isurtzen diren CO2 partikulak,
eta batez beste %20 gehiago zenbatzea ekarriko du. Matrikulazio zerga kutsaduraren
araberakoa denez, auto gehiagok pagatuko dute zerga.
Dieselari dagokionez, motor hori duten autoen salmenta %12 txikitu zen iaz Hego
Euskal Herrian, eta aurten hortik gora ari da makaltzen. Urteko lehen seihilabetean,
saldutako autoen %33,4k zeukaten motor hori; urtebete lehenago, %45etik gora ziren.

More Related Content

More from amaiamaialen

Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaamaiamaialen
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)amaiamaialen
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gidaamaiamaialen
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketakamaiamaialen
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gidaamaiamaialen
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakamaiamaialen
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)amaiamaialen
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaamaiamaialen
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankaramaiamaialen
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)amaiamaialen
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenakamaiamaialen
 
Kt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratuaKt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratuaamaiamaialen
 
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_ikt
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_iktAurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_ikt
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_iktamaiamaialen
 
Ekarri gaituzte (3)
Ekarri gaituzte (3)Ekarri gaituzte (3)
Ekarri gaituzte (3)amaiamaialen
 

More from amaiamaialen (20)

Puntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copiaPuntuazio arauak copia
Puntuazio arauak copia
 
Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)Unai perez irakaslearen lana (3)
Unai perez irakaslearen lana (3)
 
Microsoft word gida
Microsoft word gidaMicrosoft word gida
Microsoft word gida
 
Microsoft word ariketak
Microsoft word ariketakMicrosoft word ariketak
Microsoft word ariketak
 
Microsoft power point_gida
Microsoft power point_gidaMicrosoft power point_gida
Microsoft power point_gida
 
Microsoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketakMicrosoft power point_ariketak
Microsoft power point_ariketak
 
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
Ikt atala sarrera_web_2_portafolio_elektronikoa (3)
 
Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)Aurkezpenak (1)
Aurkezpenak (1)
 
Gure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoenaGure irakasle gogokoena
Gure irakasle gogokoena
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)1 ariketa juankar (5)
1 ariketa juankar (5)
 
Hutsak norberarenak
Hutsak norberarenakHutsak norberarenak
Hutsak norberarenak
 
Ikasleen hutsak
Ikasleen hutsakIkasleen hutsak
Ikasleen hutsak
 
Kt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratuaKt eta ikt_atalen_kontratua
Kt eta ikt_atalen_kontratua
 
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_ikt
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_iktAurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_ikt
Aurkezpena komunikazio trebetasunak_eta_ikt
 
Ekarri gaituzte (3)
Ekarri gaituzte (3)Ekarri gaituzte (3)
Ekarri gaituzte (3)
 
Subj..gida
Subj..gidaSubj..gida
Subj..gida
 
Subjuntiboa
SubjuntiboaSubjuntiboa
Subjuntiboa
 
3.aurkezpena
3.aurkezpena3.aurkezpena
3.aurkezpena
 

Zuzentzeko testua a

  • 1. Landabengo VW eta sindikatuak erregulazioa negoziatzen hasiko dira Multinazionalak zortzi egun itxi nahi du fabrika, motorrak falta zaizkio-eta. Sindikatuek ahalik eta kalterik txikiena egin nahi diete langileei Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan, artxiboko irudian. VILLAR LOPEZ / EFE 2018ko abuztuak 22 0 Diesel motorren salmentaren beherakadaren ondorioak iritsi dira Euskal Herriko lantegi handienera ere, Landabengo Volkswagenera. Multinazionalaren zuzendaritzak fabrika zortzi egunez ixteko asmoa du, ez baitu nahiko motorrik Poloetan muntatzeko. CO2 isurketak zorrotzago neurtzeko ezartzear dagoen WLTP sistemak ere eragin du eskasia. Landaben ixteko iragarpenak harri eta zur utzi ditu sindikatuak. Gaur dira hastekoak langileak aldi baterako erregulazioan uzteko negoziazioak, edo, beranduenik, bihar. Sindikatuek negoziazio taldea aukeratu zuten atzo. Hamahiru lagun dira, zuzendaritzarekin lan hitzarmenaren berritzea negoziatzen ari diren hamahiruak, hain zuzen ere. Talde negoziatzailea osatzearen alde egin zuten UGTk (11 kide enpresa batzordean), CCOOk (zazpi), ELAk (bat) eta CGCk (bat), eta abstenitu egin ziren LAB (lau) eta CGT (bi). Azken bi sindikatu horiek LABen proposamenaren alde bozkatu zuten, zuzendaritzari negoziatzaileen izenik eman behar ez ziotela zioenaren alde. Sindikatuek eta enpresak aste eta erdi izango dute gehienez erregulazio dosierra negoziatzeko, VWek irailaren 3rako jarri nahi baitu indarrean. Aste horretan, lantegia bost egunez egongo litzateke itxita, eta langabezian geratuko lirateke Landabengo 4.600 langileak. Fabrika zortzi egunez itxi nahi dute guztira, baina zuzendaritzak negoziazioan azaldu beharko luke gainontzeko hiru egunak zeintzuk izango liratekeen. Sindikatuek, bestalde, argi dute zer negoziatu nahi duten: ahalik eta galera ekonomikorik txikiena jasatea fabrika itxita dagoen egunetan.
  • 2. Soldata osagarriak «Langileak ez luke arazoa ordaindu beharko, baina badakigu enpresarekin negoziatzen bada langileek kalte ekonomiko bat izango dutela. Kalte hori txikitzea da helburua», adierazi zuen atzo Enrique Duque CCOOko ordezkariak. Langileak zortzi egunez langabeziara joanez gero, gehien-gehienek izango dute langabezia saria jasotzeko aukera, baina horrek ez ditu kontuan hartzen langileek jasotzen dituzten osagarriak, antzinatasuna, aparteko sarien ordaina eta halakoak. «Eskatuko dugu enpresak bere kargu hartzeko osagarrien %100». Sindikatuek aho batez salatu dute enpresaren asmoa, eta egoerara gaizki egokitzea egotzi diote. Izan ere, jakina zen aspaldi diesel motordun autoen salmenta jaisten ari zela. Halaber, ezaguna zen irailaren 1ean indarrean jarriko zela CO2 isurketak kontrolatzeko sistema berria, eta ordurako motor berriek homologatuta egon behar zutela. WLTP sistemak normal neurtzen du atmosferara isurtzen diren CO2 partikulak, eta batez beste %20 gehiago zenbatzea ekarriko du. Matrikulazio zerga kutsaduraren araberakoa denez, auto gehiagok pagatuko dute zerga. Dieselari dagokionez, motor hori duten autoen salmenta %12 txikitu zen iaz Hego Euskal Herrian, eta aurten hortik gora ari da makaltzen. Urteko lehen seihilabetean, saldutako autoen %33,4k zeukaten motor hori; urtebete lehenago, %45etik gora ziren.