Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Euskararen eguna zuzen
1. EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
(Abenduaren 3a)
Tutore hori:
Dakizunez, datorren larunbatean –abenduak 3– Euskararen Nazioarteko Eguna
ospatuko da. Horren harira, Joanes Etxeberri BHIko Euskara taldeak jarduera berezi bat
antolatu du ostiralerako. Azalduko dizugu zertan den, eta eskertuko genizuke guztiaren
berri emango bazenio zure taldeari.
Gure helburua da euskarari arreta, toki eta denbora pixka bat dedikatzea, gure
eskolako bizitzaren protagonista izan dadin –egun batean baino ez bada–. Eta nahi
genuke ikastetxea osatzen dugun guztiok izatea partaide: ikasleak, irakasleak,
zuzendaritza, irakasle ez direnak eta eskolara datorren beste edonor.
Mural zuri handi bat jarriko dugu eskolako sarreran, bakoitzak nahi duena idatzi
dezan: esaldi, berba, abesti, bertso, irudi, izen, ikur, euskararekin lotuta dagoen edozer
edo barrutik irteten zaion edozer.
Post-itak ere jarriko ditugu denon eskura, gogoetak etxetik ekarri ahal izateko. Guztiok
izango dugu besteon ekarpenak irakurtzeko aukera, betiere kontuan izanda euskara
dela egun horretan lotzen gaituena.
Pegatinak ere egingo ditugu, arropan jartzeko: hala, jakingo dugu norekin hitz egin
dezakegun euskaraz (bulegoetan, denda eta supermerkatuetan eta halakoetan egiten
den bezala).
Zabaldu mezu hau zure gelan.
Eskerrak ematen dizkizugu aldez aurretik, eta baita parte hartuko duten beste guztiei
ere.
Euskal musika izango dugu, eskolan jai giroa sortzeko.
ANIMATU ZAITEZ!!!
Euskara taldea
Obaba, 2016ko azaroaren 29a