SlideShare a Scribd company logo
XXXXXXXKO EMAKUME ETA GIZONEN I.
      BERDINTASUN-PLANA
   Prozesuaren nondik norakoak




                   Xxxxxxxn, 2009ko apirilean

                 Egilea: xxxxxxx xxxxxx xxxxxx
SARRERA

Hurrengo orriotan, geure barne trebakuntzarako interes handikoa izan daitekeen
proiektu baten berri emango dizuet: xxxxxxko I. Berdintasun-Plana lantzeko
prozesua, hain zuzen ere.

Lan hau xxxxxxko bi teknikarik (xxxxxx xxxxxxk eta nik neuk, xxxxxx xxxxxxk) garatu
dugu. Laguntza moduan, zenbait unetan, genero-gaietan aditua den kanpo-aholkulari
batekin harremanetan egon gara.

Azken urteotan, euskararekin zerikusia duten egitasmoak aurrera eramateaz gain,
xxxxxx xxxxxxko langileontzat berriak izan daitezkeen gaiak lantzen hasi garenez, lan
honen aurkezpena egitea egokia iruditu zaigu.

Azalpena edo txostena hamar ataletan banatua dago. Lehenik eta behin, udalerri
bateko berdintasun-plana zer den azalduko dizuet labur-labur. Hurrengo urratsa
izango da berdintasunaren inguruko araudian murgiltzea, berdintasun-planaren
oinarri juridikoa zein den ezagutzeko. Hirugarren atalean, horrelako lan batek jaso
beharreko eduki guztiak (ardatzak, arloak, helburuak, ekintzak…) zehaztuko ditut.
Behin hau azalduta, xxxxxxko egitasmoa aurrera eramateko martxan jarritako
prozesuaren berri izango duzue: aurrelanak, diagnostiko-fasea, diseinu-fasea…
Metodologia izango da bosgarren puntuaren muina eta horrekin lotuta, jarraian,
hainbat lantalderekin izandako saioak nolakoak izan diren argituko dizuet.
Txostenaren azkeneko atala, agian, interesgarriena izango da: arrakastarako gakoak,
prozesuan zehar topatutako oztopoak eta, nola ez, ondorioak.




ZER DA UDALERRI BATEKO BERDINTASUN-PLANA?

Lehenik eta behin, berdintasun-plana zer den azaltzen saiatuko naiz. Badakizue,
jakin, zein den honelako proiektuen funtsa: era antolatu eta koherente batean
helburuak, estrategiak, prozedurak… jasotzea. Halaber, ezarritako helburuak
lortzeko ekintzak, baliabideak, arduradunak… zehaztu eta denboran zein espazioan
kokatzen ditu. Esan dezagun tresna dinamikoa dela eta, jakina, honen emaitzaren
ebaluazioaren arabera, aldaketak izan ditzakeela denboran zehar.

Gaur egun, oso ohikoa da entzutea halako lana garatzen ari direla edozein
enpresatan edo udaletan. Azken urteotan, planak gai ugari lantzeko erabiltzen dira
(gazteria, inmigrazioa, indarkeria, osasuna...).

Baina zein da udalerrietako berdintasun-planen helburua? Zertarako diseinatzen dira?
Hain zuzen ere, herrietako esparru desberdinetan (kultura, hezkuntza, osasuna,
hirigintza…) emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko; emakume eta
gizonen arteko bereizkeriari eusten dioten oztopoak zein egiturak gainditzeko,
halaber, orain arte bizi izan ditugun desberdintasun-egoerei aurre egiteko.




                                                                                   1
ZEIN DA OINARRI JURIDIKOA?

Hainbat arauditan jasotzen da emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa. Baita
edozein motatako sexu-bereizkeria debekatzeko erabakia ere:

Nazioarte mailan, esate baterako, 1979. urtean onetsi zen emakumearen aurkako
Diskriminazio-mota guztiak Ezabatzeari buruzko Konbentzioa. Europa mailan, berriz,
aipatzekoa da 1999. urteko Amsterdamgo Ituna. Azken hau indarrean jarri zenetik,
Europar Batasunaren funtsezko printzipio bilakatu da emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna.

Geure eremura hurbilduz, aipatzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea zein Emakumeen eta
Gizonen IV. Berdintasunerako Plana. Plan horrek zera aipatzen du:

“Foru aldundiek eta udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko
dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorretan ezarritako gidalerroekin eta
esku hartzeko ildoekin bat etorriz…”

Beraz, horiexek dira edozein udalerritarako berdintasun-planaren diseinua
egiterakoan kontuan hartu behar ditugun lege eta araudiak, batez ere, azkeneko
biak.




ZEINTZUK DIRA JASO BEHARREKO EDUKIAK?

Lehenago esan bezala, geure lana kudeatu behar izan dugu Euskal Autonomi
Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen IV. Berdintasunerako Planaren arabera. Horrek
esan nahi du, kontuan hartu ditugula bertan agindutako edukiak.

Landu beharreko ardatzak eta arloak honako hauek dira:

Zeharkakotasuna: kontzeptu honek adierazten du, genero-ikuspegia txertatu beharra
dagoela politika publikoetan. Era honetan, udaleko plangintza orok emakumeen nahiz
gizonen egoerak aintzat hartu behar ditu garapen- eta ebaluazio-fase guztietan.

Ahalduntzea eta parte-hartze politikoa: ardatz hau emakumeen kontzientziazio-
prozesuekin (banakakoa nahiz taldekoa) lotua dago. Beharrezkoa da emakumeak
gizarte-, politika- eta ekonomia-alorretan indartzea aukera-berdintasuna lortzeko.
Azken helburua da emakumeak kanpoan uzten ez dituen botere-eredu berri bat
eraikitzea, emakumeen autonomia fisikoa, ekonomikoa, politikoa eta soziokulturala
lortzeko.

Bizitza pertsonala, familia-lana uztartzea eta ardura partekatua: bizitza
pertsonala, familia eta lana uztartu ahal izateko, bizitzaren maila guztiak bateratu
behar dira. Nola egin dezakegu hori? Etxeko lanetan gizonen ardura partekatua




                                                                                  2
bultzatuz, enplegu-egiturak egokituz bizitza pertsonalaren eta familiaren
beharretara, edo zerbitzu sozio-sanitarioak eta laguntzak hobeto antolatuz.

Emakumeen aurkako indarkeria: emakumeen eta gizonen arteko desorekaren
adierazpen larrienetakoa da. Giza eskubideen urraketa izanik, desagerrarazteko
ezinbestekoa da, nola ez, biktimei babesa eta arreta emateko neurriak zein
baliabideak antolatzea.

Lau ardatz hauek funtsezkoak dira eta hertsiki lotu behar zaizkie landu beharreko
arloei: udaleko zerbitzu orokorrak, kultura, kirola, hezkuntza, lana eta enplegua,
osasuna, gizarteratzea eta hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena.

Egin izan ditugun bestelako planak bezala, honek ere helburu orokorra eta zehatzak
jaso behar ditu; hau da, ardatz bakoitzeko xedeak definitu behar dira. Behin hauek
zehaztuta, helburuak lortzeko martxan jarri beharreko ekintzak diseinatzeari ekingo
diogu.

Aurreko kontuez gain, geure planean bestelako eduki batzuk ere jorratu behar
ditugu: esate baterako, helburu zehatz edo estrategiko bakoitzarentzako
adierazleak, plana garatu ahala, horien betetze-maila neurtu ahal izateko. Horrez
gain, prozesu osoan zehar ebaluazioa nola egingo dugun adieraziko dugu eta,
azkenik, aurrekontua xedatu. Azpimarratzekoa da udaletan aurrekontua mugatua
izaten dela; horrek, neurri handi batean, geure planaren edukia baldintzatuko du.




NOLAKOA IZAN         DA    XXXXXXKO       BERDINTASUN-PLANA         GAUZATZEKO
PROZESUA?

Egitasmoa abiatu aurretik, garrantzi handia dauka harreman-sarea zein izango den
zehaztea; lana nola antolatuko dugun pentsatzea eta gogoeta egitea prozesua era
koordinatu batez gauzatzeko beharko ditugun baliabideen inguruan. Hauxe izan da,
hain zuzen ere, xxxxxxn egin dugun lehendabiziko lana: prozesuaren koordinazio- eta
jarraipen-guneak zehaztea. Era honetan, hiru egitura sortu ditugu.

Talde-eragilea: udaleko berdintasun-teknikariak eta geuk hartu dugu parte. Prozesua
bideratu ahal izateko egitura funtsezkoena izan da. Hilean behin bi orduko bilerak
egin ditugu.

Taldearen eginkizunak izan dira prozesua teknikoki zein metodologikoki egokitzea,
egitasmoa bideratzeko beharrezko informazioa trukatzea eta komunikazio-planaren
diseinua egitea. Horrez gain, egitasmoaren ekintzak koordinatu ditugu eta lanaren
segimendurako tresna izan da gune hau. Sortu diren arazoen aurrean, talde honek
irtenbideak bilatu eta neurri zuzentzaileak proposatzeko ardura izan du.

Lantaldeak: herritarrez, gizarte-eragileez, udal-teknikariez eta zinegotziez
osatutako bederatzi lantalde jarri ditugu martxan. Horietako bakoitzak lehenago
zehaztutako alorretako bat landu du: kultura, hezkuntza, osasuna, hirigintza…



                                                                                 3
Xxxxxx eta biok arduratu gara talde hauen dinamizazioaz. Talde bakoitzarekin bi
orduko launa saio egin dugu (bi saio diagnostikoa lantzeko eta beste bi diseinua
zehazteko).

Taldeen eginkizun nagusia izan da esparru bakoitzaren inguruko azterketa eta
diagnostikoa burutzea. honekin batera, helburuak eta ekimenak zehazteko ardura
izan dute.

Jarraipen-batzordea: batzorde honetan udal-zinegotziek, berdintasun-teknikariak
eta geuk hartu dugu parte. Prozesu osoan zehar lau aldiz elkartu gara taldeko kideak.

Izenak adierazten duen bezala, egitasmoari segimendua egiteko eta ekarpenak
proposatzeko ardura izan du. Horrez gain, berdintasun-planaren inguruan adostasun
politikoa bermatzea izan da bere eginkizun garrantzitsuenetakoa.


Plan batek arrakasta izan dezan, egitura egokia antolatzeaz gain, komunikazio-lanari
ere arreta handia eskaini behar diogu. Prozesuan inplikatuta egongo diren eragileei
mezu egokiak bidali behar dizkiegu une jakinetan eta hainbat kanal erabiliz.
Hori bideratu ahal izateko, egin beharreko lanetako bat da komunikazio-plana
diseinatzea; komunikazioan asmatzea diseinu egokia egitea bezain garrantzitsua izan
daiteke.
Taldeak osatzeko lan handia egin behar izan dugu Xxxxxxn. Horixe izan da,
zalantzarik gabe, eginbeharrik gogorrena. Jarraian dituzue arlo honetan emandako
urratsak:

       •   udalerriko elkarteekin harremanetan jartzeko telefono-dei ugari egin
           dugu;
       •   Xxxxxxko komunikabideez baliatu gara lantaldeetan parte hartzeko
           deialdia zabaltzeko;
       •   atari eta ohar-tauletan kartelak ipini ditugu;
       •   harremanetan jarri gara hainbat erakundetako arduradunekin eta udaleko
           zinegotzi eta teknikariekin prozesuan parte hartzera gonbidatzeko; eta
       •   irakasle zein ikasleengana iristeko bisitak ere egin ditugu.

Pertsonak izan dira geure lanaren oinarria eta geure ezagutza-iturri garrantzitsuena.
Eragile guztien arteko elkarrekintza lortzeko sortu ditugu taldeak. Batzuen eta
besteen ekarpenak eztabaidatzeko, ikuspegiak alderatzeko… oso baliagarriak izan
dira. Parte-hartzaileak lanean aritu dira bai diagnostiko-fasean bai diseinu fasean
ere.




                                                                                   4
Bederatzi lantalde sortu ditugu:


                                                                                            P
                                                                                            A
                                                                                            R
                                                                                            T
                                                                                            E
                                                                                            -
                                                                                            H
                                                                                            A
                                                                                            R
                                                                                            T
                                                                                            Z
                                                                                            A
                                                                                            I
                                                                                            L
                                                                                            E
                                                                                            A
                                                                                            K
   UDALA
                               Udal-teknikariak, alderdi politikoetako ordezkariak.
   Lantalde 1
   HEZKUNTZA
                               Ikastetxeetako gaztetxoak, gurasoak eta irakasleak
   3 lantalde
   ELKARTEAK                   Kultur-, gizarte-, eta kirol-arloarekin zerikusia duten
   Lantalde 1                  Xxxxxxko eragileak

   ENPLEGUA ETA LANA           Enpleguarekin eta lanarekin zerikusia duten Xxxxxxko
                               eragileak: sindikatuak, enpresetako ordezkariak, enplegu-
   Lantalde 1                  teknikariak…
   OSASUNA ETA
   GIZARTARATZEA               Osasun eta gizarteratze-arloan lan egiten duten eragileak:
                               teknikariak, elkarteak…
   Lantalde 1
   HIRIGINTZA, GARRAIO
   PUBLIKOA ETA INGURUMENA     Hiru alor hauetan lan egiten duten eragileak: teknikariak,
                               auzo-elkarteak…
   Lantalde 1
   EMAKUME-ELKARTEAK
                               Xxxxxxko emakume-elkarteetako ordezkariak
   Lantalde 1




Edozein plan diseinatu aurretik, funtsezkoa da abiapuntuko egoera zein den
ezagutzea; zeintzuk diren arazoak, ahuleziak, gabeziak, indarguneak… Izan ere,
egoeraren arabera helburu batzuk edo beste batzuk zehaztu behar baitira.

Diagnostikoan alderdi kuantitatibo zein kualitatiboa jaso behar da. Geuk alderdi
kuantitatiboa bigarren mailako iturriak aztertuz osatu dugu eta alderdi kualitatiboa
lantzeko, aldiz, herritarrekin izandako saioak izan dira oinarria.




                                                                                            5
Esparrukako diagnostikoa lortzeko talde bakoitzarekin bi aldiz elkartu gara. Taldeen
lana izan da Xxxxxxko gizon eta emakumeen aukera-berdintasunaren inguruan
hausnarketa egitea eta, aldi berean, gaur egun bizi dugun egoeraz jabetzea.
Herritarrengandik informazioa jasotzeaz gain, sentsibilizazioa lantzeko helburua ere
lortu nahi izan dugu. Halaber, talde bakoitzak intereseko arloaren inguruko gogoeta
egiteko parada izan du.

Diagnostikoa amaituta, hurrengo lanari ekin diogu: diseinuari hain zuzen ere. Fase
honetan lantalde bakoitzak Berdintasun-planaren oinarri nagusiak landu ditu eta
haren esparruari dagozkion helburuak, ekimenak… zehaztu.




                                                                                  6
ZEIN METODOLOGIA ERABILI DUGU PLANA HERRITARREKIN LANTZEKO?

Udalerrietan proiektuak egiten ditugunean, parte hartzeko metodologia erabili ohi
dugu. Kasu honetan ere prozesuaren giltzarria izan da. Parte-hartzea ez dugu
informazioa eman eta iritzia eskatzera mugatu, benetako parte-hartzea gauzak
ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen
baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak zein objektiboak sortu
behar dira.

Genero-gaien inguruan hausnarketa egin eta eztabaidatzea izan da prozesu honen
xedeetako nagusiena, hau da, emakumeen beharrak, zailtasunak edo nahiak
definitzea eraikuntza kolektiboaren bidez.

Malgutasuna ere oso garrantzitsua izan da: pertsonekin lan egitea oinarria izan
denez, prozesuak iraun duen bitartean parte-hartzaileek aukera izan dute beharrezko
jo dituzten aldaketak/moldaketak proposatzeko. Egokiak izan diren neurrian,
prozesuan egokitzapenak egin dira.

Pertsonekin lan egiten dugunean oso kontuan hartzekoa da norbanakoaren
subjektibitatea: lanaren ardatza pertsonak izan dira eta, horregatik, pertsonen
arteko harremanak ere pisu nabarmena izan du prozesuaren urrats guztietan; hala
nola, taldeetako kideak elkar ezagutzeko denbora hartu eta bilera dinamikoak egin
ditugu (ondo pasatzea helburu izan dutenak), kideen arteko giroa landu dugu, etab.
Badakizue, jakin, herritarren jarrerak aldatu ahal izateko, beharrezkoa dela
norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala” ukitzea, alegia, subjektibitatea lantzea.

Hizkuntzen erabilerari ere benetako pisua eman nahi izan diogu. Egitasmo honetan,
beste guztietan bezala, helburu izan dugu euskararen erabilera zaintzea. Xxxxxxko
Udala EAEko administrazio publikoa da eta, hortaz, euskararen aldeko politika
martxan du. Egitasmoak euskararen erabilera eta presentzia bermatu du ahozko
nahiz idatzizko jardunean.
Sortutako talde guztietan gai honen inguruan jardun dugu eta euskarari lehentasuna
ematen saiatu gara. Posible izan den kasu guztietan, saioak euskara hutsez egin
ditugu. Aukerarik izan ez dugunean, berriz, euskararen presentzia idatzia bermatu
dugu, aldi berean, partaide euskaldunei euskaraz hitz egiteko aukera eskaini diegu.

Lantalde guztiei proposatutako lana antzekoa izan da bai diagnostiko fasean eta baita
diseinu fasean ere. Herritarrak, teknikariak, zinegotziak… maila berean jarriz gaia
lantzeko hainbat dinamika proposatu dizkiegu.

Diagnostiko faseko lehendabiziko bilerari hasiera emateko, taldekideek beren burua
aurkeztu eta, jarraian, marrazki bat egiteko eskatu diegu. Marrazkian bi irudi jaso
dituzte: alde batetik, emakume eta gizonen arteko berdintasun egoera bat, bestetik,
desberdintasuna adierazteko beste bat. Ondoren, bakoitzak egindako marrazkia
besteen aurrean azaldu du. Ariketa amaitzeko, guztion artean ondorioak atera eta
Xxxxxxn ematen diren desberdintasun egoeren inguruko hausnarketa egin dugu.




                                                                                   7
Bileraren bigarren zatian, aldiz, taldekide bakoitzari bere elkartean, lanean,
eguneroko bizitzan egiten dituen ekintzak zerrendatzeko eskatu diogu. Behin
zerrenda eginda, hurrengo lana izan da guztiek burututako lana besteen aurrean
aurkeztea.

Saioaren amaieran, bileraren balorazioa egitea proposatu dugu honako gai hauek
kontuan hartuz: saioaren iraupena, metodologia, parte-hartzea, giroa eta bileraren
emaitza.

Saio honek taldekideak elkar ezagutzeko balio izan du, batez ere, eta, era berean,
berdintasun gaiarekin lehendabiziko hurbilpena izateko. Bakoitzaren bizipenetatik
abiatu gara genero-berdintasunaren gaian murgiltzeko.

Bigarren saioa lehenengo egin eta aste batera izan dugu. Dagoeneko taldekide
gehienek elkar ezagutzen dutenez giroa lasaiagoa izan da. Aitzitik, taldeetan
aldaketak egon dira, bilera batetik bestera. Lehenengo saiora etorritako lagun
batzuek ezin izan dute bigarrenean parte hartu. Era berean, lehenengo saiora
gerturatu ez diren batzuk bigarren saiora hurbildu dira. Egoera honek prozesua apur
bat zaildu eta moteldu du.

Oraingoan, bakoitzak aurreko saioan landutako ekintzak gogoratu eta horiekin taula
bat osatzeko lana izan du: ekintza bakoitza nori zuzentzen zaion, parte-hartzaileak
zeintzuk diren eta genero-ikuspegia kontuan hartzen al den ekintza hori egiterakoan.

Saioa amaitzeko egindako lanaren ondorioak atera ditugu parte-hartzaile guztien
ekarpenak jasoz.

Bi saio hauetan landutakoarekin eta bigarren mailako iturrietatik ateratako
informazioarekin diagnostiko-txostena osatu dugu.

Txostena osatu eta hilabete batzuk pasa dira diseinua lantzeko lehenengo bilera egin
arte. Honek ekarri du bigarren faseko lantaldeak osatzeko komunikazio-lan handiagoa
egin behar izatea. Oro har, lehendabiziko saioetan parte hartu duen jendea bigarren
faseko saioetara ere etorri da. Jende berria erakartzea, ordea, zailagoa izan da.

Diseinu-faseko lehendabiziko saioa hasteko jolas bat egin dugu. Berdintasuna hitza
jasotzen duen puzzle bat eraman eta bakoitzari zatitxo bat eman diogu. Guztien
artean osatzea izan da ariketaren helburua. Puzzlea osatutakoan, egindakoaren
inguruko gogoeta egin dugu. Jolasarekin zera adierazi nahi izan dugu: esparru
desberdinetan lanean ari diren eragile guztien inplikazioa beharrezkoa dela halako
proiektu bat aurrera eramateko. Esate baterako; alferrikakoa da lan-munduan
berdintasunaren inguruko helburuak eta ekintzak finkatzea hezkuntzan ere eragiten
ez bada.

Ariketa erraz honen ostean, diagnostikoan jasotako ondorioak azaltzeko tartea hartu
dugu eta ekarpen berriak egiteko aukera izan dute taldekideek.

Saio honen azken helburua izan da berdintasuna lortzeko oztopoen zergatiaren
inguruko hausnarketa egitea. “Zergatik aukeratzen dituzte Xxxxxxko neskek gizarte-


                                                                                  8
gaiekin lotutako ikasketak eta mutilek, ordea, gai-teknikoekin lotutakoak?” Talde
txikiak sortuz (3-4 pertsonatakoak) halako galderei erantzuna ematen saiatu gara.

Horri guztiari bukaera emateko eta etorritakoen gogobetetzea ezagutzeko balorazio
berri bat egin dugu bileraren amaieran.

Talde guztiekin egindako azken batzarrean aurreko saioan landutako zergatiei
konponbidea bilatzen saiatu gara; herritar eta eragileek adierazitako oztopo edo
arazo horiek gainditzeko ekintzak landu ditugu. Ariketa hau talde txikietan burutu
dugu, ondoren, talde handira ekarri.

Hurrengo urratsa izan da ekintza bakoitza definitu (azalpena, hartzaileak, beharrezko
baliabideak…) eta garrantziaren arabera lehenestea. Amaitzeko, bilera honen zein
prozesu osoaren balorazioa egin dugu.

Prozesuaren inguruko balorazioak, orokorrean, positiboak izan dira. Dena dela,
udalarekiko sinesgarritasun falta sumatu dugu herritarrengan. Abian jarri izan dira
beste batzuetan ere parte hartzeko prozesuak Xxxxxxn. Herritarrek ekarpenak egin
dituzte, euren denbora eskaini dute eta haiengan espektatibak sortu izan dira. Dena
den, gehienetan behintzat, parte-hartzaileek ez dute haiek egindako lanaren
feedbacka jaso. Euren proposamenak ez dira aintzat hartu eta ez zaie arazoei inolako
konponbiderik eman. Partaideen ezkortasuna nabaria izan da talde guztiekin
egindako saioetan.




ZEINTZUK DIRA ARRAKASTARAKO GAKOAK?

Komunikazioa planaren diagnostikoan zein diseinuan garatu beharreko prozesu
jarraia da. Horrek esan nahi du uneoro komunikaziorako bideak aztertu eta ezartzeak
garrantzi handia duela.

Bi zentzutan uler dezakegu kontzeptu hau: barne-komunikazioa eta kanpo-
komunikazioa. Barne-komunikazioa esaten diogu geure artean izandako mezuei
proiektua aurrera eramateko orduan (Xxxxxxko langileen eta Udaleko Berdintasun-
Teknikariaren artekoak). Kanpo-komunikazioa, berriz, geure eta beste eragileen
artean izandakoa, lantaldeetako parte-hartzaileekin izandakoa esate baterako.

Komenigarria da lanean hasi aurretik, komunikazio-uneak zein bideak aurreikusi eta
planifikatzea; komunikaziorako bide formalak ezarri behar dira. Hori dela eta,
aurretik esandako moduan, geure lehenengo urratsetako bat komunikazio-plana
diseinatzea izan da. Honako taulan ikus dezakezuenaren arabera, une bakoitzean
igorriko genituen mezuen nondik norakoak zehaztu ditugu prozesuaren hasieran.

 Fasea        Helburua         Hartzaileak         Kanala       Arduraduna       Data




                                                                                   9
Lantaldeak sortzea

                        Udaleko langileekin,   Udaleko langileak   Telefono-deiak      Xxxxxxx   Irailaren
                        gizarte-eragileekin    Gizarte-eragileak   Eskutitzak                    29tik
                        zein herritarrekin                                                       urriaren 3ra
                        harremanetan           Herritarrak         Herriko
                                                                   komunikabideak
                        jartzea prozesuaren
                        berri emateko                              Atarietan
                                                                   jartzeko kartelak


Egia esan, ez dugu komunikazioaren alderdia egoki garatzeko astirik izan. Egin
beharreko komunikazio-lanak asko izan dira: euskarriak prestatu, ikastetxeetara
bisitak, telefono-deiak, komunikabideekin harremanetan jarri… Behar hauek guztiak
aurrera eramateko denbora-tarte laburra izan da eta hutsune horrek, gerora, eragina
izan du prozesuaren emaitzan. Lantalde batzuk sortzeko oztopo handiak izan ditugu
eta lantalde bakoitzean parte hartu duen jende kopurua ez da izan hasiera batean
espero genuena.

Prozesuaren arrakasta, neurri handi batean, egindako komunikazio-prozesuaren
menpe egoten da. Momentu bakoitzean mezu egokiak bidaltzea eta lan honi behar
besteko denbora eskaintzea berebizikoa da.

Arrakastarako bestelako giltzarri bat lidergoa da. Hitz honekin zera adierazi nahi
dut: egitasmoari ematen zaion bultzada politikoa. Geure lanak arrakasta eta
herritarren aurrean sinesgarritasuna izan dezan, alkatearen parte-hartzea eta
inplikazioa funtsezkoa da. Proiektu osoan zehar (diagnostikoa, diseinua, garapena)
egitasmoaren aitzindaria izan behar du alkateak.

Xxxxxxxko kasuan lidergoa txikia izan da. Badirudi berdintasunaren gaia ez dela
udalaren lehentasunetako bat horrelako proiektua abian jarri bada ere.

Zuek ere izan dituzue horrelako arazoak bestelako egitasmoetan, ezta?

Politikarien parte-hartzeak garrantzi handia badu, berdintasun-teknikariaren
inplikazioa ere funtsezkoa da. Honek hainbat lanetan lagundu behar du: informazio-
bilketan, erabakiak hartzeko orduan, koordinazioan, emaitzen gizarteratzean… Bera
da udala eta geure arteko bitartekaria.

Xxxxxxxko berdintasun-teknikariarekin izan dugun hartu-emana etengabekoa izan da:
hilean behin elkartu gara berarekin eta telefono zein posta elektroniko bidezko
harremana ia egunerokoa izan da. Aitzitik, bestelako faktore batzuen eraginez; lan-
zama, udal barneko tentsioak, ziurtasun falta… langile honen inplikazioa eta gogoa
ez da izan behar bezalakoa. Hori dela eta, une jakin batzuetan aurrera egiteko
zailtasunak izan ditugu.



ZEINTZUK DIRA PROZESUAN ZEHAR TOPATU DITUGUN OZTOPOAK?

Prozesu guztiek gorabeherak izaten dituzte eta Xxxxxxn martxan jarritako
egitasmoak ere hainbat zailtasun sortu dizkigu. Jarraian zehaztuko ditudan oztopoei
aurre egin diegu baina argi dugu arazo guztiak ezin izan ditugula konpondu.



                                                                                                     10
Herritarrengan udalarekiko konfiantza falta sumatu dugu. Lehenago ere adierazi dut
udalak hainbat egitasmo jarri dituela martxan azken urteotan (Agenda 21, gazte-,
inmigrazio- indarkeria-plana…): horretarako herritarrekin hainbat foro antolatu du.
Xxxxxxko biztanle askok ikusi dute haien eskariak ez direla aintzat hartu halako
eztabaida-taldeetan parte hartu ondoren. Era honetan, populazioak udalaren
politikenganako konfiantza galdu egin du. Arazo honek beste gai batekin lotura
handia dauka; parte-hartzearekin.

Parte-hartzea oinarri duten proiektuak garatzen ditugu eta zuek ere badakizue
zeinen zaila izaten den, gehienetan, halako egitasmoetan parte hartzeko prest
dagoen jendea topatzea. Normalean, herri txikietan, ezagunen artean errazagoa da
harreman-sarea sortzea. Xxxxxxx bezalako herri handi batean, berriz, jendea
erakartzea zaila suertatzen da oso. Gazteengan proiektu honekiko interes-falta
handia igarri dugu. Gutxi izan dira gurekin lan egiteko prest egon diren gaztetxoak.

Udal teknikarien jarrera eta sinesgarritasun-falta ere oztopotzat har dezakegu. Azken
urteotan, gai askoren inguruko azterlanak egin dira udalaren baitan eta, askotan,
egindako azterlan horiek emandako emaitzei ez zaie jaramonik egin. Udaleko
teknikariekin egindako bileretan esan denez, agintean dagoen alderdiaren araberako
politikak martxan jartzen dira udalean. Politika horietako askok ez du denboran
jarraipenik izaten baldin eta agintean dagoen alderdia aldatu egiten bada.
Teknikariek ondo iritzi diote halako plan bat egiteari baina ez dute plana benetan
garatuko den itxaropenik.

Ordezkari politikoen aldetik, berriz, interesik eza nabaria sumatu dugu. Hainbat
bileratan parte hartzeko gonbitea bidali badiegu ere, beraien inplikazioa oso txikia
izan da. Proiektuaren jarraipenik ez dute egin; berdintasun-teknikariaren esku utzi
dituzte erabaki guztiak.




ONDORIOAK

Lan hau berria izan da guretzat. Udalerri txikietan ere egin izan ditugu berdintasun-
planak baina Xxxxxxxn egindako prozesua askoz potoloagoa eta sakonagoa izan da.

Emaitza geuk espero bezain ona izan ez bada ere berdintasun-teknikaria oso pozik
agertu da egindakoarekin. Proposatutako helburuak eta ekintzak oso baliagarriak
izango dira hurrengo urteetan planak jasotzen dituen esparru guztietan berdintasuna
sustatu ahal izateko.

Genero-berdintasunaren gaia, modan badago ere, oso jende gutxik ezagutzen du era
sakon batez. Herritarren, gizarte-eragileen, udaleko langile eta zinegotzien artean
ezjakintasuna nabaria dela esan daiteke. Era honetan, aurrerapausoak ematea zaila
suertatzen da.

Xxxxxxxko udal-sailen artean koordinazio-hutsune handia dago. Zaila izango da,
hortaz, berdintasuna bezalako zeharkako gai bat teknikari guztien artean lantzea.
Planak ezartzen du berdintasunaren gaia arlo guztietatik garatu behar dela eta


                                                                                  11
berdintasun-saila ez dela izan behar ekintza guztiak martxan jarri behar dituena,
koordinazio- zein jarraipen-gunea baizik.

Lan honekin genero-berdintasunaren aldeko lehen hazia erein dugu Xxxxxxn, dena
den, plana martxan jarri arte ez dugu benetan ikusiko uzta nolakoa izango den.




                                                                              12

More Related Content

What's hot

Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
IntegraLocal
 
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakAralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
ARALAR Araba
 
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostenaEraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Irekia - EJGV
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaSERSO San Viator
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
ARALAR Araba
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Irekia - EJGV
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
bildubilbo
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Irekia - EJGV
 

What's hot (8)

Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
 
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakAralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
 
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostenaEraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 

Viewers also liked

Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
E-idazkaritza
 
Bigarren zikloko edukiak
Bigarren zikloko edukiak Bigarren zikloko edukiak
Bigarren zikloko edukiak
sumarinistak
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakJgatari
 
Gramatika eranskina
Gramatika eranskinaGramatika eranskina
Gramatika eranskina
E-idazkaritza
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
jansotegi
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
Maite Goñi
 

Viewers also liked (8)

Zalantza dantza2
Zalantza dantza2Zalantza dantza2
Zalantza dantza2
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Bigarren zikloko edukiak
Bigarren zikloko edukiak Bigarren zikloko edukiak
Bigarren zikloko edukiak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Gramatika eranskina
Gramatika eranskinaGramatika eranskina
Gramatika eranskina
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 

Similar to Kepa sakolegiren proiektua

Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
Bakeola
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Irekia - EJGV
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Irekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
Irekia - EJGV
 
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begiraMundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
mundu_mira
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
mundu_mira
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
Irekia - EJGV
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Irekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Irekia - EJGV
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Irekia - EJGV
 

Similar to Kepa sakolegiren proiektua (20)

Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begiraMundu Mira Elkartea gazteei begira
Mundu Mira Elkartea gazteei begira
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakMundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriak
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubid...
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
 

More from E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
E-idazkaritza
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
E-idazkaritza
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
E-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
E-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
E-idazkaritza
 
Mina
MinaMina
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
E-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
E-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
E-idazkaritza
 
Baiona
BaionaBaiona
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
E-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
E-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Bezala
BezalaBezala
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
E-idazkaritza
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
E-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 

Kepa sakolegiren proiektua

  • 1. XXXXXXXKO EMAKUME ETA GIZONEN I. BERDINTASUN-PLANA Prozesuaren nondik norakoak Xxxxxxxn, 2009ko apirilean Egilea: xxxxxxx xxxxxx xxxxxx
  • 2.
  • 3. SARRERA Hurrengo orriotan, geure barne trebakuntzarako interes handikoa izan daitekeen proiektu baten berri emango dizuet: xxxxxxko I. Berdintasun-Plana lantzeko prozesua, hain zuzen ere. Lan hau xxxxxxko bi teknikarik (xxxxxx xxxxxxk eta nik neuk, xxxxxx xxxxxxk) garatu dugu. Laguntza moduan, zenbait unetan, genero-gaietan aditua den kanpo-aholkulari batekin harremanetan egon gara. Azken urteotan, euskararekin zerikusia duten egitasmoak aurrera eramateaz gain, xxxxxx xxxxxxko langileontzat berriak izan daitezkeen gaiak lantzen hasi garenez, lan honen aurkezpena egitea egokia iruditu zaigu. Azalpena edo txostena hamar ataletan banatua dago. Lehenik eta behin, udalerri bateko berdintasun-plana zer den azalduko dizuet labur-labur. Hurrengo urratsa izango da berdintasunaren inguruko araudian murgiltzea, berdintasun-planaren oinarri juridikoa zein den ezagutzeko. Hirugarren atalean, horrelako lan batek jaso beharreko eduki guztiak (ardatzak, arloak, helburuak, ekintzak…) zehaztuko ditut. Behin hau azalduta, xxxxxxko egitasmoa aurrera eramateko martxan jarritako prozesuaren berri izango duzue: aurrelanak, diagnostiko-fasea, diseinu-fasea… Metodologia izango da bosgarren puntuaren muina eta horrekin lotuta, jarraian, hainbat lantalderekin izandako saioak nolakoak izan diren argituko dizuet. Txostenaren azkeneko atala, agian, interesgarriena izango da: arrakastarako gakoak, prozesuan zehar topatutako oztopoak eta, nola ez, ondorioak. ZER DA UDALERRI BATEKO BERDINTASUN-PLANA? Lehenik eta behin, berdintasun-plana zer den azaltzen saiatuko naiz. Badakizue, jakin, zein den honelako proiektuen funtsa: era antolatu eta koherente batean helburuak, estrategiak, prozedurak… jasotzea. Halaber, ezarritako helburuak lortzeko ekintzak, baliabideak, arduradunak… zehaztu eta denboran zein espazioan kokatzen ditu. Esan dezagun tresna dinamikoa dela eta, jakina, honen emaitzaren ebaluazioaren arabera, aldaketak izan ditzakeela denboran zehar. Gaur egun, oso ohikoa da entzutea halako lana garatzen ari direla edozein enpresatan edo udaletan. Azken urteotan, planak gai ugari lantzeko erabiltzen dira (gazteria, inmigrazioa, indarkeria, osasuna...). Baina zein da udalerrietako berdintasun-planen helburua? Zertarako diseinatzen dira? Hain zuzen ere, herrietako esparru desberdinetan (kultura, hezkuntza, osasuna, hirigintza…) emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko; emakume eta gizonen arteko bereizkeriari eusten dioten oztopoak zein egiturak gainditzeko, halaber, orain arte bizi izan ditugun desberdintasun-egoerei aurre egiteko. 1
  • 4. ZEIN DA OINARRI JURIDIKOA? Hainbat arauditan jasotzen da emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa. Baita edozein motatako sexu-bereizkeria debekatzeko erabakia ere: Nazioarte mailan, esate baterako, 1979. urtean onetsi zen emakumearen aurkako Diskriminazio-mota guztiak Ezabatzeari buruzko Konbentzioa. Europa mailan, berriz, aipatzekoa da 1999. urteko Amsterdamgo Ituna. Azken hau indarrean jarri zenetik, Europar Batasunaren funtsezko printzipio bilakatu da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Geure eremura hurbilduz, aipatzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea zein Emakumeen eta Gizonen IV. Berdintasunerako Plana. Plan horrek zera aipatzen du: “Foru aldundiek eta udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorretan ezarritako gidalerroekin eta esku hartzeko ildoekin bat etorriz…” Beraz, horiexek dira edozein udalerritarako berdintasun-planaren diseinua egiterakoan kontuan hartu behar ditugun lege eta araudiak, batez ere, azkeneko biak. ZEINTZUK DIRA JASO BEHARREKO EDUKIAK? Lehenago esan bezala, geure lana kudeatu behar izan dugu Euskal Autonomi Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen IV. Berdintasunerako Planaren arabera. Horrek esan nahi du, kontuan hartu ditugula bertan agindutako edukiak. Landu beharreko ardatzak eta arloak honako hauek dira: Zeharkakotasuna: kontzeptu honek adierazten du, genero-ikuspegia txertatu beharra dagoela politika publikoetan. Era honetan, udaleko plangintza orok emakumeen nahiz gizonen egoerak aintzat hartu behar ditu garapen- eta ebaluazio-fase guztietan. Ahalduntzea eta parte-hartze politikoa: ardatz hau emakumeen kontzientziazio- prozesuekin (banakakoa nahiz taldekoa) lotua dago. Beharrezkoa da emakumeak gizarte-, politika- eta ekonomia-alorretan indartzea aukera-berdintasuna lortzeko. Azken helburua da emakumeak kanpoan uzten ez dituen botere-eredu berri bat eraikitzea, emakumeen autonomia fisikoa, ekonomikoa, politikoa eta soziokulturala lortzeko. Bizitza pertsonala, familia-lana uztartzea eta ardura partekatua: bizitza pertsonala, familia eta lana uztartu ahal izateko, bizitzaren maila guztiak bateratu behar dira. Nola egin dezakegu hori? Etxeko lanetan gizonen ardura partekatua 2
  • 5. bultzatuz, enplegu-egiturak egokituz bizitza pertsonalaren eta familiaren beharretara, edo zerbitzu sozio-sanitarioak eta laguntzak hobeto antolatuz. Emakumeen aurkako indarkeria: emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetakoa da. Giza eskubideen urraketa izanik, desagerrarazteko ezinbestekoa da, nola ez, biktimei babesa eta arreta emateko neurriak zein baliabideak antolatzea. Lau ardatz hauek funtsezkoak dira eta hertsiki lotu behar zaizkie landu beharreko arloei: udaleko zerbitzu orokorrak, kultura, kirola, hezkuntza, lana eta enplegua, osasuna, gizarteratzea eta hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena. Egin izan ditugun bestelako planak bezala, honek ere helburu orokorra eta zehatzak jaso behar ditu; hau da, ardatz bakoitzeko xedeak definitu behar dira. Behin hauek zehaztuta, helburuak lortzeko martxan jarri beharreko ekintzak diseinatzeari ekingo diogu. Aurreko kontuez gain, geure planean bestelako eduki batzuk ere jorratu behar ditugu: esate baterako, helburu zehatz edo estrategiko bakoitzarentzako adierazleak, plana garatu ahala, horien betetze-maila neurtu ahal izateko. Horrez gain, prozesu osoan zehar ebaluazioa nola egingo dugun adieraziko dugu eta, azkenik, aurrekontua xedatu. Azpimarratzekoa da udaletan aurrekontua mugatua izaten dela; horrek, neurri handi batean, geure planaren edukia baldintzatuko du. NOLAKOA IZAN DA XXXXXXKO BERDINTASUN-PLANA GAUZATZEKO PROZESUA? Egitasmoa abiatu aurretik, garrantzi handia dauka harreman-sarea zein izango den zehaztea; lana nola antolatuko dugun pentsatzea eta gogoeta egitea prozesua era koordinatu batez gauzatzeko beharko ditugun baliabideen inguruan. Hauxe izan da, hain zuzen ere, xxxxxxn egin dugun lehendabiziko lana: prozesuaren koordinazio- eta jarraipen-guneak zehaztea. Era honetan, hiru egitura sortu ditugu. Talde-eragilea: udaleko berdintasun-teknikariak eta geuk hartu dugu parte. Prozesua bideratu ahal izateko egitura funtsezkoena izan da. Hilean behin bi orduko bilerak egin ditugu. Taldearen eginkizunak izan dira prozesua teknikoki zein metodologikoki egokitzea, egitasmoa bideratzeko beharrezko informazioa trukatzea eta komunikazio-planaren diseinua egitea. Horrez gain, egitasmoaren ekintzak koordinatu ditugu eta lanaren segimendurako tresna izan da gune hau. Sortu diren arazoen aurrean, talde honek irtenbideak bilatu eta neurri zuzentzaileak proposatzeko ardura izan du. Lantaldeak: herritarrez, gizarte-eragileez, udal-teknikariez eta zinegotziez osatutako bederatzi lantalde jarri ditugu martxan. Horietako bakoitzak lehenago zehaztutako alorretako bat landu du: kultura, hezkuntza, osasuna, hirigintza… 3
  • 6. Xxxxxx eta biok arduratu gara talde hauen dinamizazioaz. Talde bakoitzarekin bi orduko launa saio egin dugu (bi saio diagnostikoa lantzeko eta beste bi diseinua zehazteko). Taldeen eginkizun nagusia izan da esparru bakoitzaren inguruko azterketa eta diagnostikoa burutzea. honekin batera, helburuak eta ekimenak zehazteko ardura izan dute. Jarraipen-batzordea: batzorde honetan udal-zinegotziek, berdintasun-teknikariak eta geuk hartu dugu parte. Prozesu osoan zehar lau aldiz elkartu gara taldeko kideak. Izenak adierazten duen bezala, egitasmoari segimendua egiteko eta ekarpenak proposatzeko ardura izan du. Horrez gain, berdintasun-planaren inguruan adostasun politikoa bermatzea izan da bere eginkizun garrantzitsuenetakoa. Plan batek arrakasta izan dezan, egitura egokia antolatzeaz gain, komunikazio-lanari ere arreta handia eskaini behar diogu. Prozesuan inplikatuta egongo diren eragileei mezu egokiak bidali behar dizkiegu une jakinetan eta hainbat kanal erabiliz. Hori bideratu ahal izateko, egin beharreko lanetako bat da komunikazio-plana diseinatzea; komunikazioan asmatzea diseinu egokia egitea bezain garrantzitsua izan daiteke. Taldeak osatzeko lan handia egin behar izan dugu Xxxxxxn. Horixe izan da, zalantzarik gabe, eginbeharrik gogorrena. Jarraian dituzue arlo honetan emandako urratsak: • udalerriko elkarteekin harremanetan jartzeko telefono-dei ugari egin dugu; • Xxxxxxko komunikabideez baliatu gara lantaldeetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko; • atari eta ohar-tauletan kartelak ipini ditugu; • harremanetan jarri gara hainbat erakundetako arduradunekin eta udaleko zinegotzi eta teknikariekin prozesuan parte hartzera gonbidatzeko; eta • irakasle zein ikasleengana iristeko bisitak ere egin ditugu. Pertsonak izan dira geure lanaren oinarria eta geure ezagutza-iturri garrantzitsuena. Eragile guztien arteko elkarrekintza lortzeko sortu ditugu taldeak. Batzuen eta besteen ekarpenak eztabaidatzeko, ikuspegiak alderatzeko… oso baliagarriak izan dira. Parte-hartzaileak lanean aritu dira bai diagnostiko-fasean bai diseinu fasean ere. 4
  • 7. Bederatzi lantalde sortu ditugu: P A R T E - H A R T Z A I L E A K UDALA Udal-teknikariak, alderdi politikoetako ordezkariak. Lantalde 1 HEZKUNTZA Ikastetxeetako gaztetxoak, gurasoak eta irakasleak 3 lantalde ELKARTEAK Kultur-, gizarte-, eta kirol-arloarekin zerikusia duten Lantalde 1 Xxxxxxko eragileak ENPLEGUA ETA LANA Enpleguarekin eta lanarekin zerikusia duten Xxxxxxko eragileak: sindikatuak, enpresetako ordezkariak, enplegu- Lantalde 1 teknikariak… OSASUNA ETA GIZARTARATZEA Osasun eta gizarteratze-arloan lan egiten duten eragileak: teknikariak, elkarteak… Lantalde 1 HIRIGINTZA, GARRAIO PUBLIKOA ETA INGURUMENA Hiru alor hauetan lan egiten duten eragileak: teknikariak, auzo-elkarteak… Lantalde 1 EMAKUME-ELKARTEAK Xxxxxxko emakume-elkarteetako ordezkariak Lantalde 1 Edozein plan diseinatu aurretik, funtsezkoa da abiapuntuko egoera zein den ezagutzea; zeintzuk diren arazoak, ahuleziak, gabeziak, indarguneak… Izan ere, egoeraren arabera helburu batzuk edo beste batzuk zehaztu behar baitira. Diagnostikoan alderdi kuantitatibo zein kualitatiboa jaso behar da. Geuk alderdi kuantitatiboa bigarren mailako iturriak aztertuz osatu dugu eta alderdi kualitatiboa lantzeko, aldiz, herritarrekin izandako saioak izan dira oinarria. 5
  • 8. Esparrukako diagnostikoa lortzeko talde bakoitzarekin bi aldiz elkartu gara. Taldeen lana izan da Xxxxxxko gizon eta emakumeen aukera-berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea eta, aldi berean, gaur egun bizi dugun egoeraz jabetzea. Herritarrengandik informazioa jasotzeaz gain, sentsibilizazioa lantzeko helburua ere lortu nahi izan dugu. Halaber, talde bakoitzak intereseko arloaren inguruko gogoeta egiteko parada izan du. Diagnostikoa amaituta, hurrengo lanari ekin diogu: diseinuari hain zuzen ere. Fase honetan lantalde bakoitzak Berdintasun-planaren oinarri nagusiak landu ditu eta haren esparruari dagozkion helburuak, ekimenak… zehaztu. 6
  • 9. ZEIN METODOLOGIA ERABILI DUGU PLANA HERRITARREKIN LANTZEKO? Udalerrietan proiektuak egiten ditugunean, parte hartzeko metodologia erabili ohi dugu. Kasu honetan ere prozesuaren giltzarria izan da. Parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera mugatu, benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak zein objektiboak sortu behar dira. Genero-gaien inguruan hausnarketa egin eta eztabaidatzea izan da prozesu honen xedeetako nagusiena, hau da, emakumeen beharrak, zailtasunak edo nahiak definitzea eraikuntza kolektiboaren bidez. Malgutasuna ere oso garrantzitsua izan da: pertsonekin lan egitea oinarria izan denez, prozesuak iraun duen bitartean parte-hartzaileek aukera izan dute beharrezko jo dituzten aldaketak/moldaketak proposatzeko. Egokiak izan diren neurrian, prozesuan egokitzapenak egin dira. Pertsonekin lan egiten dugunean oso kontuan hartzekoa da norbanakoaren subjektibitatea: lanaren ardatza pertsonak izan dira eta, horregatik, pertsonen arteko harremanak ere pisu nabarmena izan du prozesuaren urrats guztietan; hala nola, taldeetako kideak elkar ezagutzeko denbora hartu eta bilera dinamikoak egin ditugu (ondo pasatzea helburu izan dutenak), kideen arteko giroa landu dugu, etab. Badakizue, jakin, herritarren jarrerak aldatu ahal izateko, beharrezkoa dela norbanako bakoitzaren alderdi “pertsonala” ukitzea, alegia, subjektibitatea lantzea. Hizkuntzen erabilerari ere benetako pisua eman nahi izan diogu. Egitasmo honetan, beste guztietan bezala, helburu izan dugu euskararen erabilera zaintzea. Xxxxxxko Udala EAEko administrazio publikoa da eta, hortaz, euskararen aldeko politika martxan du. Egitasmoak euskararen erabilera eta presentzia bermatu du ahozko nahiz idatzizko jardunean. Sortutako talde guztietan gai honen inguruan jardun dugu eta euskarari lehentasuna ematen saiatu gara. Posible izan den kasu guztietan, saioak euskara hutsez egin ditugu. Aukerarik izan ez dugunean, berriz, euskararen presentzia idatzia bermatu dugu, aldi berean, partaide euskaldunei euskaraz hitz egiteko aukera eskaini diegu. Lantalde guztiei proposatutako lana antzekoa izan da bai diagnostiko fasean eta baita diseinu fasean ere. Herritarrak, teknikariak, zinegotziak… maila berean jarriz gaia lantzeko hainbat dinamika proposatu dizkiegu. Diagnostiko faseko lehendabiziko bilerari hasiera emateko, taldekideek beren burua aurkeztu eta, jarraian, marrazki bat egiteko eskatu diegu. Marrazkian bi irudi jaso dituzte: alde batetik, emakume eta gizonen arteko berdintasun egoera bat, bestetik, desberdintasuna adierazteko beste bat. Ondoren, bakoitzak egindako marrazkia besteen aurrean azaldu du. Ariketa amaitzeko, guztion artean ondorioak atera eta Xxxxxxn ematen diren desberdintasun egoeren inguruko hausnarketa egin dugu. 7
  • 10. Bileraren bigarren zatian, aldiz, taldekide bakoitzari bere elkartean, lanean, eguneroko bizitzan egiten dituen ekintzak zerrendatzeko eskatu diogu. Behin zerrenda eginda, hurrengo lana izan da guztiek burututako lana besteen aurrean aurkeztea. Saioaren amaieran, bileraren balorazioa egitea proposatu dugu honako gai hauek kontuan hartuz: saioaren iraupena, metodologia, parte-hartzea, giroa eta bileraren emaitza. Saio honek taldekideak elkar ezagutzeko balio izan du, batez ere, eta, era berean, berdintasun gaiarekin lehendabiziko hurbilpena izateko. Bakoitzaren bizipenetatik abiatu gara genero-berdintasunaren gaian murgiltzeko. Bigarren saioa lehenengo egin eta aste batera izan dugu. Dagoeneko taldekide gehienek elkar ezagutzen dutenez giroa lasaiagoa izan da. Aitzitik, taldeetan aldaketak egon dira, bilera batetik bestera. Lehenengo saiora etorritako lagun batzuek ezin izan dute bigarrenean parte hartu. Era berean, lehenengo saiora gerturatu ez diren batzuk bigarren saiora hurbildu dira. Egoera honek prozesua apur bat zaildu eta moteldu du. Oraingoan, bakoitzak aurreko saioan landutako ekintzak gogoratu eta horiekin taula bat osatzeko lana izan du: ekintza bakoitza nori zuzentzen zaion, parte-hartzaileak zeintzuk diren eta genero-ikuspegia kontuan hartzen al den ekintza hori egiterakoan. Saioa amaitzeko egindako lanaren ondorioak atera ditugu parte-hartzaile guztien ekarpenak jasoz. Bi saio hauetan landutakoarekin eta bigarren mailako iturrietatik ateratako informazioarekin diagnostiko-txostena osatu dugu. Txostena osatu eta hilabete batzuk pasa dira diseinua lantzeko lehenengo bilera egin arte. Honek ekarri du bigarren faseko lantaldeak osatzeko komunikazio-lan handiagoa egin behar izatea. Oro har, lehendabiziko saioetan parte hartu duen jendea bigarren faseko saioetara ere etorri da. Jende berria erakartzea, ordea, zailagoa izan da. Diseinu-faseko lehendabiziko saioa hasteko jolas bat egin dugu. Berdintasuna hitza jasotzen duen puzzle bat eraman eta bakoitzari zatitxo bat eman diogu. Guztien artean osatzea izan da ariketaren helburua. Puzzlea osatutakoan, egindakoaren inguruko gogoeta egin dugu. Jolasarekin zera adierazi nahi izan dugu: esparru desberdinetan lanean ari diren eragile guztien inplikazioa beharrezkoa dela halako proiektu bat aurrera eramateko. Esate baterako; alferrikakoa da lan-munduan berdintasunaren inguruko helburuak eta ekintzak finkatzea hezkuntzan ere eragiten ez bada. Ariketa erraz honen ostean, diagnostikoan jasotako ondorioak azaltzeko tartea hartu dugu eta ekarpen berriak egiteko aukera izan dute taldekideek. Saio honen azken helburua izan da berdintasuna lortzeko oztopoen zergatiaren inguruko hausnarketa egitea. “Zergatik aukeratzen dituzte Xxxxxxko neskek gizarte- 8
  • 11. gaiekin lotutako ikasketak eta mutilek, ordea, gai-teknikoekin lotutakoak?” Talde txikiak sortuz (3-4 pertsonatakoak) halako galderei erantzuna ematen saiatu gara. Horri guztiari bukaera emateko eta etorritakoen gogobetetzea ezagutzeko balorazio berri bat egin dugu bileraren amaieran. Talde guztiekin egindako azken batzarrean aurreko saioan landutako zergatiei konponbidea bilatzen saiatu gara; herritar eta eragileek adierazitako oztopo edo arazo horiek gainditzeko ekintzak landu ditugu. Ariketa hau talde txikietan burutu dugu, ondoren, talde handira ekarri. Hurrengo urratsa izan da ekintza bakoitza definitu (azalpena, hartzaileak, beharrezko baliabideak…) eta garrantziaren arabera lehenestea. Amaitzeko, bilera honen zein prozesu osoaren balorazioa egin dugu. Prozesuaren inguruko balorazioak, orokorrean, positiboak izan dira. Dena dela, udalarekiko sinesgarritasun falta sumatu dugu herritarrengan. Abian jarri izan dira beste batzuetan ere parte hartzeko prozesuak Xxxxxxn. Herritarrek ekarpenak egin dituzte, euren denbora eskaini dute eta haiengan espektatibak sortu izan dira. Dena den, gehienetan behintzat, parte-hartzaileek ez dute haiek egindako lanaren feedbacka jaso. Euren proposamenak ez dira aintzat hartu eta ez zaie arazoei inolako konponbiderik eman. Partaideen ezkortasuna nabaria izan da talde guztiekin egindako saioetan. ZEINTZUK DIRA ARRAKASTARAKO GAKOAK? Komunikazioa planaren diagnostikoan zein diseinuan garatu beharreko prozesu jarraia da. Horrek esan nahi du uneoro komunikaziorako bideak aztertu eta ezartzeak garrantzi handia duela. Bi zentzutan uler dezakegu kontzeptu hau: barne-komunikazioa eta kanpo- komunikazioa. Barne-komunikazioa esaten diogu geure artean izandako mezuei proiektua aurrera eramateko orduan (Xxxxxxko langileen eta Udaleko Berdintasun- Teknikariaren artekoak). Kanpo-komunikazioa, berriz, geure eta beste eragileen artean izandakoa, lantaldeetako parte-hartzaileekin izandakoa esate baterako. Komenigarria da lanean hasi aurretik, komunikazio-uneak zein bideak aurreikusi eta planifikatzea; komunikaziorako bide formalak ezarri behar dira. Hori dela eta, aurretik esandako moduan, geure lehenengo urratsetako bat komunikazio-plana diseinatzea izan da. Honako taulan ikus dezakezuenaren arabera, une bakoitzean igorriko genituen mezuen nondik norakoak zehaztu ditugu prozesuaren hasieran. Fasea Helburua Hartzaileak Kanala Arduraduna Data 9
  • 12. Lantaldeak sortzea Udaleko langileekin, Udaleko langileak Telefono-deiak Xxxxxxx Irailaren gizarte-eragileekin Gizarte-eragileak Eskutitzak 29tik zein herritarrekin urriaren 3ra harremanetan Herritarrak Herriko komunikabideak jartzea prozesuaren berri emateko Atarietan jartzeko kartelak Egia esan, ez dugu komunikazioaren alderdia egoki garatzeko astirik izan. Egin beharreko komunikazio-lanak asko izan dira: euskarriak prestatu, ikastetxeetara bisitak, telefono-deiak, komunikabideekin harremanetan jarri… Behar hauek guztiak aurrera eramateko denbora-tarte laburra izan da eta hutsune horrek, gerora, eragina izan du prozesuaren emaitzan. Lantalde batzuk sortzeko oztopo handiak izan ditugu eta lantalde bakoitzean parte hartu duen jende kopurua ez da izan hasiera batean espero genuena. Prozesuaren arrakasta, neurri handi batean, egindako komunikazio-prozesuaren menpe egoten da. Momentu bakoitzean mezu egokiak bidaltzea eta lan honi behar besteko denbora eskaintzea berebizikoa da. Arrakastarako bestelako giltzarri bat lidergoa da. Hitz honekin zera adierazi nahi dut: egitasmoari ematen zaion bultzada politikoa. Geure lanak arrakasta eta herritarren aurrean sinesgarritasuna izan dezan, alkatearen parte-hartzea eta inplikazioa funtsezkoa da. Proiektu osoan zehar (diagnostikoa, diseinua, garapena) egitasmoaren aitzindaria izan behar du alkateak. Xxxxxxxko kasuan lidergoa txikia izan da. Badirudi berdintasunaren gaia ez dela udalaren lehentasunetako bat horrelako proiektua abian jarri bada ere. Zuek ere izan dituzue horrelako arazoak bestelako egitasmoetan, ezta? Politikarien parte-hartzeak garrantzi handia badu, berdintasun-teknikariaren inplikazioa ere funtsezkoa da. Honek hainbat lanetan lagundu behar du: informazio- bilketan, erabakiak hartzeko orduan, koordinazioan, emaitzen gizarteratzean… Bera da udala eta geure arteko bitartekaria. Xxxxxxxko berdintasun-teknikariarekin izan dugun hartu-emana etengabekoa izan da: hilean behin elkartu gara berarekin eta telefono zein posta elektroniko bidezko harremana ia egunerokoa izan da. Aitzitik, bestelako faktore batzuen eraginez; lan- zama, udal barneko tentsioak, ziurtasun falta… langile honen inplikazioa eta gogoa ez da izan behar bezalakoa. Hori dela eta, une jakin batzuetan aurrera egiteko zailtasunak izan ditugu. ZEINTZUK DIRA PROZESUAN ZEHAR TOPATU DITUGUN OZTOPOAK? Prozesu guztiek gorabeherak izaten dituzte eta Xxxxxxn martxan jarritako egitasmoak ere hainbat zailtasun sortu dizkigu. Jarraian zehaztuko ditudan oztopoei aurre egin diegu baina argi dugu arazo guztiak ezin izan ditugula konpondu. 10
  • 13. Herritarrengan udalarekiko konfiantza falta sumatu dugu. Lehenago ere adierazi dut udalak hainbat egitasmo jarri dituela martxan azken urteotan (Agenda 21, gazte-, inmigrazio- indarkeria-plana…): horretarako herritarrekin hainbat foro antolatu du. Xxxxxxko biztanle askok ikusi dute haien eskariak ez direla aintzat hartu halako eztabaida-taldeetan parte hartu ondoren. Era honetan, populazioak udalaren politikenganako konfiantza galdu egin du. Arazo honek beste gai batekin lotura handia dauka; parte-hartzearekin. Parte-hartzea oinarri duten proiektuak garatzen ditugu eta zuek ere badakizue zeinen zaila izaten den, gehienetan, halako egitasmoetan parte hartzeko prest dagoen jendea topatzea. Normalean, herri txikietan, ezagunen artean errazagoa da harreman-sarea sortzea. Xxxxxxx bezalako herri handi batean, berriz, jendea erakartzea zaila suertatzen da oso. Gazteengan proiektu honekiko interes-falta handia igarri dugu. Gutxi izan dira gurekin lan egiteko prest egon diren gaztetxoak. Udal teknikarien jarrera eta sinesgarritasun-falta ere oztopotzat har dezakegu. Azken urteotan, gai askoren inguruko azterlanak egin dira udalaren baitan eta, askotan, egindako azterlan horiek emandako emaitzei ez zaie jaramonik egin. Udaleko teknikariekin egindako bileretan esan denez, agintean dagoen alderdiaren araberako politikak martxan jartzen dira udalean. Politika horietako askok ez du denboran jarraipenik izaten baldin eta agintean dagoen alderdia aldatu egiten bada. Teknikariek ondo iritzi diote halako plan bat egiteari baina ez dute plana benetan garatuko den itxaropenik. Ordezkari politikoen aldetik, berriz, interesik eza nabaria sumatu dugu. Hainbat bileratan parte hartzeko gonbitea bidali badiegu ere, beraien inplikazioa oso txikia izan da. Proiektuaren jarraipenik ez dute egin; berdintasun-teknikariaren esku utzi dituzte erabaki guztiak. ONDORIOAK Lan hau berria izan da guretzat. Udalerri txikietan ere egin izan ditugu berdintasun- planak baina Xxxxxxxn egindako prozesua askoz potoloagoa eta sakonagoa izan da. Emaitza geuk espero bezain ona izan ez bada ere berdintasun-teknikaria oso pozik agertu da egindakoarekin. Proposatutako helburuak eta ekintzak oso baliagarriak izango dira hurrengo urteetan planak jasotzen dituen esparru guztietan berdintasuna sustatu ahal izateko. Genero-berdintasunaren gaia, modan badago ere, oso jende gutxik ezagutzen du era sakon batez. Herritarren, gizarte-eragileen, udaleko langile eta zinegotzien artean ezjakintasuna nabaria dela esan daiteke. Era honetan, aurrerapausoak ematea zaila suertatzen da. Xxxxxxxko udal-sailen artean koordinazio-hutsune handia dago. Zaila izango da, hortaz, berdintasuna bezalako zeharkako gai bat teknikari guztien artean lantzea. Planak ezartzen du berdintasunaren gaia arlo guztietatik garatu behar dela eta 11
  • 14. berdintasun-saila ez dela izan behar ekintza guztiak martxan jarri behar dituena, koordinazio- zein jarraipen-gunea baizik. Lan honekin genero-berdintasunaren aldeko lehen hazia erein dugu Xxxxxxn, dena den, plana martxan jarri arte ez dugu benetan ikusiko uzta nolakoa izango den. 12