2. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
AURKIBIDEA
1. SARRERA ................................................................................................... 2
2. ESKOLAK ................................................................................................... 3
2.1. FLEMING IKASTETXEA (VILLABONA) .............................................. 3
2.2. JESUITAK (DONOSTIA) ...................................................................... 5
2.3. SANTO TOMAS LIZEOA (DONOSTIA) ............................................... 6
2.4. HAURTZARO IKASTOLA (OIARTZUN) .............................................. 8
2.5. SAN ANDRES ESKOLA (BERROBI) ................................................. 10
3. TEKNOLOGIA BERRIAK IKT KONPARAKETA ..................................... 11
4. ONDORIOAK ............................................................................................ 13
1
3. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
1. SARRERA
Lan hau praktiketan egon garen eskoletako IKT-ren konparaketa bat da,
eta honen inguruan buruturiko hausnarketa bat. Gu Maria Bonilla, Irati Cerrato,
Saioa Davila, Aloña Esnaola eta Yurima Sagastuy gara. Bakoitza oso eskola
desberdinetan izan gara, adin desberdinetako haurrekin eta ordenagailu eta
multimedia aparatuen erabilera desberdinekin.
Lan hau burutzeko, taldekideok elkartu eta hausnarketa bidez 5 eskola
hauek alderatu ditugu. Hori dela eta, arlo honetan beste eskolen erabilera
ezagutzeko eukera izan dugu eta gure ezagutza zabaltzeko.
2
4. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
2. ESKOLAK
2.1. FLEMING IKASTETXEA (VILLABONA)
Nire Haur Hezkuntzako praktikak Billabonako Fleming ikastetxean egin
ditut, bertan 4 urteko gelan egon naiz eta esperientzia zoragarria iruditu zait.
Jarraian gaiari heltzeko, eskola honetan IKTren tratamendua zein den
deskribatuko dut. Eskolan egon naizenean gehien bat 4 urteko gelan egon naiz,
nire gela hori baitzen. Gela honetan ordenagailu bakar bat dago beharrezko
material guztiarekin, hau da, arratoia, teklatua eta bozgorailuekin. Haur
Hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bat dago, 2 urteko gelan izan ezik,
bestea guztietan bana eta irakasle gelan bi ordenagailu daude. Ezin ditut LHko
datuak zehaztu, izan ere eskola batez ari bagara ere, HH eta LH bi eraikin
desberdinetan banatuak daude; beraz LHkoekin traturik ez dut izan.
Ordenagailuez gain multimedia aparatu gehiago dituzte, bi argazki makina
eskola guztiarentzat, bideoa , kañoia, DVD erreproduktorea, eta gela
bakoitzeko musika erreproduzitzeko aparatua ere badute.
Ni egon naizen eskolan ordenagailuak gelan duen kokapena errepikatzen
da, denetan dago liburutegi txokoan. Gure gelan, haurrek lanak bukatzean
erabiltzen dute, eta softwer ari dagokionez urtxintxa erabiltzen dute. Haurrak
entretenimendu bezala jasotzen dute eta Urtxintxak dakartzan jokoekin aritzen
dira jolasean, eta bide batez idazketa eta motrizitate fina praktikatzen.
Aipatzekoa da 5 urteko gelan bestelako erabilpen bat duela ordenagailuak.
Gela guztietan erabiltzen diren urtxintxaren programez gain, 5 urteko gelan
Pelutxe proiektua dute. Proiektu honekin eta pelutxe baten trukea dela medio
beste eskola batekin harremanetan jartzen dira blog baten bitartez. Blog
honetan pelutxeak egun bakoitzean, haur bakoitzarekin, egiten duena
kontatzen dute; eguneroko batean. Eguneroko hau, askotan haurrek idazten
dute blogean eta denboraren arabera larri ibiliz gero irakasleak berak. Bide
batez pelutxeekin argazkiak ateratzen dituzte eta hauek zintzilikatzen dituzte,
beste baliabide askok nola funtzionatzen duten ikusiz. Horrela internetek
ematen dituen aukerak ikusi eta komunikaziorako baliabide bezala jasotzen
dute.
3
5. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
Irakasleek ez dute heziketa berezirik jaso informatika kontuetan eta minimoa
dutela esan dakite, baina haurrekin defendatzeko adina bai. Eskolan IKT
arduradun bat badago baina LHko irakasle bat denez ez nuen bera ezagutzeko
aukera izan.
4
6. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
2.2. JESUITAK (DONOSTIA)
Nik Donostiako San Ignacio(jesuitak) ikastetxean egin ditut praktikak, 5
urtekoen gelan. Bai 5 urtekoen zein 4 urtekoen gela bakoitzean ordenagailu
bat daukate, bere teklatua, xagua eta bozgorailuekin. 3 urtekoen gelan, berriz,
ez dago ordenagailurik. Gainontzeko aparatu teknologikoei dagokienez, gelan
daukaten bakarra musika aparatu bat da. Hortaz aparte argazki kamarak
badauzkate baina hauek irakasleen esku daude bakarrik, umeek ezin dituzte
ukitu. Beraz, umeen erabilerarako dagoen bakarra ordenagailua dela esan
dezakegu.
Ordenagailuan beraien kasan jolasteko edo ipuinak entzuteko erabiltzen
dute. Ikastetxe honetan, gelak ez daude txokoetan antolatutak, eta irakurketa,
idazketa eta matematikari garrantzia handia ematen zaio. Beraz, ariketa hauek
bukatzean, umeei jolasteko aukera ematen zaie eta jolasetako bat ordenagailua
da, Urtxintxa metodoko Txirritx edo Xangoren Cdarekin. Honekin esan nahi
dudana da ez dagoela metodologiaren parte, sari bezela baizik. Honela, bakar
batzuk ibiltzen dira honekin, gehien gustatzen eta ariketak azkar bukatzun
duten umeek bakarrik. Arratsaldetan, ulermena lantzeko irakasleak ipuin bat
jartzen die noizbehinka ordenagailutik edo bertako hainbat jolas egiten dituzte
denak batera, ume guztiei erakusteko zer beste aukera duten jolasteaz aparte.
Ni bertan nengoenean, irakurketa eta idazketa lantzeko hainbat jolas
asmatu zituen irakasleak. Horietako bat zen marrazki bat erakutsi eta taldeka
marrazkiaren izena idaztea. Idazten zuen lehenengoa ordenagailura joan eta
bertan (Word-eko orri batean) idatzi behar zuten. Ondo idatziz gero puntu bat
lortzen zuten. Honela, haurrak ordenagailua erabiltzera behartzen zituen eta
nolabait haurrak motibatzen zituen horrekin.
Eskolan badago IKTren arduradun bat eta irakasleei behar duten minimo
hori erakusten die. Hala ere, uste dut Haur Hezkuntzan behintzat ez dietela
garrantzi handirik ematen teknologia berriei.
5
7. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
2.3. SANTO TOMAS LIZEOA (DONOSTIA)
Nire Haur Hezkuntzako praktikak Donostiako Santo Tomas Lizeo
ikastolan burutu ditut. Bertan, nire egonaldia bi geletan banatua egon dela esan
beharra daukat. Alde batetik, goizetan 2 urtekoen gelan aritu naiz eta
arratsaldez 3 urtekoen gelan, izan ere, 2 urteko haurrak goizez bakarrik joaten
baitziren.
Teknologia berriei dagokienez, ez zituzten ordenagailurik ez 2 urtekoen
ez 3 urtekoen gelan. Hala eta guztiz ere, ordenagailurik eduki ez arren beste
teknologia batzuk erabiltzen zituzten (bideoak (DVD), musika aparatua, argazki
kamera..)
Astean behin (ostiralero), haurrak bideo gelara joaten dira bideo bat
ikustera, normalean 45 minutu hartzen ditu saio bakoitzak eta bertan erabilitako
materialak Pirritx eta Porrotx edota Pingu pelikulak dira.
Musika aparatuari dagokionez, gela bakoitzean bat zegoen baina beti
irakaslearen esku. Horrela, haurrek irakasleak jarritakoa entzuten zuten eta
beraiek ez zuten hau manipulatzen.
Argazki kamera ere irakaslearen esku zegoen eta honek nahi zituen
argazkiak ateratzen zituen eta haurrei erakusten zizkien, baina haurrek ez
zuten makina hartzen, ikusi besterik ez zuten egiten.
Lehen aipatu bezala, adin hauetan ez dute ordenagailurik erabiltzen eta
4 – 5 urtekoen gelak beste eraikin batean zeudenez, ez nuen izan gela hauek
ikusteko aukera. Hala ere, bertan ordenagailuak erabiltzen baldin badituzte
jakin nahian, zenbait galdera egin ditut eta Haur Hezkuntzan hauek duten
erabilera azaldu didate.
Ikastola honek, Ikastolen Elkarteak Haur Hezkuntzarako sortu duen
testu- materialaren osagarri gisa, Urtxintxako materialak erabiltzen dituzte.
6
8. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
Euskara hutsean garaturiko CD-Rom interaktiboen bidez, haurrari jolasen
bitartez teknologia berrien munduan murgiltzen saiatzen dira eta aldi berean,
beste ezaguera batzuk lantzen dituzte (logika, koloreak, matematika…). Hala
ere, lehen esan bezala, hau da niri emandako informazioa baina ezin izan nuen
aurrez aurre ikusi.
7
9. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
2.4. HAURTZARO IKASTOLA (OIARTZUN)
Nire praktika egonaldia HHko 4 urtekoen gela batean izan zen, esan beharra
dut, Haurtzaro ikastola IKTak ikastolan txertatzeko lan handia egiten ari dela,
HHn zehazki landu baino, LH eta DBH etapatan Ikastolen Elkarteko Ikasys
proiektu pilotoan parte hartzen ari den ikastola bat da. Ikastola osoan Wi-Fi
interneterako konexioa dago proiektu hau eta internetaren beste erabilera asko
ahalbidetzeko.
HHko geletan ordenagailu bana dago, teklatu eta bozgorailuekin. Liburutegi
txokoan kokatua dago eta haurrek euren kabuz Urtxintxako proiekturako
erabiltzen dute. Urtxintxa proiektu globalizatua erabiltzen dute, beraz, 4
urtekoek Txirritx pertsonaia nagusia den CD-Roma erabiltzen dute, bertan
ordurarte landu dituzten ipuinak entzun ahal dituzte, puzzleak osa ditzakete,
Txirritx labirintotik atera beharko dute, kalkulu matematikoak egin behar dituzte,
eta beste hainbat aukeratan ibil daitezke, helburua ordenagailuaren erabilerara
modu ludiko batean burutzea da.
Bestalde, HHko ordenagailu hauek interneterako konexioa daukate, eta
lantzen ari diren gaia osatzeko eta haurrek duten jakinmina asetzeko erabiltzen
dute. Adibidez, etxea gaia lantzen ari badira, eeta haurren batek Txinako etxeak
nolakoak diren galdetzen badu, irakasleak galdera horri probetxua atera eta
munduko etxea nolakoak diren lantzen dute, horretarako, errealak diren irudiak
erabiltzeari garrantzia ematen dio irakasleak, beraz, internet erabiltzen dute
informazio hori bilatzeko. Kasu honetan irakasleak erabiltzen badu ere
interneta, haurrek laguntzen diote, zehazki zer bilatu nahi duten adieraziz.
Internet eta ordenagailuak ematen dituen erabilera aukerak ezagutzea da
helburua eta erabilera egokia egitea sustatzea.
Irakasleek irakasle gelan ere badituzte ordenagailu inpresora eta eskanerrak,
egunerokoan erabiltzen dituzte eta ikastolako bertako posta ere badute
iarakasleak euren artean koordinatzeko. Bestalde, hiruhileroko Txinpart
aldizkaria argitaratzen dute irakasle eta ikasleen eskuduntza da eta informazio
8
10. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
bilketatik hasi eta maketazioraino eurek egiten dute, honetarako ordenagailuak
behar beharrezkoak zaizki, honenbestez, Txinpart osatzeko gela berezi bat
daukate.
Multimediako bestelako tresnak ere erabiltzen dituzte, hala nola, gela
bakoitzean dagoen musika erreproduzitzailea, mailako bi argazki kamera
digital, bideo gela, ingeleseko gelako telebista eta bideo
erreproduzitzailea,informatika gelak... Ikastolan bada baita ere bideogintza gela,
DBHko ikasleek dute erabiltzeko aukera tailer batean, baina eurak arduratzen
dira ikastolako edozein ekintza bideoz jasotzeko eta horrekin muntaia bat
egiteko, inauterietako emanaldiko bideoa kasu.
IKT arduradunaren lanpostua dago ikastolan, berak kudeatzen du, ikastolako
IKT osoa eta irakasleen prestakuntzaz ere bera arduratzen da, horretarako
irakasleei ikastarotxoak eskainiz.
9
11. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
2.5. SAN ANDRES ESKOLA (BERROBI)
Berrobiko San Andres eskolan egin ditut praktikak, 4 eta 5 urteko
haurren gelan. Gela barruan bi ordenagailu daude, biak haurren eskura,
jolasteko orduan haurren batek bertan jolastu nahi badu eskatu besterik ez
zuen, irakasleak bera piztu eta jolasteko martxan jarriko baitzion. Jolasteko
ikastolen elkarteko CD-Rom-ak erabiltzen zituzten, eta hauen estilokoak ziren
beste batzuk ere bai, baita Interneteko jokoak ere. Baina jolasteko erabiltzeaz
gain, lanerako ere erabiltzen zuten, beste eskola batekin hartu-emanak izaten
zituzten pelutxe proiektua delakoaren antzeko proiektu batean sarturik
baitzeuden, hori dela eta beste eskolakoei eskutitzak idazten zizkieten
ordenagailu bidez. Horretaz gain, eskolak blog bat ere badu eta bertan ere
idazten zuten haurrek, beraz, batez ere idazketarako eta jolaserako erabiltzen
zuten ordenagailua.
Gainerako geletan, bakoitzean bina ordenagailu daude, 5 eta 6.
mailakoenean izan ezik, izan ere, eskola, eskola 2.0 proiektuaren baitan sartuta
dagoenez, 5. eta 6. mailako haur bakoitzak bere ordenagailu eramangarria du,
eta gelan, pantaila interaktibo bat ere badute. Horretaz gain, praktiketako lehen
egunetan beste eskola batekin skype bidez eginiko lehiaketa bat ikusteko
aukera izan nuen.
Irakasle gelan 3 ordenagailu daude, eta irakasleek maiz erabiltzen
dituzte, edozer egin behar dutela ere. Hauen formakuntzari dagokienez, IKT-z
arduratzen da irakasle bat, honek prestakuntza jasotzen du astean behin egiten
dituzten ikastaroetan, eta honek ondoren gainerako irakasleei erakusten dizkie
han ikasitakoak. Gainerako irakasleek, oinarrizko formakuntza dute eta nahiko
ongi moldatzen dira teknologia berriekin.
Bestetik, eskolan liburutegian ordenagailu batzuk daude, edozein
lanetarako behar dituztela ere eskuragarri, bertan inpresora bat ere bada, baina
gainerakoan eskolako fotokopiagailura bidaltzen dituzte dokumentuak
inprimatzeko.
10
12. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
Eskolan argazki kamera ere asko erabiltzen zuten, irakasleak egoki
ikusten zuen bakoitzean kamara eskuetan hartzen zuen eta haurrei argazkiak
ateratzen zizkien, gero hauek blogean sartzeko edo ez. Baina haurrek beraiek
ez zuten argazki kamerarik erabiltzen.
Eskolako zaharrenek teleskopioak behar zituztela eta berritze gunetik
pare bat mikroskopio ekarri zituzten eskolara, hauek beren egin beharrekoa
amaitzean, gelaz gela joan ziren pasatzen haur txikienek ere teleskopioarekin
objektu ñimiñoak ikus zitzaten. Eskolako bi ikasle zaharrenetako joan ziren gure
gelara mikroskopio bana eta ordenagailu eramangarri bana eskuetan zutela.
Mikroskopioan jarritako objektua ordenagailuko pantailan ikusteko aukera zuten
haurrek
11
13. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
3. TEKNOLOGIA BERRIAK IKT KONPARAKETA
FLEMING HAURTZARO JESUITAK SANTO TOMAS SAN ANDRES ESKOLA
(BILLABONA) IKASTOLA (DONOSTIA) LIZEOA (BERROBI)
(OIARTZUN) (DONOSTIA)
HARDWARE ordenagailua+altabozak ordeagailua Ordenagailua+ gelan ez zegoen ordenagailua+bozgorailuak
+bozgorailuak bozgorailuak ordenagailurik
SOFTWARE urtxintxa+bloga (5 urte) urtxintxa urtxintxa ez urtxintxa+ beste hainbat
INTERNET bai bai, wifi ez ez bai
konexioa
MULTIMEDIA argazki kamara, musika argazki bideo Bideo aparatua, argazki kamara
aparatua kamera, aparatua, argazki kamera
musika musika
aparatua aparatua
BLOGA bai bai ez web orria bai
PROIEKTU pelutxe proiektua ez ez ez beste eskola batekin
TELEMATIKOA korreo bidezko harremana
ORDENAGAILUAREN gelako bana, liburutegi gelako bana, gelaren albo ez dago gelan gelan bi ordenagailu
KOKAPENA txokoan irakasle gelan batean
3/4
IRAKASLEEN minimoa bai, ikt-ko prestakuntza minimoa bai
PRESTAKUNTZA langileak saioak
eskainitakoa jasotzen
dituzte
IKT-KO bai baina lehen bai bat dago e irakasle baten ardura
KORDINATZAILEA hezkuntzan eskola bai
guztiarentzat
PLANGINTZA Idazteko
BEREZIA motibazio
bezela
14. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
4. ONDORIOAK
Eskola guztietan IKTren inguruan kezka sortzen hasia dela ikusi dezakegu,
geroz eta garrantzia handiagoa ematen baitzaio teknologia berrien munduari
HHko geletan. Haurrak, teknologien mundua ezagutzera eta erabiltzera
bultzatzen dira. Eskola gehienetan, IKT-ko ardura daraman pertsona bat dago
eta eskolako gainontzeko irakasleei hauen inguruko prestakuntza emateaz
arduratzen da. IKT-k horrenbesteko garrantzia hartu du gaur egun gizarteak
funtzionatzeko duen moduagatik, izan ere, gizarteak teklnologiak menperatzea
eskatzen du, hori ikus dezakegu unibertsitatean bertan. Gizrtearen eskaera
honi erantzunez eskolak badu zereginik lan honetan, izan ere, eskolaren
zereginetako bat haurra garaiko gizartean autonomiaz eta modu kritikoan
moldatzeko gaitasuna garatzen ahalbidetzea bada, lan hau eskolaren
zereginetako bat da, hori dela eta Haur Hezkuntzan jada hasten da lanketa hau.
Esan bezala eskolaren lanetako bat da haurrak teknologietara moldatzea,
baina gure ustez Haur Hezkuntzan IKT lantzearen helburua geletan
teknologietara hurbilketa bat egitea litzateke. Hurbilketaz ari garenean, ingurune
hurbilean eguneroko bizitzan barneratuta eta txertatuta dauden teknologien
erabilera egokia sustatzea litzateke. Honekin esan nahi duguna da, adibidez,
ordenagailu batek eskaintzen duen programa zabalaren nondik norakoak ez
dituztela zertan ikasi behar.
Gure azterketaren ondorioz, ikusi dugu guk konparatu ditugun eskoletan
aurretik aipatu dugun helburu hori betetzen dela. Eskoal bakoitzak erabakitzen
du nola landu, horrela helburu hori lortzeko eskola bakoitzak modu ezberdinak
erabiltzen dituelrik. Adibide garbia da Interneten erabilera: eskola guztietan, edo
ia gehienetan, Internetek zein aukera ematen dituen hauteman dezakete
haurrek. Adibidez, Billabonako Fleming eskolan 5 urteko gelan pelutxe
proiektuarekin lan egiten dute, honen helburua, pelutxe baten egunerokoaren
bitartez veste eskola batekin Internet bidezko harremana mantentzea da.
HAurtzaro ikastolan aldiz, Internet eguneroko lañaren osagarri gisa erabiltzen
da, jakinmina asetzeko beharra den bakoitzean bertara jotzen dute. Berrobiko
San Andres eskolari dagokionez, Internet komunikaziorako tresna gisa
15. IKT konparaketa praktiketako eskoletan
erabiltzen dute, honek komunikaziorako eskaintzen dituen aukerak lehenengo
pertsonan biziz, adibidez, skype bidez antoloatutako lehinaketa batean parte
hartuz.
Esoletan IKT-ri dagokionez, gure ustez hau erabiltzeak abantaila eta
desabantaila batzuk ditu:
ABANTAILAK
-Haurrak ohitzen doaz gure gizarteko parte diren teknologietara.
-Psikomotrizitate fina lantzea
-Idazketaren komunikatze funtzioaz jabetzen hasten dira.
-Gelako jardueren errefortzu gisa erabil daitezke.
-Aisialiarekin lotzen dutenez entretenigarriago egiten zaie.
-Konstruktibismoa bultzatzen du, euren motibazioetatik abiatzen baita.
-Teknologia ingurune hurbileko parte denez, teknologia hau ezagutzen dute eta
honen erabilera egokia sustatzen da.
DESABANATAILAK
-Gauzatzen ari den proiektuaren alde egon behar dute irakasleek eta helburu
zehatzak argi markatuta egon behar dute.
-Zenbait irakasleren ezjakintasunak trabak jartzen dizkie.
-Gehiegizko erabileraren arriskuak.
14