Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna

16,179 views

Published on

Published in: Education

Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna

  1. 1. Zer zen Errusiako Iraultza? 1917ko Errusiako Iraultza XX.mendeko gertakizun nagusietako bat da. Handik sortu zen Estatuak lehendabiziz indarrean jarri zituen sozialismoaren printzipio nagusiak
  2. 2. • Ezaugarri orokorrak• Ezaugarri ekonomikoak• Ezaugarri sozialak• Ezaugarri politikoak
  3. 3. Tsarraren ErrusiaEzaugarri orokorrak Biztanlearen eta aberastasunaren arabera Europako potentzia handietariko bat bazen ere, kontinenteko herririk atzeratuena zen (herrialde aurreindustrializatua zen)Ezaugarri ekonomikoak Ekonomia atzeratua Nekazaritza sektore nagusia:  Nekazaritza tradizionala  Lurraren jabetza esku gutxitan  Nekazarien bizi baldintzak oso txarrak, morrointza 1861. era arte Industrializazioa oso berandu eta eskualde batzuetara mugatuta
  4. 4. Ezaugarri Sozialak Gizarte atzeratua eta oso polarizatuta  Nekazariak (%80ª)  Bizi baldintzak oso txarrak  Langileak:  Oso kopuru txikia  Politikoki ondo antolatuta (AS)  Burgesia:  Oso kopuru txikia  Klase ertaina gutxi garatuta  Eragin politiko handiagoa eskatzen zuen: Alderdi Konst. Demokr. AKD  Noblezia:  Oso atzerakoia  Latifundistak
  5. 5. Aginte Politikoa• Monarkia absolutu gustizanakronikoa: • Tsarraren aginpideak ez zeukan mugarik, sistema autokratikoa • Herria kontrolatzeko armadaz, poliziaz eta Eliza ortodoxoaz baliatzen zen.
  6. 6. -Errusiar sozialistak: Mentxebikeak, Boltxebikeak-Iraultzaren zergatiak-Tsarraren erreformak-Iraultzaren porrota
  7. 7. ERRUSIAR ALDERDI SOZIALISTAREN BANAKETA 1903.ko AS-k izan zuen kongresuan eztabaida sortu zen:  Leninen tesiak:  Proletalgoaren diktadura  Proletalgoa eta nekazarien arteko elkarlana autokrazia deseuztatzeko  Lafitundioekin amaitzea eta lurra banatzea nekazarien artean  Errusiako nazioen autodeterminazioa  Alderdi politiko sendo eta diziplinatuaren beharra
  8. 8. TSARISMOAREN AURREKO OPOSIZIOAIdeologia Alderdi Politikoak eta Babes soziala Programa burukideakLiberal Konstituzional Burgesia Mendebalde bezalako Demokratikoa (1905) Errepublika Parlamentarioaren alde.Sozialista Alderdi Sozialista Burgesia, nekazariak 1) Gerra amaitu, Batzorde Iraultzailea. (Chernov-ek konstituziogilea, sortuta 1901) 1) lurraren sozializazioa Kerensky 2) Intelektualak, Burgesia 2) Gizarte kolektibizazioa, moderatuagoa ertaina, langileak Errepublika, dezentralizaioa,Marxista Errusiako Langileen Intelektualak, industria- 1) Gerra amaitu, Batzorde Alderdi langileak. konstituziogilea, elkarlana Sozialdemokrata. Mentxebikeak (Martov) burgesiarekin. 1903an bitan banatuta Intelektualak, industria- 2) Bakea, proletalgoaren Mentxebikeak 1) langileak. Boltxebikeak diktadura, botere osoa Boltxebikeak 2) (Lenin) sobietentzat, kolektibizazioa.Nihilistak: M. Bakunin eta P. Kropotkin anarkismoaren ideologoak errusiarrak ziren. 1881.eanterrorismoak zar Alejandro hil zuen. Herriaren heziketa eta biolentzia terrrorista defendatzen zuten .Helburua: lurraren sozializazioa.
  9. 9. Los mencheviques Pável Axelrod, Yuli Mártov y Alexandr Martýnov, Estocolmo, mayo de 1917Alderdi Sozialista bitan banandu zen: Mentxebideak (gutxiengoa)  Sozialista moderatuak ziren  Sozialista izateko ez zen beharrezkorik alderdi polikokoa izatea  Herri-iraultza baino lehen burgesiaren iraultza sortu beharko zen  Monarkia errepresentatiboaren alde kapitalismo sistema mantentzen. Boltxebikeak (gehiengoa)  Sozialista iraultzaileak  Proletarioen eta nekazarien iraultzaren alde proletalgoaren diktadura ezartaeko.  Tsarismoa deuseztatzeko  Komunismoa ezartzeko.
  10. 10. 1905ko IraultzaZER ZEN? Inperio osotik altxatu ziren asaldura politikoko masa- mugimenduak. - Grebak, istiluak, terrorismoa eman ziren gobernuaren kontra. Aurrekariak: Egitura ekonomikoak eraldatu ahala Errusiako gizartea aldatzen joan zen : - 1861.ean mirabetza deuseztatu zen. - Industrializiazioa ezarri eta kapitalismoa garatuz joan zen - Gizartea aldatu egin zen: “intelligentsia” ideia politko berriak sartu zituen. Baina sistema politikoa Erdi Aroan bezala mantentzen zen. Talde sozial bakoitzak bere eskaerak zituen. Burgesiarena zen: Monarkia parlamentarioa ezartzea.
  11. 11. 1905eko iraultzaren zergatiak Egitura politikoa aldatu nahi zen. Japoniaren kontrako gerraren porrota. Gosetea. Krisi ekonomikoa. Gerrako porrota txinparta izan zen eta tsarrarenganako oposizioa indartu zuen . 1905-1-9an, Petrogradon, Langileen manifestaldi baketsua tsarrari eskaera bat entregatzeko:  Lan baldintzak hobetzea. Manifestazioa armaz sakabanatu zen. (Igande odoltsua) Gertakizun horrek iraultza piztu zuen:  Grebak eta matxinadak langileen eta nekazarien artean zabaldu ziren  Armadaren sektore batzuk ere altxatu ziren (Potemkin korazatua)
  12. 12. 1905ko IraultzaTsarraren erreformak• Erreforma politikoa: •Sufragio unibertsala •Duma, ganbara errepresentatiboa, sortu zuen• Askatasun zibilen onarpena: •Langileen eskubide sindikalak •Lan murrizketa (10 orduko lanaldia)
  13. 13. 1905ko Iraultzaren ondorioak• Tsarraren irudia kaltetuta• Boltxebikeentzako irakaspen baliogarria• Burgesia liberalaren interesak eta langile-nekazarienak erabat ezberdinak.• Langileak zatituta atera ziren• Nekazariak ez ziren mugituIraultzaren erreformen porrota Erregimen parlamentarioak porrot izan zuen: Parlamentua indar kontserbadoreen esku
  14. 14. • Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza •Iraultzaren bilakaera tsarraren abdikaziora arte •Behin behineko gobernua •Boltxebikeen jokabidea •Leninen apirileko tesiak• Urriko iraultza •Iraultzaren bilakaera •Boltxebikeak agintean: lehenengo erabakiak •Lurraren banaketa •Bakea: Brest-Litovsk •Boterearen monopolioa •SESB
  15. 15. 1917ko Iraultza Lehen Mundu Gerra eta 1917ko otsaileko iraultza  Gerrak agerian utzi zituen Tsarraren Errusiak zituen hutsuneak  Armadaren porrotak  Hornikuntza falta gerran eta hirietan  Gerra dela eta gizartearen sektore asko tsarraren kontra:  Nekazariek: ogia, lurra eta bakea eskatzen zituzten  Langileak: erreformak eta bakea eskatzen zituzten  Burges liberalek erreforma liberalak eskatzen zituzten
  16. 16. 1917ko IraultzaZERGATIAK Neurri handi batean, iraultzara bultzatu zituen eragilea tsarraren gestio txarra izan zen, I. Mundu Gerrak desastrea areagotu zuelarik.  15.000 gizon joan ziren armadara eta langile gutxiegi geratu zen fabriketan eta baserrietan. Langileek baldintza penagarriak nozitu behar z ituzten, 12 edo 14 lan ordu eta soldata baxuegiak. Matxinadak eta grebak hasi ziren hobekuntzak eskatuz. Ez zegoen nahikoa janik eta lehengairik 1917an, gosea nagusitu zen hiri handietan. Nikolasek ezin zituen arazo ekonomikoak konpondu eta komunismoa ziurdien soluzio bakarra.
  17. 17. 1917ko IraultzaOTSAILEKO IRAULTZA Bat-batean hasi zen, Petrogradoko hiria janik gabe geratu zenean eta tsarraren erregimenaren aurka protestan hasi zenean. Protestak aurrera, politiko erreformistek ekintzak koordinatzen hasi ziren eta polizia eta armadaren aurka jo zuten.  Petrogradoko erregimentu guztiak altxatutakoekin batera jarri ziren eta iraultzak ez zion tsarrari abdikatzeko aukera besterik utzi.BOTERE BIKOITZAREN GARAIA Duma berria osatu zuten eta behin-behineko gobernu honek hauteskundeak antolatu zituen. Bestaldetik nekazariak eta langileak berehala politizatu eta antolatu ziren iraultza sakontzen.
  18. 18. 1917ko IraultzaBOLTXEBIKEEN JOKABIDEA Behin behineko gobernuaren kontra: Erreforma sakonagoak egin nahi zituzten. Bakearen eta lurra banatzearen alde Boltxebikeen helburua iraultza sozialista zen.LENINEN APIRILEKO TESIAKPRENTSAN AGERTU ZIREN Bakea Lurrak banatzea Langileen eta nekazarien arteko aliantza: botere guztia sobietentzat Nazionalitateen autodeterminazioa
  19. 19. 1917ko IraultzaIRAULTZAREN BILAKAERA• Kerenskyren gobernua gero eta ahulagoa• Uztailan Kornilov-en estatu kolpea. Diziplina ezarri nahi zuen eta nekazarien kontra tiro egitea agindu zuen• Kronstadt-eko marinelen altxamenduaa boltxebikeen alde• Sobieten boterea etengabe indartzen da. Landan nekazariek lurrak okupatzen zituzten.• Udan boltxebikeak jada herriaren alde nagusi bat kontrolatzen dute.
  20. 20. 1917ko urriko iraultzaLeninen kolpea Egoera gero eta txarragoa zela ikusita, Lenin ekintza iraultzailera igaro zen. Erbestetik ezkutuan itzuli eta bere alderdiaren komite nagusia altxamendu armaturako berebiziko aukeraz konbentzitu zuen, Kerenski garaitu eta agintea hartu ahal izateko. Kolpea antolatzeko ardura Trotskik izan zuen, hau da, hiriburuko sobietaren presidentea eta hiriaren defentsaren arduraduna zenak. 1917ko urriaren 24tik 25erako gauean (gurean azaroaren 6tik 7rakoan), boltxebikeen tropek eta miliziek ”Neguko jauregia” eta Petrogradoko gune nagusiak okupatu zituzten. Ministro guztiak atxilo hartu zituzten, Kerenski izan ezik, honek alde egin baitzuen. Biltzarrak gobernu berria aukeratu zuen, Herriaren Komisarioen Kontseilua, eta horren presidente Lenin izendatu zuten. Boltxebikeen iraultzaren garaipena izan zen.
  21. 21. Boltxebikeak agintean: lehenengo erabakiak Gobernuak hiru lan ardatz nagusi jorratu zituen:  Lurraren banaketa  Nekazari txiroei lurrak banatu zizkien lur jabeei kalterik ordaindu gabe  Bakea: Brest-Litovsk  Bakea hitzartzen da Alemaniarekin  Lurralde galera garrantzitsuak - Finlandia, Letonia, Lituania, Estonia  Industriako enpresei buruzko dekretuak langileen eta enplegatuen kontrolpean utzi zituen fabrikak  Nazionalitateei buruzko dekretuak Errusiako herriek euren etorkizuna askatasunez aukeratzeko eskubidea aldarrikatu zuen.
  22. 22. • Gerra Zibila (1918-21)• Nazionalitateen auzia• Politika ekonomiko berria: NEP (1922-27)
  23. 23. SESBren sorrera Konstituzioa 1918ko uztailean, Sobieten Biltzarrak lehenengo konstituzio sobietarra onetsi zuen; bertan, gizarte klaserik eta estaturik gabeko sozialismoa eraikitzeko erabakia aldarrikatzen zen, eta sobietak jartzen ziren aginte iraultzailearen oinarrian.
  24. 24. Gerra ZibilaGerra Zibila 1918 eta 1920 bitartean, erregimen berriak estatu osoan zabaldutako gerra zibilari aurre egin behar izan zion zurien (aurreko erregimenanren aldekoak) kontraGaraipena Trotskik zuzendutako armada gorriak diziplina zorrotza eta eraginkortasun handia lortu zituen, eta, horrela, 1919aren amaieran, armada zuriak garaitu zituen.Gerraren ondorioak: Iraultzaren aurretik Errusiaren egoera ekonomikoa kaotikoa bazen, gerra zibilean are larriago bilakatu zen: arazorik larriena hornikuntza izan zen
  25. 25. NEP Politika Ekonomiko Berriak NEP-k goitik beherako aldaketa ekarri zuen: Liberalizazioak  Barne-merkataritzan askatasuna ezarri zen berriro.  Nekazariek, zergak jenerotan ordaindu ondoren, soberakinak askatasunez saltzeko aukera zuten.  Industrietan eta zerbitzuetan, enpresa pribatu txikiak sor zitezkeen.  Atzerriko kapitala sartzeko aukera eman zen. Estatuak kredituaren eta ekonomiako sektore nagusien kontrola beretzat gorde zuen: trenbide eta beste garraiobide batzuen eta enpresa handi, banku eta atzerriko merkataritzarena.
  26. 26. NEPen Ondorioak Ekonomia berehala suspertu zen. 1923an, nekazaritzako produkzioa 1913ko mailaraino iritsi zen, eta industriako produkzioak 1927an lortu zuen hori. Baina politika ekonomiko berriak arazo sozialak sortu eta horren eraginez, Alderdi Komunista zatitu egin zen, burges aberats berriak agertu zirela ikusita: hirietako bitartekariak, industrialari batzuk eta kulakak. Baina, zalantzarik gabe, politika ekonomiko berriaren balantzea ona izan zen, oinarri ekonomikoak ezarri eta produkzioa nahiz biztanleen bizimodua hobetu zituelako.
  27. 27. Sobietar Batasunaren eraikuntza (1918-27) (1918-27NAZIONALITATEEN AUZIA Errusia hainbat hizkuntzaz, kulturaz eta erlijioz osatutako nazio multzoa zen Nazionalitateak Errusiaren kontrolpean zeuden Nazionalitate aniztasunari aurre egiteko sobietar estatuak egitura federala hartu zuen Egitura federalak errepublikaren autogobernua kontuan hartzen zuen, nahiz eta Errusiaren nagusitasuna mantentzen zen Stalinen garaian nazionalitateekiko errespetua amaitu zen eta zentralizazio prozesuak areagotu ziren
  28. 28. -Agintea eskuratzeko prozesua-Kolektibizazioa-Purga politikoak
  29. 29. Agintea eskuratzeko prozesua Lenin ordezkatzeko hautagai nagusi bi zeuden Stalin eta Troski:  Troskik Iraultza mundu osora zabaldu nahi zuen  Stalinek “Sozialismoa herri bakarrean” aldekoa zen Lehia horretan Stalin garaile irten zen 1927an Stalinek bere eskuetan izan zuen agintea alderdian eta SESB osoan  Alderdi Komunistaren idazkari nagusi eta Estatuko buru bilakatu zen Stalin, agintea eskuratzeko indarkeriaz baliatu zen: Purgak  Alderdiaren baitan aurkariak kargutik kendu eta hiltzen zituzten  Alderdi komunistak menpean hartu zuen gizarte sobietarra Stalinek diktadura pertsonala ezarri zuen
  30. 30. Estalinismo ekonomikoa Estalinismo ekonomikoa bost urteko planen bidez garatu zen Helburua: denbora jakin batean ahalik eta hazkunde ekonomikoko indizerik handiena lortzea NEP alde batera utzi zuten Bost urteko planak nekazaritzan eta industria zentratu ziren Nekazaritzan kolektibizazioak ezarri ziren: estatuko kooperatibak (kolkhoz) eta estatuaren etxealdeak (sovkhoz)
  31. 31. Estalinismo ekonomikoa - IIKolektibizazioaren aurkako nekazarien jarrerak gainditzeko herri osoak deportatu zituzten: ehunka milaka nekazari kulak hil ziren. 30.hamarkadan landan ia ez zegoen jabetza pribaturik. Industrian sozializazioa ezarri zen: alderdiak kontrolatzen zuen guztia: aurrezkiak, inbertsioak, kontsumoa, prezioak, soldatak. Beraz, Estalinismoaren lorpen nagusiak lurraren sozializazioa eta plangintza ekonomikoa izan ziren. Gainera sobietar erregimena sendotu eta SESB potentzia handi bihurtu zuen
  32. 32. Estalinismo ekonomikoa - IIIBosturteko I. Plana 1928ko urriaren 1ean hasi zen. Helburu nagusiak hurrengoak izan ziren: NEP-ekin sortutako sektore pribatua desagerraraztea. Industriako inbertsio handiak autofinantzatzea. Teknikarien eta langile espezializatuen eskala handiko heziketa. Industria astuna garatzea. Herrilan erraldoiak burutzea, SESBk zuen atzerapen historikoa gainditu ahal izateko.Nola Asmo handiko helburu horiek lortzeko, biztanleak ia modu militarrean mobilizatu ziren.
  33. 33. Kolektibizazioaren emaitzak Kolektibizazioek kulaken amaiera ekarri zuten, baina kostu itzelean  milaka nekazari hil ziren, gizatasunik gabeko erbesteratze masiboetan;  abeltzaintzako produkzioa lur jota geratu zen luzaro eta  nekazaritzak prestakuntzarik oneneko langileak galdu zituen. Prozesu horretarako lorpen bakarra zerealen produkzioaren mekanizazioa izan zen.
  34. 34. Stalinen diktadura Stalinek diktadura ezarri zuen, metodo basatiak erabiliz eta oposizio osoa ezabatuz, baita Alderdi Komunistaren barruko oposizioa ere. Kolektibizazioaren ondoriozko gatazkak eta borroka eta sakrifizio ugari gainditu ondoren, SESB lasai-lasai zegoen oposizio politikoa ezabatuta zegoen eta.Garbiketak 1933tik aurrera, garbiketak egin ziren alderdiaren barruan, diktadorea itsututa baitzegoen, aurkako etengabeko konspirazioak zirela eta. Moskuko prozesuetan, garbiketa handia (19136-38) antzinako buruzagi boltxebikerik gehienak eta alderdiko beste buruzagi asko nahiz armadako ofizial ugari epaitu eta exekutatu egin ziren, krimenik zentzugabekoenak leporatuta.
  35. 35. EMAITZAK Stalinen garbiketetan 1 milioi pertsona hil zituen eta beste 8 milioi Siberiara bidali zituen “gulag-etara” gulag Errepresio neurri horien eraginez, Erabat Stalinen borondatearen menpean zegoen Alderdi Komunista berria sortu zen. 1939an, Sobietar agintea finkatuta zegoen eta Alderdi Komunistak SESBko bizitzaren alderdi guztiak kontrolatzen zituen. Jabetza pribatua abolitu eta marxismoaren interpretazio sobietarra gauzatu zen. Herria industrializaturik zegoen, eta hiriek hazkunde nabaria izan zuten. SESB munduko potentzia ekonomikoa zen eta, zirudienez, adostasun handia zegoen Stalinen erregimenaren barruan.

×