SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
1. AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA
Heztea pertsonari independente izateko, bere kabuz moldatzeko, erabakiak hartzeko eta
dituenaukerenezagutzatikaskatasunezjokatzekogaitasunalortzenlaguntzean datza, eta hau
ez da inprobisatzen: prozesu luze eta neketsua da, familian hasi eta eskolan eta bestelako
gizarte giroetan jarraipena duena.
Oso ohikoaizatendagurasoei halakoak entzutea: “Etxean ez du ezertxo ere egiten”, “Dena
ahazten du”, “Gainean ez banago, ez du ikasten”, “Bere logela oilategia dirudi”.
Hau guztia gerta daiteke seme-alabek ez dutelako bere adinerako egokiak diren jarrera
arduratsuakikastekoaukerarikizan,edo,bere ezaugarriengatik,dagozkien ardura horiek bere
gain hartzeko erresistentzia erakutsi dutelako.
Gertatzendirenegoerakantitate etabarietateak,etaheziketarenalderdi honekzuenseme-
alaben oreka pertsonalerako duen garrantziak, proiektu hau gauzatzera animatu gaitu.
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA AUTONOMIA?
Autonomiak beharrezko erremintak ematendizkie helduen behar izana geroz eta txikiagoa
izateko. Erantzukizunak bere gain hartzeko, inguruneari aurre egiten jakiteko eta arazoak
konpontzeko aukera eskaintzen die. Gainera, autonomiak bere buruarengan segurtasuna
ematen die, beraien autoestima eta independentzia areagotuz, eta gauza berriak ikastea
errazten die.
Autonomia ikaskuntza da. Autonomoak izatea ahalbidetzen dien ekintza hori aurrera
eramatenari direnean (sofara igotzea, galtzerdiak janztea, barazkiak zuritzea, etab) errutina,
ohitura,ordenjakinbat ikasten doaz. Orden hori batez ere lehenengo urteetan garrantzitsua
da, munduaz jabetzen ari direlako, hura ezagutzen ari direlako eta beraien burua pertsona
moduan eraikitzen ari direlako.
Gure seme-alabeketxeanlankidetzanaritzeauztenbadugu,beraienkabuzhainbat ohitura,
zenbait jokabide lortzea eguneroko ekintzak gauzatuz, beraien ikaskuntzaz gain, beraien
autoestima indartzea lortuko dugu: ondo sentituko dira sari beharrik gabe, gure onespenik
behar gabe, lortu dutelaren gertaera “bisual” hutsagatik.
ZER DA ERANTZUKIZUNA?
Erantzukizuna gure ekintzen eta erabakien ondorioak gain hartzeko gaitasuna da,
norberarenarekin batera, guztion onura bilatuz.
Haurrek egiten, pentsatzen edo erabakitzen dutenaren ondorioak onartzen ikasi behar
dute.Inorez da arduratsujaiotzen.Erantzukizunabereganatzenjoatenda,helduaimitatuz eta
gizarte onespenagatik, errefortzu moduan balio diona.
Haurrak gogobetetasuna sentitzen du erantzukizunez jokatzean eta gizarte onespena
jasotzean, aldi berean bere autoestimari mesede egiten diona.
Erantzukizuneanhezteaez da lan erraza. Guraso eta hezitzaileen eguneroko ahaleginaren
bitartez baino ez da lortzen, baina saria handia da: heldu arduratsuak heztea.
3. HAINBAT AHOLKU
“Baina… nola lortuko dut nire alabak edo semeak, inoiz ez duela apenas ezer egin, bere
adinean jartzen duena egitea? ”
Taula progresiboaetaorientagarriada.Adibidez, 7 urteko haur batek taulan jartzen duena
egin dezake, aurreko adinetan, gutxi gora behera, bere gain hartzeko egokiak ziren ardurak
hartu bazituen. Horrela, agian adin txikiagoetako gauzengatik hasi beharko da, azkenik bere
adinari dagokienetara heltzeko. Modu berean, haur batek adin gehiagoko tauletan agertzen
diren gauzak egin ditzake. Dena bere motibazioaren, bere gogoen eta bere abileziaren esku
dago.
Edozein kasutan ideiak baino ez dira, beraien seme-alabak hainbat gauza egiteko beti
txikiegiakdirelauste duten gurasoei begi-irekitzea, familiako partaide guztiei laguntzeko gai
direlaikustea:gurasoekezbadute denaegin behar, beraiek ere etxeko lanetan parte hartzen
badute,denokbateraigarotzekodenboragehiagoegondaiteke. Eta ziur seme-alabek hau ere
baloratzen dutela.
 Beharrezkoa da haurrarekin bizi diren pertsona helduek eskatuko dizkioten
erantzukizunakadostea.Inkoherentzia, hau da, familiako partaide batzuek eta besteek
exijitzen edo onartzen dutenaren arteko aldea, ardurak ez betetzea errazten du, baita
hauek ez burutzeko justifikazioa ere.
 Eginkizunbatproposatuaurretik(adibidez,bere jostailuakordenatzea), beharrezkoa da
horretarako leku egokia eta denbora nahikoa duen, eta minimoki hori egiten dakien
ziurtatzea.
 Pazientzia eta tolerantzia ezinbesteko jarrerak dira. Kontutan hartu beharra dago beti
ezinduelazereginaperfektuegin,okertudaitekeela,etaokertze horiek bere ikaskuntza
prozesuan lagungarriak izan daitezkeela.
 Funtsezkoa da konfiantza erakustea, ondo egiteko gai sentiaraztea eta segurtasuna
ematea: “Gaur bakarrik jantziko zara, eta badakit ondo egingo duzula.”
 Argi eta hitz gutxitan azaldu zer egitea nahi dugun, eta ondo ulertu duela konprobatu.
Ohikoaizatendabesteekintzabateanmurgilduta egotea eta beharrezko arreta ez jartzea.
 Tankerahonetakomezuak ekiditzea: “Nik egingo dut, zuk dena gaizki egiten duzu eta”.
Mesprezuzko mezu hauekin, izan zitekeen motibazioa deuseztatzen dugu, bere
hobetzeko ahaleginak hutseratu egiten ditugu eta bere autoestima mintzen da.
 Ez egin inoiz zure alabak edo semeak bere kabuz egiteko gai dena. Oker zabiltza
estualdia ekiditzeko egin beharrekoa erraztuz laguntzen diozula uste baduzu.
 Zure alabaren edo semearen aukerak/ahalbideak eta eboluzio maila behatu eta
eskakizun maila eta erantzukizun mota bere garapenari egokitzen joan zaitez.
Erantzukizunpertsonaleraeramango diotenmailakpausoz pausoigotzenlagundubehar
zaio beti.
 Zenbaitetan,bi aukerenartean hautatzeko posibilitatea proposatzea komeni da: jokuak
(partxisa edo kartak), arropa (bakeroak edo txandala), aisialdia (futbola edo paseoa).
Aukeraketaren jardunean erabakiak hartzen ikasten da. Aukeratzen denean,
konpromisoa eta arriskua dago: aukeratzen dena aurrera eramateko konpromisoa eta
okertzearen arriskua. Modu honetan, frustrazioa eramaten eta egiten duenaren
ondorioak onartzen ikasten du.
 Ez utzi aukeratutako zereginabertanbeherauzten,horrelabere irmotasunezari mesede
egiten baitiozu, eta jokabide apetatsu eta oldartsuak har ditzake.
 Zereginaren garapenari arreta jartzea komeni da, beharrezkoa duen momentuan
laguntza txikiak eskaini ahal izateko.
 Beharrezkoa da zeregin luze eta konplexuak pauso txikiagoetan zatitzea eta horietako
zati bat egiten uztea, bere kabuz egin dezakeen hori. Adibidez, janzten erakusteko
lehendabizi arropa eranzten irakasten zaio, geroago prakak igo ditzake, galtzerdiak
jantzi,… eta azkenik autonomoki janzteko gai izango da.
 Kontrola ezazu zein mailatan eta modutan bete duen egitekoa.
 Baloratu ezazu egindakoa, jakitera emaiozu estimu adierazpenekin, eta familiaren
funtzionamendu egokirako egindako ekarpenagatik zure poztasuna erakutsi.
 Zeregina ez bada amaitu edo ez bada behar bezala burutu, lehenik eta behin, bere
jarrera baloratu, alderdi positiboak azpimarratu eta zertan hobetu ditzakeen adierazi.
 Konfiantza adierazpenak eman, zuzenketak egiten utziozu eta berriz ere saiatzera
animatu.
 Ahazteagatik ardura ez betetzean, ondorioak bere gain hartu beharko ditu.
ZER EGIN EZ DUENEAN EGITEKOA BURUTU NAHI?
Jarrera honen arrazoia sorburu asko izan ditzake:
 Gatazka pertsonala, zeloak, zenbait adinetako berezko oposizionismoa edo
desobedientziapatologikoa, zeinetan lehentasunezkoa izango da afektibitate-arazoari
irtenbidea ematea.
 Normaleanjarreraarduragabearenondorionegatiboakjasanez izana (adibidez, goseak
egon ogitartekoa eraman ez duenean). Akatsetatik edota ahazteetatik ikasteko
komenigarria da ez ekiditzea bere erabakien ondorio naturalak pairatzea.
 Mehatxu edota zigorrak ez betetzea. Mehatxu edota zigorra adierazi aurretik, aurrera
eramatea posiblea den eta egokia edo neurrikoa den pentsatzea komeni da.
 Haurra bere burua ezgai azaltzen du “ez dakit” edota “ezin dut” esanez. Gurasoek
baloratuko dute ezgaitasun hori erreala den eta zeregina burutzera animatuko dute,
beharrezkoa bada laguntza eskainiz.
 Aitzakiak bilatu zerbait ez egiteko. Aitzakia desmuntatzea komeni da, jarrera lasaian
arrazoiak emanez. Eskakizuna mantendu behar da doako amore ematerik gabe.
 Aurka egin eta “ez dut nahi” esatea. Hitz egiteko aukerak eta abaguneak badaude,
litekeena da mutur horietara ez iristea. Edonola ere, lasaitasunez eta koherentziaz
jokatzea komeni da. Lasaitasuna momentuan tentsiorik ez sortzeko, eta koherentzia
bere ekintzarenondorioakgarbi erakusteko,berari ezeraurreztugabe.Honetanamaeta
aita irmo mantendu behar dira.
4. BIBLIOGRAFIA
 ROBERT J. MACKENZIE. PONER LÍMITES. Cómo educar a niños responsables e
independientes con límites CLAROS. MEDICI 2006
 M.ª ASUNCIÓN FERNÁNDEZ DÍAZ, JOSÉ LUIS IDOATE IRIBARREN, M.ª CARMEN IZAL
MARIÑOSO,IRENELABARTA CALVO.Desarrollode conductasresponsablesde 3 a 12 años.
GOBIERNO DE NAVARRA. Departamento de Educación y Cultura.
5. WEBGRAFIA
 https://www.bebesymas.com/ser-padres/dejales-que-sean-autonomos-la-tabla-de-
montessori-para-saber-que-tareas-pueden-hacer-en-cada-edad
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/guia-para-padres-la-importancia-
de-la.html?m=1
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/autonomia-en-las-comidas.html
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2016/03/la-autonomia-tambien-esta-en-la-
ropa.html
 https://aprenderlachispa.com/2015/04/16/asamblea-pilar-en-primaria/

More Related Content

Similar to Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa

Similar to Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa (20)

AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaAFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
 
Froga
FrogaFroga
Froga
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Afn h proiektua
Afn h proiektuaAfn h proiektua
Afn h proiektua
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Jainko txikia
Jainko txikiaJainko txikia
Jainko txikia
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
 
Ikuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaIkuspegiglobalizatzailea
Ikuspegiglobalizatzailea
 
Autoestimua
AutoestimuaAutoestimua
Autoestimua
 
Hiperaktibitatea
HiperaktibitateaHiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
 
Hiperaktibitatea
HiperaktibitateaHiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
 
Bullying a
Bullying aBullying a
Bullying a
 
Eskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarriaEskolara buelta - gehigarria
Eskolara buelta - gehigarria
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionala
 

Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa

  • 1. 1. AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA Heztea pertsonari independente izateko, bere kabuz moldatzeko, erabakiak hartzeko eta dituenaukerenezagutzatikaskatasunezjokatzekogaitasunalortzenlaguntzean datza, eta hau ez da inprobisatzen: prozesu luze eta neketsua da, familian hasi eta eskolan eta bestelako gizarte giroetan jarraipena duena. Oso ohikoaizatendagurasoei halakoak entzutea: “Etxean ez du ezertxo ere egiten”, “Dena ahazten du”, “Gainean ez banago, ez du ikasten”, “Bere logela oilategia dirudi”. Hau guztia gerta daiteke seme-alabek ez dutelako bere adinerako egokiak diren jarrera arduratsuakikastekoaukerarikizan,edo,bere ezaugarriengatik,dagozkien ardura horiek bere gain hartzeko erresistentzia erakutsi dutelako. Gertatzendirenegoerakantitate etabarietateak,etaheziketarenalderdi honekzuenseme- alaben oreka pertsonalerako duen garrantziak, proiektu hau gauzatzera animatu gaitu. ZERGATIK DA GARRANTZITSUA AUTONOMIA? Autonomiak beharrezko erremintak ematendizkie helduen behar izana geroz eta txikiagoa izateko. Erantzukizunak bere gain hartzeko, inguruneari aurre egiten jakiteko eta arazoak konpontzeko aukera eskaintzen die. Gainera, autonomiak bere buruarengan segurtasuna ematen die, beraien autoestima eta independentzia areagotuz, eta gauza berriak ikastea errazten die. Autonomia ikaskuntza da. Autonomoak izatea ahalbidetzen dien ekintza hori aurrera eramatenari direnean (sofara igotzea, galtzerdiak janztea, barazkiak zuritzea, etab) errutina, ohitura,ordenjakinbat ikasten doaz. Orden hori batez ere lehenengo urteetan garrantzitsua da, munduaz jabetzen ari direlako, hura ezagutzen ari direlako eta beraien burua pertsona moduan eraikitzen ari direlako. Gure seme-alabeketxeanlankidetzanaritzeauztenbadugu,beraienkabuzhainbat ohitura, zenbait jokabide lortzea eguneroko ekintzak gauzatuz, beraien ikaskuntzaz gain, beraien autoestima indartzea lortuko dugu: ondo sentituko dira sari beharrik gabe, gure onespenik behar gabe, lortu dutelaren gertaera “bisual” hutsagatik. ZER DA ERANTZUKIZUNA? Erantzukizuna gure ekintzen eta erabakien ondorioak gain hartzeko gaitasuna da, norberarenarekin batera, guztion onura bilatuz. Haurrek egiten, pentsatzen edo erabakitzen dutenaren ondorioak onartzen ikasi behar dute.Inorez da arduratsujaiotzen.Erantzukizunabereganatzenjoatenda,helduaimitatuz eta gizarte onespenagatik, errefortzu moduan balio diona. Haurrak gogobetetasuna sentitzen du erantzukizunez jokatzean eta gizarte onespena jasotzean, aldi berean bere autoestimari mesede egiten diona. Erantzukizuneanhezteaez da lan erraza. Guraso eta hezitzaileen eguneroko ahaleginaren bitartez baino ez da lortzen, baina saria handia da: heldu arduratsuak heztea.
  • 2. 3. HAINBAT AHOLKU “Baina… nola lortuko dut nire alabak edo semeak, inoiz ez duela apenas ezer egin, bere adinean jartzen duena egitea? ” Taula progresiboaetaorientagarriada.Adibidez, 7 urteko haur batek taulan jartzen duena egin dezake, aurreko adinetan, gutxi gora behera, bere gain hartzeko egokiak ziren ardurak hartu bazituen. Horrela, agian adin txikiagoetako gauzengatik hasi beharko da, azkenik bere adinari dagokienetara heltzeko. Modu berean, haur batek adin gehiagoko tauletan agertzen diren gauzak egin ditzake. Dena bere motibazioaren, bere gogoen eta bere abileziaren esku dago. Edozein kasutan ideiak baino ez dira, beraien seme-alabak hainbat gauza egiteko beti txikiegiakdirelauste duten gurasoei begi-irekitzea, familiako partaide guztiei laguntzeko gai direlaikustea:gurasoekezbadute denaegin behar, beraiek ere etxeko lanetan parte hartzen badute,denokbateraigarotzekodenboragehiagoegondaiteke. Eta ziur seme-alabek hau ere baloratzen dutela.  Beharrezkoa da haurrarekin bizi diren pertsona helduek eskatuko dizkioten erantzukizunakadostea.Inkoherentzia, hau da, familiako partaide batzuek eta besteek exijitzen edo onartzen dutenaren arteko aldea, ardurak ez betetzea errazten du, baita hauek ez burutzeko justifikazioa ere.  Eginkizunbatproposatuaurretik(adibidez,bere jostailuakordenatzea), beharrezkoa da horretarako leku egokia eta denbora nahikoa duen, eta minimoki hori egiten dakien ziurtatzea.  Pazientzia eta tolerantzia ezinbesteko jarrerak dira. Kontutan hartu beharra dago beti ezinduelazereginaperfektuegin,okertudaitekeela,etaokertze horiek bere ikaskuntza prozesuan lagungarriak izan daitezkeela.  Funtsezkoa da konfiantza erakustea, ondo egiteko gai sentiaraztea eta segurtasuna ematea: “Gaur bakarrik jantziko zara, eta badakit ondo egingo duzula.”  Argi eta hitz gutxitan azaldu zer egitea nahi dugun, eta ondo ulertu duela konprobatu. Ohikoaizatendabesteekintzabateanmurgilduta egotea eta beharrezko arreta ez jartzea.  Tankerahonetakomezuak ekiditzea: “Nik egingo dut, zuk dena gaizki egiten duzu eta”. Mesprezuzko mezu hauekin, izan zitekeen motibazioa deuseztatzen dugu, bere hobetzeko ahaleginak hutseratu egiten ditugu eta bere autoestima mintzen da.  Ez egin inoiz zure alabak edo semeak bere kabuz egiteko gai dena. Oker zabiltza estualdia ekiditzeko egin beharrekoa erraztuz laguntzen diozula uste baduzu.  Zure alabaren edo semearen aukerak/ahalbideak eta eboluzio maila behatu eta eskakizun maila eta erantzukizun mota bere garapenari egokitzen joan zaitez. Erantzukizunpertsonaleraeramango diotenmailakpausoz pausoigotzenlagundubehar zaio beti.  Zenbaitetan,bi aukerenartean hautatzeko posibilitatea proposatzea komeni da: jokuak (partxisa edo kartak), arropa (bakeroak edo txandala), aisialdia (futbola edo paseoa). Aukeraketaren jardunean erabakiak hartzen ikasten da. Aukeratzen denean, konpromisoa eta arriskua dago: aukeratzen dena aurrera eramateko konpromisoa eta okertzearen arriskua. Modu honetan, frustrazioa eramaten eta egiten duenaren ondorioak onartzen ikasten du.
  • 3.  Ez utzi aukeratutako zereginabertanbeherauzten,horrelabere irmotasunezari mesede egiten baitiozu, eta jokabide apetatsu eta oldartsuak har ditzake.  Zereginaren garapenari arreta jartzea komeni da, beharrezkoa duen momentuan laguntza txikiak eskaini ahal izateko.  Beharrezkoa da zeregin luze eta konplexuak pauso txikiagoetan zatitzea eta horietako zati bat egiten uztea, bere kabuz egin dezakeen hori. Adibidez, janzten erakusteko lehendabizi arropa eranzten irakasten zaio, geroago prakak igo ditzake, galtzerdiak jantzi,… eta azkenik autonomoki janzteko gai izango da.  Kontrola ezazu zein mailatan eta modutan bete duen egitekoa.  Baloratu ezazu egindakoa, jakitera emaiozu estimu adierazpenekin, eta familiaren funtzionamendu egokirako egindako ekarpenagatik zure poztasuna erakutsi.  Zeregina ez bada amaitu edo ez bada behar bezala burutu, lehenik eta behin, bere jarrera baloratu, alderdi positiboak azpimarratu eta zertan hobetu ditzakeen adierazi.  Konfiantza adierazpenak eman, zuzenketak egiten utziozu eta berriz ere saiatzera animatu.  Ahazteagatik ardura ez betetzean, ondorioak bere gain hartu beharko ditu. ZER EGIN EZ DUENEAN EGITEKOA BURUTU NAHI? Jarrera honen arrazoia sorburu asko izan ditzake:  Gatazka pertsonala, zeloak, zenbait adinetako berezko oposizionismoa edo desobedientziapatologikoa, zeinetan lehentasunezkoa izango da afektibitate-arazoari irtenbidea ematea.  Normaleanjarreraarduragabearenondorionegatiboakjasanez izana (adibidez, goseak egon ogitartekoa eraman ez duenean). Akatsetatik edota ahazteetatik ikasteko komenigarria da ez ekiditzea bere erabakien ondorio naturalak pairatzea.  Mehatxu edota zigorrak ez betetzea. Mehatxu edota zigorra adierazi aurretik, aurrera eramatea posiblea den eta egokia edo neurrikoa den pentsatzea komeni da.  Haurra bere burua ezgai azaltzen du “ez dakit” edota “ezin dut” esanez. Gurasoek baloratuko dute ezgaitasun hori erreala den eta zeregina burutzera animatuko dute, beharrezkoa bada laguntza eskainiz.  Aitzakiak bilatu zerbait ez egiteko. Aitzakia desmuntatzea komeni da, jarrera lasaian arrazoiak emanez. Eskakizuna mantendu behar da doako amore ematerik gabe.  Aurka egin eta “ez dut nahi” esatea. Hitz egiteko aukerak eta abaguneak badaude, litekeena da mutur horietara ez iristea. Edonola ere, lasaitasunez eta koherentziaz jokatzea komeni da. Lasaitasuna momentuan tentsiorik ez sortzeko, eta koherentzia bere ekintzarenondorioakgarbi erakusteko,berari ezeraurreztugabe.Honetanamaeta aita irmo mantendu behar dira.
  • 4. 4. BIBLIOGRAFIA  ROBERT J. MACKENZIE. PONER LÍMITES. Cómo educar a niños responsables e independientes con límites CLAROS. MEDICI 2006  M.ª ASUNCIÓN FERNÁNDEZ DÍAZ, JOSÉ LUIS IDOATE IRIBARREN, M.ª CARMEN IZAL MARIÑOSO,IRENELABARTA CALVO.Desarrollode conductasresponsablesde 3 a 12 años. GOBIERNO DE NAVARRA. Departamento de Educación y Cultura. 5. WEBGRAFIA  https://www.bebesymas.com/ser-padres/dejales-que-sean-autonomos-la-tabla-de- montessori-para-saber-que-tareas-pueden-hacer-en-cada-edad  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/guia-para-padres-la-importancia- de-la.html?m=1  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/autonomia-en-las-comidas.html  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2016/03/la-autonomia-tambien-esta-en-la- ropa.html  https://aprenderlachispa.com/2015/04/16/asamblea-pilar-en-primaria/