1. 06
06
Neuk aukeratzen dut
Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
Yoelijo
Competenciasparalaseguridad,competenciasparalavida
Programacionesdeeducaciónparalamovilidadsegura
EDUCACIÓNINFANTILYPRIMARIA
HERRIZAINGO SAILA DEPARTAMENTO DE INTERIOR
HERRIZAINGOSAILADEPARTAMENTODEINTERIOR
3. 3Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Norentzat
10 – 12 urte bitarteko neska-mutilentzat
Denboraren banaketa
1. saioa: 1 ordu. 2. saioa: 1 ordu. 3. saioa: 1 ordu. = 3 ordu.
Programazioaren erabilgarritasuna
Adin horretan, kidekoen taldea neska-mutilen portaeraren erreferentzia nagusi bihur
tzen da, eta haien balioak eta bideari loturiko hautuak mugatzen dituzte, neurri handi
batean.
Era berean, familiaren balioak gogoan dituzte oso, baina balio horien eta taldeak
proposatzen dituenen artean gatazka sortzen da, maiz. Adin horretan, merezi du plan-
teatzea pertsona batek bakarrik egongo balitz egingo lukeenaren eta taldeak atsegin
izateko edo soilik onartua izateko egin dezan eskatzen dion horren arteko barne-gatazka
jasateko beharra. Norbere burua eta norbere emozioak kudeatzeko ahalmena hobetzeak
eta taldeko presioarekiko erresistentzia gehitzeak aukera ematen dute adin horretako
neska-mutilek erabaki kontzienteagoak eta beren segurtasunerako onak izango direnak
har ditzaten.
Tartean diren gaitasunak
Gaitasunak Maila
Taldeko presioarekiko erresistentzia 1-2
Neure burua eta nire emozioak kudeatzea 2
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Informazio orokorra
4. 4 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Neuk aukeratzen dut
1 2 3helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
edukiak, gaitasunen
arabera
- Egoera emozionalak.
- Gizarte-presioaren oinarrizko
kontzeptua.
- Presio-egoerak trafikoaren
arloan.
- Barruko kontraesana tentsio gisa.
- Ezinegona adierazi beharra ondo
sentitzeko.
Informazioak eta kontzeptuak
- Egoera emozional kontrolatu
gabeak eta horien ondorioak.
- Egoera emozionalak identifikatzea
(errua, beldurra, abandonua,
errefusa...).
- Taldearen presioa antzematea.
- Bere emozioak eta desioak
adieraztea.
- Norberaren ikuspegia ulertzea.
- Besteen ikuspegia ulertzea.
Trebetasunak
- Egoera emozionalen arrazoiak
hautematea.
- Bere sentsazio fisikoak eta
emozionalak bide-arriskuko
egoerekin erlazionatzea.
- Koherentzia: norbera dena
izatea, irizpide propioa izatea.
- Autobabesa.
- Koherentzia: norbera dena
izatea, irizpide propioa izatea.
- Autobabesa.
- Zinezkotasuna.
- Autokontzientzia: portaeraren
automatismoa hautsi behar da,
«egiten dudana zergatik egiten
dudan» ulertzeko.
Balioak eta jarrerak
- Autoezagutza.
- Autobabesa.
2. maila: Badaki eta onartzen du taldearen eragina bizipen komuna dela gizaki
ororentzat, eta hori negoziatu egin daitekeela.
Taldeko presioarekiko erresistentzia
1. maila: Konturatzen da noiz dagoen taldeko presio edo presio afektibo baten pean, eta
arriskuzko bide-portaera batekin erlazionatzeko gai da.
Neure burua eta nire emozioak kudeatzea
2. maila: Ondo ulertzen ditu bere barruko egoerak eta egoera emozionalak, eta baita
horiek ekar dezaketen arriskua ere.
Edukiak, gaitasunen arabera
5. 5Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Programazioaren eskema orokorra
1. saioa Taldeko presioa eta emozioa 1 ordu
1.1. jarduera Asma ezazu nor den «liderra»
Jolasa eta taldeko eztabaida 15’
1.2. jarduera Asma dezagun istorio bat
Lana talde txikian 25’
1.3. jarduera Bazatoz ala ez?
Kasua eta taldeko eztabaida 20’
2. saioa Zaila da pentsatzen dudana esatea 1 ordu
2.1. jarduera Lagun-taldearekin
Lana talde txikian 20’
2.2. jarduera Pilota madarikatua!
Dilema morala 25’
2.3. jarduera Nola esango diot?
Rol-jokoa eta taldeko eztabaida 15’
3. saioa Neure burua babestea presiorik ez onartzea da 1 ordu
3.1. jarduera Ez dut nahi
Rol-jokoa 20’
3.2. jarduera Sekretua
Komunikazio-ariketa 20’
3.3. jarduera Lortu dut!
Autokasua 20’
Neuk aukeratzen dut
Programazioaren helburu orokorra
• Estrategiak prestatzea taldearen presioari eusteko, bide-portaeretan autobabes-mailak
mantenduz.
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
informazio
orokorra
helburuak eta
eskema orokorra
6. 6 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Helburua:
• Eragina kontzeptua eta beste pertsonengan eragiteko oinarrizko mekanismoak iden-
tifikatzea.
Metodoa:
Jolasa eta taldeko eztabaida.
Nola egin:
Hezitzaileak, jolasa abiapuntu hartuta, eskema bat eratuko du taldearekin. Eskemak
eragina zertan datzan definitzen lagunduko die.
Pertsona bat ikasgelatik irtengo da. Gainerako ikasleek «lider» bat aukeratuko dute.
Jarraian, jolasean hasiko dira:
Jolasa amaitu eta gero, taldeak norbanakoaren gainean duen eraginari buruz eztabaida
egingo dute parte-hartzaileek. Eztabaida sortzeko, honako galdera hauek erabil daitezke,
sustagarri:
1. Saioa: Taldeko presioa eta emozioa
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
1.1. Jarduerarako fitxa. Asma ezazu nor den «liderra» 15 minutu
• Kanpoan dagoen ikaslea ikasgelara sartuko da. Gainerako ikasleak biribilean jarriko
dira, eta kanpoan egon den ikaslea biribilaren erdian jarriko da.
• Taldeko ikasle guztiek «liderrak» erabakiko duen mugimendua egingo dute (adibidez:
ezkerreko eskuarekin eskuineko ukalondoan hazka egin, burua eskuinetik ezkerrera
mugitu, eta abar).
• «Liderrak» beste mugimendu bat egiten duenean, gainerako ikasleek hark egiten
duena imitatuko dute.
• Taldea disimulatzen saiatuko da, kanpoan egon den pertsonak «liderra» nor den jakin
ez dezan.
• Biribilaren erdian dagoenak arretaz aztertuko du gainerakoek egiten dutena, eta hiru
saiakera izango ditu «liderra» nor den asmatzeko.
• Hiru saiakera egiten dituenean beste pertsona bat irtengo da ikasgelatik.
• Jolasa hainbat aldiz egingo da.
• Zure ustez, jendeak gogoko du liderrari «jarraitzea» (modak)?
• «Liderra» duen talde baten bizitzan ere gertatzen al da?
• Zer gertatzen zaie «liderrak» «esana egiten» ez duten pertsonei?
7. 7Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
25 minutu
Helburua:
• Egingo luketenaren eta besteek egin dezaten eskatzen dietenaren arteko barruko
kontraesana identifikatzea.
Metodoa:
Lana talde txikian.
Nola egin:
Hiru edo lau laguneko taldeak egingo dira.
La persona formadora dará la siguiente consigna:
«Istorio txiki bat asmatu behar duzue. Istorio horretan, pertsona gazte batek lagun-talde
baten eragina jasango du, eta bakarrik egongo balitz egingo ez lituzkeen gauzak egingo
ditu».
Talde bakoitzak istorio bat asmatu beharko du, aipatutako egoera-eskemari jarraikiz.
Orobat, bozeramaile bana hautatuko dute taldeek, asmatutako istorioa ahoz azal dezan.
Hezitzaileak istorio bakoitzeko elementu nagusiak idatz ditzake arbelean, gero gogoratu
ahal izateko.
Halaber, istorio guztien xehetasunak arbelean idatzi eta gero, honako galdera hauek
egingo ditu:
1. Saioa. Taldeko presioa eta emozioa
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
1.2. Jarduerarako fitxa. Asma dezagun istorio bat
Galderen bitartez lortutako estrategiak istorio bakoitzaren ondoan idatziko dira, eta haien
aplikagarritasunari buruz eztabaida egingo dute.
• Istorioetan, zein pertsonaia nagusi daude tartean?
• Istorio bakoitzeko protagonistak zergatik egiten du egin nahi ez duena?
• Zer emozio sentitu ohi dugu azaldu dituzuen egoeretan?
• Zer egin dezakegu halako egoeretatik irteteko, baina guretzat garrantzitsua den
horri uko egin gabe?
8. 8 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Helburuak:
• Taldeko presioa kontzeptuan taldearekiko mendekotasunaren erantzun emozionala
sartzea.
• Taldeko presioaren aurrean amore emateak autobabeserako dituen ondorioak balioz-
tatzea..
Metodoa:
Kasua eta taldeko eztabaida.
Nola egin:
Taldeko ikasleek eztabaida egin behar dute beraientzat onartuak edo baztertuak izateak
duen garrantziaren inguruan; eta kaleko norberaren segurtasunean izan ditzakeen
ondorioekin lotu behar dute hori guztia.
Lau eta sei lagun bitarteko taldeak egingo dituzte. Talde bakoitzak bozeramaile bat
aukeratuko du, eta bozeramaileak taldean emandako erantzun garrantzitsuenak idatziko
ditu.
Hezitzaileak kasu bat emango du idatziz (ikus eranskina); ( DVDa, edo liburuxka
honetako 7. orrialdea) talde bakoitzari kopia bat edo bi emango dizkio, gutxienez.
Taldeek kasua aztertu eta gero, bozeramaileek taldean sortutako ideiak azalduko dituzte
ikasle guztien aurrean. Eztabaida hasiko dute, eta hezitzaileak taldeko presioa kontzeptua
zehazten lagunduko die.
1. Saioa. Taldeko presioa eta emozioa
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
1.3. Jarduerarako fitxa. Bazatoz ala ez? 20 minutu
DVD
Eranskina: Bazatoz ala ez?
• Zer sentitu du Josebak, zer emozio izan du, taldea bera han utzita joan dela ohartu
denean?
• Zuen arabera, nola eragiten dute emozio horiek gure portaeran?
• Zuen ustez, Josebak gauza bera egingo zuen baldin lagun-taldearengana joan ez
balitz? Zergatik?
• Nork du istripu larri horren gaineko erantzukizuna?
• Zer egin zitekeen, istripua gerta ez zedin?
9. 9Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Neska-mutil talde bat ikastetxetik irten da ostiral eguerdian. Gela berean ez dauden arren,
6 urtezituztenetikezagutzenduteelkar. Ostiraletanlehentxeagoirtetendirenez,gurasoen
baimenarekin, aukera hori aprobetxatzen dute elkarrekin ogitarteko bat jateko plazan, eta
denbora-tarte batez beraien gauzez hitz egiteko.
– Zer? Hemen al gara guztiok? –esan du Loreak, taldearen eragile nagusietako batek.
– Ez, ez. Joseba falta da; ez dakit zer gertatzen zaion, beti irteten da azkena –esan dio
lagun batek.
– Bada, etorriko da! –erabaki du Loreak.
Oinez hasi dira, kalea semaforoa berde dagoela zeharkatu dute eta eskuinera egin dute,
plazara joateko.
Une hartan, hain justu, Joseba ikastetxeko atetik irten da, bere ingurura begiratu du eta ez
du lagun-taldea ikusi.
Gero, urrutitik, kalearen beste aldean oinez ikusi ditu; dei egin die, baina taldea urrutiegi
dago, eta ez dute entzun.
– Ezinezkoa da ni irten arte itxaron ez izana –pentsatu du–. Atzo goiz osoan adar joka
aritu ziren, beti berandu iristen naizela-eta. Plazara iritsi baino lehen heldu nahi dut
beraiengana.
Oinez hasi da, presaka, ez baitu minutu bat bera ere galdu nahi. Espaloia semaforoari
begiratu ere egin gabe jaitsi du. Une hartan, moto bat ziztu bizian pasatu da, eta lurrera
bota du.
Eranskina. Kasua: Bazatoz ala ez?
1Neuk aukeratzen dut
10. 10 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Helburua:
• Taldeetan arau inplizituak daudela ohartu eta hausnartzea.
Metodoa:
Lana talde txikian.
Nola egin:
Talde bakoitzak lagun bat onartzeko edo baztertzeko dituen arau inplizituez gogoeta
egingo dute jarduera honetan.
Parte-hartzaileak taldeka jarriko dira. Talde bakoitzak bozeramaile bat izango du, eta
taldeak emandako erantzun nagusiak idatziko ditu.
Hezitzaileak honako galdera hauek egingo dizkie:
Hezitzaileak taldeen bozeramaileek azaldutako erantzun guztiak arbelean idatziko ditu,
baina ez du haien gaineko iruzkinik egingo.
Amaitzeko, ideia guztiak bideratzen saiatuko da, gogoeta egin dezaten lagun-talde
bakoitzak lagun bat onartzeko edo baztertzeko dituen arau inplizituei buruz.
2. Saioa. Zaila da pentsatzen dudana esatea
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
2.1. Jarduerarako fitxa. Lagun-taldearekin
• Nola egin duzue zuen lagun-taldea?
• Zergatik egin zarete lagun, zuen taldean?
• Zuen ustez, taldeen barruan ematen al da aukera bakoitzak bere iritzia eman dezan?
• Zuen taldean, zer onartzeko prest ez zinatekete izango?
• Zer gertatu beharko litzateke talde horretatik irten zaitezten?
20 minutu
11. 11Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Helburua:
• Kanpoko presioak norberaren portaera baldintzatzen duela ohartzea.
Metodoa:
Dilema morala.
Nola egin:
Hezitzaileak dilema zer den azalduko die ikasleei: dilema istorio bat da, eta horren gaineko
erabaki bat hartu behar da, baina bi aukera baino ez dira izaten. Bi aukerak dira onargarri,
eta aldeko eta kontrako arrazoiak dituzte. Aukera bakarra hautatu behar da.
Gero, Pilota madarikatua dilema morala ikusiko dute ikasleek ( DVD) (ala, bestela,
istorioa azal daiteke) eta hezitzaileak bi aukera proposatuko ditu: pilotaren bila joan
ala taldearen iritziari kontra egin. Hezitzaileak lerroan jarriko ditu parte-hartzaileak,
begiak ixteko eskatuko die (elkarren eraginik izan ez dezaten) eta lehenengo aukeraren
alde daudenak bere eskuinaldean jar daitezen esango die, eta bigarren aukeraren alde
daudenak bere ezkerraldean.
Bi aukerak sortu direnean, azpitaldeak egingo dira (lau eta sei pertsona artean izango ditu
azpitalde bakoitzak), bi aukeretan azpitalde-kopuru berdintsua izan dadin saiatuz.
Azpitaldebakoitzakbereaukerahautatzekoizandituenarrazoiengaineangogoetaegingo
du. Azpitalde bakoitzeko bozeramaileak beren arrazoiak azalduko dizkio talde osoari.
Bozeramaileek azalpenak eman eta gero, eztabaida egingo dute talde handian, eta parte-
hartzaile bakoitzak arrazoien aldeko edo kontrako iritzia emateko aukera izango du.
Hezitzaileak ikasleei esango die, eztabaidan, edozein ikasle aldez alda daitekeela, baldin
iritzia aldatzen badu. Hezitzaileak neutral izan beharko du, eta dilema ebatzi gabe utzi
beharko du saioa amaitzen denean.
2. Saioa. Zaila da pentsatzen dudana esatea
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
2.2. Jarduerarako fitxa. Pilota madarikatua! 25 minutu
DVD
Bideoa: Pilota madarikatua!
Jarduera hau, Eusko Jaurlaritzak aurrez argitaratu dituen mugikortasun seguruko dilemetan oinarritu da
12. 12 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Helburua:
• Presio emozionaleko egoeretan komunikazio asertiboa praktikatzea.
Metodoa:
Rol-jokoa eta taldeko eztabaida.
Nola egin:
2. Saioa. Zaila da pentsatzen dudana esatea
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
2.3. Jarduerarako fitxa. Nola esango diot?
Parte-hartzaileak U forman jarriko dira.
Hezitzaileak boluntarioak hautatu edo eskatuko ditu, proposatuko dien egoera antzez-
teko boluntario nahikoa izan arte.
Gatazka-egoera bat antzeztu beharko dute; egoera horretan, neska-mutilek zailtasunak
izango dituzte beren iritzia edo erabakia adierazteko.
15 minutu
13. 13Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Eszena bukatzen dutenean, hezitzaileak honako galdera hauek egingo ditu:
• Zer gertatzen da gure iritzia gainerako pertsonen iritziarekin bat ez datorrenean?
• Nola jokatzen dugu?
• Erraza ala zaila da pentsatzen duguna esatea?
• Zer-nolako egoeretan da errazagoa, eta zer-nolakoetan zailagoa?
Hona hemen adibidetzat balio dezaketen bi egoera:
– Amona etxera etorri da, ustekabeko opari batekin: oso galtza garestiak ekarri ditu,
eta ilusio handiz erosi dizkizu. Zuri ez zaizu batere gustatu galtzen kolorea, baina ez
duzu adore nahikorik galtzak aldatzera elkarrekin joan zaiteztela esateko, amona
mintzeko beldurra baituzu.
– Hitz eman duzu lehengusua –zu baino lau urte gazteagoa– izotz gainean patinatzera
eramango duzula. Bere bila joatekotan geratu zara baina, etxetik irtetear zaudela,
adiskiderik minenak deitu dizu, eta zure saskibaloi-talde gogokoenaren partida ikus-
tera joateko gonbit egin dizu; partida bi ordu barru hasiko da.
«Sufritzaile» rola jarriko zaio boluntarioetako bati. Parte-hartzaile hori gelatik irtengo da,
eta hezitzaileak egoera azalduko dio.
«Sufritzailea» ikasgelatik kanpo izanik, gainerako ikasleei azalduko die egoera. Ondoren,
ikasgelatik kanpo dagoen ikaslea sartuko da, eta rol-jokoa has dezaten eskatuko die
hezitzaileak.
2Neuk aukeratzen dut
14. 14 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Jardueraren helburua da parte-hartzaileak egoera jakin batean jartzea: taldeko presioari
aurre egin beharko dioten egoeran.
Jarraian, hiru aukera proposatu ditugu, adibide gisa; baina hezitzaileak beste batzuk
diseinatu edo honako hauek bere nahierara eta parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitu
ditzake.
– Sei boluntario eskatuko ditu; lagun-taldea izango dira. Pertsona horietako bostek
presioa egin beharko dute seigarrenarengan, seigarrenak kalea egokia ez den lekutik
zeharka dezan. Seigarren horrek ez du halakorik egin nahi.
– Bost laguneko taldeak ondoko herrira joan nahi du, jaietara. Haietako baten anaiak
geratu du autoa haien alboan; anaiak 18 urte ditu, eta gidabaimena atera berri
du. Autora igo daitezela esan die. Lau lagun berehala igo dira, eta bosgarrenak
maletategian joan behar du; baina ez dago ziur.
– Negua da. Bizikletaz joan zara ondoko herrira. Futbol-zelaira joan zara, eta lagun-
talde bat ikusi duzu han, eztabaida bero-beroan. Kontua da lagun bat falta dutela
partida jokatu ala izateko. Jolas dezazun eskatu dizute, bestela galdu egingo baitute.
Partida jokatzen baduzu, baina, gauez itzuli beharko duzu etxera, eta ez duzu argirik
bizikletan eta errepidean ere ez dago argirik.
Boluntarioek rol-jokoa egiten duten bitartean, gainerako ikasleek gertatzen dena
behatuko dute.
Antzezpena amaitzen denean, hezitzaileak behatzaileei galdetuko die ea zer ikusi duten,
eta eztabaida egingo da taldeko ikasle guztien artean. Eztabaida bideratu beharko da,
nabarmen daitezen, batetik, zaila dela «ez dut nahi» esatea eta, bestetik, zailtasun horren
arrazoiak (beste pertsona mintzea, alde batetik nahi duzu baina bestetik ez, taldearen
aurrean ondo geratzea, eta abar).
Helburua:
• Taldeko presioari aurre egitea zein zaila den bizi izatea.
Metodoa:
Rol-jokoa.
Nola egin:
3. Saioa. Neure burua babestea presiorik ez onartzea da
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
3.1. Jarduerarako fitxa. Ez dut nahi 20 minutu
15. 15Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
Helburuak:
• Sentitzen dudana argi eta garbi adierazteko gai izatea.
• Feedbacka onartzea, norbere burua defendatu gabe.
Metodoa:
Komunikazio-ariketa.
Nola egin:
Komunikazio-prozesuetan (eta, beraz, kudeaketa emozionalean eta taldeko presioarekiko
erresistentzian) funtsezkoa da esan nahi duguna argi adieraztea, eta beste pertsonari
eraso egin gabe. Halaber, feedbacka eman eta jasotzen ikasi behar da. Proposatuko
dugun jardueraren jomuga gauzak argi esatearen balioa irakastea da.
Taldea biribilean jarriko da. Hezitzailea konfiantza- eta introspekzio-giroa sortzen saia-
tuko da.
Parte-hartzaile bakoitzari orri bat emango dio hezitzaileak. Pertsona bakoitzak beste
pertsona bat aukeratuko du, baina ez dio berari esango. Mezu bat idatziko dio, azken
hilean izan duen portaera batekin ez dagoela ados jakinarazteko, baina erasorik gabe.
Garrantzitsua da hezitzaileak argi eta garbi esatea inor ez epaitzea funtsezkoa dela.
Norbait epaitzeak haren izen ona galtzea dakar, eta epaitzen duenaren amorrua erakusten
du. Aitzitik, feedbacka laguntzen saiatzen da. Hezitzaileak jakinaraziko die mezuak jasoko
dituela, eta irakurri egingo dituela banatu aurretik, epaiak eta feedbackak bereizteko.
Parte-hartzaileek, mezua idatzi eta gero, orria tolestuko dute eta hartzailearen izena
idatziko dute.
Orriak kapela edo antzeko ontziren batean jasoko dira.
Epaiak ziren mezuak kendu eta gero, hezitzaileak orri bakoitza dagokion hartzaileari
emango dio. Jasotzen duenak orrian idatzita dagoena irakurriko du, baina ez du iruzkinik
egingo.
3. Saioa. Neure burua babestea presiorik ez onartzea da
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
3.2. Jarduerarako fitxa. Sekretua 20 minutu
16. 16 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Orriak banatu eta gero, hezitzaileak honako galdera hauek egingo ditu, parte-hartzaile
guztiek erantzun ditzaten:
Hezitzaileak boluntarioak eska ditzake, iritsi zaizkien mezuak irakur ditzaten. Feedbacka
zuzentzea da kontua, hazteko aukera izan dadin bai mezua idatzi duenarentzat, bai jaso
duenarentzat. Hezitzaileak feedbacka interpretatzen eta halakoak eta epaiak bereizten
lagunduko dio laguntza eskatzen dionari. Jardueraren amaieran, erasorik gabeko
feedbacka emateko arauak laburbil ditzake (ikus eranskina) ( DVDa, edo liburuxka
honetako 15. orrialdea)
• Zer sentitu duzu mezua jaso duzunean?
• Erraz egin zaizu mezua onartzea? Zergatik?
• Zer sentitu duzu ikaskide baten portaerarekin ados ez zaudela adierazi duzunean?
• Erraz egin zaizu hori adieraztea? Zergatik?
• Zergatik ez duzu lehenago egin?
DVD
Eranskina: Feedbacka eman eta jasotzeko arauak
3Neuk aukeratzen dut
17. 17Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak
3Neuk aukeratzen dut
Emozioa adierazi, ez pentsatzen duguna emozioaren mende adierazi
Feedbacka emateko:
• Deskribatzaile izan, eta ez ebaluatzaile: datuak adierazi, ez egin interpretazio
subjektiborik, eta ez epaitu pertsonaren portaera.
• Espezifikoa izan, zehaztasunez jokatu eta ez orokortu pertsona horren jokabidea.
• Egoerak sorrarazi dizkigun sentimenduak adierazi. Norbere buruaz hitz egin.
• Gauzak esateko, jarrera gertukoa eta lasaia izan.
Feedbacka jasotzeko:
• Entzutekojarrera.Alegia,bertanegon,etabestepertsonakadieraztenduenarekin
konektatuta.
• Ezin zaio erantzun beste pertsonak esaten duenari; beraz, ezin da norbere burua
justifikatzeko tentaldian erori.
• Azalpenak eta antzeko adibideak eskatu, informazio gehiago izateko.
• Eskerrak eman, beste pertsonak bere barneko zerbait adierazteko eta ez
epaitzeko egin duen ahalegina eskertzeko.
Eranskina: Feedbacka eman eta jasotzeko arauak
(irakaslearentzako materiala)
18. 18 Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak
Helburua:
• Presioarekiko erresistentziazko norberaren portaera balioestea, eta norbere buruaren
babes handiagoa izateko abiapuntutzat hartzea.
Metodoa:
Autokasua.
Nola egin:
Hezitzaileak parte-hartzaileei eskatuko die beren iritzia argi eta garbi adieraziz taldeko
presioari erresistentzia egin dioten bideari lotutako egoeraren bat azal dezatela.
Egoera esanguratsurik ateratzen ez bada, kalean gertatutako jolas-egoerak, zinemara
joateko lekualdaketak, ikastetxekoekin egindako txangoak eta ibilaldiak, edo lagun-
taldearekin egindakoak azal ditzaten eska diezaieke.
Galderak egin ditzake, analisirako lagungarri; honako hauek, adibidez:
3. Saioa. Neure burua babestea presiorik ez onartzea da
Neuk aukeratzen dut
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
3.3. Jarduerarako fitxa. Lortu dut!
Hezitzaileak taldeko ikasleei lagundu beharko die ohar daitezen, behin egin badute, berriz
egiteko gai izango direla; eta taldeko presioa jasan ahal izateko, lehen egin zuten eta balio
izan zien gauza bera egin behar dutela. Ikaskuntza hori sendotzeko, hezitzaileak bestelako
egoerak simula ditzaten proposa diezaieke.
• Zer gertatu zen?
• Nola lortu zenuen?
• Zerk ahalbidetu zizun egin zenuena egitea?
• Zer sentitu zenuen, egin zenuenean?
20 minutu