Kaixo! hemen duzue Aramaioko eskolan egiten denaren ingurukom informazioa. power point hauetan, Aramaioko eskolako egun batetan zer egiten dute agertzen da.
3. WALDORF PEDAGOGIAKO EGUN
BAT
JOLAS LIBREA
KORROAK
HAMARRETAKOA
GELA JASOTZEA
ESKULANAK
KANPORA
IPUINAREN ORDUA
AGURRA
JAIALDIAK
4. JOLAS LIBREA
Ekintzak urtaroari lotutakoak izaten dira, etxean
egiten diren ekintzak izan ohi dira.
Haur batzuk irakaslearekin hasten dira, eta beste
batzuk bitartean jolas egiten dute.
Egiten den ekintza orok beti du zentzua.
Garrantzi handia ematen diote erritmoari. Kasu
honetan, arnasa hartzen eta lasaitzen ikasten dute.
Gero txiza egin, eskuak garbitu... Horrekin elkarlana
lantzen dute.
5. KORROAK
Ondoren, urtaroarekin lotutako abestiak lantzen dituzte.
Mugimendua eta hitza lotuta duten abestiak, olerkiak,
errimak...
6. HAMARRETAKOA
Egunero prozedura berdina jarraitzen dute, izan ere,
errepikapenak izugarrizko garrantzia dute.
Lau astetan zehar, mahai inguruan jarriz,
atzamarrekin ipuin bat kontatzen du irakasleak eta
ondoren abesti bat.
Denek elkarrekin jaten dute familian bezalaxe.
Astean behin norbaitek etxean egindako zerbait
ekartzen du gainerakoekin partekatzeko.
Ahal den neurrian janari biologikoa jaten dute.
Sarritan infusioa hartzen dute, hau denen artean
prestatzen dute.
7. GELA JASOTZEA
Jolas modura planteatzen dute zeregin hori. Ez baita
gauza bera, “ea, jaso dezagun gela” edo “gaur nor izango
da kale garbitzailea?” esatea.
8. ESKULANAK
Atzamarrak asko lantzen dituzte (“atzamar arinak, buru
argiak” esan ohi da) eta baita ukimenaren zentzumena
ere.
9. KANPORA
Zapatilak erantzi eta berokiak janzten dituzte. Eta
nagusiek txikiei laguntzen ikasten dute.
Jostailu gutxi daukate, hor bertan dagoenarekin
moldatzen dira: lurra, makilak, hostoak, belarra,
intxaurrak... garaian garaiko gauzekin asmatzen dituzte
jolasak.
Egunero ordu eta laurden gutxienez egoten dira kanpoan.
10. IPUINAREN ORDUA
Berriz barrura sartutakoan urtaroaren mahaian biltzen
dira denak.
Mahai hau urtaroko ezaugarriekin atonduta egoten da.
Ondoren irakasleak urtaroarii dagokion ipuin bat
kontatzen die; landu nahi diren balioen arabera, ongi
hautatuko ipuina.
12. JAIALDIAK
Urtean zehar hainbat jaialdi ospatzen dituzte haurrek eta
gurasoek denek elkarrekin.
Betiere urtaroen erritmoari jarraituz: iraila bukaeran uzta
jasoketa, Santa Ageda eskea, udaberriaren hasiera, udako
solstizioa…