2. Txipiroi erraldoia
(Architeuthis dux).
Irakurgaia
Duela milaka urtetik, Norvegiako marinelek istorio beldurgarriak
kontatzen zituzten Kraken izeneko txipiroi ikaragarri handi bati
buruz. Jules Verne idazle ospetsuak ere, 20.000 legoako bidaia ur
azpitik izeneko liburuan, Nautilusko marinelak txipiroi erraldoi baten
kontra borrokan nola aritu ziren kontatu zuen.
Baina zenbait kostaldetan halako txipiroi batzuk hilda
agertu direnez, argi eta garbi dago animalia horiek
ez direla kondairetako kontua soilik; benetan daude
halakoak. Azken urteotan, azkenik, zenbait
herrialdetako ikertzaileek argazkiak egin ahal
izan dizkiete txipiroi erraldoi batzuei,
berezko habitatean daudela.
Txipiroi erraldoia ezagutzen den animalia ornogaberik handiena da.
Batzuk 20 metro luze dira eta 1.000 kiloko masa dute. Zenbaitek
16 metroko garroak dituzte. Itsasoan bizi dira, sakon-sakonean;
400 eta 1.500 metro bitarteko sakoneran, hain zuzen ere.
4. Poriferoen ezaugarriak: GORPUTZA POROZ ESTALITA DAUKATE. ITSAS
HONDOAN FINKO BIZI DIRA.
Belakiak
Poroak
Oskulua
Kanalak
Atrio-
barrunbea
Ez dute ez organorik
ez aparaturik
Ura + mantenugaiak
Ura
6. Harren sailkapena eta ezaugarriak
Harrik soilenak
Gorputz zapala
Segmentutan banatuta
Hermafroditak
Platihelminteak
Gorputz zilindrikoa
Eraztunetan banatu gabe
Arnas organorik ez
Adibidez, trikinak eta
heste-zizareak
Nematodoak
Gorputz zilindrikoa
Eraztunetan banatuta
Hermafroditak eta
sexubakarrak
Anelidoak
Tenia (parasitoa)
Aldebiko simetria
Gorputz biguna
Eskeletorik ez
Eraztunak
Kliteloa
Burua
Lur-zizarea