Mundu Mira Kooperatibatik Zero Zabor estrategia bultzatzen dugu. Beraz, honen inguruan komunikazio estrategia sendoa izatea ezinbestekoa da herritarrek eta mankomunitateko langileek lana hobeto ezagutu eta uler dezaten.
Mundu Mira Elkartetik herri mugimendua mortor garrantzitsua izan dela diogu, eta sarri errealitatea aldatzeko ere gai. Batzutan karga ideokogiko handiko proiektuak landu dira, bestetan heritarrek oro har bere egiten dituzten premiak asetzeko baliatu da. Kultur taldeak, mugimendu ekologista, gazte mugimendua, mugimendu feminista... dira errealitate horren adibide.
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeakmundu_mira
Mundu Mira Kooperatibak Eskola Berde proiektua aurkezten du. Honen helburua, naturarekin harremanetan egonik, honen funtzionamendua laguntzea da, eta giza eraginak uzten duen arrastoagatik, hondakinen kudeaketa hartzen du ardatz.
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
Omid: Efficient Transaction Management and Incremental Processing for HBase (...Daniel Gómez Ferro
http://yahoo.github.com/omid
Many data processing tasks can be thought as small mutations to a large database triggered by events. Contrary to batch processing, the incremental processing model achieves very low delay from the reception of an event to the application of the mutation. In the absence of transactions support, developers have to use ad-hoc mechanisms to ensure atomic execution of mutations despite failures and concurrent accesses to the database by other clients. Most NoSQL data stores, like HBase, BigTable and Cassandra, lack support of transactions, which makes them unsuitable for a whole range of applications. In this talk we present Omid, an open source tool for transactional support and incremental processing on top of HBase (https://github.com/yahoo/omid). Due to the centralized nature of its client-replicated status oracle, Omid (i) avoids distributed locks, (ii) scales up to 60,000 TPS and a thousand clients, (iii) requires no changes to HBase, and (vi) adds a negligible overhead to data servers.
Mundu Mira Elkartetik herri mugimendua mortor garrantzitsua izan dela diogu, eta sarri errealitatea aldatzeko ere gai. Batzutan karga ideokogiko handiko proiektuak landu dira, bestetan heritarrek oro har bere egiten dituzten premiak asetzeko baliatu da. Kultur taldeak, mugimendu ekologista, gazte mugimendua, mugimendu feminista... dira errealitate horren adibide.
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeakmundu_mira
Mundu Mira Kooperatibak Eskola Berde proiektua aurkezten du. Honen helburua, naturarekin harremanetan egonik, honen funtzionamendua laguntzea da, eta giza eraginak uzten duen arrastoagatik, hondakinen kudeaketa hartzen du ardatz.
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
Omid: Efficient Transaction Management and Incremental Processing for HBase (...Daniel Gómez Ferro
http://yahoo.github.com/omid
Many data processing tasks can be thought as small mutations to a large database triggered by events. Contrary to batch processing, the incremental processing model achieves very low delay from the reception of an event to the application of the mutation. In the absence of transactions support, developers have to use ad-hoc mechanisms to ensure atomic execution of mutations despite failures and concurrent accesses to the database by other clients. Most NoSQL data stores, like HBase, BigTable and Cassandra, lack support of transactions, which makes them unsuitable for a whole range of applications. In this talk we present Omid, an open source tool for transactional support and incremental processing on top of HBase (https://github.com/yahoo/omid). Due to the centralized nature of its client-replicated status oracle, Omid (i) avoids distributed locks, (ii) scales up to 60,000 TPS and a thousand clients, (iii) requires no changes to HBase, and (vi) adds a negligible overhead to data servers.
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakmundu_mira
Mundu Mira Elkartetik, gazteen egoera eta joerak aldatu egin direla, eta herri gehienetan gazte lokaletan elkartzen direla ohartarazten dugu. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela.
This presentation includes history of astronautics, spacecrafts, a space race between USA and Soviets. Also you can learn more information about space from this presentation.
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...IntegraLocal
El Observatorio Español del Racismo y la Xenofobia (Oberaxe) estudia y trata de hacer extensibles las distintas estrategias de gestión de una comunidad multicultural como la española. Cada proyecto local de los 37 descritos tiene un objetivo y unas características singulares. En definitiva, la obra, disponible en euskera, recoge una serie de patrones de actuación con el fin de motivar al resto de municipios a desarrollar proyectos similares.
Eusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du. XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusita dauden Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da Kultura 2028 Plan Estrategikoa.
To cite this policy report:
Calzada, I. (2016), HerriSmarTIK: Basque Smart City-Regional Strategy in the H2020 European Context / La Estrategia Vasca de Territorio Inteligente en el Contexto Europeo Horizonte 2020: De la Agenda Digital Municipal a la Gobernanza de la Ciudad-Región Vasca Inteligente – HERRISMARTIK commissioned by EUDEL (Basque Municipalities’ Association), LKS Consultancy and the Basque Regional Government, Entrepreneurship, Innovation and Information Society Department. Zumaia: Translokal – Academic Entrepreneurship for Policy Making. ISBN: 978-84-946385-1-0. DOI: 10.13140/RG.2.2.10932.76161
Mundu Mira Elkartea eta Gazteen joera berriakmundu_mira
Mundu Mira Elkartetik, gazteen egoera eta joerak aldatu egin direla, eta herri gehienetan gazte lokaletan elkartzen direla ohartarazten dugu. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela.
This presentation includes history of astronautics, spacecrafts, a space race between USA and Soviets. Also you can learn more information about space from this presentation.
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...IntegraLocal
El Observatorio Español del Racismo y la Xenofobia (Oberaxe) estudia y trata de hacer extensibles las distintas estrategias de gestión de una comunidad multicultural como la española. Cada proyecto local de los 37 descritos tiene un objetivo y unas características singulares. En definitiva, la obra, disponible en euskera, recoge una serie de patrones de actuación con el fin de motivar al resto de municipios a desarrollar proyectos similares.
Eusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du. XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusita dauden Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da Kultura 2028 Plan Estrategikoa.
To cite this policy report:
Calzada, I. (2016), HerriSmarTIK: Basque Smart City-Regional Strategy in the H2020 European Context / La Estrategia Vasca de Territorio Inteligente en el Contexto Europeo Horizonte 2020: De la Agenda Digital Municipal a la Gobernanza de la Ciudad-Región Vasca Inteligente – HERRISMARTIK commissioned by EUDEL (Basque Municipalities’ Association), LKS Consultancy and the Basque Regional Government, Entrepreneurship, Innovation and Information Society Department. Zumaia: Translokal – Academic Entrepreneurship for Policy Making. ISBN: 978-84-946385-1-0. DOI: 10.13140/RG.2.2.10932.76161
Mundu Mira Elkartetik, gazteen egoera eta joerak aldatu egin direla, eta herri gehienetan gazte lokaletan elkartzen direla ohartarazten dugu. Uste dugu udalek eta erakunde publikoek, gazteei begirako politikak zehazterakoan, egoera berrira egokitu behar dutela.
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2022-2026rako Ijito Herriarekiko EAEko Estrategia berriaren bidez, “gizon eta emakume ijitoek ijito izateagatik jasaten duten diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen lagundu nahi da”. Ijitoen aurkako jarrera, gainera, estrategia berri honen ardatz nagusietako bat da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Ijitoen aurkako jarreraren kontrako Itun Soziala sustatuko du. “Azken batean, helburua da ijitoen gizarte-ongizatea eta parte-hartzea gainerako euskal herritarrenekin parekatzea”.
2. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
SARRERA
Mundu Mira Kooperatibatik, Urola Kostako Mankomunitateari egindako
proposamena da hau. Abiapuntua, kanpotik ikusten denetik, baina baita, gure
eragileek zuzenean eta zeharka mankomunitatearekin egin izan duen lanean
oinarritzen da.
ZERTARAKO MANKOMUNITATEA?
Urola Kostako mankomunitateak eta, oro har, gainerako guztiek ere, birplanteamendu
bat behar dute. Zertarako sortu ziren, baina zertarako nahi ditugun ebatzi beharko
litzateke. Ze zerbitzu partekatu nahi dituzten herriek: enplegua hor dago, baina... turismo
eta euskara zerbitzuak ere partekatu behar al dituzte? Baliabideen errentagarritasuna
bilatu beharko da: hondakinen apustuari heltzeko eta enplegu plan serio eta bideragarri
bat izateko. Horretan guztian, herrien ekarpen ekonomikoa berraztertu beharko
da (nola dauden jakinik) eta mankomunitateak bere egiteko eta funtzioak zehaztu
beharko ditu, dituen eta izango dituen baliabideak, bere helburuetara zehazteko.
Mankomunitatearen figurak ere behar du komunikazioa baina. Herritarren % handi
batek ez daki ze funtzio betetzen duten mankomunitateek. Zarauzko udalak, herritarren
zergetatik, milioi bat euro jartzen baditu, mankomunitateari agerpen publiko sendoago
bat izatea dagokio, eta udalen aurretik joango ez bada ere, haien sostengu lana
egitea hainbat esparrutan, eta babes gisara jokatu beharko luke, ondorioz, haiekin
komunean politikak bideratuz eta elkar-eragile bihurtuz.
1
UKM estrategia
3. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
SARRERA
HONDAKINEN KUDEAKETA
Zalantzarik gabe, hondakinen kudeaketa da mankomunitateek, eta baita Urola Kostako
mankomunitateak ere, esku artean duten patata beroa. Hemen, mankomunitateak,
iniziatiba eraman behar du hainbat aspektutan: hondakinen gaiaren lidergo morala,
erreferentzia izatearen ardura udalei arinduta (Urola Kostako udalak nola dauden
kontuan hartuta). Sentsibilitate eta prebentzio kanpainetako ardura berea da. Eta,
horretaz gainera, soluzio praktikoak irudikatu behar ditu (komertzioetako organikoa
jaso...) AABz gainera.
Nolabait esan, egun gauden AAB bai ala ez eskematik atera, eta hondakinen eztabaida
epe luzeagoko beste parametro batzuetan kokatu behar du, bide orri eta irtenbide
integral bat irudikatuz. Bisio baten falta ere badago ondorioz. Orain arte ikuspegi
orokorrik gabe, bide orririk gabe, partxeatzen aritu denaren sentipena du herritarrak:
orain erabaki bat, gero beste bat, baina herritarrak ez du norabide jakin batean, bide
orri zehatz batean lanean ari denaren sentipenik.
Oposizioa ere indartsua izaten ari da, baina horregatik, bide orria izatea are
garrantzitsuagoa da. Norantz joan nahi du mankomunitateak? Herritarrak horren jakitun
izan behar du, gardentasunagatik, baina mankomunitateak ere Zero Zaborrerantza,
bere inplikazioa eta jokaera aktiboa eskatuko duelako.
Horretarako, hurrengo 5 urterako bide orri definituago bat erakutsi behar die
mankomunitateak. Eta hori diseinatu, komunikatu eta saldu behar egin behar da. Baina
ez komunikazio aldetik bakarrik (prentsaurreko, prentsa ohar, web orri, triptiko…) :
hori Xabierrek egin dezake eta egiten du. Gidaritza, ikuspuntu eta oinarri politiko
bat behar du, ikuspegi ekologiko, ekonomiko, eta berriz diot, politikoak ere kontuan
hartuko dituena.
5 urterako bide orri definituago baten bila, ardatz garrantzitsua izango da Urtetako
zabortegiaren itxiera kudeatzea. 2014ko abendurako iragartzen da eta inguruko
bizilagunak kexu ditu. Ez da lanik egin horren larritasuna, egokitasuna, izango dituen
ondorio positiboak, baina herritarrengan etorri beharko duen aldaketa ikusarazten.
2
UKM estrategia
4. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
KOMUNIKAZIOA
MUNDU MIRA KOOPERATIBAk komunikazioa du giltza eta jakituria. Horregatik, une
oro, ikuspuntu komunikatibo eta politiko batetik planteatuko ditu gai hauek, jakinik
politika/komunikazioa harremana lausoa dela maiz, eta zail direla ezberdintzen
bataren eta bestearen eskumenak.
Komunikazio estrategia sendoa izateak herritarrek eta mankomunitateko langileek
lana hobeto ezagutu eta uler dezaten balio du.
Halako estrategia bat ez da mugatzen ‘zer egin dugun’ esatera. Herritarrekin eta
mankomunitateko langileekin lotura egitea bilatzen du, haien aurrean egindakoa
‘zergatik egin dugun’ eta ‘nor garen’ azalarazten laguntzen baitu. Komunikazio estrategia
sendo batek erakundearen irisgarritasuna errazten du eta erakundearen jardunaren
inguruko ulermena eta atxikimendu emozionala bilatzen ditu, haren ekinbide guztiak
modu koherentean eta norabide jakin baten barruan marrazten dituelako.
Urola Kostako Mankomunitateak horretarako, alde batetik, prentsa bulego bat eta
bestetik, aholkularitza zerbitzuen lehiaketak itxiak atera ditu. Ezinbestekoa da gure
iritziz, batak eta besteak harreman zuzena izatea ez ezik, modu elkar osagarrian
lan egitea. Batetik, aholkularitza zerbitzuari, UKUEk arlo komunikatiboan eraman
beharreko estrategia eta ildoak ardaztea egokituko zaio, eta prentsa kabineteari (egun
Xabierrek egiten dituelarik lanok jardun erdiz) hauek aurrera eramatea eguneroko
lanarekin, hala nola, prentsa oharrak idatziz, kazetariekin unean uneko harremana
izanez, web orriari eta sare sozialei etekina ateraz eta Udalaren kudeaketari dagokion
ohiko gaien jarraipena eginez.
Dena dela, prentsa-bulegoko lan horri dimentsio komunikatibo osatuagoa ematearen
beharra nabarmendu nahi dugu, UKUEk komunikazio estrategia sendoa gauzatu eta
aurrera begira ildo berriak garatu ahal izateko, bai barnera eta bai kanpora begira.
Aholkularitza komunikatiboak, beraz, prentsa bulegoa norabide zehatz batean kokatzea
du helburu, besteak beste.
3
UKM estrategia
5. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
KOMUNIKAZIOA
KOMUNIKAZIOA: LAN PROGRAMAREN GILTZARRIA
MUNDU MIRA KOOPERATIBAren iritziz, gobernu taldeak mankomunitatearen balio
sinbolikoa gorpuzten duen neurrian, eta orain arteko kudeaketaren ardura bere gain
hartzea dagokiolako, parte hartze aktiboagoa izan behar du komunikazio estrategia
horretan. Herrietan dagoen kapital sinbolikoa mankomunitateari itzuli beharko
litzaioke, horrela, gure ustez, UKUEren kudeaketaren inguruko hautemate publikoa
indartuta aterako delako. Hala, gobernu taldearen komunikazioari dagokion lanketa
estrategikoki kudeatu beharrekoa iruditzen zaigu.
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA
Urola Kostako Mankomunitateak barne eta kanpo komunikaziorako duen estrategia
sendotzeko komunikaziorako aholkularitza teknikoaren zerbitzua eskainiko du MUNDU
MIRA KOOPERATIBAk, beti ere, prentsa bulegoarekin batera elkarlanean, ekimen
komunikatibo osatuagoa lortu ahal izateko.
Aholkularitza emankorra garatzeko honako ildoak jarraituko ditu:
a) Komunikazio estrategia nagusia ezarri eta mankomunitatearen ekimen
zehatzak sustatu. Hala nola, lehendakariaren ardatzak nola denboran hala garrantzian
kokatu. Hauen antolaketa, mezua eta egikaritzea jarraitu, baina batez ere, aholkulari
bezala, herritarrengana heltzeko estrategiak garatuko ditu, hauekin batera elkarlana
sustatzeko.
b) Mankomunitatearen kudeaketaren adierazpen komunikatiboa indartu.
Eguneroko jardunari ahalik eta etekin komunikatibo handiena atera behar zaio.
Horrek ez du derrigorrez esan nahi ikuspegi mediatiko batetik aztertu behar denik
guztia. Ekimen politikoa eskuratuta, komunikazioa berez dator, prentsa oharrik gabe
herritarrek ekimen zehatz baten berri izan dezakete, oso aldeko jarreraz.
4
UKM estrategia
6. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
KOMUNIKAZIOA
Beraz, guztia ez da mediatikoa, baina komunikazioa martxan jartzen dugun heinean
herritarrari eta herriko hainbat eragileri udal gobernuaren zein alkatearen jardunaren
berri iritsi behar zaio. Gobernu taldeari eta prentsa bulegoko arduradunari egun egiten
duten lanari “lan gehiago” eta norabide egokian eranstea da helburua.
c) Gobernu taldearen aitzindaritzan sakondu. Lehendakaria, eta gaiaren arabera,
dagokion arduraduna, subjektu bihurtu eta indartu egingo dugu. Gobernu taldeak eta
herrietako alkateek ordezkatzen dituzte mankomunitatearen baloreak, politika egiteko
moduak eta sentsibilitateak.
d) Lehendakariaren aholkulari lanak egin. Mankomunitateak esku artean dituen
lanen inguruko informazioaz baliatuz gero, gaien inguruko aholkularitza eskainiko du
aholkularitza teknikoak. Komunikazio aholkularitza, jakinik, aipatu bezala, politika/
komunikazioa bikotea askotan eskutik helduta doazela. Aholkularitza teknikoak
profesionaltasuna, dedikazioa eta diskrezioa ziurtatzen ditu. Zerbitzu honen baitan
sartuko litzateke, besteak beste, bilera garrantzitsuak, elkarrizketak, prentsaurrekoak
edota bilkurak prestatzea eta horietarako argudiotegiak lantzea.
e) Krisi egoerak kudeatu. Sor liteken edozein ezusteko, istripu, gertakariren kudeaketan
aholkularitza teknikoa bertako parte izango da. Horretarako krisi batzordeko kide
izango da eta deitutako bileratan parte hartuko du.
f) Norabide edo narrazio bat indartu. Hasieran, eta komunikazioaren logikak
aipatu ditugunean, dena ez dela jarraipen mediatikora mugatzen esan dugu.
Mankomunitatearen ardura da herriak, gai jakin batzuetan, norabide egoki batean
kokatu eta hau herritarrei aurkeztea. Herritarrek hurrengo lau urtetan nonbaitetik beste
norabaiterako bidea egingo dutela ikusarazi behar dute, eta hartuko diren erabaki
eta gertatuko diren aldaketa guztiak norabide eta zentzu horretan gertatuko direla.
Komunikazio aholkularitzak, egunean eguneko lanak, testuinguru eta norabide jakin
horretan kokatu beharko ditu eta herritarrek, une oro, argi izan beharko dute, Udal
Gobernutik hartzen diren erabaki guztiak, norabide eta kontzientzia jakin batekin
hartzen direla.
5
UKM estrategia
7. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
FUNTZIONAMENDUA
Hau jakinik, MUNDU MIRAren funtzionamendua honakoa litzateke:
1.- Lehendakariarekin egunero bilduko gara eta, horrez gainera, Batzordeen arteko
koordinazio bilerarik balego bertan parte hartuko dugu.
2.- Komunikazio Plangintza orokorra egingo da prentsa bulegoko arduradunarekin
batera. Prentsa bulegoko arduradunarekin sortu beharreko harremana oso estua
izango da.
3.- Plangintzak beti lehendakariaren onespena beharko du.
4.- Aipatu bileretan egoteko edota koordinazioa eramateko gure jarduna presentziala
izango da.
5.- MUNDU MIRAko arduradunak telefono irekia izango du. MUNDU MIRA UKUEren
zerbitzura egongo da urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, gerta daitekeen
edozein gertakari edo larrialdiren aurrean aholkularitza edota asistentzia emateko.
6.- Mundu Mirak aholkulari tekniko bat jarriko du espresuki UKUEren aholkularitza
lanak egiteko.
7.- Hiruhilero egindako lanaren txostena aurkeztuko dio dagokion arduradunari.
6
UKM estrategia
8. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
LEHENTASUNAK
Urola Kostako Mankomunitateari honako urtebeteko egutegia kudeatzea proposatzen
diogu. Lanketa honen baitan sartuko lirateke: egutegia zehatzago diseinatzea,
lehendakaria aholkatzea hau egikaritzeko eta jarraipena egitea, egutegi hori betetzen
den edo ez ikusteko, eta arazorik balego, alternatibak planteatzeko edo zehazteko.
Mundu Mirak proposatzen duena, zentzu horretan, honakoa da:
a) Mankomunitatearen marka indartu. Mankomunitateak bere identitatea aurkitu
behar du egitura eta erakundeen sare honetan. Bere funtzioak definitu behar ditu, eta
hori behar du, urrats berriak. Horretarako, funtzioen argiketa bat egin behar du.
b) Lehendakariaren funtzio politiko eta publikoa indartu. Mankomunitatearen
funtzioak argitzearekin batera, eta lidertza hartu nahi badu, lidertza horrek, erakunde
bat, baina aurpegi publiko bat ere izan behar du jendaurrera agertzeko, baina
jendarteak ere erakundea pertsona batekin identifikatu dezan. Amaiaren funtzioak
indartuko dira, argudiotegiak landuz eta azpi komunikatiboa emanez.
c) Hondakinen kasurako bide-orria. Hondakinena izango da, aipatu bezala,
mankomunitatearen patata beroena, eta lehentasunez heldu beharko duen gaia.
Zentzu horretan, eta norabide bat markatzeko, lehentasunezkoa du mankomunitateak
bide orri bat izatea hurrengo bost urteei begira, sistema aldaketaz haruntzago. Bide
horretan, Mundu Mirak, Urola Kostako Mankomunitatearen oniritzirik balu, Katalunian
Zero Zabor politiketan adituak direnekin lan egingo luke, eskualde osorako Zero
Zabor politiken garapen posibleak aztertzeko, Atez Ateko bilketa sistemaz haratago
(honen bideragarritasun plana egina duela jakinik). Bide orri horren funtsetako bat,
nagusiena, Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aiako biztanleei hondakinen inguruko
bisio bat aurkeztea izango da, herri bakoitzaren ezaugarriak geografiko/ekonomiko/
sozial eta baldintza politikoak kontuan hartuz.
7
UKM estrategia
9. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
LEHENTASUNAK
d) Atez Ateko bilketan murgilduko diren herriei babes handiagoa: San Marko
Mankomunitatea erabakigarria izan zen Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Atez Ateko
ezarketetan. Urola Kostako mankomunitateak ere, Zumaiari batez ere, une honetan era
guztietako babesa eskaini behar dio. Nola azpiegitura, komunikazio edo ekonomikoa.
Egoera soziala nolakoa den aztertuta, eta Zumaiaren itzalera, ondo egitera, Getaria
ere animatu baitaiteke lan honetara.
e) Prebentzio lana + berrerabili eta birziklatu. Orain arteko lana heldu eta
biderkatu beharko du, beti ere hondakinen kasuan eramango duen bide orri, bisio eta
narrazioaren baitan, eta hortik atera gabe, helburu jakin batera heltzeko. Sentsibilizazio
kanpainak, irtenbide praktikoak landu beharko ditu. Urrats honetan kokatuko
genituzke autokonpostaje komunitarioa, eskola berdeak, Zero Zabor hondartzak,
komertzioguneetatik hondakin organikoa jasotzeko bitartekoak jartzea eta abar…
Bost helburu hauek zehaztu eta gauzatzeko, eta bereziki, alor batzuetan
mankomunitateak izan beharreko lidertza eta erreferentzialtasuna izateko, eta aipatu
udalei itzuli beharreko zerbitzuen efikazia bermatzeko plan bat aurkeztuko luke, hau
bide egokian eramateko aholkularitza eta jarraipena ere eskainiko lukeelarik.
8
UKM estrategia
10. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
PLANGINTZA
EGUTEGI PROPOSAMENA
Hilabeteko eskema batean funtzionatuko genuke. Horrek aukera emango ligukeelako,
gure helburuak hilabetez hilabete ebaluatzeko, eta zer moduz goazen neurria hartzeko.
URTARRILA: Mankomunitatearen eta udalen arteko harremanak indartu. Eskumenak
bereizi: zer egingo du mankomunitateak eta zer udalak, bakoitzaren organo eta
espektatibak definituz. Hondakinen kudeaketaren inguruko azterketa: 2012ko bilketa
selektibo tasak aurkeztu herriz herri: txostena definitua + irakurketa. Azterketa abiarazi
udari begira, turismo gune garrantzitsuetan (hondartzak eta ingurunea...) Zero Zabor
politikak ezartzeko.
OTSAILA: Hondakinen 2012ko bilketa selektibo tasa aurkeztu ondoren. Urtetako
zabortegiaren itxiera kudeatzeko lanetan hasi. Eskualdeko udalei, itxierarekiko harturiko
konpromisoa berretsi eta horretarako urratsak iragarri. Herritarrekin zabortegietara
bisitak + sentsibilizazio lana.
MARTXOA: Eskualdeko paperontzi guztiak selektiboki biltzeko prestatzeko kanpaina
prestatzea. Aztertu egin behar elkarlanean egin daitekeen Foru Aldundiarekin +
GHKrekin + .... Sentsibilizazio kanpaina errefusa gutxitzeko: “ziur zaude hemen
uztekoa dela?/ ¿Estás seguro de que debes dejarlo aquí?” Lehen hiruhilabeteko
bilketa selektibo tasak eman.
APIRILA: Higiezinak eta altzariak jasotzeko etxez etxeko zerbitzua jarri indarrean,
kalera ateratzea debekatuz hondakinak. Mankomunitateko brigadarekin, Usurbilgo
estilora, etxean jasoko zaio jendeari ordua hartuz eta 15 euro ordainduz. Eskualdeko
zerbitzua + enplegua sortzeko.
MAIATZA: Autokonpostajerako bigarren kanpainarako deialdia. Lehenaren balantzea
egin. Udal baratza guztietan autokonpostajea egiteko kanpaina. Organikoa sustatzeko
kanpaina: “lurrak emandakoa lurrari itzuli, berriz jasotzeko”.
9
UKM estrategia
11. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
PLANGINTZA
EKAINA: Udako ZZ plana aurkeztu: Hondartzak + turismo guneak. Hiru hilabeteko
balantzea egin: bilketa selektibo tasa aurkeztu.
UZTAILA-ABUZTUA: Udako ZZ planaren jarraipena egin + komunikazioa.
IRAILA: Eskualdeko eskoletan “eskola berdea” proiektua abian jarri. Udako ZZ
planaren ebaluazioa egin. Hiru hilabeteko datuak: bilketa selektibo tasa aurkeztuz.
URRIA: Komertzioei kartoia atez ate biltzeko kanpaina. Industriaguneak atez ate
biltzeko kanpaina. Jatetxe eta tabernei organikoa jasotzeko baliabideak jartzea.
AZAROA: Urteta, azken urtea: kanpaina abiatu: irteera dataren hurbilpenagatik
hondakinen kulturan aldaketa behar dela, datorrela irudikatuz eta zabortegiaren itxiera
ekarriz.
ABENDUA: urtearen balantzea eta hurrengo urterako asmoak iragarri.
10
UKM estrategia
12. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
AABren EZARPENA
Egitekoen zerrendan aipatu bezala, ezinbestekoa izango da mankomunitateak paper
aktiboa jokatzea AABko ezarpena egingo duten eskualdeko herrietan (Zumaian, orain
arte).
Zentzu horretan, bideragarritasun planen azterketa egiten ez ezik,komunikazio
lanketan, sentsibilizazio eta azpiegitura kanpainetan lan handia egin behar du
mankomunitateak.
Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide
politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako
antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.
11
UKM estrategia
13. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
BIDE ORRIA
Zabortegiaren itxierari loturik eta Udako ZZ plangintzaren bidetik, garrantzitsua litzateke
mankomunitateak eskualde osorako bide orri bat aurkeztea, hurrengo urtetarako
helburu etiko, ekologiko, ekonomiko eta programatikoekin. Horren definizioan, jakina,
Mundu Mira modu aktiboan arituko litzateke.
Parte hartze prozesuetan gakoa izango da presentzia fisikoa + baina baita irizpide
politiko korronte bat ere. Aholkularitza lanak egingo ditu ondorioz, ezarpenerako
antolaketa mahaian egongo da, eta une oro, prozesua beren beregiz jarraituko du.
12
UKM estrategia
14. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
ZEHAZTAPENAK
MUNDU MIRA KOOPERATIBAk, San Marko mankomunitatean, Urola Erdiko Lapatx
zabortegian, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Lapatxen, hondakinen kudeaketaren
inguruko politiketan duen esperientziagatik, honako ardurak hartuko ditu beraz:
a) Udari begira eta eskualdeko herriak Zero Zabor norabidean kokatzeko azterketa bat
indartzeko kanpoko eragileekin bide orri bat zedarritzea, herri bakoitzaren egoerara
moldatuko dena, eta mankomunitatearen irizpideak aintzat hartuko dituena.
b) Kanpainak diseinatu eta egikaritzea:
Urtetako zabortegia ixtera bideratutako kanpaina, sentsibilizazioa landuz
eta bisitak antolatuz.
Errefusa gutxitzeko kanpaina. “Ziur hemen dela?” kanpaina: herri
bakoitzak duen eta izango duen bilketa sistemaz gaindi, arazoaren funts
nagusiena errefusa kopurua jaistean oinarritzen da. Horregatik, errefusa
gutxitzeko kanpaina baten beharra ezinbestekoa dela uste dugu. Herritarrari
bestelako kanpainekin gogorarazten zaio hondakin bakoitza non utzi behar
den, baina honek, errefusa gutxitzearen garrantzian sakonduko luke,
gainerako edukiontzietan hondakinak uzteko premiarekin batera. Kanpaina
hau edukiontzietan itsasgarriekin garatuko litzateke eta garapena izango
luke prentsan eta sare sozialetan. Usurbilen, komunikabideetan, herritarren
galde eta erantzunak jasotzeko leihotxo bat jartzen genuen, birziklatzeko
orduan herritarrek zituzten zalantzak argitzeko. Besteren artean, horrelako
zerbait egitea proposatuko dugu.
13
UKM estrategia
15. UROLA KOSTAKO
MANKOMUNITATERAKO ESTRATEGIA
ZEHAZTAPENAK
Altzariak etxean jasotzeko zerbitzua. Hemen zerbitzua antolatzeko
aholkularitza eskainiko litzateke, mankomunitateak eskura dituen
baliabideak baliatuz, eta aurkezpenkanpaina bat diseinatuko litzateke,
zerbitzua jendaurrean aurkezteko.
Autokonpostajerako kanpaina. Lehen olatuan batu direnen balantzea egin,
eta maiatzerako bigarren olatu bat prestatu ezaugarriak autokonpostajerako
baldintzak bete baina izen eman ez zutenekin. Bigarren olatu honetan
auzokonpostaren aukera indartu. Herri txikietarako (Aia) kanpaina berezia
bideratu, baserri eta landa eremuko etxe guztietara heltzeko. Kanpaina
honek bideo eta diseinu babesa beharko luke.
Turismo guneetarako kanpaina. Turismo guneetarako Zero Zabor
kanpaina bat diseinatu. Irizpide argiekin.
Eskola berdeak. Proiektua mahaiaren gainean du Mankomunitateak.
Irailean, kurtso hastapenarekin batera jartzea litzateke asmoa. Eskola
berdeen egitasmoa, Agenda 21 eta mankomunitateak berak daraman
ildoaren baitan txertatuko litzateke, sentsibilizazioa, pedagogia eta neurri
zuzentzaileak zehaztuz.
14
UKM estrategia