2. DIKTADURAREN EZARPENA
LEHEN FRANKISMOAREN
EZAUGARRIAK:
• Homogeneotasuna ezarri zen
aspektu politikoetan,
sozialetan, ekonomikoetan eta
kulturaletan.
• Arazoak: gerra ondoko
egoeran nabarmenak izan
ziren arazo ekonomikoak,
gosea eta eguneroko
bizitzaren zailtasunak.
Espainia osoan arazo
berberak.
3. Gerra ondoko krisi ekonomikoa
• Espainiaren nazioarteko
isolamenduaren ondorioz
sortutako politika
autarkikoaren eraginez,
egoera ekonomikoa ez zen
1950 arte hobetu.
• Zailtasun ekonomikoak aukera
gutxi uzten zioten populazioari.
Norberaren eta familiaren
bizi iraupena zen
lehentasuna.
• Errepresio eta kontrol
gogorra eransten badiogu,
gerra ondoko egoerak ez zuen
inolako aldaketarako aukerarik
uzten.
4. Gerra ondoko krisi politikoa
• Politika arloan Espainiako
gainontzeko eskualdetan
gertatu zen bezala : heriotza
zigorrak, erbesteratzeak,
kartzelaratzeak, isunak eta
zailtasunak iragan
nazionalista edo ezkertiarra
zuten guztientzat.
• Errepresio hau, frankismoaren
lehen hamarkadan bereziki
gogorra izan zen (1940-50)
• Nazionalismoaren aurkako
errepresioa Euskal Herrian
oso gogorra izan zen.
5. Gerra ondoko krisi kulturala
• Irakaskuntzan: Erregimenaren
aurkako Oinarrizko Hezkuntzako
irakasle euskaldunak modu bereziki
gogorrean jazarriak izan ziren.
Euskal irakasleen %25ak zigor
motaren bat jaso zuen.
• Komunikabideak: Erregimen aurkako
taldeenak itxi egin zituzten eta
beraien ondasunak Mugimenduaren
prentsaren esku jarri zituzten.
• Irratiarekin berdin gertatu:
Erregimenaren kontrola erabatekoa
zen, emisora guztiak espazio
informatibo bakarra emititzera
behartu zituzten, Radio Nacional de
Españak egiten zuen “El diario
hablado” delakoa.
6. • Euskara eta euskal kulturaren
ezaugarri kultural eta sinboliko
guztiak gogor zigortu zituzten
diktaduren batasunerako neurriek,
jendaurrean euskaraz egindako
adierazpenen aurkako jazarpena
gupidagabea izan zen.
• Muturreko neurriak ere ezarri: ezin
zen euskaraz hitz egin, ezta
euskarazko izenik erabili
Erregistro Zibilean, enpresa eta
establezimenduak izenez
aldatzera behartu zituzten-
gaztelaniazko izenengatik-
kanposantuetan euskarazko
testuak zeuzkaten hilarriak
suntsitu zituzten…
• Helburua Euskal Nazionalismoa
zigortzea zen.
7. Frankismoaren aurkako oposizioa.
Eusko Jaurlaritza erbestean
• Erbestean mantendu zen
Eusko Jaurlaritza.
• Iraupen honetan EAJren
sendotasuna eta Jose
Antonio Agirre
lehendakariaren nortasuna
erabakigarriak izan ziren
honek 1960an hil zen arte.
• Eusko Jaurlaritzaren ospea
gerra zibilaren amaiera ondoko
uneetan eraiki zen,
errefuxiatuei zuzendutako
laguntza lana abiaraztea
lortu zuenean. Honek euskal
herritarrak biltzeko balio zuen.
8. • Frantziara alde egin
behar izan zuten asko
Kataluniara aberriratuak
edo Euskal Herrira itzuli
ziren.
• 1939tik, gerra zibila
bukatu zenetik
erbesteratuen kopurua
behera egin zuen,
besteak beste EAJk
erantzukizun politikorik
ez zutenen aberriratzea
sustatu zuelako.
9. Ezkerreko Indarrak
• Sozialistak eta komunistak
erbestean:
• PSOE oso zatikatua zegoen
bai Euskal Herrian bai
Espainian:
A) Indalezio Prieto aldeko
sozialista euskaldunak
harremanak moztu zuten
Eusko Jaurlaritzarekin.
B) Santiago Aznar: Euskadiko
Komite sozialista zentrala
sortu eta Agirre
lehendakariarekin lan
egitearen aldekoa zen.
• Anarkosindikalistak eta
PCEk indar gutxi zuten
Euskal Herrian eta erbestean.
10. Baionako Ituna
• Baionako Ituna:
• 1945eko munduko gerra
bukatzear zela, Euskal
Herriko ia alderdi eta
sindikatu guztiek
Baionako ituna sinatu
zuten:
• Errepublikaren,
• Estatutuaren eta
• Eusko Jaurlaritzaren
alde.
11. • 1946an munduko gerra
bukatuta Frantziak, Britania
Handiak eta AEBk Frankoren
erregimena gaitzetsi zuten.
• Oposizio euskalduna 1945eik
aurrera ekintzarik
garrantzitsuenak burutu zituen.
1947ko erreferendum
frankistan egindako
abstentzioaren aldeko
kanpainaz.
• Estrategia honen gorengo
unea: 1947 eta 1951ko greba
orokorrak izan ziren.
• Sindikatu tradizionalak bizirik
irauteko arazoek izaten zuten
(UGT,CNT, eta ELA_STV)
12. • Bizkaian eta Gipuzkoan (tradizio
industriala, sozialista eta
nazionalista) ekintza
klandestinoak oinarrizkoak
ziren. Eusko Jaurlaritzaren
kontsignei jarraituz.
• Araban eta Nafarroan, langileen
erosteko ahalmenaren aurrean,
erantzuna espontaneo samarra
izan zen.
• 1951eko greba gehiago izan zen
bizitzaren garestitzearengatik
ekintza antifrankista bat baino.
• Erregimenak grebalarien aurka
errepresio gogorra eginez
erantzun zuen, eta baita beren
langileen alde egitea erabaki
zuten enpresarioen aurka ere.
13. Oposizioaren krisialdia
• Ia hamabost urteko diktaduraren ondoren,
militante antifrankistak nekeak jota
zeuden.
• Zenbait erbesteratu barnera itzuli ziren,
eta bizitza sozialean nahiz profesionalean
modu arrunt samarrean txertatzeko
aukera izan zuten.1950ko hamarkadan
oposizioak jasan zuen krisiaren adibide.
• Francok AEBekin eta Vaticanorekin egin
zituen hitzarmenekin eta Espainiaren
NBEan sarrerarekin erregimenaren
nazioarteko isolamenduaren amaiera
bermatua baitzegoen.
• EAJ eta Eusko Jaurlaritza eskuak lotuta
utzi zituen, eta honen aurrean aukera
bakarra zen euskal erakundeak erbestean
bizirik mantentzea eta diktaduraren
bukaera ekarriko zuten garai hobeen zain
egotea.
14. • Aldi berean oposizioaren
zatiketa gertatu zen.
• Indalezio Prietok diktadura
deusezteko asmoz: sozialisten
eta Frankoren aurkakoak ziren
monarkiko demokraten arteko
hurbilketa bultzatzen saiatu zen.
Monarkia demokratikoa ezarri
ahal izateko bideak ireki nahi
zituen.
• Prietok lortu zuen bakarra
erbestean zeuden alderdiak
gehiago zatitzea izan zen
PSOEtik hasita EAJraino.
• Une horretatik aurrera Francoren
aurkako estrategia krisialdian
erori zen.
15. • 1951tik, erbesteratuta zeuden
euskaldunen ekimen aipagarri
bakarra, 1956 Parisen egin zen
Munduko Lehen Kongresuan
izan zen. Eusko Jaurlaritzaren
20. urteurrena ospatzeko.
• Munduko Euskal Kongresua
arrakasta handia izan zuen,
parte hartze zabala izan eta
eztabaika-leku berean oposizioan
zeuden alderdi eta indar sozial
guztiak bildu zituzten.
• Kongresuan bertan zailtasun
berriak antzematen zen: ETA
azalera atera eta atzera ezina.
• Aldi berean Jose Antonio Agirre
hil egin zen 1960an Jose Maria
Leizaolak ordezkatu zuen.
16. GARAPEN AROA ETA OPOSIZIO BERRIA
1959tik aurrera garapena
aldi teknokratikoa.
Garapen aroa
• Garapenak dinamika ekonomikoa
eta sozial berria ekarri zuen.
• 60ko hamarkadan, Euskal Herriak
industrializazio prozesu berria
eta azkarra izan zuen Bizkaian,
Gipuzkoan, Araba eta Nafarroan.
• Hamarkada honetako
industrializazioarekin eta
garapen ekonomikoarekin batera
inmigranteak iritsi ziren eta
honek gizartea anitzagoa eta
konplexuagoa egin zuen.
17. Kooperatibismoaren sorrera
• Garai hartan finantza beharrek
kooperatibismoaren sorrera
bultzatu zuten Gipuzkoan.
• Arrasaten sortu zen mugimendua,
eta J:M Arizmendi-Arrieta aita
izan zen ideiaren sustatzailea,
talde katoliko aurrerakoietako
kidea.
• 1956an lehen enpresa
kooperatiboa sortu zuten Ulgor.
• Geroago, 1958, Fagor sortu zuten
eta 1959an Caja Laboral Popular
Euskadiko Kutxa.-
• Sistema kooperatiboa laster
hedatu zen, eta inguruan talde
ondasunak, etxetresna
elektrikoak…ekoizteko industria
andana sortu zuten.
18. • Garapen ekonomikoa
aldaketa sozialari estuki lotua
joan zen.
• Kontsumo gizartearen
hastapenetan barneratu ziren,
telebista, autoa, turismoa eta
musika modernoa edo Estatu
Batuetako edo Europatik
zetozen moden eraginak
nonahi ikusi ahal ziren.
(Isolamendua erabat utzita)
• Baina garapen ekonomiko
honek ez zuen aldaketa
politikorik ekarri, boterearen
oinarrizko egiturak tinko
mantendu ziren.
19. OPOSIZIO BERRIA
• Frankismoak 60 hamarkadan
lasai samarra bizi izan zuen
garapen ekonomikoak eragin
zuen egoera zela eta.
• Euskal gizartearen gehiengoa
frankismora moldatua bizi
zen eta horrela ulertzen zuten
erbestean zeuden liderrek,
garapen ekonomikoak
enpresariak eta
nazionalisten asko
frankismora arazorik gabe
egokitzera eraman zituela.
20. Diktaduraren amaieran
ETAren ekintzen eta
arazoen
areagotzearen
ondorioz, berriz ere
ugaldu egin ziren
erregimenaren
aparailu
errepresiboaren
ekintzak.
J.M.Leizaola
21. • 60ko hamarkadaren erdialdetik
aurrera oposizio berri baten
agerpena: elizaren eremuan
eraberritzea izan zen,
ikasleen mugimenduak,
langileen mugimendu berria,
kultura arloko erresistentzia,
ikastolen jaiotza…
• Oposizio berri eta zabalduago
honek, gizartearen esparru
guztiak politizatzen zituen.
22. LANGILE MUGIMENDUAREN
SUSPERTZEA
• Oposizio berri honetan langile
mugimendua berragertu egin
zen.
• Une haietako UGT,CNT eta
ELA_STV baino finkatuago
zegoen CCOOen inguruan.
• Harreman laboral eredu
berriaren hasiera izan zen,
garapen ekonomikoarekin
zuzenean lotuta zegoena-
soldatak hobetzeko abagunea
ematen zien enpresei.
23. • Grebak ugaldu egin ziren
1962tik aurrera, genienetan
errebindikazio laboralak
soziopolitikoei gailentzen
zitzaizkien.
• Baina diktadurak, edozein
gatazka politikotzat hartzen
zuen eta horrek errepresioa
ekartzen zuen.
• 1967tik aurrera, Bizkaian
errepresio areagotu egin zen
eta grebak eta langileen
mugimenduak berak gero
eta politizatuago zeuden.
Gobernuak salbuespen
egoera ezarri zuen eta honela
gatazkari bukaera eman zion.
24. • Gipuzkoan: 1969an 133 greba
egin ziren.
• Bizkaia 113 greba.
• Gipuzkoan sortu zen sindikatu
berria LAB (1974) eta honek klase
errebindikazioekin batera
Euskadiren Independentzia
eskatzen zuen. Nafarroan
gatazkak izan ziren lan munduan
eta CCOO azaldu ziren 1966an.
• Frankismoaren azken urteetan
probintzia gatazkatsuenen
zerrendari Nafarroa gehitu
zitzaion (Bizkaia, Gipuzkoa,
Bartzelona, Madril eta
Asturiasekin batera)
• Araban. Aipagarriena Mitxelin
1972an egin zen greba.
25. Kulturaren eraberritzea.
• Kultura ofiziala ez zen edozein
jarduera erregimenaren
oposiziotzat arriskua hartzeko
zegoen.
• Hala ere, lan kultural garrantzitsua
abiarazi zuten ekimen ugari
sortu ziren. Aipatzekoak dira :
• Euskara batuaren garapena
• Euskaraz idatzitako liburuen
argitalpena.
• Euskaltzaindiaren suspertzea.
• Euskararen presentzia
komunikabideetan(nahiz eta
isunak eta aldi baterako itxierak
jasan zituzten).
• Giltzarri izango ziren sinboloak:
Ez dok Amairu / Jorge Oteiza /
Mikel Laboa / Chillida / Nestor
Basterretxea…
26. ETAren agerpena
• ETAk tradiziozko
nazionalismoarekin haustea ekarri
zuen. EAJk Eusko Jaurlaritzaren
sugarra erbestean diktaduraren kontra.
• Baina Euskal Herrian oposizioaren
protagonista nagusia 60ko
hamarkadaren erdialdetik aurrera ETA
izan zen.
• 1964tik aurrera ETAk askapen
soziala nazionalismoarekin batu
zuen eta EAJrekin harremanak
zailak izan ziren.
• 1967tik aurrera ETAK ekintza
armatuak areagotu egin zituen.
• Frankismoak errepresioaz sarritan
bereizi gabe erantzun zuen eta
honek ETArekiko elkartasuna
sendotu zuen, oposizio
antifrankistaren aldetik, nahiz
nazioartetik.
27. • Horrela gertatu zen Burgosen
1970ean ospatu zen Gerra
Kontseilua zela eta, ETAko sei
kideri heriotza zigorra ezarri
zietenean, nahiz eta geroago
Francok indultoa eman zien; edo
baita ETAko bi kideren
fusilamenduetan ere, 1975an,
diktadorea hil baino lehenago.
• ETA gero eta bideratuago
zegoen bide armatura eta
aktibismo iraultzailera, argi eta
garbi ikusi zen hau Madrilen 1973,
Carrero Blanco, gobernu
frankistako presidentearen
(Gobernuko Presidentea) hilketan.
• Hurrengo urtean ETAk lehergailu
bat jarri zuen Madrilgo kafetegi
batean eta 13 pertsona hil
zituen, Ekintza honek ETAren
zatiketarik garrantzitsuena eragin
zuen; bi adarretan banatu zen:
• ETA militarrra
• ETA politikomilitarra.
28. Diktadura deuseztea
• Diktadura oposizio
desberdinen erasoen
aurrean desegiten joan
zen.
• Azken urteetan
erregimena
garaizkanpoko eta
zaharkitua geratu zen
eta desegin egin zen.
• Franko hil eta gero,
ematen zion kohesio
bakarra, diktadura
frakista desagertu zen.