3. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 1
Norentzat
10 – 14 urte bitarteko haurrentzat
Denboraren banaketa
1. saioa: 1 ordu eta 30 min. 2. saioa: 1 ordu eta 30 min. 3. saioa: 3 ordu. = 6 ordu.
Programazioaren erabilgarritasuna
Herri askotan, adin horretako haurrek bizikleta erabil dezakete ohiko garraiobidetzat,
etxetik ikastetxera joateko edo toki batetik bestera lekualdatzeko, motordun ibilgailuak
Bizikletaz ibiltzen garenean ere, bestelako ibilgailuen gidariei (ziklomotor-, motozikleta-,
auto-gidariei, besteak beste) eskatzen zaien errespetu eta zuhurtzia bera izan behar
arriskutsuagoa izan daiteke, gidaria ez baitago beste ibilgailuetakoak bezain babestuta.
Programazio honen xedea da bizikletaren erabiltzaileei laguntzea gogoeta egin dezaten
zirkulazio-arauez eta lekualdaketetan autoprebentzioko portaerak sartzearen onuraz.
Tartean diren gaitasunak
Gaitasunak Maila
Arreta 2-3
Ingurunearen azterketa 2
Egokitzapena eta malgutasuna 2
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Informazio orokorra
4. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak2
Gidatzera!
1 2 3helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
edukiak, gaitasunen
arabera
Egokitzapena eta malgutasuna
2. maila: Mugikortasun-egoera desberdinetara egokitzen saiatzen da, bere segurtasuna
zaintzeko.
- Arretaren oinarrizko
funtzionamendua.
- Informazioaren hautaketa.
- Arreta hautakorraren kontzeptua.
- Arreta banatuaren kontzeptua.
- Arretaren aktibazio-mailak.
Informazioak eta kontzeptuak
- Arauaren kontzeptua.
- Bide-arauek mugikortasun
segururako beharrezkoa den
gizarte-adostasun gisa duten
erabilera.
- Alde segurua / ez segurua
kontzeptua.
- Araua pertsona arteko akordio eta
jarraitu beharreko irizpide gisa.
- Bideko segurtasun-gabezian
eragina duten elementuak.
- Gidarientzako oinarrizko arauak
eta seinaleak.
- Nahi gabe hartu dituen ohiturak
- Bide-segurtasunarekin zerikusia
duten estimulu garrantzitsuak
bereiztea.
Trebetasunak
- Arauak errespetatuz eta arauak
errespetatu gabe izan daitezkeen
ondorioak alderatzea.
- Behatzeko ahalmena.
- Estimulu ugari aldi berean
horien aurrean bizkor erantzuteko
gai izatea.
- Gidariei zuzendutako oinarrizko
- Norberaren mugak eta guztia
kontrolatzea ezinezkoa dela
onartzea.
- Adi egon beharra eta arreta
mantendu beharra balioestea.
- Erantzukizuna: bide-portaeran
etengabeko zaintza behar duela
jabetzea.
- Guztia kontrolatzea ezinezkoa
dela onartzea.
Balioak eta jarrerak
- Behaketa: adi egotea.
- Arauenganako errespetua, gizarte-
adostasun gisa, eta gainerakoen
segurtasunarenganako
errespetua.
- Errespetua.
- Autonomia.
- Zuhurtzia.
- Araua adostasun sozial gisa
onartzea.
Arreta
2. maila: Badaki zein garrantzitsua den arreta mugikortasun seguruan.
Ingurunearen azterketa
2. maila: Bide-ingurunea aztertzen du, elementu ezberdinak aintzat hartuz, eta aukera
ezberdinen artean erabakitzeko gai da, bere buruaren segurtasuna balioetsiz.
Edukiak, gaitasunen arabera
3. maila: Arretaren kalitatea aitortzen du, mugikortasun segurua mantentzeko.
5. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 3
Programazioaren eskema orokorra
1. saioa Ni neu gidari 1 ordu eta 30 min.
1.1. jarduera Zer da gidari ona izatea?
Ideia-jasa eta elkarrizketa gidatua 15’
1.2. jarduera Zer dakigu zirkulazio-arauez?
Ezagutza eta jarrerei buruzko galdetegia eta taldeko lana 35’
1.3. jarduera Arauak ulertzen ditut
Taldeko eztabaida eta elkarrizketa gidatua 40’
2. saioa Nire bidea aukeratuko dut 1 ordu eta 30 min.
2.1. jarduera Nondik ibiliko naiz?
Kasuen azterketak eta taldeko eztabaida 30’
2.2. jarduera Bote eragin pilotari
Jolasa eta eztabaida gidatua 30’
2.3. jarduera Aintzat har dezagun arriskua
Ariketa talde txikietan 30’
3. saioa Ibilaldia bizikletaz 3 ordu
3.1. jarduera Ibilaldia bizikletaz
Irteera, ikastetxe ingurura 180’
Gidatzera!
Programazioaren helburu orokorrak
tatzea, eta niretzat zein gainerako pertsonentzat erabaki seguruak hartzeko beharra
ere esperimentatzea.
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
informazio
orokorra
helburuak eta
eskema orokorra
6. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak4
Jardueraren helburuak:
Metodoa:
Ideia-jasa eta elkarrizketa gidatua.
Jarduera nola egin:
Hezitzaileak ea dagoeneko nagusi izateko gogorik duten ala ez galdetuko die neska-
mutilei. Orobat, pertsonek nagusi egiten direnean zer irabazten duten galdetuko die.
Parte-hartzaileen ikuspuntuak entzungo ditu, eta haien baieztapenak baliatuko ditu
nagusi izateak dituen abantailetako bat gidatu ahal izatea dela esateko. Erantzunak
arbelean idatz daitezke.
Era berean, beraien ustez gidatzea erraza ala zaila den galdetuko die, eta saiatu behar du
guztien artean adosten ondo gidatzeko gauza asko izan behar dela kontuan eta, beraz, ez
dela erraza.
Hori abiapuntutzat hartuta, eztabaida egingo dute taldean, gidatzeak berekin dakarren
erantzukizunaren inguruan. Ea gidatzen dakiten ere galdetuko die. Ziurrenik, ezetz
erantzungo dute. Hori baliatuz, hezitzaileak taldea bideratuko du ondoriozta dezan
bizikletaz ibiltzen garenean ere gidatzen dugula; eta, hain zuzen ere, oinez ibiltzen
garenean ere, gidatzen dugula.
Hezitzaileak parte-hartzaileei galdetuko die ea, beren ustez, zerk egiten duen pertsona
bat gidari on.
Hezitzaileak txartel bakoitzean erantzun bat apuntatuko du, eta arbelean zintzilikatuko
ditu. Lana azkarrago egite aldera, zenbait pertsonari laguntza eska diezaieke.
1. Saioa. Ni neu gidari
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Zer da gidari ona izatea? 15 minutu
7. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 5
Erantzun nahiko dutenean, erantzunak multzokatu eta kategorizatu ditzatela eskatuko
die parte-hartzaileei.
Hona hemen kategorizazio posible bat:
Segurtasun pasiboa (kaskoa, segurtasun-uhala, txaleko islatzailea, eta abar)
Trebetasuna eta maniobrak (ibilgailua menpean izatea, seinaleztatzea, eta abar)
Zuhurtziaz jokatu (kontuz ibili, norbere burua babestuz gidatu, gidatze prebentiboa,
eta abar)
Arretaz ibiltzea, zaintzea, ingurunea ezagutzea (bidaiak prestatu, arretarik ez galdu,
telefonoz ez hitz egin, entzungailurik ez erabili, eta abar)
Honako hau ondorioztatu beharko dute: gidari ona izateko (edozein motatako gidaria)
arauak zein diren jakin, arauok ezagutu eta, batez ere, bete nahi izan behar dira, bai
norberarentzat, bai gainerako pertsonentzat.
Hezitzaileak honako galdera hau egingo du:
Parte-hartzaileak bideratuko ditu ondoriozta dezaten motordun ibilgailuen gidari onek
egiten duten bera egin behar dutela, eta haiek dakizkiten gauza berak jakin behar
dituztela.
Halaber,azaldukoduaipatutakoalderdiguztiakbarneratzendituzteneanizangodirelagidari
on, eta horretan lan egingo dutela saioa bukatu artean, bai eta hurrengo bi saioetan ere.
«Eta, zer jakin edo egin behar da bizikletaz ibiltzeko?»
1Gidatzera!
8. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak6
Helburua:
egitea.
Metodoa:
Ezagutza eta jarrerei buruzko galdetegia eta taldeko lana.
Nola egin:
Hezitzaileak parte-hartzaileei eskatuko die galdetegia ( DVDa, edo liburuxka honetako
7., 8., 9., 10. eta 11. orrialdeak) zintzotasunez eta seriotasunez bete dezatela, baina lasai
hartuta, ez baita azterketa. Zer dakigun eta oraindik zer dugun ikasteko jakingo dugu
horren bitartez...
Galdeketa banan-banan bete dutenean, parte-hartzaileak taldeka jarriko dira, lau eta sei
pertsona arteko taldeetan. Galdeketako erantzunak adostu beharko dituzte.
(Erantzunak: liburuxka honetako 12. orrialdean)
1. Saioa. Ni neu gidari
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Zer dakigu zirkulazio-arauez? 35 minutu
DVD
Eranskina: Zer dakigu zirkulazio-arauez?
9. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 7
1Gidatzera!
ZIRKULAZIOA:
1– Errepidean, nondik ibili behar dira bizikletak?
a) Eskuineko aldetik, zirkulazioaren noranzkoan.
b) Ezkerreko aldetik, zirkulazioaren noranzkoan.
c) Errepidearen ezkerreko aldetik, hurbiltzen diren autoak ikusteko.
d) Beste erantzun bat:...........................................................................................
2– Errepidean, nondik ibili behar dira bizikletak?
a) Bi noranzkoak bereizten dituen lerro zuriaren ondo-ondotik.
b) Eskuineko bazterbidetik, baldin halakorik badago.
c) Ezkerreko aldeko bazterbidetik.
d) Beste erantzun bat:...........................................................................................
3– Herri barruko bideetan, arau orokorrari jarraikiz, nondik ibili behar dira bizikletak?
a) Kaletik edo bidegorritik, baina inoiz ere ez espaloitik.
b) Kaletik zein bidegorritik, batetik zein bestetik; baina inoiz ere ez espaloitik.
c) Bidegorritik, baldin halakorik badago. Bidegorririk ez badago, aukera dago
kaletik edo espaloitik joateko; bietako bat hauta daiteke.
d) Beste erantzun bat:...........................................................................................
4–Errepidean, nola ibili behar dira txirrindulariak, baldin taldean irten badira?
a) Paraleloan; baina bizikleta-talde bakoitzak ez du hamar metroko eremua
baino handiagoa hartu behar, ibilgailuek errazago aurrera ditzaten.
b) Bizikleta guztiak paraleloan, erreiaren zabalera osoa hartuz.
c) Lerroan, eta eskuineko aldera ahalik eta gehien hurbilduta.
d) Beste erantzun bat:...........................................................................................
MANIOBRAK:
1– Zer egin behar dute txirrindulariek, gelditu nahi badute?
a) Ezkerreko eskua jaso, okertuta.
b) Eskuineko eskua jaso, okertuta.
c) Ezkerreko eskua jaso; eskua zabalik, eta atzamarren puntak gora begira.
d) Ez da eskurik jaso behar.
10. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak8
1Gidatzera!
2– Txirrindulariak, hiriarteko bide batean ezkerretara bira egin nahi badu, zer egin
behar du?
a) Bidearen erdira pixkanaka joan, erdi-erdira iritsi arte; han, pedalei eraginez
itxaron kontrako noranzkoan dabiltzan autoak igaro arte eta azkar-azkar
zeharkatu.
b) Oinezkoek egingo luketen modu berean jokatu.
c) Eskuineko aldean jarri, galtzadatik kanpo, eta leku horretatik hasi maniobra.
d) Bira egin nahi duela adierazi ezkerreko eskuarekin, eta biratu.
3– Bizikleta-gidariek, bidea zeharkatu beharrik gabe bira egin nahi dutenean, zer egin
behar dute?
a) Eskuinera bira egin, seinalerik egin gabe.
b) Itxaron, ibilgailu guztiak igaro arte, eta orduan bira egin, seinalerik egin gabe.
c) Eskuineko aldean gelditu, eta begiratu ea errepidea noiz dagoen libre.
d) Bira egin nahi duela adierazi eskuineko eskuarekin, eta biratu.
4– Nola adieraziko dute bizikleta-gidariek eskuinetara bira egin nahi dutela?
a) Ezkerreko besoarekin, angelu zuzenean jarrita.
b) Eskuineko besoa luzatuta.
c) Eskuineko besoarekin, angelu zuzenean jarrita.
d) Ez da besorik jaso behar, oreka galtzea eragin dezakeelako; eta, beraz, arris-
kutsua izan daiteke.
e) Ezkerreko besoa luzatuta, eta esku-ahurra beherantz jarrita.
5– Nola adieraziko dute bizikleta-gidariek ezkerretara bira egin nahi dutela?
a) Ezkerreko besoarekin, angelu zuzenean jarrita.
b) Eskuineko besoa luzatuta.
c) Eskuineko besoarekin, angelu zuzenean jarrita.
d) Ez da besorik jaso behar, oreka galtzea eragin dezakeelako; eta, beraz, arris-
kutsua izan daiteke.
e) Ezkerreko besoa luzatuta, eta esku-ahurra beherantz jarrita.
11. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 9
1Gidatzera!
SEINALEAK:
1– Zer egin behar du txirrindulariak, oinezkoen igarobidera hurbiltzen denean?
a) Gelditu eta oinezkoari pasatzen utzi.
b) Txirrina jo, oinezkoari igarobidera iristen ari dela jakinarazteko, eta pasatu.
c) Errepidearen erdira joan, edo erreiaren ertzera, oinezkoa ez zapaltzeko.
d) Beste erantzun bat:...........................................................................................
2– Zer egin behar du txirrindulariak, seinale hau ikusten duenean?
a) Gelditu eta oina lurrean jarri; ea inor datorren begiratu eta, inor ez datorre-
nean, abian jarri berriz.
b) Abiadura moteldu, autoak igaro arte denbora egiteko, eta pasatu, gero.
c) Bizikletatik jaitsi, begiratu, bizikletara igo eta abian jarri, berriz.
d) Guztiz gelditu gabe –indarrik ez galtzeko–, bazterbidearen ahalik eta hurbilen
jarri eta kontuz biratu.
3– Zer egin behar du txirrindulariak, seinale hau ikusten duenean?
a) Gelditu eta oina lurrean jarri; ea inor datorren begiratu eta, inor ez datorre-
nean, abian jarri berriz.
b) Abiadura moteldu, autoak igaro arte denbora egiteko, eta pasatu, gero.
c) Bizikletatik jaitsi, begiratu, bizikletara igo eta abian jarri, berriz.
d) Guztiz gelditu gabe –indarrik ez galtzeko–, bazterbidearen ahalik eta hurbilen
jarri eta kontuz biratu.
4– Zer egin behar dute txirrindulariek, semaforora iristen direnean?
a) Ibilgailuen gidariek bezala jokatu.
b) Kontu handiz ibili; baina ez diote semaforoaren argi gorriari jaramonik egin
behar, soilik motordun ibilgailuentzat baita.
c) Ibilgailuen gidariek bezala jokatu, bai espaloitik joanez gero, bai galtzadatik
ibiliz gero.
d) Kalean badabiltza, bizikletatik jaitsi eta oinezkoek bezala jokatu.
12. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak10
5–Zer esan nahi du seinale honek?
...............................................................
6– Zer esan nahi du seinale honek?
...............................................................
7– Zer esan nahi du seinale honek?
...............................................................
8– Zer esan nahi du seinale honek?
...............................................................
1Gidatzera!
SEGURTASUN PASIBOA:
Egoera bakoitzean, adierazi zein elementu diren derrigorrezkoak (D) eta zein jantziko
zenituzkeen borondatez (B), nahiz eta bizikletaz ibiltzeko derrigorrezkoak ez izan.
Errepidean ibiltzeko Hirian galtzadan
ibiltzeko
Hirian bidegorrian
ibiltzeko
D B D B D B
Kaskoa
Bizikletaz ibiltzeko
arropa
Eskularruak
Balaztak
Belaunetakoak
Txirrina
Argiak
Katadioptrikoa
Erremintak
Jantzi islatzailea
Aire-ponpa
…
…
13. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 11
GIDATZEKO ESTILOA:
Demagun norbaitek bizikletaz ibiltzeko zenbait aholku eskatu dizkizula…
Idatzi aholkuak, honako hitz hauek erabiliz:
(abiadura, arreta, oreka, bihurguneak, jaitsierak, entzungailuak, oinezkoen gunea)
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
...................................................................................................................................................
1Gidatzera!
14. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak12
GALDEKETAREN ERANTZUN ZUZENAK:
5– Ez sartu
6–Norabide bakarra
7– Debekatuta biratzea
8– Norabide bakarra,
biribilguneetan egoten
dena
ZIRKULAZIOA:
1 – a
2 – b
3 – a
4 – c
MANIOBRAK:
1 – d
2 – c
3 – c
4 – a eta b
5 – e
SEINALEAK:
1 – a
2 – a
3 – b
4 – a
1Gidatzera!
Errepidean ibiltzeko Hirian galtzadan
ibiltzeko
Hirian bidegorrian
ibiltzeko
O V O V O V
Kaskoa
Bizikletaz ibiltzeko
arropa
Eskularruak
Balaztak
Belaunetakoak
Txirrina
Argiak
Katadioptrikoa
Erremintak
Jantzi islatzailea *
Aire-ponpa
…
…
* Argiak erabiltzea nahitaezkoa denean, txirrinduen gidariek, gainera, jarrita izan behar dute jantzi
islatzaileren bat, hiri arteko bide batetik baldin badoaz. Jantzi horrek balio izan behar du gidariek
eta gainerako erabiltzaileek txirrindularia 150 metrotik ikusteko.
15. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 13
Helburuak:
ikasteke eta okerrekoak zein diren ohartzea.
ikuspegitik.
Metodoa:
Taldeko eztabaida eta elkarrizketa gidatua.
Nola egin:
Talde txikiek adoste-ariketa amaitzen dutenean, bateratze-lana egingo dute.
Erantzun zuzena zein den ez badakite, hezitzaileak azalpenak emango ditu, emandako
erantzuna zergatik den zuzena –ala ez– uler dezaten. Kontua ez da, bereziki, erantzun
zuzena zein den azaltzea; arauaren atzean dagoen printzipioa ulertu behar dute, batez ere.
Hezitzaileak aukera hori baliatuko du bizikletak gidatzean izaten diren jarrera-alderdiez
eztabaida egiteko.
1. Saioa. Ni neu gidari
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Arauak ulertzen ditut 40 minutu
16. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak14
Helburuak:
eta egitea.
Metodoa:
Kasuen azterketak eta taldeko eztabaida.
Nola egin:
Hezitzaileak talde txikietan jar daitezen eskatuko die parte-hartzaileei (lau eta sei lagun
arteko taldeetan), eta talde bakoitzari honako hiru kasu hauek emango dizkio:
( DVDa edo koadernotxo honetako 15. eta 16. orrialdeak)
2. Saioa. Nire bidea aukeratuko dut
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Nondik ibiliko naiz? 30 minutu
DVD
Eranskina: Nondik ibiliko naiz?
Eranskina: Arriskua, zaurgarritasuna
eta galzoria kontzeptuak
OHARRA: eztabaidan, interesgarria izan daiteke hezitzaileak arriskua
zaurgarritasuna eta galzoria kontzeptuak berrikustea (ondoko erans-
kinean jaso dira).
( DVDa edo koadernotxo honetako 23. eta 24. orrialdeak)
17. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 15
2Gidatzera!
Eranskina: Nondik ibiliko naiz?
1. kasua:
Datorren larunbat goizean, adiskideekin hitzordua duzu, bizikletaz txangoa egiteko
herriaren inguruko bideetan. Bidegorrian lanak egiten ari dira, eta ezin da handik
ibili. Bi aukera dituzu: errepidean ibiltzea, edo espaloian ibiltzea.
Errepidea(k):
a) Hiru erreiko hiribidea da, eta zirkulazio handia izaten da.
b) Bi errei ditu, eta bietako bat autobus-erreia da.
c) Zirkulazio txikia izan ohi den kalean dago.
d) Oinezkoen kalea da.
e) Autobia da.
Espaloia:
a) Bi metro zabal da, eta jende dezente dabil pasieran.
b) Hiru metro zabal da, eta jende asko dabil oinez.
c) Hiru metro baino gehiago da zabal, eta jende gutxi dabil.
d) Bi metro zabal da, baina une honetan bost edo sei pertsona baino ez daude
bertan.
e) Galtzada-harriz beteta dago, eta ez da erosoa bizikletaz ibiltzeko.
Eztabaidatu taldean: zein aukera hautatuko zenuke, eta zein ez? Zergatik?
18. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak16
Eranskina: Nondik ibiliko naiz?
2. kasua:
Adiskideengana zoaz eta, bidean, parketik pasatzea erabaki duzu. Zure aurre-aurrean
kalea zeharkatu du bi urteko haur txikiak, eta noren gainera eroriko zaren aukeratu
behar duzu:
a) Haurdun dagoen emakumearen gainera.
b) Bi urteko haur txikiaren gainera.
c) Makilaz lagunduta oinez dabilen adineko gizonaren gainera.
d) Footing egiten ari den 25 urteko mutilaren gainera.
e) Itxura susmagarria duen neska-mutil talde baten gainera.
Ordena itzazu aukerak. Jarri lehenbiziko lekuan, zure ustez, kalterik txikiena eragingo
lukeen aukera.
3. kasua:
Halabeharrez, pertsona batek bizikleta-istripua izan duela ikusi duzu...
Duzun esperientziaren arabera,
non du min hartzeko probabilitaterik handiena?
Garrantzitsuagoa al da gorputzeko alderen bat edo zenbait babestea, besteak
baino?
Nola babes daitezke alde horiek?
Kasua talde txikian eztabaidatu eta gero, erabakiak bateratuko dituzte talde
handian.
2Gidatzera!
19. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 17
Helburuak:
ohartzea.
eta arrisku handiagoa dugula ohartzea.
Metodoa:
Jolasa eta eztabaida gidatua.
Nola egin:
2. Saioa. Nire bidea aukeratuko dut
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Bote egin pilotari
Parte-hartzaileak lau taldetan jarriko dira. Hezitzaileak talde bakoitzari gomazko hamar
pilota emango dizkio («estresaren aurkakoak» esaten zaienak; bote egin dezatela, baina
minik ez), eta taldekideek hainbat modutan eraman behar dituzte, zirkuitu bat eginez,
berriz abiapuntura iritsi arte.
30 minutu
20. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak18
Jokoaren arauak:
a) A taldeko kideak pilotei bote eginez lekualdatuko dira.
b)B taldeko kideak ere pilotei bote eginez lekualdatuko dira, baina oinutsik.
c) C taldeko kideek bi hatz txikien artean eramango dute pilota. Pilota erortzen ba-
zaie, geldi-geldi geratu beharko dira, eta taldekideren batek «salbatu» arte itxaron
beharko dute. Taldekidea salbatzeko, taldeko beste kide bat abiapuntutik irten be-
harko da pilota bi hatz txikien artean duelarik eta taldekidearen parera iristen de-
nean, bizkarra ukitu beharko dio kokotsarekin. Taldekideak beste kidea «salbatzen»
duenean, bi pertsonak hasierako tokira itzuliko dira, eta berriz egingo dute jolasa.
d)D taldeko kideek bi hatz txikien artean eramango dute pilota. Atzeraka ibili beharko
dira oinez. Pilota erortzen bazaie, geldi-geldi geratu beharko dira, eta taldekideren
batek «salbatu» arte itxaron beharko dute. Taldekideak beste kidea «salbatzen» due-
nean, bi pertsonak hasierako tokira itzuliko dira, eta berriz egingo dute jolasa.
Hasieran behintzat, talde bakoitzeko kide bat irtengo da. Taldeko kidea abiapuntura iristen
denean, beste kide bat irtengo da.
Ziurrenik, jardueran zehar, zenbait parte-hartzaileri pilota eroriko zaie, talka egingo dute
elkarren kontra, eta abar. Halakorik gertatzen ez bada, aldi berean bi parte-hartzaile irtete-
ko agindua eman dezake hezitzaileak, edo hiru parte-hartzaile ere bai, batera.
Baldin talde bakoitzak kide asko baditu, gomendagarri da taldekide batzuk behatzaile izen-
datzea.
Jolasa amaitzen denean, hezitzaileak eztabaida hasiko du taldeek izan duten portaera des-
berdinari buruz. Eztabaida horretan, agerian jarriko ditu galzoria, arriskua eta zaurgarrita-
suna (norberarena eta besteena), bai eta horiek arretarekin, estimuluak gehitzearekin eta
abiadurarekin duten lotura ere.
2Gidatzera!
21. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 19
Helburua:
eta zaurgarritasunarekin lotzea.
Metodoa:
Ariketa talde txikietan.
Nola egin:
Hezitzaileak lau eta sei pertsona arteko taldeak egiteko eskatuko die, «gaizki» egiten
ditugun jokabideen zerrenda egiteko. Jokabide horiek arrisku gehiegi hartzea dakarte, bai
norberarentzat, bai beste pertsonentzat, oinezko garenean zein bizikletaz gabiltzanean.
Talde txikian lan egin eta gero, bateratze-lana egingo da. Hezitzaileak taldearekin batera
aztertuko du zein jokabide agertu diren maizen.
2. Saioa. Nire bidea aukeratuko dut
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Aintzat har dezagun arriskua 30 minutu
22. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak20
Helburuak:
Metodoa:
Irteera, ikastetxe ingurura.
Nola egin:
Jarduera horretarako, barneko zein kanpoko langileen laguntza beharko da. Parte-
hartzaileek ibilaldia egingo dute bizikletaz, edo irteera auzora, inguruaren ezaugarrien
arabera, eta erabilgarri diren baliabide pertsonalak eta denbora kontuan hartuta. Esko-
la-elkarteak gutxieneko baldintzak ezarri behar ditu, bizikletaz egingo duten ibilaldia era
seguruan eta eraginkorrean egin dadin.
3. Saioa. Ibilaldia bizikletaz
Gidatzera!
1 2 3edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Ibilaldia bizikletaz 3 ordu
23. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 21
Interesgarrialitzatekeparte-hartzaileekberaiekaukeraizateairteeraprestatzeko,irakasle-
taldearekin batera.
Irteera normaltasunez egin dadin, garrantzitsua da aurrez pentsatzea, beharbada, parte-
hartzaile guztiek ez dutela jakingo bizikletaz ibiltzen, edo ez dutela bizikleta erabilgarri
izango.
Irteeran, interesgarria izango da geldialdiak maiz egitea, eta geldialdi horietan parte-
hartzaileek eztabaida egitea, tokian bertan, arriskuei eta zaurgarritasunari buruz, bai eta
aurreko bi saioetan landu duten bide-arautegiari buruz. Garrantzizkoa izango da, halaber,
erabakiak hartzeko orduan izan behar den erantzukizunaz ohartzea.
Irteeraren amaieran, edo helmugara iristen direnean, interesgarria izango da parte-
hartzaileak eseri eta gogoeta egitea, eta egindako esperientzia aztertzea.
Garrantzitsua da ekintza horretan parte-hartzaileek aukera izan dezatela jardueraren
gaineko iritzia emateko, zer ikasi duten eta oraindik zer duten ikasteke azaltzeko, eta
konpromisoak hartzeko; honako hauek, adibidez:
bizikleta hartzen dudan bakoitzean».
dituztela».
adinekoak izaten direla, pasieran. Uste dut hori aldatu beharko nukeela, eta arreta
handiagoz ibili».
3Gidatzera!
24.
25. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 23
Eranskina: Arriskua, zaurgarritasuna eta galzoria kontzeptuak
Arriskua:
Gaitzen bat gertatzeko arriskua.
Zaurgarritasuna:
bat jasan daitekeela.
Beraz, esan daiteke erorketen aurrean adinekoak
zaurgarriago direla helduak baino, min handiagoa
jasan dezaketelako.
Galzoria:
ARRISKATZEA:
Arriskua hartzea. Norbera edo/eta besteren bat galerak jasateko egoeran jartzea.
(Latinetik dator: «risicare» = haitz edo arroka bati itzulinguru eginez nabigatzea)
GALZORIA:
Denborariloturikfenomenobatekkalteeragitekoduenahalmena(kaltepertsonala
eta materiala). Honela kalkulatzen da: hondamendia gertatzeko probabilitatea
(arriskugarritasuna) bider zaurgarritasuna –ehuneko jakin batean– eta esposizioa
ARRISKUAREN LEGEAK
Zenbat eta handiagoa kal-
tea, handiagoa arriskua.
Ibilgailu bat 30 km/h-ko
abiaduranbadabil,etabeste
bat 60 km/h-ko habiaduran,
bigarren ibilgailuak arrisku
handiagoa izango du, istri-
pua izango badu kaltea ere
handiagoa izango delako.
Zenbat eta jende gehiago,
arriskua handiago.
Bidaiariak daramatzan au-
toaren eta barruan bidaia-
riak dituen autobusaren ar-
tean, arrisku handiagoa du
bigarrenak; izan ere, istripu-
ren bat baldin badu, kaltea
berbera izan arren, tartean
jende gehiago izango da bi-
garrenean.
Zenbatetalasterragoagertu,
orduan eta arriskutsuago.
20 urteren buruan paraple-
jia ekarriko duen gaixota-
sunak arrisku txikiagoa du,
bat-batean paraplejia era-
gingo duen istripuak baino.
26. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak24
Arriskua ez dago substantzietan, garraiatzeko era ez seguruan baizik; hau da,
arriskua ez da haurrari kopa puskatzeko aukera (zaurgarritasuna), kopa erortzeko
aukera baizik. Hori gertatzeko probabilitatea (berrehun alditik behin erortzen zait)
da galzoria.
Eranskina: Arriskua, zaurgarritasuna eta galzoria kontzeptuak
Arriskua, zaurgarritasuna eta galzoria:
Galzoria:
Egunero kaktusaren albo-
tik pasatzen baldin banaiz
arantza sartzeko dudan
probabilitatea.
Zaurgarritasuna:
Arantza sartzen badut, ho-
rrek eragingo didan min-
kopurua.
Arriskua:
Arantza sartzeko aukera.
Hori gertatzeko probabili-
tatea.
Autoa zenbateraino erre-
ko den (ea soilik pieza bat
urtuko den, ea motorra ur-
tuko den ala autoa osorik
erreko den).
Autoa, baldin oliorik gabe
geratzen bada, erre dadin
dagoen aukera.
Egunean zigarro-pakete
bat erretzen badut hori
gertatzeko dudan probabi-
litatea.
Zenbateraino naizen senti-
bera hori gerta dakidan.
Biriketako minbizia izateko
aukera.