ENERGIA MOTAK
Energia moduaskotan agiri da. Adibidez: Energia mekanikoa, argi energia, bero
energia, energia kimikoa, energia nuklearra edo energia elektriko legez jokatu
daik.
Energia mekanikoa: mogitzen dagoan objetuek daukien energia da. Adibidez:
haizeak edo olatuak daukiena.
2.
Argi energia: Hainbatgorputzek argi moduan igorten dabena da. Gorputz
argidunak naturalak ( adibidez, Eguzkia ) edo artifizialak ( adibidez, bonbilea )
izan daitekez.
Bero energia: Gorputzek bero moduan igorten da, adibidez: Eguzkiak edo suak
igorten dabena. Gainera gorputz batek zenbat eta tenperatura handiagoa izan,
orduan eta energia termiko gehiago izan dau.
3.
Energia kimikoa: Hainbatsubstantziatan batzen dan energia da; adibidez:
elikagaietan, petrolioan edo dinamitan batzen dana; eta substantzia horreek
erretean oxidatzen edo lehertzean askatzen da. Pilek eta bateriek ere energia
kimikoa gordeten dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe.
Energia nuklearra: Hainbat substantziatatik lortzen da, adibidez: Uraniotik,
erradiotik eta poloniotik.
4.
Energia elektrikoa: Etxeetangehien erabilten dan energia da. Errez lortzen da.
Adibidez: Ur jauzien, Eguzkiaren argiaren edota airearen higidurearen bidez.
ENERGIA ALDATU EGITEN DA
Energia ez da sortzen, ezta sustizen ere; energia aldatu egiten da. Hau da,
hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira.
Adibidez: esku biak igurtzi ezkero energia mekanikoa bero energia bihurtzen da.
5.
Energia elektrikoa errezlortu daiteke eta beste hainbat motatako energia
bihurtu daiteke, adibidez, energia mekanikoa, argi energia edo bero energia.
Horregaitik, sarritan erabilten dogun energia motea da.
ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK
Energia iturri barriztagarrietatik energai garbia lortzen da, hau da, ingurumena
kutsatzen ez dauana .
Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo bero
energia elektriko bihurtu daikegu.
6.
Aerosorgailuen bidez haizeenergai edo energia eolikoa ustiatzen dogu eta energia
mekaniko energia elektriko bihurtzen da.
Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da; eta gero, garaiera jakin batetik
isurtzen da, uraren mogimendua ustiatzeko. Gainera energia hidraulikoa zentral
hidroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien nergia mekanikoa energia elektriko
bihurtzeko.
7.
Instalazino maremotrizen bidez,itasgorako eta itsasbeherako ur masen
mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia maremotriza energia
elektrikoa lortzeko ustiatzen da.
Materia organikoa ( adibidez, landara hondakinak edo zaborrak ) errez edo
tratatuz energia lortzen da, eta energia hori energia elektriko edo termiko
bihurtu daiteke. Energia iturri horri biomasa deitzen jako.
8.
ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAK
Energiaiturri ez-barriztagarriak oso arin kontsumitzen dira, oso mantso
birzortzen dira eta horreen erabilerea ingurumena kutsatzen dau. Iturri ezbarriztagarri nagusiak honango honeek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala,
substantzia erradioaktiboak eta Lurraren barruko beroa.
Petrolioa mundu osoan erabilten dan energia iturria da. Peteoliotik abiatuta,
hainbat erregai lortzen dira ( adibidez, gasolinea eta gasolioa ) eta, hortik
aparte, plastikoak fabrikatzen dira.
9.
Ikatza erabiliz, zentraltermikoek energia elektrikoa lortzen dabe.
Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.
10.
Zentral nuklearretan, substantziaerradioaktiboetatik abiatuta, energia nuklearra
lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtzen da.
Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, gero,
energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.
11.
GAUR EGUNGO MUNDUAETA
ENERGIA ITURRIAK
Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek energia asko
kontsumitzen dabe. Energia hori iturri ez-barriztagarrietatik lortua izaten da,
modu nagusian, eta, energia konbentional deitutako energia iturri horreei,
horeexek diralako gehien erabilten diranak.
Energia iturri ez-barriztagarri horreek, urriak izateaz aparte, Lurreko hainbat
zonaldeetan kontzentratuta dagoz. Horren ondorioz, herrialdeen
artekomendekotasun hartuemonak eta gatazkak sortzen dira, baliabide natural
horreek eskuratzeko lehiaren eraginez, eta, sarri, gerra odoltsu bihurtzen dira.
12.
Baliabide horreen kontsumoamurriztekogaur egun, energia barriztagarrien
kontsumoa sustatzeko neurriak hartzen dabilz, adibidez, eguzki eta ahize
energien kontsumoa sustatzeko. Mota horretako energiei energi alternatibo
deitzen jake, energia konbentzionalak agortu baino lehen horreek ordezkatzea
dabelako helburu. Energia barriztagarriak ez dira agortzen, baina horrek
baliatzeko gaitasun mugatuta dugu horaindik. Horregaitik, iturri horreetatik
datorren energia ahalik eta gehien aprobetxatzeko teknologia barriak ikertzea
eta garatzea beharrezkoa da.
13.
ENERGIAK INGURUMENEAN
SORTZEN DAUZANONDORIOAK
Energia lortzeak eta erabilteak ingurumen arazo ugari eragin daikez. Esate
baterako:
Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzak eta hobiak hondeatzen dira, eta
behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia suntzitzen dabez.
Energia barriztagarriak lortzeko instalazinoek ere paisaia eraldatzen dabe.
Adibidez urtegien eraginez haranak urpean eskutatuta gelditzen dira, eta parke
eolikoek nahiz eguzki parkeek inpaktu bisual handia eragiten dabe.
14.
Energia lortzeko instalazinoekarriskuan jarri daikiez inguru horreetako animalia
espezieak. Adibidez, aerosorgailuak arrisku handia dira hegaztientzat, sorgailuen
hegalak jo daikiezalako. Urtegiek berriz azpiegitura horreek eraikitzen diran
ibaietako bizitza hondatzen dabe eta, batez ere, migrazino bideak egiten
dabezan arrainei kalte egin deutsee.
Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko eta asko igorten dira
atmosferea, eta substantzia horreek ingurumenean era askotako kalteak eragiten
dabez:
Atmosferara karbono dioxido asko igorten da, eta horren hondorioz, berotegi
efektu naturala handitu egiten da; atmosferan gas horren kantitatea handitzeak
Lurreko tenperaturearen igoerea eragiten dau, eta aldaketa kezkagarriak sortu
daikez horreek.
15.
Karbono dioxidoagaz aparte,erregaiak erretean atmosferako ura kutsatzen
daben beste gas batzuk askatzen dira. Kutsatutako ur horri euri azido deitzen
jako eta, landaradiaren eta faunearen gainean jaustean, horreek suntzitu daikez.
Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gitxi igorten dabe, baina hondakin nuklear
deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez. Hondakin
horreek lurperatzean, inguruko lurzorua, ura eta airea kutsatu daikez eta,
horregaitik, gatxa da hondakin nuklearrak deusezteaz.
16.
EKINTZA KOLEKTIBOAK
Gobernuek etaenpresek oinarrizko egitekoa daukie energia kontsumoaren
murrizketan. Horretaz jabetuta, herrialde askotako gobernuek konpromisoak
adostu eta era askotako planak eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori
lortzeko, Adibidez:
Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilera bultzatzen dabe, diru
laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatzea sustatuz.
17.
Energia aurreztea sustatzendabe, informazino kanpainen bidez. Halan ere,
energia kontsumoa murrizten daben enpresak sariatzen dabez, eta energia larregi
erabilten debenei, ostera, isunak esarten deutseez.
Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto
aprobetxatzeko neurriak hartzen dabez. Horretarako, energia gotxiago
kontsumituz behar berbera egiten daben makinak fabrikatzea sustatzen dabe.
18.
Erakunde txikiagoak ere( adibidez, udalek eta elkarteek ) energia aurrezteko
neurriak zabaltzen dabez, garraio publikoaren eta atmosferea kutsatzen ez
daben ibilgailuen aldeko edo birziklatzearen aldeko kanpainen bidez.
BANAKAKO EKINTZAK
Gure inguruan ( adibidez, etxean edo ikastetxean ) garapen iraunkorra lortzen
lagundu daikegu, energia aurrezteko neurrri errezen bidez.
19.
Kontsumo txikiko bonbilakerabiltea, ohiko bonbilek kontsumitzen daben
energiaren laurena arabilten dabelako.
Argiak eta makinak, erabiltzen ez doguzanean, amatatzea.
20.
Berokuntza eta airegirotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltea.
Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.
21.
Bide laburrak egitekoautoa ez erabiltea.
Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan
parte hartzea.