SlideShare a Scribd company logo
BOLUNTARIOTZAREN
EUSKAL
ESTRATEGIA
2017-2020
Vitoria-Gasteiz, 2018
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
BOLUNTARIOTZAREN
EUSKAL
ESTRATEGIA
2017-2020
Argitaraldia:
1.a, 2018ko otsaila
Ale-kopurua:
1.500 ale
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Enpleguko eta Gizarte Politiketako saila
Internet:
www.euskadi.eus
Egilea:
Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
Argitaratzailea:
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Diseinua eta maketazioa:
Kabinetearen eta Komunikazioaren Zuzendaritza.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako saila
Inprimaketa:
Imprenta Dosbi
L.G.:
VI 10-2018
Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Bibliotekak sarearen katalogoan
aurki daiteke: http://www.bibliotekak.euskadi.eus/WebOpac
5
2001. urtean sortu zen Euskadin Boluntariotzaren Euskal Kontseilua,
topaketarako organo gisa, eta honako helburu honekin: elkartasunari
lotutako politiken gainean hausnarketa egitea eta jarduera koherentea,
eraginkorra eta koordinatua sustatzea gizarte honetan boluntariotza-
ekintza bultzatzeko zeregin zaila eta konplexua aurrera eroan ahal izateko.
Hainbat dira kontseiluek ezaugarritzat dituzten eta haien iraupena
baldintzen duten testuinguruak eta aldaketak; hala ere, beti nahi izan dugu
Kontseilu bizia, dinamikoa, betearazlea eta oso hurbila izan, boluntarioen
errealitatearekin sentikorra izan, hein handi batean erakunde sozialek
Kontseilua bultzatzeko bere gain hartu duten lidergo partekatuari esker.
Harrezkero, parte-hartze soziala bultzatzeko zereginean esku hartzen
duten eragile guztien artean bide-orri bat zehazten eta partekatzen
lagunduko digun estrategia bat ezartzen joan gara lau hilean behin. Duela
gutxi 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria
onartu da, eta horixe helarazi nahi diogu EAEko gizarte osoari.
Forma xumea du, jarduera eta plangintza handiak alde batera utzi
dituelako, baina sakonean handizalea da, lan eta analisi partekatu bat
duelako oinarri moduan. Sinergiak sortzen jarraitzera, lehentasunak
identifikatzera eta ahaleginak eta baliabideak optimizatzera dago
orientatuta. Herritarren parte-hartzea eta elkartasuna lortzeko bide luzea
dela hartzen du oinarri gisa estrategiak, eta guztion artean, egunero,
modu kontzientean edo inkontzientean, eratzen dugun eredu sozialak
baldintzatzen du bide hori.
Aurkezpena
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 2017ko urrian onartuta
6
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Seguruena, identifikatu diren erronka eta jarduera asko ez dira berriak,
berritzaileak... baina ilusio berriez, aukera berriez eta laguntza berriez
daude beteta. Horri esker, boluntariotza sendoa eta koherentea, politika
sozialekin bat egiten duena eta, oro har, Euskadiren garapenarekin
konprometituta dagoena lortu ahal izango dugu.
Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke. Eta, jakina, iradokizunik,
proposamenik edo eskaintzarik baduzu atsegin handiz entzungo dugu.
Euskadi, auzolana, bien común!
Beatriz Artolazabal Albeniz
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua
7
Aurkibidea
1. Hitzaurrea	 07
2. Boluntariotzaren eta jarduteko esparru orokorraren definizioa	 09
3. Erronkak	 11
4. Beharrak	 14
5. Helburuak 	 17
6. Ildo estrategikoak	 18
7. Nori zuzendua	 20
8. Eragileak	 21
9. Ekintza	 22
10. Helburuak / Lerro estrategikoak / Jarduerak lotzeko koadro sinoptikoa	 26
11. Egutegia	 27
9
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Jendarte parte-hartzea eta boluntariotza, haren adierazpen nagusi
bezala, jendarte demokratiko bat egituratzen duten ardatzetako bi dira.
Batetik, denon onerako konpromisoak eta erantzukizunak hartzeko
norbanakoen eta taldearen gaitasuna da; bestetik, gobernantza estilo
osasungarri baten adierazpenik adierazgarrienetariko bat da, jendearen
baliabideak aprobetxatzen baititu eta gaitasuna ematen diolako jendeari
kontu publikoetan eragina izateko, kudeaketan parte hartzen duten
eragileen arteko etengabeko elkarrizketaren bidez.
Horixe kontuan izanda, administrazio publikoek parte hartu nahi duten
pertsonen lana aintzatesteaz gain, eurek jarduteko gaitasuna aldeztu
behar dute, ahal den neurrian, parte hartzeko eremuak eta inplikatutako
pertsona eta erakunde kopurua handituz.
Oraingo estrategia planteamendu horren barruan kokatzen da eta
aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen.
Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna
lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio
behar du. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Jendarte Politiketako Sailaren
ekimenez, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren esku sortu bazen ere,
1. Hitzaurrea
10
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
administrazio esparrutik at atera nahi dute, zertarako eta jendarte parte-
hartzea garatzeko eskumenak eta betebeharrak dituzten edo ekintzak
egiten dituzten jendarte eragileentzako tresna izateko. Eta administrazioak
sortutako ekimena den heinean, ekintza guztiek genero ikuskera eduki
behar dituzte, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen
arteko berdintasuna sustatzeko.
Aurkezten ari garen agiria pertsona eta erakunde talde zabal baten
lanaren emaitza da. Aurreko estrategia ebaluatuta edo kontraste
jardunaldien bidez edo ideiak kudeatzeko saioak eginez, ekarpen ugari
egin dira eta harrezkero taldeetan jarri eta moldatu dira, sistematizazio
eta ekintza proposamen bakarra sortzeko. Hortaz, talde lana izan da eta
asmoa jarduteko esparru orokorra ezartzea izan da, eta esparru hori
eraginkor bihurtzeko, jarduera batzuk iradoki dira.
Orain garrantzitsua da hurrengo urteetarako estrategia definitzen duten
ezaugarriak aipatzea. Lehenengo eta behin, malgua da, hots, moldatzeko
gaitasuna du, beharrezko aldaketak egiteko gaitasuna, beharrizan berriei
aurre egin ahal izateko eta inplementazioan sor daitezkeen aukerak
esploratzeko. Bigarrenez, zabalik dago ideia berri interesgarriak hartzeko.
Hirugarrenez, gardena eta jendaurrekoa da, eta berariazko gonbidapena
egiten da erabil eta azter dezaten berori aberastu eta hobetzeko.
Laugarrenez, errealista eta posibilista da, unean uneko testuingurura
egokitzen da eta asmoa ez da berehalako erantzuna ematea beharrizan,
erronka eta jarduera guztiei, baizik eta lehentasunak markatzea eta
ezarritako epean eta eskura dauden baliabideekin egingarria iritzitakoa
egitea. Bosgarrenez eta amaitzeko, parte hartzea bultzatzen du bai
jatorrian eta bai garapenean, partaidetza eta boluntariotza osatzen duten
eragileei ahotsa emanez.
Azken finean, 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia Euskal
Autonomia Erkidegoko herritar guztiei dago zuzenduta, herritarrok gure
jendartearen garapenaren eragile izan gaitezen.
11
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Estrategia hau diseinatzeko, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 2013an
boluntariotzarako ezarritako definizioa dugu abiapuntua, gure aburuz
indarrean baitago oraindik ere:
Boluntariotza parte-hartze sozialaren adierazpide zehatz gisa ulertzen
da, interes orokorreko eta izaera solidarioko jarduera sortak osatzen
du, eta jarduera horiek irabazi-asmorik gabeko proiektu kolektibo
baten inguruko pertsonek garatzen dituzte. Partaidetza horrek askea
izan behar du, eta lan, funtzionario edo merkataritza harremanetara
edo betebehar pertsonal edo juridikora lotu gabea.
Boluntarioek komunitateari zerbitzua eskaintzeko egiten dute lan,
eraldaketa eta guztiontzako onura bilatzen dute eta beste jendarte
eragile batzuen ekintzarentzat osagarri dira; hau da, ez da herri
administrazioen erantzukizunaren utzikeria edo zerbitzu profesionalak
ez ordaintzea estaltzeko sortu.
Esparru orokor gisa, 2012an Espainiako Boluntariotzaren Plataformak
ezarritako jarraibideari eusten dio, izan ere, “Boluntariotzan sakontzea:
2020ra arteko erronkak” puntuan honakoa adierazi zen:
2. Boluntariotzaren eta jarduteko
esparru orokorraren definizioa
12
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Etorkizunean boluntariotza zabaldu egin behar dela ulertzen dugu,
baina batez ere sakondu egin behar da. Hori dela eta, boluntariotza
irekian eta parte-hartzailean sinesten dugu, klase, kultura eta
belaunaldi artekoa izango dena. Elkarrengana hurbilagokoak diren
harremanak eta bi noranzkoko ikuspegia dituen boluntariotza nahi
dugu, garrantzitsuena elkarrekiko erantzukizunak izatea helburu
duena, pertsona batek besteekin eta guztiok komunitatearekin
konpromisoak dituena; batzuek eman eta besteek jaso beharrean,
guztiok eman eta guztiok jasotzen dugun komunitatea sortzeko. Ez
dugu nahi lerro banatzaileak marraztea ardatz duen boluntariotzarik,
aldiz, sinergietan eta bestelako partaidetza moduekin harremanetan
sakonduko duena nahi dugu, hazten doazen beharrizanei eta inork
jorratzen ez dituen arazoei erantzun goiztiarra emanez.”
13
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
“2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiak 2012an Espainiako
Boluntariotzaren Plataformak ezarritako erronkak hartzen zituen bere
gain. 2020ra artekoak direnez, gure iritziz agiri honetan jaso behar dira.
Halaber, “EAEko boluntariotzaren 2015eko egoeraren analisi orokorra”
txostenean ezarritakoak hartzen dira, indarrekoak baitira, orain arte
egindako ebaluazioetan eta topaketetan. Euskal Autonomia Erkidegoaren
errealitatera egokitutako laburtutako honako zerrendan artikulatuko
ditugu:
01.- Jakintza eta informazioa hobetzea. Datuak ikertu eta jasotzeko
zentroek, EUSTATek, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen
Kabineteak eta administrazioko sailetako estatistika organoek bereziki
boluntarioak eta jendarte partaidetza eduki behar dituzte aztertze
helburuen artean, eta informazioa etengabe eta eguneratuta eskaini
behar dute.
02.- Eskumen publikoak bereganatzea jendarte partaidetzaren
esparruan ikuskera integral batetik ikusita, dimentsio guztiekin
koherentea eta koordinazio esparrua definituta sail eta administrazioen
artean. Bereziki garrantzitsua da tokiko esparruan, non ad hoc
3. Erronkak
14
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
zinegotzigoak ezarri behar baitira, partaidetza sustatzeko. Boluntariotzari
buruzko gaiak ezingo dira, inondik inora ere, jendarte gaietan eskumenak
dituzten sailetara mugatu.
03.- Autonomia erkidegoetako boluntariotzari buruzko araudia berriz
aztertzea 20 urtez indarrean egon eta gero komenigarria da egungo
erronkei egokitzea.
04.- Boluntariotza eta haren balioak hezkuntza sistema formalera
batzea Hezkuntza zikloko etapa guztietan egin behar da, bai zeharkako
moduan eta bai irakasgai espezifikoetan.
05.- Jendarte antolakundeak partaidetza eredu berriei egokitu behar
zaizkie. Hortaz, boluntariotzaren kontzeptu ere egokitu behar da, baita
harrera prozesuak, partaidetza proposamenak eta kudeaketa eta
lidergo patroiak ere. Egitura horizontalen eredu orekatu bat bilatu nahi
da, militantzia, ideologia eta arrazoia erlazioekin, elkarrekiko zaintzarekin,
nahitasunekin,emozioekinetapertsonalapolitikoaerebadelaulertzearekin
elkartuko dituena; konpromisoa, erantzukizuna eta diziplina dituen eredu
bat, baina baita norberaren eta taldearen zaintza ere. Erakundeen eta
bestelako jendarte eragileen arteko lankidetza erak ere berriz aztertu
behar dira.
06.-Espiritu eraldatzailea berreskuratzea Partaidetzaren eta erakundeen
ideologia osagaia indartzeak indartze etikoa bultzatzen du. Lan egin
behar da espiritu kritikoak jendarte ekimenaren alderdi eraldatzailea
bermatu dezan. Esangura horretan, boluntariotza erkidegoan parte hartze
arduratsu legez ikusi behar da, hots, zerbitzuak ematen diren bitartean,
salaketa lana ere egin behar da, laguntza eta militantzia esparruak ondo
uztartuta.
07.- Motibazioak kudeatzea. Garrantzitsua ez da norbait epe
motzerako edo karitate asmoarekin edo asmo asistentzialistekin
iristen ote den boluntariotzara, baizik eta ekintza garatzearekin batera
motibaziook helduko ote diren eta konpromiso ideologiko, egonkor eta
eraldatzaileetarako bidea hartuko ote duten. Boluntarioari lagundu
egin behar zaio; hartara, laguntzaren «elkartasunetik» eta berehalako
gogobetetzetik, “eraldaketaren elkartasunera” igarotzeko.
08.- Boluntariotzaren inguruko prestakuntzaren alde egitea partaidetza
ere berriekin bat eginda. Aldaketak bideratzen dakien prestakuntza,
erantzukizuna sustatzeari eta konpromisoari eta eraldaketari lotutako
balioetan sakontzeari muzin egin gabe.
15
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
09.- Eragin politikoa Boluntariotzak eta jendarte partaidetzak garrantzia
irabazi behar dute agenda politikoan, erreferentziazko solaskideak sortuz
botere publikoekin eta eragin politikoa bultzatuz.
10.- Komunikazio hobetzea Komunikazioa tresna nagusia izan behar da
erakundeetan. Ezin da eraldatu komunikatu gabe, eta komunikazioaren
kudeaketa onak baino ez du eragina bermatzen, jendartean iritzia sortuz.
Horrez gain, bide eraginkorrena da partaidetzari, boluntariotzari eta
horren jendarte ekarpenari lotutako balioak zuzen hedatzeko.
11.- Boluntarioen erakundeak egonkortzea Batetik, erakundeek jendarte
oinarria zabaldu behar dute; bestetik, administrazio publikoek ulertu behar
dute jendarteari ekarpenak egiten dizkiotela, bai zerbitzuak emanez
eta bai jendarte demokratikoa sortuz. Hortaz, baliabide eta laguntza
beharrezkoak eman behar dituzte erakundeok behar bezala gara
dezaten euren lana.
12.- Partaidetza eta boluntariotzaren pluraltasun osoa sartu behar
dute sareek, agentziek eta partaidetza bultzatzeko zentroek. Eredu
berriak sortzea, jendarte ekintza tradizionalari zuzenean lotuta ez dauden
esparru desberdin asko (kirola, kultura, aisialdia, babes zibila, ekologismoa,
feminismoa…) sortzea eta formalki eratutako erakundeen inguruan kanal
ugari ez egituratuak egotea kontuan harturik eragileek partaidetza aukera
zabala daukate.
13.- Aurrera diskurtso konpartiturantz Partaidetza kontzeptu eta formen
inguruko diskurtso konpartitua lagungarria izango litzateke herritar
antolatuen rola argitzeko eta partaidetzan inplikatutako pertsonen
proiektu ezberdin baina komuna definitzeko.
14.- Elkarrizketa enpresarekin. Elkarri eragiteko aukerak esploratzea,
jendarte partaidetza eta elkartasuna enpresara hurbiltzeko tresnen bidez.
15.- Aurrera egitea genero berdintasuneko ikuskeran Ikuspegi hori
boluntariotzan integratzeko ahaleginak egiteko, emakume eta gizonen
egoera desberdinari buruzko azterketa sistematikoa egin behar da,
ezberdintasunak ezabatzera eta berdintasuna sustatzera zuzendutako
helburu eta jarduketa bereziak batuz.
16
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Gorago azaldutako erronkak berehala betetzeko beharrizan bihur
daitezkeen arren, hausnarketa eztabaidaguneetan hauexek identifikatu
dira.
01. Partaidetza eretan
•	 Partaidetza eta boluntariotza eredu desberdinak integratzea.
•	 Partaidetza eta boluntariotza esparru desberdinak (jendarte esku-
hartzea, kirola, kultura, aisialdia, babes zibila, etab) integratzea.
02. Kudeaketan
•	 Erakundeetan boluntarioen protagonismoa handitzea.
•	 Boluntariotzaren arreta eta partaidetza prozesuak hobetzea.
•	 Jendarte oinarria handitzea eta espiritu eraldatzailea berreskuratzea.
•	 Egitura eta erdu malguagoak eta zabalagoak sortzea.
•	 Berrikuntza kontzeptua partaidetzan sustatzea.
03. Prestakuntzan eta aholkularitzan
•	 Jendarte sareak administrazioaren funtzionamendua ezagutzea.
•	 Administrazioko teknikariak prestatzea, partaidetza eta boluntariotza
susta dezaten.
•	 Boluntarioen eta euren erakundeen eskubideak eta betebeharrak
ezagutzea.
•	 Boluntarioen lan zehatz batzuk egiteko beharrezko kualifikazioa lortzeko
bideak eskura izatea.
•	 Komunikazio prozesuen, eragileen eta tresnen gaitzea.
•	 Genero berdintasunean parte hartzen duten eragileak prestatzea.
4. Beharrak
17
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
04. Boluntariotza eta partaidetza ikusgarri egitea
•	 Partaidetzari, boluntariotzari, euren balioei eta jendarte ekarpenari
buruzko ezagutza eta informazioa hobetu eta handitzea.
•	 Komunikabideen inplikazioa, partaidetza eta boluntariotza sustatzeko
garaian.
•	 Erakundeen komunikazio tresnak optimizatzea.
05. Erakundeen arteko lankidetza
•	 Topatzeko eta hausnartzeko esparru komunak sortzea.
•	 Koordinatzeko lan eta esparru sareak sortzea.
06. Erakundeen arteko lankidetza
•	 Administrazioko sailei eta organismoei boluntariotza eta partaidetza
zaindu eta sustatzearen garrantzia helaraztea.
•	 Instituzioen (tokiko administrazioak barne) arteko koordinazioa hobetzea,
boluntariotzaren kudeaketa koherente eta eragingarria bermatzeko.
07. Administrazioarekiko lankidetza
•	 Jendarte erakundeen rola argitzea.
•	 Boluntariotza hirugarren sektorearekiko (elkarrizketa zibileko mahaiak,
zaharren kontseiluak eta abar) koordinazio esparruetan sartzea.
•	 Boluntariotzako lurralde agentziekin sarean lan egitea.
•	 EAEn baterako ekintzak (kanpainak, azterlanak, mintegi teknikoak eta
abar) egitea.
•	 Tokiko administrazioekiko lan sareak sortzea.
•	 Jendarte erakundeentzako teknika eta finantza baliabideak handitzea.
•	 Izapideak kudeatzeko eta administrazioaren baliabideak eskuratzeko
hobekuntzak.
08. Beste eragile batzuekiko lankidetza
•	 Enpresarekin, sektore publikoarekin eta abarrekin lotutako
boluntariotzaren aukerak esploratzea
18
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
09. Nazioarteko eremuan
•	 Gure mugez gaindiko boluntzariotza eta partaidetzari buruzko
informazioa izatea, bereziki interesatuta Europan hurbilen dauzkagun
herrialdeetan.
10. Ezagutza
•	 Partaidetzaren eta boluntzariotzaren jendaurreko aitortza adieraztea.
•	 Jendarte partaidetzaren prestakuntza eta boluntzariotzaren eskarmen-
tua ofizialki egiaztatzea.
19
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
1. Boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzea, parte-hartzearen eta
elkartasunaren kultura bultzatuta, herritar aktiboak eraikitze aldera.
2. Elkarte sarea indartzea, elkarte horietako kideen ahalduntzea sustatuz
eta euren eskura baliabide egokiak jarriz, partaidetza eta jardun egokia
errazteko; izan ere, berebiziko garrantzia emango zaio emakumeen
ahalduntzeari eta emakumeok sektoreko erakundeetan zuzendaritzan
parte hartzea handitzeari.
3. Antolakuntza eta kudeaketa eredu berriak aintzatetsi eta integratzea,
partaidetzaren eta boluntariotzaren aniztasuna biltzeko.
4. Ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren errealitatea
ezagutaraztea, herritarrei eta jendarte eragileei horren garrantzia,
balioak, aniztasuna, ezaugarriak eta adierazpide ezberdinak erakusten.
5. Partaidetzarekin eta boluntariotzarekin lotutako jendarte eragileen
arteko koordinazioa erraztea eta jendarte sareak aholkularitza
organoetan eta erabakimenetan parte hartzea sustatzea.
6. Boluntarioen prestakuntza sustatzea prestakuntza beharrezko
duten atazetan eta kualifikazio horren eta boluntzariotzaren bidez
eskuratutako konpetentzien aintzatespena aztertzea.
7. Autonomia erkidegoan boluntariotzaren inguruan dauden arauak eta
erroldak aztertzea ea egokiak diren eta hala badagokio, hobekuntzarako
aldaketak proposatzea.
5. Helburuak
20
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
I1. Ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna
eraikitzea. Benetako elkartasun eta partaidetza kultura sustatzea,
jendarte osoaren, ekintza boluntarioaren eta jendarte beharrizanei
erantzuna ematen laguntzeko beharraren arteko zuzeneko lotura
egonkorra ezartzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da denon ondarean
inplikatutako pertsonen eta taldeen rola aitortzea eta eurei laguntza
ematea euren lana egin dezaten.
I2. Elkarte sare dinamiko baten garapena, ekintza boluntarioaren eta
parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango
dena. Jendarte erakundeak partaidetza eta boluntariotza gauzatzen diren
egiturak dira. Hortaz, beharrezkoa da neurriak hartzea boluntarioen arreta
eta dinamizazio prozesuak bultzatzeko, ezinbestekoak baitira jendarte
partaidetzako esperientzia arrakastatsu eta eragingarriak lortzeko.
Halaber, erakundeak bultzatuko dira honakoa lortzeko: erakundeen
iraunkortasuna, gardentasuna, modernizazioa eta izaera komunitarioa
eta eraldatzailea.
I3. Boluntariotzaren eta partaidetzaren fenomenoen ulermena
normalizatzea, jendarte eta komunitate eginkizuna nabarmenduz eta
berau bultzatzen duten jendarte eragileen giltzatze eta koordinazio
esparruak indartuz. Lankidetza eta harreman sare baten eraikuntzan
EAEko esparru guztietan aurrera egitea da, eta, horretarako, hirugarren
sektoreak duen egungo egituraketa maila (sareak, federazioak, eta
abar) eta gure komunitatean sendotzen ari den herri administrazioekin
elkarrizketarako espazioen (herritarren elkarrizketarako mahaiak,
kontseiluak eta abarren) aurrerapena aprobetxatzea.
6. Ildo estrategikoak
21
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
I4. Jendarte eta politika eragina izateko gaitasuna duen jendarte
sarea bultzatzea. Jendartearen partaidetza –bertan gorpuzten da
boluntariotza– jendarte demokratikoari eusten dion zutabeetako bat da.
Partaidetza horretarako plataformak erakundeak dira, eta euren zerbitzu
eta aldaketa proposamenak gai izan behar dira iritzi publikoa sortzeko,
komunikazio prozesu ondo kudeatuen bidez eta gainerako jendarte
eragileentzako baliodun solaskideak izan daitezen erreferenteak sortuz.
22
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Egungo estrategiaren helburua herritar guztiak dira, esangura bikoitzean:
inplimentazioaren ondoriozko lanaren onuradun gisa, eta denon
ondasunaren kudeaketan norbanako bakoitzaren engaiamenduaren eta
partaidetza aktiboaren bidez inplika daitekeen subjektu gisa.
Edu bertsuan, partaidetza eta boluntariotza sustatu, kudeatu, ikusarazi eta
zehazteko aukera duten jendarte eragile guztiei zuzentzen zaie.
Azken finean, helburuak honakoak dira: erakundeetakoak ez diren eta lan
solidarioa egiten duten pertsonak eta elkarteak izateko lege betebeharrak
betetzen ez dituzten, baina xedeek, ezarpenak eta jardunak legitimatutako
egitura ez arautuak.
7. Nori zuzendua
23
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Partaidetzaren eta boluntarioen ekintzaren inguruan dabiltzan eragile
ugari, eta inor alboratu gabe, honakoak lehenestea erabaki da (zerrenda-
ren hurrenkerak ez du hierarkiarik adierazten):
•• boluntarioak dituzten jendarte erakundeak eta sareak;
•• jendarte erakundeak oro har;
•• administrazio publikoak;
•• EUDEL;
•• partaidetza eta boluntariotzako agentziak:
•• Boluntariotzaren Euskal Kontseilua.
•• ikastetxeak;
•• unibertsitateak.
8. Eragileak
24
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
A/ Sentsibilizazioa eta antzematea
01. Jendarte eragileekiko bilerak, estrategia jendarteratzeko eta
eurenganatzeko, jarduerak batu eta iradokizunak jasoz. Estrategikoa
eta zeharkakoa da.
02 EAEn sentsibilizazio kanpaina Boluntariotzaren Nazioarteko egunaren
inguruan.
03. Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibilizaziorako etengabeko
programa.
B/ Komunikazioan eta ikustaraztea
04. Erakundeentzako komunikaziorako laguntza lana. Estrategikoa eta
zeharkakoa da. Beste proposamen batzuk baztertu barik, honako
ideiak iradokitzen dira:
•• jendarte erakundeetako komunikazio arduradunen arteko
topaketa.
•• Komunikabideekin bi urtez behin elkartzea, jendarte erakunde
eta komunikabideetako profesionalekin.
05. EITB taldearekin lankidetza. EITBren laguntza eskatzea sentsibilizatzeko
eta boluntariotzaren jardunbide egokiak nabarmentzeko. Estrategikoa
eta zeharkakoa da.
06. Boluntzariotzarekin eta jendarte partaidetzarekin lotutako teknologia
aplikazioen garapena aztertzea. Gidaliburuen argitalpen digitala egin
daiteke, adibidez, jardun egokien gida, komunikabideentzako estilo
liburuak gaika, termino eta kontzeptu glosarioa, partaidetza eta
boluntariotza ereduak edo boluntarioentzako gidaliburu etikoa.
9. Ekintza
25
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
C/ Tokiko boluntariotza
07. Prestakuntza plana udal eragileentzat, boluntariotzari, partaidetzari eta
hirugarren sektoreari buruz. Bherria proiektuaren garapena
08. Boluntarioen udal topaketak, elkar ezagutzeko, kontrastatzeko eta
espiritu eraldatzaileak lantzeko.
D/ Informazioa eta ikerketa
09. Boluntariotza eta partaidetza protagonista duten azterlanak egitea.
Hiru proposamen:
•• Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko estatistika azterlana
•• Emakumeei eta boluntariotzari buruzko azterlana (Emakunderen
lankidetza bilatu);
•• Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko txostena 2020,
kualitatiboa.
10. EUSTATi, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari eta
administrazioko sailetako estatistika organoei jendarte partaidetza eta
boluntariotza aztertzeko aldagaitzat hartzea proposatzea. Estrategikoa
da.
E/ Topaketak eta mintegiak
11. Boluntarioen topaketak. Gai teknikoak jorra ditzake edo elkarbanatzeko
eta kontrastatzeko esparrua izan daiteke.
12. Partaidetza eta boluntariotzari buruzko mintegiak. Beste proposamen
batzuk baztertu barik, Europako jardun egokiei buruzko bat iradokitzen
da, partaidetzaren, boluntariotzaren eta gobernantzaren inguruan.
F/ Aintzatespena eta konpetentziak
13. Boluntariotzan eskuratutako prestakuntza eta esperientziaren ain-
tzatespena garatzea, Lanbiderekin, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren
Euskal Institutuarekin eta bestelako organo eskudunekin lankidetzan.
26
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
G/ Boluntariotza agentziak
14. Boluntariotza eta jendarte partaidetzako agentziak indartu eta
sendotzea. Estrategikoa eta zeharkakoa da. Martxan dauden laguntzez
gain, Kontseiluak agentziei eta erakunde sustatzaileei aintzatespen
ekitaldia egitea proposatzen da, instituzioen arteko lankidetza eredua
direlako.
H/ Administrazioak eta legeria
15. Legeriaren egokitasunari eta partaidetzaren eta boluntariotzaren
erroldari buruzko txostena egiteko batzordea sortzea.
16. Galdetegia sortu, igorri eta jasotzea erakundeek datuak eman ditzaten.
I/ Hezkuntza eta unibertsitateak
17. Herkintzarekiko eta unibertsitateekiko harremana indartzea, esparru
bien arteko lotura estutzeko.
J/ Boluntarioen lanaren aintzatespena
18. Boluntarioak aintzat hartzeko ekitaldia.
K/ Prestakuntza
19. Prestakuntza. Estrategikoa eta zeharkakoa da, zenbait jarduera
estrategia honen ataletan daude jasota. Puntu zehatz honetarako
jarduera bi proposatzen dira:
•• Mintegi bat egitea boluntzariotzaren edo pertsona eta baliabideen
kudeaketaren arduradunekin, prestakuntza zelan jorratu aztertzeko.
•• Erretiroa hartzeko pronto dauden pertsonentzako prestakuntza
estrategia garatzea.
27
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Ekintza estrategikoak
Proposatutako 19 ekintzetatik 6 estrategikoak dira.
01.- Jendarte eragileekiko bilerak estrategia jendarteratzeko eta euren-
ganatzeko, euren jarduerak eta iradokizunak aprobetxatuta.
04.- Erakundeentzako komunikaziorako laguntza-plana.
05. - EITB taldearekin lankidetza. EITBren laguntza eskatzea sentsibi-
lizatzeko eta boluntariotzaren jardunbide egokiak nabarmentzeko.
10.- EUSTATi, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari
eta administrazioko sailetako estatistika organoei jendarte partaidetza
eta boluntariotza aztertzeko aldagaitzat hartzea proposatzea.
14.- Boluntariotza eta jendarte partaidetzako agentziak indartu eta sen-
dotzea.
19.- Prestakuntza.
28
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
Helburuak Lerroak Jarduerak
1.- Boluntariotza eta parte-hartze
soziala sustatzea, parte-hartzearen
eta elkartasunaren kultura bultzatu-
ta, herritar aktiboak eraikitze aldera.
I1 / I3 / I4
01/02/03/04/05/06/09/10/12/13/
18/19
2.- Elkarte egitura eta sareak in-
dartzea, bertakoen ahalduntzea
sustatuz eta herritarrei zabaltzeko
aukera eskainiz. Horretarako, par-
taidetza eta jardunbide egokiak
errazteko behar bezalako baliabi-
deak eskuratzea.
I1 / I2 / I3 04/05/06/10/11/12/13/18/19/
3.- Antolakuntza eta kudeaketa ere-
du berriak aintzatetsi eta integra-
tzea, partaidetzaren eta bolunta-
riotzaren aniztasuna biltzeko.
I2 / I3 06/11/12/16/
4.- Ekintza boluntarioaren eta par-
te-hartze sozialaren errealitatea
ezagutaraztea, herritarrei eta jen-
darte eragileei horren garrantzia,
balioak, aniztasuna, ezaugarriak eta
adierazpide ezberdinak erakusten.
I1 / I2
01/02/03/04/05/06/09/10/16/
18/19/
5.- Partaidetzarekin eta boluntario-
tzarekin lotutako jendarte eragileen
arteko koordinazioa erraztea eta
jendarte sareak aholkularitza orga-
noetan eta erabakimenetan parte
hartzea sustatzea.
I3 / I4 07/08/10/11/12/13/14/16/17/19/
6.- Beharrezkoa den esparruetan
boluntarioen prestakuntza erraztea
eta kualifikazio horren aintzatespe-
na eta boluntarioen ekintzen bidez
eskuratutako konpetentziak azter-
tzea.
I2 / I4 04/06/11/12/13/190/
7.- Boluntariotzaren eta berorren
errolden egungo araudia aztertzea,
ea egokia den, eta hala badagokio,
hobekuntzarako aldaketak propo-
satzea.
I2 / I3 / I4 15/
10. Helburuak / Lerro estrategikoak /
Jarduerak lotzeko koadro sinoptikoa
29
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
11. Egutegia
2017
Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan
00.- 2017-2020 estrategia lantzea
03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi-
lizaziorako etengabeko programa.
07.- Bherria plana (diseinua)*.
09.- Boluntariotzak EAEn duen egoerari
buruzko estatistika azterlana
11.- EAEko buluntarioen topaketa
00.- 2017-2020 estrategia lantzea
07.- Bherria plana (garapena)*.
09.-Boluntariotzak EAEn duen egoerari
buruzko estatistika azterlana
14.- Agentziak eta eta sustatzaileak aitor-
tzeko ekitaldia: Bizkaia*.
16.- Inkesta bat igorri eta jasotzea erakun-
deek datuak eman ditzaten
Oharrak*
03.- Partaidetza agentzien bidez garatutako programen bidez
07.- Ebaluazioa eta aurrekontua kontuan izanda, hurrengo urteetan berriz egitea
14.- 2017 urtea proposatzen da Bizkairako, agentziaren ospakizun ekitaldia martxan dau-
delako dagoeneko
2018
Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan
01.- Bilerak jendarte eragileekin*.
03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi-
lizaziorako etengabeko programa.
04.- Komunikazioan laguntzeko plana:
komunikazio arduradunen topaketa
05.- Lankidetza EITB taldearekin: pro-
posamena diseinatzea eta elkarrizke-
tak*.
08.- Boluntarioen udal topaketak*.
09.- EAEko gazte-asoziazionismoaren
egoerari buruzko diagnostikoa” txostena
aurkeztea*.
14.- Agentziak eta sustatzaileak aitortzeko
ekitaldia: Araba.
14.- Agentziak eta sustatzaileak aitortzeko
ekitaldia: Gipuzkoa.
19.- Mintegia boluntariotzaren arduradu-
nekin edo pertsonak eta baliabideak
kudeatzeko, prestakuntza zelan jorratu
hausnartze aldera.
02.- Sentsibilizazio kanpaina EAEn*.
04.- Komunikaziorako laguntza-plana: biur-
teko topaketa MCMrekin.
05. - EITB taldearekin lankidetza: lankidetza
zehaztea*.
10.- Partaidetzari eta boluntariotzari bu-
ruzko itemak lantzea, administrazioko
ikerketa organoei proposatzeko.
Oharrak*
01.- Eragileak eta egutegia zehaztea. Dagoeneko proposatutako erakundeak: Emakunde
(ikus “09 oharra – 2019 urtea”), unibertsitateak eta hezkuntza (17 zenbakiko jarduera-
rekin lotuta).
02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan.
03.- Partaidetza agentziek landutako programen bidez.
05.- EITBk ondo hartuz gero eta lankidetza zehazten baba, hitzartutako jardueren estra-
tegiaren barruan sartuko da.
08.- Bherria planaren grapenarekin lotuta.
09.- Apirilean amaitzea dago aurreikusita.
10.- Jarduera 2019an jarraitzea, baldin eta organo eskudunek ondo hartzen badute (ikus
2019ko lehen seihilekoaren 10 zenbakiko jarduera).
30
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
2019
Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan
03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi-
lizaziorako etengabeko programa.
04.- Komunikaziorako laguntza plana:
prestakuntza*.
06.- Boluntariotzarekin eta partaidetzarekin
lotutako teknologi aplikazioen garapena
aztertzea*.
09.- Emakumeen eta boluntariotzaren ingu-
ruko azterlana: diseinua*.
10.- Administrazioko jendarte ikerketarako
organoekin elkarrizketa, partaidetza-
ri eta boluntariotzari buruzko itemak
sartzeko.
13.- Lanbiderekin, Lanbide Heziketaren
Ezagutzaren Euskal Institutuarekin eta
bestelako organo eskudunekin elkarriz-
ketak egitea, prestakuntza eta bolun-
tariotzan eskuratutako esperientzia
aztertzeko*.
02.- Sentsibilizazio ekintza EAEn*.
04.- Komunikaziorako laguntza plana:
prestakuntza*.
09.- Emakumeen eta boluntariotzaren ingu-
ruko azterlana: garapena*.
12.- Partaidetzar, boluntariotza eta gober-
nantzari buruzko mintegia: jardunbide
egokiak Europan.
18.- Boluntarioak aintzat hartzeko ekitaldia.
Oharrak*
02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan. Oraindik zehazteke.
03.- Partaidetza agentziek landutako programen bidez.
04.- Beharrizanen diseinua eta inplementazioa 2018ko topaketen arabera.
06.- Garatu beharreko aplikazioak zehazteke daude.
09.- Emakunderekin lankidetzan egin nahi da. Emakunderen hasierako proposamena
ikus “01 oharra – 2018 urtea”.
10.- Ikus “10 oharra, 2018koa”.
13.- Ekintza gehiago egingo lirateke elkarrizketen emaitzen arabera.
2020
Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan
00.- 2021-2024 estrategia lantzea
03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi-
lizaziorako etengabeko programa.
09.- EAEko boluntariotzaren egoeraren
txostena 2020 (kuantitatiboa): lantzea.
11.- Boluntarioen lurralde topaketak*.
15.- Partaidetza eta boluntariotzaren
legeriari eta erroldari buruzko txostena:
batzordea eta garapena.
00.- 2021-2024 estrategia lantzea
02.- Sentsibilizazio ekintza EAEn*.
09.- EAEko boluntariotzaren egoeraren
txostena 2020 (kualitatiboa): aurkezpena.
15.- Partaidetza eta boluntariotzaren
legeriari eta erroldari buruzko txostena:
aurkezpena.
19.- Erretiroa hartzear dauden pertsonen-
tzako prestakuntza estrategia garatzea.
Oharrak*
02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan Oraindik zehazteke
03.- Partaidetza agentziek garatutako programen bidez
11.- Edukia eta metodologia zehazteke

More Related Content

What's hot

Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Busturia Aurrera
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
bildubilbo
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
Irekia - EJGV
 
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzuraDeusto giza balioen zerbitzura
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 
What's hot (13)

Programa Euskara
Programa EuskaraPrograma Euskara
Programa Euskara
 
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
Berdintasunean lanean eusko federazioen esparruan: Gogo eta gidatuz ekintzara...
 
Deusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzuraDeusto giza balioen zerbitzura
Deusto giza balioen zerbitzura
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 
Similar to Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020

Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostenaEraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Irekia - EJGV
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Irekia - EJGV
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
mundu_mira
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
mundu-mira-kooperatiba
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
IntegraLocal
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Irekia - EJGV
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Irekia - EJGV
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
mundu-mira-kooperatiba
 
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
lauro2030agenda
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Irekia - EJGV
 
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Gizarte Berrikuntza Ireki eta Estrategikoa Ekintzan (2015eko Urriaren 26an, D...
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikErdu
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Irekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Irekia - EJGV
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020Irekia - EJGV
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
EcoEuskadi 2020
 
Similar to Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020 (20)

Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa

More from Irekia - EJGV

La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdfLa protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
La protección de datos personales - Datu pertsonalen babesa.pdf
Irekia - EJGV
 
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
Irekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Irekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
Irekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
Irekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Irekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
Irekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020

  • 2.
  • 3. Vitoria-Gasteiz, 2018 Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020
  • 4. Argitaraldia: 1.a, 2018ko otsaila Ale-kopurua: 1.500 ale © Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Enpleguko eta Gizarte Politiketako saila Internet: www.euskadi.eus Egilea: Boluntariotzaren Euskal Kontseilua Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Diseinua eta maketazioa: Kabinetearen eta Komunikazioaren Zuzendaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako saila Inprimaketa: Imprenta Dosbi L.G.: VI 10-2018 Lan honen bibliografia-erregistroa Eusko Jaurlaritzaren Bibliotekak sarearen katalogoan aurki daiteke: http://www.bibliotekak.euskadi.eus/WebOpac
  • 5. 5 2001. urtean sortu zen Euskadin Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, topaketarako organo gisa, eta honako helburu honekin: elkartasunari lotutako politiken gainean hausnarketa egitea eta jarduera koherentea, eraginkorra eta koordinatua sustatzea gizarte honetan boluntariotza- ekintza bultzatzeko zeregin zaila eta konplexua aurrera eroan ahal izateko. Hainbat dira kontseiluek ezaugarritzat dituzten eta haien iraupena baldintzen duten testuinguruak eta aldaketak; hala ere, beti nahi izan dugu Kontseilu bizia, dinamikoa, betearazlea eta oso hurbila izan, boluntarioen errealitatearekin sentikorra izan, hein handi batean erakunde sozialek Kontseilua bultzatzeko bere gain hartu duten lidergo partekatuari esker. Harrezkero, parte-hartze soziala bultzatzeko zereginean esku hartzen duten eragile guztien artean bide-orri bat zehazten eta partekatzen lagunduko digun estrategia bat ezartzen joan gara lau hilean behin. Duela gutxi 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria onartu da, eta horixe helarazi nahi diogu EAEko gizarte osoari. Forma xumea du, jarduera eta plangintza handiak alde batera utzi dituelako, baina sakonean handizalea da, lan eta analisi partekatu bat duelako oinarri moduan. Sinergiak sortzen jarraitzera, lehentasunak identifikatzera eta ahaleginak eta baliabideak optimizatzera dago orientatuta. Herritarren parte-hartzea eta elkartasuna lortzeko bide luzea dela hartzen du oinarri gisa estrategiak, eta guztion artean, egunero, modu kontzientean edo inkontzientean, eratzen dugun eredu sozialak baldintzatzen du bide hori. Aurkezpena BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 2017ko urrian onartuta
  • 6. 6 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Seguruena, identifikatu diren erronka eta jarduera asko ez dira berriak, berritzaileak... baina ilusio berriez, aukera berriez eta laguntza berriez daude beteta. Horri esker, boluntariotza sendoa eta koherentea, politika sozialekin bat egiten duena eta, oro har, Euskadiren garapenarekin konprometituta dagoena lortu ahal izango dugu. Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke. Eta, jakina, iradokizunik, proposamenik edo eskaintzarik baduzu atsegin handiz entzungo dugu. Euskadi, auzolana, bien común! Beatriz Artolazabal Albeniz Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua
  • 7. 7 Aurkibidea 1. Hitzaurrea 07 2. Boluntariotzaren eta jarduteko esparru orokorraren definizioa 09 3. Erronkak 11 4. Beharrak 14 5. Helburuak 17 6. Ildo estrategikoak 18 7. Nori zuzendua 20 8. Eragileak 21 9. Ekintza 22 10. Helburuak / Lerro estrategikoak / Jarduerak lotzeko koadro sinoptikoa 26 11. Egutegia 27
  • 8.
  • 9. 9 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Jendarte parte-hartzea eta boluntariotza, haren adierazpen nagusi bezala, jendarte demokratiko bat egituratzen duten ardatzetako bi dira. Batetik, denon onerako konpromisoak eta erantzukizunak hartzeko norbanakoen eta taldearen gaitasuna da; bestetik, gobernantza estilo osasungarri baten adierazpenik adierazgarrienetariko bat da, jendearen baliabideak aprobetxatzen baititu eta gaitasuna ematen diolako jendeari kontu publikoetan eragina izateko, kudeaketan parte hartzen duten eragileen arteko etengabeko elkarrizketaren bidez. Horixe kontuan izanda, administrazio publikoek parte hartu nahi duten pertsonen lana aintzatesteaz gain, eurek jarduteko gaitasuna aldeztu behar dute, ahal den neurrian, parte hartzeko eremuak eta inplikatutako pertsona eta erakunde kopurua handituz. Oraingo estrategia planteamendu horren barruan kokatzen da eta aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen. Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio behar du. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Jendarte Politiketako Sailaren ekimenez, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren esku sortu bazen ere, 1. Hitzaurrea
  • 10. 10 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 administrazio esparrutik at atera nahi dute, zertarako eta jendarte parte- hartzea garatzeko eskumenak eta betebeharrak dituzten edo ekintzak egiten dituzten jendarte eragileentzako tresna izateko. Eta administrazioak sortutako ekimena den heinean, ekintza guztiek genero ikuskera eduki behar dituzte, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko. Aurkezten ari garen agiria pertsona eta erakunde talde zabal baten lanaren emaitza da. Aurreko estrategia ebaluatuta edo kontraste jardunaldien bidez edo ideiak kudeatzeko saioak eginez, ekarpen ugari egin dira eta harrezkero taldeetan jarri eta moldatu dira, sistematizazio eta ekintza proposamen bakarra sortzeko. Hortaz, talde lana izan da eta asmoa jarduteko esparru orokorra ezartzea izan da, eta esparru hori eraginkor bihurtzeko, jarduera batzuk iradoki dira. Orain garrantzitsua da hurrengo urteetarako estrategia definitzen duten ezaugarriak aipatzea. Lehenengo eta behin, malgua da, hots, moldatzeko gaitasuna du, beharrezko aldaketak egiteko gaitasuna, beharrizan berriei aurre egin ahal izateko eta inplementazioan sor daitezkeen aukerak esploratzeko. Bigarrenez, zabalik dago ideia berri interesgarriak hartzeko. Hirugarrenez, gardena eta jendaurrekoa da, eta berariazko gonbidapena egiten da erabil eta azter dezaten berori aberastu eta hobetzeko. Laugarrenez, errealista eta posibilista da, unean uneko testuingurura egokitzen da eta asmoa ez da berehalako erantzuna ematea beharrizan, erronka eta jarduera guztiei, baizik eta lehentasunak markatzea eta ezarritako epean eta eskura dauden baliabideekin egingarria iritzitakoa egitea. Bosgarrenez eta amaitzeko, parte hartzea bultzatzen du bai jatorrian eta bai garapenean, partaidetza eta boluntariotza osatzen duten eragileei ahotsa emanez. Azken finean, 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiei dago zuzenduta, herritarrok gure jendartearen garapenaren eragile izan gaitezen.
  • 11. 11 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Estrategia hau diseinatzeko, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 2013an boluntariotzarako ezarritako definizioa dugu abiapuntua, gure aburuz indarrean baitago oraindik ere: Boluntariotza parte-hartze sozialaren adierazpide zehatz gisa ulertzen da, interes orokorreko eta izaera solidarioko jarduera sortak osatzen du, eta jarduera horiek irabazi-asmorik gabeko proiektu kolektibo baten inguruko pertsonek garatzen dituzte. Partaidetza horrek askea izan behar du, eta lan, funtzionario edo merkataritza harremanetara edo betebehar pertsonal edo juridikora lotu gabea. Boluntarioek komunitateari zerbitzua eskaintzeko egiten dute lan, eraldaketa eta guztiontzako onura bilatzen dute eta beste jendarte eragile batzuen ekintzarentzat osagarri dira; hau da, ez da herri administrazioen erantzukizunaren utzikeria edo zerbitzu profesionalak ez ordaintzea estaltzeko sortu. Esparru orokor gisa, 2012an Espainiako Boluntariotzaren Plataformak ezarritako jarraibideari eusten dio, izan ere, “Boluntariotzan sakontzea: 2020ra arteko erronkak” puntuan honakoa adierazi zen: 2. Boluntariotzaren eta jarduteko esparru orokorraren definizioa
  • 12. 12 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Etorkizunean boluntariotza zabaldu egin behar dela ulertzen dugu, baina batez ere sakondu egin behar da. Hori dela eta, boluntariotza irekian eta parte-hartzailean sinesten dugu, klase, kultura eta belaunaldi artekoa izango dena. Elkarrengana hurbilagokoak diren harremanak eta bi noranzkoko ikuspegia dituen boluntariotza nahi dugu, garrantzitsuena elkarrekiko erantzukizunak izatea helburu duena, pertsona batek besteekin eta guztiok komunitatearekin konpromisoak dituena; batzuek eman eta besteek jaso beharrean, guztiok eman eta guztiok jasotzen dugun komunitatea sortzeko. Ez dugu nahi lerro banatzaileak marraztea ardatz duen boluntariotzarik, aldiz, sinergietan eta bestelako partaidetza moduekin harremanetan sakonduko duena nahi dugu, hazten doazen beharrizanei eta inork jorratzen ez dituen arazoei erantzun goiztiarra emanez.”
  • 13. 13 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 “2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiak 2012an Espainiako Boluntariotzaren Plataformak ezarritako erronkak hartzen zituen bere gain. 2020ra artekoak direnez, gure iritziz agiri honetan jaso behar dira. Halaber, “EAEko boluntariotzaren 2015eko egoeraren analisi orokorra” txostenean ezarritakoak hartzen dira, indarrekoak baitira, orain arte egindako ebaluazioetan eta topaketetan. Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitatera egokitutako laburtutako honako zerrendan artikulatuko ditugu: 01.- Jakintza eta informazioa hobetzea. Datuak ikertu eta jasotzeko zentroek, EUSTATek, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak eta administrazioko sailetako estatistika organoek bereziki boluntarioak eta jendarte partaidetza eduki behar dituzte aztertze helburuen artean, eta informazioa etengabe eta eguneratuta eskaini behar dute. 02.- Eskumen publikoak bereganatzea jendarte partaidetzaren esparruan ikuskera integral batetik ikusita, dimentsio guztiekin koherentea eta koordinazio esparrua definituta sail eta administrazioen artean. Bereziki garrantzitsua da tokiko esparruan, non ad hoc 3. Erronkak
  • 14. 14 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 zinegotzigoak ezarri behar baitira, partaidetza sustatzeko. Boluntariotzari buruzko gaiak ezingo dira, inondik inora ere, jendarte gaietan eskumenak dituzten sailetara mugatu. 03.- Autonomia erkidegoetako boluntariotzari buruzko araudia berriz aztertzea 20 urtez indarrean egon eta gero komenigarria da egungo erronkei egokitzea. 04.- Boluntariotza eta haren balioak hezkuntza sistema formalera batzea Hezkuntza zikloko etapa guztietan egin behar da, bai zeharkako moduan eta bai irakasgai espezifikoetan. 05.- Jendarte antolakundeak partaidetza eredu berriei egokitu behar zaizkie. Hortaz, boluntariotzaren kontzeptu ere egokitu behar da, baita harrera prozesuak, partaidetza proposamenak eta kudeaketa eta lidergo patroiak ere. Egitura horizontalen eredu orekatu bat bilatu nahi da, militantzia, ideologia eta arrazoia erlazioekin, elkarrekiko zaintzarekin, nahitasunekin,emozioekinetapertsonalapolitikoaerebadelaulertzearekin elkartuko dituena; konpromisoa, erantzukizuna eta diziplina dituen eredu bat, baina baita norberaren eta taldearen zaintza ere. Erakundeen eta bestelako jendarte eragileen arteko lankidetza erak ere berriz aztertu behar dira. 06.-Espiritu eraldatzailea berreskuratzea Partaidetzaren eta erakundeen ideologia osagaia indartzeak indartze etikoa bultzatzen du. Lan egin behar da espiritu kritikoak jendarte ekimenaren alderdi eraldatzailea bermatu dezan. Esangura horretan, boluntariotza erkidegoan parte hartze arduratsu legez ikusi behar da, hots, zerbitzuak ematen diren bitartean, salaketa lana ere egin behar da, laguntza eta militantzia esparruak ondo uztartuta. 07.- Motibazioak kudeatzea. Garrantzitsua ez da norbait epe motzerako edo karitate asmoarekin edo asmo asistentzialistekin iristen ote den boluntariotzara, baizik eta ekintza garatzearekin batera motibaziook helduko ote diren eta konpromiso ideologiko, egonkor eta eraldatzaileetarako bidea hartuko ote duten. Boluntarioari lagundu egin behar zaio; hartara, laguntzaren «elkartasunetik» eta berehalako gogobetetzetik, “eraldaketaren elkartasunera” igarotzeko. 08.- Boluntariotzaren inguruko prestakuntzaren alde egitea partaidetza ere berriekin bat eginda. Aldaketak bideratzen dakien prestakuntza, erantzukizuna sustatzeari eta konpromisoari eta eraldaketari lotutako balioetan sakontzeari muzin egin gabe.
  • 15. 15 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 09.- Eragin politikoa Boluntariotzak eta jendarte partaidetzak garrantzia irabazi behar dute agenda politikoan, erreferentziazko solaskideak sortuz botere publikoekin eta eragin politikoa bultzatuz. 10.- Komunikazio hobetzea Komunikazioa tresna nagusia izan behar da erakundeetan. Ezin da eraldatu komunikatu gabe, eta komunikazioaren kudeaketa onak baino ez du eragina bermatzen, jendartean iritzia sortuz. Horrez gain, bide eraginkorrena da partaidetzari, boluntariotzari eta horren jendarte ekarpenari lotutako balioak zuzen hedatzeko. 11.- Boluntarioen erakundeak egonkortzea Batetik, erakundeek jendarte oinarria zabaldu behar dute; bestetik, administrazio publikoek ulertu behar dute jendarteari ekarpenak egiten dizkiotela, bai zerbitzuak emanez eta bai jendarte demokratikoa sortuz. Hortaz, baliabide eta laguntza beharrezkoak eman behar dituzte erakundeok behar bezala gara dezaten euren lana. 12.- Partaidetza eta boluntariotzaren pluraltasun osoa sartu behar dute sareek, agentziek eta partaidetza bultzatzeko zentroek. Eredu berriak sortzea, jendarte ekintza tradizionalari zuzenean lotuta ez dauden esparru desberdin asko (kirola, kultura, aisialdia, babes zibila, ekologismoa, feminismoa…) sortzea eta formalki eratutako erakundeen inguruan kanal ugari ez egituratuak egotea kontuan harturik eragileek partaidetza aukera zabala daukate. 13.- Aurrera diskurtso konpartiturantz Partaidetza kontzeptu eta formen inguruko diskurtso konpartitua lagungarria izango litzateke herritar antolatuen rola argitzeko eta partaidetzan inplikatutako pertsonen proiektu ezberdin baina komuna definitzeko. 14.- Elkarrizketa enpresarekin. Elkarri eragiteko aukerak esploratzea, jendarte partaidetza eta elkartasuna enpresara hurbiltzeko tresnen bidez. 15.- Aurrera egitea genero berdintasuneko ikuskeran Ikuspegi hori boluntariotzan integratzeko ahaleginak egiteko, emakume eta gizonen egoera desberdinari buruzko azterketa sistematikoa egin behar da, ezberdintasunak ezabatzera eta berdintasuna sustatzera zuzendutako helburu eta jarduketa bereziak batuz.
  • 16. 16 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Gorago azaldutako erronkak berehala betetzeko beharrizan bihur daitezkeen arren, hausnarketa eztabaidaguneetan hauexek identifikatu dira. 01. Partaidetza eretan • Partaidetza eta boluntariotza eredu desberdinak integratzea. • Partaidetza eta boluntariotza esparru desberdinak (jendarte esku- hartzea, kirola, kultura, aisialdia, babes zibila, etab) integratzea. 02. Kudeaketan • Erakundeetan boluntarioen protagonismoa handitzea. • Boluntariotzaren arreta eta partaidetza prozesuak hobetzea. • Jendarte oinarria handitzea eta espiritu eraldatzailea berreskuratzea. • Egitura eta erdu malguagoak eta zabalagoak sortzea. • Berrikuntza kontzeptua partaidetzan sustatzea. 03. Prestakuntzan eta aholkularitzan • Jendarte sareak administrazioaren funtzionamendua ezagutzea. • Administrazioko teknikariak prestatzea, partaidetza eta boluntariotza susta dezaten. • Boluntarioen eta euren erakundeen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea. • Boluntarioen lan zehatz batzuk egiteko beharrezko kualifikazioa lortzeko bideak eskura izatea. • Komunikazio prozesuen, eragileen eta tresnen gaitzea. • Genero berdintasunean parte hartzen duten eragileak prestatzea. 4. Beharrak
  • 17. 17 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 04. Boluntariotza eta partaidetza ikusgarri egitea • Partaidetzari, boluntariotzari, euren balioei eta jendarte ekarpenari buruzko ezagutza eta informazioa hobetu eta handitzea. • Komunikabideen inplikazioa, partaidetza eta boluntariotza sustatzeko garaian. • Erakundeen komunikazio tresnak optimizatzea. 05. Erakundeen arteko lankidetza • Topatzeko eta hausnartzeko esparru komunak sortzea. • Koordinatzeko lan eta esparru sareak sortzea. 06. Erakundeen arteko lankidetza • Administrazioko sailei eta organismoei boluntariotza eta partaidetza zaindu eta sustatzearen garrantzia helaraztea. • Instituzioen (tokiko administrazioak barne) arteko koordinazioa hobetzea, boluntariotzaren kudeaketa koherente eta eragingarria bermatzeko. 07. Administrazioarekiko lankidetza • Jendarte erakundeen rola argitzea. • Boluntariotza hirugarren sektorearekiko (elkarrizketa zibileko mahaiak, zaharren kontseiluak eta abar) koordinazio esparruetan sartzea. • Boluntariotzako lurralde agentziekin sarean lan egitea. • EAEn baterako ekintzak (kanpainak, azterlanak, mintegi teknikoak eta abar) egitea. • Tokiko administrazioekiko lan sareak sortzea. • Jendarte erakundeentzako teknika eta finantza baliabideak handitzea. • Izapideak kudeatzeko eta administrazioaren baliabideak eskuratzeko hobekuntzak. 08. Beste eragile batzuekiko lankidetza • Enpresarekin, sektore publikoarekin eta abarrekin lotutako boluntariotzaren aukerak esploratzea
  • 18. 18 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 09. Nazioarteko eremuan • Gure mugez gaindiko boluntzariotza eta partaidetzari buruzko informazioa izatea, bereziki interesatuta Europan hurbilen dauzkagun herrialdeetan. 10. Ezagutza • Partaidetzaren eta boluntzariotzaren jendaurreko aitortza adieraztea. • Jendarte partaidetzaren prestakuntza eta boluntzariotzaren eskarmen- tua ofizialki egiaztatzea.
  • 19. 19 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 1. Boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzea, parte-hartzearen eta elkartasunaren kultura bultzatuta, herritar aktiboak eraikitze aldera. 2. Elkarte sarea indartzea, elkarte horietako kideen ahalduntzea sustatuz eta euren eskura baliabide egokiak jarriz, partaidetza eta jardun egokia errazteko; izan ere, berebiziko garrantzia emango zaio emakumeen ahalduntzeari eta emakumeok sektoreko erakundeetan zuzendaritzan parte hartzea handitzeari. 3. Antolakuntza eta kudeaketa eredu berriak aintzatetsi eta integratzea, partaidetzaren eta boluntariotzaren aniztasuna biltzeko. 4. Ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren errealitatea ezagutaraztea, herritarrei eta jendarte eragileei horren garrantzia, balioak, aniztasuna, ezaugarriak eta adierazpide ezberdinak erakusten. 5. Partaidetzarekin eta boluntariotzarekin lotutako jendarte eragileen arteko koordinazioa erraztea eta jendarte sareak aholkularitza organoetan eta erabakimenetan parte hartzea sustatzea. 6. Boluntarioen prestakuntza sustatzea prestakuntza beharrezko duten atazetan eta kualifikazio horren eta boluntzariotzaren bidez eskuratutako konpetentzien aintzatespena aztertzea. 7. Autonomia erkidegoan boluntariotzaren inguruan dauden arauak eta erroldak aztertzea ea egokiak diren eta hala badagokio, hobekuntzarako aldaketak proposatzea. 5. Helburuak
  • 20. 20 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 I1. Ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna eraikitzea. Benetako elkartasun eta partaidetza kultura sustatzea, jendarte osoaren, ekintza boluntarioaren eta jendarte beharrizanei erantzuna ematen laguntzeko beharraren arteko zuzeneko lotura egonkorra ezartzeko. Horretarako, oso garrantzitsua da denon ondarean inplikatutako pertsonen eta taldeen rola aitortzea eta eurei laguntza ematea euren lana egin dezaten. I2. Elkarte sare dinamiko baten garapena, ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango dena. Jendarte erakundeak partaidetza eta boluntariotza gauzatzen diren egiturak dira. Hortaz, beharrezkoa da neurriak hartzea boluntarioen arreta eta dinamizazio prozesuak bultzatzeko, ezinbestekoak baitira jendarte partaidetzako esperientzia arrakastatsu eta eragingarriak lortzeko. Halaber, erakundeak bultzatuko dira honakoa lortzeko: erakundeen iraunkortasuna, gardentasuna, modernizazioa eta izaera komunitarioa eta eraldatzailea. I3. Boluntariotzaren eta partaidetzaren fenomenoen ulermena normalizatzea, jendarte eta komunitate eginkizuna nabarmenduz eta berau bultzatzen duten jendarte eragileen giltzatze eta koordinazio esparruak indartuz. Lankidetza eta harreman sare baten eraikuntzan EAEko esparru guztietan aurrera egitea da, eta, horretarako, hirugarren sektoreak duen egungo egituraketa maila (sareak, federazioak, eta abar) eta gure komunitatean sendotzen ari den herri administrazioekin elkarrizketarako espazioen (herritarren elkarrizketarako mahaiak, kontseiluak eta abarren) aurrerapena aprobetxatzea. 6. Ildo estrategikoak
  • 21. 21 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 I4. Jendarte eta politika eragina izateko gaitasuna duen jendarte sarea bultzatzea. Jendartearen partaidetza –bertan gorpuzten da boluntariotza– jendarte demokratikoari eusten dion zutabeetako bat da. Partaidetza horretarako plataformak erakundeak dira, eta euren zerbitzu eta aldaketa proposamenak gai izan behar dira iritzi publikoa sortzeko, komunikazio prozesu ondo kudeatuen bidez eta gainerako jendarte eragileentzako baliodun solaskideak izan daitezen erreferenteak sortuz.
  • 22. 22 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Egungo estrategiaren helburua herritar guztiak dira, esangura bikoitzean: inplimentazioaren ondoriozko lanaren onuradun gisa, eta denon ondasunaren kudeaketan norbanako bakoitzaren engaiamenduaren eta partaidetza aktiboaren bidez inplika daitekeen subjektu gisa. Edu bertsuan, partaidetza eta boluntariotza sustatu, kudeatu, ikusarazi eta zehazteko aukera duten jendarte eragile guztiei zuzentzen zaie. Azken finean, helburuak honakoak dira: erakundeetakoak ez diren eta lan solidarioa egiten duten pertsonak eta elkarteak izateko lege betebeharrak betetzen ez dituzten, baina xedeek, ezarpenak eta jardunak legitimatutako egitura ez arautuak. 7. Nori zuzendua
  • 23. 23 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Partaidetzaren eta boluntarioen ekintzaren inguruan dabiltzan eragile ugari, eta inor alboratu gabe, honakoak lehenestea erabaki da (zerrenda- ren hurrenkerak ez du hierarkiarik adierazten): •• boluntarioak dituzten jendarte erakundeak eta sareak; •• jendarte erakundeak oro har; •• administrazio publikoak; •• EUDEL; •• partaidetza eta boluntariotzako agentziak: •• Boluntariotzaren Euskal Kontseilua. •• ikastetxeak; •• unibertsitateak. 8. Eragileak
  • 24. 24 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 A/ Sentsibilizazioa eta antzematea 01. Jendarte eragileekiko bilerak, estrategia jendarteratzeko eta eurenganatzeko, jarduerak batu eta iradokizunak jasoz. Estrategikoa eta zeharkakoa da. 02 EAEn sentsibilizazio kanpaina Boluntariotzaren Nazioarteko egunaren inguruan. 03. Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibilizaziorako etengabeko programa. B/ Komunikazioan eta ikustaraztea 04. Erakundeentzako komunikaziorako laguntza lana. Estrategikoa eta zeharkakoa da. Beste proposamen batzuk baztertu barik, honako ideiak iradokitzen dira: •• jendarte erakundeetako komunikazio arduradunen arteko topaketa. •• Komunikabideekin bi urtez behin elkartzea, jendarte erakunde eta komunikabideetako profesionalekin. 05. EITB taldearekin lankidetza. EITBren laguntza eskatzea sentsibilizatzeko eta boluntariotzaren jardunbide egokiak nabarmentzeko. Estrategikoa eta zeharkakoa da. 06. Boluntzariotzarekin eta jendarte partaidetzarekin lotutako teknologia aplikazioen garapena aztertzea. Gidaliburuen argitalpen digitala egin daiteke, adibidez, jardun egokien gida, komunikabideentzako estilo liburuak gaika, termino eta kontzeptu glosarioa, partaidetza eta boluntariotza ereduak edo boluntarioentzako gidaliburu etikoa. 9. Ekintza
  • 25. 25 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 C/ Tokiko boluntariotza 07. Prestakuntza plana udal eragileentzat, boluntariotzari, partaidetzari eta hirugarren sektoreari buruz. Bherria proiektuaren garapena 08. Boluntarioen udal topaketak, elkar ezagutzeko, kontrastatzeko eta espiritu eraldatzaileak lantzeko. D/ Informazioa eta ikerketa 09. Boluntariotza eta partaidetza protagonista duten azterlanak egitea. Hiru proposamen: •• Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko estatistika azterlana •• Emakumeei eta boluntariotzari buruzko azterlana (Emakunderen lankidetza bilatu); •• Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko txostena 2020, kualitatiboa. 10. EUSTATi, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari eta administrazioko sailetako estatistika organoei jendarte partaidetza eta boluntariotza aztertzeko aldagaitzat hartzea proposatzea. Estrategikoa da. E/ Topaketak eta mintegiak 11. Boluntarioen topaketak. Gai teknikoak jorra ditzake edo elkarbanatzeko eta kontrastatzeko esparrua izan daiteke. 12. Partaidetza eta boluntariotzari buruzko mintegiak. Beste proposamen batzuk baztertu barik, Europako jardun egokiei buruzko bat iradokitzen da, partaidetzaren, boluntariotzaren eta gobernantzaren inguruan. F/ Aintzatespena eta konpetentziak 13. Boluntariotzan eskuratutako prestakuntza eta esperientziaren ain- tzatespena garatzea, Lanbiderekin, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuarekin eta bestelako organo eskudunekin lankidetzan.
  • 26. 26 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 G/ Boluntariotza agentziak 14. Boluntariotza eta jendarte partaidetzako agentziak indartu eta sendotzea. Estrategikoa eta zeharkakoa da. Martxan dauden laguntzez gain, Kontseiluak agentziei eta erakunde sustatzaileei aintzatespen ekitaldia egitea proposatzen da, instituzioen arteko lankidetza eredua direlako. H/ Administrazioak eta legeria 15. Legeriaren egokitasunari eta partaidetzaren eta boluntariotzaren erroldari buruzko txostena egiteko batzordea sortzea. 16. Galdetegia sortu, igorri eta jasotzea erakundeek datuak eman ditzaten. I/ Hezkuntza eta unibertsitateak 17. Herkintzarekiko eta unibertsitateekiko harremana indartzea, esparru bien arteko lotura estutzeko. J/ Boluntarioen lanaren aintzatespena 18. Boluntarioak aintzat hartzeko ekitaldia. K/ Prestakuntza 19. Prestakuntza. Estrategikoa eta zeharkakoa da, zenbait jarduera estrategia honen ataletan daude jasota. Puntu zehatz honetarako jarduera bi proposatzen dira: •• Mintegi bat egitea boluntzariotzaren edo pertsona eta baliabideen kudeaketaren arduradunekin, prestakuntza zelan jorratu aztertzeko. •• Erretiroa hartzeko pronto dauden pertsonentzako prestakuntza estrategia garatzea.
  • 27. 27 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Ekintza estrategikoak Proposatutako 19 ekintzetatik 6 estrategikoak dira. 01.- Jendarte eragileekiko bilerak estrategia jendarteratzeko eta euren- ganatzeko, euren jarduerak eta iradokizunak aprobetxatuta. 04.- Erakundeentzako komunikaziorako laguntza-plana. 05. - EITB taldearekin lankidetza. EITBren laguntza eskatzea sentsibi- lizatzeko eta boluntariotzaren jardunbide egokiak nabarmentzeko. 10.- EUSTATi, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari eta administrazioko sailetako estatistika organoei jendarte partaidetza eta boluntariotza aztertzeko aldagaitzat hartzea proposatzea. 14.- Boluntariotza eta jendarte partaidetzako agentziak indartu eta sen- dotzea. 19.- Prestakuntza.
  • 28. 28 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 Helburuak Lerroak Jarduerak 1.- Boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzea, parte-hartzearen eta elkartasunaren kultura bultzatu- ta, herritar aktiboak eraikitze aldera. I1 / I3 / I4 01/02/03/04/05/06/09/10/12/13/ 18/19 2.- Elkarte egitura eta sareak in- dartzea, bertakoen ahalduntzea sustatuz eta herritarrei zabaltzeko aukera eskainiz. Horretarako, par- taidetza eta jardunbide egokiak errazteko behar bezalako baliabi- deak eskuratzea. I1 / I2 / I3 04/05/06/10/11/12/13/18/19/ 3.- Antolakuntza eta kudeaketa ere- du berriak aintzatetsi eta integra- tzea, partaidetzaren eta bolunta- riotzaren aniztasuna biltzeko. I2 / I3 06/11/12/16/ 4.- Ekintza boluntarioaren eta par- te-hartze sozialaren errealitatea ezagutaraztea, herritarrei eta jen- darte eragileei horren garrantzia, balioak, aniztasuna, ezaugarriak eta adierazpide ezberdinak erakusten. I1 / I2 01/02/03/04/05/06/09/10/16/ 18/19/ 5.- Partaidetzarekin eta boluntario- tzarekin lotutako jendarte eragileen arteko koordinazioa erraztea eta jendarte sareak aholkularitza orga- noetan eta erabakimenetan parte hartzea sustatzea. I3 / I4 07/08/10/11/12/13/14/16/17/19/ 6.- Beharrezkoa den esparruetan boluntarioen prestakuntza erraztea eta kualifikazio horren aintzatespe- na eta boluntarioen ekintzen bidez eskuratutako konpetentziak azter- tzea. I2 / I4 04/06/11/12/13/190/ 7.- Boluntariotzaren eta berorren errolden egungo araudia aztertzea, ea egokia den, eta hala badagokio, hobekuntzarako aldaketak propo- satzea. I2 / I3 / I4 15/ 10. Helburuak / Lerro estrategikoak / Jarduerak lotzeko koadro sinoptikoa
  • 29. 29 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 11. Egutegia 2017 Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan 00.- 2017-2020 estrategia lantzea 03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi- lizaziorako etengabeko programa. 07.- Bherria plana (diseinua)*. 09.- Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko estatistika azterlana 11.- EAEko buluntarioen topaketa 00.- 2017-2020 estrategia lantzea 07.- Bherria plana (garapena)*. 09.-Boluntariotzak EAEn duen egoerari buruzko estatistika azterlana 14.- Agentziak eta eta sustatzaileak aitor- tzeko ekitaldia: Bizkaia*. 16.- Inkesta bat igorri eta jasotzea erakun- deek datuak eman ditzaten Oharrak* 03.- Partaidetza agentzien bidez garatutako programen bidez 07.- Ebaluazioa eta aurrekontua kontuan izanda, hurrengo urteetan berriz egitea 14.- 2017 urtea proposatzen da Bizkairako, agentziaren ospakizun ekitaldia martxan dau- delako dagoeneko 2018 Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan 01.- Bilerak jendarte eragileekin*. 03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi- lizaziorako etengabeko programa. 04.- Komunikazioan laguntzeko plana: komunikazio arduradunen topaketa 05.- Lankidetza EITB taldearekin: pro- posamena diseinatzea eta elkarrizke- tak*. 08.- Boluntarioen udal topaketak*. 09.- EAEko gazte-asoziazionismoaren egoerari buruzko diagnostikoa” txostena aurkeztea*. 14.- Agentziak eta sustatzaileak aitortzeko ekitaldia: Araba. 14.- Agentziak eta sustatzaileak aitortzeko ekitaldia: Gipuzkoa. 19.- Mintegia boluntariotzaren arduradu- nekin edo pertsonak eta baliabideak kudeatzeko, prestakuntza zelan jorratu hausnartze aldera. 02.- Sentsibilizazio kanpaina EAEn*. 04.- Komunikaziorako laguntza-plana: biur- teko topaketa MCMrekin. 05. - EITB taldearekin lankidetza: lankidetza zehaztea*. 10.- Partaidetzari eta boluntariotzari bu- ruzko itemak lantzea, administrazioko ikerketa organoei proposatzeko. Oharrak* 01.- Eragileak eta egutegia zehaztea. Dagoeneko proposatutako erakundeak: Emakunde (ikus “09 oharra – 2019 urtea”), unibertsitateak eta hezkuntza (17 zenbakiko jarduera- rekin lotuta). 02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan. 03.- Partaidetza agentziek landutako programen bidez. 05.- EITBk ondo hartuz gero eta lankidetza zehazten baba, hitzartutako jardueren estra- tegiaren barruan sartuko da. 08.- Bherria planaren grapenarekin lotuta. 09.- Apirilean amaitzea dago aurreikusita. 10.- Jarduera 2019an jarraitzea, baldin eta organo eskudunek ondo hartzen badute (ikus 2019ko lehen seihilekoaren 10 zenbakiko jarduera).
  • 30. 30 BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL ESTRATEGIA 2017-2020 2019 Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan 03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi- lizaziorako etengabeko programa. 04.- Komunikaziorako laguntza plana: prestakuntza*. 06.- Boluntariotzarekin eta partaidetzarekin lotutako teknologi aplikazioen garapena aztertzea*. 09.- Emakumeen eta boluntariotzaren ingu- ruko azterlana: diseinua*. 10.- Administrazioko jendarte ikerketarako organoekin elkarrizketa, partaidetza- ri eta boluntariotzari buruzko itemak sartzeko. 13.- Lanbiderekin, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuarekin eta bestelako organo eskudunekin elkarriz- ketak egitea, prestakuntza eta bolun- tariotzan eskuratutako esperientzia aztertzeko*. 02.- Sentsibilizazio ekintza EAEn*. 04.- Komunikaziorako laguntza plana: prestakuntza*. 09.- Emakumeen eta boluntariotzaren ingu- ruko azterlana: garapena*. 12.- Partaidetzar, boluntariotza eta gober- nantzari buruzko mintegia: jardunbide egokiak Europan. 18.- Boluntarioak aintzat hartzeko ekitaldia. Oharrak* 02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan. Oraindik zehazteke. 03.- Partaidetza agentziek landutako programen bidez. 04.- Beharrizanen diseinua eta inplementazioa 2018ko topaketen arabera. 06.- Garatu beharreko aplikazioak zehazteke daude. 09.- Emakunderekin lankidetzan egin nahi da. Emakunderen hasierako proposamena ikus “01 oharra – 2018 urtea”. 10.- Ikus “10 oharra, 2018koa”. 13.- Ekintza gehiago egingo lirateke elkarrizketen emaitzen arabera. 2020 Lehen seihilekoan Bigarren seihilekoan 00.- 2021-2024 estrategia lantzea 03.- Ikastetxe eta unibertsitateetan sentsibi- lizaziorako etengabeko programa. 09.- EAEko boluntariotzaren egoeraren txostena 2020 (kuantitatiboa): lantzea. 11.- Boluntarioen lurralde topaketak*. 15.- Partaidetza eta boluntariotzaren legeriari eta erroldari buruzko txostena: batzordea eta garapena. 00.- 2021-2024 estrategia lantzea 02.- Sentsibilizazio ekintza EAEn*. 09.- EAEko boluntariotzaren egoeraren txostena 2020 (kualitatiboa): aurkezpena. 15.- Partaidetza eta boluntariotzaren legeriari eta erroldari buruzko txostena: aurkezpena. 19.- Erretiroa hartzear dauden pertsonen- tzako prestakuntza estrategia garatzea. Oharrak* 02.- Boluntariotzaren nazioarteko egunaren (abendua) inguruan Oraindik zehazteke 03.- Partaidetza agentziek garatutako programen bidez 11.- Edukia eta metodologia zehazteke